EZKONTZAREN ONDORIOZ, AUZOTASUN ZIBILA ALDATZEA ESKATU NAHI DENEZ GERO, ESKAERA HORI SUSTATZEKO IDAZKIA
*(E)KO ERREGISTRO ZIBILAREN EPAILE-ARDURADUNARI
* jauna/andrea, adin nagusikoa, ezkondua, lanbidez * dena, *(e)ko biztanlea, *(e)n egoitza duena eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena, *(e)ko Erregistro Zibilaren epaile-arduradunaren aurrean agertzen da, eta, zuzenbidean egokien den moduan, hauxeESATEN DU:
Ezkontidearen auzotasun zibila aukeratzeagatik, auzotasun zibil horren inskripzioa eskatu nahi du, eta, horretarako, idazki honen bitartez, espedientea sustatzen du, hurrengo egitateak aintzat hartuta.
EGITATEAK:
Lehenengoa.- Behean sinatzen duen honen jaiotza *(e)ko Erregistro Zibilean inskribatuta dago, * atalean, * liburukian, * folioan.Beroni erantsi zaio,1. agiri gisa, jaiotza horri buruzko hitzez-hitzezko ziurtagiria.
Bigarrena.- Eskatzailea * jaunarekin/andrearekin ezkondu zen, eta ezkontza hori *(e)ko Erregistro Zibilean inskribatuta dago, * atalean, * liburukian, * folioan. Beroni erantsi zaio,2. agiri gisa, ezkontza horri buruzko hitzez-hitzezko ziurtagiria.
Hirugarrena.- Esatariaren ezkontideak *(e)ko auzotasun zibil *a du.Beroni erantsi zaio,3. agirigisa, jaiotza-ziurtagiria.
Laugarrena.- Eskatzailearen borondatea da ezkontidearen auzotasun zibila eskuratzea.
Bosgarrena.-Kode Zibilaren 14.4 artikuluaren arabera,bananduta ez dagoenak bere ezkontidearen auzotasun zibila aukera dezake edozein unetan.
Azaldutakoa aintzakotzat hartuta eta horrekin bat etorriz,
*(E)KO ERREGISTRO ZIBILAREN EPAILE-ARDURADUNARI ARREN ESKATZEN DIO, idazki honen eta beroni erantsitako agirien aurkezpena onartzea, eta, ondorenez, ezkontidearen auzotasun zibila eskuratzeko borondate-aitorpena aktan jasotzea, eta, aldi berean, *(e)ko Erregistro Zibilari ale bikoiztua bidaltzea, orri-bazterreko ohar egokia egin dadin.
Bidezkoa delako, horixe eskatzen dut, *(e)ko *aren *(e)an.
Sin.- *