8/1986 Legea, ekainaren 26koa, Legegintzarako Herri-Arioari buruzkoa.
1986-06-26Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1986/7/21, 145. zk.; EAO, 2012/3/30, 77. zk.
§ 84. 8/1986 LEGEA, EKAINAREN
26KOA, LEGEGINTZARAKO HERRI-ARIOARI BURUZKOA
ZIOEN
ADIERAZPENA
Gaurregungo
Kostituzio-arauzko erakuntzetan, eta mundu-mailako Bigarren Gudua bukatu zenez
gero, herritarren eta Kostituzioaren arauerako Ihardutze-Erakundeen arteko
lotura hauteskundeen bidez egin eta Legebiltzarraren eta Jaurlaritzaren arteko
harremanak ardatz zituen liberal-joerako demokraziaren erakunde-egitura zaharra
hori sortu zenean zegoenetik erabat bestelakoa izan eta auniztasuna eta gero
eta gehiago eskuhartze-nahia ezaugarri beinen dituen gizarte-egoerari
egokitzeko bideak egiten ari direla somatzen da.
Eta
erapidetzaren zilegitasunaren oinarriak zabaltzera ezezik horretzaz gainera eta
funtsean, arauak eta benetako gizartea elkarri egokituz politika-oreka
iraunkorragoa lortzea itu duen bide hori, aldi berean, erresuma liberala sortu
zenez gero iraun dirauen ereduzko artezko demokraziaren eta azkenean onartutako
ordezkari-bidezkoaren arteko tirabira zaharrari atxikitzen zaio.
Demokraziazko
erakuntzak norbanakoen eta taldeen eskeen bide diren gizarte-erakundeei eta
batipat politika-alderdiei politika-partzuergorako funtsezko tresna direnez
kostituzio-erakuntzan toki ematea dugu esan dugun joera horren ezagupiderik
nagusiena. Eta horren beste erakusgarri garrantzitsu bat, zalantzarik gabe,
Euskal Estatutoaren 9.3 atalean egiten denez herri-agintari guztiei eskuhartze
hori politika-alorrera mugatu gabe baizik eta ekonomiaren, gizartearen eta
kulturaren alorretara zabalduz suztatu eta onartu dezaten egiten zaien manua
da. Eskuhartze-bideak Herri-Arduralaritzaraino edo Epailaritzaraino iristea ere
aipa daiteke.
Esparru
horretan herriaren legegintzarako arioak garrantzizko egiteko bat betetzen du,
gizartearen oldez sortu, Legebiltzarrean ordezkariak dituzten
politika-alderdiek beretzakotu gabeko herritarren eskarientzako bide izan eta
ordezkaritza-bidezko demokrazian erakunde nagusi denarengana, hots,
Legebiltzarrarengana joten bait-du horrek, legegintza-ahalmenaren jabe denez,
herri-arioaz baliatuz Legebiltzarraren bere bideak eginarazi nahi zaizkion
eskearen atalakako idazkera bere gain hartzen duenari ala hartzen ez duenari
buruzko azken erabakia har dezan.
Autonomia-Estatutoak,
27.4 atalean legegintzarako herri-arioa kontutan izan eta, bertan tajutzen den
Jaurtze-erapidetzari dagokionez, Legebiltzarraren lehentasunari egokitzen dio.
Horrela, herri-arioa herritarren zerbitzurako beste eskuhartze-tresna bat denez
hartzen da, Estatutoan ohartematen dena, horrela, Euskal Herrian 1936garreneko
Estatutoaren 10garren atalak jartzen zuen bidetik sartzen dela.
Lehenengo
Atala
Politika-izakeraz
euskaldunak eta gara-adinekoak izan eta hautatzaile-erroldan sartuta dauden
herritarrek, Euskal Herriko Autonomia-Estatutoko 27.4 Atalean ohartemandako
Legegintzarako herri-arioaz Lege honetan agintzen denaren arauera baliatzeko
eskubidea dute.
2.
Atala
Honako
gai hauek herriaren legegintza-ariotik kanpo gelditzen dira:
a) Autonomia-Elkarteak heuretzaz legegintzarako agintepiderik ez
duenekoak eta bai Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen erakuntza, lege-jaurpide
eta agintepideei eta Kondaira-Lurraldeetako Erakundeen agintepideei buruzkoak,
eta Autonomia-Elkartearen lurralde-antolaketari datxezkonak ere.
b) Zergalaritza-alorrekoak.
c) Autonomia-Estatutoaren eraldakuntza.
d) Ekonomia-ekintzaren oro-egitamuketari buruzkoak.
e) Legegintzarako ario eta izapidetza.
f) Hauteskunde-jaurpideak.
g) Autonomia-Estatutoak edo legeek hoietarako
arioa Jaurlaritzarentzat gordetzen duteneko gaiak.
3. Atala
Legegintzarako herri-arioa, Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren
aurrean gutxienez hogeita hamar mila euskal-herritarrek Lege honek esaten
duenez egiaztatuta izenpetutako Lege-Saloak aurkeztuz egiteratzen da.
Suztapenerako Batzordeak arioari darion guztirako
izenpetzaileen ordezkotza izango du.
4. Atala
1.- Izapidetzari, Eusko
Legebiltzarreko Mahaiari, bere Idazkari Nagusiaren bidez, ondoren esaten
direnak barne izan ditzan idazki bat aurkeztuz ekingo zaio:
a) Aurrean
Zioen Adierazpena izango duen Lege-Saloaren atalkako idazkera.
b) Izenpetzaileen
ustez Legebiltzarrak Lege-Saloari bere bideak eginaraztea eta hori baitestea
komenigarri egiten duten zioen adierazpen zehatza.
c) Herri-Arioaren
Suztapenerako Batzordea osatzen duten kideen izanak, guztien nortasun-xehapenak
eman eta adierazpenak egin dakizkion izendatutako kidea zein den adieraziz.
2.- Aurreko zatiak dion idazkia
Suztapen-Batzordekideak izenpetu beharko dute.
3.- Legegintza-arioaren aurkezpena
Legebiltzarraren bilkura-alditatik kanpo aurkeztuz gero, epeak agirisorta hori
aurkeztu eta hurrengo bilkura-aldian hasiko dira kontatzen.
5.
Atala
1.- Legebiltzarreko Mahaiak bidali zaion
agirisorta aztertu, eta aurkezte-egunetik hasi eta hogeitamar eguneko epearen
barruan horren onargarritasunari buruzko erabakia hartuko du.
2.- Honako hauek izango dira saloa onargarri ez
izateko zioak:
a) Lege honen
2garren atalean kanpo utzitako gaietakoren bati buruzkoa izatea.
b) Lege honen
4garren Atalean jarritako betebeharrak ez bete izana. Hala ere, zuzendu
daitekeen akatsen bat baldin badago, Legebiltzarreko Mahaiak
Suztatze-Batzordeari jakinaraziko dio, hala baderitza hilabeteko epe baten
barruan zuzendu dezan.
c) Saloa gai
bereziei edo elkarrekin kidekatu ezinekoei buruzkoa izatea.
d) Legebiltzarrean,
une berean, herri-arioaren gaiari-berari buruzko Lege-Egitasmo edo Lege-Saloren
bat bere bideak egiten aritzea.
e) Legegintza-aldi
berean aurkeztutako funtsean eduki bereko beste herri-ario baten bir-idazkia
izatea.
f) Aurrez
herri-arioaren xede bereko eta Legebiltzarrak Legegintza-aldi berean
baitetsitako lege-salo bat egotea.
3.- Legebiltzarreko Mahaiak hartutako erabakia,
ondorio guztietarako, Herri-Arioaren Suztapenerako Batzordeari jakinarazi eta
Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
4.- Mahaiak hartutako onargarritasuna ukatzezko
erabakien aurka, Kostituzio-Epaitegirako babesa eskatzezko goradeia sartu ahal
izango da.
5.- Epaitegiak saloa 5garren ataleko 2garren
zatian ohartemandako onargarri ez izateko ezein ziok hartzen ez dueneko epaia
emanaz gero, saloak bere bideak egiten jarrituko du.
6.- Alderantziz, Epaitegiak arauzkontrakotasuna
saloko manu batzugatikakoa dela erabakitzen badu, Legebiltzarreko Mahaiak
suztatzaileei jakinaziko die, saloa atzera kentzea edo dagozkion zuzenketak
egin eta horri eustea nahi duten adierazi dezaten.
6.
Atala
1.- Saloa onartu ondoren Legebiltzarreko Mahaiak
Autonomia-Elkarteko Hauteskunde-Batzordeari jakinarazi, eta horrek izenpeak
biltzeko erabilitako eraren arauzkotasuna egiaztaraziko du.
2.- Autonomia-Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak
Suztapen-Batzordeari saloa onartuta dagoela jakinaraziko dio, eskatzen diren
izenpeen bilketa egin dezan.
3.- Aurreko zatien gai diren bideak, bildutako
izenpeak, aurreko txatalean esandako jakinaraztea egiten denetik hasita
kontatuko den lau hilabeteko epearen barruan. Kondaira-Lurraldeetako Batzordeei
aurkeztuz bukatu beharko dute. Epe hori bukatu eta behar diren izenpeak
aurkezten ez badira, arioa baliogabetuta geldituko da.
4.- Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren eritziz
besterik ezina gertatu izanez gero, izenpe-bilketa egiteko aldia bi hilabetez
luzatu ahal izango da.
7.
Atala
1.- Saloa onartu denaren adierazpena hartu
ondoren, Suztapen-Batzordeak izenpeak biltzeko beharrezkoak izan daitezen
agizko paperezko orri bikoitzak eramango dizkio Autonomia-Elkarteko
Hauteskunde-Batzordeari. Orri hoietan saloa osorik idatzita egongo da.
2.- Saloaren idazkerak orri bikoitz bakoitzeko
aldetako hiru gainditzea gertatuz gero, izenpeak biltzekoari banandu ezineko
eran eratxikiko zaizkion orri bikoitz berezitan egingo da, hurrengo zatian
esaten den eran ikurratzez jo eta zenbakiak jarriz.
3.- Autonomia-Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak,
orri bikoitzak hartu eta, hurrengo berrogeita zortzi orduren barruan, ikurratzaz
jo, zenbakiak jarri eta Suztapen-Batzordeari itzuliko dizkio.
8.
Atala
1.- Hautatzailearen izenpearekin batean, bere
izen-deiturak, Erresumako Nortasun-Txartelaren zenbakia eta zein Udaletako
hautatzaile-zerrrendatan dagoen adieraziko dira.
2.- Izenpea Eskribau batek, Kontsul batek,
Epaitegi-Idazkari batek edo izenpetzailea bertako hautatzaile-erroldan sartuta
dagoeneko Udaleko Udal-Idazkariak edo Batzorde Suztatzaileak izendatutako
berarizko herri-sendesleek egiaztatu beharko dute.
Berarizko
herri-sendesleen izendapena Eskribauaren aurrean egindako eskribau-agiriz
egingo da, eta izendatutakoek, legez euskaldun eta eta zigorpide-kondairarik
gabeak eta gara-adinekoak izan beharko dute. Berarizko herri-sendesleek,
gezurretan harrapatuz gero, Legean ohartematen diren zigorrezko erantzukizuna
izango dute.
Egiaztapenak
zer egunetan egin den adierazi beharko du eta bateangoa, hots, orrikakoa izan
ahal izango da. Horrelakoa bada, egunaren ondoan orriak daramatzaten izenpeen
zenbatekoa eraso beharko da.
9.
Atala
1.- Bildu diren izenpeak berebaitan izan, eta
bakoitzak bertan gai diren izenpetzaileek hauteskunde-erroldan gara-adineko
direnez sartuta daudela egiaztatu dezan egiaztagiria aldean daramala,
Kondaira-Lurraldeetako Hauteskunde-Batzordeei bidaliko zaizkie, hoiek egiaztatu
eta lehen-kontaketa egin dezaten. Kondaira-Lurraldeetako Hauteskunde-Batzordeek
lehen-kontaketa hori Autonomia-Elkarteko Hauteskunde-Batzordeari bidaliko
diote, hogeita hamar eguneko epearen barruan.
2.- Autonomia-Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak
izenpeen egiaztapena egiteko behar dezan laguntza eskatu ahal izango die
Kondaira-Lurraldeetako Hauteskunde-Batzordeei.
3.- Suztapen-Batzordeak, nonahi, egoki deritzan
bildutako eta baliozkotzat egiaztatutako izenpeei buruzko argipideak eskatu
ahal izango dizkie Kondaira-Lurraldeetako Hauteskunde-Batzordeei.
10.
Atala
1.- Orriak Autonomia-Elkarteko
Hauteskunde-Batzordeari bidali ondoren, honako hoien egiaztapena eta
behin-betiko kontaketa egingo ditu.
2.- Lege honetan jarritako baldintzak bete ez
ditzaten izenpeak, baliorik gabekotzat jo eta ez dira kontatuko.
3.- Saloa balioz aurkezteko bete behar diren
baldintzak bete direla egiaztatu ondoren, Autonomia-Elkarteko
Hauteskunde-Batzordeak balio duten izenpeen-zenbatekoarekiko egiaztagiria
Legebiltzarrari bidali, eta bere esku izan ditzan izenpe-orriak ezabatu egingo
ditu.
11.
Atala
Legebiltzarreko
Mahaiak, eskatzen den izenpe-zenbatekoa lortu denaren egiaztagiria hartu
ondoren, Legebiltzarreko Araudiaren 105garren atalean Lege-Saloentzat jartzen
dituen bideak egingo dira, eztabaidaketari Lege honen 4.b) atalak dion agiria
irakurtzearekin ekingo zaionaren salbuespenarekin.
12.
Atala
Legebiltzarra
ezabatzeko unean bere bideak egiten ari dedin legegintzarako herri-arioa ez da
horregatik indargabetuko. Legebiltzarreko Mahaiak legegintza-bideei zer
izapidetatik birrekingo zaien erabakiko du, arioa berriz egiteratzea behin ere
beharrezkoa izango ez dela.
13.
Atala
1.- Suztapen-Batzordeak Saloarekiko zabalkundean
eta izenpe-bilketan egindako gastuak, Lege honetan jarritako baldintza guztiak
bete eta Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean argitaratzera iritsi
dedinean ordainduko dira.
2.- Suztapen-Batzordeak gastuak behar bezala
egiaztatu beharko dizkio Eusko Legebiltzarreko Mahaiari. Gastu hoiek
ordaintzeko izendatutako kopurua urtero birregokituko du Legebiltzarrak, eta
hoiek Legebiltzarreko diruegitamuetan horretarako gauzatutako
diruegitamu-sailaren pentzutan ordainduko dira.
Erabaki
Gehigarria
Suztapen-Batzordearen
gastuak ordaintzeko izendatutakoa, Lege honen 13.2 atalean ohartematen denez
birregokitu ez dedin bitartean, ez da bi miloe pesetatik gorakoa izango.
Azken
Erabakia
Lege
hau garabideratu eta betearazteko egokiak izan daitezen manuak emateko eskua
ematen zaio Jaurlaritzari.