8/1998 Legea, martxoaren 27koa, Euskal Irrati Telebista Herri-Erakundea Sortzeko Legea Aldatzen duena.
1998-03-27Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1998/4/17, 71. zk.; EAO, 2011/12/23, 308. zk.
§ 214. 8/1998 LEGEA, MARTXOAREN
27KOA, EUSKAL IRRATI TELEBISTA HERRI-ERAKUNDEA SORTZEKO LEGEA ALDATZEN DUENA
ZIOEN
ADIERAZPENA
Euskal Irrati Telebista zuzenbide
pribatuko herri-erakundearen funtzionamenduaren erregimen organikoaren zenbait
puntu aldatzea da lege honen funtsezko helburua. Aldaketa horietarako bide eman
duen prozesua urriaren 11ko 4/1996 Legearekin hasi zen, Euskal Irrati Telebista
erakundearen zuzendari nagusiari buruzko zenbait alderdi aldatzea sustatu
zuenarekin.
Lege honek kide gehiago aurreikusten du
Administrazio-Batzordean, Euskal Autonomia Erkidegoko kultura- eta
gizarte-arloko talde eta erakunde garrantzitsuen ordezkariei lekua emanez. Alde
horretatik, aipatzekoa da aurreikusitako erregimen organikoan izan den
berrikuntza, hau da, herri-erakundeko baltzuen aholku-batzordeak deuseztatzea.
Legea aldatzearekin batera berrikuspenak
egin behar izan dira hainbat alderditan, esaterako: Administrazio-Batzordean
eta bere funtzionamendu-arauetan, herri-baltzuen zuzendarien karguetan, eta
Euskal Irrati Telebista erakundeko langileen hornikuntzan eta erregimenean.
Azkenik, Jaurlaritzaren ekainaren 30eko
7/1981 Legearen 52. atalean zehaztutakoaren arabera, baimena ematen zaio Eusko
Jaurlaritzari lege hau indarrean jarri eta sei hilabeteko epean legezko hainbat
testu batera ditzan.
Lehenengo
Atala
Euskal Irrati Telebista Herri-Erakundea
Sortzeko maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen 5. atala aldatu eta honela geratu da:
"5.
Atala
'Euskal
Irrati Telebista' Herri-Erakundearen organoak honako hauek dira:
a) Administrazio-Batzordea
b) Zuzendari nagusia"
2.
Atala
Euskal Irrati Telebista Herri-Erakundea
Sortzeko maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen 6.1 atala aldatu eta honela geratu da:
"6.
Atala
1.- Legebiltzarrak lege honek dioen eran
izendatutako hemeretzi kidek osatzen dute Administrazio-Batzordea.
2.- Batzordekide-kargudunek ezin izango dute izan
a) zuzeneko edo zeharkako inolako
lanbide-loturarik baltzu pribatuekin, baldin eta baltzu horiek honako hauek
badituzte ekintza nagusi edo osagarritzat: publizitatea ekoiztu edo banatu,
zine-filmak ekoiztu eta banatu, laburmetraiak barne; magnetoskopioz filmatutako
edo grabatutako programak ekoiztu; disko, magnetofono-zintak edo antzekoak
ekoiztu; edo baldin eta baltzu horien jarduera honako hau bada: lege honetan
araututako Herri-Erakundearen egitekoen esparru diren enpresa edo baltzuetan
erabiltzen diren edo erabil daitezkeen ekipoak, materiala edo edozein eratako
osagaiak ekoiztu, zuzkitu edo hornitu.
b) jarduneango zerbitzu- edo lan-harremanik
Herri-Erakundearekin edo bere baltzuekin".
3.
Atala
Euskal Irrati Telebista Herri-Erakundea
Sortzeko maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen 7. atala aldatu eta honela geratu da:
"7.
Atala
1.- Administrazio-Batzordeko hamabost kideren
izendapena Legebiltzarreko taldeek Legebiltzarreko Mahaiaren aurrean
aurkeztutako proposamenei jarraiki egingo da.
2.- Administrazio-Batzordeko lau kide segidan
aipatutako erakunde eta elkarteek Legebiltzarreko Mahaian aurkeztutako
proposamenetan azaldutako pertsonen artetik izendatuko dira:
a) Euskaltzaindia,
b) Eusko Ikaskuntza,
c) Euskal Herriaren Adiskideen Elkartea,
d) Euskal Herriko Unibertsitatea,
e) Proposamena egiterakoan Euskal Autonomia
Erkidegoan ordezkari gehien duten sindikatuak,
f) Euskal Autonomia Erkidegoko
kontsumitzaile-elkarteen federazioak.
3.- Administrazio-Batzordeko kideen
izendapenerako, emandako botoen bi herenen gehiengoa beharko da".
4.
Atala
Euskal Irrati Telebista Herri-Erakundea
Sortzeko maiatzaren 20ko 5/1982 Legeari 7 bis atal bat gehitu zaio. Atal berri
horren edukia honako hau da:
"7
bis Atala
1.- Administrazio-Batzordea bertako kideek
izendatu eta hilabeteko epean eratuko da, kide guztiak beren tokiaz bilkura
berean jabetzen direla.
2.- Administrazio-batzordekideek dagokien
legegintzaldia bukatzeaz bat edo hautatu zituen organoak kargutik kentzen dituenean
utziko dituzte beren karguak. Halere, jardunean jarraituko dute kide berriak
beren tokiaz jabetu arte. Kargutik kentzeko, izendapenerako bezalako gehiengoa
beharko da.
3.- Administrazio-Batzordearen manualdian edozein
arrazoirengatik gerta litezen balizko hutsuneak, 7. atalaren 3. idazatian
ezarritakoaren gehiengoaren arabera, izendapena egiteko aurreikusitako
sistemekin bat etorriz beteko dira
4.- Administrazio-batzordekideren bat kargutik
kentzeari dagokionez, izendatu zuen organoak hori erabakitzeko ahalmena izango
du, ondorengo kasuren bat gertatuz gero:
a) Errenkako sei hilabetetik gora dirauen
ezintasun fisiko edo eritasuna edukitzea.
b) Gaitasun falta nabarmena izatea edo lege
honetan jasotako irizpide, printzipio edo helburuen kontra jokatzea.
c) Engainuzko delituagatik kondenatua izatea.
d) Izendatu zuen organoarekiko ordezkaritza
galtzea".
5.
Atala
Euskal Irrati Telebista Herri-Erakundea
Sortzeko maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen 8. atala aldatu eta honela geratu da:
"8.
Atala
1.- Administrazio-Batzordea balio osoz bildu
dadin, gutxienez bere eskubide osoko kideen erdiek eta bat gehiagok egon
beharko dute bertan.
Batzordearen erabakiak, bertaratutako
batzordekideen gehiengoz hartuko dira, atal honen 2. idazatiak aipatzen
dituenetan salbu.
2.- Honako gai hauek Administrazio-Batzordeko
kideen bi herenen gehiengoa beharko dute:
a) Zuzendari nagusiaren proposamenez,
Herri-Erakundearen ekintza-plana ontzat ematea; plan horretan, gutxienez,
emankizun-programaren oinarrizko printzipioak eta irizpideak jasoko dira
xehetasunez, eta bai Herri-Erakundeko baltzu berezien ekintza-plana ere.
Ekintza-plana lehenengo aldiz eztabaidatzeko bilkura hasi eta hilabeteko epean
ez bada lortzen jarritako arauzko gehiengoa, batzordekideen erabateko gehiengoa
aski izango da plan hori onartzeko.
b) Herri-Erakundearen eta bere baltzuen
langile-zerrendak eta horien aldaketak behin betiko onartzea. Horretararako,
dagokion adierazpen-txostena erantsiko da.
c) Talde-negoziaziorako irizpide orokorrak
ezartzea eta Herri-Erakunde eta bere baltzuen langileen lansari-arauak
onartzea.
d) Herri-Erakundearen eta bere baltzuen
aurrekontu-egitasmoa onartzea. Lehenengo boto-emanketan idazati honen lehenengo
zatian jarritako arauzko gehiengoa lortuko ez balitz, aurrekontu-egitasmoa
Jaurlaritzari bidaliko zaio, legezko epearen barruan,
administrazio-batzordekide bakoitzaren botoa zehaztuz.
e) Autonomia Erkidegoko gizartearen
aniztasunarekiko eta elebitasunarekiko begirunez, politika-taldeentzako
programazio-zatia sei hilabetez behin zehaztea eta gizarte-taldeentzakoa
aztertzea.
f) Administrazio-Batzordearen
funtzionamendu-araudia onartzea eta aldatzea".
6.
Atala
Euskal Irrati Telebista Herri-Erakundea
Sortzeko maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen 9. atalari idazkera berria eman eta
honela geratu da:
"9.
Atala
1.- Bestetik, honako hauek ere
Administrazio-Batzordearen eskumen dira:
a) Lege honen bigarren atalburuan agindutakoaren
arabera programazioa betetzen dela zaintzea.
b) Herri-Erakundearen ardurapeko baltzu eta
enpresen zuzendarien izendapen-proposamenez jabetu, horiei buruzko irizpenak
eman, jakin eta hilabeteko epean, eta zuzendarien toki-uztearen aurretiazko
adierazpena jaso.
c) Herri-Erakundearen eta bere ardurapeko baltzu
eta enpresen ekintzen garapenari buruzko urteko txostena onartzea.
d) Eusko Jaurlaritzak publizitatearen arloan
eman asmo dituen xedapenenei buruzko irizpenak ematea.
e) Herri-Erakundeko baltzuen bidezko
publizitate-iragarketa araupetzeko arauak jartzea, kalitatearen kontrola,
publizitate-mezuen edukia, bai eta iragarketa-denbora programazioari eta bertan
sartutako komunikabideen beharrei egokitzea ere, kontuan izanik.
f) Urteoro, adierazpide bakoitzaren
emanaldietan sartu beharreko norbere irradagaien ehunekoa zehaztea.
g) Herri-Erakundeko zuzendari nagusiak aurrera
ekarritako gai guztiez jabetzea, bere ardurapekoak izan ez arren.
2.- Atal honetako aginpideak gauzatzeko bide diren
erabakiak bertaratutakoen arteko gehiengo soilez hartuko dira".
7.
Atala
Euskal Irrati Telebista Herri-Erakundea
Sortzeko maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen 10. atala berriz ere idatzi eta honela
geratu da:
"10.
Atala
1.- Administrazio-Batzordeko burutza
batzordekideen artean txandakakoa izango da. Hiru hilabete iraungo du eta
batzordekide zaharrenak ekingo dio; gero, txandan adinez batzordeburuaren hurrengoa
denak jarraituko dio, eta, irizpide berdinari atxikiz, hurrengo txandadunak.
2.- Legegintzaldiak dirauen bitartean
batzordekideren baten ordezkoa jarri beharra gertatuz gero, ordezko horri,
txandakako burutzarako, ordeztu duen batzordekidearen txanda egokituko zaio.
3.- Administrazio-Batzordeko burua,
protokolo-egitekoez gain eta kide anitzeko organo baten burua den aldetik
dagozkionez gain, ikuslearen babeslea izango da. Horiek horrela, herritarrek,
Herri-Erakundearen eta bere baltzuen jarduera-esparruari dagokionez egindako
kexak, iradokizunak eta proposamenak jaso, izapidetu eta erantzun beharko ditu,
araudi bidez ezarritakoaren arabera".
8.
Atala
Euskal Irrati Telebista Herri-Erakundea
Sortzeko maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen 13. atala aldatu eta honela geratu da:
"13.
Atala
1.- Batzordeburuari dagokio
Administrazio-Batzorderako deia idatziz egitea, bertan gai-zerrenda eta
bilkurarako toki, egun eta ordua adieraziz.
2.- Batzordeburuak nahitaez egin beharko du
Batzorderako deia, gutxienez bertako zortzi batzordekidek eskatuta. Eskabidean
dei bereziaren xede diren puntu zehatzak ezarri beharko dira idatziz.
3.- Atal honen aurreko idazatietan ohartemandakoa
hala dela ere, batzordeburuak bere kabuz luzaezineko eta berebiziko
garrantzizkotzat iritzitakoetan, bilkurarako deia telegramaz egin ahal izango
du; mezuan, atal honen lehenengo idazatian ohartemandako zehaztasunak eman
beharko dira.
4.- Administrazio-Batzordeak ez du gai-zerrendan
jasotako arazoez baino aritzerik izango, bertaratutakoen gehiengo soilez
horrela erabakitzen bada. Nolanahi ere, gai horiei buruzko erabakiak onartzeko
beharrezkoa izango da bilkuran diren kide guztien adostasuna".
9.
Atala
Euskal Irrati Telebista Herri-Erakundea
Sortzeko maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen 14. atalaren 2. lerroaldea aldatu eta
honela geratu da:
"14.
Atala
1.- Herri-Erakundeko zuzendari nagusia
Administrazio-Batzordearen bilkuretara joan ahal izango da, hitz egiteko eta
botoa emateko eskubidez, baina berari artez dagozkion gaietan esku hartzerik ez
daukala.
2.- Halaber, Batzordeak aholkua eskatzen dien
teknikariak ere joan ahal izango dira, Batzordeak bertaratutako kideen gehiengo
soilez erabakitako kasuetan".
10.
Atala
Euskal Irrati Telebista Herri-Erakundea
Sortzeko maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen 22. atalaren 2. lerroaldea aldatu eta
honela geratu da:
"22.
Atala
1.- Legebiltzar-eztabaidaketen geroagoko
zabalkundean, edo horiei buruzko albisteetan eta hauteskundeetako zabalkunde-ekintzetan,
legebiltzar-talde bakoitzarentzako irrada-aldia talde horrek Eusko
Legebiltzarrean duen ordezkari-kopuruaren heinekoa izango da.
2.- Hauteskunde-ekintzetan zehar
hauteskunde-arauek aurreikusten duten jaurpide berezia ezarriko da. Jaurpide
horren ezarketaz eta kontrolaz Hauteskunde-Batzordea arduratuko da, bere
eginkizuna Administrazio-Batzordearen eta zuzendari nagusiaren bitartez beteko
duelarik. Izan ere, horiek Hauteskunde-Batzordeak ezarritako irizpideak
betetzeko beharrezkoak diren erabakiak hartuko dituzte".
11.
Atala
Euskal Irrati Telebista Herri-Erakundea
Sortzeko maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen 40. atala aldatu eta honela geratu da:
"40.
Atala
1.- Erakundea sortu ondoren, herri-baltzuetako
zuzendariak Herri-Erakundeko zuzendari nagusiak izendatuko ditu, lege honen 9.1
b) atalean zehaztutakoa betez.
2.- Herri-baltzuetako zuzendariak edo, hala
badagokio, Herri-Erakundeko zuzendari nagusia izango dituzte beren arduralari
bakar, eta akziokako baltzuentzat orotariko legeetan jarritako ahalmenak izango
dituzte eta lege horietan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.
3.- Herri-baltzuetako eta horiei jardute-egituraz
atxikitako komunikabideen zuzendaria Herri-Erakundearen zuzendari
nagusiarentzat aurreikusitako elkartuezin beren menpe egongo da".
12.
Atala
Euskal Irrati Telebista Herri-Erakundea
Sortzeko maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen 47. atala aldatu eta honela geratu da:
"47.
Atala
1.- Herri-Erakundeko eta bere baltzuetako
langileek lan-legeek agintzen dutena izango dute jaurpide.
2.- Herri-Erakunderako eta bere baltzuetarako
langileen hautaketa deialdi publikoaren bidez eta merezimendu eta gaitasunaren
printzipioetan oinarritutako sistemen arabera egingo da.
3.- Administrazio-Batzordekide izateak ez du,
inoiz ere, Herri-Erakundearekiko eta bere baltzuekiko lan-eskubiderik
sortaraziko".
Aldibaterako
Xedapenak
Lehenengoa
1.- Lege
hau indarrean jartzearekin batera Euskal Irrati Telebista Herri-Erakundea
Sortzeko maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen 7.2 atalean aipatutako
Administrazio-Batzordeko lau kideen izendapenari ekingo zaio, lege honen
hirugarren atalean zehaztutakoarekin bat etorriz.
2.- Batzordeko
kide horiek, gainontzeko kideekin batera, beren karguak utziko dituzte
legegintzaldia amaitzen denean, Euskal Irrati Telebista Herri-Erakundea
Sortzeko maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen 7 bis atalean zehaztutakoaren arabera,
lege honen laugarren atalean zehaztutakoarekin bat etorriz.
Bigarrena
Lege hau indarrean jarri eta sei
hilabeteko epean, Administrazio-Batzordeak bere funtzionamendu-araudia onartuko
du Euskal Irrati Telebista Herri-Erakundea Sortzeko maiatzaren 20ko 5/1982
Legearen 8. atalean eskatutako gehiengoz, lege honen bosgarren atalean
zehaztutakoarekin bat etorriz.
Indargabetze
Xedapena
Euskal Irrati Telebista Herri-Erakundea
Sortzeko maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen 15. atala indargabeturik geratzen da.
Azken
Xedapenak
Lehenengoa
1.- Baimena
ematen zaio Jaurlaritzari lege hau indarrean jarri eta sei hilabeteko epean
honako hauek testu bakar batean bateratzeko legegintzako dekretua onar dezan:
Euskal Irrati Telebista Herri-Erakundea Sortzeko maiatzaren 20ko 5/1982 Legea,
Euskadiren Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legearen hirugarren
xedapen gehigarria, Euskal Irrati Telebista Herri-Erakundea Sortzeko Legea
aldatzeko urriaren 11ko 4/1996 Legea eta oraingo lege hau.
2.- Jaurlaritzaren
ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 52.4 atalarekin bat etorriz, lehengo baimenak
bere baitan dakar bateratu beharreko legezko testuak arautzea, argitzea eta
harmonizatzea. Baimena ematen zaio Jaurlaritzari, bereziki, Euskal Irrati
Telebista Herri-Erakundea Sortzeko maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen bosgarren
atalburuan jasotako erantzun-eskubidea Zuzenketa-Eskubideari buruzko martxoaren
28ko 2/1984 Lege Organikoan zehaztutakori egokitzeko.
Bigarrena
Lege honek Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango du indarra.