Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Euskal zuzenbide zibila  >>  Formularioak >>  >> Bizkaiko Foru Zibila >> Testamenturik gabeko oinordetza

Abintestato jaraunsleei buruzko adierazpen-akta, ondorengo bizkaitar forudunaren kasuan, aurreko tronkero eta ez-tronkeroen mesederako, eta, hala denean, alargunaren mesederako

*GARREN ZENBAKIA.

*(e)n, nire egoitzan, (e)ko *aren *(e)an.

Nire, *, *(e)ko Notario Elkargo Txit Prestuko kide naizen honen aurrean,

AGERTZEN DA:

* JAUNA/ANDREA, *(e)ko *aren *(e)an jaioa, *(e)ko biztanlea, *(e)an egoitza duena, eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena.

Bere izen eta eskubidean PARTE HARTZEN DU.Nortasun-agiria erakusten dit, eta horrexen bitartez identifikatzen dut. Badu, nire ustez, gaitasun eta interes legitimo nahikoa, akta honetan nire eskuespena eskatzeko.

Ohartarazi diot, beraren adierazpenak egiazkoak izan ezean, agiri publikoaren faltsutasunak zigorra ekar diezaiokeela. Behin ohartarazpen hori eginda, bere erantzukizunpean hauxe ADIERAZTEN DU:

1.- Bere semea/alaba, * jauna/andrea, *(e)n jaio zela, *(e)ko *aren *(e)an. Haren nortasun-agiriaren zenbakia * zen. Hemen agertzaile den * jaunaren/andrearen eta bizirik dagoen * jaunaren/andrearen semea/alaba zen, eta *(e)ko biztanlea. *(e)n hil zen, *(e)ko *aren *(e)an. Ezkonduta zegoen * jaunarekin/andrearekin, berarentzat ezkontza bakarra zela. Ez zuen egin testamentu-xedapenik, testamentu-ahalorderik edo bestelako agerkairik, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Lege indarrekoaren arabera haren oinordetzan aplikagarri izan daitekeenik, jatorriaren ondorioz edota bizilekuaren ondorioz, eta haren herentziarako delazioa ezar dezakeenik. Hori guztia dela eta, nabaritasun-akta honen izapideak egiten dira, aipatu legearen arabera, hau da, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Legearen arabera.

2.- * jaunaren/andrearen eta * jaunaren/andrearen arteko ezkontza horretatik, ez zen seme-alabarik edo ondorengorik izan, baina bizirik daude hildakoaren gurasoak, hau da,

Hemen agertzaile dena, * JAUNA/ANDREA; horren inguruabar pertsonalak eskritura honen agertze-zatian daude jasota.

Eta * JAUNA/ANDREA, *(e)ko *aren *(e)an jaioa, *(e)ko biztanlea, *(e)an egoitza duena, eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena.

3.- * jauna/andrea, heriotza-unean, *(e)ko biztanlea zen.

Eta, nire aurrean egiten dituen adierazpenak egiaztatzeko, honako ziurtagiri hauek ematen dizkit eta neronek matrize honi eransten dizkiot:* jaunaren/andrearen jaiotzari buruzko hitzez-hitzezko ziurtagiria; kausatzailearen heriotzari buruzko hitzez-hitzezko ziurtagiria; azken nahien ziurtagiria; erroldatze-ziurtagiria; ezkontza-ziurtagiria; eta, orobat, aipatu bi gurasoen jaiotzari buruzko ziurtagiriak.

Era berean, Familia Liburua erakusten dit, kausatzaile den * jaunaren/andrearen eta * jaunaren/andrearen ezkontzari dagokiona. Horren lekukotza beroni erantsi diot, bi-bien arteko ezkontzari dagokionez eta kausatzailearen heriotzari dagokionez.

Bukatzeko, erakusten dizkit, batetik, hildakoaren nortasun-agiria, eta, bestetik, erroldatze-ziurtagiria. Azken horren arabera, hildakoak *(e)n zuen egoitza; horren lekukotza matrize honi erantsiko diot.

Eta, hori guztia azaldu eta gero,

Niri, notarioari, AGINDEIA EGITEN DIT, azaldu egitateak ezagutzen dituzten lekuko biren adierazpenak jaso ondoren, eta Prozedura Zibilaren Legeko 979. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, horrek apirilaren 30eko 10/1992 Legeaz geroztik duen idazkera aintzat hartuta, azaldu egitateen nabaritasuna adierazteko. Ondorenez, aipatu kausatzailearen, * jaunaren/andrearen abintestato jaraunsle bakarrak dira aipatu bi gurasoak, hemen agertzaile den * jauna/andrea eta * jauna/andrea. Dena den, kausatzailearen aitari/amari bakarrik dagokio * izeneko ondasunaren abintestato oinordekoa izatea, senide tronkalik hurbilena izateagatik. Horri kalterik egin gabe, herentziaren erdiaren gainean, alargunari, * jaunari/andreari gozamena dagokio, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Lege indarrekoa aplikatuta.

Nik, notarioak, agindeia onartzen dut, eta diligentzietan beteko dut, beronen segidan.

Nik agertzaileari akta hau irakurri diot oso-osorik, berari hau irakurtzeko duen eskubidea ohartarazi eta gero, berak horri uko egin diolako; beronen edukia berretsi eta sinatu egiten du.

Irakurketaren ondoren, agertzailea akta honen edukiaz behar beste informatuta geratu delako, eta jatorrizko honetan jasotzen denaz, berau luzatuta dagoela paper tinbreduneko * foliotan, * sailekoak, * zenbakia duena eta hurrenez hurreneko *ak, nik, notarioak, fede ematen dut.-

DILIGENTZIA.- Nik, notario eskuesleak, diligentzia hau jartzen dut hurrengoa agerrarazteko: aurretiazko akta zein egunetan eskuetsi eta egun horretan bertan, *(e)ko Notario Elkargoko dekano jaun/andre txit argiari bidali diot Notario Erregelamenduaren 209bis artikuluaren 3. erregelak aipatu komunikazioa.

Nik, notarioak, fede ematen dut diligentzia honetan jasotakoaz, berau luzatuta dagoela, beronen jatorria zein matrize izan eta matrize horren azken folioaren zati batean, * sailekoa, * zenbakia duena, eta folio honetan.-

DILIGENTZIA.- Aurretiazko akta zein egunetan eskuetsi eta egun horretan bertan, nire, notario eskueslearen aurrean AGERTZEN DIRA:

* JAUNA/ANDREA, adin nagusikoa, ezkongabea / ezkondua / epaiketa bidez banandua / alarguna, *(e)ko biztanlea, *(e)an egoitza duena, eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena.

* JAUNA/ANDREA, adin nagusikoa, ezkongabea / ezkondua / epaiketa bidez banandua / alarguna, *(e)ko biztanlea, *(e)an egoitza duena, eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena.

Euren izen eta eskubidean PARTE HARTZEN DUTE, eta badute, nire ustez, lekuko izateko behar den adinako lege-gaitasuna. Ohartarazi diet, euren adierazpenak faltsu izanez gero, gerta daitezkeen ondorioez. Behin ohartarazpen hori eginda, aurretiazko aktari buruz hauxe ADIERAZTEN DUTE:

Lehenengoa.- Ezagutzen zuten * jauna/andrea, eta ezagutzen dituzte haren gurasoak, hemen agertzaile den * jauna/andrea, eta * jauna/andrea.

Bigarrena.- Jakin badakite * jauna/andrea eta * jauna/andrea ezkonduta egon zirela eta ez zutela ondorengorik izan.

Hirugarrena.- Jakin badakite * jauna/andrea, heriotza-unean, *(e)ko biztanlea zela.

Agertzaileei diligentzia hau irakurtzen diet, beraiek hau irakurtzeko duten eskubideari uko egiten diotelako, nik horren berri eman ondoren; honekin ados daude, beronen edukia baieztatzen dute eta sinatu egiten dute.

Nik, notarioak, fede ematen dut diligentzia honetan jasotakoaz, berau luzatuta dagoela, aurreko diligentzia luzatzeko azken folioa zein izan eta horren zati batean, * sailekoa, * zenbakia duena, eta folio honetan.-

NABARITASUN-ADIERAZPENA.- Nik, *, *(e)ko Notario Elkargo Txit Prestuko kide naizen honek, neronek eta nire aurrean, AGERRARAZTEN DUT:

* jaunak/andreak aurkeztutako agiriak ikusita, eta haren adierazpenak eta lekukoenak entzunda, Prozedura Zibilaren Legeko 979. artikuluarekin, Notario Erregelamenduaren 209bis artikuluarekin, eta Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Legearen 58 eta 68. artikuluekin bat etorriz, NABARITASUNaren ondorioz ateratzen da * jaunaren/andrearen abintestato jaraunsle bakar eta unibertsalak direla, erdi bana, aipatu gurasoak, * jauna/andrea eta * jauna/andrea, ondasun ez-tronkalei dagokienez; eta, ondasun tronkalei dagokienez, kausatzailearen aita/ama den * jauna/andrea bakarrik da abintestato jaraunslea. Betiere, kausatzailearen alargunak, * jaunak/andreak gozamen-eskubidea du herentziaren erdiaren gainean.

Nik, notarioak, fede ematen dut diligentzia honetan jasotakoaz, berau luzatuta dagoela, aurreko diligentzia luzatzeko azken folioa zein izan eta horren zati batean, * sailekoa, * zenbakia duena.-

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra