7/2004 Legea, irailaren 30ekoa, Drogamenpekotasunen arloko Aurrezaintza, Laguntza eta Gizarteratzeari buruzko Legearen bigarren aldaketarena
2004-09-30Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 2004/10/15, 198. zk.; EAO, 2011/11/19, 279. zk.
§ 265. 7/2004 LEGEA, IRAILAREN
30EKOA, DROGAMENPEKOTASUNEN ARLOKO AURREZAINTZA, LAGUNTZA ETA GIZARTERATZEARI
BURUZKO LEGEAREN BIGARREN ALDAKETARENA
ZIOEN ADIERAZPENA
Drogamenpekotasunen arloko Aurrezaintza, Laguntza eta Gizarteratzeari buruzko ekainaren 25eko 18/1998 Legeko 37.1 artikuluan, Eusko Jaurlaritzak hiru urtean behin egin behar duen Drogamenpekotasunen Plana aipatzen da. Plan horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek epe jakin batean aurrezaintza, laguntza eta gizarteratze arloan burutu behar dituzten programak eta ekintzak jasoko dira modu koordinatu eta orokorrean.
Plan
horiek 1990etik izan duten bilakaerak, dena dela, planen indarraldia luzatzea
eskatzen du; izan ere, hiru urtean behin plan bat sortzeak esan nahi du
lehenengo urtea, funtsean, abiatzeko eta egokitzeko aldia izaten dela eta
hirugarren urtean, batik bat, hurrengo plana egiteari eskaintzen zaiola arreta
guztia.
Planaren
indarraldia luzatzeak, gainera, egokitzeko eta hobetzeko mekanismoak sartzeko
aukera emango luke, bai eta Drogamenpekotasunen IV. Planaren inguruan 2000ko
apirilaren 14an egindako osoko bilkuran Eusko Legebiltzarrak onartu zuen 14.
ebazpena betetzea ere. Ebazpen horretan, Drogamenpekotasunen Plana Estatuko eta
Europako planen egutegietara egokitzeko eskatu zitzaion Eusko Jaurlaritzari.
Kontseilu
Europarra Helsinkin bildu zen 1999ko abenduan, eta drogaren aurkako borrokaren
arloko europar estrategia (2000-2004) onartu zuen. Euskal Autonomia
Erkidegorako bosturteko plan bat onartzeak, beraz, aldizkakotasun berera
egokitzea ekarriko luke.
Drogamenpekotasunen
arloko Aurrezaintza, Laguntza eta Gizarteratzeari buruzko ekainaren 25eko
18/1998 Legeko 41.4 c) artikuluan adierazten denez, Drogamenpekotasunen Aholku
Batzordearen zereginen artean, Drogamenpekotasunen Hirurteko Planaren aurretik
aginduzko txostena idaztea dago. Hori dela eta, agindu hori ere aldatu egin
behar da, plana hiru urterako izango dela aipatzen baitu.
Artikulu bakarra
1.- Drogamenpekotasunen
arloko Aurrezaintza, Laguntza eta Gizarteratzeari buruzko ekainaren 25eko
18/1998 Legeko 37. artikuluaren 1. paragrafoak ondorengo idazkera izango du:
"Eusko Jaurlaritzak
Drogamenpekotasunen Plana egin eta Eusko Legebiltzarrari bidaliko dio osoko
bilkuran edo batzordean eztabaidatzeko komunikazio gisa, bost urtean behin,
onar dezan. Plan horretan Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek epealdi
jakin batean burutu behar dituzten programak eta ekintzak jasoko dira modu
koordinatu eta orokorrean. Jarduera horiek aurrezaintza, laguntza eta
gizarteratzeko arlokoak izango dira, eta arlo horietan diharduten administrazio
eta elkarteei aukera emango zaie, plana prestatu bitartean, beren iritziak
azaltzeko. Nolanahi ere, ahalegina egingo da plana Estatuko eta Europako planen
epe bererako izan dadin.
Eusko Jaurlaritzak urtero
bidaliko dio txosten bat Legebiltzarrari planaren ebaluazioarekin".
2.- 41. artikuluaren
4. paragrafoko c) idatz-zatiak ondorengo idazkera izango du:
"Lege honetako 37.1
artikuluan aipatzen den Drogamenpekotasunen Bosturteko Planaren aurretik
derrigorrez eman behar den txostena idaztea".