Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

9/1981 Legea, irailaren 30ekoa, Lan-Harremanen Kontseiluari buruz.

1981-09-30

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1981/10/26, 80. zk.; EAO, 2012/5/4, 107. zk.

Indargabetua: 1997-07-29

§ 12. 9/1981 LEGEA, IRAILAREN 30EKOA, LAN-HARREMANEN KONTSEILUARI BURUZ

ZIOEN ADIERAZPENA

Eusko Jaurlaritzak, bere egitarauan, eta lan-harremanen arloko bere ekintzapideen artean, gizarte-sailentzat, hots, enpresari eta langileentzat, ordezkari dituzten erakundeen bidezko elkarrizketa-sailak sortarazi beharra beretzakotzen zuen. Lege-egitasmo honek egiteratzen du esandako egitarau hori.

Eusko Jaurlaritza, "lan-harreman"-en arazoa lanabes gisa edo, bestela esanda, lan-aukerak finkatzeko edo lan-auziak konpontzeko bide gisa ikusteari lerioken irizpide bat baino zabalagoa denez jabetuta dago. Alderantziz, lan-harremanak badituzte, horretzaz gainera, gizartesolaskideen zudu eta xedeei, ekonomia eta gizarte-aginpideen banaketari eta ekoizte-bideetan bat ez datozen alderdiak izateari datxezkon beste helburu batzuk ere. Eta alderdi hoiek guzti hoiek, bateango itunebideez besteko modu eta tresna batzuk behar dituzte. Horregatik, bere legepideak zehaztu ditzaten araupideak bai, baino ihardutze-moduak, bi aldetakoen ekintzapideak eta beste finkatzen dituztenak ere lan-harremanen zati dira.

Halaber, Jaurlaritzaren egitasmoan, zera azpimarratzen zen orain gaudeneko larrialditik atera eta gizarte-ekonomiazko erakundetza bidezkoako bat lortzeko alderdirik garrantzitsuenetakotzat: Gizarte-ihardunean ari direnen ordezkaritza izan dezaten erakundeak bertan egon, eta eragingarri lirateken lan-harremanen birrindartzea erakargarri edo bederen agiango egingo luken beharrezko uste onezko giro bat lekarketen arrazoitasun eta oreka oinarri direla.

Hoiek ditu xede Lan-Harremanen Kontseilua sortu izanak, elkarrizketa eta aholkubide, eta gizarte-partaide diren sindikaritza-erakunde eta ugazabazazkunen hitzarmen eta zuduetatik abiatuta Euskadiko benetako industria, gizarte eta politika-egoerari egokitutako lan-harreman batzuk egituratzeko ezinbesteko alderdi berezietan ebazpen-indarraren jabe. Ihardutze-Sail honek ba ditu aintzindariak zenbait erresuma europearretan eta, bereziki, Beljikan bezala, gai horretzazko ahalik eta lege gutxienekin lan-harremenak bi aldetakoen jabetzarekiko begirune haundienaz egiteratzen direnetan.

Legearen idazkeran, lan-harremanak Euskadin egituratzeko oinarrizko erantzukizuna duten bi aldeen burujabetzazko irizpidea zehatz eta benaz aitortzen da.

I IDAZPURUA

GUZTIZKO AGINTZAK

Lehenengo Atala - Sortzea eta Izena

Lan-Harremanen Kontseilua sortarazten da (aurrerantzean Kontseilua deituko zaio), Lege honetan ezartzen diren egiteko, osatze-modu eta egiturarekin.

Kontseiluak Gasteizen izango du bere egoitza. Kontseilu Osoak, bere barne araudiak jarritako baldintzarean, bere egoitza aldatu ahal izango du.

2. Atala - Egitekoak

Lan-Harremanen alorrean hitzarmenetara iristeko bide izan dedin sindikaritza-erakundeen eta ugazaba-bazkunen arteko etengabeango elkarrizketa egingarri egitea du aurreneko xede Kontseiluak. Halaber, Autonomia-Elkarteango lan eta gizarte-politikabideei buruzko arazoetarako sail aholku-emaile gisa eratzen da. Honako egiteko hauek dagozkio, bereziki, Kontseiluari:

1.- Jaurlaritzari edo Jaurlaritzako Sailei lan edo gizarte-politikabideei buruzko saloak egitea, eta bai Jaurlaritzak gai hoietzaz gertatutako egitasmoei buruzko argipideak ematea ere.

2.- Bere ariozko nahiz Eusko Jaurlaritzak edo Legebiltzarrak eskatutako Lan eta gizarte-gaiei buruzko erizpenak, erabakiak, argipide-txostenak edo azterlanak.

3.- Gai zehatzei buruz, eta Euskadin lan-harremanentzako berenezko hesparru bat agin-bideratzea xede izan dezaten besteei buruz hitzarmenek agitea, hori guzti hori indarreango legeen arauera.

4.- Bateango lan-hitzarmenbideak suztatzea, eta Autonomia-Elkartearen eremuko lan-hitzarmenek, lurraldekako lan-alorkako direla, egitura egoki bat izan dezaten indar egitea.

5.- Auzikideek eskatuta, bateango lan-auzietan Arartekotza eta ebazpenbidea suztatzea.

6.- Enpresa edo Elkarte-mailako Berdineango Batzordeak sortu daitezela suztatzea, alorkako nahiz orokor direla.

7.- Lan-Sailari, indarrean dauden Bateango Lan-Hitzarmenak agian beste lan-alorretara zabaldu ahal izatearen saloa egin, edo hala behar izanez gero aintzin-argipideak ematea, bateango itunebideak zailak gertatu edo indarreango araupideetan ohartemandako beste batzuk gerta daitezenean.

8.- Sei hilabetez behin, gutxienez, Autonomia-Elkarteko ekonomia-egoerari eta Jaurlaritzaren ekonomia-alorreango guztizko ekintzapideei buruzko argipide-txosten bat Jaurlaritzagandik hartzea.

3. Atala - Osatze-modua

Kontseilua Berdineangoa izango da, eta ihardun dezaten sindikaritza-erakundeen izeneko zazpi kidek, erakunde hoien ordezkotza-indarraren arauera, eta ugazaba-bazkunen izeneko beste horrenbestek osatuko dute, boto-eskubiderik gabeko Lehendakari eta Idazkariarekin batean.

Ihardun dihardutenak adina ordezko izango dira.

Ihardun diharduen kide bakoitzak boto bat izango du.

4. Atala - Izendapena

Sindikaritza-erakundeen eta Ugazaba-bazkunen izeneko Kontseilukideak, hoiek aurkeztuko dituzte eta Lehendakariak izendatuko ditu.

5. Atala - Izendapena

Kontseilukideen manu-aldiak bi urte iraungo du, berriz hautatu ahal izatearen kaltetan gabe.

Epe hori gora-behera, ugazaba eta sindikaritza-bazkunek bere izenean berenezko kide edo ordezko gisa izendatutakoak aldatu egin ahal izango dituzte.

II IDAZPURUA

IHARDUNA

6. Atala - Iharduna

1.- Kontseilua, Osoan eta Lan-Taldeka arituko da.

2.- Erabakiak, Kontseiluko alde bakoitzeko kideen ehuneko hirurogeikoak elkar hartuz hartuko dira.

3.- Kontseiluaren erabakia aurreko 2garren Atalaren 1 eta 2 zatiek aipatzen dituzten egitekoei buruzkoa izan dedinean, bat ez datorren aldeak edo aldeek bere boto bereziari eutsi ahal izango diote, aurrean duten arazoari buruzko bere iritzia adierariz; boto berezi hori, nola-nahi ere, kontseiluak onar dezan argipide-txosten, erizpen edo azterpenari erantsi beharko zaio.

7. Atala - Osoko Bilkura

1.- Kontseilukide guztiek osatutako Osoko Bilkurak ahalmen hauek izango ditu:

a) Lan-Harremanen alderdi bereziei buruzko norabideak onartzea, sindikaritza-erakundeek eta ugazaba-bazkunek kontutan izan ditzaten.

b) Lege honen 2garren Atalak aipatzen dituen egitekoei buruzko erabakiak hartzea.

c) Aldian-aldian Kontseiluaren Zerbitzuen ihardunaren berri eman dakionekoa, eta ihardun hori eginkorrago izan dedin bere iritziz egoki diren buzipenak egitea.

d) Lan-Harremanen arloan aitortzen zaizkien gaitasun eta alderdikeriarik eza direla eta bitartekotza eta ebazketa-lanak egin ditzatenen izendapenak egitea.

e) Bere helburuak betetzeko behar daitezen hitzarmen guztiak egitea.

2.- Bilkurak ez dira agirikoak izango, Osoko Bilkurak berak bilera hasterakoan berariz erabaki dezanean salbu. Osoko Bilkura hiru hilabetez behin egingo da gutxienez.

3.- Kontseilu Osoak, bere egitekoak betetzeko beharrezko izan daitezen teknika eta ardularitza-zerbitzuak izango ditu eta bai, hala behar izanez gero, egoki eritzitako aituen aholkularitza ere, Jaurlaritzako Sail bereziei beharrezko eritzitako argipideak eskatu diezazkiekela.

8. Atala - Lan-Taldeak

1.- Lan-Taldeak, Kontseiluari dagozkion gaiei buruzko argipideak edo erizpenak emateko azterlan-taldeak dira.

2.- Kontseilu Osoak jarriko ditu hoien ihardutzeko era, zenbateko eta osatze-moduarentzako arauak.

3.- Kontseiluaren Osoko Bilkurak, lan zehatzetarako beharrezko eritzitako Lan-Talde bereziak sortarazi ahal izango ditu.

9. Atala - Lehendakaria

1.- Kontseiluko Lehendaria Jaurlaritzako Lehendakariak izendatuko du, Sindikaritza eta Ugazaba-Baterakundeei bere iritzia eskatu ondoren, gaitasuna eta iareitasuna aitortzen zaizkien pertsonen artetik, eta bost urte iraungo du bere karguan, berriz hautatu ahal izatearen kaltetan gabe.

2.- Honako hauek dira Lehendakariaren egitekoak:

a) Kontseiluaren ohorezko ordezkotza.

b) Osoko Bilkuretarako deiak egitea, hoietan mahaipuru izatea eta bertango eztabaidaketak erazkotzea.

c) Kontseiluaren bilkuretarako gai-zerrenda egitea; bertan, halabeharrez eta arauz ezarri dedin moduan, Kontseilu Osoko kideek eska ditzaten saloak egon beharko dute.

d) Kontseiluari bere agintepeko arazo eta auziak aurrera eramatea.

e) Biltzar-agiriei azken-onarpena ematea, Kontseiluaren erabakiak argitaratzea eta hoiek bete daitezenaz arduratzea.

f) Lehendakari denez dagozkion beste guztiak.

10. Atala - Idazkari Nagusia

1.- Idazkari Nagusia Osoko Bilkurako Idazkari da, eta Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak izendatuko du, Sindikaritza eta Ugazaba-Baterakundeei bere iritzia eskatu ondoren, iareitasuna eta gaitasuna aitortzen zaizkienen artetik, eta bost urtetan iraungo du bere karguan, berriz aukeratu ahal izatearen kaltetan gabe.

2.- Honako hauek ditu bere egiteko Idazkari Nagusiak:

a) Osoko Bilkuran Idazkari gisa egon, eta bertan idazkari denez dagozkionak egitea.

b) Kontseiluko Zerbitzuen arteko teknika eta Arduralaritza-Antolakideketa egin, eta modu eginkorrez ihardun dezatenaren ardura hartzea.

c) Kontseiluko lan-sail bereziekiko ikerlaritza.

d) Bilkura-agiriaren egiaztapena egin eta, Lehendakariaren oniritziarekin, har daitezen erabakiei dagozkien bideak eginaraztea.

e) Kontseiluaren egintza eta erabakiak egiaztatzea.

f) Lehendakariari agizko arazoen eta hark agindutako beste guztien berri ematea.

g) Kontseiluaren zerbitzurako Lanarigoaren Burugoa.

h) Urtean behin, gutxienez, Kontseiluaren ihardunari eta Autonomia-Elkarteango lan-egoerari buruzko kontu ematezko txosten bat egitea, Lan-Harremanen Kontseilu Osoari aurkeztu eta horrek bere onarpena eman diezaion.

11. Atala - Lanarigoaren Legebideak

Kontseiluaren zerbitzurako lanarigoa Konseiluak berak akuratuko du, eta Autonomia-Elkartearen zerbitzurakoak dituen legebideak berak izango ditu.

12. Atala - Dirubideak

Kontseiluarentzako Dirubideak, herrilanarien, Lege honen 7.3 Atalean aipatutako aituen eta sindikaritza-erakundeen eta ugazaba-bazkunen ordezkarien sariak barne, Autonomia-Elkarteko Guztizko Diruegitamuetan horretarako egin daitezen diru-izendapenetatik egingo dira.

Aldibaterako Erabakia

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo berrogei egunaen barruan, eta eurreko 9garren eta 10garren Atalek agintzen dutenaren arauera, Kontseiluko Lehendakariaren eta Idazkari Nagusiaren izendapenak egingo dira.

Erabaki Gehigarriak

Lehenengoa

Legez eratu ondoren, Kontseiluaren Osoko Bilkurak bere Barne-Araudia egin eta onartuko du, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Bigarrena

Lege honen 3garren Atalean ohartemandakoetarako, eta lehenengo Kontseilua osatzeko, Eusko Jaurlaritzak argitaratutako xehetasunen arauera mila bederatzirehun eta larogeigarren urtean Autonomia Elkartearen barruan langileen enpresetango ordezkaritza-sailetarako hauteskundeetan ordezkarien ehuneko hamar ordezkaritik gora ateratako sindikaritza-bazkunek izango dute ordezkariak aurkezteko eskubidea.

Horrela jokatuko da geroango berriztapanetan ere.

5garren Atalean agindutakoaren kaltetan gabe, langileen enpresako ordezkaritza-sailetarako hauteskunde berriak izatea gertatu gero, hurrengo bi hilabeteren barruan Kontseilua hauteskunde hoietan atera dedin heinekoen arauera birrantolatuko da.

Hirugarrena

Lege honen 3garren Atalean ohartemandakoetarako, Autonomia-Elkarteko Kondaira-Lurraldeetako ugazaba-bazkunek elkar hartuta izendatuko dira ugazaba-bazkunen ordezkariak, edo Euskal Enpresen-Baterakundearen saloz, egon baldin badago.

Laugarrena

Lege honen 4garren Atalean ohartemandakoetarako, ugazaba eta sindikaritza-erakundeek Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta gehienerako berrogei egutegi-eguneko epearen barruan izendatuko dituzte bere ordezkariak.

Epe hori igaro ondoren Lehendakariak, Lege honen 9garren Atalak ematen dizkion agintepideez baliatuz, Kontseiluari Osoko Bilkurarako deia egingo dio, bilkura-eguna baino zortzi egun lehenago idatzitako adierazpenez.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra