Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

Hutsen zuzenketa, honako lege honena: 12/2016 Legea, uztailaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeria egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa ematekoa

2016-07-28

Erakundea: Euskal Autonomia Erkidegoa

Argitalpena: EHAA, 2017/01/20, 14. zk. eta EAO, 2017/02/08, 33. zk.

EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

2017ko urtarrilaren 20a, 14. zenbakia

 

XEDAPEN OROKORRAK

LEHENDAKARITZA

332

HUTSEN ZUZENKETA, honako lege honena: 12/2016 Legea, uztailaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeria egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa ematekoa.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira uztailaren 28ko 12/2016 Legearen testuan, Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeria egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa ematekoan. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Zioen azalpenean, I. apartatuaren 6. paragrafoan, gaztelaniazko testuan, [2016/3526 (2/20)], honela dio:

«Un diagnóstico completo de las violaciones de derechos humanos sufridas en Euskadi en los periodos temporales a los que se refiere el Decreto 107/2012 y la presente ley, deben incluir sin discursos equiparadores de realidades muy distintas y mucho menos justificativas de ninguna violación de derechos humanos a las víctimas del terrorismo...».

Baina honela esan behar du:

«Un diagnóstico completo de las violaciones de derechos humanos sufridas en Euskadi en los periodos temporales a los que se refiere el Decreto 107/2012 y la presente ley, debe incluir, sin discursos equiparadores de realidades muy distintas, y mucho menos justificativos de ninguna violación de derechos humanos, a las víctimas del terrorismo...».

Zioen azalpenean, IV. apartatuaren, 7. paragrafoan, 2016/3526 (18/5) orrialdean euskarazko testuan eta 2016/3526 (5/20) orrialdean gaztelaniazko testuan, honela dio:

«Prozedura honek ez du erregelamendu-garapenik, eta 2 urteko epea ematen du eskaerak aurkezteko...».

Baina honela esan behar du:

«Prozedura honek 2 urteko epea ematen du eskaerak aurkezteko...».

Zioen azalpenean, IV. apartatuaren 11. paragrafoan, gaztelaniazko testuan [2016/3526 (6/20)] orrialdean, honela dio:

«Y en tercer lugar para aquella personas que cumpliendo todos los requisitos establecidos en el Decreto 17/2012, de 12 de junio...».

Baina honela esan behar du:

«Y en tercer lugar para aquellas personas que cumpliendo todos los requisitos establecidos en el Decreto 107/2012, de 12 de junio...».

3.5 artikuluan, 2016/3526 (18/7) orrialdean euskarazko testuan eta 2016/3526 (8/20) orrialdean gaztelaniazko testuan, honela dio:

«... lege honen 10.2 artikuluko a) letran heriotzetarako aurreikusitako kalte-ordainaren gehienezko mugarekin».

Baina honela esan behar du:

«... lege honen 9.2 artikuluko a) letran heriotzetarako aurreikusitako kalte-ordainaren gehienezko mugarekin».

4.2.d) artikuluan, 2016/3526 (18/8) orrialdean euskarazko testuan eta 2016/3526 (9/20) orrialdean gaztelaniazko testuan, honela dio:

«... edonola ere, lege honen 7.b artikuluan ezarritakoa aplikatu ahal izango da».

Baina honela esan behar du:

«... edonola ere, lege honen 7.2.b artikuluan ezarritakoa aplikatu ahal izango da».

17.1.d) artikuluan, gaztelaniazko testuan, 2016/3526 (16/20) orrialdean honela dio:

«Dos peritos forenses y un/a psicólogo/a designados...».

Baina honela esan behar du:

«Dos peritos forenses y un psicólogo o psicóloga designados...».

18.1 artikuluan, 2016/3526 (18/15) orrialdean euskarazko testuan eta 2016/3526 (16/20) orrialdean gaztelaniazko testuan, honela dio:

«... edo bederatzi kideetatik bostek eskatzen dutenean;».

Baina honela esan behar du:

«... edo hamar kideetatik bostek eskatzen dutenean;».

Laugarren xedapen gehigarrian, 2016/3526 (18/17) orrialdean euskarazko testuan eta 2016/3526 (19/20) orrialdean gaztelaniazko testuan, honela dio:

«Lege honen 10.2.f artikuluan jasotako baliaezintasunik gabeko lesio iraunkorrengatiko ordainak zehazteko...».

Baina honela esan behar du:

«Lege honen 9.2.f artikuluan jasotako baliaezintasunik gabeko lesio iraunkorrengatiko ordainak zehazteko...».

Bosgarren xedapen gehigarrian, 2016/3526 (18/17) orrialdean euskarazko testuan eta 2016/3526 (19/20) orrialdean gaztelaniazko testuan, honela dio:

«Balorazio Batzordea presidenteak eskatuta eratuko da, gehienez, hilabeteko epean...».

Baina honela esan behar du:

«Balorazio Batzordea eratuko da, gehienez, hilabeteko epean...».

Zazpigarren xedapen gehigarrian, 2016/3526 (18/17) orrialdean euskarazko testuan eta 2016/3526 (19/20) orrialdean gaztelaniazko testuan, honela dio:

«... Balorazio Batzordeak hartzen dituen ebazpen administratiboek erabateko segurtasun juridikoa izan dezaten».

Baina honela esan behar du:

«... Balorazio Batzordeak hartzen dituen ebazpen-proposamen administratiboek erabateko segurtasun juridikoa izan dezaten».

 
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
www.euskadi.net

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra