Hutsen zuzenketa, honako lege honena: 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa
2016-04-07Erakundea: Euskal Autonomia Erkidegoa
Argitalpena: EHAA, 2016/06/29, 123. zk. eta EAO, 2016/07/14, 169. zk.
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2016ko ekainaren 29a, 123. zenbakia
XEDAPEN OROKORRAK
LEHENDAKARITZA
2805
HUTSEN ZUZENKETA, honako lege honena: «2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa».
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen du, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko dituela, baldin eta nabarmenak badira, agirien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak aginduko du.
Era horretako hutsak aurkitu dira 2/2016 Legean,apirilaren 7koan, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoan (2016ko apirilaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 70 zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.
Zioen azalpenaren VI. apartatuaren 18. paragrafoan, euskarazko testuan,
Hala dio:
«Horren guztiaren ondoren, toki-eremuan herritarrei egiten zaizkien galdeketak arautzeko erregulazio zabal bat ageri da; espresuki bereizten dira "herri-galdeketak" eta bestelakoak, hala nola "sektoreko galdeketak edo lurralde-eremu mugatuko galdeketak" eta "herri-galdeketa irekiak».
Hala esan behar du:
«Horren guztiaren ondoren, erregulazio zabal bat ageri da toki-eremuko itaunketa hiritarren inguruan; espresuki bereizten dira "herri-galdeketak" eta bestelakoak, hala nola diren "sektoreko itaunketak edo lurralde-eremu mugatuko itaunketak" eta "itaunketa hiritar irekiak».
7.7 artikuluan, 2016/1544 (86/20) orrialdean, euskarazko testuan,
Hala dio:
«7.– Udal euskaldunetako egoera soziolinguistikoan eragina...».
Hala esan behar du:
«7.– Udalen egoera soziolinguistikoan eragina...».
16.8 artikuluan, 2016/1544 (86/24) orrialdean, euskarazko testuan, eta 2016/1544 (26/92) orrialdean, gaztelaniazko testuan,
Hala dio:
«8.– Aurreko paragrafoan aurreikusitako txostena alkateak eskatuko du, eta osoko bilkurari horren berri emango dio. Txosten hori arlo horretan eskumena duen administrazioari igorriko zaio...».
Hala esan behar du:
«8.– Aurreko paragrafoan aurreikusitako txostena alkateak eskatuko du, eta osoko bilkurari horren berri emango dio. Txostenaren eskaera arlo horretan eskumena duen administrazioari igorriko zaio...».
52.1.a) artikuluan, 2016/1544 (86/45) orrialdean, euskarazko testuan, eta 2016/1544 (48/92) orrialdean, gaztelaniazko testuan,
Hala dio:
«a) Toki-erakundearen organoak, beharrezkoak eta osagarriak, honako hauek adierazita: beraien titularrak (osaera), horiek betetzen dituzten eginkizunak eta horiei aplikagarri zaizkien arauak».
Hala esan behar du:
«a) Toki-erakundearen organoak, beharrezkoak eta osagarriak, honako hauek adierazita: beraien titularrak, osaera, betetzen dituzten eginkizunak eta aplikagarri zaizkien arauak».
55 artikuluan, 2016/1544 (86/47) orrialdean, euskarazko testuan, eta 2016/1544 (50/92) eta 2016/1544 (51/92) orrialdeetan, gaztelaniazko testuan,
Hala dio:
«55. artikulua.– Kudeaketa publikoari buruzko informazioa.
Arlo honetan, gardentasunari buruzko gutxieneko betebeharrak honakoak dira:
a) Kontratu guztiak publikoak izango dira, honako hauek adierazita: xedea, iraupena, lizitazio- eta esleipen-zenbatekoa, zein prozeduraren bidez egin den, zein bitartekoren bidez iragarri den, prozeduran parte hartu duten lizitatzaileen kopurua, esleipendunaren nortasuna, eta kontratuaren aldaketak eta luzapenak. Kontratuetan atzera egiteko eta kontratuari uko egiteko erabakiak ere argitaratu egin beharko dira.
b) Datu estatistikoak sektore publikoko kontratuen legedian aurreikusitako prozeduretako bakoitzaren bidez esleitutako kontratuek aurrekontuaren gainean hartzen duten ehunekoari buruz.
c) Ezarritako zigorrak, hala badagokio, kontratisten ezbetetzeengatik.
d) Suntsiarazitako kontratuen zerrenda. Bereziki, publiko egingo dira kontratuetan atzera egiteko eta uko egiteko erabakiak.
e) Kontratu txikiak hiru hilabetean behin argitaratuko dira, modu agregatuan, eta argitaratzen direnetik gutxienez 12 hilabetez emango da horien berri.
f) Sektore publikoko kontratuei buruzko legerian aurreikusitako prozedura bakoitzaren bidez esleitutako kontratuek aurrekontuaren gainean zenbateko ehunekoa hartzen duten adierazten duten estatistika-datuak argitaratu egingo dira.
g) Sinatutako hitzarmenen zerrenda, honako hauek adierazita: sinatzaileak, xedea, iraupena, aldaketak, prestazioak eta adostutako betebehar ekonomikoak –halakorik baldin badago–.
h) Sinatzen diren kudeaketa-gomendioak ere argitaratuko dira, honako datu hauek adierazita: xedea, aurrekontua, iraupena, betebehar ekonomikoak eta azpikontratazioak, berariaz aipatuz esleipendunak, esleipena egiteko jarraitutako prozedura eta esleipenaren zenbatekoa.
i) Emandako diru-laguntza eta laguntza publikoak: zenbatekoa, xedea edo helburua, eta onuradunak.»
Hala esan behar du:
«55. artikulua.– Kudeaketa publikoari buruzko informazioa.
Arlo honetan, gardentasunari buruzko gutxieneko betebeharrak honakoak dira:
a) Formalizatutako kontratuak publikoak izango dira, honako hauek adierazita: xedea, iraupena, lizitazio- eta esleipen-zenbatekoa, zein prozeduraren bidez egin den, zein bitartekoren bidez iragarri den, prozeduran parte hartu duten lizitatzaileen kopurua, esleipendunaren nortasuna, eta kontratuaren aldaketak eta luzapenak. Kontratuetan atzera egiteko eta kontratuari uko egiteko erabakiak ere argitaratu egin beharko dira.
b) Datu estatistikoak sektore publikoko kontratuen legedian aurreikusitako prozeduretako bakoitzaren bidez esleitutako kontratuek aurrekontuaren gainean hartzen duten ehunekoari buruz.
c) Ezarritako zigorrak, hala badagokio, kontratisten ezbetetzeengatik.
d) Suntsiarazitako kontratuen zerrenda. Bereziki, publiko egingo dira kontratuetan atzera egiteko eta uko egiteko erabakiak.
e) Kontratu txikiak hiru hilabetean behin argitaratuko dira, modu agregatuan, eta argitaratzen direnetik gutxienez 12 hilabetez emango da horien berri.
f) Sinatutako hitzarmenen zerrenda, honako hauek adierazita: sinatzaileak, xedea, iraupena, aldaketak, prestazioak eta adostutako betebehar ekonomikoak –halakorik baldin badago–.
g) Sinatzen diren kudeaketa-gomendioak ere argitaratuko dira, honako datu hauek adierazita: xedea, aurrekontua, iraupena, betebehar ekonomikoak eta azpikontratazioak, berariaz aipatuz esleipendunak, esleipena egiteko jarraitutako prozedura eta esleipenaren zenbatekoa.
h) Emandako diru-laguntza eta laguntza publikoak: zenbatekoa, xedea edo helburua, eta onuradunak.»
70. artikuluan, 2016/1544 (86/53) orrialdean, euskarazko testuan, eta 2016/1544 (57/92) orrialdean, gaztelaniazko testuan,
Hala dio:
«70. artikulua.– Herritarren partaidetzako erakundeak eta herritarren partaidetzako erakundeen erregistroa.»
Hala esan behar du:
«Bigarren atala
Herritarren partaidetzako erakundeak eta erregistroa
70. artikulua.– Herritarren partaidetzako erakundeak eta herritarren partaidetzako erakundeen erregistroa.»
71.4 artikuluan, 2016/1544 (86/54) orrialdean, euskarazko testuan,
Hala dio:
«4.– Helburu jakin batekin eta aldi baterako sortzen diren plataforma, foro eta sareek ez dute erregistroan inskribatu beharrik izango. Nolanahi ere, lege honetan araututako prozesuetan parte hartu nahi badute, aurrez jakinarazi beharko diote toki-erakundeari edo dagokion erregistroari zeintzuk diren sustatzaileak –haien NANa edo identitatea egiaztatzeko dokumentua aurkeztu beharko dute–, non duten jakinarazpenetarako helbidea, eta, zehazki, zer gai edo eremutan jardun nahi duten».
Hala esan behar du:
«4.– Helburu jakin batekin eta aldi baterako sortzen diren plataforma, foro eta sareek ez dute erregistroan inskribatu beharrik izango. Nolanahi ere, lege honetan araututako prozesuetan parte hartu nahi badute, aurrez jakinarazi beharko diote toki-erakundeari edo dagokion erregistroari zeintzuk diren sustatzaileak, beren identitatea egiaztatzeko dokumentua aurkeztuz eta jakinarazpenetarako helbidea adieraziz, eta zehazki zer gai edo eremutan jardun nahi duten».
74. artikuluan, 2016/1544 (86/55) orrialdean, euskarazko testuan, eta 2016/1544 (59/92) orrialdean, gaztelaniazko testuan,
Hala dio:
«Bigarren atala
Partaidetzako prozesuak
74. artikulua.– Parte-hartzea benetan gauzatzeko informazioa.»
Hala esan behar du:
«Hirugarren atala
Partaidetzako prozesuak
74. artikulua.– Parte-hartzea benetan gauzatzeko informazioa.»
78. artikuluan, 2016/1544 (86/57) orrialdean, euskarazko testuan, eta 2016/1544 (61/92) orrialdean, gaztelaniazko testuan,
Hala dio:
«Hirugarren atala
Toki-erakundeen arau-mailako xedapenak egiteko prozesuetan parte hartzea
78. artikulua.– Ordenantzak eta erregelamenduak abiarazi, egin eta onartzeko ekimena.»
Hala esan behar du:
«Laugarren atala
Toki-erakundeen arau-mailako xedapenak egiteko prozesuetan parte hartzea
78. artikulua.– Ordenantzak eta erregelamenduak abiarazi, egin eta onartzeko ekimena.»
80. artikuluan, 2016/1544 (86/58) orrialdean, euskarazko testuan, eta 2016/1544 (62/92) orrialdean, gaztelaniazko testuan,
Hala dio:
«Laugarren atala
Herritarren partaidetzarako tresnak
80. artikulua.– Herri-galdeketak.»
Hala esan behar du:
«Bosgarren atala
Herritarren partaidetzarako tresnak
80. artikulua.– Herri-galdeketak.»
81. artikuluan, 2016/1544 (86/58) eta 2016/1544 (86/59) orrialdeetan, euskarazko testuan,
Hala dio:
«81. artikulua.– Sektoreko edo lurralde-eremu mugatuetako galdeketak.
1.– Udalerriek, gaiaren edo xede duten lurralde-eremuaren arabera, herritarren zati bati bakarrik bideratutako galdeketa bereziak egin ahal izango dituzte.
2.– Sektoreko galdeketatzat hartzen da arazo jakin bati buruz egiten dena eta herritarren zati bati bakarrik edo udalerriko biztanleen zati bati bakarrik eragiten diona.
3.– Lurralde-eremu bateko galdeketatzat hartzen da udalerriaren zati batean bakarrik egiten dena, dela auzo batean, dela toki-erakunde txiki batean, dela udal-barruti batean.
4.– Galdeketa horietarako deialdia egitea alkateari dagokio, behin osoko bilkurak gehiengo osoz onartu ondoren.
5.– Galdeketa horietan, gaiaren arabera, udalerrian erroldaturiko atzerritarrek eta 16 urtetik gorako adin txikikoek ere hartu ahal izango dute parte.»
Hala esan behar du:
«81. artikulua.– Sektoreko edo lurralde-eremu mugatuetako itaunketak.
1.– Udalerriek, gaiaren edo xede duten lurralde-eremuaren arabera, herritarren zati bati bakarrik bideratutako itaunketa bereziak egin ahal izango dituzte.
2.– Sektoreko itaunketatzat hartzen da arazo jakin bati buruz egiten dena eta herritarren zati bati bakarrik edo udalerriko biztanleen zati bati bakarrik eragiten diona.
3.– Lurralde-eremu bateko itaunketatzat hartzen da udalerriaren zati batean bakarrik egiten dena, dela auzo batean, dela toki-erakunde txiki batean, dela udal-barruti batean.
4.– Itaunketa horietarako deialdia egitea alkateari dagokio, behin osoko bilkurak gehiengo osoz onartu ondoren.
5.– Itaunketa horietan, gaiaren arabera, udalerrian erroldaturiko atzerritarrek eta 16 urtetik gorako adin txikikoek ere hartu ahal izango dute parte.»
82. artikuluan, 2016/1544 (86/59) orrialdean, euskarazko testuan,
Hala dio:
«82. artikulua.– Politika publikoei edo garrantzi bereziko erabaki publikoei buruzko toki-mailako herri-galdeketak.
1.– Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek politika edo erabaki publikoei buruzko toki-mailako herri-galdeketa irekiak egin ahal izango dituzte.
2.– Galdeketa horiek bozketa bidez burutuko dira, baina botoa emateko epea 15 egunera artekoa izan ahalko da. Osoko bilkuraren erabaki arrazoituaren bidez erabakiko da egun horiek segidakoak izan behar duten ala ez.
3.– Deialdia egiten duen toki-erakundeak, bere biztanlenriaren eta lurraldearen ezaugarriak kontuan harturik, erabaki ahal izango du paperean, sistema telematikoz edo bi moduetara egitea bozketa, eta erabilgarri dituen baliabide guztiak jarriko ditu ziurtatze aldera parte hartzeko eskubidea duen pertsona orok bere ikuspuntua berme guztiekin adierazi ahal izatea.
4.– Galdeketa horietan, gaiaren arabera, udalerrian erroldaturiko atzerritarrek eta 16 urtetik gorako adin txikikoek ere hartu ahal izango dute parte.
5.– Galdeketaren gaia udalerriaren eskumeneko politika publiko, erabaki edo kontuetara mugatuko da. Ezin izango da galdeketarik egin diru-sarrera publikoekin lotuta dauden alderdiei buruz, salbu eta galdeketak hizpide baditu tokiko tributuei dagozkien udal-eskumeneko alderdiak.
6.– Ordenantzak eta erregelamenduak onartzeko prozesuetan, posible izango da horrelako galdeketak egitea jendaurreko informazioaren aldian.
7.– Udal-ordenantzek edo -erregelamenduek edo, halakorik izan ezean, osoko bilkuraren erabakiek bozketari, zenbaketari eta prozesuaren kontrolari eragiten dioten prozedurazko alderdiak ezarriko dituzte, bai eta izaera teknikoko beste kontu batzuk ere.
8.– Galdeketetako emaitzek ez dute, inolaz ere, izaera loteslerik izango toki-gobernuarentzat. Nolanahi ere, azken erabakia galdeketa irekian ateratako emaitzetatik aldentzen bada, berariaz arrazoitu beharko da zerk eragin duen erabaki hori.»
Hala esan behar du:
«82. artikulua.– Toki-mailako itaunketa hiritar irekiak garrantzi bereziko politika publikoei edo erabaki publikoei buruz.
1.– Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek politika edo erabaki publikoei buruzko toki-mailako itaunketa hiritar irekiak egin ahal izango dituzte.
2.– Itaunketa horiek bozketa bidez burutuko dira, baina botoa emateko epea 15 egunera artekoa izan ahalko da. Osoko bilkuraren erabaki arrazoituaren bidez erabakiko da egun horiek segidakoak izan behar duten ala ez.
3.– Deialdia egiten duen toki-erakundeak, bere biztanleriaren eta lurraldearen ezaugarriak kontuan harturik, erabaki ahal izango du paperean, sistema telematikoz edo bi moduetara egitea bozketa, eta erabilgarri dituen baliabide guztiak jarriko ditu ziurtatze aldera parte hartzeko eskubidea duen pertsona orok bere ikuspuntua berme guztiekin adierazi ahal izatea.
4.– Itaunketa horietan, gaiaren arabera, udalerrian erroldaturiko atzerritarrek eta 16 urtetik gorako adin txikikoek ere hartu ahal izango dute parte.
5.– Itaunketaren gaia udalerriaren eskumeneko politika publiko, erabaki edo kontuetara mugatuko da. Ezin izango da itaunketarik egin diru- sarrera publikoekin lotuta dauden alderdiei buruz, salbu eta itaunketak hizpide baditu tokiko tributuei dagozkien udal-eskumeneko alderdiak.
6.– Ordenantzak eta erregelamenduak onartzeko prozesuetan, posible izango da horrelako itaunketak egitea jendaurreko informazioaren aldian.
7.– Udal-ordenantzek edo -erregelamenduek edo, halakorik izan ezean, osoko bilkuraren erabakiek bozketari, zenbaketari eta prozesuaren kontrolari eragiten dioten prozedurazko alderdiak ezarriko dituzte, bai eta izaera teknikoko beste kontu batzuk ere.
8.– Itaunketetako emaitzek ez dute, inolaz ere, izaera loteslerik izango toki-gobernuarentzat. Nolanahi ere, azken erabakia itaunketa irekian ateratako emaitzetatik aldentzen bada, berariaz arrazoitu beharko da zerk eragin duen erabaki hori.»
86.2 artikuluan, 2016/1544 (86/61) orrialdean, euskarazko testuan, eta 2016/1544 (66/92) orrialdean, gaztelaniazko testuan,
Hala dio:
«2.– Erabakiak hartzeko, gehiengo soila beharko du kontseiluak. Ahalegina egingo da gehiengo horretan egon daitezen gobernu-maila guztietako ordezkari diren kideak, baina lortzen ez bada, bigarren bozketan gehiengo sinplea besterik ez da beharko, erabakia baliozkoa izateko».
Hala esan behar du:
«2.– Erabakiak hartzeko, gehiengo soila beharko du kontseiluak.»
89. artikuluan, 2016/1544 (86/63) orrialdean, euskarazko testuan, eta 2016/1544 (67/92) orrialdean, gaztelaniazko testuan,
Hala dio:
«89. artikulua.– Tokiko Politika Publikoen Kontseilurako eta Tokiko Gobernuen Batzorderako tokiko maila instituzionaleko kideak izendatzea.»
Hala esan behar du:
«89. artikulua.– Euskadiko Tokiko Gobernuen Batzorderako tokiko maila instituzionaleko kideak izendatzea.»
90.4 artikuluan, 2016/1544 (68/92) orrialdean, gaztelaniazko testuan,
Hala dio:
«... propuestas de modificación planteadas por la omisión de Gobiernos Locales de Euskadi...».
Hala esan behar du:
«... propuestas de modificación planteadas por la Comisión de Gobiernos Locales de Euskadi...».
93.3 artikuluan, 2016/1544 (86/64) orrialdean, euskarazko testuan, eta 2016/1544 (69/92) orrialdean, gaztelaniazko testuan,
Hala dio:
«3.– Toki-erakundeek berek ezinezkoa badute zerbitzuak ematea (dela bideragarritasun-arrazoiengatik, dela efizientzia- eta eraginkortasun-arrazoiengatik), ahal dela, toki-erakunde horiek partaide dituen beste toki-erakunde batek emango ditu (adibidez, kuadrillak edo mankomunitateak).»
Hala esan behar du:
«3.– Toki-erakundeek berek ezinezkoa badute zerbitzuak ematea (dela bideragarritasun-arrazoiengatik, dela efizientzia- eta eraginkortasun-arrazoiengatik), ahal dela, toki-erakunde horiek partaide dituen beste toki-erakunde batek emango ditu.»
99.2 artikuluan, 2016/1544 (86/67) orrialdean, euskarazko testuan, eta 2016/1544 (72/92) orrialdean, gaztelaniazko testuan,
Hala dio:
«... artikulu honen hurrengo paragrafoan esaten den moduan.»
Hala esan behar du:
«... artikulu honen 4. paragrafoan esaten den moduan.»
103.7 artikuluan, 2016/1544 (86/70) orrialdean, euskarazko testuan, eta 2016/1544 (75/92) eta 2016/1544 (76/92) orrialdeetan, gaztelaniazko testuan,
Hala dio:
«Udalen ordezkaritza-organoko ordezkariak udal bakoitzak izendatuko ditu...»
Hala esan behar du:
«Ordezkaritza-organoko ordezkariak udal bakoitzak izendatuko ditu...»
104.3 artikuluan, 2016/1544 (86/71) orrialdean, euskarazko testuan, eta 2016/1544 (76/92) orrialdean, gaztelaniazko testuan,
Hala dio:
«3.– Partzuergoek, beren eskumeneko zerbitzuen kudeaketarako, zuzeneko kudeaketa edo zeharkako kudeaketa baliatu ahal izango dute, zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratuan aurreikusitako eren bidez. Murrizketa hori ez zaie aplikatuko, ordea, lehendik sortuta dauden partzuergoei, baldin eta superabit- edo oreka-egoeran badaude edo ustiaketa-emaitza positiboak badituzte.»
Hala esan behar du:
«3.– Partzuergoek, beren eskumeneko zerbitzuen kudeaketarako, zuzeneko kudeaketa edo zeharkako kudeaketa baliatu ahal izango dute, zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratuan aurreikusitako eren bidez.»
105.2 artikuluan, 2016/1544 (86/71) orrialdean, euskarazko testuan, eta 2016/1544 (77/92) orrialdean, gaztelaniazko testuan,
Hala dio:
«2.– Artikulu honetan aurreikusita ez dagoenerako, partzuergoen araubide juridikoa izango da oinarrizko legerian izaera orokorrarekin ezarritakoa eta foru-araudian jasotakoa, eta, edonola ere, administrazio publiko bati atxikita egon beharko dute.»
Hala esan behar du:
«2.– Lege honetan aurreikusita ez dagoenerako, partzuergoen araubide juridikoa izango da oinarrizko legerian izaera orokorrarekin ezarritakoa eta foru-araudian jasotakoa, eta, edonola ere, administrazio publiko bati atxikita egon beharko dute.»
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
www.euskadi.net