*GARREN ZENBAKIA.
*(e)n, nire egoitzan, (e)ko *aren *(e)an.
Nire, *, *(e)ko Notario Elkargo Txit Prestuko kide naizen honen aurrean,
AGERTZEN DIRA:
* JAUNA/ANDREA eta * JAUNA/ANDREA, adin nagusikoak, * araubidepean ezkonduak, *(e)ko biztanleak, * (e)an egoitza dutenak, eta nortasun-agirien zenbakiak, hurrenez hurren, * eta * dituztenak.
Eta horien semea/alaba, * JAUNA/ANDREA, adin nagusikoa, ezkongabea / ondasunen foru-komunikazioaren araubidepean (edo kasuan kasuko araubidepean) ezkondua / epaiketa bidez banandua / alarguna, *(e)ko biztanlea, *(e)an egoitza duena, eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena.
Euren inguruabar pertsonalak euren adierazpenetatik atera dira.
Euren izen eta eskubidean PARTE HARTZEN DUTE.
Euren nortasun-agiriak erakusten dizkidate, eta horien bitartez identifikatzen ditut. Badute, nire ustez, DOHAINTZA-eskritura hau formalizatzeko behar adinako lege-gaitasuna, eta, horretarako,
AZALTZEN DUTE:
* jaunak/andreak eta * januak/andreak honako finka honen gaineko jabetza osoa dutela:
*
TITULUA.- *.
INSKRIPZIOA.- (e)ko Jabetza Erregistroa, * liburukia, * liburua, * folioa, * finka-zenbakia, * inskripzioa.
ZAMAK ETA ERRENTAMENDUAK.- Zametatik aske, errentaririk gabe eta erkidegoko gastuen nahiz kontribuzioen ordainketan eguneratuta, eurek adierazten dutenaren arabera.
KATASTROKO DATUAK.- * zenbaki finkoa dagokio.
Matrize honi erantsi diot bide telematikoetatik finka honi buruz lortutako katastro-zedula.
ERREGISTROKO INFORMAZIOA.- Ez zaio erregistroari eskatu Notario Erregelamenduaren 175. artikuluan aipatu informazioa, kasu hau salbuetsita dagoelako, artikulu horren 2. paragrafoko a) letrarekin bat etorriz.
Eta, hori guztia azaldu eta gero,
EGILESTEN DUTE:
LEHENENGOA.- * jaunak/andreak eta * jaunak/andreak euren semea/alaba den * jaunari/andreari DOHAINTZAN EMATEN DIOTE, huts, soilik eta doan, eskritura honen azalpen-zatian deskribatutako finkaren gaineko JABETZA SOILA, horri dagozkion erabilera, eskubide eta zortasunekin batera, eta kontribuzioen nahiz zergen ordainketan eguneratuta, eta beren-beregi euren buruentzat erreserbatzen dute dohaintzan emandako finkaren gaineko gozamen unibertsal, bizi arteko eta elkarren segidakoa. Dohaintza horrek post mortem ondorioak izango ditu, eta, beraz, eragingarritasun osoa izango du, hemen dohaintza-emaile direnak hildakoan.
* jaunak/andreak esker onez onartzen du bere gurasoek egin dioten dohaintza; gurasoek adierazten dute euren buruentzat behar besteko ondasunak erreserbatu dituztela, euren inguruabarrekin bat datorren bizimodua egiteko.
BIGARRENA.- Dohaintza-emaileek beren-beregi baztertzen dituzte, dohaintza honetatik, gainerako seme-alabak eta ondorengoak, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Legean ezarritakoarekin bat etorriz.
HIRUGARRENA.- Ondorio fiskaletarako, dohaintza honen balioa * eurokoa izango da.
Lege-erreserbak eta -ohartarazpenak egiten ditut, bereziki, zerga-ondorioetarako, arazo material, formal eta zehatzaileetan alderdiek dituzten betebehar eta erantzukizunei dagokienez, eta haien aitorpenen zehaztugabetasunak ekar ditzakeen ondorio guztiei dagokienez.Batez ere, honako ohartarazpen hauek egiten dizkiet:
a.- Eskritura hau likidaziora aurkeztu behar da, dela Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari dagokionez, dela Hiri Lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zergari dagokionez, eta, horretarako, epe jakin bat dago. Gainera, ondasunak zerga horietatik lehenengoaren ordainketari lotuta daude. Erantzukizunak sor daitezke, likidaziorako aurkezpena egin ezean. 8/1989 Legeak dituen ondorioez ere ohartarazten diet alderdiei.
b.- Toki Ogasunen Araubideari buruzko Legearen 64. artikuluaren arabera, eskritura honen objektu den finka lotuta geratzen da Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren tributu-kuota oso-osorik ordaintzeari, Tributuen Lege Orokorrak ezartzen duenaren arabera, zerga horren ondorioz zorrak ordaintzeko daudenean; Katastroko erreferentzia ekarri ezean, zergaren ondoriozko aitorpena aurkeztu beharrak bere horretan dirau, legeak agindutako epean; eta, aipatu aitorpenak aurkeztu ezean eta aitorpenok epez kanpo nahiz okerretara egiteagatik sortuko liratekeen erantzukizunez ere ohartarazten diet.
c.- Eta 8/1989 Legeari men eginez, agerkari honetan adierazitako balioa oinarri hartuta, eta 1.426/1989 Errege Dekretuaren 2, 4, 5 eta 7 zenbakiak, eta laugarren araua aplikatuz, eskritura honi dagozkion notario-sariak eta erantsiak eurokoak dira, 7/94 Foru Araua aplikatzearen ondorioz sor daitezkeenetatik aparte.
Agertzaileei eskritura hau oso-osorik irakurtzen diet, eurek eurenez irakurtzeko eskubidea izanik, eskubide horri uko egiten diotelako, eta, honekin bat eginez, euren adostasuna adierazi eta sinatu egiten dute.
Oso-osoko irakurketaren ondoren, agertzaileak eskritura honen edukiaz behar beste informatuta geratu direlako, agertzaileek askatasunez emandako adostasunaz, egilespena haien borondatearekin bat egiteaz, borondate hori behar bezala informatu izanaz, legezkotasunarekin bat egiteaz, eta agerkari publiko honetan jasota dagoen guztiaz, dokumentua bera idatzita dagoela paper tinbreduneko * foliotan, * sailekoak, * zenbakia eta hurrenez hurreneko *ak, nik, notarioak, fede ematen dut.-