TXANDAREN ARABERA EGOKI DENARI
Ni, *, auzitegietako prokuradorea naiz, eta, horrez gain, * jaunaren/andrearen prokuradore; hori egiaztatzeko, ahalordea aurkezten dut, eta arren eskatzen dut ahalorde hori niri itzultzea, orokorra delako eta beste erabilera batzuetarako behar dudalako. Epaitegian agertzen naiz, eta, zuzenbidean bidezkoa den moduan,HAUXE ESATEN DUT:
Nire komisio-emailearen jarraibideak betez, eta neuk dudan ordezkaritza honekin, epaiketa arruntaren inguruko demanda jartzen dut, * jaunaren/andrearen aurka, adin nagusikoa, *(e)ko biztanlea, *(e)n egoitza duena, eta horren ezkontide den * jaunaren/andrearen aurka. Demanda horretan,SALEROSKETAREN DEUSEZTASUNARI ETA FORU-SAKARI BURUZKOAKZIOAKegikaritzen ditut. Demanda horretan, eta, zehatzago, demandaren“eskaera”atalean, zehaztapen guztiak egingo ditut. Demandaren uztarri dira, batetik, zuzenbideko oinarri zenbait, gero aipatuko direnak, eta, bestetik, honako egitate hauek.
E G I T A T E A K:
Lehenengoa.-Sarrera.Tronkalitatea:
Tronkalitatearen erakunde juridikoa da, izan ere, beronen bitartez zein akzio egikaritu eta akzio horien guztien oinarria. Bada, tronkalitate horretan, nahitaezkoa da hiru osagai hauek betetzea:
Bigarrena.-Osagai erreala.Finka auzigaia, horren eskualdaketari buruzkoa baita auzi hau:
Alderdi demandatua, * jauna/andrea, hurrengo finkaren jabea da:
ERREGISTROKO DESKRIPZIOA:LANDA-FINKA:* izeneko LURSAILA, *(e)n dagoena. Horren azalera * da, eta beraren mugak ondokoak dira: iparraldean, *; ekialdean, *; hegoaldean, *; eta, mendebaldean, *.Lursail horren zati batean, FAMILIA BAKARREKO ETXEBIZITZA dago. Etxebizitza horrek bi solairu ditu, eta solairu horiek * daude.Etxebizitza finkaren * kokatuta dago.Etxebizitzaren mugek, alderdi guztietatik, haren lurrera ematen dute.Etxebizitzak, orubean, * azalera okupatzen du.Etxebizitza horretan, beheko solairua eta lehenengo solairua bereiz daitezke. Eraikitako azalera, guztira, * da. Beheko solairuak, orubean, lehen aipatutako azalera okupatzen du, eta azalera hori honetara dago banatuta: *, etxebizitza dago; *, korta; eta, *, oilategia. Etxebizitzaren banaketa hauxe da: ezkaratza, egongela, bainugela eta lau logela.Lehenengo solairuak * azalera okupatzen du, eta bertan daude ganbara eta trastelekua.Solairuak elkarrekin komunikatuta daude barrutik.
Inskribatuta dago, (e)ko Jabetza Erregistroan, * liburukian, * liburuan, * folioan, * finka-zenbakian, * inskripzioan.
TITULUA:Berari dagokio, * jaunaren/andrearen herentzia dela eta; * jauna/andrea *(e)n hil zen, *(e)ko * aren *(e)an, eta haren herentzia onartu zen, *(e)n, * notario jaunak/andreak, *(e)ko *aren (e)an, * protokolo-zenbakiarekin eskuetsitako eskrituraren bitartez.
KATASTROKO DATUAK:*(e)ko * poligonoko * finka.Berari dagokio * zenbaki finkoa.
Beroni eransten zaio,1. agiri gisa, erregistroko idazkun guztiei buruzko ziurtagiria, hau da, finkari buruzko erregistro-orri osoa; hori luzatu du *(e)ko Jabetza Erregistroak.
Finka auzigaia zein udalerritan egon eta udalerri hori Infantzonatuan dago, EHFZZLren 5. artikuluak eta ondorengoek hori definitzen dutenaren arabera.
Hirugarrena.-Tronkalitatearen osagai erreala eta kausa-osagaia, eta, horien ondorioz, alderdi demandatzaileak duen eskubidea, senide tronkero gisa auzi-paperetan jasotako akzioa egikaritzeko:
Ondasunaren izaera tronkala egiaztatzeko, eta, orobat, nire mandatugilea, * jauna/andrea, senide tronkeroa dela egiaztatzeko, komeni da finkaren gaineko titulartasunari buruz historia laburra egitea, edo, beste modu batera esanda, haren gaineko titulartasunen genealogia azaltzea:
Aipatu1. agiri horretatik, hauxe ateratzen da:
Nire mandatugilea alderdi demandatuaren senide tronkeroa dela egiaztatzeko, honako agiri hauek aurkezten ditugu:
Laburbilduta, * finka nik nor ordezkatu, eta horren eta * jaunaren/andrearen gurasoena izan zen, hau da, alderdi demandatuaren, hots, * jaunaren/andrearen aitona-amonena izan zen. Hori dela eta, finkaren izaera tronkala eztabaidaezina da.
Nire mandatugilea demandatuaren, * jaunaren/andrearen hirugarren graduko senidea da (haren osaba/izeba da), eta, aldi berean, bizkaitar foruduna da, Kode Zibilaren 14. artikuluarekin bat etorriz, eta EHFZZLren 5. artikuluarekin eta ondorengoekin, eta 12. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz. Horixe ateratzen da *tik, eta *rekin egiaztatzen dugu.
Laugarrena.-Senide tronkero ez denari, eta, beraz, familia tronkaletik kanpokoari finka eskualdatu izana:
Finka auzigaiaren erregistro-orria1. agiri gisa jaso dugu. Bada, agiri horren * inskripziotik ateratzen da * jaunak/andreak eta * jaunak/andreak finka saldu ziotela * jaunari/andreari, *(e)n, *(e)ko *aren *(e)an, * notario jaunak/andreak * protokolo-zenbakiarekin eskuetsitako eskrituraren bitartez.
Ondorio horretarako, azpimarratu behar da ez dela foru-deirik egin.
Nire mandatugileak Jabetza Erregistrotik baino ez daki finka saldu dela.Argi dagoenez, trikimailu horren helburua zen senide tronkeroen eskubideak urratzea, eta, edozein kasutan ere, senide tronkero horiek finka eskura zezaten bete-betean eragoztea.
Hortaz, lege-maularen erakundea aplikatu beharra dago, eta, bide horretatik, nire mandatugileak eskubidea du, finka osorik eskuratzeko.
Nekez gerta daiteke hori ez onartzea; baina, hala bada, lege-maularen inguruko akzioen ordezko moduan egikaritzen da, ondasun tronkalaren gainean, foru-sakaren ondoriozko eskubidea.
Bosgarrena.-Senide tronkero ez direnei (eta, beraz, familia tronkaletik kanpokoei) finka berriro eskualdatu izana:
Alderdi honek azken unean jakin izan du, *(e)n, *(e)ko *aren *(e)an, * notario jaunaren/andreak * protokolo-zenbakiarekin eskuetsitako eskrituraren bitartez, * jaunak/andreak auzi-paperetako finka saldu diela * jaunari/andreari eta * jaunari/andreari, elkarren ezkontide direnei.
Salerosketa horrek ez du ezertan aldarazten auzi-jartzaileek foru-saka egikaritzeko duten eskubidea. Egin-eginean ere, salerosketa hori egin da, hiru hileko epea oraindik igaro gabe dagoenean, eta legeak epe hori ezartzen du, harako eskubidea egikaritzeko. Gainera, erosleek ondo baino hobeto zekiten salerosketatik lehena eginda zegoela, aurreko egitatean aipatu baldintzetan, erregistroko inskripzioek ondorioztatzen baitute hori guztia.
Ondorenez, demanda zabaldu behar diegu azken erosle horiei, eta eurek egindako erosketaren deuseztasuna ere eskatu beharrean gaude.
Egitate honetan eta aurrekoetan azaldutakoa frogatzeko, honako dokumentazio hau aurkezten da: *.
Seigarrena.-Finka auzigaiaren prezio zuzena:
Beroni eransten diogu,6. agiri gisa, * jaunak/andreak, aditua denak eta * titulua duenak, finkaren balorazioari buruz egindako txostena. Txosten horretan, finkaren tasazioa *tan finkatzen da (edota berebat diot aditu judizialaren izendapena eskatzen dela).
Zazpigarrena.-Auzi hau epaiketatik kanpo konpontzeko, aurretiaz egindako saiakera:
Beroni eransten zaio,7. agiri gisa, * bidetik, alderdi demandatuari, hau da, * jaunari/andreari, egindako agindeia, horrek nire mandatugilearen uzi legitimoei men egin diezaien.
Zortzigarrena.-Agiritegiak aipatzea:
Ondorio egokietarako, aipatuta geratzen dira honako agiritegi hauek: *(e)ko Jabetza Erregistrokoa; *(e)ko Erregistro Zibilekoa; *(e)ko Udalarena; * notario jaunarena/andrearena; eta, halaber, alderdi demandatuarenak.
Aurreko egitateei dagokienez, aplikagarriak dira zuzenbideko oinarri hauek.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK:
I. Alderdien gaitasuna:Alderdiek oso-osoko gaitasuna dute, PZLren 6. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, pertsona fisiko adin nagusikoak baitira eta ez baitaude ezgaituta.
II.Legitimazioa:Nire ahalorde-emaileak oso-osoko legitimazioa du,ad causametaad procesum.Arean ere, haren akzioa sortzen da, ondasun tronkalari begira, gradu hobeko senide tronkero izatetik.Akzio hori bere izenean egikari dezake alderdi demandatuaren kontra, PZLren 10. artikuluaren ondorioetarako, eta EHFZZLren 17. artikuluari eta ondorengoei, eta 112. artikuluari eta ondorengoei lotuta. Izan ere, alderdi demandatuak erabaki du bere ondasun tronkala kanpoko bati saltzea, senide tronkeroei legez dagokien lehenespena errespetatu gabe.
Ikuspuntu pasiboari ekinez, legitimazioa dute lehenengo saltzaileek, hau da, * jaunak/andreak eta * jaunak/andreak, ezkontide direnek, finka saldu ziotelako familia tronkaletik kanpoko bati; eta legitimazioa dute, orobat, lehenengo erosleek, hau da, * jaunak/andreak eta * jaunak/andreak.
Legitimazio pasiboa dute, halaber, bigarren erosleek, * jaunak/andreak eta * jaunak/andreak, familia tronkaletik kanpokoak direlako.
Horixe ateratzen da Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko uztailaren 1eko 3/1992 Legearen —aurrerantzean, EHFZZL— 123. artikuluko lehenengo lerrokadatik:“Onibarra inorendu egingo balitz aurreko deia egin gabe, eskuratu duenak baino lehenagoko eskubidea duen tronkaleko edozeinek erabil dezake saka eskubidea, egindako inorentzea bertan behera uzteko eta funtsa bidezko balioaren arauera berari izendatzeko eskatuz.Eskubide hori saltzaile eta eroslearen aurkako agizko epaiketaz erabili behar izango du, Jabetza-Lerrokategian agertuerazi egiten denetik, edo egiten ez bada inorentzearen berri izan duenetik, hiru hilabeteko epea bete orduko”.
III.Alderdien ordezkariak:PZLren 7. artikuluaren arabera, nire ahalorde-emaileak, lege-testu bereko 23. artikuluarekin bat etorriz, baliozko ahalordea eman du, eta ahalorde horrek gaikuntza ematen dit niri, haren izenean jarduteko.Alderdi demandatuaren agertzea eta ordezkaritza ere modu berean gauzatu beharko dira.
IV.Jurisdikzioa eta eskumena:Gai honetan epaitegi eskuduna zein izan eta epaitegi horretara jotzea ohorea da guretzat. Epaitegia, zinez, eskuduna da, gaia zibila delako. Era berean, hori bat dator finka zein tokitan egon eta bertako foruarekin, hori aplikagarria baita (PZLren 52.1.1 artikulua) ondasun higiezinen gaineko akzio errealak epaiketan egikaritzen direnean.
Kasu honetan, lehenespenez eskuratzeko eskubide erreala egikaritzen da, hala baitago aitortuta EHFZZLren II. liburuko V. tituluan (“SAKA-ESKUBIDEA ETA LEHENTASUNEZ ESKURATZEKO BESTE ESKUBIDEAK” izenburua duen horretan), eta, bereziki, lege-testu horren 112. artikuluan eta ondorengoetan.
Deuseztasun-akzioa, edo, teknika juridiko hobearekin esanda, deuseztagarritasun-akzioa (EHFZZLren 123. artikulua) erantsia da, lehenespenez eskuratzeko eskubide errealari begira; beraz, foruak ez dakar erantsi izatea, lege-testu bereko 17.3 artikuluak azpimarratzen duenaren harira:“Tronkaleko senideen eskubideei kalte egin diezaieten erabilpen-ekintzen aurka egin daiteke, Foru Zibil honetan agindutako moduan eta bertan esandako ondorioekin”.
V. Prozedura:Zinez, EHFZZLren 123. artikuluak hauxe ezartzen du: “Eskubide hori… agizko epaiketaz erabili behar izango du”. Nolanahi den ere, adierazpen hori ez da prozesuko araua, EHFZZL 2000ko PZL baino lehenagokoa baita.
Edozein modutan ere, PZLren 248 eta 249. artikuluen arabera, auzi honen izapidetza epaiketa arruntaren erregelekin bat etorriz egin behar da, ez baitu espezialitaterik, gaia eta horren balioa gogoan izanda, lege-testu bereko 251.3.4 artikuluarekin bat etorriz(“Ondasun bat edo ondasun-multzo bat dela eta, horren gaineko jabetza eskuratzeko eskubidean oinarritutako demandetan, dela hori aitortu duen kreditu-eskubidea izateagatik, dela jabetza eskuratzeko bideetatik edozeinengatik, dela atzera-eskuratze eta eroslehentasun-eskubideengatik, dela erosteko aukerengatik. Ondasuna erreklamatzen bada salerosketaren objektu izateagatik, balorazio-irizpideetan lehentasuna du kontratuan itundutako prezioak, betiere berori katastro-balioa baino txikiagoa ez denean, ondasun higiezinen kasuan.”).
Salerosketaren prezio hori agertzen da1. agiriaren* inskripzioan; agiri hori da, izan ere, finka auzigaiari buruzko erregistro-orria.
Foru-saka, esangura hertsian, ez da atzera-eskuratzeko eskubidea, gero ikusiko dugun bezala. Hori dela eta, epaiketa arrunta analogiaz aplikatu behar da, hori baita bidezkoa atzera-eskuratzeko eskubideen kasuan, PZLren 249.1.7 artikuluarekin bat etorriz.
VI.Gaiaren funtsa:
Lehenengoa.Euskal Herriko foru-zuzenbide zibilaren arau-esparrua.Bizkaiko Forua eta hori kasu honetan aplikatzea:
EHFZZLren 5. artikuluak ezartzen du lege hori indarrean dagoela Bizkaiko Infantzonatuan edo Lur lauan.
6. artikuluak ez du *(e)ko udalerria baztertzen kalifikazio horretatik, eta, ondorenez, argi dago udalerri horretako ondasunei forua aplikatzen zaiela.
17. artikuluak ezartzen du, tronkalitatearen bitartez, ondarearen familia-izaera babesten dela. Gauzak horrela, onibarrak xedatu ahal izateko, senide tronkeroen eskubideak errespetatu behar dira, eta, ondorenez, xedatze-egintzek senide tronkeroen eskubideak urratzen badituzte, egintza horiek aurkaratu ahal izango dira, foru zibilak ezarri modu eta ondorioetarako.
18. artikuluak hauxe xedatzen du: senidetasun tronkala zehaztu behar da beti, Infantzonatuan edo Lur lauan kokaturiko onibarrari begira, eta horixe da, hain justu ere, kasu honetan gertatzen dena.
19.1 artikuluak, bestalde, ondokoa ezartzen du:“Tronkalari begira, onibar dira hurrengoen gaineko jabetza zein gauzen gaineko bestelako gozamen-eskubideak: 1. Lurra eta lur gainean eraiki, landatu eta ereindako edozer”.Hortik ateratzen da tronkalitateak * izeneko lursaila barruratzen duela, bai eta bertan eraikitako etxebizitza familia bakarrekoa ere.
20. artikuluak, bestalde, hauxe esaten du: albokoenganako lerroan, senide tronkero dira onibar tronkala zein lerrotatik etorri (aitaren lerrotik edo amaren lerrotik) eta lerro horretan senide direnak (gure kasuan, zalantzarik gabe, onibarra tronkala da bi lerroetatik, azalpen-zatiko hirugarren atalean azaldu dugun moduan).
21. artikuluak, bestalde, hurrengoa xedatzen du: alboko lerroan, senidetasun tronkala odolkidetasuneko laugarren gradu zibilera hedatzen da, hori barne. Aurkeztutako agirietatik ateratzen da nire mandatugilea, * jauna/andrea, alderdi demandatuaren, hau da, * jaunaren/andrearen alboko senidea dela, hirugarren graduan (osaba/izeba eta iloba baitira).
Eta, aipatu manuei estu-estu lotuta, aplikagarriak dira, halaber, EHFZZLren 112. artikulua eta ondorengoak, lehen esan dugun bezala, foru-sakari eta lehenespenez eskuratzeko gainerako eskubideei buruzkoak direlako.
Eztabaidapeko kasuan, betetzen dira foru-sakaren inguruko demandak aurrera egin dezan beharrezkoak diren baldintzak. Izan ere, honako osagai hauek batera gertatzen dira:
Bigarrena.-Deuseztasun-akzioa eta foru-saka:
Gogora ekarri behar da zer xedatzen duen EHFZZLren 17.3 artikuluak:“Tronkaleko senideen eskubideei kalte egin diezaieten erabilpen-ekintzen aurka egin daiteke, Foru Zibil honetan agindutako moduan eta bertan esandako ondorioekin”.
Gauzak horrela, eta EHFZZLren 123. artikuluaren arabera,“onibarra inorendu egingo balitz aurreko deia egin gabe, eskuratu duenak baino lehenagoko eskubidea duen tronkaleko edozeinek erabil dezake saka eskubidea,egindako inorentzea bertan behera uzteko eta funtsa bidezko balioaren arauera berari izendatzeko eskatuz.Eskubide hori saltzaile eta eroslearen aurkako agizko epaiketaz erabili behar izango du, Jabetza-Lerrokategian agertuerazi egiten denetik, edo egiten ez bada inorentzearen berri izan duenetik, hiru hilabeteko epea bete orduko”.
Hortaz, ordezko moduan aplikatu behar da (EHFZZLren 3. artikulua) deuseztatze-akzioari edo deuseztasun erlatiboaren ondoriozko akzioari buruzko arauketa, Kode Zibilaren 1300. artikuluan eta ondorengoetan jasotakoa. Eragingabetasun-kasu hori eta erabateko deuseztasunarena edo existentzia ezarena desberdinak dira. Eragingabetasun-kasu hori kontratuaren huts batetik sortzen da, baina huts hori ez da hain gogorra. Akats jakin batzuek eragiten dute halakoa, eta, ondorenez, deuseztasun- edo aurkaratze-akzioa erabil daiteke. Akzio horren egikaritza arrakastatsua izanez gero, egintza suntsitzen da, atzera-eraginezko indarrarekin. Eta horixe da, hain justu ere, Kode Zibilaren 1300. artikuluaren esangura. Ildo horretatik, Auzitegi Gorenaren jurisprudentzia behin eta berriz errepikatzen da; jurisprudentzia horrek hauxe aipatzen du: Kode Zibilak kontratuen deuseztasuna arautzen duenean, deuseztagarritasuna aipatu nahi du, ez, ordea, erabateko deuseztasuna, azken kasu horretan kontratuak ez baitauka existentziarik.
Hirugarrena.-Deuseztasuna eta foru-saka egikaritzea, eta hirugarren eskuratzaileak:
Horregatik, demandatuek egindako trikimailua iruzurrezkoa da, eta ezin du eragotzi foru-saka aplikatzea.
Hipoteka Legearen 33. artikuluak hauxe esaten du:“Inskripzioak ez ditu baliozkotzen legeen aginduz deusezak diren egintzak eta kontratuak”.Dena den, manu hori harremanetan jarri behar da lege-testu bereko 37.3 artikuluarekin, azken horrek hurrengoa esaten baitu:
“Hutsalketa-akzio, ezeztapen-akzio eta akzio suntsiarazleak ezin dira hirugarrenaren kontra egikaritu, hirugarren horrek bere eskubideei buruzko tituluak inskribatu baditu lege honek xedatutakoaren arabera.
Aurreko lerrokadako erregela horretatik kanpo geratzen dira ondoko kasuak:(…) 3. Legezko atzera-eskuratze akzioak, legeek ezarritako kasu eta baldintzetan.
Jurisprudentzia eta doktrinarekin bat eginez, Hipoteka Legearen 37. artikuluko salbuespenak badu bere oinarria edo justifikazioa; oinarri edo justifikazio horri ekinez, legezko atzera-eskuratzeek legearen ondoriozko publizitatea dute, eta, horregatik, ez da beharrezkoa halako eskubideak Jabetza Erregistroan agerraraztea. Horrekin batera kontuan hartu behar da halako eskubideak egikaritzeko epe laburra finkatu izana. Hipoteka Legearen jatorrizko bertsioa 1861ekoa da, eta horren 38.2 artikuluak ez zuen onartu legezko atzera-eskuratzeen ondoriozko akzioek hirugarrenari kalte egitea. Horren harira, zioen azalpenak adierazi zuen legezko atzera-eskuratzeak «ez duela indarrik hirugarrenaren eskubidearen auka, hirugarrenak bere titulua inskribatu badu»; eta gaineratzen zuen «hori hirugarren edukitzaileei begira bakarrik ulertzen dela, eta ez daukala inolako eraginik saltzailearen, jatorrizko eroslearen eta atzera-eskuratzea edo eroslehentasuna egikaritzen duenaren arteko harremanetan».
Nolanahi ere, Kode Zibilak kasu gutxi ezartzen ditu legezko atzera-eskuratzeen inguruan; gainera, horiek egikaritzeko epeak oso laburrak dira, eta epeon zenbaketa hasten da, erregistroan inskripzioa egin denetik. Arrazoi horiek guztiek justifikatzen dute legezko atzera-eskuratze akzioak salbuespena izatea, hirugarrenei begira. Gauzak horrela, 1909. urtean, hipoteka-eraldaketa gertatu zenean, harako testua aldarazi eta 37.3 artikuluko araua barneratu zen, lehen esandako mugarekin: salbuespenez, legezko atzera-eskuratze akzioek eragina izan dezakete inskribatutako hirugarrenen aurka, «legez ezarritako kasu eta baldintzetan».
Jurisprudentziak, bide beretik, hauxe baieztatzen du: “ezin da ahantzi legezko atzera-eskuratzea, izatez, jabetza-eskubideari jarritako muga bat dela. Horregatik, ez da beharrezkoa legezko atzera-eskuratzea Jabetza Erregistroan inskribatzea, eta ezin da eskubide hori murriztu, atzera-eskuratzea nork egikaritu eta horri begira, erregistroaren arabera jabariaren titularra denak egindako eragiketengatik".
Eta, bukatzeko, Hipoteka Legearen 34. artikulua aipatu behar da, baita horren erregelamendua ere. Horiek erregistroaren babesa ematen diete hirugarren onustedunei, baldin eta hirugarrenek ez badakite euren eskualdatzailearen titulua akastuna dela. Eta, edozein kasutan ere, ez dute inolako babesik ematen, erregistroko idazkunak berak eratortzen duenean akats horien berri izatea.
Atzera-eskuratzeei buruzko araubidea analogiaz aplikatzeari dagokionez, eta foru-sakak Hipoteka Legearen 34. artikuluko hirugarrenei begira dituen ondorioei dagokienez, aipatu beharrekoa daEuskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak 2005-01-21ean emandako epaia –ANE, aurrerantzean—.
Eztabaidapeko kasu honetan, erregistroko idazkunean bertan agertzen dira, nahiz aurreko eskualdaketaren inguruabarrak, nahiz foru-saka egikaritzeko epea igaro gabe egotea. Edozein kasutan ere, lege-maula onartzen ez bada, argi dago demandatzaileek eskubidea dutela, foru-sakaren ondoriozko eskubidea egikaritzeko, familia tronkaletik kanpoko bati foru-deirik gabe eskualdatu zaion lursailari begira.
Laugarrena.-Auzi-jartzaileari finka adjudikatzea:
ADRIAN CELAYA IBARRAK, "DERECHO CIVIL VASCO" izeneko lanean (Deustuko Unibertsitatea, 1993), hauxe esaten du:
“Jakina denez, saka-eskubidea ez da atzera-eskuratzeko eskubidea. Izan ere, atzera-eskuratzeko eskubidearen kasuan, eroslearen lekuan subrogazioa gertatzen da,“kontratuan hizpaturiko baldintza berberetan”(Kode Zibilaren 1521. artikulua). Foru-sakak, aldiz, jatorrizko kontratua suntsitzen du, hori deuseztatuz; eta, horren ordez, kontratu berri bat sortzen du, baldintza desberdinetan, eta, kontratu berri horretan, lehengo kontratutik euren horretan diraute, bakarrik, saltzaileak eta saldutako onibarrak.
Arrazoi hori dela medio(autoreak aurrera egiten du azalpenarekin, indargabetutako PZL, hau da, 1881eko PZL aipatuz),ezin zaizkio foru-sakari aplikatu Prozedura Zibilaren Legeak atzera-eskuratzeen inguruan ezarritako arauak, besteak beste, aurretiaz prezioa zainpean jartzeko betebeharra (1618.etik 1630.erako artikuluak).
Saka-akzioa epaiketa arruntean egikaritzen da, eta, 123. artikuluaren arabera, akzio horrek ondorio bikoitza sortzen du: 1. Besterentzearen deuseztasuna; 2. Finka senide tronkeroari adjudikatzea, horren balorazio zuzenaren truk.
Deirik gabeko salmenta negozio deuseztagarrien kasuetatik bat da; negozio hori baliozkoturik gera daiteke, baldin eta hiru hileko epean ez bada deuseztasun-akzioa egikaritzen (1970eko otsailaren 17ko epaia)…”.
Autoreak, bide beretik, hauxe baieztatzen du:
“Prezioa ordaintzea eta zainpean jartzea
Behin finka baloratu eta gero, tronkero demandatzailearen betebeharra da prezioa ordaintzea.Arazoa da saltzaile eta erosle demandatuek dagoeneko prezioa ordainduta izatea. Egin-eginean ere, prezio hori balorazio zuzenarena baino handiagoa edo txikiagoa izan daiteke, eta, ondorenez, horien arteko aldeak ordaindu beharko dira. Horregatik, bidezkoa da tronkeroak epaitegiaren zainpean uztea prezioa, epaitegiak erabaki dezan zeini itzuli behar zaion prezio hori eta nola itzuli behar den. Ildo horretatik, hauxe esaten du 123. artikuluko bigarren lerrokadak:
«Saka gertatuko balitz, onibarraren balioaren salneurria gordekizun eman beharko du tronkalekoak Epaitegian, eta horren gainean erosleak izango du lehentasuna, saltzailearen beste edozein hartzekodunen aurretik, egindako erosketaren salneurria eta horren erredituak berreskuratzeko».(…)
Manu horrek hauxe ondorioztatzen du: behin demanda honi oniritzia eman eta gero, eta orduan bakarrik, nire mandatugileak zainpean jarriko du adierazitako prezio zuzena. Arean ere, manu substantibo hori harremanetan jarri behar da PZLren 517. artikuluarekin eta ondorengoekin, horiek baitira titulu judizialen betearazpenari buruzko arauak. Bereziki gogoratu behar da zainpean jartze hori dela, izatez, publiko egiteko betearazpenaren baldintza (PZLren 703. artikulua) eta betearazpen horren iraungitze-epea bost urtekoa dela (PZLren 518. artikulua); beraz, behin bost urte horiek igarota, ezin izango da epaia betearazi, eta, ondorenez, deuseztatzea eta saka gauzatu.
Bosgarrena.-Lege-maula eta eskubideaz abusatzea debekatuta egotea:
Ordezko moduan aplikagarria da lege-maularen eta eskubideaz abusatzearen gaineko debekua, eta, zehatzago, debeku horri buruzko arautegia, alegia, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 11. artikulua, eta Kode Zibilaren 6 eta 7. artikuluak. Arau horien guztien ondorioz, saihestu nahi izan den araua aplikatu beharra dago, eta, beraz, nire mandatugilearen mesederako eskuraketa gertatu behar da, demandatukideen arteko negozioa deuseztatuz.
Egin-eginean ere, demandatuek salerosketari begira izan duten jarduna ontzat emanez gero, horrekin sarituko lirateke, dela lege-maula, dela eskubidea gizartearen aurka egikaritzea.
VII. Kostuak:
PZLren 394 eta 395. artikuluen arabera, alderdi demandatuak ordaindu behar ditu prozedura honen kostu guztiak; horretarako arrazoiak dira, besteak beste, alderdi demandatua guztiz galtzaile ateratzea, haren ausarkeria eta gaitzustea, bai eta epaiketatik kanpo aurretiaz egindako agindeia mespretxatu izana.
Azaldutakoa aintzakotzat hartuta,
EPAITEGIARI ARREN ESKATZEN DIOTidazki hau eta beroni erantsitako agiriak eta kopiak aurkeztutakotzat jotzea; horiek guztiak onartzea; * jaunaren/andrearen izenean, neu bertaratutakotzat eta alderditzat jotzea; eta, haren izenean, * jaunaren/andrearen aurka, demanda jarritakotzat jotzea; eta, behin lege-aginduz ezarritako izapideak eginda, epaia ematea, honako eduki honekin:
1.-Demandaren lehenengo egitatean zein finka deskribatu eta finka horren gaineko salerosketa deuseztatzea, edo, bestela, salerosketa horren deuseztasun erlatiboa adieraztea. Salerosketa hori egiletsi zuten, alde batetik, * jaunak/andreak eta * jaunak/andreak, saltzaile gisa, eta, beste alde batetik, * jaunak/andreak eta * jaunak/andreak, erosle gisa, *(e)n, *(e)ko *aren *(e)an, * notario jaunak/andreak * protokolo-zenbakiarekin eskuetsitako eskrituraren bitartez.
2.-Aurrekoarekin bat etorriz,finka auzigaiaren gaineko salerosketari buruzko inskripzioa deuseztatzea, edo, bestela, inskripzio horren deuseztasun erlatiboa adieraztea; inskripzio hori eginda dago, *(e)ko Jabetza Erregistroan, * liburukian, * liburuan, * folioan, * finka-zenbakian.
3.-Demandaren lehenengo egitatean zein finka deskribatu eta finka horren gaineko salerosketa deuseztatzea, edo, bestela, salerosketa horren deuseztasun erlatiboa adieraztea. Salerosketa hori egiletsi zuten, alde batetik, * jaunak/andreak eta * jaunak/andreak, saltzaile gisa, eta, beste alde batetik, * jaunak/andreak eta * jaunak/andreak, erosle gisa, *(e)n, *(e)ko *aren *(e)an, * notario jaunak/andreak * protokolo-zenbakiarekin eskuetsitako eskrituraren bitartez.
4.-Aurrekoarekin bat etorriz,aurreko atalean aipatufinkaren gaineko salerosketari buruzko inskripzioa deuseztatzea, edo, bestela, inskripzio horren deuseztasun erlatiboa adieraztea; inskripzio hori eginda dago, *(e)ko Jabetza Erregistroan, * liburukian, * liburuan, * folioan, * finka-zenbakian.
5.-Auzi-paperetako finka auzi-jartzaileari adjudikatzea,epaile jaun/andre horrek zehaztutako balorazio zuzenaren truk.
6.-Eta, horren ondorioz, alderdi demandatuaKONDENATZEA, aurreko adierazpenak betetzera eta beharrezkoak diren eragiketa fisiko nahiz juridikoak egitera; eta, halaber, aipatu adierazpenak eragingarriak izan daitezen, beharrezkoak diren agiri publiko nahiz pribatuak egilestera, zuzenbidean horrek dakartzan beste ondorio guztiekin batera.
7.-Alderdi demandatua kondenatzea, prozesuko kostuak ordaintzera.
BEREBAT DIOTnik zeinen ordezkaritza egiaztatu eta horrexen prokuradoretzat jotzea eta haren abokatu gisa * jauna/andrea izendatua izan dela onartzea, etaARREN ESKATZEN DUTaurreko adierazpena egindakotzat jotzea eta alderdi demandatuari horren berri ematea, PZLren 23, 32 eta 399.2 artikuluen ondorioetarako.
BEREBAT DIOT II,PZLren 253.1 artikuluarekin bat etorriz, auziaren zenbatekoa * dela, hori baitagokio auzipeko salerosketaren balioari; eta, ondorenez,ARREN ESKATZEN DUTadierazpen hori egindakotzat jotzea.
BEREBAT DIOT IIIalderdi honen eskubideari interesatzen zaiola aditua izendatzea, * tituluarekin. Horretarako, *(e)n aipatzen da aditu-kopurua. Adituaren txostenean agertuko da finka auzigaiaren balorazio zuzena. Ondorenez,EPAITEGIARI ARREN ESKATZEN DIOT adierazpen hori egindakotzat jotzea, PZLren 339.2 artikuluaren ondorioetarako, eta, garaia denean, aditua izendatzea, hemen proposatutako baldintzetan.
Eskaera nagusia eta berebat gehitutakoak bidezkoak direlako, horiexek eskatzen ditut, *(e)ko *aren *(e)an.
Lizentziaduna.- * *Prokuradorea.- * *