8/1981 Legea, uztailaren 16koa, Euskal Herriko Elkarte Autonomiaduneko diruegitamu nagusiei buruz.
1981-07-16Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1981/7/29, 48. zk.; EAO, 2012/5/4, 107. zk.
§
11. 8/1981 LEGEA, UZTAILAREN 16KOA, 1981 URTERAKO EUSKAL HERRIKO ELKARTE
AUTONOMIDUNEKO DIRUEGITAMU NAGUSIEI BURUZ
I IZENBURUA
GUZTIZKO DIRUEGITAMUAK ONARTZEAZ
Lehenengo
Atala - Guztizko Diruegitamuak
1.- Euskal
Herriko Elkarte Autonomiaduneko Guztizko Diruegitamuan honako hauek sartzen
dira: Esandako Elkarte Autonomiadunaren Diruegitamuak eta horren
arduralaritza-mailako Erakunde Burujabeenak.
2.- Gaur
egun, arduralaritza-mailako Erakunde burujaberik ez dagoenez, 1981garreneko
urterako Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunaren Diruegitamua Lege honen bidez
onartzen da.
2.
Atala - Elkarte Autonomiadunaren Diruegitamua
1.- Euskal
Herriko Elkarte Autonomiadunaren Diruegitamuaren xahupen-egoera guztira berrogeita
zortzi mila berrehun eta larogeita hamabi miloe pesetakoa da. Jaurlaritzak
dagozkion bete-beharrei erantzuteko beharrezko den zenbatekoak osatzen du
kopuru hau.
2.- Euskal
Herriko Elkarte Autonomiadunaren Diruegitamuaren eskurapen-egoera berrogeita
zortzi mila berrehun eta larogeita hamabi miloe pesetakoa da. Honako era
honetan banakatzen dela:
a) Lege honetako VII Izenburuan agintzen denaren
ariora, Kondaira-Lurraldeek, Euskal Herriko diruegitamu-xahupenei laguntzeko,
berrogeita bi mila hogeita hamaika miloe peseta emango dituzte.
b) Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunak berak
kitatzeko dituen ekonomia-eskubideak mila ta hamaika miloe jotzen dute.
c) Lege honetako 26 atalean zehaztutako
baldintzetan, bost mila berrehun eta berrogeita hamar miloe pesetako
herri-zorra eralgiko da.
3.- Xahupen
eta sarrera-egoeretan beharrak eta eskubideak, Autonomia Estatutoan eta
Eskuraketen Bitariko Batzordearen hoiekiko erabakietan agintzen denez,
1981garreneko Maiatzaren 31 arte egindako ahalmen-eskuraketari eta
zerbitzualdaketari darie.
3.
Atala - Arduralaritza-mailako Erakunde Burujabeen Diruegitamua
Nahiz eta Lehenengo ataleko bigarren
txatalean agintzen dena agindu, lege honek sortu daitezkeen
arduralaritza-mailako Erakunde burujabeengan eta bere Diruegitamuan ere
betebideratze-indarra izango du.
II IZENBURUA
IZENDATUTAKO DIRUEN GUZTIZKO
ARAUBIDEA
4.
Atala - Erresumatikako Ahalmen eta/edo zerbitzuez jabetzeaz
1.- Bigarren
ataleko hiru txatalean izendatutako egunetik atzera eta mila bederatzirehun eta
larogeita hamaikagarreneko, hau ere barruan dela, Abenduaren 31 bitartean,
Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunak Erresumatikako ahalmen berri eta/edo
zerbitzurik jasotzeak atal honetan agintzen den arauera, Jaurlaritzak erabaki
dezan eran, berari darizkion beharrei erantzun ahal izateko, Elkarte
Autonomiaduneko Diruegitamu Nagusietan bertan behera, behar diren izendatutako
diruak sartzea ekarriko du.
2.- Eskuraketetako
Bitariko Batzordeak horri buruz hartutako Erabakia "Boletín Oficial del
Estado" delakoan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian azkenengo
aldiz argitaratzen denetik hasita hamabost egun igaro baino lehen,
Jaurlaritzak, Ekonomia eta Herriogasun-sailaren eta Eskuratutako ahalmen
berriak eta/edo zerbitzuak doazkien edo doazkiekeen beste sailen bateango
aurretiazko txosten batez, dagokion Diruegitamuan, lege honek aipatzen duen
Ekonomia-urtea amaitu artekoan, eskuraketa hoiei darizkien beharrei erantzuteko
behar diren diruen zenbatekoa izendatuko du.
Atal honetan agindutakoaren babesean egindako
diruizendapenaren berri emango dio Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarreko Ekonomia,
Herriogasun eta Diruegitamuen Batzordeari.
Erakarritako ahalmen edo/eta zerbitzu
berriei doazkien dirubideen eskuraketek, lege honetako 9 atalaren bigarren
zatian ezarritako mugapenak izango dituzte.
5.
Atala - Ahalmenak eta/edo zerbitzuak Erresumari atzera itzultzea
Lege honek aipatzen dituen Diruegitamu
nagusietan diru-izendapena duten ahalmen eta/edo zerbitzuak itzultzea egiteratu
dadinean, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak izendatutako diruak Erresumari
eskuratzeko behar diren zehaztapidetzak antol atuko ditu.
6.
Atala - Ahalmen eta/edo zerbitzuak Kondaira-Lurraldeei eskuratzea
1.- 1981
urte-barruan Kondaira-Lurraldeei, edo hauetako bateren bati, Euskal Herriko
Guztizko Diruegitamuketan diruizendapenik dezaten ahalmen eta/edo zerbitzurik
eskuratuko balitzaio, eskuraketa hoiek araupetu ditzaten erabakiak kontutan
izanik, ezeztatu egingo da; horretarako Ekonomia eta Herriogasun-Sailak,
direlako Lurralde hoien onerako egoki izan daitezen izendatutako diruak
eskuratzeko behar diren zehaztapidetzak antolatuko ditu.
2.- Direlako
zehaztapidetza hoientzako zenbatekoa ahalmen edo zerbitzu hoientzako Euskal
Herriko Elkarte Autonomiadunaren Guztizko Diruegitamuketan izendatuta eta
eskuraketak indar hartzen duen egunean sendesteko zain legokeena izango da.
Kondaira-Lurraldeen arteango banaketa, Lege honetako 27garren atalean agintzen
den eratxikipen-biderkaria erabiliz egingo da.
3.- Araubide
erabilgarri bidez Kondaira-Lurraldeei egindako lanari-zerbitzuen eskuraketak
inolazko diru-izendapenik ez daukatenak badira, bai Erresumak Elkarteari
eskuratutako lanarigoari, bai Elkarteak zuzenean akuratutakoari dagokiola,
Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, dagokion lanari-erroldea gutxituz, hutsune
hoiek Euskal Herriko Guztizko Diru-egitamuketako lehenengo atalean izan
ditzaten diru-izendapenei buruzko mailegu-eskuraketak izendatuko ditu.
Mailegueskuraketa hoien pentzutan, Kondaira-Lurraldeek bere lanarigoz edo
horretarako aukeratutakoz bete ahal izango dituzte aipatutako hutsune hoiek.
4.- Aurreko
zatietan araututako ahalmen eta/edo zerbitzuen eskuraketek, eta bai haietan
jasotako diruegitamuzko eskuarteen zuinketarako arauek, behin behingorako
zantzua izango dute Kondaira-Lurraldeen Legea onartu arte.
5.- Eskuz
aldatutako ahalmen eta/edo zerbitzuei dagokienez, Kondaira-Lurraldeek,
bakoitzak berarizko bere diruegitamuketa-araubidez, eskuraketak eta
izendatutako diruen birbanaketak egiterik izango dute, beti ere, eskuartean
dituzten eskuraketen arau berek agindu dezatenaren kaltetan gabe.
7.
Atala - Kondaira-Lurraldeetatikako ahalmen eta/edo zerbitzuez jabetzea
Elkarte Autonomiadunak
Kondaira-Lurraldeetatikako ahalmen eta/edo zerbitzurik beretzakotuko balu, Lege
honetako 4garren atalak agintzen duena beteko da.
8.
Atala - Eraspenak
1.- Ekonomia
eta Herriogasun-Sailak 1981garren urteko Diruegitamuketari honako hauek ere
erantsi ahal izango dizkio; 1980garreneko Abenduaren lehenengo eguna baino
lehen izenpetutako xahupen bete-beharrak babes ditzaten eta, arrazoizko
zioegatik, epe horretan egiteratzerik izan ez zitezen Jaurlaritzaren
1980garrenerako Egituraxahupenen Egitarauko erabili gabeko ordainkizunak.
2.- Ekonomia
eta Herriogasun-Sailak 1981 garreneko Diruegitamuari, domu-egiketei dagozkien,
1980garrenerako Jaurlaritzaren Egitura-xahupenen Egitarauko dirubide-mozkinak
batuko dizkio lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko
egunean jo dezaten hainbatekoz eta jaulkitzeko Herri-zorraren gutxitzeari edo
diruezarketa edo domu-eskuraketa berriei erantsiko zaizkie.
3.- Atal
honetan aintzin-ohartemandako eraspenen berri Eusko Legebiltzarreko Ekonomia,
Herriogasun eta Diruegitamuketa-Batzordeari emango zaio.
9.
Atala - Izendatutako diru-eskuraketak
1.- Lege
honetako beste ataletan araupetutako eskuraketez gainera, atal honetakoak ere
egiteratu ahal izango dira.
2.- Hurrengo
idazpuruan berariz adierazi ez badadi behintzat, bertan dauden izendatutako
dirueskuraketak honako murriztapen hauekin burutuko dira.
a) Ez die lanari-xahupenetarako izendatutako
diruei eragingo, ez eta urtean zehar emandako bereziei ere.
Diruegitamuzko izendapena izan dezaten
lanari-lantokiak kitatzekotan, hala ere, nahitaez benetako Diruezarketazko 6
Atalburuarentzat edo domu-eskuraketen 7garren Atalburuarentzat izango diren
diru-eskuraketak egin ahal izango dira.
b) Ez dute izenpeko diru-laguntzetarako, ez eta
osakiez edo eskuraketez gehitu izan daitezen xahupenetarako dirubideentzat
izendatutako dirurik gutxituko. Beste eskuraketen ondorioz gutxitu izan
daitezen dirubideetan ere ez dute gehiketarik erabakiko.
c) Ohizko dirubideketak egiteko, dirutza
egiketen pentzutan ezin egingo dira, diruezarketa berriak ihardunbideratzeko
izendatutako diruak beharrezko gerta daitezenean salbu.
3.- Jaurlaritzari
dagokio, Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz, honako mailegu-eskuraketak
onartzea:
a) Xahupen jakin eta zehatz bati lotuta
daudenez, helburu-izapiderik ez dezaten guztietan, atal bakoitzeango
zernolako-diruegitamuketa ezberdinen artean izendatutako diruak eskuratzeko
xede dezatenak. Zati honek aipatzen dituen eskuraketen berri Eusko
Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamuen Batzordeari emango
zaio.
b) Araupetu ditzan araupidearen arauera erabakitako
Arduralaritza-birregituraketen ondorioz beharrezko gerta daitezenak, eta, hala
baledi, Euskal Herriko Zuzentzako Goren-Epaikaritza eta Legebidez sortu
daitekeen beste ezein erakunde ihardunbidean jartzeari darizkienak.
c) Ekonomia-izaera bereko berarizkoei,
"Zenbait sailen xahupenak" izeneko 99 zatian azaltzen diren ohizko
eta dirutza-eragipenerako batean izendatutako diruenak.
d) Seigarren eta Zazpigarren atalburukoen
artean, alor bat beraren barruan, Oletik 14ra bitarteko zenbakiz edo hauetako
batzuen artean, dirutza-egiketetarako izendatutako diruen barruan, egoki
daitezenak. Zati honek aipatzen dituen eskuraketen berri Eusko Legebiltzarreko
Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamuen Batzordeari emango zaio.
e) Euskalduntze-Egitaraua eginkor bihurtzeko,
Kultura eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailen xahupenen
diruegitamuketa-kontu ezberdinen artean egin behar daitezenak.
f) Hezkuntzaren eta Hezkuntza Eraberritzeko
Dirubidetzaren Guztizko Legea egiteratzeak beharrezko egingo balu, Hezkuntza,
Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren ariora, beharrezkotzat jo daitezenak
esandako Sail horrek 1981-1982 ikasturteko beharrei eta batipat
erresuma-ikastetxekoei eta gizarte-zudu bereziko ikastetxeentzako dirulaguntzei
aurre egin ahal diezaien. Eskuraketen berri Eusko Legebiltzarreko Ekonomia,
Herriogasun eta Diruegitamuketa-Batzordeari emango zaio. Diru-laguntzetarako
izendatu daitezen eskuraketak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak
berak xahupenetatik atera ondoren, erresuma irakaskuntzarako daukan
erresumapeko lantokiaren gosteak berekin duenaz gorakoak ezin izango dira
inoiz.
g) Lanik ezaren aurkako egitaraua eginkor
bihurtzeko, Hezkuntza, Lan eta Osasunketa eta Gizarte-Segurantza Sailetako
Xahupenen Diruegitamuketa-kontu ezberdinen artean egin behar daitezenak.
h) Arduralaritza-ihardunaren eginkortasuna eta
emankortasuna hobetzeko eta informatikazerbitzu egokiak akuratzeko edo,
horretarako, eskuratzeko egitarauak eginkor bihurtzeko Jaurlaritzako Sail guztien
xahupen-Diruegitamuaren kontu ezberdinen artean egin behar daitezenak.
i) "Sail ezberdinen Xahupenak", 99
sailean bera osatzen duten kontu eta zernolako guztien artean, baita aurreko
hoien eta, Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz, Jaurlaritzak sor ditzakeen
kontu eta zernolako berrien artean ere, egoki gerta daitezenak, bere araudi
bereziari atxikita geratuko den "Lurralde-Erakunde"ekiko 730
zernolakoari bostehun miloe pesetazko izendapena salbu.
10.
Atala - Izendatutako Diruen birbanaketa
Sail ezberdinetako Sailburuek eta erakunde
burujabeetako artezkariek Ekonomia eta Herriogasun-Saila jakinean ipiniz,
diru-izendapenak diruegitamuketa-zernolako bereko kontu ezberdinen artean
birbanatu ahal izango dituzte. Sail honek, lanarigoari buruzko zernolakoak
direnean, baimena aurrez eman beharko du.
11.
Atala - Haundiagotu daitezkeen dirubidetzak
Legez ezarritako edo ezarri daitezen
arauzkotasunak bete ondoren, Elkarte Autonomiaduneko Egitarauetan, Erakunde
Burujabeetan edo lege honen bidez onartutakoetan sartzen eta ondoren zehazten
diren izendatutako diruak, hoien onartzea aginduzkoa izan dedineko betebeharren
adinako kopururaino haundiagotu daitezkeenekotzat jotzen dira.
1.- Erresumako
Arduralaritzak eskuratutako ahalmen eta/edo zerbitzuei dagozkien diru-bidetzak,
Erabakietango adierazpen-akatsak edo zurigarri daitekeen beste ezein arrazoi
dela eta, bere egiteratzeko benetako gostea, Eskuraketa-Erabaki bakoitzean
oinarriturik, Diru-egitamu hauetan izendatzen denaz gorakoa dedin neurrian.
2.- Dirusariak
ordaintzeko eta, hala baledi, mailegu bera kitatzeko, eta
"Herri-Zorra"ri, hau ezein eratakoa izan eta dituen agiriz ornitua
dagoelarik ere, darizkion xahupenetarako izendatu daitezenak.
3.- Ihardun
bakoitzaren berarizko beharrak onartzearen arauera,
"Gozamen-Saridun"en beharrei buruzkoak, Jaurlaritza-legeak edo maila
berdineko beste erabakiek agindu dezaten eran.
4.- Elkarte
Autonomiadunaren zerbitzuetara atxikitako lanarigoaren gizarte-zorpideei, eta
lege honen 19garren ataleko 2garren txatalak aipatzen dituen ordainketei
erantzuteko izendatutakoak.
5.- Bakoitzari
dagokion diruegitamuetan sartutako atalek eman ditzaten zergapidetzez besteko
ariel edo lakapenetan lortutako dirubilketaz zenbatekoa neurtu daiteneko
dirubidetzak. Dirubidetza hauen izendapena eta bere erabilgarritasuna, neurpetu
ditzan zergapidetzaz besteko ariel eta lakapen bakoitzetik atera daitekeen
dirusarrera-kopuruaren mende geratzen da. Dirubidetza hauek l98l urtean
lortutako, zegokion diru egitamu-atalarentzat urte horreta-rako izendatutako
diruz gora atera daitezen diru-sarrerei erantsi ahal izango zaizkie.
6.- "Industria
eta Energia-Saila" 08 Sailean, bai dirutza-eskuraketen, bai agizko
eskuraketen bidez, industria suztatzeko eta birrantolatzeko gizartearen
erakuntza eta ihardunaren dirubideetarako izendatuak.
7.- "Sail
ezberdinen xahupenak" 99 sailean honako hauetarako izendatutako
dirubidetzak:
a) Ekonomia-Ituneko zazpigarren aldibaterako
Erabakiaren 5 garren txatalean agintzen denaren arauera Kupoaren Bitariko
Batzordearen saloz, ahalmen hoien dirubidearen zenbatekoa Erresumako
Jaurlaritzak onartu ondoren, Elkarte Autonomiadunak Hertzaingo Gaian, hala
baledi, beretzakotu ditzan ahalmenen dirubideak egiteko.
b) Eusko Legebiltzarraren Abenduaren 18ko 3/1980
Legearen eta bera egipideratzen duten erabakien esanera, "Bilbo
Haundia" Arduralaritza Bazkuna deuseztatzeari, hala baledi, jario
dakizkion ondorioei erantzuteko.
c) Hala baledi, "Bilbo-Behobi Errepide
Nagusiko Donostia-Oiartzun zatia dohango bihurtze" ari buruz, Eusko
Legebiltzarrak 1980garreneko Abenduaren 18an onartutako Legez besteko baten
Saloaren edukia Jaurlaritzak betebideratzeko.
d) Jaurlaritzaren zerbitzurako izendapenezko
lanbideentzat osasunketa-sorozpidea betetzeko.
e) Elkarte Autonomiadunaren bai epaikaritza, bai
epaikaritzaz landako eskubide eta zuduen aldezpenerako, ekintzen
erabilpenerako, goradeiak jartzeko eta, hitz batean, lege-mailako erabidez
baliatzeko.
f) Elkarte Autonomiadunak, bere ihardunaren
erabilkeran bere gain hartu izan dezakeen erantzukizunagatik, bere aurka
geroagoko goradeirik sartu ezin dezaneko erabaki edo epaiei darizkien diruak
ordaintzeko.
8.- Ondoren
zehazten diren diruizendapenak merkataritza, industria edo dirubide-mailako
Erakunde burujabeei bakar bakarrik dagozkien eta ondoren zehazten diren
izendapenak:
a) Benetan lortutako helburu-dirubideen arauera,
kopurua mugatua izan dezaten haiek.
b) Erakundearentzat indarrean dauden araubideen
ariora egindako etekin-banaketei buruzkoak.
c) Errekaipen eta
andeapen-baltsak ornitzeko izendatuak.
d) Egindako
diru-sarreren arauera xedatu beharko direla aurrez aginduta dagoenean, agizko
diru-laguntzentzako aintzin-ohartemandakoak.
9.- Diruegitamuketaren xehetasunean zabalgarri
gisa azaltzen diren ordainkizun guztiak.
12. Atala - Ordainkizunak gaitzea
Jaurlaritzak
Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz, ondoren aipatuko diren egiketei
darizkien dirusarreretan oinarriturik, ordainkizunak dirutza-egiket etarako
gaitu ahal izango ditu:
a) Elkarte Autonomiadunarekin
edo bere Erakunde Burujaberen batekin batera, berez Erakunde hoien helburu edo
xedeetan egon daitezen xahupenen dirubideak egiteko, nor bakoitzaren edo
lege-nortasuna dutenen dirulaguntzei.
b) Elkarte Autonomiadunaren edo bere Erakunde Burujabeen
ondasunak saltzeei.
c) Zerbitzu lanak egiteei.
d) Mailegu-kitapenei.
e) Atzerritikako maileguei.
f) Hala baledi, Eusko Legebiltzarreko
Abenduaren 19ko 3/1980 Legearen bidez deuseztutako "Bilbo Haundia"
Arduralaritza Bazkunaren eskubide eta betebeharren dirugarbiketaren
gaindikinei, gaia araupetzen duten erabakiek bestelako xederik agindu dezatena
salbu.
13.
Atala - Dirubidetzak lehengoratzea
1.- Diruegitamuetan
izendatutako diruen pentzutan behar ez bezala egindako ordainketak birreskuratzeagatik
diru-sarrerak lortuko balira, hauek ordainketa egiteko unean zituzten baldintza
berdinetan, lehenengo hartara berriz sartuko dira, bai behar ez bezala egindako
ordainketa, bai dirusarrera, 1981garrenerako Diruegitamuetan izendaturiko
diruari dagozkion guztietan.
2.- Diru-sarrera
Jaurlaritzaren 1980garrenerako Egitura-xahupenen Egitarauko dirubidetzaren bati
balegokio, Jaurlaritzak Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz,
Diruegitamuetako dirubidetza edo dirubidetzak, berriz sartzea doakien 1981garrenekoetan
erabakiko du.
14.
Atala - Urte batzutako xahupenak
1.- Jaurlaritzak
gaurgeroko ekonomia-urteetara luza daitezen edozertarako xahupenak bere gain
har ditzake, hoien egiterapena aurtengo ekonomiaurtean hasi eta honako
hauetakoren batentzat izanik.
a) Diruezarketak eta domu-Eskuraketak.
b) Suzkiketa, teknika eta zientzia-laguntza eta
antolapidetzen alogerazko hitzarmenak.
c) Autonomia-Elkarteko Ihardutze-Sailek
erabiltzeko ogasun mugiezinen alogerak.
d) Autonomia-Elkartearen eta horren Ihardutze-Sail
Burujabeen zorretatiko dirubide zorpideak.
2.- Jaurlaritzari,
orohar nahiz bakoitzerako xahupen hoiek eta hoien ehunekoak geroko zenbat
ekonomia-urtetan erabilgarri izango diren zehazteko eskua ematen zaio.
3.- Aurreko
hitzarmen hoiek behar bezala eta banaka erasoko dira kontutan.
15.
Atala - Diru laguntzez
1.- Autonomia-Elkartearen
diruegitamuen pentzutango agizko nahiz domuzko laguntzak har ditzatenek, herri
nahiz norbanako-jabetzapeko Zerak, enpresa edo orohar norbanako izan, hartutako
diruen erabilpena agiripaperez zuritu beharko dute Herriogasun-Sailak arauz
erabaki dezan eran.
2.- Autonomia-Elkartearen
diruegitamuetan ihardutze-Sail Burujabeen agizko eta domuzko xahupenen
dirubidetarako izan, eta lege hau onartu dedin egunean eginbideratu gabe egon
daitezen laguntzak, ez dira jakinekotzat, ez behin betirakotzat joko
eginbiderapen hori egin ondoren haien benetako beharrak bakoitzaren
diruegitamuari begira zehaztu ahal izan arte.
Jaurlaritzari, Ekonomia eta
Herriogasun-Sailaren saloz, esandako diruegitamu hoiek kontutan izanik,
direlako dirulaguntzok eskuratzeko edo erabilkizun ez direla aldarrikatzeko
baimena ematen zaio.
3.- Autonomia-Elkarteko
Jaurlaritza-Sailengandik edo horren Ihardutze-Sail burujabeengandik agizko
nahiz domuzko laguntzak har ditzaten herri eta norbanako-jabetzapeko enpresek,
enpresa-batzordeei edo lanarigoaren ordezkariei hoien berri eman beharko diete,
eta bai hoiek nola erabiltzen dituztenari buruzkoak ere. Jaurlaritzak, Lege hau
indarrean jarri eta bi hilabeteko epearen barruan, argipide-eskubide hau arautu
dezaten araupideak taiutuko ditu.
III IZENBURUA
LANARIGOAREN DIRUBIDETZAK
16.
Atala - Lehendakaria eta Sailburuak
1.- 1981garreneko
ekonomia ihardunaldian, Lehendakariak eta Sailburuek, Sail ezberdinen pentzutan
izendatutako eta "Eusko Jaurlaritzaren 1980garreneko Maiatza-Abendua
aldirako Egitura-Xahupenen Egitaraua", Abenduaren 18ko 2/1980 Legeko
11garren Diruegitamu atalean azaltzen diren ordainketa guztiek ez dute inolako
aldaketarik izango.
2.- Era
berean, aipatutako 2/1980 Legeko 25garren diruegitamu-atalean azaltzen diren
ordezkatze-xahupenak ez dute inolako aldaketarik izango.
17.
Atala - Arduralaritzako gorenlanbideak
1.- Eusko
Jaurlaritzako-Sailburuordeek, Artezkariek eta Artezkariordeek izendatutako eta
aipatutako 2/1980 Legeko 11 garren diru-egitamuatalean azaltzen diren
ordainketa guztiak, 1981 garreneko ekonomia-ihardunaldian ehunetik 12 jasoko
dira.
2.- Era
berean, aipatutako 2/1980 Legeko 25garren diruegitamu-atalean azaltzen diren
ordezkotze-xahupenak, ehunetik 12 jasoko dira.
18.
Atala - Arduralaritza-legearen arauz akuratutako lanarigoa
Jaurlaritzak arduralaritza-legearen
arauera zuzenean akuratutako lanarigoak izendatutako lansari osoak aurreko
ekonomia-urtekoekin erkatuz % 12 jasoko dira 1981garreneko ekonomiaurtean.
19.
Atala - Lan-itunepeko lanarigoa
1.- Guztizko
heinean erabakitako ogibidearteko gutxienezko lansaria aldatuz gero, edota
Elkarte Autonomiadunaren edo horren Erakunde Burujabeen, bakoitzari dagokion
lanarigoaren ihardunsail guztiari datxezkon bateango-ituneen zerbitzura dagoen
lan-itunepeko lanarigoari ezarriz gero, lanitunepeko lanarigoaren
ekonomia-araua aldatu ahal izateko, hala gertatuz gero, ordainpideak egitezko
zehaztapidetza egokia bakarrik egin beharko da.
2.- Lanarigoak
bakoitzari dagokion Itune, Araudi edo araupidetiko mailatik % 10 baino,
goragoko lansariak jaso baditza, ezarrita egon litezen oldezko heineko eta
eskuratu daitezkeen hobekuntza haietan bere zenbatekotik %50erainokoa aurrez
kitatu ondoren, ezarriko da onartutako gehitzea. Haatik, lanarigo honentzat
ondorengo txatalean aipatutako ituneren bat indarrean egon dadinean, Itune,
Araudi edo Araupide bakoitzari dagozkionetako gehitze guztiak hartuak izango
dira.
3.- Hala
ere, Elkarte Autonomiadunaren eta honen Erakunde Burujabeen Arduralaritzaren
zerbitzurako dagoen lan-itunepeko lanarigoari bakarrik egokitu dakizkion
bateango Itune berriak itundu ahal izateko, hori dagokion Sailak horrekiko
zehaztapidea, Jaurlaritzarengana jo aurretiko bide gisa, Maiatzaren 17ko
42/1981 Dekretoz sortutako Ekonomia-Batzordearen txostenaren arauera jartzea
beharrezkoa izango da. Elkarte Autonomiadunaren edo Erakunde Burujabeen
Diruegitamu-ordainkizunetan beharrezko gerta daitezen aldakuntzak
Diruegitamu-Lege Nagusian aintzin-ohartemandako eran egingo dira.
4.- Aurreko
txatalean ohartemandakoetarako itune-bideetan bakoitzari dagokion
herri-erakundearen ordezkaritzak kontutan euki behar duen lansari-multzoaren
gehitzetzat, eta ehuneko horretan atal guztiak sartuz, 1980garrenekoari begira
%12 izendatzen da.
20.
Atala - Beste Lanarigoa
1.- Elkarte
Autonomiadunaren, horko Erakunde Burujabeen eta aurreko ataletan
erabakitakoaren ezarpen-esparruan sartu gabe egonik, horren mende dauden
gainontzeko Herri-Erakundeen Arduralaritzaren zerbitzua dagoen beste edozein
lanarigoren lansariak gehienez ere %12rainoko gehitzea izango du eta araupidez
erabakiko denaren ariora banatuko da.
2.- Eusko
Trenbideen zerbitzurako dagoen lanarigoaz ari badadi, eraskinezko hainbesteko
bat ekoizkortasunaren berregituraketa eta gehitzeneurriak ezartzeko eman ahal
izango da.
21.
Atala - Diruezarketa-dirubidetzen pentzutango aldirako akurapena
1.- 1981garreneko
ekonomia-urtean lan-itunepeko lanarigorik ezin akuratu izango da
diruezarketa-dirubidetzen pentzutan.
2.- Hala
ere, eta salbuespenez, Sailburuek eta Erakunde Burujabeek artezko
arduralaritzaz eta indarrean dagoen akuraketa-araudia ezarriz, bere
diruegitamuetan sartutako diruezarketaren bati dagozkion ekintza edo zerbitzuak
egin ditzatenean, eta beroiek egiteratzeko lan-itunepeko lanarigorik akuratu
behar dezatenean, atal honegatiko ordainketak bakoitzarekiko
diruezarketa-ordainkizunen kontuan ezarri ahal izango dira.
3.- Horri
buruzko txostena egin eta Jaurlaritzari bidali diezaion, eta honek lanarigoa
akuratzearen aurretiko heinez dagokion baimena eman dezan, horretarako bideak
egin dituen zehaztapidetza, Martxoaren 18ko 42/1981 Dekretoz sortutako Ekonomia
Batzordeari bidaliko zaio. Horretarako Lanarigo atxikirik ez eukitzeagatik,
akuraketara ezin bestezko jo beharra egiaztatu beharko du zehaztapidetzan.
Martxoaren 1eko 8/1980 langile-Estatutoarekiko Legea erabakitakoari atxikiz
nahi eta ez idatziz egingo diren akurapenetan zein lan edo zerbitzu zehatz
egiteratzeko akuratzen den erasoko den, baita lan edo zerbitzuaren
egiterapen-aldia ezin gaindituko duen iraupen-aldia ere; eta akurapen hoiek
inoiz ere, bakoitzarekiko lanarigoaren alde beroietan adierazitako mugaz
goragoko eskubiderik ematen ez dutela, eta hoietatik Elkarte Autonomiadunaren
edo horren Erakunde Burujabeen Arduralaritzaren zerbitzurako laniraupenik ezin
sortuz.
22.
Atala - Lanari-erroldeen zabalkuntzarako mugapena
1.- 1981garreneko
ekonomia-urtean zehar, ez da Euskal Herriko Elkarte Autonomiaduneko
Arduralaritza Nagusiaren zerbitzurako lanarierroldeen zabalkuntza-txostenen
biderik egingo, horretarako Diruegitamuan izendatutako ordaingarrien gainetik,
ahalmen eta/edo zerbitzu berrien eskuraketatik etorriz salbu, orduan Eusko
Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu Batzordeari adieraziko
zaiolarik.
2.- Gainontzeko
lanarigoari buruz, ez da aipatutako iharduketan lanari-erroldeen zabalkuntzazko
txostenen biderik egingo, hau diruegitamuan jasorik ez badago.
3.- Lanari-erroldeen
birregituraketa-txostenen biderik ere ez da egingo, Diruegitamuan
izendatutakoaren goitiko xahupenaren gehitzea ez baldin bada beste agizko
xahupen zabalezinezko ale edo atalburutan murriztearekin orekatzen.
IV IZENBURUA
ZORPIDEEN HARTZEKO DIRUBIDETZEZ
23.
Atala - Izendapen eta bizisariak
Bizi-sariak eta beste izendapen eta
zorpide mailako hartzekoak, Jaurlaritzaren legean eta arau maila berdineko
beste erabakitan jaso daitezen aurreiritzi, hainbateko eta ihardueraz emango
dira.
V IZENBURUA
DIRUEZARKETAZKO DIRUBIDETZEZ
24.
Atala - Diruezarketen artezko akurapena
1.- Jaurlaritzak,
doakien Sailen saloz, 1981garreneko ekonomia-urtean zehar has daitezen egitasmo
guzti haiei artezko akurapenerako baimen eman ahal izango die, Lege hau
"Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria"n argitaratzen denetik,
dagokion Sailaren edo Erakunde Burujabeen Diruegitamuak zordunduz, dirubaltsen
iturburu edozein izanik eta bere Diru-egitamua 50 miloe peseta baino gutxiago
izanik.
2.- Hiru
hilabetero, Jaurlaritzak, Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta
Diruegitamuen Batzordeari adierazitako baimena erabiliz, bideak eginiko
txostenen zerrenda bat bidaliko die.
VI IZENBURUA
DIRUBIDEZKO EGIKETEZ
25.
Atala - Bermeak
1.- 1981garreneko
ekonomia-urtean zehar, Elkarte Autonomidunak, Eusko Legebiltzarrak sortu dezan
Industriaren Suztaketa eta Birrantolaketarako Elkargoak lortu dezan
diru-bidetzaegiketak bermatu ahal izango ditu, eta bai enpresa txiki eta herri
mailakoek, haietako bazkide esku-hartzaileek, gehienez eta guztira bi mila
miloe pesetazko ordain bateraino, itundu ditzaten Euskal Herrian dagoen
Ordainezko Berme-Elkargoek bermatutako egiketei buruz legez erabaki daitezen
baldintzetan berme eman ere. Lehenik emandako berme-indargetzea ekar dezaten
ordaingarriegiketen birlaguntzea edo ordezkatzearen arrazoiz egin daitezen
berme-ordainik ez da, aipaturiko mugara, kontuan ezarriko.
2.- Erabakia,
Martxoaren 17ko 42/1981 Dekretoz sortutako Ekonomia-Batzordearen saloz,
Jaurlaritzari dagokio eta bere antolapena Ekonomia eta Herriogasun-Sailari.
26.
Atala - Dirubidetza-egiketak
1.- Indarrean
dirubidetza-dauden egiketen zenbatekoak, bere agiriztapen era edozein izanik,
1981garreneko Abenduaren 31n ez du 10.000 miloe peseta baino gehiago jotzerik
izango.
2.- Iharduketan
erabakitzeko urte bat baino goragoko epeango dirubidetza-egiketen helburua
benetako ezarketei dirulaguntza ematea izango da.
3.- Iharduketan
erabakitzeko urte bat baino goragoko epeango dirubidetza-egiketen helburua,
diruketazko aldibaterako beharrei aurre egitea izango da, haien baimen ematea
Jaurlaritzari dagokiolarik.
4.- Era
berean, bere Ekonomia Batzordearen saloz Jaurlaritzari dagokio, aurreko
idazpurutan adierazitako zudu-mota, baldintza, gabetasun eta zorpidezko
egiketen gainontzeko ezaugarriak zehaztea. Ekonomia eta Herriogasun-Sailak
baimena dauka aipaturiko egiketak, hala baledi, Elkarte Autonomiadunaren
izenean eratzeko.
5.- Eusko
Jaurlaritzak, atal honetako aurreko idazpuruetan jasotako baimenen babespean
egindako dirubidetza-egiketa bakoitz eta guztien berri emango dio Eusko
Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari.
VII IZENBURUA
KONDAIRA-LURRALDEEN EKARKETEZ
27.
Atala - Kondaira-Lurraldeen Ekarketak 1981garreneko ekonomia-urtean zehar
1981garreneko ekonomia-urtean zehar,
Euskal Herriko Elkarte autonomiadunaren Diru-egitamuan izendatutako dirubidetza
guztien euspenarekiko Kondaira-Lurraldeen ekarketa honela ezarriko da:
a) Ekarketa-erizpide gisa,
Kondaira-Lurralde bakoitzaren urteko irabaziaren haztapena erabiliko da,
Ekonomia-Itunearen aldibaterako Zazpigarren Erabakian jasotakoa, honako
ekarketa-ehuneko hauek jotzen dituztela.
Araba....... % 12,25947
Gipuzkoa... % 32,69219
Bizkaia....... % 55,04834
Elkarte
Autonomiadunak... % 100,00000
b) Aipaturiko ehunekoak berrogeita sei
mila berrogeita hemezortzi miloe pesetako kopuruaren gain egingo dira, hori
batuketa honetatik dator:
-Elkarte Autonomiaduneko Iraskundeen
euspenaren gostea (Eusko Legebiltzarra, Lehendak aria eta Jaurlaritza) bi mila
bederatzirehun eta hogeita hamasei miloe pesetazko ordain batez.
-Elkarte Autonomiaduna bereganatutako
Erresumako ahalmen eta/edo zerbitzuen gosteak, aipaturiko Zazpigarren
Aldibaterako Erabakiak agintzen duenez, erresuma-mailan, seirehun eta
hirurogeita hamabost mila berrogei miloe peseta jotzen dituela. Zenbateko honi
aipaturiko Ekonomia-Itunearen Elkarte Autonomiadunarentzako erabakitako
laguntza-hainbateko berdina eratxikitzen zaio, honek bereganatu gabeko
erresumaren zorpideekiko erakarketa zenbatzeko, hots, % 6,24, berrogeita bi
mila ehun eta hogeita bi miloe pesetazko erakarketa jotzen duena.
-Elkarte Autonomiadunak altzairu berezien
alorra birregituratzeko eman beharreko dirulaguntzaren gostea, mila miloe
peseta jotzen duena.
c) Hala ere, Araba Kondaira-Lurraldeak,
1981garren ekonomia-urtean Azaroaren 26ko 2.948/ 1976 Errege-Dekretoz
onartutako Ekonomia-Ituneari eta hau osatzen edo aldatzen zuten erabakiei
zerien dirubide-ahalmen berari eutsi diezaion, egiten dituen zerbitzuak
Ekonomia Itune horri esker bait dihardu egiten, honako era honetan jokatuko da:
1. Lege honetan 28garren atalaren
ondoriotarako ez bestetarako, Arabak behin behingorako ekarketa gisa eman
beharrekotzat, 2.975 miloe peseta izendatzen dira.
2. Euskal Herriko diruegitamuetako xahupenetarako
behin betiko ekarketaren zenbatekoa, indarrean dagoen Ekonomia-Itunearen
55garren atalean eta Seigarren eta Zazpigarren Erabakien arauera
Erresumarentzako 1981garreneko kupoaren garbitasuna egin ondoren, Arabak
lehengo Ekonomia-Ituneak indarrean iraun balu, 1981garreneko
ekonomia-urteagatik Erresumari ordaindu behar izango ziokeena, esandako kupo
horren behin betiko zenbatekotik kenduta aterako da. 196garreneko
Kontziertoaren arauera, 1981garreneko ekonomia-urteagatik ordaindu beharko
zatekeena zehaztu ahal izateko, honako zenbateko hauetatik abiatuko da:
Kenketa egin aurretikako behin behingo
kupoen guztirakoa 9.418,3 miloe pesetakoa izango da.
Behin behingo xahupen ordezkagarrien
guztirakoa 3.051,81 miloe pesetakoa izango da.
1981garreneko Otsailaren 19ko Ministeritza
Aginduan ezarritakoaren arauera, Erresumako 1981garrenerako Guztizko
Diruegitamuen Abenduaren 29ko 74/1980 Legearen 13garren Erabaki Gehigarrian
Toki-Erakundeei norbanakoen urte irabaziekiko zergapideagatik bildutakotik, ematen
zaizkien zati berriak jo dezaten zenbatekoa gehituko zaie xahupen
ordezkagarriei.
Forondako Aireportuagatik, xahupen
ordezkagarri jakineko gisa, 371 miloe peseta doituko dira.
Osasunegatikako Zergabide Bereziagatik
Araban 1981garren urtean benetan jasotakotik ehunetik 90ekoa gehituko da, baita
Telefonoarekiko zergapideagatik eta Jokuko Lakagatik garbi jasotakoa ere.
3. Lehenengo eta bigarren puntuetan
agindutako ekarketen artean alde edo aurka gerta daitekeen aldea, dagokionak
diru-garbiketak egiteko beharrezko diren aintzin-argibideak zehazten direnetik
hilabeteren barruan ordainduko du.
4. Elkarte Autonomiaduneko Bateango
Erakundeen eta Kondaira-Lurraldeen arteko harremanen Legea Eusko Legebiltzarrak
eztabaidatu eta onar dezanetik aurrera, etorkizuneko ekonomiaurteetako
diruegitamuetan egin beharko denik ez du inola ere aurrepaitzen edo
baldintzapetzen c) idazati honetan aintzin-ohartematen denak.
d) Halaber, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru
Diputazioek, Ekonomia-Itunearen ondorioz bereganatzen dituzten
Herriogasun-zerbitzuentzako jotako gostea kenduko dute; horrek, agintepide
horrentzat itunearen eraskinetan egindako balio-neurketaren arauz, 21.448 miloe
peseta jotzen du erresuma-mailan. Zenbateko horri behin eta berriz esandako %
6,24 eratxikiz, eta hori eginda atera dedinari berriz aurreko lehenengo puntuan
dauden bakoitzaren ekarketa ehunekoak, honako beherapen hauek ateratzen dira
esandako Foru Diputazioen alde:
Gipuzkoa 437 miloe peseta
Bizkaia 737 miloe peseta
Beherapen hoiek 67 eta 114 miloe pesetatan
areagotuko dira Gipuzkoa eta Bizkaiarentzako bere Lege eta Arduralaritzazko
Ihardutze Erakundeen gostearen balio-haztaketa gisa.
28.
Atala - Kondaira-Lurraldeen ekarketen eginkortasuna
Kondaira-Lurralde bakoitzaren ekarketak, ondoren
aipatzen diren zenbatekoz eta epetan obratuko dizkiote Foru-Diputazioek Euskal
Herriko Herriogasun Nagusiari:
a) Lege honetan jasotako Guztizko Diruegitamuak
indarrean jartzeko unean, Foru-Diputazio bakoitzak dagoeneko igarotako
1981garreneko hilei dagokien zatia ordainduko du, erresumak aurreratutako
kopuru guztiei eta Elkarte Autonomiadunak bere gain hartutako gainontzeko
betekizunei aurre egiteko xedez, aipaturiko kopuru aurreratuen ordainketa,
erresumaren aldetiko dagokion kontu-garbitasunarekin bat egin araziz.
b) Gainontzeko zenbatekoa hiru zati
berdinetan eta honako epe-muga hauetan ordainduko da:
- Lehenengo zatia, aurreko a) izkian
esandako diru-zenbatekoarekin batean.
- Bigarren zatia, handik bi hilabetetara.
- Hirugarren zatia, bigarrenetik bi
hilabetetara eta nolanahi ere, diruegitamu-urtearen azkenean.
29.
Atala - Kondaira-Lurraldeen hasierako ekarketen aldakuntza eta/edo zerbitzuen
mailaren aldaketagatik
1.- Kondaira-Lurraldeen
ekarketak hasieran Lege honen 27 atalean ezarriak areagoturik gertatuko dira,
Elkarte Autonomiadunak Erresumatik, aitatuko ataleko b) zatian aipatutako
675.040 miloe pesetazko kopurutik kanpoko ahalmen eta/edo zerbitzu berriak
bereganatu ditzan heinean, Kondaira-Lurraldeen erresumarekiko laguntza-kopurua
murriztu dedin hainbatekoan. Lege honen laugarren atalaren eratxikipenaren
ondorioz, hasierako xahupen-Diruegitamuari lotu diezazkion dirubidetzei
dagozkien ekarketen hainbatekoak, Jaurlaritzako Ekonomia eta
Herriogasun-Sailaren eskabidez Foru-Diputazioek obratuko dituzte, eskuraketen
egin-kortasuna euki dezaten unetik zenbatutako hogeita hamar eguneko epe
batean, dagokion Bitariko Batzordearen Erabakiari jarraiki.
2.- Kondaira-Lurraldeekiko
ahalmen eta/edo zerbitzuen eskuraketak direnean, Lege honetako 6 atalaren 2
zatiak jasotzen duen dirubidetzen zenbatekoa, haiek egin dezaten hurrengo
ekarketan beheratu ahal izango da.
3.- Lege
honen 5 atalak dioen ahalmen eta/edo zerbitzuen itzulpenaren aurreustean, atal
honen 1 zatian ezarritako erizpidearen aurkakoa eratxikiko da.
4.- Elkarte
Autonomiadunak Kondaira-Lurraldeetatik etorritako ahalmen eta/edo zerbitzuak
bereganatuko balitu, atal honen 2 zatian ezarritako erizpidearen aurkakoa
eratxikiko da, dagozkien eskuraketa-itunetan beste ezer erabaki dedinaz salbu.
30. Atala - Ekarketen behin betirako diru-garbiketa
Kondaira-Lurraldeek
egiteratutako ekarketen ordaina, Lege honetako aurreko ataletan erabakitakoa
egiteratuz, erresumarekin itundutako Elkarte Autonomiadunak 1981garreneko
Abenduaren 31 arte benetan eskuratutako ahalmenen behin betirako balio emateari
egokituko zaio.
VIII IZENBURUA
HERRI-XAHUPENA GEHITZEAZ ETA SARTZEA GUTXITZEAZ
31. Atala - Aurrezko neurriak
1.- Bere egiteratzeak xahupenen gehitze bat edo
herridiru-sarreren gutxitze bat ekar dezaketen lege aurregitamu edo
arduralaritzazko erabakiegitamu guztiek, Lege hau indarrean jartzetik, zera
sartu beharko du aurretikoen eta aurreko azterlanen artean: Bere egiketaren
Diruegitamuzko agiango ondorioak ezagutzeko beharrezko izan daitezen zertzelada
guztiak egokiro hainbaturik azal daitezeneko salo bat eratu dezan Sailak
antolatutako ekonomia-txosten bat.
2.- 1981garreneko ekonomia-urtean zehar, aldi
berean beharrezko gehitze-eskuharteen edo bere Diruegitamuzko zehaztapen
egokiaren heineango xahupen-murrizpenen salo edo onarpena egin ez dedinean,
Jaurlaritzak egitamututako herrixahupenaren hazkuntza ekar dezan arauzko,
legezko edo arduralaritzazko ario guztiak kontutan ez hartu eta aurka egiteko
beharturik geratzen da, Legebiltzarraren behin behingo araudiaren 108garren
atalean agintzen denaren kaltetan gabe.
IX IZENBURUA
ARAUPIDE OSAGARRIAK
32.
Atala
Epailaren 17ko 42/1981 Dekretoz
sortarazitako Ekonomia-Batzordea, Diruegitamuan ohartemandako diruezarketekiko Jarraipen-Batzorde
bilakatuko da, eta haien egiterapenaz eta antolakideketaz arduratuko.
Hiruhilabetekal egitaraututako diruezarketak zenbateraino egiteratu direnari
buruzko idatzizko argipide-txostena bidaliko dio Eusko Legebiltzarreko
Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari.
33.
Atala
1982garreneko ekonomia-urterako,
Jaurlaritzak diruezarketa, xahupenak lurraldeka sailkatu ahal izateko moduan
aurkeztuko du Diruegitamua.
Erabaki
Gehigarriak
Lehenengoa
Merkatal-mailako
"Garraikizun-akurategi" Autonomia-Erakundea, ihardunean jartzen
denetik, gehienera bi hilabetetako epearen barnean, dagokion Diruegitamuaren
antolapenari eta bere erabakitzerako Eusko Legebiltzarrera igortzeari ekingo
zaio.
Bigarrena
Lege honekin batean, Eraskin gisa, Euskal Trenbideen
Diruegitamua doa.
Hirugarrena
Eusko Legebiltzarraren saileko
Diruegitamuzko izendapenak bere izenean legez eta aldika ordainduko dira, honek
eska dezan neurrian, eta ez dira Jaurlaritzaren aurrean inolako zuriketari
baldintzapeturik izango.
Laugarrena
Eusko Legebiltzarreko Mahaiak Ekonomia,
Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordearen arauera, bere Saileko zernolakoen
arteko dirubidetza-eskuraketak erabaki ahal izango ditu inolako mugapenik gabe,
beharrezko zuzenbide eta berriematerako Ekonomia eta Herriogasun Sailari
jakinaraziz.
Bostgarrena
Jaurlaritzak, bere Ekonomia Batzordearen
saloz, Eusko Legebiltzarrak sor dezan Industria-Suztaketa eta
Birrantolaketarako Elkargoaren bidez, enpresen birrantolaketarekiko
dirulaguntza gisa erabaki ditzan dirubidetzek ez dute, orohar, 1981garreneko
egiterapenerako, 1.500 miloe baino gehiago joko.
Aldi
Baterako Erabakia
1981garreneko Urtarrilaren batetik Lege
hau indarrean jartzeko egunerarte, 1981garreneko Guztizko Diruegitamuetan edo
adierazitako denboraldian egiteratu daitekeen Araudi bikoitzaren (Otsailaren
12ko 1/1981 Legea eta honako hau) ondorioz, bere iharduketan gerta daitezkeen
desegokitasunak, Eusko Jaurlaritzak, Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz
konponduko ditu, dirubidetza-eskuraketen bidez edo egokien uste dezan moduan,
Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari berri
emanez.
Baliogabetze-Erabakia
Lege hau indarrean jartzerakoan
"1981garreneko ekonomia-urterako Jaurlaritzaren xahupenak", Eusko
Legebiltzarraren Otsailaren 12ko 1/1981 Legea deuseztatu egiten da, eta baita
oraingoaren esangura gaitzetsi dezaten beste erabaki guztiak ere.
Azken
Erabakia
1.- Lege
hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Osoki argitaratu dedin egunean
jarriko da indarrean.
2.- Halaz
ere, Lege honetan erabakitakoa, 1981garreneko Urtarrilaren batetik erabiliko da
atzera begira.
II ERASKINA
XAHUPENAREN
DIRU-SAILKETARI ETA AZALPEN ZEHATZARI
DIRUEGITAMUEZTABAIDAN
EZARRITAKO ALDAKETAK
SAIL
GUZTIAK
1goa) 00 Saila, "Legebiltzarra",
90, "HerriZorra" eta 99, "Zenbait Saili dagozkien
Xahupenak" ez beste Sail guztitako zerbitzu guztien 691 (Ikerlanak,
Azterlanak eta eginbidean dauden Egitasmoak) eta 692 (Inoren bitartez egindako
Azterlan eta Txostenak) diruegitamuen zernolakoentzako diru-izendapenak,
adierazten den bezala, 100.000 pezetatara murriztuak geratzen dira.
Xahupenaren Azalpen Zehatzak ez du
idazkera-aldaketarik. Hala ere, lehen esandako 691 eta 692 zernolakoetako
bakoitzaren barruan diru-sail bat baino gehiago daudenean egindako 100.000
pezetatako diru-izendapena, denentzat bateangoa izango dela ulertu behar da,
noski.
34garren eta 35garren aldaketetan
adierazten den bezala, murriztapenaren guztirakoa ezarriko da.
01
Saila - LEHENDAKARITZA
2gna) Honako zernolako hauen
diru-izendapenak murrizten dira:
Pezetak
==========================
01.04.110. 858.668
01.04.170 1.633.316
01.04.180. 442.202
01.04.243. 100.000
01.04.244. 100.000
01.04.246. 50.000
01.04.247. 25.000
01.04.248. 25.000
3.234.186
35garren Aldaketan adierazten den bezala,
murriztapenaren guztirakoa ezarriko da.
03
Saila - NEKAZARITZA
3gna) Honako diru-izendapen hauek kentzen
dira:
Pezetak
03.01.470
(Azalpena 3. orr) 225.000
03.02.470
(Azalpena 3. orr) 81.000
03.03.470
(Azalpena 3. orr). 7.000
03.04.470
(Azalpena 3. orr) 7.000
Esandako kopuruetan eta xede berdinari
erantzunez, kenketa izan duten zerbitzuen 256 zernolakoa (zerbitzuak egiteko
Akurapenak) diruz osatzeko erabiliko dira kendutako guztirakoak.
4gna) 03.04.63 2ren eretzean 15.400.000
pezeta gehitzen dira, IRYDAren bitartez, Gipuzkoan landa-etxeak eletra-indarrez
ornitzeko egitasmoei erantzuteko berarizko xedez ("azalpena" 6.
orr.), eta horren dirubideak 35garren Aldaketaren arauera egingo dira.
04
Saila - MERKATARITZA ETA TURISMOA
5gna) 04.01.243 zernolakoarentzako
izendapena, 04.01.248ren pentzutan, 850.000 pezeta gehitzen da.
6gna) 20.000.000 pezetako izendapenarekin
eta (8garren orrialdean sartzeko) azalpen honekin: "udal-merkataritzak
eraberritzeko xedez. Izendapen hau berarizko mailakoa eta Diputazioei dagokien
udalekiko dirubidetza-babesezko erantzukizunaren osagarria da", 04.02.730
zernolakoa sortzen da. Horren dirubideak 35garren Aldaketan adierazten den bezala
egingo dira.
05
Saila - KULTURA
7gna) Honako diru-izendapenal gehitzen
dira:
Pezetak
05.04.621 (Azalpena,13 orrialdean, "tokiko
erakundeekin batera kultura-etxeak sortzea") 3.500.000
05.05.470 (Azalpena, 14orrialdean "guztizko mailako
Kultura-Elkarteei) 4.000.000
05.07.460 (Azalpena, 15orr.) 5.000.000
05.07.480 (Azalpena, 15orr.) 4.500.000
17.000.000
pezetatako gehitzearen guztirakoa honako diru-sail hauek gutxituz egingo da.
05.01.251 2.000.000
05.05.252. 500.000
05.05.256 1.000.000
05.06.256 2.000.000
05.08.251 1.500.000
05.09.254 5.000.000
05.09.256 5.000.000
05.06.256
zernolakoan egindako gutxitzea bere osoan kiroldegi-jabeekin egindako
zerbitzuak egiteko akurapenetarako emandako diru-sailari erantsiko zaio
(Azalpena, 14orr.).
8gna) Dirubideak 35. Aldaketan adierazten
den bezala eginez, Euskadingo emakume-egoerari buruzko azterlana egiteko
("Azalpen"ean, 16.orr. sartu) 3.000.000 pezetataraino gehitu
daitezkeen 100.000 pezetatan gehitzen da 05.07.251ren eretzean.
9gna) 09 Zerbitzuak "Irrati eta Telebista"ren
ordez "Gizarte-Adierazpideak" izena hartuko du.
07
Saila - HEZKUNTZA
10gna) "Ikasleen guraso-elkarteen
iharduketarako diru-laguntzak emateko" berarizko xedez (21 orrialdeko
"Azalpen"ean sartzeko), eta dirubideak 35 Aldaketan adierazten den
bezala eginez, 07.20.470ren eretzearekiko diru-izendapena 3.000.0000 pezeta
gehitzen da.
11gna) Gehitu egiten dira honako
diruegitamuen zernolakoei egindako diru-izendapenak:
07.21.621 (Azalpena, 22 orr.) 20.000.000
07.24.621 (Azalpena, 23 orr.) 20.000.000
07.27.621 (Azalpena, 23 orr.) 17.000.000
Herri-ikastetxetan tokiak sortzeko
berarizko xedez ("Azalpen"ean aipatutako orrialdeetan sartzeko), eta
dirubideak 99.09.689 dirusailaren pentzutan eginez.
12gna) 07.21.760ren eretzekoaren barruan
herri-ikastetxeetango garraio-prezioak gehituzko ordainak bermatzeko egindako
27.000.000ko diru-izendapena kendu egiten da (Azalpena, 22.orr.) eta hori, xede
bera betetzeko 07.30.460 zernolakora aldatzen da (24.orrialdeko Azalpenean
zartzeko).
13gna) Hizkuntza egokituazko
ikerketaegitasmoei sorosteko (25.orrialdeko Azalpenean sartzeko) 07.60.780
zernolakoari egindako diruizendapena 3.000.000 pezeta gehitzen da, eta
dirubideak 35garren Aldaketan adierazten den bezala egingo dira.
14gna) 07.27.760 zernolakoari egindako
3.000.000 pezetatako diru-izendapena kendu egiten da (Azalpena, 23.orr.) eta,
helburu berarekin, 07.27.460 zernolakoa gehitzen du horrek.
15gna) "Euskeraren irakasleak"
gaitasunagirirako egindako zerbitzu osagarriei sorosteko berarizko xedez (25.orrialdeko
"Azalpen"ean sartzeko) 07.60.470 zernolakoari egindako diruizendapena
10.000.000 pezeta gehitzen da eta dirubideak 35.Aldaketan adierazten den bezala
egingo dira.
16gna) 07.20.243 zernolakoaren pentzutango
600.000 pezetatako diruizendapena duelarik, 07.10.243 zernolakoa sortzen da.
08
Saila - INDUSTRIA ETA ENERGIA
17gna) 08.02.460ren eretzean, Energia eta
Mehatzen Egipide eta Aurreratze-Etxerako, eta 99.09.689ren pentzutan,
20.000.000 pezetatako diru-izendapena gehitzen da.
10
Saila - ZUZENTZA
18gna) 10.01.470ren eretzean, 99.09.689ren
pentzutan, 10.00.000 pezetatako diruizendapena gehitzen da.
19gna) 10.01.261ren eretzean 560.000
pezeta gutxitzen dira; diru horrek 10.0 1.243ren diruizendapena gehitzen duela.
11
Saila - LURRALDE-POLITIKA ETA HERRILANAK
20gna) 11.04.247ren eretzean
diru-izendapena 6. 103.000 pezetatan gutxitzen da. Diru hori 35garren Aldaketan
esaten denaren arauera ezarriko da.
21gna) 11.02.420ren eretzean 75.000.000
pezetatako diru-izendapena kentzen da, diru hori 11.02.430 zernolako berriaren
diru-izendapena zuzkitzera doala.
22gna) 11.03.460ren eretzean 100.000.000
pezetatako diru-izendapena kentzen da, diru hori 11.03.760 zernolako berriaren
diru-izendapena zuzkitzen duela. Eta (3 2garren orrialdean sartzeko) "Azalpen"ean,
lehendik adierazten denaz gainera, honako hau adierazi beharko da:
"diruizendapen honen pentzutan eman daitezen dirulaguntzak agirikoak
izango direla Jaurlaritzak eman duen hitz eta guzti".
23gna) 11.04.623ren eretzean 6.103.000
pezetatan gehitzen dira Ermuan zehar doan 634-NE (Nazio-Errepidea) egokitzeari
eta hobetzeari arreta jartzeko xedez eta behar diren jabego-kentzeak esandako
Udalak burutu behar dituenaz Jaurlaritzak ematen duen hitzean (adierazpen hauek
33 orrialdeko "Azalpen"ean sartu behar dira).
Izendapen honen dirubideak 35 garren
Aldaketan adierazten den eran egingo dira eta, behar hauei dagokien arretak
bide ematen duen neurrian, zernolako honen beraren barruan (Azalpena, 33 orr.),
Bizkaiango "Eraikuntzak eta Ezusteak" dirusailaren pentzutan,
diru-izendapen hori gehitu daiteke.
12
Saila - OSASUNKETA ETA GIZARTESEGURANTZA
24gna) Bere dirubideak 35garren aldaketan
esaten den bezalaxe eginez Familia-Egitamuketazko Zerbitzuen ihardukerari
Udaletxeen bidez diruz laguntzeko xedez ("Azalpena" 36 orrian
sartzeko), 7.500.000 pezetatako izendapen batez, 12.02.430 zernolakoa sortzen
da.
25gna) 20.756.000 pezetatako, 12.02.420
zernolakoa kendu egiten da, pezeta hoiek 12.02.430ra aldatzen direla.
26gna) Honako izendapen hauek gehitzen dira:
16.000.000
ptas. ......................12.02.621
20.000.000
ptas. ......................12.02.623
osasundegietarako
("Azalpena" 37 orr.). Horren dirubideketa 35 garren aldaketan
adierazten denari jarraiki egingo da.
27gna) 12.02.623 zernolakoa, honako
izendapen hauek gehitzera aldatzen diren 38.000.000 pezetatan murrizten da:
21.000.000 pta. 12.02.621
12.000.000 pta. 12.02.623
5.000.000 pta. 12.02.641
14
Saila - GARRAIO, ELKARTZEPIDE ETA ITSASARAZOAK
28gna) Honako izendapen hauek kentzen
dira:
10.000.000 pta. 14.03.460
7.000.000 pta 14.03.760
Honela kendutako hainbatekoak 34 garren
Aldaketari jarriki eginbideratuko dira eta hura eta 1. Aldaketa oinarritzat
harturik, 22.000.000 pezetatako 99.09.692 zernolakotik eskuratze mugatuzko
aitortzen da 14.03.692 zernolakoa.
29gna) 14.02.760 zernolakoa 45.000.000
pezetatan gehitzen da, honako hauen gutxitzearen bitartez dirubidetuz:
11.900.000 pta 14.02.450
14.900.000 pta 14.02.750
18.200.000 pta 99.09.689
Gutxitze honen ondoren 14.02.450 eta 14.02.750
zernolakoentzat izendatuta geratzen diren diru-izendapenak 12.000.000 eta
15.000.000 pezetataraino gehitu ahal izango dira, hurrenez hurrenka xahupena
egiteratzearen benetako ahalbideari jarraiki.
99 Saila - ZENBAIT SAILEN XAHUPENAK
30gna)
Gutxitu egiten dira honako zernolako hauekiko izendapenak.
900.000
pta. 99.09.120
900.000 pta. 99.09.160
900.000 pta. 99.09.170
900.000 pta. 99.09.180
3.000.000 pta. 99.09.259
99.09.259 zernolakoaren barruan,
gutxituriko diru-saila Eusko Kontseilu Nagusia utzitako lanarigoari
kontu-garbiketa egiteko jarria da (Azalpena, 58.orr.) eta gehitu ahal izango
da.
Sortzen diren 6.600.000 pezetatako
dirubaltsek 99.09.689 zernolakoarekiko diruizendapena gehituko dute.
31gna) 99.09.490 zernolakoa kendu egiten
da eta horren ordez "Bereizi gabeko Eskuraketak" izeneko 99.09.400
zernolakoa jarriko da eta 44. orrialdeko "Azalpena" honako idazkera
honetara aldatuko da: "Erakunde Burujabeen Lurraldeetako Erakundeen eta
Herri-Enpresen diruegitamuetan aurki daitezkeen eskariei buru emateko".
32gna) "Legebiltzarrak Jaurlaritzari,
bere egunean erabaki zenez, emandako aginduaren arauera, Donostiako "La
Voz de España" egunkariaren eginkortasuna aztertzetik sor daitezen
xahupenei buru egiteko" xedez ("Azalpen"ean, 44.orr. sartzeko),
5.600.000 pezetatako 99.09.251 diruegitamuen zernolakoa sortzen da, eta
dirubideak 35 garren Aldaketan adierazten den bezala egingo dira.
33gna) 99.09.259 zernolakoa 18.800.000
pezeta gehitzen da; eta bere xedea (58. Orrialdeko "Azalpen"ean
sartzeko) honako hau izango da: "Lemonizi buruzko itaunketa-batzordearen
iharduketa-xahupenei buru egitea. Diru-izendapen hau 00 Saila, Legebiltzarra
deritzanaren barruan, 259, diruegitamuen zernolako berdinera aldatuko da",
eta dirubideak 99.09.689 zernolakoaren pentzutan egiten direlarik.
34gna) Honako diruegitamu-zernolakoak
sortzen dira:
91.882.500 pta. 99.09.691
219.611.250 pta 99.09.692
____
311.493.750 pta
1goa eta 28garren Aldaketetan adierazitako
murrizpenen (%75) hainbatekoaren pentzutan. Bi zernolako hauek guztirakoak,
Diruegitamuko gainontzeko Sailen berarizko ekonomia-izate berdinekoetara alda
daitezkeenak izango dira, baina Sail berezi bati egindako eskuraketak 1go eta
28garren Aldaketetan adierazitako muga gainditu ezin dezaketela. Gainera, bi
diruegitamu-zernolako hauek gehitu daitezenak izango dira, honako muga
hauetaraino:
122.510.000 pta 99.09.691
292.815.000 pta 99.09.692
415.325.000 pta.
35gna) 99.09.689ren eretzean 3.065.436
pezeta gehitzen da diru-izendapena, eta diru hauek, ondorengo aldaketek
aipatzen dituzten dirubideak eta ekarketak egin ondoren, 1go eta 28garren
Aldaketetan eginiko murrizpenaren kopurutik datoz:
1go.
Aldaketa 394.925.000 pta.
2gn.
Aldaketa 3.234.186 pta.
4gn.
Aldaketa (15.400.000) pta.
6gn.
Aldaketa (20.000.000) pta.
8gn.
Aldaketa. (100.000) pta.
10gn.
Aldaketa (3.000.000) pta.
13gn.
Aldaketa (3.000.000) pta.
15gn.
Aldaketa (10.000.000) pta.
20gn.
Aldaketa 6.103.000 pta.
23gn.
Aldaketa (6.103.000) pta.
24gn.
Aldaketa (7.500.000) pta.
26gn.
Aldaketa (36.000.000) pta.
28gn.
Aldaketa (17.000.000) pta.
32gn.
Aldaketa (5.600.000) pta.
34gn.
Aldaketa (311.493.750) pta.
3.065.436 pta.
Aipaturiko hainbatekotik, 2.900.000
pezetako zenbatekoa, 8garren Aldaketan jasotako dirubidetza gehitzeko
izendatzen da.
36gna) 750.000.000 pezetako
diru-izendapenez, "Domu-Eskuraketak. Lurralde-Erakundeei" 99.09.730
zernolakoa sortzen da. Izendapen horren dirubideak, 99.09.689ren eretzean
500.000.000 pezeta gutxituz eta gainontzeko 250.000.000 pezetagatik Herri-Sor
agiriak kaleratuz egingo dira.
Honela sortutako diru-izendapena
udaletarako domu-eskuraketetarako utziko da eta horretaz baliatu ahal izateko,
honako erizpide hauek bete beharko dira:
a) Diru-Baltsaren kopurua, Udalei dirulaguntzak
emanez, azpiegitura eta gizarte-orniketa zuzkitzea udalen esku balego, hoien
dirubideak egiteko izendatuko da.
b) Udaletxeek, egingo diren lanei
buruzko egitasmoak aurkeztuz, aipatutako diru-laguntzak hartu nahi
dituztenekoaren saloa egin dezatela eskatuko du berehala Jaurlaritzak egokitzat
jo daitezen iragarpidez.
Eskabide hoiek Irailaren 10a baino lehen aurkeztu beharko dira.
c) Behar diren
ematezko erabakiak 1981garreneko Azaroaren 30a baino lehen hartu beharko ditu
Jaurlaritzak.
d) Jaurlaritzaren erabakian honako
irizpide hauek izango dira kontutan:
1. Lehentasunez langile asko erabil ditzaten
lanei emango zaie diru-laguntza.
2. Langilez osatzea eska dezan dirubidea osatzeko
izan ezik, udal-diruegitamuetan 1981garreneko ekonomia-urterako
aintzin-ohartemandako lanentzat ezingo da diru-laguntzarik izendatu.
3. Lanik ezak gogorrago erasotzen dien
lurraldeei doazkien egitasmoek izango dute lehentasuna.
4. Hartzeko baldintzetan dagokion lanaren
egiterapenean, familia-zamarik izan dezatenei lehentasuna emanez, inolako
sorospiderik hartzen ez duten langabeziangoak hartu beharko direnekoa
nahitaezko beharkizun gisa adierazi beharko da, lana sortzen duen enpresako
lanari-errolde tinko direnak salbu.
5. Pertsona hauen akuraketa, Udaletxeak edo
lana egiteratu lezan enpresak, nahitaez lanbideidazguen bitartez egin beharko
du.
e) Aurreko 4 eta 5ean erabakitakoaren
betetzea zaintzeko, Jaurlaritzak, bere Lehendak aritzarekin, sindikal elkarte
gehiengodunak ordezkatuta egongo direneko batzorde bat eratuko du.
f) Aipaturiko dirubideak ez dira agizko
xahupenen dirubideak egiteko, ez eta domu-eskuraketak beste inori egiteko ere
erabili ahal izango.
g) Aipaturiko dirubidetzak lurrez jabetzeko
ere ez dira erabili ahal izango, hauetaz jabetzea egitasmoaren egiterapenerako
beharrezko urrats bat dedinekoetan salbu, eta hala izanez gero, Udaletxe
bakoitzaren esku legokeen maileguaren % 15eko hainbatekoa gehienez.
h) Lehen aipaturiko dirubidetzak gehienez %
10ean eman ahal izango zaizkio dagozkion ornitze-lanak gauzatu izan behar
daitezeneko egitasmoak gertutzekoari.
i) Egitamuan jarritako lanak,
herri-onurazko aitorpena eta presaka bidez lurrez jabetu beharra e berekin
batera eramango dute Nahitaezko Jabego-kentzeko Legearen 10 eta 52 Ataletan
aintzin-ohartemandako hitzetan.
j) Lanen egiterapena Azaroaren 15a baino lehen
hasi behar da; hau gertatu ez badadi, Jaurlaritzak aipaturiko egunean lanak
hasi izan ez ditzaten udalei dirubidetzak kendu egingo dizkie, hasi izan
zitzatenei herriarekiko eta lana burutzeko dirubideketarako askitasunarekiko
heinezko erizpidez birbanatuz.
k) Hainbatekoen kitatzea, eginiko lana
egiaztatu ondoren egingo da.
l) Jaurlaritzak Egitamu honen
egiterapenerako beharrezko laguntzak Foru-Diputazioekin itundu ahal izango
ditu.