Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Euskal zuzenbide zibila  >>  Formularioak >>  >> Bizkaiko Foru Zibila >> Oinordetza-itunak

Oinordetza-ituna, unean bertan eragingarritasuna duena

*GARREN ZENBAKIA.

*(e)n, nire egoitzan, (e)ko *aren *(e)an.

Nire, *, *(e)ko Notario Elkargo Txit Prestuko kide naizen honen aurrean,

AGERTZEN DIRA:

Alde batetik, * JAUNA/ANDREA eta * JAUNA/ANDREA, adin nagusikoak, bizkaitar forudunak, foru-komunikazioaren araubidepean (edo kasuan kasuko araubidepean) ezkonduak, *(e)ko biztanleak, *(e)an egoitza dutenak, eta nortasun-agirien zenbakiak, hurrenez hurren, * eta * dituztenak.

Eta, beste alde batetik, * JAUNA/ANDREA, adin nagusikoa, *(e)ko auzotasun zibila duena, ezkongabea / ondasunen foru-komunikazioaren araubidepean (edo kasuan kasuko araubidepean) ezkondua / epaiketa bidez banandua / alarguna, *(e)ko biztanlea, *(e)an egoitza duena, eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena.

Beren inguruabar pertsonalak haien adierazpenetatik atera dira.

Guztiek ere euren izen eta eskubidean PARTE HARTZEN DUTE.

Ezagutzen ditut, eta badute, nire aburuz, behar besteko lege-gaitasunik, UNEAN BERTAN ERAGINGARRITASUNA DUEN OINORDETZA-ITUNAren eskritura hau egilesteko, eta, horretarako,

AZALTZEN DUTE:

I.- * jaunak/andreak eta * jaunak/andreak jarraian deskribatuko den finkaren gaineko jabetza osoa dutela:

*

INSKRIPZIOA.- (e)ko Jabetza Erregistroa, * liburukia, * liburua, * folioa, * finka-zenbakia, * inskripzioa.

TITULUA.- *.

KATASTROKO DATUAK.- * zenbaki finkoa dagokio.

Matrize honi erantsi diot bide telematikoetatik finka honi buruz lortutako katastro-zedula.

ZAMAK ETA ERRENTAMENDUAK.- Ez dute zamarik ez errentamendurik, alderdiek hala adierazita.

ERREGISTROKO INFORMAZIOA.- Ez zaio erregistroari eskatu Notario Erregelamenduaren 175. artikuluan aipatu informazioa, kasu hau salbuetsita dagoelako, artikulu horren 2. paragrafoko a) letrarekin bat etorriz.

**II.- (Sozietate-partaidetzen kasuan) Egilespen honen ondoreetarako, legearen nahiz estatutuen betekizunak bete direla, aipatu partaidetzak eskualdatzeko.

Eta, aurreko guztia azaldu eta gero, unean bertan eragingarritasuna duen oinordetza-ituna egiten dute, hurrengo klausulen arabera.

KLAUSULAK:

LEHENENGOA.- * jaunak/andreak eta * jaunak/andreak, izendatzaile direnek, * jaunari/andreari, izendatu den horri, LAGA ETA EMAN EGITEN DIOTE, UNEAN BERTAN ERAGINGARRITASUN DUEN OINORDETZA-ITUN GISA, * (itunaren objektua zein izan eta hori) izenekoaren gaineko jabetza osoa, eta horrek eskuratu egiten du, izaera pribatiboarekin/irabazpidezko izaerarekin.

Lagapen horren balioa * da.

BIGARRENA.- Lagapen-hartzaileak, hau da, izendatuak, esker onez onartzen du * jaunak/andreak eta * jaunak/andreak egiten dioten lagapena. Lagatzaile-izendatzaileek adierazten dute euren buruentzat behar besteko ondasunak erreserbatu dituztela, euren inguruabarrekin bat datorren bizimodua egiteko, eta izendapen hau egiten dutela, gainerako senideak beren-beregi baztertuz, izendapen honetara ez baitira senideok deitu, Bizkaiko foru-legeria zibilean ezarritakoarekin bat etorriz.

HIRUGARRENA.- Honetara egindako oinordetza-itunak unean bertan eragingarritasuna izango du, eta lagapen-hartzaile izendatuari hemen eskualdatutako ondasunen titulartasuna ematen dio. Hala eta guztiz ere, Bizkaian indarrean dagoen foru-legeria zibilaren 77. artikuluarekin bat etorriz, xedatze- nahiz zamatze-egintzetatik edozein baliozkoa izan dadin, izendatzaileek eta izendatuak baterako adostasuna eman beharko dute (Kontrakoa ere itundu daiteke, alegia, izendatuak xedatze-askatasuna izatea).

LAUGARRENA.- Eskritura honek eratortzen dituen gastuak alderdi lagapen-hartzailearen kontura geratzen dira.

BOSGARRENA.- (*Sozietate-partaidetzen kasuan) Lagapen-hartzaileak sozietateari jakinarazi behar dio eskritura honetan formalizatutako partaidetza-eskualdaketa.

SEIGARRENA.- Eskritura honetan jasotako oinordetza-ituna dela eta, beren-beregi eskatzen da urriaren 15eko 7/2002 Foru Arauan eta abenduaren 3ko 183/2002 Foru Dekretuan ezarritakoa aplikatzea, zerga-sortzapenari dagokionez.

Lege-erreserbak eta -ohartarazpenak egiten ditut, bereziki zerga-ondorioetarako, arazo material, formal eta zehatzaileetan haiek dituzten betebehar eta erantzukizunei dagokienez, eta haien aitorpenen zehaztugabetasunak ekar ditzakeen ondorio guztiei dagokienez. Batez ere, honako ohartarazpen hauek egiten dizkiet:

a.- 7/94 Foru Arauaren ondoriozko betebeharrez, eragiketa hau haren mende baitago. Era berean, eskritura hau likidaziora aurkeztu behar da Kostu bidezko Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari dagokionez, eta horretarako epe jakin bat dago. Gainera, Hiri Lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zerga ordaindu beharra dago. Ondasunak zerga horien ordainketari lotuta daude, eta erantzukizunak sor daitezke horretarako aurkezpena egin ezean. 8/1989 Legeak dituen ondorioez ere ohartarazten diet alderdiei.

b.- Toki Ogasunen Araubideari buruzko Legearen 64. artikuluaren arabera, eskritura honen objektu diren finkak lotuta geratzen dira Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kuota oso-osorik ordaintzeari, Tributuen Lege Orokorrak ezartzen duenaren arabera, zerga horren ondorioz zorrak ordaintzeko daudenean; Katastroko erreferentzia ekarri ezean, zergaren ondoriozko aitorpena aurkeztu behar da, legeak agindutako epean; aitorpenak aurkeztu ezean eta aitorpenok epez kanpo nahiz okerretara egiteagatik sortuko liratekeen erantzukizunez ere ohartarazten diet. .

        eurokoak dira. Horiei gehituko zaie aipatu errege-dekretuaren 4, 5 eta 7. zenbakiak, eta laugarren araua aplikatzearen ondoriozkoa, bai eta 7/94 Foru Araua aplikatzearen ondoriozkoa ere.

Agertzaileei eskritura hau oso-osorik irakurtzen diet, eurek eurenez irakurtzeko eskubidea izanik eskubide horri uko egiten diotelako, eta beronekin bat egin, euren adostasuna adierazi eta sinatu egiten dute.

Oso-osoko irakurketaren ondoren, agertzaileak eskritura honen edukiaz behar beste informatuta geratu direlako, agertzaileek askatasunez emandako adostasunaz, egilespena haien borondatearekin bat egiteaz, borondate hori behar bezala informatu izanaz, legezkotasunarekin bat egiteaz, eta agerkari publiko honetan jasota dagoen guztiaz, dokumentua bera idatzita dagoela paper tinbreduneko * foliotan, * sailekoak, * zenbakia eta hurrenez hurreneko *ak, nik, notarioak, fede ematen dut.-

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra