TXANDAREN ARABERA EGOKI DENARI
Ni, *, auzitegietako prokuradorea naiz, eta, horrez gain, * jaunaren/andrearen prokuradore; hori egiaztatzeko, ahalordea aurkezten dut, eta arren eskatzen dut ahalorde hori niri itzultzea, orokorra delako eta beste erabilera batzuetarako behar dudalako. Epaitegian agertzen naiz, eta, zuzenbidean bidezkoa den moduan,HAUXE ESATEN DUT:
Nire komisio-emailearen jarraibideak betez, eta neuk dudan ordezkaritza honekin, epaiketa arruntaren inguruko demanda jartzen dut, * jaunaren/andrearen aurka, adin nagusikoa, *(e)ko biztanlea, *(e)n egoitza duena. Demanda horretan, eta, zehatzago, demandaren“eskaera”atalean, zehaztapen guztiak egingo ditut. Demandaren uztarri dira, batetik, zuzenbideko oinarri zenbait, gero aipatuko direnak, eta, bestetik, honako egitate hauek.
E G I T A T E A K:
Lehenengoa.-Sarrera.Tronkalitatea:
Tronkalitatearen erakunde juridikoa da, izan ere, beronen bitartez zein akzio egikaritu eta akzio horien guztien oinarria. Bada, tronkalitate horretan, nahitaezkoa da hiru osagai hauek betetzea:
Bigarrena.-Osagai erreala.Finka auzigaia, horren eskualdaketari buruzkoa baita auzi hau:
Alderdi demandatua, * jauna/andrea, hurrengo finkaren jabea da:
ERREGISTROKO DESKRIPZIOA:LANDA-FINKA:* izeneko LURSAILA, *(e)n dagoena. Horren azalera * da, eta beraren mugak ondokoak dira: iparraldean, *; ekialdean, *; hegoaldean, *; eta, mendebaldean, *.Lursail horren zati batean, FAMILIA BAKARREKO ETXEBIZITZA dago. Etxebizitza horrek bi solairu ditu, eta solairu horiek * daude.Etxebizitza finkaren * kokatuta dago.Etxebizitzaren mugek, alderdi guztietatik, haren lurrera ematen dute.Etxebizitzak, orubean, * azalera okupatzen du.Etxebizitza horretan, beheko solairua eta lehenengo solairua bereiz daitezke. Eraikitako azalera, guztira, * da. Beheko solairuak, orubean, lehen aipatutako azalera okupatzen du, eta azalera hori honetara dago banatuta: *, etxebizitza dago; *, korta; eta, *, oilategia. Etxebizitzaren banaketa hauxe da: ezkaratza, egongela, bainugela eta lau logela.Lehenengo solairuak * azalera okupatzen du, eta bertan daude ganbara eta trastelekua.Solairuak elkarrekin komunikatuta daude barrutik.
Inskribatuta dago, (e)ko Jabetza Erregistroan, * liburukian, * liburuan, * folioan, * finka-zenbakian, * inskripzioan.
TITULUA:Berari dagokio, bere osaba/izeba den * jaunaren/andrearen herentzia dela eta; * jauna/andrea *(e)n hil zen, *(e)ko * aren *(e)an, eta haren herentzia onartu zen, *(e)n, * notario jaunak/andreak, *(e)ko *aren (e)an, * protokolo-zenbakiarekin eskuetsitako eskrituraren bitartez.
KATASTROKO DATUAK:*(e)ko * poligonoko * finka.Berari dagokio * zenbaki finkoa.
Beroni eransten zaio,1. agiri gisa, erregistroko idazkun guztiei buruzko ziurtagiria, hau da, finkari buruzko erregistro-orri osoa; hori luzatu du *(e)ko Jabetza Erregistroak.
Finka auzigaia zein udalerritan egon eta udalerri hori Infantzonatuan dago, EHFZZLren 5. artikuluak eta ondorengoek hori definitzen dutenaren arabera.
Hirugarrena.-Tronkalitatearen osagai erreala eta kausa-osagaia, eta, horien ondorioz, alderdi demandatzaileak duen eskubidea, senide tronkero gisa auzi-paperetan jasotako akzioa egikaritzeko:
Ondasunaren izaera tronkala egiaztatzeko, eta, orobat, nire mandatugilea, * jauna/andrea, senide tronkeroa dela egiaztatzeko, komeni da finkaren gaineko titulartasunari buruz historia laburra egitea, edo, beste modu batera esanda, haren gaineko titulartasunen genealogia azaltzea:
Aipatu1. agiri horretatik, hauxe ateratzen da:
Nire mandatugilea alderdi demandatuaren senide tronkeroa dela egiaztatzeko, honako agiri hauek aurkezten ditugu:
Laburbilduta, * finka nik nor ordezkatu eta horren aitona-amonena izan zen; aitona-amona horiek dira demandatukide den * jaunaren/andrearen gurasoak, eta, orobat, nire mandatugilearen aitaren/amaren, * jaunaren/andrearen gurasoak. Hori guztia dela eta, finkaren izaera tronkala eztabaidaezina da.
Nire mandatugilea demandatuaren, * jaunaren/andrearen hirugarren graduko senidea da (haren iloba da), eta, aldi berean, bizkaitar foruduna da, Kode Zibilaren 14. artikuluarekin bat etorriz, eta EHFZZLren 5. artikuluarekin eta ondorengoekin, eta 12. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz. Horixe ateratzen da *tik, eta *rekin egiaztatzen dugu.
Laugarrena.-Erregistroko titularrak finka saltzeko erabakia hartzea, eta senide tronkeroei egin beharreko deiak:
* jaunak/andreak erabaki zuen demanda honen azalpen-zatiko lehenengo atalean deskribatutako finka saltzea. Hori dela eta, *(e)ko notario den * jaunarengana/andrearengana jo zuen, eta horri agindeia egin zion, notario horrek, Eusko Legebiltzarrak uztailaren 1ean Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruz emandako 3/1992 Legearen —EHFZZLren— 116 eta 117. artikuluetan ezarritakoaren arabera, ediktu egoki argitara zezan, *(e)ko Udalaren iragarki-oholean. Ediktu horren bitartez, jendaurrean jartzen zen senide tronkeroei egindako deia, senide horiek, hala bada, lehenespenez eskuratzeko eskubidea egikari zezaten, aipatu legean hori aitortzen baitzaie.
Testu arau-emaile horrek finkatutako epean, notario eskueslearen aurrean agertu zen nik ordezkatzen dudana, * jauna/andrea; horrek lehenespenez eskuratzeko eskubidea egikaritu nahi zuen, EHFZZLren 112. artikuluan eta ondorengoetan ezarri baldintzetan. Berak agerrarazi zuen hirugarren graduko senide tronkeroa zela, * jaun/andre eskualdatzaileari begira. Gainera, notario jaunari/andreari banku-txekea eman zion; txeke horren zenbatekoa * zen, hau da, foru-sakapeko finka zein izan eta finka horren katastro-balioaren ehuneko hogeia (%20). Diru-kopuru hori, beraz, aipatu notariotzan gordailututa geratu zen, EHFZZLren 119. artikuluaren ondorioetarako.
Notario jaunak/andreak agerrarazitakoaren arabera, senide tronkeroen artean, nire mandatugileak, * jaunak/andreak, bakarrik adierazi zuen, garaiz eta forma egokian, bere borondatea zela lehenespenez eskuratzeko eskubide tronkala egikaritzea. Hori dela eta, notario jaunak/andreak dei egin zien, batetik, nik ordezkatzen dudanari, eta, bestetik, * jaunari/andreari, orain demandatuta dagoenari. Dei horren helburua zen, EHFZZLren 118. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, *(e)ko *aren *(e)ko * orduak eta * minutu zirenean, notarioaren bulegoan bilera egitea. Bilera horretan, salmenta-eskritura formalizatuko zen, prezioaren inguruan adostasuna lortuz gero; eta, adostasuna lortu ezean, aditu bakarra izendatuko zen, horrek finka balora zezan, edo, bestela, alderdi bakoitzak bere aditua izendatuko zuen, balorazio hori egiteko, eta, gainera, hirugarren aditu erabakitzailea ere izendatuko zen, notarioaren aurrean zenbait izen zakuan sartu eta zozketa eginez.
Notario eskueslearen bulegoan, aipatu egun eta ordu horietan, bertaratu ziren, batetik, alderdi demandatua, * jauna/andrea, eta nire mandatugilea, * jauna/andrea. Ez zuten, ordea, adostasunik lortu, prezioa ezartzeko, eta, era berean, ez zuten adostasunik lortu, aditu bakarra izendatzeko, horrek finka balora zezan.
Hori dela eta, alderdi bakoitzak bere aditua izendatu zuen.Nire ahalorde-emaileak aditu izendatu zuen * jauna/andrea, higiezinen jabetza-agentea dena, eta alderdi demandatuak * jauna/andrea izendatu zuen, hori ere higiezinen jabetza-agentea dela.Notario jaunak/andreak, bestalde, aurretiaz zozketa eginez, aditu izendatu zuen * jauna/andrea, higiezinen jabetza-agentea dena.
Hiru adituek euren karguak onartu zituzten, *(e)ko *aren *(e)an.Alderdiek zein aditu izendatu eta aditu horiek, euren eginkizuna betetzeko, kasuan kasuko txostena luzatu behar zuten, *(e)ko *aren *a baino lehen.
Alderdiek izendatutako aditu horien artean desadostasuna gertatuz gero, hirugarren adituak egingo zuen salerosketa-prezioaren tasazioa; hirugarren hori * jauna/andrea zen, eta izendatuta zegoen, notario jaunaren/andrearen aurrean zenbait izen zakuan sartu eta zozketa eginda.
*(e)ko *aren *(e)an eta *(e)ko *aren *(e)an, hurrenez hurren, * jaunak/andreak eta * jaunak/andreak, hau da, alderdiek izendatutako adituek, euren txostenak eman zituzten. Txosten horiek, data bereko diligentzien bitartez, lehen aipatutako notario-aktan daude jasota. Akta hori beroni eransten zaio,6. agirigisa.
Adituen txostenak ez zetozen elkarrekin bat. Bi-biek prezio altuak jartzen zituzten; bi-bienak, ordea, alderdi demandatuak uste zuena baino txikiagoak ziren. Zalantzarik gabe, arrazoi hori dela eta, alderdi demandatuak amarrua asmatu zuen, nire mandatugilearen eskubidea saihesteko.
Bosgarrena.-Alderdi demandatuak, * jaunak/andreak, salerosketan atzera egiteko ahalegina egitea:
Beroni6. agiri gisa erantsitako akta horretan, eta, zehatzago, *(e)ko *aren *(e)ko diligentziaren bitartez, hauxe dago jasota: alderdi demandatuak zein aditu izendatu, eta aditu horrek bere txostena zainpean jarri eta berehalakoan, eta hirugarren aditu erabakitzaileak bere tasazioa eman baino lehenago, demandatuak abagunea aprobetxatu zuen, salmentan atzera egingo zuela notario jaunari/andreari adierazteko; eta, bide batez, notario jaun/andre horri agindeia egin zion, uko-egite hori nik ordezkatzen dudan alderdiari jakinarazteko. Hala dago jasota, *(e)ko *aren *(e)ko eta *(e)ko *aren *(e)ko diligentzietan, hurrenez hurren.
Jokabide horren kalifikazioaz denaz bezainbatean, alde bakarrez eta justifikaziorik gabe, dagoeneko burututa dagoen salerosketa-kontratuan atzera egitea gertatu da.
Seigarrena.-Auzi hau epaiketatik kanpo konpontzeko, aurretiaz egindako saiakera:
Beroni eransten zaio,7. agiri gisa, * bidetik, alderdi demandatuari, hau da, * jaunari/andreari, egindako agindeia, horrek nire mandatugilearen uzi legitimoei men egin diezaien.
Zazpigarrena.-Agiritegiak aipatzea:
Ondorio egokietarako, aipatuta geratzen dira honako agiritegi hauek: *(e)ko Jabetza Erregistrokoa; *(e)ko Erregistro Zibilekoa; *(e)ko Udalarena; * notario jaunarena/andrearena; eta, halaber, alderdi demandatuarenak.
Aurreko egitateei dagokienez, aplikagarriak dira zuzenbideko oinarri hauek.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK:
I. Alderdien gaitasuna:Alderdiek oso-osoko gaitasuna dute, PZLren 6. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, pertsona fisiko adin nagusikoak baitira eta ez baitaude ezgaituta.
II.Legitimazioa:Nire ahalorde-emaileak oso-osoko legitimazioa du,ad causametaad procesum.Arean ere, haren akzioa sortzen da, ondasun tronkalari begira, gradu hobeko senide tronkero izatetik.Akzio hori bere izenean egikari dezake alderdi demandatuaren kontra, PZLren 10. artikuluaren ondorioetarako, eta EHFZZLren 17. artikuluari eta ondorengoei, eta 112. artikuluari eta ondorengoei lotuta. Izan ere, alderdi demandatuak erabaki du bere ondasun tronkala kanpoko bati saltzea, senide tronkeroei legez dagokien lehenespena errespetatu gabe.
III.- Alderdien ordezkariak:PZLren 7. artikuluaren arabera, nire ahalorde-emaileak, lege-testu bereko 23. artikuluarekin bat etorriz, baliozko ahalordea eman du, eta ahalorde horrek gaikuntza ematen dit niri, haren izenean jarduteko.Alderdi demandatuaren agertzea eta ordezkaritza ere modu berean gauzatu beharko dira.
IV.- Jurisdikzioa eta eskumena:Gai honetan epaitegi eskuduna zein izan eta epaitegi horretara jotzea ohorea da guretzat. Epaitegia, zinez, eskuduna da, gaia zibila delako. Gainera, bat dator alderdi demandatuaren egoitzarekin, pertsona fisikoen foru orokorra dela medio, PZLren 50. artikuluarekin bat etorriz.
Ez da egokia, ordea, finka zein tokitan egon eta bertako forua, hori aplikagarria baita (PZLren 52.1.1 artikulua) ondasun higiezinen gaineko akzio errealak epaiketan egikaritzen direnean. Kasu honetan, nire mandatugileak baliozkotasunez egikaritu du eskubide erreala; horretarako, notario jaunaren/andrearen aurrean agertu da, azalpen-zatiko hirugarren atalean deskribatu bezala.
Orain, aldiz, alderdi demandatuak salerosketan atzera egin du, alde bakarrez eta justifikaziorik gabe, foru-saka egikaritzeko zegoenean. Horregatik, betetze-akzioa egikaritzen da, eta akzio horrek izaera pertsonala du (Kode Zibilaren 1088, 1090, 1091 eta 1258. artikuluak, eta 1445. artikulua eta ondorengoak).
V.- Prozedura:PZLren 248 eta 249. artikuluen arabera, epaiketa arruntari buruzko erregelekin bat etorriz egin behar da auzi honen izapidetza, ez baitu espezialitaterik, gaia gogoan izanda. Eta, lege-testu bereko 251.2 artikuluarekin bat etorriz, kontuan hartuko da demanda jartzeko unean ondasunek zein balio izan eta balio hori, merkatuan ohikoak diren prezioak edo mota horretako ondasunak kontratatzeko orduan ohikoak direnak aplikatuz. Datu hori adituek finkatu dute, azalpen-zatiko hirugarren atalean deskribatu bezala.
VI.- Gaiaren funtsa:
Lehenengoa.-Euskal Herriko foru-zuzenbide zibilaren arau-esparrua.Bizkaiko Forua eta hori kasu honetan aplikatzea:
EHFZZLren 5. artikuluak ezartzen du lege hori indarrean dagoela Bizkaiko Infantzonatuan edo Lur lauan.
6. artikuluak ez du *(e)ko udalerria baztertzen kalifikazio horretatik, eta, ondorenez, argi dago udalerri horretako ondasunei forua aplikatzen zaiela.
17. artikuluak ezartzen du onibarren gaineko jabetza tronkala dela, eta, tronkalitatearen bitartez, ondarearen familia-izaera babesten dela. Hori dela eta, onibarrak xedatu ahal izateko, senide tronkeroen eskubideak errespetatu behar dira.
18. artikuluak hauxe xedatzen du: senidetasun tronkala zehaztu behar da beti, Infantzonatuan edo Lur lauan kokaturiko onibarrari begira, eta horixe da, hain justu ere, kasu honetan gertatzen dena.
19.1 artikuluak, bestalde, ondokoa ezartzen du:“Tronkalari begira, onibar dira hurrengoen gaineko jabetza zein gauzen gaineko bestelako gozamen-eskubideak: 1. Lurra eta lur gainean eraiki, landatu eta ereindako edozer”.Hortik ateratzen da tronkalitateak * izeneko lursaila barruratzen duela, bai eta bertan eraikitako etxebizitza familia bakarrekoa ere.
20. artikuluak, bestalde, hauxe esaten du: albokoenganako lerroan, senide tronkero dira onibar tronkala zein lerrotatik etorri (aitaren lerrotik edo amaren lerrotik) eta lerro horretan senide direnak (gure kasuan, zalantzarik gabe, onibarra tronkala da bi lerroetatik, azalpen-zatiko hirugarren atalean azaldu dugun moduan).
21. artikuluak, bestalde, hurrengoa xedatzen du: alboko lerroan, senidetasun tronkala odolkidetasuneko laugarren gradu zibilera hedatzen da, hori barne. Aurkeztutako agirietatik ateratzen da nire mandatugilea, * jauna/andrea, demandatuaren, hau da, * jaunaren/andrearen alboko senidea dela, hirugarren graduan (osaba/izeba eta iloba baitira).
Alderdi demandatuak salmenta egiteko zein notariorengana jo, eta notario horrek zehatz-mehatz bete zituen EHFZZLren 112. artikuluan eta ondorengoetan ezarri izapideak.
Nire mandatugileak garaiz eta forma egokiarekin egikaritu zuen lehenespenez eskuratzeko eskubidea; alderdiek eta notario jaunak/andreak adituak izendatu zituzten; eta, azkenean, salmenta ezerezean geratu zen, saltzaileak, demandaren azalpen-zatiko laugarren atalean aipatu bezala,“finka saltzeko erabakian atzera egin zuelako”.
Alderdi demandatuak uste izan zuen, trikimailu horrekin, aske geratzen zela eta nire mandatugileari ez ziola finka auzigaiaren jabetza eskualdatu behar. Alabaina, hori ez da horrela, jarraian ikusiko dugun bezala.
Bigarrena.-Foru-saka egikaritzearen bitartez, alderdien artean burututa geratu zen finka auzigaiaren gaineko salerosketa:
Azaldutako egitateetatik ateratzen da, zalantzarik gabe, salerosketa burutu zela. Izan ere, 1258. artikuluak hauxe xedatzen du: “Kontratuak burutzen dira adostasun hutsaren bitartez, eta, harrezkero, bete beharrekoak dira, bai beren-beregi itundutakoa betetzeari begira, baita, kontratuaren izaeraren arabera, onuste, usadio eta legearekin bat datozen ondorio guztiei begira ere”.
Era berean, Kode Zibilaren 1445. artikuluak honetara definitzen du salerosketa-kontratua:“Salerosketa-kontratuaren bidez, kontratugile batek bere gain hartzen du gauza zehatza emateko betebeharra, eta besteak, gauza horren truk prezio zehatza ordaintzeko betebeharra, diruz edo dirua ordezkatzen duen zeinuaren bidez”.
Kasu honetan, bat egin zuten gauzaren inguruko eskaintzak eta onarpenak, bai eta kontratuaren kariak ere (Kode Zibilaren 1262. artikulua). Arean ere, gauza zehatzaren inguruan oinarrizko betekizuna finkatuta dago (finka auzigaia), eta, prezioari dagokionez, ez da guztiz nahitaezkoa hori zehatza izatea. Horren harira, Kode Zibilaren 1447. artikuluak ondokoa esaten du:“Prezioa zehatza dela ulertzeko, nahiko izango da berori halakoa izatea beste gauza zehatz bati begira, edo prezio horren finkapena pertsona jakinaren nahierara uztea”.Finkapena, kasu honetan, EHFZZLren 118. artikuluko prozeduraren bitartez egin zen; ez zen, ordea, gauzatu, alderdi saltzaile/demandatuaren borondate hutsarengatik.
Egin-eginean ere, prezioa alderdi bien arteko adostasunarekin finkatu ezinik (EHFZZLren 118. artikuluko lehenengo lerrokadaren lehenengo esaldia), alderdiek bi aditu izendatu zituzten, eta horien esku, eta hirugarren aditu erabakitzailearen esku, utzi zuten prezioa finkatzeko ardura. Hortaz, alderdi demandatzailearentzat eginbeharra da aipatu manuaren bigarren lerrokadak ezartzen duena:
“Adituek jarritako salneurrira behartuta egongo dira alderdietakoak, salneurri horren berri ematen duen jakinerazpena jaso eta biharamonean hasita hamabost eguneko epea dutela Eskribau-eskritura egiteko”.
Alderdi demandatuaren jarrera onartezina da, Kode Zibilaren 1256. artikulua urratzen duelako (“Kontratuen baliozkotasuna eta betetzea ezin dira kontratugile baten nahierara utzi”), bai eta 1449. artikulua ere (“Prezioaren finkapena ezin da inoiz utzi kontratugileetako baten nahierara”).
Hortaz, Kode Zibilaren 1261. artikuluan ezarri betekizunak (adostasuna, objektua eta karia) badira izan.
Kode Zibilaren 1124. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, nire mandatugileak kontratua betetzea aukeratzen du, eta bere buruarentzat akzioa erreserbatzen du, hala denean, kalte-galeren ordaina eskatzeko.
Foru-zuzenbideari dagokionez, idazle eta autorerik ospetsuenetarikoa ADRIAN CELAYA IBARRA da. Bada, berak, REVISTA DE DERECHO PRIVADO. COMENTARIO AL CODIGO CIVIL Y COMPILACIONES FORALES. LEY SOBRE EL DERECHO CIVIL FORAL DEL PAIS VASCO –EDERSA, 1997- izeneko lanean, hauxe adierazten du, 118. artikuluaren inguruko iruzkina egiteko orduan:
"Foruaren XVII. tituluko 4. legea oinarri hartuta, Jadok hauxe adierazi zuen: behin hiru deiak eginda, eta, saltzaileak eta salmentara agertu den senideak fidantza-emaileak aurkeztu behar izan dituztenez gero, behin fidantza horiek emanda, salerosketa-kontratua burututa geratzen da, eta alderdi bakoitzarentzat bete beharrekoa da berari dagokiona; hots, saltzailearen betebeharra da, zein ondasunen salmenta iragarri eta ondasun horiek ematea, eta eroslearen betebeharra da prezioa ordaintzea, salbu eta bi-biak ados jartzen direnean kontratua ondoriorik gabe uzteko.
Foruak argiro-argiro hitz egiten du. Konpilazioak eta EHFZZL, berriz, ez dira horren argiak. Nolanahi den ere, Kode Zibila orokorrean aplikagarria da, eta horrek zorrotz hitz egiten du 1258. artikuluan. Horren arabera, kontratuak adostasun hutsaren bidez burutzen dira, eta, harrezkero, bete beharrekoak dira; eta adostasuna bada izan, eskaintzak eta onarpenak bat egiten dutenean (1262. art.). Hemen lehenespeneko eskubidea aztertzen ari gara, eta, kasu horretan, bistan dago deia eskaintza besterik ez dela; izan ere, deiaren bitartez, saltzaileak erakusten du saltzeko interesa duela eta adituek finkatuko dutela prezioa. Eta onarpena ere bada izan, senide tronkeroa agertzen den unetik, horrek fidantza emanez baieztatzen baitu tasazio-prezioa ordaintzeko prest dagoela.
118. artikuluak baieztatzen duenari helduta, “adituek jarritako salneurrira behartuta egongo dira alderdietakoak”. Eta, nire iritziz, baieztapen horrek berresten du kontratua dagoeneko irmoa dela, adituen erabakiari men egitea onartzen den unetik.
Horren ondorioz, ulertu behar da adostasuna badela izan, eta kontratua burututa dagoela, 117. artikuluko agerraldia gertatu den unetik, nahiz eta fidantzari buruz ezarritakoa nolabait nahasgarria izan”.
Eta ADRIAN CELAYA IBARRAK berak, "DERECHO CIVIL VASCO" izeneko lanean (Deustuko Unibertsitatea, 1993), hauxe esaten du:
"Kontratua burutzea: Foruaren arabera, kontratua burututa zegoen, senide tronkeroa agertu eta horrek fidantzak ematen zituenean. Ez zen onargarria, aldiz, "alderdi bat edo bestea damutzea; aitzitik, alderdi bakoitzarentzat salerosketa bete beharrekoa da, berari dagokion arloan" (XVII. tituluko 4. legea).
Prezioa, egia esateko, ez da ezaguna, geroagoko balorazio baten mendekoa delako. Hala eta guztiz ere, kontratua burututa dago, Kode Zibilaren 1447. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ez baita erabakigarria prezioa geroagoko eragiketen bitartez zehaztea, legeak eragiketa horiek guztiz arautu dituenean.
Hori guztia dela bide, senide tronkeroak ezin du dagoeneko bere eskuraketan atzera egin, eta saltzaileak kontratua egilestea galda diezaioke (119. art.).
118. artikuluaren bigarren lerrokadak, bestalde, hauxe adierazten du: “Adituek jarritako salneurrira behartuta egongo dira alderdietakoak, salneurri horren berri ematen duen jakinerazpena jaso eta biharamonean hasita hamabost eguneko epea dutela Eskribau-eskritura egiteko”.
Hirugarrena.-Salerosketa, burututa egonik, gauzatu egin behar da:
Salerosketa gauzatu behar da, eta, horretarako, eskritura publiko egokia egiletsi behar da. Alde batetik, EHFZZLren 118. artikulu 2. lerrokadak hauxe ezartzen die alderdiei:“Adituek jarritako salneurrira behartuta egongo dira alderdietakoak, salneurri horren berri ematen duen jakinerazpena jaso eta biharamonean hasita hamabost eguneko epea dutela Eskribau-eskritura egiteko”.Eta, beste alde batetik, kontuan hartu behar da salerosketa-kontratuari berezko zaion edukia (Kode Zibilaren 1461. artikulua); eduki horren eretzean, saltzailearen betebeharra da salmentapeko gauza ematea eta horren saneamendua egitea. Gauza emateko erregela orokorra da (lege-testu bereko 1462. artikulua) salerosketari buruzko eskritura publiko egokia egilestea (Kode Zibilaren 1462. artikulua). Egia esateko, formalitate hori ez da nahitaezkoa; alabaina, kontratuaren berezko eta ohiko edukia da, eta, horrez gain, bete beharrekoa, Kode Zibilaren 1279 eta 1280.1 artikuluekin bat etorriz, eta EHFZZLren y 118. artikuluko 2. lerrokadarekin bat etorriz.
Laugarrena.-Lege-maula eta eskubideaz abusatzea debekatuta egotea:
Ordezko moduan aplikagarria da lege-maularen eta eskubideaz abusatzearen gaineko debekua, eta, zehatzago, debeku horri buruzko arautegia, alegia, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 11. artikulua, eta Kode Zibilaren 6 eta 7. artikuluak.
Egin-eginean ere, alderdi demandatuak salerosketan atzera egitea ontzat emanez gero, horrekin sarituko lirateke, dela lege-maula, dela eskubidea gizartearen aurka egikaritzea.
Horren ildotik, EHFZZLren 4. artikuluak hauxe du xedaturik:“Euskal Herriko Foru-Zuzenbidean tradiziozko den askatasun zibilaren oinarriaren arauera, legeak esku-emaile direla jotzen da eta eurotatik datozen eskubideei uko egitea baliozkoa izango da, beti ere herriaren onaren zein gizarte-erabidearen aurkakoa ez bada eta beste inori kalterik ez badio egiten”.
Beste alderdiak uko egiten duenean, uko-egite horrek urratu egiten du ondasun higiezinaren jabetza traditio bidez eskuratzeko eskubide legitimoa (EHFZZLren 118. artikuluko 2. lerrokada eta Kode Zibilaren 609. artikulua), eta eskubide hori aitortuta dago EHFZZLren 112. artikuluan:“Tronkaleko senideek, forudunak zein forurik gabekoak izan, 20. atalaren hurrenkeraren eta lerroaren eta belaun-mailaren oinarekiko hurbiltasunaren arauera, kanpokoei eta ordainbidez inorendu nahi izan daitezen tronkaleko ondasunak direla-eta lehentasunez eskuratzeko eskubidea dute”.
Demandatuaren egintzak ondorio juridiko zehatza izan behar du (Kode Zibilaren 6.4 artikuluaren arabera,“saihestu nahi zen araua aplikatu beharra”), hau da, salerosketa-eskritura nire mandatugilearen mesederako egilestea, EHFZZLren 118. artikuluko 2. lerrokadan ezarri moduan.
VII.- Kostuak:
PZLren 394 eta 395. artikuluen arabera, alderdi demandatuak ordaindu behar ditu prozedura honen kostu guztiak; horretarako arrazoiak dira, besteak beste, alderdi demandatua guztiz galtzaile ateratzea, haren ausarkeria eta gaitzustea, bai eta epaiketatik kanpo aurretiaz egindako agindeia mespretxatu izana.
Azaldutakoa aintzakotzat hartuta,
EPAITEGIARI ARREN ESKATZEN DIOTidazki hau eta beroni erantsitako agiriak eta kopiak aurkeztutakotzat jotzea; horiek guztiak onartzea; * jaunaren/andrearen izenean, neu bertaratutakotzat eta alderditzat jotzea; eta, haren izenean, * jaunaren/andrearen aurka, demanda jarritakotzat jotzea; eta, behin lege-aginduz ezarritako izapideak eginda, epaia ematea, honako eduki honekin:
1.-* notario jaunak/andreak,*(e)n, *(e)ko *aren *(e)an, * protokolo-zenbakiarekin eskuetsitako aktan, eta, zehatzago, akta horretan ondoz ondo egindako diligentzietan ezarri bezala, salerosketa burututa egotea, demandaren lehenengo egitatean deskribatutako finkaren gainean; eta, ondorenez, alderdi demandatua adierazpen hori betetzera behartzea.
2.- Alderdi demandatuak aditua izendatu behar duela adieraztea, aditu horrek, alderdi demandatzaileak izendatutako adituarekin batera, eta, * notario jaunaren/andrearen aurrean, zenbait izen zakuan sartuta eta zozketa eginez, izendatutako adituarekin batera, aipatu finkaren gaineko salerosketaren prezioa finka dezan; eta, ondorenez, alderdi demandatua adierazpen hori betetzera behartzea.
3.-Horrela finkatutako prezioa alderdientzat loteslea dela adieraztea; eta, ondorenez, alderdi demandatua adierazpen hori betetzera behartzea.
4.-Alderdi demandatua kondenatzea,nire mandatugilearekin batera, salerosketa-eskritura egokia egilestera, demanda honen lehenengo egitatean deskribatutako finkaren gainean. Horretarako epea hamabost egunekoa da (EHFZZLren 118. artikuluko 2. lerrokada), edo, bestela, epaitegiak ezartzen duena. Epaitegiak berak izendatuko du, orobat, zein notarioren aurrean sinatuko den eskritura hori. Eta, sinadura-egun horretan, finkatutako prezioa jasoko du alderdi demandatuak, eta ohartaraziko zaio, hala nahita eskritura egilesten ez badu, epaitegiak ofizioz egiletsiko duela.
5.-Salerosketaren eskritura publikoa egilesteko gastuei dagokienez, horiek Kode Zibilaren 1445. artikuluarekin bat etorriz ordainduko direla adieraztea; eta, ondorenez, alderdi demandatua adierazpen hori betetzera behartzea.
6.-Alderdi demandatua kostuak ordaintzera kondenatzea.
BEREBAT DIOTnik zeinen ordezkaritza egiaztatu eta horrexen prokuradoretzat jotzea eta haren abokatu gisa * jauna/andrea izendatua izan dela onartzea, etaARREN ESKATZEN DUTaurreko adierazpena egindakotzat jotzea eta alderdi demandatuari horren berri ematea, PZLren 23, 32 eta 399.2 artikuluen ondorioetarako.
BEREBAT DIOT II,PZLren 253.1 artikuluarekin bat etorriz, auziaren zenbatekoa * dela, hori baita auzipeko salerosketaren prezioari buruz ezarritako tasaziorik txikiena; eta, ondorenez,ARREN ESKATZEN DUTadierazpen hori egindakotzat jotzea.
Eskaera nagusia eta berebat gehitutakoak bidezkoak direlako, horiexek eskatzen ditut, *(e)ko *aren *(e)an.
Lizentziaduna.- * *.Prokuradorea.- * *