Bere ondasun, eskubide eta akzio guztietan, jaraunsle unibertsal izendatzen du bere semea/alaba den * jauna/andrea. Izendatua fiduziarioa izango da, eta horren ordezkoa izango da, hondakinaren gaineko fideikomisodun gisa, haren semea/alaba den * jauna/andrea; fideikomisodunak jasoko ditu jaraunsle izendatuak, bizirik zegoen bitartean, kostu bidez nahiz doan, inter vivos nahiz mortis causa xedatu ez zituen ondasunak. Izendapen horretatik baztertzen ditu, beren-beregi, gainerako seme-alabak eta senideak, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Lege indarrekoan ezarritakoarekin bat etorriz.