Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Euskal zuzenbide zibila  >>  Formularioak >> Izatezko bikoteak

Izatezko bikotea eratu baino lehenagoko itunak

*GARREN ZENBAKIA.

*(e)n, nire egoitzan, (e)ko *aren *(e)an.

Nire, *, *(e)ko Notario Elkargo Txit Prestuko kide naizen honen aurrean,

AGERTZEN DIRA:

* JAUNA/ANDREA, adin nagusikoa, bizkaitar foruduna, ezkongabea, *(e)ko biztanlea, (e)an egoitza duena, eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena.

* JAUNA/ANDREA, adin nagusikoa, bizkaitar foruduna, ezkongabea, *(e)ko biztanlea, (e)an egoitza duena, eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena.

Euren inguruabar pertsonalak haien adierazpenetatik atera dira.

Euren buruen izen eta eskubidean PARTE HARTZEN DUTE. Euren nortasun-agiriak erakusten dizkidate, eta horien bitartez identifikatzen ditut. Badute, nire aburuz, behar adinako lege-gaitasuna, IZATEZKO BIKOTEA OSATU AURREKO ITUNEN eskritura hau egilesteko, eta, horretarako,

AZALTZEN DUTE:

I.- Euren asmoa dela izatezko bikotea osatzea, Eusko Legebiltzarrak maiatzaren 7an emandako 2/2003 Legearen arabera, lege horrek arautzen baititu izatezko bikoteak.

II.- Bihar-etziko izatezko bikote horren ondasun-araubidea ezartzeko erabakia hartu dutela, eta horixe egiten dutela hurrengo itunen arabera.

ITUNAK:

1).- Izatezko bikotearen ondasun-araubidea ONDASUNEN ERABATEKO BANANTZEA izango da.Horrela, izatezko bikotekide bakoitzari dagozkio, eta berari bakarrik, izatezko bikotea eratzeko hasierako unean berak zituen ondasunak.Era berean, izatezko bikotekide bakoitzari dagozkio, modu esklusibo eta baztertzailean, etorkizunean eta edozein titulutatik bere ondasunetatik lortzen dituen ondasunak, fruituak eta errentak, bere lanaren ondoriozkoak izan nahiz bere jarduera edo baldintza pertsonalen ondoriozkoak izan; batez ere, izatezko bikotekide bakoitzak bere egingo ditu hasierako unean zein ondasunen titular izan, eta ondasun horien fruituak eta errentak.Izatezko bikotekide bakoitzak bere titulartasunpeko ondasun, fruitu eta errenta guztien jabetza, administrazioa, gozamena eta luperketa, eta xedapen askea izan eta iraunaraziko ditu.

2).- Izatezko bikotekide bakoitzak bereganatutako betebeharrak haren erantzukizunpekoak izango dira, eta harenak bakarrik. Ondorenez, izatezko bikotekide bakoitzaren ondasunek ez dute erantzukizunik izango, beste bikotekideak bereganatutako zor, betebehar eta erantzukizunen gainean, ezta beste horren jarduerak eratorritakoen gainean ere, nahiz eta horiek familiaren onerako izan, salbu eta bikotekideak beren-beregi beste bikotekideari abala edo fidantza ematen dionean.

3).- Izatezko bikotekideek aurre egingo diete, erdi bana, izatezko bikotearen ondoriozko zamei; hau da, izatezko bikotekide bakoitzak zama bakoitzaren ehuneko berrogeita hamarrari egingo dio aurre; izatezko bikotekideek elkar egiaztatu beharko diote egindako ekarpena, eta horretarako erabiliko dira biek batera edo elkarrekin ados jarrita hitzartutako mekanismoak edo prozedurak.

4).- Etxerako lana kontuan hartuko da, zamei aurre egiteko ekarpen modura, eta etxerako lan horrek konpentsazioa lortzeko eskubidea emango du; bikotekideak ados jarri ezik, konpentsazio hori banantze-araubidea azkentzean finkatuko da, Kode Zibilaren 1438. artikuluarekin bat etorriz.

5).- Izatezko bikotekideetatik batek administratzen edo kudeatzen baditu bestearen ondasunak eta interesak, hark mandatariaren betebehar eta erantzukizun berberak izango ditu; baina ez du betebeharrik izango, jasotako eta kontsumitutako fruituen gainean kontu-arrazoiak emateko, salbu eta egiaztatzen denean horiek inbertitu dituela, izatezko bikotearen zamei aurre egiteko ez eta bestelako helburuetarako.

6).- Etxeko ahal arrunta egikaritzean betebeharrak hartuz gero, izatezko bikotekide biek betebeharron gaineko erantzukizuna izango dute, bakar-bakarrik, aurreko 3. paragrafoan aipatu modu horretan.

7).- Ezin bada egiaztatu ondasun, eskubide edo fruituren bat izatezko zein bikotekideri dagokion, biena izango da erdi bana.

Eta, hori azaldu eta gero,

EGILESTEN DUTE:

LEHENENGOA.- Hemen agertzaile izan eta bihar-etzi izatezko bikotekide bihurtuko direnek ituntzen dute euren ondasun-araubidea ONDASUNEN ERABATEKO BANANTZEA izatea; araubide horren itunak eskritura honen azalpen-zatian daude jasota, eta bi agertzaileek itunok onartzen dituzte.

BIGARRENA.- Egilesleek Eusko Jaurlaritzako Izatezko Bikoteen Erregistroko arduradunari eskatzen diote euren ondasun-araubideari buruzko eraketa bertan agerraraztea.

Gainerako lege-erreserbak eta -ohartarazpenak egiten ditut.

Agertzaileei eskritura hau oso-osorik irakurtzen diet, eurek eurenez irakurtzeko eskubidea izanik, eskubide horri uko egiten diotelako, eta, honekin bat eginez, euren adostasuna adierazi eta sinatu egiten dute.

Oso-osoko irakurketaren ondoren, agertzaileak eskritura honen edukiaz behar beste informatuta geratu direlako, agertzaileek askatasunez emandako adostasunaz, egilespena haien borondatearekin bat egiteaz, borondate hori behar bezala informatu izanaz, legezkotasunarekin bat egiteaz, eta agerkari publiko honetan jasota dagoen guztiaz, dokumentua bera idatzita dagoela paper tinbreduneko * foliotan, * sailekoak, * zenbakia eta hurrenez hurreneko *ak, nik, notarioak, fede ematen dut.-

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra