7/2014 Legea, apirilaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Kontzertu Ekonomikoa onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legea aldatzen duena
2014-04-21Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2014/04/22, 97. zk.
I. XEDAPEN OROKORRAK
ESTATUKO BURUZAGITZA
4284 7/2014 Legea, apirilaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Kontzertu Ekonomikoa onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legea aldatzen duena.
JUAN CARLOS I.a
ESPAINIAKO ERREGEA
Honako hau irakurtzen duten guztiek jakin dezaten.
Jakin ezazue: Gorte Nagusiek ondoko lege hau onetsi dutela, eta Nik, hemen, berretsi egiten dudala.
ZIOEN AZALPENA
Euskal Autonomia Erkidegoarekin indarrean dagoen Kontzertu Ekonomikoak, maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen bidez onetsiak, bigarren xedapen gehigarrian hauxe aurreikusten du: Estatuak zergei buruz duen antolamendu juridikoan berrikuntzaren bat gertatuko balitz eta berrikuntza horrek zergen itunari eragingo balio, edo araugintzarako eskumenen banaketa aldatuko balitz eta aldaketak zeharkako zergapetzearen eremuari eragingo balio, edo zerga-figura edo konturako ordainketa berriren bat sortuko balitz, bi administrazioek, ados jarrita, eta onartzeko jarraitutako prozedura bera erabiliz, antolamendu horretan izandako aldaketetara egokituko lukete Kontzertu Ekonomikoa.
Maiatzaren 23ko 12/2002 Legea aldatzen duen urriaren 25eko 28/2007 Legeak (lege horren bidez, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Kontzertu Ekonomikoa onartu zen) arau hau egokitu zuen Estatuko zergen antolamendu juridikoan 2002-2007 aldian sartutako berritasunetara.
Kontzertuak izan zuen aldaketa horrez geroztik (2007ko uztailaren 30eko Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoan hitzartuta) , bestelako berritasunak izan dira zergaantolamenduan, eta, ondorioz, kontzertua egokitu beharra dago, bigarren xedapen gehigarriak eskatzen duen moduan.
Lehenik eta behin, azken urteotan sortutako Estatuaren titulartasuneko zergak ituntzen dira. Horixe gertatzen da honako zerga hauekin: Joko-jardueren gaineko Zerga, maiatzaren 27ko 13/2011 Legean, jokoa arautzekoan, jasotakoa; Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko Zerga; Energia nukleoelektrikoa sortzetik deribatutako erregai nuklear agortua eta hondakin erradioaktiboak sortzearen gaineko Zerga eta Erregai nuklear agortua eta hondakin erradioaktiboak instalazio zentralizatuetan biltegiratzearen gaineko Zerga –abenduaren 27ko 15/2012 Legeak, jasangarritasun energetikorako neurri fiskalei buruzkoak, sartuta–; eta Kreditu-erakundeen gordailuen gaineko Zergarekin (Finantza publikoak kontsolidatzeko eta ekonomia-jarduera bultzatzeko zergen arloko hainbat neurri onartzeko abenduaren 27ko 16/2012 Legearen 19. artikuluan araututa) zein berriago den Berotegi efektuko gas fluordunen gaineko Zergarekin (Ingurumen-fiskalitateari buruzko zenbait neurri ezartzeko eta beste zergaeta finantza-neurri batzuk ezartzeko urriaren 29ko 16/2013 Legeak ezarri du azken zerga hori) .
Horrez gain, loterietako sarien gaineko karga bereziaren atxikipena eskatzeko eskumena ere behar da (Finantza publikoak kontsolidatzeko eta ekonomia-jarduera bultzatzeko zergen arloko hainbat neurri onartzeko abenduaren 27ko 16/2012 Legeak sortu du hori) ; foru zerga-araudiak ere jaso du aipatutako karga hori.
Estatuko zerga-sisteman, halaber, 2012rako Estatuaren Aurrekontu Orokorren ekainaren 29ko 2/2012 Legeak Hidrokarburo jakin batzuen txikizkako salmentaren
gaineko Zergaren ordez Hidrokarburoen gaineko Zergaren tasa autonomiko bat ezarri du, eta aldaketa horretara ere egokitu behar du Kontzertu Ekonomikoak.
Kontzertuak zerga-sistemaren azken erreformetara egin beharreko egokitzapenaz gain, hobekuntza tekniko eta sistematiko batzuk ere sartu dira haren testuan. Horrela egin da ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren lotura-puntuetan, bai eta establezimendu iraunkorraren bitartez lortutako errentekin lotuta zerga hori kudeatzeko eta ikuskatzeko eskumen-arau bat finkatzean gauzatutako egokitzapenei dagokienez ere.
Teknikoki hobetzeko asmoz beraren izenean, lotura-puntu bat jaso da Oinordetzen eta dohaintzen gaineko Zergaren ituntzean higiezinen gaineko eskubideen dohaintzetarako; helburu bera dute, orobat, zerga-egoitza aldatzeko prozeduran zein informazio-deklarazio jakin batzuen aurkezpenean egindako egokitzapenek.
Kontzertuaren alderdi instituzionalen aldaketak ere jaso dira. Hala, bizkortu egin da Araugintza Koordinatu eta Ebaluatzeko Batzordean adostasunik ez duten zerga-kontsultak Arbitraje Batzordera igortzeko prozesua, eta kendu Arbitraje Batzordeko kideak beste agintaldi baterako izendatzeko debekua. Azkenik, Batzordearen aurrean aurkeztutako gatazken kasuan eskumenak erabiltzeari buruzko aurreikuspen bat erantsi da, orain arte erregelamendu mailan baino ez zegoena jasota.
Horregatik, Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoaren 1/2014 saioan, Madrilen 2014ko urtarrilaren 16an egindakoan, bi administrazioek Kontzertu Ekonomikoa aldatzea adostu dute, onartzeko jarraitutako prozedura bera erabiliz.
Artikulu bakarra. Maiatzaren 23ko 12/2002 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Kontzertu Ekonomikoa onartzen duena, aldatzea.
Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Kontzertu Ekonomikoa, maiatzaren 23ko 12/2002 Legeak onartua, aldatzea onartzen da, lege honen eranskinean ezarritako moduan.
Azken xedapen bakarra. Indarrean jartzea.
Bat. Lege hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Bi. Lege honek jasotzen duen Kontzertu Ekonomikoaren aldaketa betez itundutako zergek 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera izango dituzte ondorioak.
Horrenbestez,
Lege hau betetzeko eta betearazteko agintzen diet espainiar guztiei, norbanakoei eta agintariei.
Madrilen, 2014ko apirilaren 21ean.
JUAN CARLOS E.
Gobernuko presidentea,
MARIANO RAJOY BREY
ERANSKINA
Erabakia
Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Kontzertu Ekonomikoaren aldaketa onartzea, bat etorrita ondokoei eman beharreko idazketa berriari dagokionez: bat, hamar, hogeita bi, hogeita bost, hogeita hamahiru, hogeita hamalau, hogeita hamasei, hogeita hamazazpi, berrogeita hiru, berrogeita sei, hirurogeita lau, hirurogeita bost eta hirurogeita sei artikuluetan; bai eta hauek gehitzeari dagokionez ere: hogeita hiru bis, hogeita hiru ter, hogeita hiru quater, hogeita hiru quinquies artikuluak, hamaikagarren, hamabigarren eta hamahirugarren xedapen iragankorrak, bai eta bosgarren xedapen gehigarria eta seigarren xedapen iragankorra ezabatzeari dagokionez ere.
«1. artikulua. Lurralde historikoetako erakundeen eskumenak.
Bat. Lurralde historikoetako erakunde eskudunek lurralde bakoitzeko zergaerregimenari eutsi eta hori ezarri eta erregulatu ahalko dute.
Bi. Lurralde historikoetako zerga-sistema osatzen duten zergak ordainaraztea, kudeatzea, kitatzea, ikuskatzea, berraztertzea eta biltzea foru-aldundiei dagokie, nori bereak.
Hiru. Lurralde historikoetan itundutako zergak kudeatu, ikuskatu, berrikusi eta biltzeko eskumena duten erakundeek Estatuko Ogasun Publikoak dituen ahalmen eta eskubide berak izango dituzte.»
«10. artikulua. Atxikipenak eta konturako sarrerak, zenbait ondare-irabaziren zioz.
Bat. Talde-inbertsioko erakundeen akzio eta partaidetzak eskualdatu edo itzultzen direnean lortzen diren ondare-irabaziei dagozkien atxikipenak, akziodun edo partaidearen ohiko bizilekua edo zerga-egoitza non dagoen kontuan hartuta, Estatuko Administrazioak edo lurraldea dela-eta eskumena daukan foru-aldundiak eskatuko ditu, zeinek bere arautegia betez.
Bi. Loteria eta apustu jakin batzuen sarien gaineko karga bereziaren ondoriozko atxikipenak agindu ahalko ditu Estatuko Administrazioak edo forualdundi eskudunak, hartzailearen ohiko bizilekua edo zerga-egoitza lurralde erkidean edo EAEn dagoen kontuan hartuta.
Joko, lehiaketa, zozketa edo ausazko konbinazioetan emandako sariak, aurreko lerrokadan aipatu gabekoak, direla-eta egiten diren atxikipenak eta konturako sarrerak (sariok ondasun, ekoizkin edo zerbitzu jakinen eskaintza, sustapen edo salmentari lotuta egon zein ez) Estatuko Administrazioak edo lurraldea dela-eta eskumena daukan foru-aldundiak eskatuko ditu, sariak ordaindu behar dituenak ohiko bizilekua edo zerga-egoitza lurralde erkidean edo euskal lurraldean duen, horren arabera.
Artikulu honetan aipatutako atxikipenak eta konturako sarrerak ordainarazteko, lurralde erkidean aplikatzen diren tipo berberak aplikatuko dituzte foru-aldundiek.»
«22. artikulua. Zerga ordainaraztea.
Bat. Establezimendu iraunkorren bidez lortutako errentak zergapetzen direnean, administrazioetako batek ordainaraziko du zerga, edo bestela biek batera, 15. artikuluan adierazitako eran.
Bi. Establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentak zergapetzen direnean, lurraldea dela-eta eskumena daukan foru-aldundiak ordainaraziko du zerga, errentak Euskadin lortuak edo sortuak badira, hau da, ondoko baldintzak betetzen badira:
a) Ekonomia-ustiategien etekinak, jarduerak euskal lurraldean egiten badira.
b) Azterlan, egitasmo, laguntza tekniko, kudeaketarako laguntza, zerbitzu profesional eta antzeko beste zerbitzu batzuetatik lortutako etekinak, zerbitzu horiek
euskal lurraldean egin edo erabiltzen badira. Eta euskal lurraldean erabilitako zerbitzuak hauek izango dira: euskal lurraldean gauzatzen diren enpresajardueretan edo jarduera profesionaletan erabilitakoak edo lurralde horretan kokatutako ondasunekin burututakoak.
Zerbitzu hori ez baldin bada burutzen den tokian bertan erabiltzen, non erabiltzen den hartuko da kontuan.
c) Lanak, zuzenean edo zeharka, eragindako etekinak:
a’) |
Euskadin garatutako jarduera pertsonal baten ondorio badira. |
b’) |
Pentsioak eta tankerako gainerako prestazioak, euskal lurraldean egindako |
enplegu baten ondorio badira.
c’) Era guztietako erakundeetako administrazio-kontseiluetako, ordezko batzordeetako edo beste ordezkaritza-organo batzuetako administratzaileen eta kideen ordainsariak, artikulu honen Lau paragrafoan aurreikusitakoaren arabera.
d) Artista edo kirolariek euskal lurraldean egindako lanaldi pertsonaletatik edo lanaldi horiekin zerikusia duen beste edozein jardueratatik ateratako etekinak, nahiz eta beste pertsona edo erakunderen batek hartu, artista edo kirolariak ez baino.
e) Euskal erakunde publikoetako fondo propioetan parte hartzetik ateratako dibidenduak zein bestelako etekinak, baita erakunde pribatuetako fondo propioetan parte hartzetik lortutakoak ere; baina, pribatuen kasuan, artikulu honetako Lau paragrafoan zehaztutako kopuruen barruan.
f) Kapital higigarriak emandako korritu, kanon eta bestelako etekinak:
a’) Ohiko bizilekua Euskadin duten pertsona fisikoek edo euskal erakunde publikoek ordaindutakoak, baita erakunde pribatuek edo establezimendu iraunkorrek ordaindutakoak ere, artikulu honetako Lau paragrafoan zehaztutako kopuruen barruan.
b’) Euskal lurraldean erabilitako kapital-prestazioak ordaintzeko sariak direnean.
Irizpide horiek ez baldin badatoz bat, kapitala (ordaindutako prestaziokoa) non erabili den hartuko da kontuan.
g) Euskal lurraldean dauden ondasun higiezinetatik edo ondasun horiekin zerikusia duten eskubideetatik zuzenean nahiz zeharka ateratako etekinak.
h) Euskal lurraldean kokatutako hiri-ondasun higiezinen titularrak diren pertsona fisiko zergadunei egozten zaizkien errentak.
i) Pertsonek edo euskal erakunde publikoek jaulkitako baloreen ondorioz gertatutako ondare-irabaziak, baita erakunde pribatuek jaulkitako baloreen ondorioz gertatzen direnak ere, artikulu honetako Lau paragrafoan zehaztutako kopuruen barruan.
j) Euskal lurraldean dauden ondasun higiezinen ondorioz, edo lurralde horretan bete behar diren edo erabil daitezkeen eskubideen ondorioz gertatutako ondare-irabaziak.
Partikularki, ondoko hauek idatz-zati honetan sartuta daudela ulertuko dira:
a) Erakunde bateko eskubide edo partaidetzak direla-eta gertatutako ondareirabaziak, baldin eta erakunde horren aktiboa euskal lurraldean kokatutako ondasun higiezinez osatuta badago batez ere. Ez da kontuan hartuko erakundea egoiliarra den ala ez.
b) Erakunde bateko eskubide edo partaidetzak eskualdatu egin direla-eta gertatuko ondare-irabaziak, baldin eta eskubide edo partaidetza horiek euskal lurraldean kokatutako ondasun higiezinez gozatzeko eskubidea ematen badiote titularrari. Ez da kontuan hartuko erakundea egoiliarra den ala ez.
k) Euskal lurraldean kokatutako beste ondasun higigarri batzuen ondorioz, edo lurralde horretan bete behar diren edo erabil daitezkeen eskubideen ondorioz gertatutako ondare-irabaziak.
Hiru. Aurreko paragrafoan zehaztutako irizpide horien arabera, errentaren bat bi lurraldeetan lortu dela pentsa badaiteke, lurralde historikoei egokituko zaie horien ordainarazpena, ordaindu behar duena pertsona fisikoa bada eta ohiko bizilekua Euskadin badu. Pertsona juridikoa edo establezimendu iraunkorra bada, artikulu honetako Lau paragrafoan xedatutakoa hartuko da kontuan.
Lau. Bi paragrafoko e) , f) eta i) idatz-zatietan zein c) idatz-zatiaren c’) idatzzatian jasotako kasuetan eta Hiru paragrafoan jasotako kasuan, erakunde pribatuek edo establezimendu iraunkorrek ordaindutako errenten honako kopuru hauek hartuko dira euskal lurraldean lortu edo produzitutakotzat:
a) Erakunde edo establezimendu iraunkor horiek zergak Euskadin bakarrik ordaintzen badituzte, ordaintzen dituzten errenta guztiak.
b) Erakunde edo establezimendu iraunkor horiek zergak bi administrazioetan ordaintzen badituzte, Euskadin egindako eragiketen zenbatekoaren arabera ordaintzen duten errenten zatia.
Hala ere, idatz-zati honetan jasotako kasuetan, likidazioa egoiliarra ez den horren izenean aurkezten duen pertsonaren, erakundearen edo establezimendu iraunkorraren ohiko bizilekua edo zerga-egoitza dagoen lurraldeko administrazioak izango du etekin guztiak ordainarazteko eskumena, nahiz eta gero, behar bada, beste administrazioari konpentsazioa eman behar izan, beste administrazio horren lurretan egindako eragiketen zenbatekoari dagokion heinean.
Era berean, likidazioa egoiliarra ez den horren izenean aurkezten duen pertsona nahiz erakunde edo establezimendu iraunkorraren ohiko bizilekua edo zergaegoitza dagoen lurraldeko administrazioak ordainduko ditu egoiliarrak ez direnei ordaindu beharreko itzulketak, nahiz eta gero, behar bada, beste administrazioari konpentsazioa egin behar izan, ordaindu behar duen erakundeak beste administrazio horren lurretan egindako eragiketen zenbatekoari dagokion heinean.
Bost. Erakunde ez-egoiliarren Ondasun Higiezinen gaineko Karga Berezia, ondasun higiezina euskal lurraldean badago, lurraldearen arabera eskumena daukan foru-aldundiari ordaindu behar zaio.»
«23 bis artikulua. Zergaren kudeaketa eta ikuskapena establezimendu iraunkorraren bidez lortutako errentak kargatzen direnean.
Bat. Establezimendu iraunkorraren bidez lortutako errentak kargatzen direnean, zergak bi administrazioei ordaintzen zaizkien kasuetan, zerga kudeatzeko
18. artikuluan aurreikusitako arauak aplikatuko dira.
Bi. Zergaren ikuskapena, establezimendu iraunkorraren bidez lortutako
errentak kargatzen direnean, administrazio eskudunak egingo du 19. artikuluan aurreikusitako arauak aplikatuz.»
«4. bis atala. Kreditu-erakundeen gordailuen gaineko zerga.
23 ter artikulua. Aplikatu beharreko arauak eta zergaren ordainarazpena.
Bat. Kreditu-erakundeen gordailuen gaineko Zerga itundutako zerga da eta Estatuak une bakoitzean ezarrita dituen edukizko eta formazko arau berberak erabiliko dira hura eraentzeko.
Aurrekoa bete beharrekoa izango bada ere, lurralde historikoetako erakunde eskudunek zerga honen karga-tasak ezar ditzakete, lurralde erkidean unean-unean indarrean dauden arauek ezarritako mugen eta baldintzen barruan.
Lurralde historikoetako erakunde eskudunek, halaber, aitorpeneta sarreraereduak onesteko eta likidazio-aldi bakoitzeko sarrera-epeak zehazteko gaitasuna izango dute. Baina eredu horietako datuak, gutxienez, lurralde erkidean erabiltzen diren berberak izan behar dira; eta epe horiek, berriz, ez dira Estatuko Administrazioak ezarritakoez oso bestelakoak izango.
Bi. Estatuko Administrazioak edo lurraldearen arabera eskuduna den forualdundiak egin beharko du zergaren ordainarazpena, hirugarrenen funtsak dauden egoitza nagusia edo sukurtsalak lurralde erkidean edo euskal lurraldean dauden kontuan hartuta.
Hiru. Zergaren konturako ordainketak administrazio batek edo beste batek eskatuko ditu aurreko paragrafoan xedatutako irizpidearen arabera.»
«4. ter atala. Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko Zerga.
23 quater artikulua. Aplikatu beharreko arauak eta zergaren ordainarazpena.
Bat. Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko Zerga itundutako zerga da eta Estatuak une bakoitzean ezarrita dituen edukizko eta formazko arau berberak erabiliko dira hura eraentzeko.
Lurralde historikoetako erakunde eskudunek, hala ere, aitorpeneta sarreraereduak onesteko eta likidazio-aldi bakoitzeko sarrera-epeak zehazteko gaitasuna izango dute. Baina eredu horietako datuak, gutxienez, lurralde erkidean erabiltzen diren berberak izan behar dira; eta epe horiek, berriz, ez dira Estatuko Administrazioak ezarritakoez oso bestelakoak izango.
Bi. Estatuko Administrazioak edo lurraldearen arabera eskuduna den forualdundiak egin beharko du zergaren ordainarazpena, energia elektrikoa ekoizteko instalazioak lurralde erkidean edo euskal lurraldean dauden kontuan hartuta.
Hiru. Zergaren konturako ordainketak administrazio batek edo beste batek eskatuko ditu Bi paragrafoan xedatutako irizpidearen arabera.
Lau. Bidezkoak diren itzulketak egitea administrazioen lana izango da, bakoitzari dagokion proportzioan.»
«4. quater atala. Energia nukleoelektrikoa sortzetik deribatutako erregai nuklear agortua eta hondakin erradioaktiboak sortzearen gaineko Zerga eta Erregai nuklear agortua eta hondakin erradioaktiboak instalazio zentralizatuetan biltegiratzearen gaineko Zerga
23 quinquies artikulua. Aplikatu beharreko arauak eta zergen ordainarazpena.
Bat. Energia nukleoelektrikoa sortzetik deribatutako erregai nuklear agortua eta hondakin erradioaktiboak sortzearen gaineko Zerga eta Erregai nuklear agortua eta hondakin erradioaktiboak instalazio zentralizatuetan biltegiratzearen gaineko Zerga itundutako zergak dira eta Estatuak une bakoitzean ezarrita dituen edukizko eta formazko arau berberak erabiliko dira haiek eraentzeko.
Lurralde historikoetako erakunde eskudunek, hala ere, aitorpeneta sarreraereduak onesteko eta likidazio-aldi bakoitzeko sarrera-epeak zehazteko gaitasuna izango dute. Baina eredu horietako datuak, gutxienez, lurralde erkidean erabiltzen diren berberak izan behar dira; eta epe horiek, berriz, ez dira Estatuko Administrazioak ezarritakoez oso bestelakoak izango.
Bi. Energia nukleoelektrikoa sortzetik deribatutako erregai nuklear agortua eta hondakin erradioaktiboak sortzearen gaineko Zergaren ordainarazpena Estatuko Administrazioak edo eskuduna den foru-aldundiak egingo du, energia nukleoelektrikoa sortzetik deribatutako erregai nuklear agortua eta hondakin erradioaktiboak sortzeko instalazioak lurralde erkidean edo euskal lurraldean dauden kontuan hartuta.
Hiru. Erregai nuklear agortua eta hondakin erradioaktiboak instalazio zentralizatuetan biltegiratzearen gaineko Zergaren ordainarazpena Estatuko Administrazioak edo eskuduna den foru-aldundiak egingo du, energia nukleoelektrikoa sortzetik deribatutako erregai nuklear agortua eta hondakin erradioaktiboak biltegiratzeko instalazioak lurralde erkidean edo euskal lurraldean dauden kontuan hartuta.
Lau. Zerga hauen konturako ordainketak administrazio batek edo beste batek eskatuko ditu Bi eta Hiru paragrafoetan xedatutako irizpideen arabera.»
«25. artikulua. Aplikatu beharreko arauak eta zergaren ordainarazpena.
Bat. Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga itundutako zerga da eta araudi autonomoaren pean dago.
Lurraldea dela-eta eskumena daukan foru-aldundiak ordainaraziko du zerga hori honako kasu hauetan:
a) Mortis causa eskuraketetan, eta bizitza-aseguruen onuradunek aseguratuaren heriotzaren ondoren kopuruak hartzen dituztenean, baldin eta sortzapen-egunean kausatzailearen ohiko bizilekua Euskadin badago.
b) Ondasun higiezinen eta haien gaineko eskubideen dohaintzetan, ondasun horiek euskal lurraldean kokatuta baldin badaude.
Idatz-zati honetan xedatutakoa dela-eta, ondasun higiezinen dohaintzatzat hartuko dira Baloreen Merkatuaren uztailaren 28ko 24/1988 Legeko 108. artikuluan aipatutako dohaineko balore-eskualdatzeak.
c) Gainerako ondasun eta eskubideen dohaintzetan, dohaintza-hartzaileak ohiko bizilekua Euskadin baldin badauka sortzapenaren egunean.
d) Zergapekoak egoitza atzerrian daukanean, baldin eta ondasun edo eskubide guztiak euskal lurraldean kokatuta badaude, euskal lurraldean erabil badaitezke edo euskal lurraldean bete behar badira. Bizi-aseguruetako hitzarmenetatik lortutako kopuruen kasuan ere bai, hitzarmen hori egoitza Euskadin duten aseguru-erakundeekin egin bada, edo Euskadin egin bada bertan jarduten duten atzerriko entitateekin.
Bi. Aurreko paragrafoko a) eta c) idatz-zatietan jasotako kasuetan, forualdundiek lurralde erkideko arauak aplikatuko dituzte, kausatzaileak edo dohaintzahartzaileak egoitza Euskadin eskuratu zuenetik zerga ordaindu beharra sortu arte 5 urte baino gutxiago pasa badira. Autonomia Estatutuaren 7.2. artikuluaren arabera, izaera politikoz, euskaldunak izaten jarraitu dutenei ez zaie arau hori ezarriko.
Hiru. Agiri baten bidez dohaintza-emaile bakar batek dohaintza-hartzaile bati ondasunak edo eskubideak dohaintzan ematen badizkio eta, Bat paragrafoaren arabera, etekina lurralde erkidean eta euskal lurraldean sortutakoa dela pentsatu behar bada, eskualdatutako ondasun eta eskubide guztien balioari lurralde bakoitzean legokiokeen batez besteko tasa aplikatuko zaio, bakoitzaren arauen arabera eta lurralde bakoitzari egotzitako dohaintzen balioaren etekinaren gainean, eta hortik aterako da lurralde bakoitzari dagokion kuota.
Lau. Dohaintzak metatu behar diren kasuetan, Euskadiri zein kuota dagokion jakiteko, metatutako dohaintza guztien balioari legokiokeen batez besteko tasa aplikatu behar zaio egun eskualdatuta dauden ondasun eta eskubideen balioari, bere arauen arabera.
Ondorio horietarako, aurreko dohaintzetatik datozenak eta gaur egungo eskualdaketatik datozenak izango dira ondasun eta eskubide metatu guztiak.»
«33. artikulua. Aplikatu beharreko arauak eta zergen ordainarazpena.
Bat. Zerga Bereziak itundutako zergak dira eta Estatuak une bakoitzean ezarrita dituen edukizko eta formazko arau berberak erabiliko dira horiek eraentzeko.
Aurrekoa bete beharrekoa izango bada ere, lurralde historikoetako erakunde eskudunek zerga hauen karga-tasak ezar ditzakete, lurralde erkidean unean-unean indarrean dauden arauek ezarritako mugen eta baldintzen barruan.
Lurralde historikoetako erakunde eskudunek, halaber, aitorpeneta sarreraereduak onesteko eta likidazio-aldi bakoitzeko sarrera-epeak zehazteko gaitasuna izango dute. Baina eredu horietako datuak, gutxienez, lurralde erkidean erabiltzen diren berberak izan behar dira; eta epe horiek, berriz, ez dira Estatuko Administrazioak ezarritakoez oso bestelakoak izango.
Bi. Fabrikazio Zerga Bereziak foru aldundiek eskatuko dituzte, zerga horien sortzapena Euskadin sortzen baldin bada
Kuota eskuratu duen administrazioaren eginkizuna izango da Fabrikazio Zerga Bereziak itzultzea, eskatzen zaizkionean. Dena dela, ezin baldin bada jakin kuotak zein administraziotan sartu ziren, itzultzeko eskubidea duenaren lurraldeko administrazioak itzuli beharko ditu. Euskadin dauden establezimenduak kontrolatzea eta horiei baimena ematea, araubidea edozein dela ere, kasuan kasuko foru-aldundiaren eginkizuna izango da. Dena dela, aurretik jakinarazpena egin beharko zaie Estatuko Administrazioari eta Araugintza Koordinatu eta Ebaluatzeko Batzordeari.
Hiru. Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Berezia foru-aldundiek eskatuko dute, garraiobideak euskal lurraldean matrikulatzen baldin badira behin betiko.
Bat paragrafoan xedatutakoa gorabehera, lurralde historikoetako erakunde eskudunek karga-tasak handitu ahal izango dituzte, Estatuak une bakoitzean ezarrita dituen tasak oinarri hartuta, %15, gehienez.
Matrikulazioa egiteko, gaiari buruz indarrean dagoen legeriak ezarritako irizpideak bete beharko dira. Zehazki, pertsona fisikoek ohiko bizilekua duten probintzian matrikulatuko dute garraiobidea.
Lau. Ikatzaren gaineko Zerga Berezia foru-aldundiek eskatuko dute, zerga horren sortzapena Euskadin baldin bada.
Kontsumo edo autokontsumorako jartzen den unean joko da sortzapena gertatu dela.
Kontsumorako jarri dela joko da sortu, erauzi, inportatu edo komunitate barnean eskuratu ondoren lehen salmenta edo entrega gertatzen denean.
Era berean, lehen salmentaren edo entregaren parekoa izango da enpresariek ikatza berriz saltzea, eskuratzeko orduan berriz saltzeko salbuespena aplikatu zaienean.
Autokontsumotzat hartuko da aurreko lerrokadan aipatzen diren enpresariek, Europar Batasuneko erosleek, inportatzaileek, erauzleek edo ekoizleek ikatza erabiltzea edo kontsumitzea.»
«11. atala. Berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko Zerga.
34. artikulua. Aplikatu beharreko arauak eta zergaren ordainarazpena.
Bat. Berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko Zerga itundutako zerga da eta Estatuak une bakoitzean ezarrita dituen funtsezko eta formazko arauak erabiliko dira hura eraentzeko.
Nolanahi ere, lurralde historikoetako erakunde eskudunek aitorpenak eta sarrerak egiteko ereduak onetsi ahal izango dituzte, baina eredu horietan lurralde erkideko ereduetako datu berberak jasoko dira, gutxienez; eta sarrerak egiteko epeak jarri ahal izango dituzte likidazio-aldi bakoitzerako, baina epe horiek ez dute alde handirik izango Estatuko Administrazioak ezartzen dituenekin.
Bi. Estatuko Administrazioak edo eskudun aldundiak egin beharko du zergaren ordainarazpena, Estatuko araudiak aipatzen dituen azken kontsumitzaileek zergaren xede diren produktuak erabiltzen badituzte lurralde erkidean edo euskal lurraldean kokatuta dauden instalazio, ekipo edo aparatuetan.
Berotegi-efektuko gas fluordunak autokontsumorako erabiltzen badira, Estatuko Administrazioak edo eskudun aldundiak egin beharko du zergaren ordainarazpena, hori gertatzen den lurraldea non dagoen kontuan hartuta.
Aurreko lerrokadetan jasota ez dauden gainerako kasuetan, zergapeko egitatea gertatzen den zergadunaren establezimendua kokatuta dagoen lekuko administrazioak egin beharko du salbuespena.
Hiru. Itzultzeko eskatu den kuota ordaindu zaion administrazioak egin beharko du bidezko itzulketa, eta horren zenbatekoa izango da muga.»
«36. artikulua. Joko-jardueren gaineko Zerga.
Bat. Joko-jardueren gaineko Zerga itundutako zerga da eta Estatuak une bakoitzean ezarrita dituen edukizko eta formazko arau berberak erabiliko dira hori eraentzeko.
Nolanahi ere, zergak kargatutako jarduerei dagokien informazio guztia jasoko dute zergaren subjektu pasiboek esku hartzen duten administrazioen aurrean aurkeztu beharreko ereduetan.
Hala ere, zergaren bidez zergapetutako jarduera gauzatzen duten operadoreek, antolatzaileek edo hura garatzen duten bestelakoek egoitza fiskala Euskadin dutenean, lurralde historikoetako erakunde eskudunek ezarritako zerga-tasak handitu ahalko dituzte, gehienez ere % 20, oinarri gisa Estatuak ezarritako tasak hartuta. Gehikuntza hori bakar-bakarrik aplikatuko da euskal lurraldean egoitza fiskala dutenek jokoan izandako partaidetzari dagokion zerga-oinarriaren zati proportzionalaren gainean.
Lurralde historikoetako erakunde eskudunek, halaber, aitorpeneta sarreraereduak onesteko eta likidazio-aldi bakoitzeko sarrera-epeak zehazteko gaitasuna izango dute. Baina eredu horietako datuak, gutxienez, lurralde erkidean erabiltzen diren berberak izan behar dira; eta epe horiek, berriz, ez dira Estatuko Administrazioak ezarritakoez oso bestelakoak izango.
Bi. Subjektu pasiboek, zerga-egoitza edozein lekutan dutela ere, ekitaldiaren barruan lurralde bakoitzean egindako eragiketen bolumenaren proportzioan ordainduko diete zerga foru-aldundiei, Estatuko Administrazioari edo biei.
Ekitaldian lurralde bakoitzean egindako eragiketa-bolumenaren proportzioa Euskadin eta lurralde erkidean bizi diren jokalariek jokatutako zenbatekoen pisu erlatiboaren arabera zehaztuko da. Proportzio bera aplikatuko zaie, halaber, jokalariaren bizilekua zehazterik ez dagoen joko-modalitateen ondorioz likidatutako kuotei zein Espainian bizi ez diren jokalarien kuotei.
Aurreko lerrokadan xedatutakoa gorabehera, kirol eta ongintzako elkarrekiko apustuak eta Estatuko hipika-apustuak egitearen ondoriozko zergaren ordainarazpena, jokalariaren bizilekua zehazterik ez badago, Estatuko Administrazioak edo foru-aldundi eskudunak egin beharko du apustua egiten den salmenta-puntua lurralde erkidean edo euskal lurraldean dagoen kontuan hartuta.
Hiru. Subjektu pasiboek zergaren aitorpen-likidazioak aurkeztuko dizkiete zerga ordainarazteko eskumena daukaten administrazioei. Aitorpen-likidazio horietan, beti ere, aplikatu beharreko proportzioak eta administrazioetako bakoitzari dagozkion kuotak jaso beharko dira.
Lau. Bidezkoak diren itzulketak egitea administrazioen lana izango da, bakoitzari dagokion proportzioan.
Bost. Subjektu pasiboaren zerga-egoitza edo haren ordezkariena, egoiliarrak ez diren subjektu pasiboen kasuan, kokatuta dagoen administrazioaren organoek egingo dute subjektu pasiboen ikuskapena, dagozkien gainerako zergaadministrazioen lankidetza baztertu gabe, eta ondorioak izango ditu eskudun diren administrazio guztien aurrean, haiei dagokien zerga-proportzioa barne.
Nolanahi ere, Estatuko Administrazioari dagokio zerga-egoitza euskal lurraldean duten subjektu pasiboen ikuskapena, baldin eta aurreko urtean, jokatutako kopuruen zenbateko erantsia 7 milioi eurotik gorakoa bada eta lurralde erkidegoan
egindako horien proportzioa, Bi paragrafoan zehaztutako lotura-puntuen arabera, gutxienez 100eko 75ekoa edo gehiagokoa bada.
Halaber, lurraldearen arabera eskuduna den aldundiaren organoei dagokie zerga-egoitza lurralde erkidean duten subjektu pasiboen ikuskapena, baldin eta aurreko urtean, jokatutako kopuruen zenbateko erantsia 7 milioi eurotik gorakoa bada eta, Bi paragrafoan zehaztutako lotura-puntuen arabera, eragiketa guztiak euskal lurraldean egin badira.
Ikuskapen-lan horien ondorioz, zorren bat jaso edo kopururen bat itzuli behar dela agertzen bada, eta zor edo kopuru hori bi administrazioei badagokie, ikuskapen-lan horiek egin dituen administrazioak kobratu edo itzuliko du. Dagozkion konpentsazioak gero emango dizkiote batak besteari, beharrezkoa bada.
Eskumena daukan administrazioko organo ikuskatzaileek euren jardunaren emaitzen berri emango diete ukitutako gainerako administrazioei.
Paragrafo honen aurreko lerrokadetan xedatutakoa bete egin behar bada ere, horrek ezin ditu zerga-administrazioei –nori bere lurralde barruan– egiaztapenak eta ikerketak egiteko dagozkien eskumenak murriztu. Baina, era berean, forualdundien jarduerek ezin dute, administrazio eskudunetako organoen jardueren ondorioz egindako behin betiko likidazioen inguruan, zergapekoen artean inongo ondorio ekonomikorik izan.
Administrazio eskudunak egiaztapenetan ezarritako proportzioak subjektu pasiboak ere bete beharko ditu, likidatutako betebeharren inguruan. Horrek ez du esan nahi administrazio eskudunen artean behin betiko zehazten dituztenak bete behar ez direnik, hala ere.
«37. artikulua. Jokoaren gaineko bestelako zergak.
Bat. Jokoaren gaineko gainerako zergak itundutako zergak dira eta araudi autonomoa aplikatu behar zaie, baimena Euskadin eman behar zaien kasuetan. Estatuak unean-unean ezarrita duen arautegia aplikatuko da zergapeko egitateari eta subjektu pasiboari dagokienez.
Bi. Lurraldearen arabera eskumena daukan foru-aldundiak ordainaraziko du Zori, Enbido eta Adur Jokoen gaineko Tasa, zergapeko egitatea Euskadin egiten denean.
Hiru. Lurraldearen arabera eskumena duen foru-aldundiak ordainaraziko du zozketa, tonbola, apustu eta ausazko konbinazioen gaineko zerga-tasa, baimena Euskadin eman behar den kasuetan.»
«43. artikulua. Ohiko bizilekua eta zerga-egoitza.
Bat. Kontzertu Ekonomiko honetan xedatutakoari begira, Euskadin bizi izaten diren pertsona fisikoek ohiko bizilekua Euskadin dutela pentsatzeko, ondoren aipatzen diren arauak aplikatuko dira, hurrenez hurren:
Lehenengoa. Lurralde horretan zergaldiko egun gehien ematea, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari dagokionez; sortzapen-egunaren bezperan amaitzen den urtebeteko egun gehien ematea, urtearen edozein egunetatik hasita zenbatuta, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari eta Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Bereziari dagokienez.
Pertsona fisikoen ohiko bizilekua, gainerako zergei dagokienez, dena delako zergaren sortzapen-egunean Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren ondoreetarako duten ohiko bizileku bera izango da.
Lurralde jakin batean pertsona batek zenbat denbora eman duen zehazteko, aldi batez kanpoan izandako denbora hartuko da kontuan.
Kontrako frogarik ez dagoen artean, pertsona fisiko bat Euskadiko lurraldean dagoela pentsatuko da bere ohiko etxebizitza bertan baldin badu.
Bigarrena. Lurralde horretan baldin badu bere eginkizunen zentro nagusia; leku hori zein den jakiteko, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergaoinarriaren zatirik handiena zein lurraldetan eskuratzen duen ikusiko da; kasu honetarako, ez dira kontuan hartuko higigarrien kapitalak emandako errentak eta ondare-irabaziak, ez eta zerga-gardentasunaren araubidean –profesionala alde batera utzita– egotzitako oinarriak ere.
Hirugarrena. Lurralde horretan baldin badu aitortutako bere azken bizilekua, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren ondorioetarako.
Bi. Espainiako lurraldean bizi diren pertsona fisikoen kasuan, egutegiko urtean zehar ez badute lurralde horretan ehun eta laurogeita hiru egun baino gehiago egiten, Euskadiko lurraldean bizi direla joko da bertan baldin badute enpresaedo lan-jardueren edo interes ekonomikoen gune nagusia edo oinarria.
Hiru. Dena delako pertsona fisikoa Espainian bizi dela uste baldin bada, ezkontidearekin legez banandu gabe dagoelako eta ezkontideak eta haren menpe dauden adin txikiko seme-alabek ohiko bizilekua Euskadiko lurraldean dutelako, pertsona fisiko horrek ohiko bizilekua Euskadiko lurraldean daukala joko da.
Lau. Kontzertu Ekonomiko honen ondorioetarako, jarraian aipatuko direnek zerga-egoitza Euskadin dutela uste izango da.
a) Ohiko bizilekua Euskadin duten pertsona fisikoak.
b) Pertsona juridikoak eta Sozietateen gaineko Zergaren menpean dauden gainerako erakundeak, Euskadin baldin badute sozietate-egoitza eta, beti ere, sozietate-egoitza horretan baldin badute zentralizatuta administrazio-kudeaketa eta negozioen zuzendaritza, edo bestela, kudeaketa edo zuzendaritza hori Euskadin egiten bada.
Irizpide horiek erabilita bizilekua non duten jakiterik ez badago, ibilgetuaren baliorik handiena non daukaten hartuko da kontuan.
c) Establezimendu iraunkorrak, Euskadin egiten badute euren negozioen administrazio-kudeaketa edo zuzendaritza. Irizpide hori erabilita bizilekua non duten jakiterik ez badago, ibilgetuaren baliorik handiena non daukaten hartuko da kontuan.
d) Sozietate zibilak eta nortasun juridikorik gabeko erakundeak, Euskadin baldin badute kudeaketa eta zuzendaritza. Irizpide hori erabilita zerga-egoitza non duten jakiterik ez badago, ibilgetuaren baliorik handiena zein lurraldetan duten hartuko da kontuan.
Bost. Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboek eta erakunde ez-egoiliarren establezimendu iraunkorrek zerga-egoitzaren aldaketak bi administrazioei jakinarazi behar dizkiete, baldin eta egoitzaren aldaketak honako zerga ordainarazteko eskumenean aldaketaren bat badakar. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari dagokionez, zergaren aitorpena aurkeztea nahikoa izango da jakinarazpen hori egiteko.
Sei. Zergapekoen egoitza zein den erabakitzeko orduan administrazioen artean desadostasunak sortzen baldin badira, Arbitraje Batzordeak konponduko ditu arazoak, zergapekoek diotena entzun ondoren. Arbitraje Batzorde hori Kontzertu Ekonomiko honen III. kapituluko 3. atalean dago araututa.
Zazpi. Lurralde erkidean edo foru-lurraldean bizi diren pertsona fisikoek beren ohiko bizilekua lurralde horietako batetik bestera aldatzen baldin badute, zergabetebeharrak bizileku berriaren arabera beteko dituzte aurrerantzean, bizileku berri hori lotura-puntua baldin bada.
Gainera, paragrafo honetan aurreikusitakoagatik bizilekurik ez dela aldatu pentsatu behar baldin bada, pertsona fisikoek kasuan kasuko aitorpen osagarriak aurkeztu beharko dituzte, eta atzerapenek sortarazitako korrituak ere gehitu beharko dituzte.
Bizilekua aldatzearen helburu nagusia zerga gutxiago ordaintzea baldin bada, aldaketa horiek ez dute ondoriorik edukiko.
Bizileku berrian jarraian emandako denbora gutxienez hiru urtez luzatzen den kasuetan izan ezik, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Ondarearen gaineko Zergaren ondorioetarako, aldaketarik ez dela izan pentsatuko da ondorengo inguruabarrak gertatzen direnean:
a) Bizilekua aldatzen den urtean edo hurrengoan, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zerga-oinarria aldaketaren aurreko urtean izandako zerga-oinarria baino 100eko 50 handiagoa izatea, gutxienez. Zerga-ordainketa batera egiten denean, banakotzeari buruzko arauak erabiliz zehaztuko da.
b) Egoera hori sortzen den urtean, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren ondoriozko zerga-ordainketa efektiboa aldaketa izan aurreko lurraldean aplikatu beharreko araudiarekin gertatuko litzatekeen zerga-ordainketa efektiboa baino txikiagoa izatea.
c) Ohiko bizilekua berriz ere hasierako lurraldean edukitzea, a) idatz-zatian azaldutako egoera sortzen den urtearen hurrengoan, edo honen hurrengoan.
Zortzi. Kontrako frogarik egon ezik, pertsona juridikoen zerga-egoitza ez dela aldatu ulertuko da baldin eta aldaketaren aurreko edo ondoko urtean batere jarduerarik egiten ez badute edo jarduera burutzeari uzten badiote.
Bederatzi. Administrazio interesatuetatik edozeinek zergadunaren egoitzaaldaketa eragin ahal izango du. Administrazio horrek bere proposamena besteari helaraziko dio, jakin beharreko aurrekariak erantsita, eta lau hilabeteko epea emango dio egoitza-aldaketari buruz duen iritzia azaltzeko eta ondoreak zein egunetatik sortuko diren adierazteko. Besteak proposamenari baietza ematen badio, administrazio eskudunak zergadunari jakinaraziko dio.
Bi administrazioak ados jartzen ez badira ere, prozeduran aurrera jarraitu ahal izango da artikulu honetako Sei paragrafoan azaldutako eran.
Egoitza aldatzeko proposamena igorri aurretik, administrazio interesatuak, beste administrazioarekin elkarlanean, erroldaren bidez egiaztatu ahal izango du zerga-egoitza.
Bi administrazioek adostu ondoren edo Arbitraje Batzordearen ebazpenaren ondorioz egoitza ofizioz aldatuz gero, aurkako frogarik ezean, era horretan xedatutako zerga-egoitzari ebazpenaren ondorengo hiru urteetan eutsiko zaiola joko da.»
«46. artikulua. Informazio-betebeharrak.
Bat. Egiten diren atxikipenen eta konturako sarreren laburpenak berauetan jaso behar diren atxikipenak eta konturako sarrerak ordainarazteko eskumena daukan administrazioari aurkeztu behar zaizkio, administrazio bakoitzaren arautegia betez.
Balore-errenten gordailu-zainak edo haien kobrantzaren kudeatzaileak diren erakundeek, baldin eta, aplikatu beharreko arautegiaren arabera, errenta horiek direla-eta atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena aurkeztu beharra badute, halako erakundeak egiaztatu eta ikertzeko eskumena daukan administrazioari aurkeztu beharko dizkiote laburpenok, bakoitzari dagokion arautegia betez.
Estatuak eta foru-aldundiek eska dezaketen Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboak diren erakundeek atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpenak aurkeztu behar dituzte, Kontzertu Ekonomiko honetako 7.Bat.c) , 9.Bat. Lehenengoa.a) eta 23.Bi artikuluetan aipatutako etekinei dagozkienean, eta kasuan kasu zerga ordainarazteko eskumena daukan administrazioak aitorpenak aurkezteko lekuari, erari eta epeari buruz ezarritako arauak betez, horietako bakoitzari aurkeztutako aitorpenean haiei dagozkien etekin eta atxikipen guztiak barne.
Bi. Zerga-informazioa orokorrean emateko betebeharrak betetzeko diren legez eskatutako aitorpenak Estatuko Administrazioari edo lurraldearen arabera eskumena daukan foru-aldundiari aurkeztu behar zaizkio, irizpide hauek kontuan harturik:
a) Zergadunek ekonomia-jarduerak egiten badituzte, eurek egiten dituzten enpresaedo lanbide-jarduerak egiaztatu eta ikertzeko eskumena daukan administrazioari.
b) Zergadunek ez badute ekonomia-jarduerarik egiten, zerga-egoitza non daukaten hartu behar dute kontuan, lurralde erkidean edo foru-lurraldean.
Aurreko idatz-zatietan xedatutakoaren ondorioetarako, jaraunspen jasogabeak, ondasun-erkidegoak edo nortasun juridikorik gabeko beste erakunde batzuk direnean, aipatutako aitorpen horiek haien kideek edo partaideek zerga-egoitza duten administrazioaren aurrean ere aurkeztu beharko dira.
Hiru. Errolda-aitorpenak, bestalde, egin behar dituen pertsonak edo erakundeak bere zerga-egoitzako administrazioari aurkeztu behar zaizkio, bakoitzaren arautegiaren arabera; baita pertsona edo erakunde horrek, kontzertu ekonomiko honetan ezarritako arauen indarrez, honako aitorpenen bat aurkeztu behar dion administrazioari ere:
Atxikipenen eta konturako sarreren aitorpena.
Sozietateen gaineko Zergaren aitorpen-likidazioa.
Balio Erantsiaren Zergaren aitorpen-likidazioa.
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren aitorpena.»
«64. artikulua. Eginkizunak.
Araugintza Koordinatu eta Ebaluatzeko Batzordeak eginkizun hauek izango ditu:
a) Zergen arloko arauak Kontzertu Ekonomikoari egokitzen zaizkion aztertzea horiek argitaratu aurretik.
Hori dela-eta, Kontzertu Ekonomiko honen 4. artikuluko Bat paragrafoan azaldu den bezala administrazioek euren araugintza-proiektuak elkarri erakusten dizkiotenean, proiektuotan jasotako proposamenak direla-eta inork oharren bat egiten badu, Batzordean ordezkariak dituzten erakunde eta administrazioetariko edozeinek, idatziz eta zioak azaldurik, Batzordearen bilerarako deialdia egin dadila eskatu ahal izango du. Deialdia egiteko eskatzen den egunetik hasita, Batzordeak 15 eguneko epean egin behar du bilera, proposatutako araudia Kontzertu Ekonomikoarekin bat datorren aztertzeko, eta ahaleginak egingo ditu, araua argitaratu baino lehen, bere baitan ordezkatuta dauden erakunde eta administrazio guztiek zerga-araudiaren edukiaren inguruan desadostasunik balego akordioa lor dezaten.
b) Kontzertu Ekonomiko honetan aipatutako lotura-puntuen aplikazioari buruz egiten zaizkion kontsultei erantzutea. Kontsultaren bat jasotzen denean, bi hilabeteko epean hura jaso denetik, kontsulta bera eta beraren ebazpenerako proposamena gainerako administrazio interesatuei helaraziko zaizkie, azter ditzaten. Inork ez badu oharrik egiten ebazpen-proposamenari buruz, beste bi hilabete igarotakoan, proposamena onetsitzat joko da.
Oharrik badago eta horiek onartu ezean, horien gaineko akordioa lortu ahalko dute Araugintza Koordinatu eta Ebaluatzeko Batzordearen barruan. Nolanahi ere, aipatutako oharrak egin eta bi hilabetera ez bada akordiorik lortu, Araugintza Koordinatu eta Ebaluatzeko Batzordeak, baita tartean dagoen beste edozein administraziok ere, hilabete izango du desadostasuna Arbitraje Batzordera eramateko.
c) Egoki deritzon azterlanak egitea araubide autonomikoa eta Estatuko marko fiskala egokiro uztartzeko, egituraren eta eginkizunen aldetik.
d) Administrazio eskudunei euren jardunak elkarri egokitzeko irizpideak, planak eta informatikako programak eskaintzea, eta lankidetzaren eta informaziotrukearen printzipioa benetan gauzatu dadin erabili behar diren tresnak, bitartekoak, prozedurak edo metodoak artikulatzea.
e) Ikuskapen-gaietan Estatuko Administrazioaren eta foru-aldundien artean sortutako auziak edo arazoak aztertzea, baita zergen ondoreetarako egindako balorazioen inguruko arazoak ere.
f) Txostenak egitea Ogasun Ministerio, Eusko Jaurlaritzako eta forualdundietako ogasun-sail zein Arbitraje Batzordearentzat, haiek eskatuz gero.
g) Kontzertu Ekonomiko hau aplikatu eta betearaztearekin zerikusia duten beste eginkizun guztiak.»
«65. artikulua. Osaera.
Bat. Arbitraje Batzordeak hiru kide izango ditu. Horien izendapena Ogasun eta Herri Administrazioko ministroak eta Ogasun eta Finantzetako sailburuak formalizatuko dute.
Bi. Arbitroak sei urteko aldi baterako izendatuko dira.
Hiru. Karguren bat hutsik geratzen denean, izendapenerako prozedura bera erabiliko da hura betetzeko.
Kargua utzi duen kideari agintaldia amaitzeko geratzen zaion denborarako izendatuko da haren ordezkoa.
Lau. Arbitraje Batzordeko kideak itzal handiko adituak izan behar dira, zergen edo ogasunaren arloan lanbidez aritutakoak hamabost urtean, gutxienez.»
«66. artikulua. Eginkizunak.
Bat. Arbitraje Batzordeak eginkizun hauek izango ditu:
a) Estatuko Administrazioaren eta foru-aldundien artean edo hauen eta beste autonomia erkidegoetako administrazioen artean sortzen diren gatazkak ebaztea, bai itundutako zergen lotura-puntuen aplikazioari dagokionez, bai administrazio bakoitzari zenbateko zatia dagokion zehazteko, Sozietateen gaineko Zerga edota Balio Erantsiaren gaineko Zerga administrazio bati baino gehiagori ordaindu behar zaionean.
b) Banako zerga harremanetako arazo zehatzetan Kontzertu Ekonomiko hau interpretatzeko eta aplikatzeko orduan administrazio interesatuen artean sor litezkeen gatazkak erabakitzea.
c) Zergadunen egoitza dela-eta sor litezkeen desadostasunak ebaztea.
Bi. Eskumenak direla-eta gatazkaren bat sortzen denean, ukitutako administrazioek interesatuei jakinaraziko diete; horrenbestez preskripzio-epea eten egingo da eta hortik aurrera administrazio horiek ez dute inongo jarduketarik egingo.
Gatazkak ebazteko prozedura arau bidez ezarriko da. Prozedura horretan interesatuei entzun egingo zaie.
Hiru. Eskumen-gatazka dagoenean, harik eta ebazten ez den arte, kasuan kasuko zergadunak zergapetzen aritu den administrazioak zergadunok bere eskumenaren pean edukitzen jarraituko du, alde batera utzita administrazioen artean egin behar diren zerga arloko zuzenketa eta konpentsazioak. Horrelakoak Arbitraje Batzordearen erabakiaren arabera zerga-foru berria erabili behar den egunera eramango dira, bestalde.»
«Hamaikagarren xedapen iragankorra.
ltundutako zerga berrien erregimen iragankorra, ondorioak 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera izango dituena, ondorengo arauei lotuta egongo da:
Lehenengoa. Lurralde historikoak subrogatu egingo dira Estatuko Herri Ogasunak zerga arloan dituen eskubide eta betebeharretan xedapen honek aipatutako zergen kudeaketari, ikuskapenari, berrikuspenari eta bilketari dagokienez.
Bigarrena. 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen kitatutako eta hartutako kopuruak, hain zuzen, xedapen honetan aipatzen diren zergak itunduta egon izan balira Euskadirenak izango liratekeen egoerei dagozkien kopuruak, 2013ko urtarrilaren 1aren ostean ordaintzen badira, foru-aldundienak izango dira osoosorik.
Hirugarrena. 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen sortutako kopuruak eta ikuskatzailetzako jarduerengatik epe horretatik aurrera kitatutakoak, xedapen honetako irizpideak eta zergen lotura-puntuak aplikatuta banatuko dira.
Laugarrena. Hala dagokionean, 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen egindako, edo egin beharrekoak ziren, kitapenak itzultzea sortzapen-egunean horretarako eskumen izan zuen administrazioaren eginkizuna izango da, xedapen honetan irizpideez eta zergen lotura-puntuez esaten dena kontuan izanda.
Bosgarrena. Lurralde historikoetan eskumena duten organoek emandako administrazio-egintzen aurka ekonomiaeta administrazio-bidean jarri ahal izango da errekurtsoa, lurralde horietan eskumena duten organoen aurrean. Estatuko Administrazioak emandakoak, aldiz, Estatuko eskudun organoen aurrean erreklamatu ahal izango dira, haien data edozein izanik ere.
Nolanahi ere, horrelakoei dagokien sarrera aurreko erregeletan jasotako arauen arabera hartzekoduna den administrazioari egotziko zaio.
Seigarrena. Zergen arloko arau-hausteak norainokoak diren zehazteko eta horiei kasu bakoitzean dagokien zehapena zein den jakiteko, balio eta eraginkortasun osoa izango dute kasu bakoitza dela-eta Estatuko Herri Ogasunean, xedapen honek aipatutako zergen ituna indarrean jarri baino lehen, jasotako aurrekariek.
Zazpigarrena. Xedapen iragankor honetan aipatzen den zergen ituna indarrean jartzeak ez die kalterik egingo data horren aurretik emandako legeen ondorioz zergadunek eskuratutako eskubideei.»
«Hamabigarren xedapen iragankorra.
Estatuko Administrazioak egin beharko du ordainarazpena kirol eta ongintzako elkarrekiko apustuak eta Estatuko elkarrekiko hipika-apustuak kargatzen dituen Joko Jardueren gaineko Zergagatik, betiere horrelakoak Estatuko Loterien eta Apustuen Estatuko Sozietateak merkaturatzen baditu, eta Euskadiri dagokion finantza-konpentsazioa baztertu gabe. Estatuko Loterien eta Apustuen Estatuko Sozietateak Euskadiri dagozkion jokatutako zenbatekoen urteko informazioaitorpenak aurkeztuko ditu Kontzertu Ekonomikoaren 36.Bi artikulua betez.»
«Hamahirugarren xedapen iragankorra.
Kontzertu Ekonomikoaren 34. artikulua, Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Kontzertu Ekonomikoa onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen bidez onetsitako jatorrizko idazketan, indarrean egongo da 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera Hidrokarburo jakin batzuen txikizkako salmenten gaineko Zergarekin lotuta preskribatu gabe dauden ekitaldiei dagokienez.»
w.boe.es |
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO |
D. L.: M-1/1958 ISSN: 02 |
|
|
|