*GARREN ZENBAKIA.
*(e)n, nire egoitzan, (e)ko *aren *(e)an.
Nire, *, *(e)ko Notario Elkargo Txit Prestuko kide naizen honen aurrean,
AGERTZEN DA:
* JAUNA/ANDREA, adin nagusikoa, * araubidepean ezkondua, *(e)ko biztanlea, (e)an egoitza duena, eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena.
Bere inguruabar pertsonalak bere adierazpenetatik atera dira.
Bere izen eta eskubidean PARTE HARTZEN DU.
Bere nortasun-agiria erakusten dit, eta horren bitartez identifikatzen dut. Badu, nire ustez, behar adinako lege-gaitasuna, TESTAMENTU MANKOMUNATUAREN EZEZTAPENERAKO eskritura hau formalizatzeko, eta, horretarako,
AZALTZEN DU:
I.- *(e)ko *aren *(e)an, bere ezkontide den * jaun/andrearekin batera, testamentu mankomunatua egiletsi zuela, *(e)n, * notario jaun/andrearen aurrean, * protokolo-zenbakiarekin.
II.- Testamentu hori ezeztatzeko interesa duela, eta, horretarako,
EGILESTEN DU:
Aipatu testamentu mankomunatuaren zati guztiak ezeztatu egiten dituela, eta niri, notarioari, eskatzen dit testamentu horren ezeztapena jakinaraztea haren ezkontide den * jaunari/andreari, horren egoitzan *(e)n dagoela.
Agindei hori onartzen dut, eta diligentzia bereizian beteko dut.
Agertzaileari eskritura hau oso-osorik irakurri diot, berari irakurtzeko duen eskubidea ohartarazi eta gero, berak horri uko egin diola, beronen edukia berretsi eta sinatu egin du.
Oso-osoko irakurketaren ondoren, agertzailea eskritura honen edukiaz behar beste informatuta geratu delako, agertzaileak askatasunez emandako adostasunaz, egilespena haren borondatearekin bat egiteaz, borondate hori behar bezala informatu izanaz, legezkotasunarekin bat egiteaz, eta agerkai publiko honetan jasota dagoen guztiaz, dokumentua bera idatzita dagoela paper tinbreduneko * foliotan, * sailekoak, * zenbakia eta hurrenez hurreneko *ak, nik, notarioak, fede ematen dut.-