Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

9/1982 Legea, azaroaren 24koa, Enerjiaren Euskal Erakundea sortaraziz.

1982-11-24

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1982/12/16, 160. zk.; EAO, 2012/4/26, 100. zk.

§ 24. 9/1982 LEGEA, AZAROAREN 24KOA, ENERJIAREN EUSKAL ERAKUNDEA SORTARAZIZ

 

"Sociedad de Gestión de la Central Nuclear de Lemóniz, S.A.", "Sociedad de Gas de Euskadi, S.A." eta Enerjia eta Meatzen Aurrezte eta Hazkuntzarako Aztertegia oraintsu sortu izanak, Euskal herri-Agintesailaren enerjiaren alorreango ekintzapideak behar bezala elkarri egokitzea eta zaintzea aholkugarri egiten du. Hori du xede "Enerjiaren Euskal Erakundea" Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko herrierakunde gisa sortarazten duen Lege honek.

 

Lehenengo Atala

 

"Enerjiaren Euskal Erakundea" sortarazten da, herri-alorreko erakunde gisa, bere helburuak lortzeko legezko nortasuna izan eta arduralaritzaz eta ekonomiaz burujabe dela.

 

2. Atala

 

"Enerjiaren Euskal Erakundea" Norbanakoen Lege-alorrekotako Herri-Erakunde izango da, eta Lege hau eta erabilgarri izan daitezen gainontzeko manuak izango ditu jaurpide.

 

3. Atala

 

"Enerjiaren Euskal Erakundea" Eusko Jaurlaritzako Industria eta Enerjia-Sailari atxikiko zaio.

 

4. Atala

 

"Enerjiaren Euskal Erakundea"-k bere gain izango ditu Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Herri-Agintesailaren enerjiaren alorreango oraingo eta geroko ekintzapideen egitamuketa, erakidekuntza eta zaingoa, Jaurlaritzak bere agintepideen hesparruan eman diezaizkion artezpideei atxikiz.

 

5. Atala

 

Bere helburuak egiteratu ditzan, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak enerjiaren alorrean dituen ogasun eta partzuer-zatien jabetza ematen zaio, eta bai hoien eraentza ere.

 

6. Atala

 

1.- Honako hauek osatuko dute "Enerjiaren Euskal Erakundea"-ren hasierako ondarea:

a) Berrogeita hamar miloeko hasierako diruizendapen batek.

b) Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak "Sociedad de Gesti¢n de la Central Nuclear de Lem¢niz, S.A."-n dituen akzioek eta eskubideek.

c) Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak "Sociedad de Gas de Euskadi, S.A."-n dituen akzioek eta eskubideek.

d) Bigarren Erabaki Gehigarrian aipatzen den Enerjia eta Meatzen Aurrezte eta Hazkuntzarako Aztertegian Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak izan ditzan akzioek eta eskubideek.

 

2.- Aurreko lerroldian aipatutako erakundeak eta Lege honen Laugarren Atalean aipatzen direnak, "Enerjiaren Euskal Erakundea"-ren menpeko izango dira, eta hori izango da hoien baltzu-domuan gehiengoaren jabe.

 

7. Atala

 

"Enerjiaren Euskal Erakundea"-ren artezkaritza-sailak Azterte-Batzordea eta Lehendakaria izango dira.

 

Artezte-Batzordeari, "Enerjiaren Euskal Erakundea"-ren ekintzapideak arteztea eta horren ihardunarekiko arta dagozkio. "Enerjiaren Euskal Erakunde"-ko Lehendakariak honen legezko ordezkotza izan, eta araudi-bidez eman dakizkion agintepideak egiteratuko ditu.

 

8. Atala

 

Artezte-Batzordea Lehendakariak eta honako batzordekide hauek osatuko dute:

a) Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen izeneko bost kidek.

b) "Enerjiaren Euskal Erakundea"-ren menpeko erakundeetako lehendakariek.

c) Enerjiaren edo industriaren alorrean gaitasuna aitortzen zaienen artetik izendatutako bost batzordekidek.

 

Jaurlaritzako goren-kargudun edo Jaurlaritzak lanbide bakardun gisa akuratutako lanari izan daitezen Batzordekideei dagozkien ordainsariak, ordaindu ditzan erakundeak artez Autonomia-Elkarteko Herri-ogasuntzan sartuko ditu.

 

Batzordekide izan daitezen b) zatian aipatutako erakundeetako lehendakariek ez dute batzordekide izateagatikako inolako ordainsaririk jasoko.

 

9. Atala

 

Lehendakaritza, Industria eta Enerjia-Sailburuak egingo du, edo honen saloz Jaurlaritzak dekretoz izendatutakoak.

 

Batzordekideak Jaurlaritzak izendatuko ditu, Ekonomia-Batzordearen saloz.

 

Zortzigarren Atalaren c) zatian esandako batzordekide-izendapena egiteko Legebiltzarrak aurrez, zio eta guztizkoa izan beharko duen horretzazko adierazpena hartu eta hilabeteko epearen barruan dagokion Legebiltzar-Batzordearen bidez bere baiezkoa ematea beharrezkoa izango da. Epe hori igaro eta ontzat emate hori egiten ez bada, Batzordea izendatutako kidez osatuta balio osoz eratuta geldituko da.

 

10. Atala

 

"Enerjiaren Euskal Erakundea"-k, bere helburuak betetzeko, eraentza eta erabakitze-bide guztiak egin ahal lizango ditu, merkataritzako, industria-alorreko nahiz dirubidetzako direla, eta bai dirua jesanean hartzea eta zor-agiriak jaulkitzea ere, indarrean dauden legebideek jartzen dituzten mugez besterik gabe.

 

11. Atala

 

Honako hauek izango dira Erakundearen eskuarteak:

a) Bere ondarearen eraentzatikako etekin, errenta edo irabaziak.

b) Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen Guztizko Diruegitamuetan Erakundeari egin dakizkion diru-izendapenak.

c) Beste Herri-erakunde batzuetatikako edo norbanakoengandikako dirulaguntzak.

d) Bere ihardunetikako irabaziak.

e) Egin ditzakeen dirubide-egiketak eman dezatena.

f) Izendatu dakiokeen beste ezein eskuarte.

 

12. Atala

 

1.- Jaurlaritza sei hilabetez behin agertuko da Legebiltzarreko Lurralde-Antolaketa eta Alor-Politikarako Batzordearen aurrera, Erakundearen orotariko ihardunari eta bere ondare eta dirubide-egoerari buruzko argipideak ematera.

 

2.- Urtean behin, ekonomia-urtea bukatu eta hurrengo lehenengo hiruhilabetekoaren barruan, Erakundearen ihardunarekiko Argipide-Txosten bat eta hurrengorako egitarua aurkeztu beharko dizkio idatziz, esandako Batzorde horri.

 

Erabaki Gehigarriak

 

Lehenengoa

 

Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Guztizko Diruegitamuetako 7garren Atalburuko 03 Zerbitzuko 08 Sailari berrogeita hamar miloeko berarizko diruizendapen bat egiten zaio, horretarako dirubideak 6garren Atalburuko 09 Zerbitzuko 99 Sailari izendatutakoa gutxituz egiten direla, "Enerjiaren Euskal Erakundearen hasierarako horniketari" erantzuteko.

 

Bigarrena

 

1.- Jaurlaritzak "Enerjia eta Meatzen Aurrezte eta Hezkuntzarako Aztertegia A. B. " sortaraziko du Herri-Baltzu gisa, honen Araudiak Legebiltzarraren Azaroaren 18ko "Enerjia eta Meatzen Aurrezte eta Hazkuntzarako Aztertegia Sortaraztea" 11/1981 Legearen 4garren, 5ga-rren eta 6garren Atalek, 7garren Atalaren 1 zatiak eta 8garren Atalak diotena betetzen duela.

 

2.- Baltzu hori sortarazteko eskribau-agiria egin dedin unean bertan, "Enerjia eta Meatzen Aurrezte eta Hezkuntzarako Aztertegia" Ihardutze-Erakundea deuseztuta gelditu, eta Aztertegiaren ondare eta eskuarteak Baltzuarenak izatera aldatuko dira.

 

Behin-Behingo Erabakia

 

Aurreko manuetan agindatukoaren kaltetan gabe, eta Autonomia-Elkartearen Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari eta Diruegitamu-Jaurpideei buruzko berarizko araupideak indarrean jarri daitezenerarte, "Enerjiaren Euskal Erakundea" eta 6garren Atalaren 2. zatian esandako Herri-Baltzuak, hurrenez-hurren, Oratariko Diruegitamu-Legearen 6.1.b) eta 6.1.a) Ataletan ohartemandako erresuma-Baltzutzat joko dira, Lege honetan horrelako baltzuei dagozkien aginduak hoiekin erabilgarri direla.

 

Azken Erabakiak

 

Lehenengoa

 

Jaurlaritzak, Industria eta Enerjia-Sailak eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailak bakoitzak bere agintepideen hesparruan egindako saloz, Lege hau osabideratzeko eta egiteratzeko behar daitezen manu guztiak egingo ditu.

 

Bigarrena

 

Lege honen Bigarren Erabaki Gehigarriaren 2garren zatian ohartemandako unean bertan Legebiltzarraren Azaroaren 18ko "Enerjia eta Meatzen Aurrezte eta Hazkuntzarako Aztertegia Sortaraztea" 11/1981 Legea baliogabetuta geldituko da, Erabaki Gehigarriaren 1 zatian zehazten diren Atalak salbu.

 

Hirugarrena

 

"Ente Vasco de la Energia, S.A" sortaraztezko Jorrailaren bosteko 81/1982 Dekretoa baliogabetu egiten da, eta Baltzu hori deuseztu eta horren ondarea, ogasunak eta eskubideak "Enerjiaren Euskal Erakundea"-ri emateko baimena ematen zaio Jaurlaritzari.

 

Laugarrena

 

Lege hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunaren bihara-monean jarriko da indarrean.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra