Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Euskal zuzenbide zibila  >>  Formularioak >> Auzotasun zibila

Idazkiaren eredua, egoitza aldatzearen ondorioz, egoitza berriari dagokion auzotasun zibila eskatzekoa

TOKI JAKIN BATEAN BIZILEKUA IZATEAGATIK, AUZOTASUN ZIBILA ALDATZEA ESKATU NAHI DENEZ GERO, ESKAERA HORI SUSTATZEKO IDAZKIA

*(E)KO ERREGISTRO ZIBILAREN EPAILE-ARDURADUNARI

* jauna/andrea, adin nagusikoa, ezkondua, lanbidez * dena, *(e)ko biztanlea, *(e)n egoitza duena eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena, *(e)ko Erregistro Zibilaren epaile-arduradunaren aurrean agertzen da, eta, zuzenbidean egokien den moduan, hauxeESATEN DU:

Jarraika eta bi urtetan zehar, beste lurralde batean bizilekua izateagatik, auzotasun zibilaren inskripzioa eskatu nahi du, eta, horretarako, idazki honen bitartez, espedientea sustatzen du, hurrengo egitateak aintzat hartuta.

EGITATEAK:

Lehenengoa.- Behean sinatzen duen honen jaiotza *(e)ko Erregistro Zibilean inskribatuta dago, * atalean, * liburukian, * folioan.Beroni erantsi zaio,1. agiri gisa, jaiotza horri buruzko hitzez-hitzezko ziurtagiria.

Bigarrena.-Badira bi urte baino gehiago,eskatzaileak lurralde honetan eta jarraika bizilekua duela.Beroni erantsi zaio,2. agirigisa, erroldatze-ziurtagiria.

Hirugarrena.- Eskatzailearen borondatea da *(e)ko auzotasun zibil *a eskuratzea, lurralde honetan horixe baita berezkoa.

Laugarrena.-Kode Zibilaren 14.5.1 artikuluarekin bat etorriz, auzotasun zibila eskuratzen da, jarraika eta bi urtetan zehar, toki batean bizilekua izatearekin, baldin eta interesdunak adierazten badu bere borondatea hori dela.

Azaldutakoa aintzakotzat hartuta eta horrekin bat etorriz,

*(E)KO ERREGISTRO ZIBILAREN EPAILE-ARDURADUNARI ARREN ESKATZEN DIO, idazki honen eta beroni erantsitako agirien aurkezpena onartzea, eta, ondorenez, *(e)ko auzotasun zibil *a eskuratzeko borondate-aitorpena aktan jasotzea, eta, aldi berean, *(e)ko Erregistro Zibilari ale bikoiztua bidaltzea, orri-bazterreko ohar egokia egin dadin.

Bidezkoa delako, horixe eskatzen dut, *(e)ko *aren *(e)an.

Sin.- *

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra