Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Euskal zuzenbide zibila  >>  Formularioak >>  >> Bizkaiko Foru Zibila >> Testamentu-ahalordea eta komisario bidezko testamentua

Testamentu-ahalordea egikarituz testamentua egitea edo komisario bidezko testamentua

*GARREN ZENBAKIA.

*(e)n, nire egoitzan, *(e)ko *aren *(e)an, goizeko/arratsaldeko * orduak eta * minutu direnean.

Nire, *, *(e)ko Notario Elkargo Txit Prestuko kide naizen honen aurrean,

AGERTZEN DA:

* JAUNA/ANDREA, *(e)n jaioa, *(e)ko *aren *(e)an, hilda dauden * jaunaren eta * andrearen semea/alaba, *(e)ko biztanlea, *(e)an egoitza duena, eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena.

Bere inguruabar pertsonalak bere adierazpenetatik atera dira.

Badu, nire ustez, testamentua egiteko behar adinako lege-gaitasuna, eta, horretarako,

AZALTZEN DU:

I.- Ezkonduta egon zen * jaunarekin/andrearekin, berarentzat hori ezkontza bakarra izan zela; baina orain alargun dago. Ezkontza horretatik, * seme-alaba izan ditu, *, * eta * izenekoak.

II.- Aipatu ezkontidea, * jauna/andrea, * (e)n jaio zen, *(e)ko *aren *(e)an. Hilda dauden * jaunaren eta * andrearen semea/alaba zen. *(e)n hil zen, * auzotasuna zuela, *(e)ko *aren *(e)an. Heriotza-unean, hemen agertzaile denarekin ezkonduta zegoen, eta, elkarrekin, hiru seme-alaba izan zituzten, *, * eta * izenekoak.

III.- Kausatzaile horrek eta hemen agertzaile denak elkarri testamentu-ahalordea eman zioten, *(e)n, * notario jaunaren/andrearen aurrean, *(e)ko *aren *(e)an, * protokolo-zenbakiarekin. Begi-bistan dut testamentu-ahalorde hori, eta bertatik hona alderatzen dut jarraikoa:“LEHENENGOA.- Elkarri testamentu-ahalordea ematen diote, bakoitzak, foru-komisario izaeraz, bestearen ondasunak xeda ditzan, bi-bion seme-alaba eta ondorengoen artean, batzuei gehiago eta beste batzuei gutxiago emanez, edo zati berdinetan, horretarako dohaintzak, legatuak, jaraunsle-izendapenak eta bazterketak eginez, Bizkaiko foru-zuzenbidearen arabera, behingoz nahiz behin baino gehiagotan, baita izaera ezeztagarriarekin ere. Ahalorde hori alargunaren bizi osorako ematen da; baina, alarguna berriz ezkontzen bada edo izatezko bikotea eratzen badu, ezeztaturik geratuko da.Alargunak, ahalordea erabiltzen ez duen bitartean, herentziako ondasunen administrazioari eta gozamenari eutsiko die.Alargunak, era berean, bere buruari adjudikatu ahal izango dio herentziaren gaineko gozamen unibertsala, alargun dirauen artean edota izatezko bikotea eratzen ez duen bitartean.

Horixe ateratzen da aipatu testamentu-ahalordetik. Hori baliozkoa dela ziurtatzeko, erakusten dizkit heriotza-ziurtagiria eta Azken Nahien Erregistro Nagusiaren ziurtagiria; behin ikusita, nik horiek interesdunari itzultzen dizkiot.

Adierazten du, halaber, aipatu ezkontidea, heriotza-unean, bizkaitar foruduna zela.

IV.- Aurreko guztiaren ondorioz, agertzaileak, hildako ezkontidearen izenean eta haren foru-komisario gisa bakarrik, ahots ozenez bere azken nahia antolatzen du, honako klausula hauekin bat etorriz.

KLAUSULAK:

LEHENENGOA.- Adierazten du aipatu ezkontidearen oinordetzari Bizkaiko Foru Zuzenbide Zibilaren Legea aplikatzen zaiola, jatorriaren ondorioz eta auzotasunaren ondorioz.

BIGARRENA.- Aipatu ezkontidearen ondasun, eskubide eta akzio guztietan, haren jaraunsle unibertsal eta bakar izendatzen ditu aipatu seme-alabak, * jauna/andrea, * jauna/andrea eta * jauna/andrea, hiru zati indibiso berdinetan, jabetza osoa eta xedatze-ahalmen erabatekoak ematen dizkiela. Izendatuak lehenago hilez gero edo ezgaiak izanez gero, ordezpen arrunta gertatuko da, haien ondorengoen mesederako. Horri kalterik egin gabe, testamentugilearen alargunari kuota zehatza dagokio, aipatu foru-legearen arabera.

HIRUGARRRENA.- Aurreko xedapenetatik beren-beregi baztertuta geratzen dira horietan aipatu gabe geratu direnak, Bizkaiko foru-legerian ezarritakoari helduta.

LAUGARRENA.- Testamentugileak izaera ezeztagarria ematen die testamentu honetan hildako ezkontidearen foru-komisario gisa egindako xedapenei, Bizkaiko foru-legeria zibil indarrekoarekin bat etorriz.

BOSGARRENA.- Beren-beregi ezeztatzen ditu beronen aurreko testamentu-xedapen guztiak.

Oso-osorik eta ahots ozenez testamentua irakurri diot agertzaileari, berak bere kabuz irakurtzeko duen eskubideari uko egin diolako, neronek eskubide hori duela ohartarazi eta gero; testamentugileak bere azken nahiarekin bat datorrela adierazten du eta sinatu egiten du.

Eta nik, notarioak, fede ematen dut:testamentugilea ezagutzeaz; irakurketaren ondoren, agertzailea testamentu honen edukiaz behar beste informatuta geratu izanaz; hark askatasunez adostasuna eman izanaz; egilespena haren borondateari, behar beste informatua, eta legezkotasunari egokitu izanaz; egilespen honetan egintza-batasuna eta Kode Zibilaren beste solemnitate guztiak betetzeaz; eta, halaber, jatorrizko honetan dagoen guztiaz, agiri hau idatzita dagoela *(e)ko Foru Aldundiaren paper tinbreduneko * foliotan, * motakoak, zenbakiak * eta hurrenez hurreneko * direla.-

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra