8/1982 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Legebiltzarkideen ordezkaketa araupetuz.
1982-06-30Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1982/7/15, 89. zk.; EAO, 2012/4/26, 100. zk.
Indargabetua: 1983-12-11
§ 23. 8/1982 LEGEA, EKAINAREN
30EKOA, "EUSKAL LEGEBILTZARKIDEEN ORDEZKAKETA ARAUPETUZ"
ZIOEN
ADIERAZPENA
Eusko
Legebiltzarrari doakion hauteskunde-legegintza onartzeko bakarreango ahalmena
Elkarte-Autonomiadunari aitortzen dio Autonomia-Estatutoak.
Bakarreango
ahalmen hau erabiliz, eta zendutako, ezindutako edo bere tokia utzitako euskal legebiltzarkideen
ordezkoak izendatzeko, epailaren 18ko 20/77 Erregeren Dekreto-Legean, eta
29garren atalaren 6garrenari datxekola 20garren atalaren 8garreneko 2garren
zatiak jartzen duen mugapena kentzeko, honako Lege hau onartzearen saloa egiten
da:
Lehenengo Atala
Eusko
Legebiltzarraren legegintzaldi bakoitzeko edozein unetan bertako
legebiltzarkideren bat hiltzea, ezinduta gelditzea edo bere tokia uztea
gertatuko balitz, horren legebiltzarkidetokia hautagai-zerrenda bereko
aldarrikatutako hautagaiari emango zaio, zerrendako hurrenkerari atxikiz.
2. Atala
Lege
honetan agindutakoaren aurka egon daitezen erabaki guztiak baliogabetuz
gelditzen dira.