8/1992 Legea, abenduaren 23koa, Euskadiko Autonomi Elkartearen 1993.ekonimi-urterako Diruegitamu Nagusiak onartzen direnekoa.
1992-12-23Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1992/12/31, 254. zk.; EAO, 2012/2/15, 39. zk.
§
143. 8/1992 LEGEA, ABENDUAREN 23KOA, EUSKADIKO AUTONOMI ELKARTEAREN 1993.
EKONOMI-URTERAKO DIRUEGITAMU NAGUSIAK ONARTZEN DIRENEKOA
I IDAZPURUA
EUSKADIKO 1993. EKONOMI URTERAKO DIRUEGITAMUAK
ONARTZEA ETA HORIEN EDUKIA
Lehenengo
Atala - Onarpena
1.- Euskadiko Autonomi Elkartearen 1993. urterako
Diruegitamu Nagusiak onartzen dira, lege honetan ezartzen diren baldintzetan.
2.- Euskal Herriko Ogasuntza Nagusia Eratzen
duten Oinarri-irizpideei buruz indarrean dauden Aginduei buruzko maiatzaren
17ko 1/1988 Legegintza-Dekretuko 25-2-a) atalean jasotzen diren ondorioetarako,
Eusko Legebiltzarraren Diruegitamua lege honen barruan sartzen da.
3.- Lege hau 1992.eko abenduaren 31z eta urte
honi dagokion Diruegitamuaz geroztik sortu daitezkeen erakundeekin ere
erabiltzekoa izango da.
2.
Atala - Autonomi Elkarteko Administrazioaren diruegitamua
1.- Euskadiko Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren
diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendak, zenbatekoz, ordainketetarako
diru-izendapenen aldetik guztira 619.598.000.000 pezeta jotzen du, eta gerorako
lotzezko diru-izendapenetatik guztira 83.766.000.000 pezeta, horien 1993.az
geroko ekonomi urtekako banaketa I. Eraskinean zehazten dena izanik.
2.- Euskadiko Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren
diruegitamuetako diru-eskuraketen zehaztapen-zerrendaren zenbatekoak guztira
619.598.000.000 pezeta jotzen du.
3.- Unibertsitatearen Eraberriketari buruzko
abuztuaren 25eko 11/1983 Legeko 54. artikuluak agintzen duenari jarraiki,
Euskal Herriko Autonomi Elkarteak Universidad del País Vasco-Euskal Herriko
Unibertsitateari emango dion diru-laguntza 16.003.000.000 pezetakoa izango da
guztira. Zenbateko hori honela banatzen da: 14.490.000.000 pezeta agizko
gastuetarako eta 1.513.000.000 pezeta diru-ezarketen finantzaketarako.
3.
Atala - Ihardutze-erakunde burujabeen diruegitamuak
1.- Ihardutze-erakunde burujabeen
diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendetan, honako zenbateko hauetako
ordainketetarako eta gerorako lotzezko diru-izendapenak egiten dira:
- Servicio
Vasco de Salud-Osakidetzari, ordainketetarako diru-izendapenen aldetik
184.625.090.000 pezeta, eta gerorako lotzezko diru-izendapenetatik 1.635.000.000
pezeta, horien 1993.aren ondorengo ekonomi urtekako banaketa lege honetako I.
Eraskinean zehazten dena izango dela.
- Instituto
Vasco de Administración Pública-Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari,
ordainketetarako diru-izendapenen aldetikako 1.530.000.000 pezeta. Gerorako
diru-izendapen lez 17.000.000 pezeta; diru-zenbateko horren banaketa, 1993.az
geroztiko ekonomi urteka, lege honetako I. Eraskinean zehazten dena delarik:
- Instituto de
Alfabetización y Reeuskaldunización-Helduen Alfabetatze eta
Berreuskalduntze-Erakundeari, ordainketetarako diru-izendapenen aldetikako
3.625.000.000 pezeta.
- Instituto
Vasco de Estadística-Euskal Estatistika Erakundeari, ordainketetarako
diru-izendapenen aldetikako 1.039.881.000 pezeta.
- Instituto
Vasco de la Mujer-Emakumearen Euskal Erakundeari, ordainketetarako
diru-izendapenen aldetikako 273.600.000 pezeta.
- Instituto
Vasco de Educación Física-Soin-Hezkuntzarako Euskal Erakundeari,
ordainketetarako diru-izendapenen aldetikako 380.000.000 pezeta.
2.- Aipatu diren erakunde autonomoen
aurrekontuetako diru-sarreren egoera, horietako bakoitzerako izendatutako
ordainketa-kredituek duten erabateko zenbatekoaren araberakoa izango da.
4.
Atala - Euskal Irrati Telebista herri-izaikiaren eta horren eraentzarako
baltzuen diruegitamua
1.- "Euskal Irrati Telebista"
Herri-Izaikiaren ustiaketa eta kapital diruegitamuetan 10.661.900.000 eta
939.100.000 pezetako dotazioak ematen dira, hurrenez hurren, diru-eskuarteak
ere kopuru berberekoak izango direla.
2.- Irrati eta Telebistako Herri-Zerbitzuen
Eraentzarako Herri-Baltzuen diruegitamuetan, honako zenbateko hauetako
diru-horniketak onartzen dira:
USTIAKETA
AURR. KAPITAL AURR.
Euskal Telebista, A.B. 11.875.750.000 1.449.250.000
Eusko Irratia, A.B. 1.370.650.000 100.000.000
Gasteiz Irratia, A.B. 375.400.000 61.200.000
Eraentzarako
Herri-Baltzu horientzat ohartemandako diru-eskuarteek, baltzu bakoitzarentzat
ordainketetarako diru-izendapenak hornitzeko ontzat emandakoen guztizko
zenbateko bera jotzen dute.
3.- "Euskal Irrati Telebista"
herri-izaikia sortzeari buruzko maiatzaren 20ko 5/1982 Legeko 44. atalak
dioenaren arabera, "Euskal Irrati Telebista" herri-izaikiaren eta
Irrati Telebistako Herri-Zerbitzuen Eraentzarako Herri-Baltzuen bateratutako
diruegitamuak ontzat ematen dira, ordainketetarako diru-izendapenak
hornitzekoen aldetik guztira 14.245.900.000 pezetara jotzen dute, Ustiakuntza
Aurrekontuari dagozkionak eta 1.698.450.000 pezeta, Kapital Aurrekontuari
dagozkionak, diru-eskuarteak ere diruzenbateko horiei dagozkienak direlarik.
5.
Atala - Enerjiaren Euskal Erakundearen diruegitamua
Enerjiaren
Euskal Erakundearen ustiakuntzako eta domuko diruegitamuetan, ordainketarako
diru-izendapenei buruzkoan, hurrenez hurrez, 1.767.116.000 eta 2.869.140.000 pezetako
diru-izendapenak egiten dira, diru-eskuarteak ere hainbateko berean jarriz.
Bestalde, 1.830.000.000 pezeta jotzen duten gerorako lotzezko diru-izendapenak
egiten dira, horien 1993.az geroko ekonomi urtekako banaketa I. Eraskinean
zehazten denez egingo dela.
6.
Atala - 4. atalean sartzen ez diren herri-baltzuen diruegitamuak
1.- Lege honetako 4. atalean sartu gabeko
herri-baltzuen ustiakuntza eta kapital diruegitamuetan, ordainketetarako
diru-izendapenak hornitzeko guztira ematen diren 39.433.085.000 eta
32.364.871.000 pezetak, hurrenez hurren, eta geroko lotzezko diru-izendapenak
hornitzeko guztirako 9.685.523.000 pezetak baltzuka zehazten dira, horien
1993.az geroko ekonomi urtekako banaketa I. Eraskinean zehazten denez egingo
dela.
2.- Ordainketetarako diru-izendapenak hornitzeko
ohartemandako diru-eskuarteak bakoitzaren diru-eskuraketen zehaztapen-zerrendan
zehazten dira, horien guztirako diru-zenbatekoak aurreko zenbakian adierazitako
berberak direla.
3.- Baltzu bakoitzaren ustiakuntza eta kapital
diruegitamuetan ohartemandako diru-izendapenen eta diru-eskuarteen zenbatekoak
II. Eraskinean zehazten dira.
4.- Beren
helburuak Euskadiko Autonomi Elkarteko Diruegitamu Nagusietan sartutako
egitarauetan jasota baldin badaude eta aribideko lehenengo lau urteetarakoa
gutxienez izango den ekintza-egitamua aurkeztu ondoren, Jaurlaritzak, Ogasun
eta Finantza Sailaren saloz, lege hau indarrean jarriz gero sor daitezen
herri-baltzuen Diruegitamuak onartu ahal izango ditu, eta onartutako
diruegitamu horiek Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta
Diruegitamuen Batzordeari bidaliko dizkio.
7.
Atala - Gaudimenak emateko mugak eta jaurbideak
1.- 1993.eko ekonomi urtean Autonomi Elkarteko
Administraritzak, egingo diren egiketak direnak direla, zenbatekoz gehienera
25.000.000.000 pezeta joko duten gaudimenak eman ahal izango ditu, eta muga
horri ez zaio lehenago emandako gaudimenak baliogabetzea dakarten egiketak ordezkatzeko
edo horientzako dirubide berriak egiteko eman daitezen gaudimenen zenbatekoa
eratxikiko.
Euskadiko
Autonomi Elkarteko Administraritzak gaudimenak emateko baldintzak arauz ezar ez
ditzan bitartean, Eusko Jaurlaritza izango da, dagokion Sailaren saloz, horiek
emateko baimena emateko gai, eta emateko ardura Ogasun eta Finantza Sailarena
izango da.
Emandako
gaudimenen eraenpidea eta jarraipena egiteko ardura dagokion Sailarena izango
da, gaia dela eta, Ogasun eta Finantza Sailak horretan duen gaitasun
orokorraren kaltetan gabe.
2.- Halaber, 1993.eko ekonomi urtean zehar,
finantza entitateek egin ditzaten abal-eragiketak, parte hartzezko kreditapenak
bermatzeko direnak, Autonomi Elkarteko Administrazioak, dagozkion hitzarmenen
bidez, egin ahal izango ditu zati batetan. Ogasun eta Finantza Sailak gauzatuko
ditu eragiketa horiek eta horien diru-zenbatekoa, atal honetako aurreko
lerroaldian ezarritako mugartearen barruan kontatuko da.
8.
Atala - Zorpetze-egiketen mugak eta jaurbideak
1.- Autonomi Elkarteko Arduralaritzak egin eta
indarrean egon daitezen zorpetze-egiketen zenbatekoak 1993ko abenduaren 31n ez
du, bere agiriztapen-era edozein izanik, 198.345.000.000 pezetatik gorakoa izan
beharko, atal honetako 2-b) zenbakian agintzen dena salbu.
Aurreko
zatian onartutako mugari, Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren
zorpetze-zenbatekotik 66.000.000.000 pezeta eratxikiko zaio gehienera, 1993.eko
ekonomi urteari dagokiona. 1993.eko ekonomi urteari dagokion norbanako-alorreko
legeen menpeko diren erakundeen kanporako zorpetzea gehienera 11.203.515.000
pezetakoa izango da.
Zuzenbide
pribatuko herri-baltzuek eta baltzu publikoek zorpetze-eragiketak bakarrik egin
ditzakete, dituzten ezaugarriak, epea eta gauzatze-jaurpideak nolakoak diren
berdin diola, baldin eta, eragiketok, dagozkien aurrekontuetan jasota badaude
eta horiek izan ditzaketen aldaketak onartuak badaude indarrean dauden legeen
arabera. Eragiketok burutzearen berri Ogasun eta Finantza Sailari emango zaio
gauzatu baino lehen.
2.- Honako hauek izan dira zorpetze-egiketen
jaurpideak:
a) Urtebete
baino luzeagoko aldirako zorpetzezko ekonomi urtean hitzartu beharreko egiketek
diruezarketa-gastutarako dirubideak egitea izango dute helburu.
b) Ekonomi
urtearen barruan hitzartu beharreko, urtebetetik gora gabeko aldirako
zorpetze-egiketek Diruzaintzaren egiketei aurre egitea izango dute helburu,
horietarako baimenak ematea Jaurlaritzari dagokiola.
c) Jaurlaritzari
dagokio, halaber, Ogasun eta Finantza Sailaren saloz, aurreko a) eta b) txataletan
esandako zorpetze-egiketen diru-saria, baldintzak, zerga-jareipen eta
gainontzeko zernolakoak erabakitzea. Ogasun eta Finantza Sailari ematen zaio
egiketa horiek Jaurlaritzaren izenean sendesteko eskua.
d) Euskadiko
Autonomi Elkartearen Herri-Zorra, kontuan erasota utziz nahiz eraz hori ontzat
eman dezan beste edozein bidez adierazi ahal izango da.
Euskadiko
Herri-Zorra gauzatzeko era aldatu izanagatikako balore-agirien ezabaketan,
herri-sendesleak eskuhartzea ez da beharrezko izango.
e) Euskal
Herriko Autonomi Elkarteak egin ditzan Herri-Zorraren jaulkipenak, horko
Estatutuan ematen zaizkion izenetakoren batez egingo dira.
f) Merkatuaren
egoera aldatu izanagatik dirubide merkeagoak lortu ahal daitezenean, aurreko
ekonomi urteetan egiteratutako zorrentzako dirubide berriak egin eta/edo haiek
ordezkatu ahal izango ditu Jaurlaritzak, eta bai helburu horretxekin zorrak
beste zor batzurekin ordezkatu gabe epea baino lehen kitatu ere. Hori gertatuz
gero, Herrizor-egitarauan horretarako diru-izendapenak egingo dira, horietarako
dirubideak, inolako mugarik gabe, egon dauden eskuarteen bidez egin ahal izango
direla.
II IDAZPURUA
GASTUEN ZEHAZTAPEN-ZERRENDA
I ATALBURUA
DIRUIZENDAPEN-MOETAK. BERARIZKOTASUNAK
9.
Atala - Diru-izendapen gehikizunak eta dirubideketa-moduak
1.- Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideei buruzko
legeko 26., 27. eta 28. ataletan agindutakoaren kaltetan gabe, Euskadiko
Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren eta honen ihardutze-erakunde burujabeen
diruegitamuetan sartuta egon eta lege honetako III. Eraskinean zehazten diren
diru-izendapenak, 1993.ean, arauz ontzat eman beharreko ordainkizunek jo
dezaten zenbateraino gehikizun izango dira.
2.- Gehikizuntzat zermugatutako diru-izendapenen
eta aipatzen diren gainontzeko diru-izendapenen gehikuntzen dirubideak honako
era honetan egingo dira:
a) Ukitutako
eskubideen bilketa eginkorraren araberakoen dirubideak, hasieran
ohartemandakotik gora eskuratutako diru-sarreren gaindikina oinarri izanez
egingo dira.
b) Kondaira-Lurraldeek
Estatuari ordaindu beharreko Kupoa neurri berean gutxitzea ekar dezatenen
dirubideak haiek egingo dituzte, izandako gutxitzearen zenbateko beraz, lege
honetako 26. atalean jarritako, 1993.erako ekarketa-heinen arabera.
c) Dirubideketa-modu
zehatzik izendatuta ez dutenen dirubideak, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideko
Legearen 26.3 atalean esaten den ihardunbidez egingo dira.
3.- Horretaz gainera, "Zenbait Sailen
Gastuak" Saileko gastuen zehaztapen-zerrendan ematen diren diru-izendapen
gehikizunak eta "Euskadi 2000" proiektuei buruzko diru-izendapenean
eman daitezkeen gehiketetatik sortutako finantzaketa-beharrak Diruzaintzako
gerakinen pentzutan burutu ahal izango dira. Era bereko dirubideak egingo
zaizkie Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideko legearen 21. atalean esaten diren
diruizendapen-gehikuntzei, beti ere, atal horretan jarritako muga ez
gainditzearen baldintzapean.
10.
Atala - Gerorako lotzezko diru-izendapenak
1.- Hasiera eman zaioneko ekonomi urteaz gaindiko
eta horietarako gerorako lotzezko diru-izendapenik gabeko betebeharrak hartu
ahal izango dira, hitz emandako egiterapena atzeratu izanagatik ekonomi urte
hartan ohartemandako helburua lortu ezina gertatuz gero, baita EEEko baltzekin
batera dirubideratutako egitasmo berriei buruz lege honetako 13. atalaren 4
idazatiko f) letran ezarritakoa betetzeko ere eta "Euskadi 2000"
proiektuarekin lotutako diru-ezarketak ihardunean jartzeko beharrezkoa den
partean ere.
Jaurlaritzak,
era berean, gastu-premiek hala eskatzen dutenean eta ordainketa-kredituak
eraginik jasan ez eta lotzezko kreditua orohar gainditu ez dadinean,
baimendutako gerorako lotzezko kredituak aldatu eta banatu ditzake urteka.
2.- Aurreko 1 zenbakian ezarritakotik kanpo,
gehigarri bezala, Ogasun eta Finantza Sailak, Herrizaingo Sailaren 09130
programan aurretik adierazi gabeko gerorako lotzezko diru-izendapenak baimendu
ahal izango ditu eta Euskal Autonomi Elkarteko Ertzaingoaren Ikastegia Erakunde
Autonomoaren aurrekontuari dagozkion programak ere, eta hori, ertzain-banaketa
bereziei darizkien gauzetango diruezarketa-beharkizun, horniketa-eragiketa,
teknika aldetikako laguntza eta antolapidetza-alogeren ondorioz, diru-izendapen
horien kopuruak, Kupoaren Bitariko Batzordearen erabakien arabera, diru aldetik
hurrengo diruegitamu-urteetan oinarriturik egon daitezenean.
11.
Atala - Diru-izendapen aldakizunak
1.- Autonomi Elkartearen Ertzaintza-alorreko
aginpideen dirubidetarako diru-izendapenak diru-izendapen aldakizun izango
dira, horiek gaikuntza-aldiango ertzainei nahiz zerbitzuango ertzainei
buruzkoak izan, baita Administrazio Nagusiaren aurrekontuan adierazita badaude
eta, bere garaian, Euskal Autonomi Elkarteko Ertzaingoaren Ikastegia erakunde
autonomoaren aurrekontuan ere.
2.- Aurreko zatian esan eta aldakizunetan
zermugatutako diru-izendapenak, Kupoaren Bitariko Batzordean Ertzaintzarentzako
dirubideei buruz erabakitakoaren eretzean diruegitamuetan sartu, gehitu,
ezabatu edo gutxitu ahal izango dira.
Diru-izendapenen
aldakuntza Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko den
Jaurlaritzaren horretazko dekretuz egingo da.
12.
Atala - Langilegoarentzako diru-izendapenak
1.- Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen 31/1983
Legeko 23. atalean agintzen denaren ondorioetarako, herrilanarien, estatutupeko
langileen, lan-itunepeko langile finkoen eta aldi baterako langileen
diruegitamuetango erroldarekiko mugatze-indarra, herrilanariei eta estatutupeko
lanariei eta aldi baterako langilegoaren lantokiari dagozkien tituluak sortaka,
eta lan-itunepeko langilegoari buruzkoa mailaka emanez, errolda osoarekikoa
izango da.
2.- Lanpostuen sorketa, ezabaketa eta aldaketa,
Jaurlaritzak lanpostuen zerrendak onartzearen bidez egingo dira.
Onartutako
zerrendetan lanpostuak sortzea, aldatzea eta kentzea, Lehendakaritza, Lege
Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailaren proposamenez, Ogasun eta Finantza
Sailak artekaritza egin eta beharrezkoa den txostena eman ondoren,
Jaurlaritza-Batzarrari dagokio. Lanpostu berriak sortu ahal izateko, urteroko
koste gordin bera edo gehiagokoa izan dezaten beste batzuk amortizatu beharko
dira beti. Era horretan izapidetutako aldaketek aurrekontu-plantilaren aldi
bereko aldaketa dakarte eta, beharko balitz, dagokion egitura organikoa
aldatzea ekarriko lukete.
Hasierako
zerrendetan sartutako lanpostuen lan-izendapenagatikako eta berarizko
osagarrien aldaketei buruzkorako ihardunbidea aurreko zatian adierazitako bera
izango da.
3.- I. atalburuari dagozkion diru-izendapenak,
Sail edo ihardutze-erakunde burujabe bakoitzeko, zehaztutako aldirako
lan-itunepeko langilegoari, ordezkotza-lanetan diharduenari, aldi baterakoari
eta bestelako gizarte-gastuei dagozkienak salbu, atalburu-mailan mugatze eta
behartze-indarrekoak izango dira, eta beraz, behartze-mailaren barruan, diruizendapen-bestetarakotzeak
nahiz birbanaketak ez dira beharrezko izango, baina horrek ez du gastuaren
kontaduritzako eratxikipena behar denez egin beharrik ez izateko jareipiderik
ematen.
Servicio
Vasco de Salud-Osakidetza erakunde autonomoaren kasuan, I. atalburuari
dagozkion diru-izendapenek, beste gizarte-gastuak salbu, atalburuko mailan
mugatze eta behartze-izaera izango dute.
II ATALBURUA
DIRU-IZENDAPENEN JAURPIDEAK. ALDAKUNTZAK
13.
Atala - Diru-izendapenen bestetarakotze-jaurpideak eta berrantolaketak
1.- 1993.eko ekonomi urtean zehar, Autonomi
Elkartearen eta honen erakunde burujabeen Guztizko Diruegitamuetako
diruizendapen-bestetarakotzeak, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen abenduaren
20ko 31/1983 Legeak dakartzanak izango ditu jaurpide, hurrengo zatietan esaten
diren berarizkotasunen kaltetan gabe.
2.- EGITARAU BEREANGO BESTETARAKOTZEAK
Beharrezkoak
izan daitezenak egin ahal izango dira, herri-baltzuentzako VII. eta VIII.
atalburuen artean diru-izendapen berriak sortarazterik izango dela, hartzailea
lehengo bera izan dadinaren baldintzapean.
3.- EGITARAU ARTEKO BESTETARAKOTZEAK
Alde
batetik, II. atalburuko diru-izendapenen artean beharrezko izan daitezenak egin
ahal izango dira, diru-izendapen horietarako egitarau berria sortaraztea barne,
eta zernolako beretako VI. atalburuko diru-izendapenen artean, bestetik, Sail
berekoak izan daitezenaren baldintzapean.
4.- EGITARAU BATEN BARRUKO EDO EGITARAU BEREZIEN
ARTEKO BESTETARAKOTZEAK
Beharrezko
izan daitezenak egin ahal izango dira:
a) Sail
beraren barruan, diru-izendapen berriak egin dakizkiekeela:
1.- II. eta
IV. atalburuen artean.
2.- VI. eta
VII. atalburuen artean.
3.- IV.
atalburuko zertako guztien artean.
4.- VII. atalburuko
zertako guztien artean.
b) Administrazio
Orokorraren aurrekontuko "Zerbitzuko Ertzaintza"ren egitarauetako
diruizendapenen eta izen bereko erakunde autonomoaren aurrekontuko
"Euskadiko Ertzaingoaren Ikastegia"ren egitarauetako diruizendapenen
artean egin ahal izango dira, Ertzaintzaren zabalkunderako benetako premietara
aurrekontuzko diruizendapenak egokitzeko, bigarren hori eraginkorra izan
dadinean Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legeko aldi
baterako xedapenetatik bigarrenaren arabera. Hori zehatz gauzatzeko modua
aurrekontu bietan berez eta besterik gabe gehiketak eta gutxiketak eginez
burutuko da, Herri-zaingo Sailean egon daitezen agizko eskualdaketazko eta
kapitalezko diru-izendapenak egokituz, kasua hori bada.
c) Lege
honetako 12. atalean esaten den behartze-mailan sartutako diru-izendapenen eta
zehaztutako aldirako lan-itunepeko langilegoaren, ordezkotza-lanetan diharduen
langilegoaren, aldi baterako langilegoaren lansariei eta gizarte-gastutarako
diru-izendapenei dagozkienen artean.
d) Honako
hauetarako beharrezkoak izan daitezen teknikazko egokikuntzen ondorioz:
1.- Kontaduritzan
behar bezala erasota uztea lortzeko.
2.- Arduralaritza-berrantolapenei
erantzuteko beharrezkoak gerta daitezen sailak, zerbitzuak, egitarauak eta
zertakoak sortaraziz, eta diru-izendapenak egitura berriari egokitzeko
berrantolatuz.
Aurreko
zatian esandako egiketek ez dute inola ere Autonomi Elkartearen
Diru-egitamuetako gastuak gehitzerik ekarriko, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen
abenduaren 20ko 31/1983 Legeko 21. atalean egiten den diru-izendapenen
guztizkoaren araupeketaren kaltetan gabe.
Egiketa
horiek Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamuen
Batzordeari jakinaraziko zaizkio.
e) Euskal
eskola publikoa arautzen duen lege-esparru berrian gerta daitekeen
hezkuntza-sistemaren berrantolaketari dagokion babesa emateak beharrezko egin
ditzan egokiketen ondorioz, eragiketa hauen berri Eusko Legebiltzarrari emanik.
f) EEEko
baltzekin batera dirubideratutako egitasmoak egiteko xedezko diru-izendapenak
egiteko, eta, horrela balitz, egitarau berriak sortu ahal izango dira,
eragiketa hauen berri Eusko Legebiltzarrari emanik.
5.- Gerorako lotzezko diru-izendapenei dagozkien
ordainketetarako diru-izendapenen indarreango legepideen araberako
bestetarakotze-baimenak, dagokion gerorako lotzezko diru-izendapenaren
hasierako zenbatekoa gutxitzea eta azkeneko zertakoari dagokiona gehitzea ekar
dezake.
6.- 1993.ean, Diruegitamu-Jaurpideari buruzko
31/1983 Legearen 21. atalean aipatzen den orohartzezko diru-izendapena beste
edozein diruegitamutako diru-izendapenetatiko gaindikinen diruz gehitu daiteke,
eta hori, Euskadiko Autonomi Elkarteko Administraritzaren Diruegitamuan
izendatutako hasera bateko diru-izendapenen gehienez ehuneko 1,5eko kopurura
arte. Orohartzezko diru-izendapen berriak 31/1983 Legeko 21.3 atalean aipatzen
den diruegitamu-jaurpideaz beraz baliatuz bestetarakotuko dira, eta lege bereko
83. ataleko mugak ez dira erabiltzekoak izango.
7.- Euskal Autonomi Elkarteko Diruegitamu
Nagusiak onartzen dituen uztailaren 8ko 2/1987 Legeko 7. atalaren
ondorioetarako, Euskal Autonomi Elkarteko 1988ko Diruegitamu Nagusiak onartzen
dituen maiatzaren 31ko 8/1988 Legeko gehigarrizko xedapenetatik hamargarrenaren
eraginez bere indarraldia luzatuta ikusi baitzuen, horren indarraldia 1993rako
bakar-bakarrik luzatzen dela aditzera emanez, 221, 244, 246, 247, 250, 251 eta
260 kontzeptuei dagozkien Administrazio Orokorreko Aurrekontuen eta beronen
Administraziozko erakunde autonomoen gastuen egoeretan sartzen diren
ordainketarako diru-izendapenak kontzeptu legez mugatuak eta
behartze-indarrekoak izango dira; beraz, behartze-indar horretatik sortutako
diziplinaren menpe gelditzen da eskuraketa eta ordainketa bidez diruegitamuetan
egindako aldaketen jaurbidea.
8.- Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen 31/1983
Legean zehaztutako diru-izendapenak bestetarakotzeko jaurpideak 1993.eko Agizko
Diruegitamuekin eta horietan sartutako lehengo ekonomi urteetatikako
gaindikinekin erabiliko dira, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen legeko 100.
ataleko lehenengo zatian agintzen denaren kaltetan gabe.
14.
Atala - Diru-izendapenak bestetarakotzeko baimenak emateko gai diren
ihardutze-sailak
1.- Jaurlaritzako Sailburuek, aurreko ataleko 4.
zenbakiko c) letran ohartemandako diru-izendapenak bestetarakotzeko baimenak
eman ahal izango dituzte, eta bai horietan Sail edo erakunde burujabe bakar
batek eskuhar dezaneko egitarau bereziei dagozkien II. atalburuko
bestetarakotzeetarako ere.
2.- Gainontzeko diruizendapen-bestetarakotzeetan,
diru-izendapen orokorraren berrizendapen eta erabilerak barne direla, Euskadiko
Diruegitamu-Jaurpideen abenduaren 20ko 31/1983 Legeko 85 atalean agintzen dena
egingo da.
15.
Atala - Diru-izendapenak diruegitamuetan sartzea
1.- 1993.erako Diruegitamuetan diru-izendapenak
sartzeko jaurpideak, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen legeak dakartzanak izango
dira.
2.- Aurreko zatian agindutakoa hala dela ere,
1993.erako Diruegitamuetan, Ertzaintzari dagozkion diru-izendapenak sartuko
dira ekonomi ekitaldiaren edozein unetan, 1992.eko Diruegitamuan sartutako
aurreko urteetako gerakinak barne. Sartze hori Administrazio Orokorreko
diruegitamuan egingo da edo, hala badagokio, "Euskadiko Ertzaingoaren
Ikastegi" erakunde Autonomoarenean.
Diru-izendapenak
jabego-kentzezkoetan sartzen badira, Diruegitamu-Jaurpideari buruzko legearen
102. ataleko lehenengo idazatian finkatutako baldintza, aldiari dagokiona hain
zuzen, bi ekonomi urteko aldirako ulertu beharko da.
16.
Atala - Bestelako aldakuntzak
1.- Diruizendapen-horniketa Foru Aldundien
diruegitamuetan benetan izandako aldakuntzetatikako diru-sarreretarako
izatekotan, ez da kontutan hartuko Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideei buruzko
31/1983 Legearen 94. atalean aipatzen den gehienezko ehunekoa.
2.- Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen legeko 111.
atalean aipatzen den baimena, dagokien izaikietan mugatzezkotzat jotako
diru-izendapenetarako baino ez da izango. Ustiapen-diruegitamurako
diru-izendapenak murriztea xede izan dezaten aldakuntzek baimenaren beharra
dute, domu-diruegitamuaren diru-ezarketak ordaintzeko izendatutakoa haunditzeko
izan daitezenean eta aldakuntza, oro bilduz, dagokion izaikiaren diruegitamuen
diruizendapen-multzoaren ehuneko 3tik gorakoa izan dadinean. Halaber,
aipatutako 111. atalean adierazitako izaikien diruegitamuetan gerta dadin
edozein aldaketa, berarizko kontrakontua duten ibilgetu-ekarpenez gertatzen
bada, Jaurlaritzak baimendu beharko du, Ogasun eta Finantza Sailak proposatuta.
Organo
horrexek izango du aginpidea herri-bazkunen aurrekontu-aldakuntzak baimentzeko,
aldakuntza horiek erakunde-Administrazioari eta, horrenbestez, aurrikus
daitezkeen haien finantza-egoerei eragingo dieten administrazio-berrantolaketen
ondorioz sortuak izanez gero.
3.- Norbanako-alorreko legepeko herri-izaikiek
eta herri-baltzuek partzuer direneko erakundeetan egin ditzaten diru-ezarketak
ordaintzeko zenbaki-aldaketek ezinbesteko izango dute Jaurlaritza-Batzarraren
baimena. Antzematezko diru-izendapenez egindakoek ere horren beharra izango
dute.
4.- Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen legeko 107. atalean ohartemandakoetarako, SPRI, A.B.-ren akziokako partzuer-zatien kopurua banaka hartuta aldatu arren, SPRI, A.B.-k, egitaraua bere osoan hartuta, horren dirubidetarako izendatutako guztizko kopurua aldatzen ez denean, Industrialdeak egitarauko herri-baltzuen diruegitamu bakoitzean diruegitamu-aldaketa egiteko biderapen beharrik ez dagoela ulertuko da.
III ATALBURUA
ORDAINSARIEN ETA GOZAMEN-SARIEN JAURPIDEAK
17.
Atala - Ordainsari-gehikuntza
1.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio
Orokorraren eta beronen erakunde autonomoen zerbitzupean diharduten langileen
urteko ordainsari guztiek, hain zuzen lan-itunepekoak ez direnenek, 1993ko
urtarrilaren 1eko ondorioekin, ez dute inolako aldaketarik izango 1992ko
urtealdirako ezarritakoei buruz.
2.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren
eta horren erakunde autonomoen zerbitzupean lan egiten duten karrerako eta
behin-behineko funtzionariak joko dira lan-itunepekoak ez diren langiletzat,
eta bai Servicio Vasco de Salud-Osakidetza erakunde autonomoko estatutupeko
langileak ere.
3.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren
eta horren erakunde autonomoen zerbitzupean lan egiten duten lan-itunepeko
langileen ordainsari-kopuru osoa ez da aldatuko 1992ko urtealdian
ezarritakotik, baina dagokion bateango itunebidearen ondorioz zehatz dadin
banaketa bakoitzari ezartzearen kaltetan izan gabe egingo da.
4.- 1993ko urtarrilaren 1eko ondorioekin, alor
publikoan ihardunean egon eta lan-legepekoak ez diren langileen ordainsariak
osatzen dituzten kopuruak honako hauek izango dira:
a) Langile
horien oinarrizko ordainsarientzat eta betetzen dituzten lanpostuei
izendatutako osagarrientzat, bai finkoak eta bai aldizkakoak izan, ez da
aldaketarik izango 1992ko urtealdirako ezarritakoei buruz. Hala ere, ordainsari
osagarri horiek egokitu egin ahal izango dira, lanpostu bakoitzari
izendatutakoak lanpostu horren zailtasun berezi eta prestakuntza teknikoaren,
dedikazioaren, erantzukizunaren, aginpidearen, azturaren, autonomiaren,
arriskugarritasunaren edo nekagarritasunaren arabera egokiak izan daitezen,
baita Euskal Funtzio Publikoari buruzko legeko 79. atalean ohartemandakoaz bat
etor daitezen ere.
Guzti hori,
halaber, euskal Administrazio publikoetako langileen homogeneizazio
funtzionalaren eta laboralaren ondorioak bakoitzari ezartzearen kaltetan joan
gabe.
b) Beste
ordainsari osagarriek, batera hartuta, ez dute aldaketarik izango 1992ko
urtealdiari dagokionez; baina berritu egin ahal izango dira egitarau bakoitzari
izendatutako lagunen kopurua aldatzen bada, horretarako finkatutako helburuak
zelako mailan lortu diren ikusita eta hori ezartzean bakoitzak lortutako
emaitzen arabera, langileen ordezkariekin lor daitezen akordio edo ituneen
ondoren.
5.- Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren
6ko 6/1989 Legeari atxikitako funtzionarien oinarrizko soldatak 1993ko
urtarrilaren 1ean eguneratuko dira, lege horretako 78. atalean jasotakoei
egokituta, eta lege horretako 79. atalean ohartemandako kopuruei Jaurlaritzak
egindako zehaztapenaren arabera.
6.- Alor publikoko lan-itunepeko langileen
lansarien zenbateko osoak ezingo du inolako gehiketarik izan 1992koari
dagokionari buruz; baina hori ez da eragozpen izango, lanaren antolaketa-sistemak
edo lanbide-sailkapena aldatzeagatik edo produktibitatea gehitzeagatik izaiki
edo erakunde bakoitzari ezarritako helburuak lortzen badituzte, hortik erator
daitezenentzat.
Aurreko
idazatian ohartemandakoak lansari osoaren gehienezko muga ezartzen du, baina
horren banaketa eta bakoitzarentzako ezarpena bateango itunebidez baliatuz
egingo da.
7.- Lehendakariaren, Lehendakariordeen,
Sailburuen, goi-kargudunen eta parekideen 1993ko lansariek ez dute inolako
aldaketarik izango 1992ko urtealdian ezarritakoei buruz. Nolanahi ere,
bermatuta utziko zaie, gutxienez, mailarik goreneko funtzionarientzat
orokorrean ohartemandako soldatarik gorenekoen parekoak eta erantzukizun
bereziagatiko osagarria jasoko dutela, ordainketen egitura errespetatuz
dagozkien kategoriari eta mailari eustearen kaltetan joan gabe.
18.
Atala - Ertzaintza
Ertzaintzak
izango dituen lansariak Eusko Jaurlaritzak erabakiko ditu, Kupoaren Bitariko
Batzordeak horretarako egin ditzan diru-izendapenak kontutan izanik.
19.
Atala - Berarizko arauak
1.- Euskal Herri-Arduralaritzaren zerbitzuko
herrilanariek ez dute dagokien ordainsari-jaurpideen araberako sariaz
bestekorik eskuratuko, eta ez dute Arduralaritzak jaso ditzan zerga,
arartekaritza-sari edo nolanahiko beste ezein diru-eskuraketatan partzuer
izaterik izango.
2.- Nolanahi ere, gerorako hobekuntza eta
gehikuntzen bidez bere baitagarri izan daitezen ordaintzezko zernolakoak, edo
horrela ebatzita daukatelako bere kopuruak aldatu gabe izan behar dituztenak,
berarizko legepidez arautuko dira.
20.
Atala - Lan-itunepeko langileak. Hitzarmen kolektiboak izenpetzeko baldintzak
1.- Euskal Autonomi Elkartearen Administrazio
Orokorreko eta honen erakunde autonomoetako lan-itunepeko langileen gain
eragina izan dezaketen hitzarmen kolektiboei, soldaten berrikusketei edo
lehendik izenpetuta dauden hitzarmenei oso-osoan edo zati batetan atxikitze edo
horietara jotze akordioei, Jaurlaritza-Batzarrak emango die onarpena, Ogasun
eta Finantza Sailaren eta Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi
Garapenerako Sailaren txostena aztertu ondoren. Euskal Autonomi Elkarteko
Administrazio instituzionaleko baltzu publikoei edo zuzenbide pribatupeko
izaiki publikoei atxikita egon eta lan-itunepekoak diren langileei buruzko
hitzarmenak izan daitezenean, Ogasun eta Finantza Sailak eta Lehendakaritza,
Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailak beren txostena eman eta Ekonomi
Batzordearen aldezko diktamena izango da beharrezko, hitzarmena izenpetu baino
lehen.
2.- Aurreko parrafoan aipatu direnen
ondorioetarako, honako hauek bidali beharko zaizkie Ogasun eta Finantza Sailari
eta Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailari:
akordioaren proiektua, 1992. urteko ekonomi ekitaldiko soldata masaren
zenbatekoa, 1993. urteko ekitaldirako gorakadaren kalkulua homogeneitatea
kontutan hartuz eta proiektu horretan jasotzen diren alde ekonomiko guztien
baloraketa. Agiri horiek eskuratu daitezen egunetik hasi eta 15 eguneko epearen
barruan, horretarako agintea duteneko txostena emango dute Sail horiek, honako
hauek jasoko direla Ogasun eta Finantza Sailari dagozkionetan: gastu publikoan
eragina izan dezaketen alde guztiak, Euskal Autonomi Elkarteko Ogasuntza
Nagusia Antolatzeko Printzipioei buruz indarrean dauden Xedapenei buruzko maiatzaren
17ko 1/1988 Legegintza-Dekretuko 60. atalean ezartzen den artekaritza
kontrolaren kaltetan gabe.
3.- Atal hau egiteratzearen ondorioz, Autonomi
Elkarteko Arduralaritzaren eta horko erakunde burujabeen diruegitamuetako
diru-izendapenetan egin behar daitezen birbanaketei eta aldakuntzei, indarrean
dauden legeetan ohartemandako bideak eragingo zaizkie.
21.
Atala - Euskal Autonomi Elkarteko baltzu publiko eta zuzenbide pribatupekoetako
zuzendaritzako langilegoa
1.- Atal honetan aipatzen diren langileen
edozergatikako urteko gehienezko diru-eskuraketek ez dute Eusko Jaurlaritzako
Sailburuek jasotzen dituzten oro barnezko lansariak baino gehiagokoak izan
beharko.
2.- Goi-Kargudunen Lansariei buruzko urriaren
28ko 14/1988 Legearen 4. ataleko 2. parrafoan agintzen dena betez,
suspergarrien haztaketarako eta horiek emateko irizpideak, baltzu bakoitzaren
urte bakoitzeko diruegitamuak eta urte bakoitzean horiekin batera joaten den
urteko txostenean ematen diren nolakozko helburuak zenbateraino bete direnaren
eretzean neurtutako eraentza-eginkortasunez zehaztuko dira. Baltzu bakoitzeko
eraentza-batzordeak zehaztu ahal izango ditu, suspergarri hauek ordaintzeko era
eta zenbatetik zenbatekoa.
3.- Euskal Autonomi Elkarteko baltzu publikoetako
eta zuzenbide pribatupeko izaiki publikoetako langilegoa kontratatzerakoan edo
izendapen-erabakiak ematerakoan, ezin itundu izango da, instituzio mailako
Administrazioko erakundearekiko lotura juridikoa galdu izanaren ondoriozko
kalteordainei buruzko klausularik.
22.
Atala - Alokairu pasibo mailako kredituak
Bizisariak
eta beste gozamen-eskubideak dagozkien baldintza eta zenbatekoetan ordainduko
dira, berarizko eta indarreango arauetan agindutakoarekin bat etorriz.
IV ATALBURUA
ITUNEPEKO IKASTETXEETAKO GASTUEI AURRE EGITEKO EREDU EKONOMIKOA
23.
Atala - Itunepeko ikastetxeen gastuei aurre egiteko eredu ekonomikoa
1.- Gastuei aurre egiteko ekonomi moduluaren
urteko erabateko diru-kopuruak irakaskuntza maila bakoitzeko, Aurrekontu-lege
honetan azaltzen den zenbateko osoa banatzeko, honako hauek izango dira:
- Haur Hezkuntza (2. zikloa) 4.207.497.-
- Oinarrizko Hezkuntza Orokorra 4.865.822.-
- Berarizko Hezkuntza (garakuntza-ments
haundiak) 7.489.060.-
- Berarizko Hezkuntza (psikikoak) 6.208.912.-
- Berarizko Hezkuntza (fisikoak) 9.543.254.-
- Berarizko Hezkuntza (sensorialak) 5.940.570.-
- Lehen Mailako Lanbide Hezkuntza 8.496.846.-
- 2. Mailako Lanbide Hezkuntza 8.535.433.-
- BBB/UBI 7.596.775.-
- Irakaskuntza Ertainen Eraberrikuntza 7.340.221.-
2.- Irakaskuntza doan eman dadila horren
zenbatekoak bermatu behar dueneko eskola-unitate bakoitzeko gastuei aurre
egiteko modulu ekonomikoa, Estatuaren Aurrekontu Orokorretan ezarritakoa izango
da, eta Euskal Autonomi Elkarteko modulu bereziaz osatuko da.
Modulua
osatzen dutenak eta hezkuntza unitate bakoitzerako horietan finkatzen den
zenbatekoak, lege honen IV. Eraskinean finkatutakoak izango dira.
Haur
Hezkuntza (2. zikloa) eta Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko moduluan, euskarazko
berarizko irakasleen dirubideketa ohartematen da, itunepeko gelak orokorrean
hartu eta batenaz besteko kostearen arabera. Hala ere, zernolako hori, zerbitzu
egiten duten irakasle horien ikastegiei emango zaie soil-soilik, ikasturtea
hasi aurretik onartutako irakasle-taulen arabera, eta diru-ordainketa benetako
kostearena izango da, euskara ematen bete diren orduak kontutan hartuta, hau
behar bezala egiaztatu beharko dela.
3.- Ikastetxeari ezargarri izan eta Euskal
Autonomi Elkarte osorako indarrean dagoen ituneko osagarria oinarrizko soldatari
gehitzetik sortzen den ordainsariak, ikastegi hori zehaztuta dagoen mailetako
neurriaren gastu finkoaren osagaian ezarritako zenbatekoa lortzen ez badu,
aurretik esandako gehikuntzaren kopurua ordainduko zaio soil-soilik, osagai
horren muga barruan geroago egokitzeko kaltetan gabe. Egokitze hori oinarrizko
lansariaren eta osagarriaren kopurua eremu eta maila bereko itunea egin
izanaren ondorioz gehitzen bada izango da bidezko.
4.- Irailaren 8ko 293/1987 Dekretuko 20. atalean
dagoen salbuespena irakaskuntza-maila berezietarako IV. Eraskinean
ohartemandako neurrietako a) letrari dagokiola ulertuko da.
III IDAZPURUA
DIRU-SARREREN EGOERA
I. ATALBURUA
FORU ALDUNDIEN EKARKETAK
24.
Atala - Ekarketa orokorra
1.- 1993ko ekonomi ekitaldian, Foru Aldundiek Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren aurrekontuetan egindako kredituei erantzuteko egin beharreko diru-ekarketak, Foru Aldundiek Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Aurrekontuen dirubidetarako 1992, 1993, 1994, 1995 eta 1996 ekonomi urteetan egin beharreko ekarketak finkatzeko eta onartzeko azaroaren 15eko 5/1991 Legearen eraskineko 6. atalean agintzen denez kalkulatuz, 305.214.800.000 pezeta jotzen du, eta otsailaren, apirilaren, ekainaren, uztailaren, urriaren eta azaroaren lehenengo hamabost egunen barruan ordainduko diren 50.869.133.333 pezetako sei ekarketa izango dira.
2.- Aurreko idazatian adierazitako ekarketa
orokorra kalkulatzeko, honako hauek hartu dira kontutan:
a) Foru
Aldundiek 1993ko ekonomi ekitaldian egingo duten diru-bilketa 747.441.300.000
pezetakoa izango da. Ohartemate hori azaroaren 15eko 5/1991 Legearen eraskineko
2. atalean espreski aipatzen diren diru-eskuraketei dagokie.
b) Foru
Aldundiei bere eskuarte zituzten eta Balio Erantsiaren gaineko Zerga indarrean
jartzearekin galdu dituzten zergengatikako ordain garbiak 47.088.800.000 pezeta
jotzen du, azaroaren 15eko 5/1991 Legeko eraskineko 2. ataleko bigarren zatian
ohartemandakoaren arabera.
c) Itundutako
zerga diru-sarrerengatik Foru Aldundien alde sortutako korritu garbiak
219.600.000 pezetara iristen dira.
d) Hauek dira egin beharreko kenketak:
- Estatuari egin beharreko 1992ko ekonomi ekitaldiari dagokion
Kupoaren kitapena, ohartemandako 846.600.000 pezetako zenbatekoa, aldeko
adierazgarrizkoa dela.
- Estatuari 1993ko ekonomi ekitaldiari dagokion Kupo garbia
ordaintzeko 71.814.700.000 pezeta.
- Ertzaintzari 1992rako dagokion dirubideketaren biderapenaren
kitapena, Estatuari ordaindu beharreko Kupo garbiaren zenbatekoan kontutan
hartuta, 674.400.000 pezeta.
- Ertzaintzari 1993rako dagokion dirubideketa, Estatuari ordaindu
beharreko Kupo garbiaren zenbatekoan kontutan hartuta, 40.735.700.000 pezeta.
- Gizarte Segurantzako kudeaketa-erakundeei lotutako 1992rako
eskuraketei dagokien dirubideketaren kitapena, Estatuari ordaindu beharreko
Kupo garbiaren zenbatekoan kontutan hartuta, 2.971.500.000 pezeta, aldeko
adierazgarrizkoa dela.
- Gizarte Segurantzako kudeaketa-erakundeei lotutako eta 1993rako
eskuraketei dagokien dirubideketa, Estatuari ordaindu beharreko Kupo garbiaren
zenbatekoan kontutan hartuta, 128.171.800.000 pezeta.
e) Autonomi Elkarte Osorako Erakundeen eta horko Lurralde
Historikoetako Foru Instituzioen arteko Harremanei buruzko azaroaren 25eko
27/1983 Legearen 22. ataleko hirugarren zatian ohartemandako politikak
Jaurlaritzak egitearren gutxiagotu beharreko kopurua 1.524.400.000 pezetakoa
da.
f) Zailtasunak dituzten industriako enpresentzako ez-ohizko
iharduera-plana dirubideratzearen ondorioz gutxiagotu beharreko kopurua
4.550.000.000 pezetakoa da.
g) Era berean, Zor Publiko Berezia jaulkitzea eta jartzea dela medio,
Euskal Autonomi Elkarte osorako erakundeek Foru Aldundiek eskura ditzaten
errendimendu garbietan jarri behar dutena kontutan hartuz, 1.350.000.000
pezetatan gehituko da ekarketa orokorra, azaroaren 15eko 5/1991 Legeko
eraskineko gehigarrizko xedapenetatik bigarrenean jasotzen denaren arabera.
25. Atala - Ekarketa bereziak
1.- Aurreko
atalean aipatzen den ekarketa orokor horrez gain, Foru Aldundiek, lehen
aipatutako azaroaren 15eko 5/1991 Legeko eraskineko 7. atalean ohartemandako
berarizko ekarketak egingo dituzte, aurreko ataleko lehenengo zatian zehaztuta
dauden sei epeetan.
2.- Honako hauek izango dira ekarketa bereziak:
a) Euskal
Autonomi Elkarteko Aurrekontuetan Ertzaintzarentzako jasotzen diren gastuen
dirubideketa, 39.349.800.000 pezetakoa.
b) Elkarte
osorako aginpidea duten Gizarte Segurantzako erakunde kudeatzaileei lotutako
eskuraketen dirubideketa, 115.480.300.000 pezetakoa.
c) Azaroaren
25eko 27/1983 Legearen 22. ataleko hirugarren zatian jasotzen diren politika
eta ihardunak Jaurlaritzak egiteratzeari dagokion laguntza, 1.524.400.000
pezetakoa.
d) Zailtasunetan
dauden industriako enpresentzako ez-ohizko iharduera-plana diru-bideratzeari
dagokion laguntza, 4.500.000.000 pezetakoa.
26.
Atala - Ekarketen koefizienteak
Lurralde
Historiko bakoitzaren diru-ekarketa, aurreko ataletan izendatutako zenbatekoei
ondoren ematen diren portzentaiak aplikatzeak eman dezan emaitza izango da:
ARABA %15,18
BIZKAIA %52,88
GIPUZKOA %31,94
II ATALBURUA
ZERGEI BURUZKO ARAUAK
27.
Atala - Tasak
1.- Oinarrizko portzentaia finkatu gabe egon edo
oinarri hori diru-unitateetan baloratzeke dagoelako zenbateko finkokoak izan
daitezen Euskal Herriko Ogasuntza Nagusiaren tasak, 1992. ekonomi ekitaldian
aplikagarri izan daitekeen zenbatekoaren bat koma zero bost koefizientea
aplikatzeak eman dezan zenbatekoraino igoko dira.
Euskal
Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharreko iragarpenak
argitaratzeagatikako 02.02 tasa eta tituloak emateagatitako 07.01 tasa gehitze
horretatik kanpo gelditzen dira.
2.- Aurreko zenbakian jarritako koefizientea
erabiliz atera daitezen zenbatekoak hamarrekotan borobilduko dira, kendu edo
gutxituz.
3.- 3/1990 Legearen 71. atala aldatu egiten da,
tarifari 5. zenbakia gehitzen zaiola:
"5. EGA egiaztagiria Agizko
ordainkizun-taula/ Pezetak
5.1 Egiaztagiria (lehenengo jatorrizkoa
salbu) 3.000.-"
4.- 3/1990 Legearen 72. atala aldatu egiten da,
3. apartadua gehitzen zaiola.
"3.- Aurreko
apartaduek aipatzen dituzten jaretasun eta gutxitzeak ez zaizkie EGA
egiaztagiriei aplikatuko".
5.- 3/1990 Legearen 99. atalari, joku-baimenak
emateagatikako tasari buruzko atalari alegia, idazkera berria ematen zaio:
"99.
Atala - Saria
Honako
sari-taula honen arabera eskatuko da tasa:
1.- JOKUKO
TRESNEI LEGEZKO BALIOA EMATEA:
1.1. Jokuko erruletentzako kurpilak 30.000
1.2. Kasinoetarako jokuko mahaiak 30.000
1.3. Kasinoetarako kartak, fitxaketa jokurako
bestelako gaiak 30.000
1.4. Bingo-jokuko bolak
ateratzeko berainezko aparailuak 30.000
1.5. Bingo-jokuko bolak
eskuz ateratzeko edo erdi-berainezko aparailuak 30.000
2.- EREDUEN
ERROLDAN SARTZEA:
2.1. "A" moetako
edo solaserako aparailuak 40.000
2.2. "B" moetako
edo solaserako saridun aparailuak 40.000
2.3. "C" moetako
edo zori-jokuko aparailuak 40.000
3.- JOKUKO
ENPRESEN ERROLDAN SARTZEA:
3.1. Solaseko eta
zori-jokuko aparailuak erabiltzen dituzten enpresak 12.000
3.2. Jokuko kasinoen
ardura duten enpresak 20.000
3.3. Bingo-jokuko enpresa
eraenlariak 20.000
3.4. Jokurako tresnak
egiten dituzten enpresak 15.000
3.5. Jokurako gaiak edo aparailuak banatzen, bere
onean zaintzen edo edukitzen dituzten enpresak 15.000
3.6. Boletuak ustiatzen
dituzten enpresak 20.000
3.7. Apostuak ustiatzen
dituzten enpresak 20.000
3.8. Solas eta
joku-aretoak ustiatzen dituzten enpresak 8.000
3.9. Errolderaketaren
berriztapena: errolderatze-tarifaren ehuneko 50
4.- PROFESIONAL-AGIRIAK
EMATEA EDO BERRIZTEA:
4.1. Jokuko kasinoetakoak 1.000
4.2. Bingoko aretoetakoak 1.000
4.3. Beste ekintzetarakoak 1.000
5.- BAIMENAK:
5.1. Jokuko kasinoetakoak 150.000
5.2. Bingoko aretoetakoak 50.000
5.3. Solaserako
aretoetakoak 25.000
5.4. Jokurako
beste lokalak 10.000
5.5. Rifak,
tonbolak eta zoripeko beste konbinazioak 15.000
5.6. "A" moetako
edo solaserako aparailuak 2.000
5.7. "B" moetako
edo solaserako saridun aparailuak 5.000
5.8. "C" moetako
edo zori-jokuko aparailuak 7.000
6.- BAIMENAK
BERRITZEA EDO HORIETAN ALDAKETAK EGITEA:
6.1. Jokuko kasinoak
berritzea 75.000
6.2. Bingoko aretoak berritzea 25.000
6.3. Solaserako eta
jokurakoaretoak berritzeak 12.500
6.4. Erabakia eskatzen
duten aldakuntzak 5.000
7.- JOKUKO APARAILUEI BURUZKO BESTELAKO IZAPIDEAK:
7.1. "A", "B" eta "C"
aparailuak ustiatzeko baimenak eskuz aldatzea. Aparailu bakoitzeko 1.500
7.2. Ustiapen-baimenen aldi baterako uzteak berriz
indarrean jartzea 1.500
7.3. "A", "B" eta "C"
aparailuak tokiz aldatu edo aparailuak berak aldatzea 1.500
7.4. "A", "B" eta "C"
aparailuak deuseztatzea
- 10 aparailu arte 5.000
- 25 aparailu arte 10.000
- 100 aparailu arte 20.000
8.- ARAUDIZ
ESKATUTAKO LIBURUEN EGIAZTAPIDEAK:
8.1. Liburuen
egiaztapideak, 100 orriko edo zatiko 1.500"
6.- 3/1990 Legearen 102.
atalari, ikuskizunengatikako tasari buruzko atalari idazkera berria ematen
zaio:
"102. Atala - Saria
Honako sari-taula honen arabera eskatuko da
tasa:
1.- SOLASEKO
IKUSKIZUNAK: Pezetak
1.1. Solaseko ekintzak, jaiak, dantzaldiak, gaueko
dantzaldiak, musikako saioak, jaialdiak (beti ikuskizunetarako baimenik gabeko
toki itxian) 3.500
2.- SOLASEKO IKUSKIZUNAK:
2.1. Kirol ekintzak 2.500
3.- ZEZENKETA-IKUSKIZUNAK:
3.1 Zekorketak eta
berrientzakoak 5.000
3.2 Ziztatzailerik gabeko
zekorketak 5.000
3.3 Gaueko zekorketak 5.000
3.4 Ziztatzaile eta
guztiko zekorketak 5.000
3.5 Zezenketak 10.000
3.6 Larrabehiak,
entzierroak, jenio biziko abereak jare uztea, sokamuturrak 5.000
4.- ORDUAK ETA
IKUSKAKETAK:
4.1. Ordu gehiago ematea 12.000
4.2. Udalek eskatuta, Jokuko eta Ikuskizunetako
Taldeak ikuskaketak egitea 8.000"
7.- Euskal Autonomi Elkarteko titularitatepeko
portuetan eskeinitako zerbitzu orokorren eta berarizkoen tasei buruzko 3/1990
Legeko 122. atala beste era batera ematen da:
"122. Atala - Saria
Honako sari-taula honen arabera eskatuko da tasa:
1. G-1
Sari-taularen zenbatekoa honako hau izango da:
1.1 Orokorki:
Ontziaren orohartzezko edukiz dituen 100 tonelada
edo horien zati bakoitzeko eta egonaldi edo ainguran egon deneko aldi
bakoitzeko, ondorengo taulan ematen diren kopuruak ordainduko ditu:
TONELADAK EGONALDIA
ITSASKETA-MODUA
KOSTA-OSTERA KANPOKOA
PEZETAK
T R B < 3.000 6 < P E < 24 189 1.210
P E
< 6 95 605
3.000 < T R B
< 5.000 6 < P E < 24 210 1.345
P E
< 6 105 670
Derrigorrean porturatu beharreko ontziei ezarriko
zaien sari-taula taula hau ezarriz egokitu dakiekeenaren erdia izango da,
baldin eta portuko erakuntzaren industria nahiz merkataritzako zerbitzu batez
beraz ere baliatzen ez badira. Itsasoan dabiltzanen bizia zaintzea xede
izanezko zerbitzu-eskeak baldintza honetatik kanpo geratzen dira.
1.2 Egutegi-urtean
zehar portuko uretan 12 aldiz baino gehiagotan sar daitezen ontziei honako
sari-taula hauek ezarriko zaizkie:
- 13
sarreratik 24ra artekoan: 1.1. taulako sari-taularen ehuneko 85ekoa.
- 25 sarreratik
40ra artekoan: 1.1. taulako sari-taularen ehuneko 70ekoa.
- 41
sarreratik aurrerakoetan: 1.1. taulako sari-taularen ehuneko 50ekoa.
1.3 Araupekotan
zermugatutako itsas-bidaldiak egiten dituztenei buruzkoak eta baldintza hau,
urte bakoitzeko urtarrilaren lehen eguna baino lehen, portuko erakuntzaren
aurrean behar diren agiri guztiez egiaztatuta baldin badago, ontzi horiei
ezarriko zaizkien sari-taulak honako hauek izan daitezke:
- 13
sarreratik 24ra artekoan: 1.1. taulako sari-taularen ehuneko 90ekoa.
- 25
sarreratik 50ra artekoan: 1.1. taulako sari-taularen ehuneko 80koa.
- 51
sarreratik aurrera: 1.1. taulako sari-taularen ehuneko 70ekoa.
1.4 Turismo-bidaldiak
egiten dituzten bidaztientzako ontziei 1.1 taulan azaltzen diren sari-taulak
ehuneko 30ekoan gutxituz ezarriko zaizkie.
1.5 Geldi
dauden itsasontziek, hau da, zainketarako langileak bakarrik dituztenek eta
egitebidean, konpontzen eta zatikapen aldian dauden itsasontziek, G-1 tarifa
aplikatzearen ondorioz legokiekeenaren erdia ordaindu beharko dute. Geldialdia
hilabetekoa baino gehiagokoa bada, aurreratutako hilabeteka eska daiteke.
Geldialdia bi hilabetekoa baino gehiagokoa bada, ez
du murriztapenerako eskubiderik izango. Geldialdiak dirauen lau hilabeteak
igaro ondoren, %5eko gehiketa metagarria izango dute hilabetero.
1.6 Barne-nabigaziorako
izan eta badia edo toki mailakoak diren itsasontziek, portu batetan basea duten
erremolkagailu, draga, aljibe, gangila, gabarra eta antzekoek, pontoiek eta
abarrek, kabotaia-nabigazioaren tarifa aplikatzeari egunero legokiokeen
zenbatekoa baino 15 aldiz gehiago ordaindu beharko dute hilero.
2. G-2
Sari-taularen zenbatekoa honako hau izango da:
2.1 Ontziak
luzerako metro edo honen zati bakoitzeko eta lotuta egon dadin aldian,
ondorengo taulan zehazten diren kopuruak ordainduko ditu.
MOILAREN SAKONA (P) 6 ORDUKO EDO ZATIKO 24 ORDUKO EDO ZATIKO
METROTAN PORTUALDI
OSO BAKOI- PORTUALDI OSO BAKOI
TZEKO
PEZETAK TZEKO PEZETAK
P < 4 20 81
4 < P < 6 27 115
P > 6 37 145
2.2 Egutegi-urtean
zehar portuko moiletan 12 porturaketa baino gehiago egin ditzaten ontziei
honako sari-taula hauek ezarriko zaizkie:
- 13.
porturatze-alditik 24.era artekoan: 2.1 taulako sari-taularen ehuneko 85ekoa.
- 25.
porturatze-alditik 40.era artekoan: 2.1. taulako sari-taularen ehuneko 70ekoa.
- 41.
porturatze-alditik aurrerakoetan: 2.1. taulako sari-taularen ehuneko 50ekoa.
2.3 Araupekotan
zermugatutako itsas bidaldiak egiten dituztenei buruzkoak eta baldintza hau,
urte bakoitzeko urtarrilaren lehen eguna baino lehen, portuko erakuntzaren
aurrean behar diren agiri guztiez egiaztatuta baldin badago, ontzi horiei
ezarriko zaizkien sari-taulak honako hauek izan daitezke:
- 13.
porturatze-alditik 24.era artekoan: 2.1 taulako sari-taularen ehuneko 90ekoa.
- 25. porturatze-alditik
50.era artekoan: 2.1. taulako sari-taularen ehuneko 80koa.
- 51.
porturatze-alditik aurrera: 2.1. taulako sari-taularen ehuneko 70ekoa.
2.4 Albo bat
kaian atrakatuta duen itsasontzi bati edo abarloatuta dauden beste itsasontzi batzuri
abarloatuta dauden itsasontziek, 2.1 taulan finkatzen den tarifaren erdia
ordaindu beharko dute, horien eslora, kaian atrakatuta dagoen itsasontziarena
edo honekin abarloatuta dauden gainontzeko itsasontziena bezalakoa edo
txikiagoa izan dadinaren baldintzapean. Eslora, handiagoa izatea gerta
dadinean, esloraren gaindikina ordaindu egin beharko du 2.1 taulan finkatzen
den tarifaren arabera.
2.5 Kaiarekiko
muturrez mutur atrakatuta dauden itsasontziek 2.1 taulan finkatzen den
tarifaren %50a ordaindu beharko dute. Zerbitzuko buiei lotuta dauden
itsasontziek, lau metroko sakontasuna duten kaietan atrakatuta egongo balira
ordaindu beharko luketenaren %50a ordaindu beharko lukete.
2.6 Atrakea
uzteko edo atrakalekua aldatzeko agindua jaso arren maniobrak atzeratu ditzan
itsasontziak honako zenbateko hauek ordaindu beharko ditu, horretan agintea
duenak ezarri ditzakeen zigorrez aparte, beharrezkoa izan dadinean:
- Lehenengo bi orduetako ordu bakoitzagatik edo frakzioagatik: 2.1
taulako 24 orduko tarifaren zenbatekoa.
- Gainontzeko ordu bakoitzagatik: 2.1 taulako 24 orduko tarifaren
zenbatekoa, bost aldiz.
2.7 Edozein
arrazoi dela medio, itsasontziren bat baimenik gabe atrakatzea gertatuko
balitz, aurreko zenbakian finkatu den tarifaren zenbatekoa hainbat ordaindu
beharko luke, hala agindutakoan atrakea utzi beharko duela, ekintza horrek ekar
ditzakeen zigorrez aparte.
2.8 Toki edo
badia mailakoak izan, portu barneko zerbitzua egin, kai jakin batetan atrakatu
eta hori eska dezaten itsasontziek G-2 tarifa aplikatzeari legokiokeen
eguneroko zenbatekoa baino zazpi aldiz gehiago ordaindu beharko dute hilero.
3. G-3
Sari-taularen zenbatekoa honako hau izango da:
3.1 Bidazti
bakoitzeko:
BIDAI
MODUA BIDAZTIEN MAILA
III. SAILEKOAK II. SAILEKOAK I.
SAILEKOAK
PEZETAK PEZETAK PEZETAK
Bertatik bertakoa 3 6 6
Kosta-ostera 44 133 444
Kanpokoa 296 740 1.183
Bertatik bertako bidaian ontziratzean besterik ez
da ordainduko sari-taula.
Lagun bat edo birentzako ontzi-geletako bidaztiei
I. saileko sari-taula ezarriko zaie; II. sailekoa, hiru lagun edo
gehiagorentzako ontzi-gelak edo areto nagusiko besalkiak har ditzatenei, eta
III. sailekoa, ontzigaineko bidaztiei.
3.2 Turismoko
bidari gisa joan daitezen bidaztiei 3.1 sari-taula ehuneko 30ekoan gutxituz
ezarriko zaie.
3.3 Bidaztien
kopurua, bidarien nolakoa edo bidaiaren nolakoa zehatza ez izatea edo izkutatu
nahi izatea gertatuz gero, oker aitortutako edo aitortu gabe utzitako atal
osoagatik 3.1 sari-taularen bi halakoa ezarriko da.
3.4 Merkatalgai-atal
bakoitzagatik ezarri beharreko sari-taularen zenbatekoak orohartzezko pisuaren
tonelada edo honen zati bakoitzeko eta dagokien taldearen eretzean ezarriko
dira, indarrean dagoen Merkatalgaiak Sailkatzeko Bildumari jarraiki, eta
ondoren ematen den taulan azaltzen denez:
MERKATALGAIEN ITSASKETA-MODUAK
TALDEAK NAZIO-MAILAKO MERKATARITZA KANPOKO MERKATARITZA
BERTATIK BERTAKOA KOSTA OSTERA
ONTZIRATZEA ONTZITIK
ONTZIRATZEA ETA ONTZIRATZEA ETA IRTETZEA
ONTZITIK IRTETEA ONTZITIK IRTETEA
PEZETAK PEZETAK PEZETAK PEZETAK
Lehenengoa 14 26 66 105
Bigarrena 19 38 94 151
Hirugarrena 28 56 140 223
Laugarrena 41 82 205 328
Bosgarrena 57 112 281 449
Seigarrena 76 150 376 601
Zazpigarrena 93 187 467 748
Zortzigarrena 225 449 1.123 1.798
G-3 Sari-taula
kitatzeko, petrolio-gaiak eta hauen eratorkinak merkatalgaien sortan sartu,
ondoren ematen den eran sartuko dira:
EKOIZKIA SARI-TAULATARAKO TALDEA
Petrolio ondu gabea 1
Gas-oila eta fuel-oila 2
Nahaslika, pikea eta petroliotikako
galipotak 3
Gasolinak, naftak eta irazitako petrolioa 4
Baselina eta labaingarriak 5
Kosta-osteratako gas-oil eta fuel-oilari,
salbuespenez, 42 pezetako sari-taula ezarriko zaie.
Itsasontzi haundi eta txikiak zuzkitu ahal izateko
portura lehorretik eramandako petrolio-gaiei ezarriko zaien sari-taula
"Kosta-osteratako itsasketa, ontziratzea eta ontzitik ateratzea"
izenekoan ekoizki ezberdinentzat ohartemandakoaren ehuneko 50ekoa izango da.
Guztira tonelada bateko pisua izatera iristen ez diren
atalei ezarriko zaien zenbatekoa, 200 kiloko, edo hortik gorako zati
bakoitzeko, tonelada bakoitzeko ordaindu beharko litzatekeenaren bostena izango
da.
3.5 Igaroaldiko
lanetako merkatalgaien atal bakoitzari ezarri beharreko sari-taularen
zenbatekoak, orobarnezko pisuaren tonelada edo zati bakoitzeko, dagokien
taldearen eretzean, indarrean dagoen Merkatalgaiak Sailkatzeko Sortari
jarraiki, honako hauek izango dira:
3.5.1 Itsasotikako
igaroaldiko lanak:
MERKATALGAIEN ABIAPUNTUA NAZIO BARRUAN DUTENAK ABIAP.ATZERRIAN DUTENAK
TALDEA HELB.N.B.D. HELB.A.D. HELB.N.B.D. HELB.A.D.
Lehenengoa 26 52 52 105
Bigarrena 38 76 76 151
Hirugarrena 56 111 111 223
Laugarrena 82 164 164 328
Bosgarrena 112 225 225 449
Seigarrena 150 300 300 601
Zazpigarrena 187 374 374 748
Zortzigarrena 449 899 899 1.798
3.5.2 Lehorretikako
igaroaldiko lanak:
MERKATALGAIEN ABIAPUNTUA NAZIO BARRUAN DUTENAK ABIAP.ATZERRIAN DUTENAK
TALDEA HELB.N.B.D. HELB.A.D. HELB.N.B.D. HELB.A.D.
Lehenengoa 26 66 66 66
Bigarrena 38 94 94 94
Hirugarrena 56 140 140 140
Laugarrena 82 205 205 205
Bosgarrena 112 281 281 281
Seigarrena 150 376 376 376
Zazpigarrena 187 467 467 467
Zortzigarrena 449 1.123 1.123 1.123
3.6 Ontzi
batetik bestera aldatzeko lanetako merkatalgaien atal bakoitzari ezarri
beharreko sari-taularen zenbatekoak, orobarnezko pisuaren tonelada edo zati
bakoitzeko, dagokien taldearen eretzean, indarrean dagoen Merkatalgaiak
Sailkatzeko Sortari jarraiki, honako hauek izango dira:
MERKATALGAIEN ABIAPUNTUA NAZIO BARRUAN DUTENAK ABIAP.ATZERRIAN DUTENAK
TALDEA HELB.N.B.D. HELB.A.D. HELB.N.B.D. HELB.A.D.
Lehenengoa 26 52 52 105
Bigarrena 38 76 76 151
Hirugarrena 56 111 111 223
Laugarrena 82 164 164 328
Bosgarrena 112 225 225 449
Seigarrena 150 300 300 601
Zazpigarrena 187 374 374 748
Zortzigarrena 449 899 899 1.798
3.7 Kosta-osteratan
ibilizko ontziak urez zuzkitzeko urari ezarri beharreko sari-taula 3.4 taulan
lehenengo talderako ohartemandakoaren ehuneko 20koa izango da.
3.8 Nazioarte
mailako transito errejimenpeko trafikoari dagozkionetan, hau da, atzerriko
portu batetan hasiera izan eta atzerriko beste portu baterako destinoa duten
merkantzientzat, 3.4 taulan finkatzen diren zenbatekoei aplikatuko zaizkien
koefiziente zuzentzaileak jarri ahal izango ditu portuko Administrazioak
urtero, bezero bakoitzak jartzen duen trafiko-bolumenaren arabera.
Kontenedore-trafikoari dagokionean, honako
sinplifikazio hau sar daiteke, hau da, horietan garraiatzen diren merkantzia
guztiak, pisuaren arabera dagokien merkantzi repertorioko taldean sartutakoak
direla eta, zama-unitate bakoitzeko, batazbesteko pisuko lez onartzea.
Kontenedore hutsak horretan sartzen direneko 3.4 taulan ezartzen direnetatik,
laugarrena hainbatekotzat edo txikiagotzat edo 10 tonelada baino txikiagoa den
pisu garbiaren batazbestekotzat hartzea, bereziki ziurtatu eta justifikatu
beharko da Garraio eta Herrilan Sailaren aurrean eta garraioaren gai den
merkantzi moetaren arabera. Sail horrek eman beharko die onarpena errejimen
berezi hauei beti eta, 3.4 taulan finkatzen den tarifa erabat aplikatuz gero,
ordaindu beharko litzatekeen tarifa %50etik gora gutxitzea ezin ekarriko du
portu guztietara.
3.9 Administrazio-emakida
errejimenpean partikularrek egin ditzaten kaietan, pantalanetan edo buietan
zamatu edo hustu daitezen merkantziek, emakida eman zeneko aginduan ezartzen
zen zenbatekoa ordaindu beharko dute tarifa honegatik. Zenbateko horiek ezin
beheratu ahal izango dira %10etik gora, arau hauetan ezartzen diren tarifei
dagozkienetan. Emanda dauden emakideei kontzesio-aginduetan ezartzen dena
aplikatuko zaie, agindu horietan ezartzen diren murriztutako tarifei eutsiko
zaiela.
4. G-4
Sari-taularen zenbatekoa honako hau izango da:
4.1 Orokorki,
zergakizunaren ehuneko 2koa.
4.2 Bakailau
berdeagatik eta ontzian bertan industri gertakuntzarako lehen ikuturik emandako
arrantzutikako edozein ekoizkirengatik sari-taularen ehuneko 50ekoa ordainduko
da.
4.3 Portuko
uretan, moilatik pasa gabe, ontzitik ontzira aldatutako arrain harrapatu
berriagatik sari-taularen ehuneko 75ekoa ordainduko da.
4.4 Portuko
Agintaritzak, portuko gunean lurretikako baliabidez baliatuz, enkanterako edo
portuko instalazioak erabiltzeko, portuan sartzeko baimena eman dezaneko arrain
freskoaren produktuek, tarifaren %50a ordaindu beharko dute, G-4 Tarifa edo
horren baliokidea beste portu batetan ordaindu dutela kredita dezaten
baldintzapean. Bestela, tarifa osoa ordaindu beharko dute.
4.5 Lurreratu
diren arrainen produktu freskoek, edozein zio dela medio, saldu ez eta berriro ontziratutakoek,
tarifaren %25a ordaindu beharko dute, antzeko espezieko arrainek egun horretan
egin duten batazbesteko prezioa basetzat hartuz egingo dela kalkulu hori.
4.6 Tarifa hau
ordaindu dezaten arrantzako ontziak zerbitzu orokorrengatiko gainontzeko
tarifak ordaindu beharretik libre geldituko dira, hustuketa edo ontzialdaketa
lanei ekin zitzaien egunetik hasi eta hilabeteko gehienezko epez. Dagokion
agintzaritzak ziurtagiriz espreski eta banan-banan kreditatu eta itsasontziaren
ohizko ihardunekin lotura duten konponketa, ekaitz, gebenaldi, kostera edo
lizentziak direla eta, derrigorrez geldi egon beharreko aldiei gehitu ahal
izango zaie epealdi hori. Denboraldi luzez geldi egon beharra gertatuz gero,
dagokion agintaritzak finkatuko ditu itsasontzi horiek ainguratu edo atrakatu
beharko duteneko lekuak, atrakaketarako ematen diren ahalbideak eta portua
ustiatzeko beharrak kontutan hartuko direla horretarako. Dena dela, geldialdia
sei hilabetetik gorakoa izan dadinean, G-1 eta G-2 Tarifen %100a ordaindu
beharko dute, epe hori bete dadinetik hasita. Geldialdia hamabi hilabetetik
gorakoa bada, hamahirugarren hilabetetik aurrera %2ko gehiketa pilagarria
aplikatuko da hilabetero.
4.7 Arrantza-ontziek,
aurreko puntuan ezarri denaren arabera tarifa hauen pean egon daitezen
bitartean, nahiz arrantza-kaietan, nahiz horretarako gaitutako beste kai
batzutan, itsasontzien kontsumorako har ditzaten erregai, hornidura,
itsasontzirako eta arrantzarako tresna, izotz eta gatza, ez dute G-3 Tarifa
ordaindu beharrik izango.
Portuko Administrazioak agintea izango du arrainen
pisua, espezieen moeta eta kalitatea ziurtatu ahal izateko, ziurtapen horiek
ekar ditzaketen gastuak tarifa ordaintzera behartutako sujetu pasiboak ordaindu
beharko dituela.
5. G-5
Sari-taularen zenbatekoa honako hau izango da:
5.1 Orokorki:
ERA PTAK. M2 ETA EGUNERO
Administraritzaren hilaberik edo ainguran
jartzeko tresneriarik gabe 5
Administraritzaren hilabe edo ainguran
jartzeko tresneria eta guzti 9
Moiletan lotuta 12
Ur-gaineko moila edo pantalanetan lotuta 17
5.2 Metro bat
baino gehiagoko baina bi metro baino gutxiagoko ugaroko aldeetan ainguran edo
lotuta dauden ontziekikoan ehuneko 25ekoa gutxiago ezarriko da, baina ondoren
ematen diren xehetasun hauek guztiok gertatu beharko dute:
a) Ontziaren luzera 6 metro baino gutxiagokoa izatea.
b) Motorraren indarra 25 HP baino gutxiagokoa izatea.
c) Sari-taula hiruhilabetekoen hasieran ordaindu beharko da.
Gutxitze hau ez da ur gaineko moila edo pantalanei lotutako ontziei ezartzerik izango.
5.3 Erakuntzaren
lehorreko tokiak hartzen dituzten ontziekikoan, sari-taula ordaindu beharko
deneko egunak kitapena egitea dagokion aldikoen ehuneko 25ekoa izango dira,
itsasoan ibilizko egunen eta tokiaz edo aretoaz baliatu izanagatik ordaindu
beharko litzatekeen E-2 eta E-4 Sari-taularen kopurua direnak direla.
5.4 Portuaren
beraren kontrako kanpokaldeaz baliatu eta portuan dauden zerbitzuak hurbil
izatearen edo horiek erabiltzearen onurak izan ditzaten aise-alditarako ontziei
ezarri beharreko sari-taularen zenbatekoa 5.1 puntuan jarritakoaren ehuneko
40koa izango da, eta gutxitxe hau araudi honetan ohartemandako beste
edozeinekin batera ezinekoa izango da.
5.5 Bai
ainguratze-zerbitzua eta bai atrake-zerbitzua ere portuko Administrazioari
eskatu beharko zaizkio. Hori burutzen ez baldin bada, dagokionaren bikoitza
kobratuko da arauz izendapena egin dadin arte. Eta hori, indarrean dauden
xedapenak bete ez direlako ezar daitekeen zigorraren kaltetan gabe.
Tarifa hori ordaintzeak ez du ekarriko itsasontzia
desatrakatu beharrik eza, hilaberatze edo ainguratze lekutik ez dela aldatu
behar eta, agintaritzak bidezkotzat jo duelako hala ezartzen baldin badu,
portuari dagokiona ordaindu behar ez denik. Azken kasu honetan, aurrez ordaindu
zen okupazio-zenbatekoa eskuratzeko eskubidea izango du bezeroak.
6. E-1
Sari-taularen zenbatekoa honako hau izango da:
GARABIEN JASOKETARAKO
INDARRA BALIOA ORDUKO-PEZETATAN
Grua TM 5 2.100
Grua 5 < TM 12 3.780
Grua TM > 12 5.380
Sari-taula hauek aste-egunetan, portuko erakuntzak ekintza hauetarako jarritako agizko lan-orduen barruan egindako zerbitzuei soil-soilik ezarriko zaizkie. Agizko lan-orduez kanpo egindako zerbitzuak ehuneko 25ekoan garestiago sartuko dira kontuan eta jai-egunetan egindako guztiak, ehuneko 50ekoan, jai-egunetako kasuan bi ordu gutxienez sartuko direla kontuan.
7. E-2 Sari-taularen zenbatekoa, metro koadro eta egun bakoitzeko, honako hau izango da:
7.1 Igaroaldiko
aldea:
EGUNAK PEZETAK,
METROKO ETA EGUNEKO
ZERUPEANGO ESPARRUA ESTALPEKO ESPARRUA
1 al 3 ---- 10
4 al 10 6 14
11 al 17 10 26
18 al 30 26 80
30 en adelante 70 212
7.2 Bilketak egiteko aldea:
Zerupeangoa ... 6 pezeta metro koadro eta
egun bakoitzeko.
Estalpekoa
... 14 pezeta metro koadro eta egun bakoitzeko.
8. E-3 Sari-taularen
zenbatekoa zuzkitutako gaien kopurua gai bakoitzaren eroste-prezioarekin
biderkatuz ateratzen dena ehuneko 50ekoan garestituta izango da.
9. E-4
Sari-taularen zenbatekoa honako hau izango da:
9.1 Lehorrera
ateratzeko bideak:
9.1.1 Jaso-aldi
edo jeitsi-aldi bakoitzeko.
Orohartzezko Edukiz 50 tonelada artekoentzat.-
Ontziaren luzera (metroak) 91 pezetaz biderkatzetik ateratzen dena pezetatan
jarrita.
Orohartzezko Edukiz 51 toneladatik 150
artekoentzat.- Toneladen kopurua 46 pezetaz biderkatuz ateratzen dena pezetatan
jarrita.
Orohartzezko Edukiz 150 toneladatik gorakoentzat.-
Toneladen kopurua 70 pezetaz biderkatuz ateratzen dena pezetatan jarrita.
9.1.2 Egun bakoitzeko egonaldia.
Orohartzezko Edukiz 50 tonelada artekoentzat.- Ontziaren
luzera (metroak) 46 pezetaz biderkatzetik ateratzen dena pezetatan jarrita.
Orohartzezko Edukiz 51 toneladatik 150
artekoentzat.- Toneladen kopurua 23 pezetaz biderkatuz ateratzen dena pezetatan
jarrita.
Orohartzezko Edukiz 150 toneladatik gorakoentzat.-
Toneladen kopurua 46 pezetaz biderkatuz ateratzen dena pezetatan jarrita.
9.1.3 Lehorreratze-irrilak.
Erabiltzen den egun edo honen zati bakoitzeko: 91
pezeta.
9.2 Aparkalekua:
Donostiako portua: Donostiako Udalak bere
agintepeko aldeetarako Trafiko eta A-parkaleku-Ordenamendu (TAO) moduan
jarritako manu berak izango dira jaurpide.
Euskal Autonomi Elkartearen eskuduntzapekoak diren
gainerako portuetan, aparkamendua antolatuta eta araututua duten portuetan
alegia, erabilpen edo horren zatiaren trukez 73 pezeta kobratuko zaie kamioiei
eta 60 pezeta kotxeei eta denboraldiko aparkalekuetan 200 pezeta kobratuko da
erabiltzen den egun bakoitzeko edo egunaren zati bakoitzeko.
9.3 Baskula:
171 pezeta, pisaldi bakoitzeko".
8.- Herri-Osasuneko Saiaketategiaren
zerbitzuengatikako arielei buruzko 3/1990 Legeko 141. ataleko 1.8, 2.1, 2.2 eta
3.1 idazatiei idazkera berria ematen zaie (4.12.04 sekzioa):
"141. Atala - Kuota
Herri-Osasuneko Saiaketategiaren saioak
Betekizun bakunak Pezetak
1.8 Erikaiztasun-teknikak.
1.8.1 Lasterragotzekoa (flokulaketa ere sartzen da) 1.390
1.8.2 Elkar-erastekoa 1.390
1.8.3 Elektroloretikazkoa 4.750
1.8.4 Osagarria tarteansartuzko erantzunak 2.670
1.8.5 Inmunofluoreszentzia 2.080
1.8.6 Enzima-inmunoanalisi heterogeneoa (ELISA) 2.670
1.8.7 Enzima-inmunoanalisi homogeneoa 580
1.8.8 Zehaztu gabeko besteetako bakoitzagatik 5.320
2.1 Tresnazkoez besteko teknikak
2.1.1 Lurrinketa 1.620
2.1.2 Intsuldaketarako imutuaz ateratzea 2.080
2.1.3 Soxhlet-az ateratzea 4.170
2.1.4 Solido-likidoa ateratzea 2.320
2.1.5 Meazketa 2.440
2.1.6 Geruza mehean edo papereanegindako
kromatografia 3.010
2.1.7 Kromatografia, erresoluziohandiko geruza finean
(HPTLC) 4.630
2.1.8 Zutabean egindako kromatografia 3.480
2.1.9 Grabimetria 2.080
2.1.10 Bolumetria 700
2.1.11 Zehaztu gabeko besteetako bakoitzagatik 4.630
2.2 Tresna-bidezko teknikak
2.2.1 Errefraktometria 230
2.2.2 Erreflektometria 230
2.2.3 Potentziometria 1.390
2.2.4 Turbidimetria 295
2.2.5 Konduktimetria 345
2.2.6 Espektrofotometria 1.740
2.2.7 Gasen kromatografia (detekzio sistema bakoitzagatik, masen
espektrometria izan ezik) 5.790
2.2.8 Gasen kromatografia/masen espektrometria 11.580
2.2.9 Xurgatze atomikoari buruzko espektrofotometria 3.480
2.2.10 Xurgatze atomikoari buruzko
espektrofotometria/Zeeman emaitza 5.790
2.2.11 Gorriaren azpiko proper-ean
xurgaketa-bidez egindako berainezkotutako azterketa (NIRA) (parametroka) 2.320
2.2.12 DQO 2.320
2.2.13 DBO 2.320
2.2.14 HPLC (isurkizko kromatografia) 9.850
2.2.15 Ionezko kromatografia 5.790
2.2.16 Gorriaren azpikoaren espektrofotometria 4.630
3.1 Urak
3.1.1 Uraren fisika eta kimikazko eta
bakteriologiazko erabateko azterketa. (Plagizidak, erradiaktibitatea eta
aromadun hidrokarburu poliziklikoak izan ezik) 61.500
3.1.2 Uraren fisika eta kimikazko eta
bakteriologiazko agizko azterketa 11.110
3.1.3 Uraren fisika eta kimikazko eta
bakteriologiazko gutxieneko azterketa 5.210
3.1.4 Hondakin-uren azterketa (oinarrizko
saila), honako hauek sartzen direla: aideango gaiak, DBO, DQO, pH,
konduktibitatea,anioia eta katioia 6.600
3.1.5 Hondakin-uren
azterketa (egiten diren hiru xedapen gehiagoko) 2.890
3.1.6 Uraren fisika eta kimikazko erabateko
azterketa. (Pestizidak, erradiaktibitatea eta aromadun hidrokarburu
poliziklikoak izan ezik) 57.000
3.1.7 Uretako azterlan plagizidak
(organofosforadoak, organo-kloradoak, triazinak) 27.000
3.1.8 Uretango erradiaktibitate azterlana
(guztira alfa eta beta) 18.000
3.1.9 Uretango aromadun hidrokarburu
poliziklikoen azterlana (6 parametro) 20.000
3.1.10 Uraren fisika eta kimikazko agizko
azterketa 5.790
3.1.11 Uraren gutxieneko azterlan fisiko-kimikoa 2.890
3.1.12 Uraren bakteriologiazko agizko azterketa 5.320
3.1.13 Uraren bakteriologiazko gutxieneko azterketa 2.320"
IV IDAZPURUA
FINANTZA-ERAGIKETAK
28.
Atala - Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak egin ditzakeen finantzaketak
Jaurlaritzak, Ogasun eta Finantza Sailaren saloz, urtebetetik gora gabeko aldian atzera itzuli beharreko maileguak eta abantzuak egin ahal izango dizkie Euskal Autonomi Elkartearen erakunde-administrazioa osatzen duten izaikiei. Ogasun eta Finantza Sailari dagokio mai-leguketa horien korrituak eta gainontzeko zernolakoak finkatzea, baita horiek Jaurlaritzaren izenean formalizatzea ere.
V IDAZPURUA
KONTRATAZIO-ARAUAK ETA DIRULAGUNTZAK EMATEKO
ERREJIMENA
29.
Atala - Kontratazio-arauak
1.- Gastua 250.000.000 pezetatik gorakoa bada,
Jaurlaritza-Batzarrak onartu egin beharko du, diru-izendapena egiten zaionaren
zernolakoa dena dela; ez da Batzarraren onarpenik behar izango
erakunde-administrazioari egin beharreko agizko eskuraketak edo Aurrekontuetan
zertarakoa jarriz izendatuta dauden dirulaguntzak badira.
2.- Erakunde autonomoek atxikirik daudeneko
Sailburuaren edo, behar izanez gero, Jaurlaritza-Batzarraren aldez aurreko
baimena beharko dute, hasierako aurrekontua 50.000.000 pezetatik gorakoa duten
kontratazioak izenpetzeko. Osakidetza erakunde autonomoari dagokionez, idazati
honetan esaten den baimena 100.000.000 pezetatik gora izango da beharrezko.
3.- Jaurlaritzak, doakien Sailen edo akurapena
hasi duten erakunde autonomoak atxikita daudeneko Sailen saloz, bakoitzaren
aurrekontuen pentzutan eta diruen jatorria dena dela, 1993ko ekonomi ekitaldian
hasi eta hasierako zenbatekoa, Administrazio publikoentzat jarritako
araupidetzaren arabera, hirurogeita hamabost milioi pezetatik gora gabekoa izan
dezaten diruezarketa-egitasmoen kontratazioa artez egiteko baimena eman ahal
izango du.
4.- Euskadiren Ondareari buruzko 14/1983 Legeko
43. atalean ezartzen denaren ondorioetarako, Sailek, erakunde autonomoek edo
zuzenbide pribatupeko izaiki publikoek egingo dituzte ondasun higiezinak
alogeran hartzeko kontratuak, urtebeterako edo hortik beherako aldirako izan
eta kontratuen zenbatekoaren guztizkoa 2.000.000 pezetatik gorakoa ez bada.
Ibilgailu ofizialak depositatzeko eta suztapeneko, argipideketa eta antzeko
lanetarako standak edo tegiak alogeran hartzeko kontratuak izan beharko dute.
Erabaki horiek Herrizaingo Sailak hartuko lituzke Eusko Jaurlaritzaren Parke
Mugikorreko ibilgailu ofizialak gordetzeari balegozkio.
Esandako
kontratazioak egiteko administrazio mailako izapideketak, behar hainbateko
diru-izendapena dagoela egiaztatzera eta alogeran uztea zein baldintzatan
egiten den zehatz esango deneko alogeratzaileak izenpetutako eskaintzara
mugatuko dira, eskaintza horri oniritzia dagokion kontratazio-organuak eman
beharko diola.
Dena
dela, Ogasun eta Finantza Saileko Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzari eman
beharko zaio kontratazioa izenpetu izanaren berri.
30.
Atala - Dirulaguntzen gastu publikoari buruzko aurrekontu eta burutze mailako
errejimena
Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideari buruzko abenduaren
20ko 31/1983 Legeko 124-4 atalean jasotzen direnen ondorioetarako,
dirulaguntzak edo laguntzak ematerakoan ezarritakoak finkatuko du
laguntzetarako diren gastuen beherapena eta dirulaguntzei buruz kasu
bakoitzerako ezarri daitezen arauetan finkatuko dira beherapenaren mugak.
Bestalde, kreditu, ordainketa edo konpromezu moetarekiko adostasuna duen eta
gastuei aurre egiteko eta/edo dirulaguntzen edo laguntzen baldintzak benetan
bete ahal izateko egokien izan dadin aurrekontu-errejimena aplikatuko zaie
gastu horiei, eta hori, Ogasun eta Finantza Sailak, 31/1983 Legeko 60-2 atalean
ezartzen duena aplikatuz, aurrekontuak gertatzeari buruz eman ditzan artezbide
teknikoen arabera egingo da.
VI IDAZPURUA
LEGEBILTZARRARI ARGIBIDEAK EMATEA
31.
Atala - Aldizkako argibideak eta bestelakoak
1.- Jaurlaritzak, hiru hilabetez behin, honako
aurrekontu eragiketok jakinaraziko dizkio Eusko Legebiltzarreko Ekonomia,
Herriogasun eta Diruegitamuen Batzordeari:
a) Euskal Autonomi
Elkarteko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen aurrekontuetako
diru-izendapenetan eskuraketen bidez egindako aldaketak eta zenbateraino
gauzatu diren.
b) Lanak artez
kontratatzeko baimena Jaurlaritzak emanez bideratutako espedienteen zerrenda.
c) 10.000.000
pezeta baino gehiagoko obra, zerbitzu eta zuzkiketa-kontratuen zerrenda
zehatza.
d) Aldi
horretan egindako gaudimenak eta gaudimenaren gai direnen hauspenengatik aurre
egin behar izan dienen argibideak.
e) Zuzenbide
pribatupeko izaiki publikoen eta baltzu publikoen egoera-balantzea,
galera-irabazien egoera, diruen jatorri eta aplikazioaren egoera-orria eta
ustiaketa eta kapital aurrekontua.
2.- Aurreko zenbakian esaten den argipideketan
behar bezain zehatz emango dira ukitu-tako egitaraua, sekzioa eta atalburua,
eta argipideak emateko aldia hiruhilabetekoa betetzearekin amaituko da eta
Legebiltzarrari, epea amaitu eta hurrengo bigarren hileko 15a baino lehen
bidaliko zaizkio.
3.- Halaber, Jaurlaritzak, gertatzen diren
hilaren hurrengoan zehar eta gai duten egitarau, sekzio, zerbitzu eta
atalburuari buruzkoan behar hainbateko zehaztasunak emanez, honako
aurrekontu-eragiketa hauen argibideak emango dizkio Eusko Legebiltzarreko
Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamuen Batzordeari:
a) Lege honetako 8. atalaren babespean egindako zorpetze-eragiketena.
b) Lege honetako 29. atalaren babespean egindako kreditu-eragiketena.
c) Foru Aldundietako bakoitzak itundutako zergengatik egindako
sarrerena, zergaka sailkatuta.
Xedapen Gehigarriak
Lehenengoa - Jarraipen-Batzordea
Batzorde bat
osatuko da prestakuntza eta enpleguari dagokionez 13500 programaren ezarpena
kontrolatu eta jarraipena egiteko. Batzorde horretan izango dira Lan eta
Gizarte Segurantza Saila, erakunde-ordezkaritza duten enpresari-elkarteak eta
indarrean dagoen legediaren arabera ordezkari gehien duten sindikatuak.
Bigarrena
- Ospitaleentzako eta beste sorospen-erakundeentzako dirulaguntzak
Aurrekontu
hauetan, ospitaleentzako eta beste sorospen-erakundeentzako izendatutako ustiaketa-laguntzak
ordaintzeko ondoko baldintza bete beharko dute zentru horiek:
Zentru
horietan lan egiten duten langileen urteko ordainsarien gehikuntzak, 1993ko
urtarrilaren 1etik hasita, ezin izango du gainditu euskal Administrazio
publikoan diharduten langileentzako lege honetan finkatutakoa.
Hirugarrena
- Erakunde autonomoen berrizendapenak
1993an
zehar, erakunde autonomoek administrazio eta zerbitzu orokorrei dagokien
egitarauaren 249 diru-izendapena gehitu ahal izango dute, bere aurrekontuetako edozein
diru-izendapenetako gaindikako eskuarteekin, dagokion erakundearen
aurrekontuetan hasieratik izendatuta dauden diru-izendapenetako guztirakoaren
%1eko kopurua egin arte, horretarako berarizko diru-atala sortuko dela.
Diru-izendapen honen eskuarte berriak, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideari
buruzko 31/1983 Legeko 21. atalean aipatzen den aurrekontu-errejimen beraren
menpean berrizendatu ahal izango dira.
Laugarrena
- Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrerak
1.- Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-Sarrerei
buruzko maiatzaren 3ko 2/1990 Legeko II. atalburuaren eta ondorengoen
aplikazioa 1993ko abenduaren 31 arte luzatzen da.
2.- Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-Sarrerei
buruzko maiatzaren 3ko 2/1990 Legeko 6. atalean ezarritakoaren ondorioetarako,
kide bakarreko familientzako gizarteratzeko gutxieneko zenbatekoa, 1993.
urterako, hilabeteka kontatuta, 36.500 pezetatan jartzen da.
Familia
jarea lagun batek baino gehiagok osatzen badu, goragoko zenbatekoari 0,3
gehituko zaio onuradunarekin bizi den lehenengo kideagatik, horiekin batera
bizi diren bigarren, hirugarren eta laugarren kideengatik 0,2 eta gainontzeko
bakoitzagatik 0,1.
Bostgarrena
- Gerorako lotzezko diru-izendapenak etxebizitza arloan
Berarizko
arautegiari egokitu daitezen, 1993ko Aurrekontuetako gastuen egoeran sartutako
etxebizitza arloko 1993ko finantza-hitzarmenetik sortutako gerorako lotzezko
diru-izendapenak berriz izendatzeko ahalmena ematen zaio
Jaurlaritza-Batzarrari, gehienez ohartemanda egon den 5 urtekoa baino epe
luzeagorako izan daitezen eta aipatu ihardueretarako izendatuta zeuden gerorako
lotzezko diru-izendapenen kopuru osoaren % 20rainoko gehiketa egin ahal
izateko.
Seigarrena
- Hezkuntza arloko prezio publikoak
Lege
hau indarrean jartzen denetik hasita, Euskal Autonomi Elkarteko
Administrazioaren tasa eta prezio publikoei buruzko maiatzaren 31ko 3/1990
Legearen IV. Atalburuko 2.07.02 sekzioan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Sailaren tasei buruzkoan, ezarritako Hizkuntza Eskola, Zeramika eta Berriztapen
Eskola, Kontserbatorio, Arte Dramatikoko, Dantza eta Kantu Eskoletako
irakaskuntzei dagozkien tasa akademikoak prezio publikotzat joko dira eta lege
horretan ezarritakoari jarraiki arautuko dira.
Zazpigarrena
- Atxilotuari jartzen zaion ofiziozko txandarako eta sorospenerako
diru-izendapenak
Abokatuek
eta auzitegietako prokuradoreek, kasuan kasu, atxilotuari eskaintzen dioten
ofiziozko txandako eta sorospeneko ekintzetarako dirulaguntzen prozedura
arautzeko uztailaren 24ko 200/1990 eta urriaren 23ko 282/1990 Dekretuetan
ohartemandako prezioen moduluetako zenbatekoak 1992ko ekitaldirako ezarritako
berberak izango dira.
Zortzigarrena
- 10/1988 Legean jasotako hitzarmenetarako dirulaguntzak
1.- 10/1988 Legeaz baliatuz Administrazioarekin
hitzarmenak izenpetu dituzten ikastoletarako aurrekontu hauetan ohartemandako
dirulaguntzak ordaintzeko, ikastetxe horietan diharduten langileen urteko
ordainsarien gehikuntzak, 1993ko urtarrilaren 1etik aurrera, ez du inola ere
ekitaldi horretarako aurrikusitako KPI baino gorago joko.
2.- Nolanahi ere, aipatutako hitzarmenen
ondoriozko berarizko finantziazioa bukatu egingo da baterabiltze-aukera
burutzeko jarri dadin epea amaitutakoan. Aukera hori gauzatu ondoren, lege
honetako 13. ataleko 4. azpiataleko e) letran xedatutakoaren arabera ikastetxe
horiek hezkuntza-sisteman sartzeko egin behar diren egokitzapenak erabaki
ditzake Jaurlaritzak.
Azken
Xedapenak
Lehenengoa
- Jaurlaritzari esku ematea
1.- Servicio Vasco de Salud-Osakidetza erakunde
autonomoan, guztientzako nahiz batzurentzako eran, diharduten langileen
ordainketa-egitura antolatzeko behar diren xedapenak emateko esku ematen zaio
Jaurlaritzari, aipatutako erakunde autonomoak eskaintzen dituen
osasun-zerbitzuen eraginkortasuna eta ontasun-maila hobetzeko neurrien artean.
Jaurlaritzak,
sorospidetzako beharrizanen arabera arautuko ditu kupoko osasuntza-langilegoari
iharduneango orduen jaurpidearen gehiketa eskaintzeko baldintzak. Langilego
hau, sorospidatzeko antolapideak sor daitezkeen zerbitzu-batzordeei atxiki ahal
izango zaie ihardutze-egituraz eta erapidez. Kupoko sendagile espezialistak
mailakatutako zerbitzuetan sartu ahal izango dira, mediku espezialista maila
izanez.
2.- Jaurlaritzari esku ematen zaio bidezko izan
daitezen diru-izendapenak eta Jaurlaritzaren ekonomi politika orokorraren eta
gastua bidezkotzearen eta Administrazio publikoaren berrikuntzaren esparruan
Bateratutako Ekintzen Egitarauak ezartzetik eta martxan jartzetik sor
daitezenak atxikitzeko.
3.- Lege honetan ohartemandako guztiak
osabideratzeko eta egiteratzeko behar daitezen xedapen guztiak emateko ahalmena
aitortzen zaio Jaurlaritzari.
Bigarrena
- Indarrean jartzea
1993ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean Lege hau.