8/1983 Legea, apirilaren 14koa, Euskadiren Ereserki Ofizialari buruzko.
1983-04-14Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1983/4/21, 49. zk.; EAO, 2012/4/9, 85. zk.
§ 37. 8/1983 LEGEA, APIRILAREN
14KOA, EUSKADIREN ERESERKI OFIZIALARI BURUZKO
ZIOEN
ADIERAZPENA
Herriek,
batzutan bere-berez eta beste batzutan kondaira-gertakarien eraginez, bere
kideen batasun sentimena eta iraun-nahia gauzatzen duten ikur, ikurrin,
ereserki eta horrelako irudibideak beretza kotzen dituzte, bere
herri-nortasunaren adierazgarri.
Euskal
herriak ez du jokabide hori arrotz izan, eta noiz nola bere nortasunaren
adierazgarri eta Herri denezko izakeraren irudi izan diren ereserki berezien
bidez adierazi izan du bere herri-nortasuna.
Xede
eta asmo hoietxek izan dituzte, eta horretarako erabili izan dira, ikurriña
bezala sentipen hoietxen ezaugarri izan diran beste irudi-bide batzuk ere.
Ikurriña
eta Ereserkia ditugu berez, biak batean, Herri baten herri denezko nortasuna
irudi-bidez gauzatzeko bide, eta herrien kondairan aldakor badira ere, egiten
zaien aitorpena eta eginarazten zaizkien aldakuntzak, beti, ikur hoien
aldakuntzen berezko iturri diren egoera eta gora-beherei erantzuten diete.
Euskal
Herriaren ariman herrotu izan eta horren erakuspide eta ikur izan diren
ereserki berezien aldeko arrazoiak izan daitezke, beraz, eta ez litzateke
bidezko Ereserki bat berri-berritan egin eta erabiltze-hutsez onartu dezan
Euskal Herriari eskaintzea; aitzitik, lehen onartutako pilo ugarian herriaren
onarpenaz gainera nagusitu-arazten dioten Kondairatikako zioak izan ditzana
aukeratzea dugu arrazoibidezkoena eta arauzkoena.
Hoiegatik
guztiegatik, kondairan alderdikeria nabarmenezko esangura izandakoak bazter
utzi beharra dago, Ereserki batek Alderdi-Ereserki ez baina Herri-Ereserki izan
behar bait-du, horren ezean zaila bait-litzateke politika-iritzi
ezberdinetakoek beretzakotzea.
Hala
ere, askotan, Herri baten berezko sentimenaren eta Herri horrek Ereserki bat
beretzakotu izanaren ondorioz, politika-alderdi edo iritzi berezitako ek
bakoitzak bere hitzak ezarrita erabiltzea gertatu izan da, hori Euskal Herriak
doinua gogo onez beret zakotu izanaren inolako eragozpen ez dela.
Lege-Salo
hau izenpetzen duten Legebiltzar Taldeen iritziz, Euskal Herriko Behin-behingo
Jaurlaritza eratzerakoan EAJ-ren, PSOE-ren, Alderdi Erre publikarraren, Eusko
Indarraren eta Alderdi Komunistaren bateango Jaurlaritzak beretzakotu, egoera
hura bukatu eta Euskal Herriko Autonomia Estatutoa onartu ondoren Juan Karlos I
Errege Jaunari Gernikan atospena egiteko eta Karlos Garaikoetxea Lehendakariak
Adolfo Suarez Espainiako Jaurlaritzako Lehendakaria Ajuria-Enea Jauregian
hartzeko erabili, eta izenpuruz Euzko Abendaren Ereserkia daraman doinuak
baldintza hoiek guztiak betetzen ditu.
Euskal
Herriak Estatutoa herri-itaunketaren bidez onartu zuenean ikurrin gurutzedunari
alderdi-kutsu guztiak galarazi eta aitzikeriak gainditzeko ereduzko jokabidez
hori beretzakotu zuenez, gaur Eusko Legebiltzarrari dagokio Elkartearen
ezaugarri izan behar duen Ereserkiari buruz ereduzko jokabide horixe izatea.
Atal
bakarra
Eusko
Abendaren Ereserkia deritzan doinua izango du Euskadik bere Ereserki Ofizial,
honekin bateango eraskinean ematen den doinuarekin.
Erabaki
Gehigarria
Euskadiren
Ereserkiaren jokera bat ofialtzat aldarrikatu dezaneko eskua ematen zaio Eusko
Jaurlaritzari.