Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

9/1989 Legea, azaroaren 17koa, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko lurren balio-neurketari buruzkoa.

1989-11-17

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1989/12/5, 230. zk.; EAO, 2012/3/10, 60. zk.

Indargabetua: 2006-09-20

§ 122. 9/1989 LEGEA, AZAROAREN 17KOA, EUSKAL HERRIKO AUTONOMI ELKARTEKO LURREN BALIO-NEURKETARI BURUZKOA

 

ZIOEN ADIERAZPENA

 

Autonomiazko eratze-era berria oinarri izan eta jabegoaren gizarte-alorreko egitekoa sendesten duen Erresuma-eredu berria suztatzen duen Espainiako Konstituzioa indarrean jarri izanak hirigintzaren lege-esparruarekiko eragin erabakikorra izan du.

 

1346/1976 Errege-Dekretoaren gai den Lurraren Jaurpideei eta Hiri-Antolaketari buruzko Legearen Eraberritutako idazkera eta horren araudibidezko osagarriak, orohar, hirigintza antolatzeko egiterapide eraginkor izan dira. Hala ere, horren idazkeran izan ziren berarizko alderkiek zuzendu beharreko benazko elkar-egokitasunik ezak sortarazi izan dituzte.

 

Lurren hirigintza-egitamuak egiteratzeko balio-neurketa funtsezko alderdi gertatzen da. Lurraren Jaurpideen eta Hiri-Antolaketaren Legeak, bere garaian, balio-neurketa egiteko oinarrizko irizpideak finkatu zituen. Berezko balioaren eta hirigintza-balioaren zerdenaren zermugapena, geroko agiangoa bezalako beste balio-moeta batzuk erabiltzeari bideak itxi, eta funtsezko berrikuntza gertatu zen hirigintzarako balio-neurketa deneantxe eta, arrazoi-bidez egiteko bidean. Hala ere, eraentzaren alorreko funtsezko alderdi batzuk ez ziren Lurraren Legean bertan eta horrren Eraentzarako Araudian zehazki araupetu, eta horrek ulertze-erari buruzko etengabeko auziak sortarazi ditu, hirigintzan eskuhartzen dutenen artean ezezik bai epai-bilduman bertan ere.

 

Zera garbi utzi behar da: Ez da Lege horretako balio-neurketarako oinarrizko irizpideak aldatzerik nahi, horiek bai Herri-Izaikien Autonomi Elkarte honen eremuango eraentzaren eginkortasuna bai norbanakoen legezko segurtasuna indartzeko eran osabideratzea eta zehaztea baizik. Lurraren Jaurpideen eta Hiri-Antolaketaren Legearen bidez gure Autonomi Elkarte osoko lurren erabateko antolapena egin zen. Hala ere, nolakoz edo Egitamuketaren erabakiz hirigintzarako gai ezin izan daitezkeen lurretan geroko agiango hirigintzaren arauerako balioak ematea batzutan gertatu izan da. Horregatik, Lurraren Jaurpideen eta Hiri-Antolaketaren Legeko 103. ataleko artezpideak berehala bete-betean birfinkatu beharra dago, hirigintzari buruzkoetarako sailkatutako nahiz sailkatu gabeko lur-zati guztiak Euskal Herriko Lurren Balio-Neurketarako Lege honetako arauen menpe jarriz.

 

Esandako horri dagokionez, indarrean dagoen antolakuntzaren osagai beinenak ez dira aldatzen, alderantziz, sakonagotu egiten dira baizik, lurrei hirigintza-legepideen arauerako prezioa jarriz eta lurren balioa berezko eta hirigintzarako balioaren arauerako irizpideak erabiliz neurtuz.

 

Euskal Herriko Lurren Balio-Neurketarako Lege honen bidez hirigintzarako balio-neurketak argi eta zehazki araupetzen dira, lurrak landalur nahiz hirilur izan eta egitamuketaren menpe egon ez egon beti bai beti erabili beharko diren Lurraren Jaurpideen eta Hiri-Antolaketaren Legeak ezartzen dituen berezko eta hirigintzarako balioaren arauerako irizpideen orokortasuna nabarmenaraziz.

 

Lege honek lehenen heltzen dion alderdia, beti ere Konstituzioak sendetsita uzten duen herri-zuduei men egiteko eta lukurreria eragozteko manuaren menpe egon beharko duten Oro-Manuei buruzkoa dugu.

 

Landalurrak benetan ustiatzeari edo ustiatu ahal izanari darion berezko balioaren eta geroko agiango hirigintza-aukerei begira ateratzen denaren arteko aitzitasuna argi eta garbi uzten da. Berezko balioa, jabego-eskubidearen gutxienezko eta baliogabetu ezineko eduki denez, egitamuketak sortarazten duen hirigintza-lanak eta eraikintzak egiteko eskubidearekiko inolako loturarik gabe zehaztu behar da, hirigintza-alorreko ezein irabazpide, geroko balio edo goste-aukera kenduta beraz.

 

Hirigintza-lanetarako eskubidea ez da norbanakoen jabegoaren muin diren ahalmenek berebaitan duten zerbait eta, hori horrela, elkartearen egitamugintzaren indarrez agian egiteratu, murriztu eta baztertu ere egin daiteke. Bide horretatik, egitaraurik gabeko hirigintzarako gai diren lurrak hirigintzarako gai ez direnekin kidekatzen dira haien balioa berezko balioaren arauera neurtuz. Lege honek ez du Lurraren Jaurpideen eta Hiri-Antolaketaren Legeak iadanik barne zuena sendestea besterik egiten, moeta horretako lurrak hirigintzarako gai ez direnen berdinak direnaren iritzia azken muturreraino eramanez. Horiek horrela, egitaraurik gabeko lurren balio-neurketa, benetan egitaraupetu ez daitezen artean, lur horien lege-jaurpideei egokituko zaizkio, Lurraren Legean zegoen barne-aitzitasun larria ezabatuz.

 

Berezko balioaren arauerako irizpideari dagokionez, zerga-arduralaritzatikako baliotara jozteak ez du azken horietan hirigintza-itxaropenik sartzen ez bada baino indarrik izango. Zergalaritzatikako balioa landalur-gisako etekinari legokiokeen domua kalkulatuz ateratakoa baino haundiagoa izatea gertatuz gero lehenengoa, hots, zergalaritzatikoa izango da nagusi.

 

Hirigintza-balioak elkarteak Herri-Izaikien hirigintza-ihardunak sortarazitako balio-gehikuntzetan partzuer izatearen berme izan behar duenarren, Lege honek indarrean dagoen hirigintza-balioaren zerdenari eta berariz nahitaez egitamuek sortarazitako hirigintzazko baliapideen zergalaritza-baliora jo beharrari erabat men egiten die.

 

Halaber, hirigintza-balioa eta onibar-erroldeko hirilur-zergarakoa bat eta bere zirela jotzearen ondorioz Eraentza-Araudian zegoen hutsune haundia betetzen da, horrek bigarrena egitamuketari ez egokitzea edo aspaldikoa delako egiazkotik oso urruti egotea gertatuz gero lehenengoa, hirigintzarakoa alegia finkatzeko era zehazki jakin ezina bait-zekarren. Horrelakotan, Egitasmoak ez du hirigintza-balioaren sorburu den funtsezko irizpideari, hots, zergalaritza oinarri duenari ezinbesteko denez zehazki men egitea baino egiten. Eta, oinarri-irizpide horri atxikiz, onibar-erroldeko balioak erabilgarriak ez izatea gertatuz gero, Autonomi Elkarteko Kondaira-Lurraldeetako bakoitzean onibar-erroldeko balioei buruz indarrean egon daitezen zergalaritza-araupideek barne dituzten balio-neurketarako irizpidetara jo beharko da.

 

Autonomiazko Arduralaritzaren balio-neurketarako arauak bateratu egin nahi dira; izan ere, herritar batek elkarteari elkarte horrek berak lurragatikako ordainsaria edo ordezkoa emateko horren balioa neurtu behar izanez gero emango liokeenaren eretzeango zerga ordaindu beharra berdintasunaren aldetik begiratuta erraz ulertu daiteke. Eta, alderantziz, bai lurraren balioak beti ere jabegoari zergalaritzarako aitortzen zaion balioari men egitea ere, zergalaritzarkoez gaindiko balioak emateak gizarteari ebaskeria egitea ekar dezala eragozteko.

 

Bukatzeko, hirigintza-balioaren zehaztapenaren burupide nagusietako bigarrena norbanako-mailan erabat ondare bilakatutako baliapideei ere balioa ematean datza, jabegoaren gizarte-alorreko egitekoak berebaitan daramatzan eta jabeek betetzeke dauzkatenen betebeharren ordaina kendu ondoren.

 

I ATALBURUA

ORO-MANUAK

 

I SAILA

ERABAKI OROKORRAK

 

1. Atala

 

Hirigintzari buruzkoetarako sailkatutako nahiz sailkatu gabeko lurren balio-zehaztapena Lege honek dakartzan irizpideen arauera egingo da.

 

2. Atala

 

Lurren balioa zehaztea berezko balioa eta hirigintzarakoa eta ez beste ezer kontutan izanda egingo da, Lege honen IV Atalburuan agintzen denaren kaltetan gabe.

 

3. Atala

 

Emandako balioek berezko balioa izango dute azpimuga, hirigintzarakoa txikiagoa izanez gero hura nagusitzen zaiola.

 

4. Atala

 

Jabeak egin zirenean indarrean zeuden Egitamuen aurkakoak ez ziren hirigintza-lanen batzuk ordaindu ditueneko lur-zati bati izendatutako hirigintza-balioa berezko balioaren eta lanen izendapena egiten den uneango balioaren heineango zatiaren batura baino txikiagoa izatea gertatuz gero, izendatutako balioa bi zation batura adinakoa izateraino gehituko da.

 

5. Atala

 

Lurren balioa zehazteko berezko balioa edo hirigintzarakoa erabili behar daitezenean, Lege hau aldarrikatu ondorengo jabetze-agiritan edo zorpideak sorraraztekotan erasotako prezioa ez da kontutan hartuko.

 

6. Atala

 

1.- Izendatutako balioek hamar urterako indarra izango dute eta, Nazioko Estadistika-Institutuak argitaratutako askokako prezioen haztatutako erakuskari nagusia oinarri izanez, urteoro birregokituko dira.

 

2.- Hala ere, benetako eta jukutriarik gabeko zernolakoren batzuk lurren merkatuan edo ekonomi egoeran orohar aldaketa nabariak izatea ekarriz gero, balioak hirigintza-legeen arauerako beste alderdiak erabiliz ere birregokitu ahal izango dira, agindu-bidez nahiz doakion ezein jabek eskatuta.

 

II SAILA

LANDAKETEN, LANEN, ERAIKINTZEN EDO ANTOLAPIDEEN BALIO-NEURKETA

 

7. Atala

 

1.- Lurrean egon daitezen landaketa, lan, eraikuntza eta antolapideei lurrarenaz besteko balioa emango zaie eta ez dute lurraren hirigintzarako edo berezko balioa aldaaraziko, hobekuntza iraunkorrak direlako lurraren balioa zehaztekoan kontutan hartu badira salbu.

 

2.- Landaketen, lanen, eraikuntzen eta antolapideen balioa Nahitaezko Jabego-Kentzearen Legeko irizpideen arauera zehaztu eta horien zenbatekoak ogasun mugiezinaren balioa gehituko dute, osagai horiek hirigintza-hauspen izan ez baziren edo legezkotu izanaren baldintzapean.

 

III SAILA

GAUZEKIKO ESKUBIDEEN ETA ALOGERAN HARTZAILEAREN ALOGERATZE-ITUNEAREN ONDORIOZKO ESKUBIDEEN BALIO-ZEHAZTAPENA

 

8. Atala

 

1.- Ogasun mugiezinei buruzko gauzekiko eskubideen balioa horiek sortarazteko, aldatzeko edo indargabetzeko zehaztea, horien bidezko prezioa berariz finkatu dezaten nahitaezko jabego-kenketarekiko manuei atxikiz egingo da, horien osagarri eskubide horiek araupetzen dituzten Arduralaritza edo Auzi-Legeen arauek diotena erabiliz, eta horien ezean Oinordekotza eta Opariegatikako Zergapideak, Erantsitako Balioagatikakoak eta Jabego-Alkakuntza eta Agiri-bidezko Lege-egiketegatikakoak jartzen dituztenak.

 

2.- Zorpideak dituen onibar baten jabegoa kentzean, hori egin dezan Bazkun edo Ihardutze-Sailak jabegoarenarekin bateango eskubide bakoitzaren bidezko balioa zehaztuko du, hortik ateratzen guztia, horietako bakoitzaren jabe direnen artean banatzeko, zorpidetatik iare dagoen ogasun mugiezinaren balio berekoa izango dela. Eskubidedunak irizkide izango ez balira, ogasun mugiezin osoaren balioa neurtuko da, eta hortik ateratzen dena Epailaren zainpean utziko, honek doakienetako bakoitzari dagokion heina auzi-eraskinekiko epai-bidez zehaztu eta banatu dezan.

 

9. Atala

 

Lege honi dagozkionetarako, landalur eta hiri-ogasunak alogeran hartuta dituztenen aldeko eskubideen balioa Nahiteazko Jabego-Kentzearen Legean ohartemandakoaren arauera zehaztuko da.

 

II ATALBURUA

BEREZKO BALIOA

 

10. Atala

 

Berezko balioaren arauerako balio-izendapena hirigintzarako gai ez diren lurretan eta hirigintzarako gai diren egitaraurik gabekotan edo hiritarako gordetzekotan egingo da.

 

11. Atala

 

Lege honi dagozkionetarako, onibar baten edo alor baten balioa zehaztuko da:

 

a) Landalur denezko etekin garbiari legokiokeen domua ateraz.

b) Nekazaritza-ustiaketarako bataz besteko salmenta-prezioa emanez.

 

12. Atala

 

1.- Landalur denezko etekin garbiaren haztapena egiteko ez da onibarren nekazaritzazko ustiaketari artez datxezkon baliatze-erak baino kontatzerik izango. Landalurren landalur direnezko ustiatze-bidetan nekazaritza, oihanzaintza, abelazkuntza, ehiza eta horrelako beste edozein sartzen direla joko da.

 

2.- Berezko balioa zehazteko, lurra agian hirigintzarako erabili ahal izateari artez nahiz zeharka datxezkon ustantzak, erabiltze-erak edo eraikuntzarako gaitasunak, balioak eta etekinak ez da inoiz ere lurren landalur direnezko baliatze-eratzat jotzerik izango.

 

13. Atala

 

1.- Lurren landalur direnezko ustiaketaren etekinari legokiokeen domua ateratzearen bidezko balioa, ondoren esaten direnetako haundiena izango da:

 

a) Onibarrari orain landalur denezko ustiaketan ateratzen zaion etekin garbiari heinean dagokion domua.

b) Onibar horretan mekanikazko, teknikazko eta diruzko agizko eskuarteekin egin ahal izango litzateken nekazaritza-ustiaketaren etekin garbiari heinean legokiokeen domua.

 

2.- Etekin garbia, aurreko bost urteetako bataz besteko benetako ekoizpenaren edo atera zitekeenaren balioari artezko eta zeharkako ustiaketa-gastuak eta nekazaritza-enpresariaren edo lurra darabilenaren irabazia kenduz atera dadina izango da.

 

3.- Onibarraren alogera-prezioa ateratzeko, aurreko zatian esandakoaren arauerako etekin garbiari legezko dirusariaren heinean dagokion domua kalkulatuko da.

 

4.- Atal honen lehenengo zatiko b) idazpuruak dioenean, heineango domuari legokiokeen alogerarako balioari agiango ustiaketa egiteratzeko beharrezkoak liratekeen azpiegituren, lurrak gertatzearen edo egokitzearen gosteak kendu behar zaizkio.

 

14. Atala

 

1.- Esandako irizpide horiek erabiliz ateratako berezko balioa zergalaritza-alorreko balio-neurketetan agertzen dena baino txikiagoa izatea gertatuz gero, lur horri buruzko balio-neurketetako haundiena izango da nagusi.

 

2.- Horretarako, honako hauek baino ez dira zergalaritza-alorreko prezio-neurketatzat joko:

 

a) Landalurren onibar-erroldeango balioa.

b) Oinordekotza eta Opariegatikako Zergapiderako eta Jabego-Aldakuntza eta Agiri-bidezko Lege-egiketagatikakorako egindako balio-neurketak, orain horretzaz ari gareneko balio-neurketa egitea ekarri duen egitamu edo egitasmoa baino bi urte lehenago gutxienez egindakoak izan daitezenaren baldintzapean.

 

3.- Balio horiek ez dira 12. atalean agintzen denez zehaztutakoak badira baino berezko balioa ateratzeko erabiliko.

 

III ATALBURUA

HIRIGINTZA-BALIOA

 

I SAILA

ERABAKI OROKORRAK

 

15. Atala

 

Hirigintzarako balioaren arauerako balio-neurketa Guztizko Egitamu baten edo Hirigintza-Ekintzarako Egitarau baten hirigintzarako egitaraupeko hirilurretan eta Ordezko Arauren batzutan hirigintzarako gai direnetan sailkatutako lurrekin egingo da.

 

16. Atala

 

1.- Hirigintza-balioa lurrei hirigintzazko sailkapenaren eta zermugapenaren eretzean dagokien baliatze-eraren eretzean zehaztuko da.

 

2.- Baliatze-era horren dirutango balioa Atalburu honen Hirugarren Sailean zehazten diren arauei atxikiz zehaztuko da.

 

II SAILA

BERE BALIOA NEURTU DAKIEKEEN BALIATZE-ERAK

 

17. Atala

 

1.- Hirigintza-balioa ezingo da indarreango egitamuek zilegitzat jotako baliatze-erei buruzkoa baino izan.

 

2.- Lege honen IV Atalburuan agintzen denaz kanpo ez da, inoiz ere, aurreko zatian esandako baliatze-erak baino goragoko nahiz beheeragoko mailako baliatze-erarik ez lehenagokorik zein gerokorik kontutan hartzea onartzerik izango.

 

18. Atala

 

Honako hau izango da Hirigintza-balioa zehazteko baliakuntza:

 

a) Eremuan edo hirigintza-ekintzarako banakoan sartutako hirilurretan, eremuko edo ekintza-banakoko batenaz besteko eduko baliakuntza.

b) Eremuan edo hirigintza-ekintzarako banakoan sartu gabeko hirilurretan, bere hirigintza-zermugapenari dagokiona.

c) Guztizko Egitamuren baten edo Hirigintzako Ekintza-Egitarauren baten egitaraupetutako edo Ordezko Arauen bidez hirigintzarako gaitutako lurretan, hala badagokio, hirigintzarako gai den lurraren batenaz besteko baliakuntzarekiko gaindikinarena kendu ondoren, lurrak bertan daudeneko eremu-zatiko batenaz besteko baliakuntzaren ehunko 90ekoa.

 

19. Atala

 

Hirigintza-balioa zehazteko, eta ez beste ezertako, antolapide nagusitarako lurren baliakuntza honako hau izango da:

 

a) Ekintza bakunetarako izendatutako hirilurretan hirigintza-egitamuak izendatutakoa edo, horren ordez, 0'2 metro kuadroko lur-azala hartu dezan eraikuntza edo etxebizitzatarako teilatupea lurraren metro kuadro bakoitzeko.

b) Egitamu baten zedarritutako eremu edo hirigintzako ekintza-banako baten sartutako edo horien ondoren zermugatutako hirilurretan, eremuko edo ekintza-banakoko batenaz besteko baliakuntza.

c) Zati-Egitamupeko eraikuntza-alorretako lurretan, hari eratxikitzen zaioneko alorreko batenaz besteko edo agizko eduko baliakuntza.

 

20. Atala

 

Eraikuntza bertan bakankako ekintzaren bidez egin behar eta hirigintzarako zermugapenean lurraren metro bakoitzeko 0'2 metro kuadrotik beherako lur-azala har dezaten eraikuntzetarako edo beste horrenbesteko etxebizitzarako teilatupetarako eraikigarritasuna eman zaien lurrei, horien jabego-kentzea eginez gero, gutxienez horrenbesteko baliakuntza aitortuko zaie hirigintza-balioa zehazteko.

 

21. Atala

 

Egitamurik ezean, hirigintza-lanen edo eraikuntzen bidez sendetsitako orubeentzat, hiri-antolapideak jarri gabeko lurrak izan daitezenean, baliakuntza lurraren metro kuadroko 0'2 metro kuadroko lur-azala har dezaten eraikuntzak edo beste horrenbesteko etxebizitzarako teilatupe egitezkoa izango da.

 

III SAILA

HIRIGINTZA-BALIOAREN HAZTAKETA

 

22. Atala

 

1.- Lur-zati baten 18. atalean agindutakoaren arauera ateratako oinarrizko baliakuntzaren eretzeango hirigintza-balioa, zergalaritzarako jarritako onibar-erroldeko balioa oinarri izanik zehaztuko da.

 

2.- Onibar-erroldeko balioa erabiltzeko, honako hauek ezinbesteko baldintzak izango dira:

 

a) Balio hori zehazteko kontutan izandako baliatze-erak balio-ematea egiteko unean indarrean zeudenak eurak izatea; horretarako, dagokion Kondaira-Lurraldeko Foru-Diputazioari alderdi horren egiaztagiria eskatuko zaio.

b) Zergalaritzako balio-zehaztapena egin zeneko egunaz gero zortzi urteko aldia ez bete izana.

 

23. Atala

 

Bete beharreko baldintza guztiak bete ezinagatik lehen esandako zergalaritzako balio-zehaztapena erabili ezinekoa gertatuz gero, hirigintza-balioaren baliakuntzaren diruzko zenbatekoari dagokion zatia Autonomi Elkarteko Kondaira-Lurralde bakoitzean onibar-errolderako balio-neurketei buruz indarrean egon daitezen zergalaritza-arauek berebaitan izan ditzaten irizpideen eta eta teknikazko araupideen arauera zehaztuko da.

 

24. Atala

 

1.- Beti ere, jabeak nahitaez eta doan egin beharreko lur-uzteak eta hirigintza-antolapideen gostea ordaintzea erabat edo zati baten egin ez, eta hori baliakuntza edo zergalaritza-balioa ateratzerakoan kontutan ez hartu izana gertatuz gero, aurreko ataletan esandako eran ateratako balioari oraindik kitatu gabeko eskubideen diruzko balioa kenduko zaio.

 

2.- Horretarako, hirilurretan dauden eta hiri-antolapidez erabat hornitu gabeko orubeak edo lur-zatiak izan, eta horien jabeek nahitaez eta doan egin beharreko uzteak eta hiri-antolapideen gostea ordaintzekoa bete ez badituzte, nahitaez eta dohan eman beharreko lurrei dagokien baliakuntzaren zergalaritza-balioa kenduko da, eta hala badagokio bai hirigintza-gosteak ere.

 

IV ATALBURUA

ERABAT ONDARE BILAKATUTAKO ESKUBIDEEN BALIO-NEURKETA

 

25. Atala

 

Ondorengo baldintza guztiak batera betetzen badira joko da erabat ondare bilakatutako eskubideak ba daudela:

 

a) Eraikuntza egitamuaren arauera egin izana.

b) Eraikuntza hirigintza-baimenean agintzen denez egin izana.

c) Nahitaez eta doan egin beharreko eta baliapidetarako lurrak uzteko eta hirigintza egin eta ordaintzeko beharrak bete izana.

 

26. Atala

 

Eraikuntzak zilegi utzitako baliatze-erak gutxituzko egitamu-aldaketak edo birregokiketak baino lehen egin zirelako horiei buruzko erabat ondare bilakatutako eskubideren batzuk egotea gertatuz gero, lurraren balioa orduan indarrean zegoen egitamuaren arauera benetan egindako baliakuntzaren berezko edo hirigintzarako balioari Lege honetako irizpideak erabiliz dagokiona izango da eta, hori, landaketei, lanei, eraikuntzei eta antolapideei Nahitaezko Jabego Kenketaren Legeko irizpideen arauerako balioa emateak lekarkeen gehikuntzaren kaltetan gabe.

 

27. Atala

 

Lurraren benetan gauzatutako baliakuntzaren hirigintza-balioaren arauerako balioa ateratzeko, honako hauek izan beharko dira kontutan:

 

a) Baliatze-era indarreango egitamuan finkatutakoaz bestelakoa izatea gertatuz gero, Lege honen III Atalburuan agindutakoaren arauerako beste balio berria emango zaio.

b) Eraikuntzaz betetako lur-azala orain zilegi dena baino haundiagoa izanez gero, eraikuntzak benetan egin direnekotik abiatu beharko da.

 

Aldi Baterako Erabakia

 

Lege honetan finkatutako balio-haztaketako irizpideak, hasiera Legea indarrean jartzetik aurrera eman dakien Jabegoa kentzeko ihardunbideetan baino ez dira erabilgarri izango.

 

Azken Erabakiak

 

Lehenengoa

 

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadineko egunaren biharamonean jarriko da indarrean.

 

Bigarrena

 

Euskal Herriko Autonomi Elkartean ez dira erabilgarri izango indarrean dagoen Lurraren Legearen, apirilaren 9ko 1346/1976 Erregeren Dekretu-Legez onartutako bateratutako idazkian ematen diren manuak izan eta honi uko egin, honen aurkako izan edo honetan egintzen denarekin elkartuezinekoak izan daitezen manuak.

 

Hirugarrena

 

Lege honetan agindutakoari atxikiz hori egiteratzeko komenigarri eritzitako manuak emateko eskua ematen zaio Jaurlaritzari.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra