9/1986 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Autonomia-Elkartearen eta Gasteizko Udalaren arteko lur-trukeari buruzkoa.
1986-06-26Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1986/7/5, 133. zk.; EAO, 2012/3/30, 77. zk.
§
85. 9/1986 LEGEA, EKAINAREN 26KOA, EUSKADIKO AUTONOMIA-ELKARTEAREN ETA
GASTEIZKO UDALAREN ARTEKO LUR-TRUKEARENA
ZIOEN ADIERAZPENA
Autonomia-Elkarteko
Arduralaritzako Guztizko Diruegitamuen Legearen bidez diruz hornitutako hutsik
zeuden lan-tokiak betetzeko lanari berriak hartu izanagatik alde batetik, eta,
bestetik, zerbitzu berriak aginte-eskuraketak eginala eta askotan
Erresuma-Arduralaritzan zituzten tokien ordezko murritzekin beretzakotu
izanagatik izandako hazkuntzaren eta hedapenaren ondorioz, larria izatera
iritsi den egoera gertatu da, arduralaritza-idazguentzat dagoen tokiaren
mugatuak arriskuan jartzen bait-du herriaren zerbitzutango bere iharduna horrek
behar duen eginkortasunez egiteratu ahal izatea.
Horregatik,
Sail, Erakundegoren-mailako Izaiki, Ihardutze-Erakunde eta Herri-Baltzu
berezien beharrei erantzuteko, Jaurlaritzak Gasteizko Udalean lur batzuk
eskuratzea erabaki eta bertako Udalbatzar Txit Gorenarekin horretarako bideak
egiteari ekin zitzaion; izapide hoien ondorioz, Udalbatzarraren jabetzapeko
eraikintzarako gai diren lur batzuk eta Autonomia-Elkartea hoien jabe deneko
lur-zati batzuk trukatzeko elkar hartu dute.
Ogasun
hoiek duten balioa dela eta, Euskadiren Ondareari buruzko Uztailaren 27ko
14/1983 Legaren 50garren eta 47garren atalen arauera Eusko Legebiltzarrak Lege
honen bidez truke hori baitestea beharrezkoa gertatzen da.
Lehenengo
Atala
Euskadiko
Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak eta Gasteizko Udalak bere lur-zati batzuen
trukea egitea ontzat ematen da.
2.
Atala
Gasteizko
Udalbatzarra hoien jabe deneko lur-zatiak honako hauek dira:
1.- Gasteizko Udaleko onibar-erroldaritzako
715garren liburuan 55.630 zenbakia daraman eta 186garren orriko lehenengo
idazkunaren gai den onibarretik banandu beharreko lur-zatia:
Luze-zabalez
2.865, 12 metro kuadro dituen lur-zatia. Iparraldetik Perez de Arribas eta Saez
jaunen lur-zatiak, Nicaragua kalea, Ruiz de Azua eta Arregi, Tomas Ibarzabal
eta Jesus Uzkianorenak ditu mugakide; hegoaldetik, Basoa kalean datzan etxe baten
atzekaldea; Sortaldetik zati hau kentzen zaion onibarraren gainontzeko zatia,
eta Sartaldetik Uzkiano eta Ruiz de Azua eta Agirre jaunen lur-zatia, Alfonso
XIaren plaza eta Jesus Uzkiano Jaunaren lur-zatia.
Lur-zati
honen diruzko balioak EHUN ETA HOGEITA HAMALAU MILOE HIRUREHUN ETA HOGEITA
HAMAR MILA (134.330.000) peseta jotzen du.
2.- Gasteizko Udaleko onibar-erroldaritzako
976garren liburuan 74.368 zenbakia daraman eta 170garren orriko 21garren
idazkunaren gai den onibarretik banandu beharreko lur-zatia.
Luze-zabalez
23.500 metro kuadro dituen lur-zatia. Iparraldetik berritan urratutako kalea du
mugakide, Hegoaldetik Hiri-Ingurubidea, Sortaldetik berritan urratutako kalea,
eta Sortaldetik Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Egoitza den
Etxea.
Lur
honen diruzko balioa HOGEITA HAMABI MILOE ZORTZIREHUN ETA HAMAHIRU MILA
ZAZPIREHUN ETA BERROGEITA HAMABOST (32.813.755.-) pesetakoa da.
3.- Gasteizko udal-mugarteko Suskiziako barrutian
egon eta 8.000 metro kuadro hor nonbait dituen orubea. Iparraldetik, eta 80
metrotan gutxi gora behera, Lauzurika Anaien lur-zati bat du mugakide,
Hegoaldetik, eta 85 metrotan hor nonbait Asores-en lur-zatia, Sortaldetik, 75
metrotan gutxi gora-behera Apaizgaitegiaren lur-zatia, eta Sartaldetik, 100 metroko
luzean gutxi gora behera eraikintzarik gabeko herri-ba1iakuntzarako eremu bat,
eta hiri-ingurubidearekiko para1erroa den sarpidea.
Onibar-erroldean
erasota uzteko izapideak egiten ari dira.
Lur-zati
honen diruzko balioak HEMERETZI MILOE ZORTZIREHUN ETA BERROGEITA HAMAR MILA
(19.850.000) peseta jotzen du.
3.
Atala
Euskadiko
Autonomia-Elkarteko jabetzapeko lur-zatiak ondoren zehazten diren hauek dira:
Gasteizko
Udaleko onibar-erroldaritzako 95garren liburuan 3.416 zenbakia daraman eta
131garren orriaren alderantziko lehenengo idazkunaren gai den onibarretik
banandu beharreko lur-zatiak:
A) Lur-eremuaren
hego-erdialdean egon eta alde guztietatik landareguneak eta bideak muga dituen
merkataritza, idazgu eta zerbitzutarako 2.575 metro kuadroko 2-A lur-zatiak.
Lur-zati
honen diruzko balioa HOGEITABOST MILOE BERREHUN ETA HOGEITABI MILA ZAZPIREHUN
ETA BERROGEITA HAMABOST (25.222.755) pesetakoa da.
B) 1-B, 2-B,
3-B eta 4-B lur-zatiak biltzen dituen eta merkataritza, idazgu eta
zerbitzutarako, zinetarako eta Merkataritza, Industria eta Jabego-Elkarteak eta
Herrilan-Ministeritzaren Ordezkaritza bezalako herri-zerbitzutarako hiru mila
zortzirehun eta hirurogeita hamabost metro eta hogeita hamalau metro-hamarren
kuadroko lur-zati bakarra. Hegoaldetik Chile kalea du muga, Sortaldetik Gasteiz
Hiribidea, eta Iparraldetik eta Sortaldetik oinezkoentzako aldeak.
Diru-balioz
lur-zati honek EHUN ETA BERROGEITA BAT MILOE ZAZPIREHUN ETA HIRUROGEITA HAMAIKA
MILA (141.771.000) peseta jotzen du.
4.
Atala
Autonomia-Elkarteko
Arduralaritzak trukearen gai diren ogasunen balioen artean egon eta HOGE MILOE
(20.000.000) peseta jotzen duen aldea ordainduko du, Udalbatzarrak zenbateko
hori ontzat eman ondoren.
5.
Atala
Ekonomia
eta Herriogasun-Sailak egingo ditu, Ondare eta Akurapen-Artezkaritzaren bidez,
Lege honetan agindutakoa egiteratzeko beharrezkoak izan daitezen izapideak.