Ebazpena, 2017ko irailaren 26koa, Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzarena. Horren bidez, 2017ko ekainaren 29ko Ebazpenak ezarritako aldi baterako zirkulazio-murrizketa luzatzen da, hau da, zenbait ibilgailu bereziri eta garraio bereziko erregimenaren menpeko ibilgailuri N-240 errepidean, 50,500 eta 55,800 kilometro-puntuen artean, eta AP-8ko sarrera- eta irteera-adarretan zirkulatzeko ezarritako murrizketa
2017-09-26Erakundea: Euskal Autonomia Erkidegoa
Argitalpena: EHAA, 2017/10/04, 190. zk. eta EAO, 2017/09/29, 235. zk.
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2017ko urriaren 4a, 190. zenbakia
BESTELAKO XEDAPENAK
SEGURTASUN SAILA
4762
EBAZPENA, 2017ko irailaren 26koa, Eusko Jaurlaritzaren Trafikoko zuzendariarena. Horren bidez, 2017ko ekainaren 29ko Ebazpenak ezarritako aldi baterako zirkulazio-murrizketa luzatzen da, hau da, zenbait ibilgailu bereziri eta garraio bereziko erregimenaren menpeko ibilgailuri N-240 errepidean, 50,500 eta 55,800 kilometro-puntuen artean, eta AP-8ko sarrera- eta irteera-adarretan zirkulatzeko ezarritako murriztapena.
Bide horren titularra den Bizkaiko Foru Aldundiak Trafiko Zuzendaritzari jakinarazi dio «AP-8 eta N-240 errepideen arteko bidegurutzea hobetzeko eta Usansolon (Galdakao) sarbideak berrantolatzeko» obraren amaiera atzeratu egingo dela N-240 errepidean, 50,500 eta 55,800 kilometro puntuen artean, eta AP-8ko irteera- eta sarrera-adarretan. Hori dela eta, murriztapen-aldia amaitzeko aurreikusita zegoen data aldatu behar da.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Murriztapena luzatzea.
2017ko ekainaren 29ko Ebazpenaren bidez, hiru metrotik gorako zabalera edota 20,55 metrotik gorako luzera dutela, zirkulazio baimen osagarri bat erabiliz, zirkulatzen duten ibilgailu bereziei eta garraio bereziko erregimenaren menpeko ibilgailuei ezarritako aldi baterako zirkulazio-murriztapena 2017ko azaroaren 15era arte luzatzea, Ebazpen horretan agertzen diren bide-tarte, egun eta orduetan.
Bigarrena.– Murriztapen-aldia amaitzeko data aldatzea.
Aurreikusitako aldia nahikoa izango ez balitz, lehen puntuan agertzen den data behar beste luzatuko da; obra aurreikusitako data baino lehenago amaituko balitz, ordea, lehen puntuko data indarrik gabe geratuko da. Egoera horietako edozein gertatuz gero, informazio hori behar bezala zabalduko da.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 26a.
Trafikoko zuzendaria,
SONIA DÍAZ DE CORCUERA RUIZ DE OÑA.
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
www.euskadi.net