EBAZPENA, 2019ko uztailaren 24koa, Eusko Jaurlaritzaren Trafikoko zuzendariarena, zeinaren bidez neurri berezi osagarriak ezartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan zirkulazioa arautzeko, Miarritzeko 2019ko abuztuaren 24tik 26ra bitartean egitekoa den G7ko goi-bilera dela eta.
2019-07-24Erakundea: euskal autonomia erkidegoa SEGURTASUN SAILA
Argitalpena: EHAA, 08/09/2019, 148. zk.
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2019ko abuztuaren 7a, 148. zenbakia
BESTELAKO XEDAPENAK
SEGURTASUN SAILA
3787
EBAZPENA, 2019ko uztailaren 24koa, Eusko Jaurlaritzaren Trafikoko zuzendariarena, zeinaren bidez neurri berezi osagarriak ezartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan zirkulazioa arautzeko, Miarritzeko 2019ko abuztuaren 24tik 26ra bitartean egitekoa den G7ko goi-bilera dela eta.
Urriaren 30eko 6/25 Legegintzako Errege Dekretuak, Trafikoari, Motordun ibilgailuen zirkulazioari eta Bide segurtasunari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak, 18. artikuluan ezartzen duenaren arabera, trafiko arloko agintaritzari eratxiki zaio trafikoa erregulatzeko neurri bereziak hartzeko ahalmena, zirkulazio segurua eta arina bermatzeko beharrezkoa denean. Zirkulazio Erregelamendu Orokorra onartzen duen azaroaren 21eko 1428/2003 Errege Dekretuak, besteak beste, 37 eta 39. artikuluetan neurri horietako batzuk zehazten ditu eta horiek hartzeko prozedura arautzen du.
Miarritzen 2019ko abuztuaren 24tik 26ra bitartean egingo den G7ko goi-bilera eta Frantziako mugarako noranzkoan doan udako oporren itzulera-operazioa egun berberetan izango direnez, 2019ko urtarrilaren 24ko Ebazpenean zirkulazioa arautzeko hartutako neurri bereziez gain, neurri osagarriak hartzea ere komenigarritzat jotzen da.
Horregatik guztiagatik, eta Zirkulazio Erregelamendu Orokorrak 37 eta 39. artikuluan, urriaren 15eko 3256/1982 Errege Dekretuak, trafikoari eta ibilgailuen zirkulazioari buruzko Estatu-legeriaren betearazpena Euskal Autonomia Erkidegoari transferitzen dionak, bere I. eranskinaren B.1.g) apartatuan, eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuak 17.3.d) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Zirkulazio-murrizketa osagarriak.
Debekatuta daukate zirkulatzea, batetik, garraitzen duten kargagatik zirkulatzeko zirkulazio baimen osagarria behar duten ibilgailuek, eta bestetik, Salgai arriskutsuen nazioarteko errepide-garraioari buruzko Europako Akordioari (ADR) eta gai arriskutsuak errepidez garraiatzeko eragiketak arautzen dituen maiatzaren 5eko 551/2006 Errege Dekretuari jarraikiz erregelamenduzko arrisku-seinaleen panelak eraman behar dituzten ibilgailuek. Egun hauetan izango da debekua:
– 2019ko abuztuaren 24an (larunbata), 00:00etatik 24:00etara.
– 2019ko abuztuaren 25ean (igandea), 00:00etatik 08:00etara, eta
– Abuztuaren 26an (astelehena), 00:00etatik 18:00etara.
Debeku horrek eragingo dio hurrengo taulan zehazten diren bideetatik eta noranzkoetan doan zirkulazioari:
Ebazpen honen bidez ezarritako murriztapenak eragiten dien ibilgailuei igandeetarako ezarritako murriztapen generikoa ere aplikatu behar zaie, zirkulazio-neurri bereziei buruzko urteko ebazpenean jasota dagoena, hain zuzen.
Bigarrena.–. 2019ko urtarrilaren 24 Ebazpenak, 2019. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko trafikoa arautzen duten neurri bereziak ezartzen dituenak, III. eta IV. eranskinetan jasotako gaiak garraiatzen dituzten ibilgailuek, ordea, ez dituzte aurreko puntuan ezarritako debekuak bete beharko.
Hirugarrena.– Beste neurri batzuk.
Zirkulazioa arautzeko eta zaintzeko ardura daukaten agenteek, bideen eta zirkulazioaren egoera kontuan hartuta, G7ko goi-bilerak irauten duen bitartean, aurreko atalean zehaztutako neurriaz gain, zirkulazioa arautzeko egokitzat jotzen duten beste edozein neurri osagarri har dezakete.
Trafiko Zuzendaritzak, eta trafikoko agenteek ere, ebazpen honetan ezarritako debekuen eraginpeko ibilgailuei zirkulatzeko baimena eman diezaiekete, zehazten diren baldintzetan.
Laugarrena.– Baimen bereziak.
Trafiko Zuzendaritzak edo Trafikoko Lurralde Bulegoek lehen ataleko ibilgailuei emandako zirkulazio baimen bereziak abuztuaren 24an, 25ean eta 26an etenda geratuko dira.
Bosgarrena.– Publizitatea.
Ebazpen honetan hartutako neurriak hedabide masiboen bidez jakinaraziko dira, nagusiki, irratiaren eta telebistaren bidez, eragindako erabiltzaileek horren berri lehenbailehen izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 24a.
Trafikoko zuzendaria,
SONIA DÍAZ DE CORCUERA RUIZ DE OÑA.
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
www.euskadi.net