Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Euskal zuzenbide zibila  >>  Formularioak >>  >> Bizkaiko Foru Zibila >> Ezkontzako itunak eta ezkontzaren araubide ekonomikoa

Ezkondu aurreko itunak

*GARREN ZENBAKIA.

*(e)n, nire egoitzan, (e)ko *aren *(e)an.

Nire, *, *(e)ko Notario Elkargo Txit Prestuko kide naizen honen aurrean,

AGERTZEN DIRA:

* JAUNA/ANDREA, adin nagusikoa, bizkaitar foruduna, ezkongabea, *(e)ko biztanlea, *(e)an egoitza duena, eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena.

* JAUNA/ANDREA, adin nagusikoa, bizkaitar forugabea, ezkongabea, *(e)ko biztanlea, *(e)an egoitza duena, eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena.

Euren inguruabar pertsonalak beraien adierazpenetatik atera dira.

Euren buruen izen eta eskubidean PARTE HARTZEN DUTE. Euren nortasun-agiriak erakusten dizkidate, eta horien bitartez identifikatzen ditut. Badute, nire aburuz, EZKONDU AURREKO ITUNEN eskritura hau egilesteko behar den adinako lege-gaitasuna, eta, horretarako,

AZALTZEN DUTE:

I.- Ezkondu egingo direla, *(e)ko (e)an, (e)ko *aren (e)an.

II.- Bihar-etziko ezkontza horren araubide ekonomikoa ezartzeko erabakia hartu dutela, eta, horretarako,

EGILESTEN DUTE:

LEHENENGOA.- Agertzaileek, bihar-etziko ezkontza horretarako, itundu dute ondasunen FORU-KOMUNIKAZIOari buruzko araubide ekonomikoa ezartzea, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Lege indarrekoak arautu bezala, eta bi-biek onartu egiten dute hori.

BIGARRENA.- Egilesleok Erregistro Zibilaren arduradunari eskatzen diote euren arteko ezkontzaren araubide ekonomikoa erregistro horretan agertzea, ezkontzari buruzko inskripzioaren bazterrean oharra eginez.

Beren-beregi agerrarazten dut ezkontza bitartean ezkontzako araubide ekonomikoa aldarazteak ez diela kalterik egingo hirugarrenek orduko eskuratutako eskubideei.

Gainerako lege-erreserbak eta -ohartarazpenak egiten ditut, bereziki, Erregistro Zibilari dagozkionak.

Agertzaileei eskritura hau oso-osorik irakurtzen diet, eurek eurenez irakurtzeko eskubidea izanik, eskubide horri uko egiten diotelako, eta, honekin bat eginez, euren adostasuna adierazi eta sinatu egiten dute.

Oso-osoko irakurketaren ondoren, agertzaileak eskritura honen edukiaz behar beste informatuta geratu direlako, agertzaileek askatasunez emandako adostasunaz, egilespena haien borondatearekin bat egiteaz, borondate hori behar bezala informatu izanaz, legezkotasunarekin bat egiteaz, eta agerkari publiko honetan jasota dagoen guztiaz, dokumentua bera idatzita dagoela paper tinbreduneko * foliotan, * sailekoak, * zenbakia eta hurrenez hurreneko *ak, nik, notarioak, fede ematen dut.-

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra