Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

7/1989 Legea, urriaren 6koa, 89/1992 Estadistikako Euskal Egitamua onartzeari buruzkoa.

1989-10-06

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1989/10/24, 200. zk.; EAO, 2012/3/10, 60. zk.

§ 120. 7/1989 LEGEA, URRIAREN 6KOA, 89/92 ESTADISTIKAKO EUSKAL EGITAMUA ONARTZEARI BURUZKOA

ZIOEN ADIERAZPENA

      Euskadiko Autonomi Elkarteko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legea gai horrekikoan oinarrizko araudia da eta, hori, herri-ihardunaren egitura eta iraunkortasun-aldetikako araupeketa egiten, hori bideratzeko zein erakundea izango den zehazten eta kondaira lurraldeetako eta Elkartearen mugartean dauden gainontzeko herri-izaikietako estadistikekin batera jokatzeko zenbait neurri ematen dituelako. Honekikoan, bada, ezinbesteko eta bazter utzi ezineko abiapuntua da.

      Hala ere, lege hori ez da bere xedea agortzezkoa, eta alderdi hau bere Zioen Adierazpenean jadanik iragarri zen, maila apalagoko beste manuak zirenak zirela, Estadistikako Euskal Egitamua onartuzko legez osatuko zela esaten bait zen. Hain zuzen ere, 4/1986 Legeak zehazten duen iharduneko esparruaren erpinik gorena da esandako Egitamua eta, hori, Euskadiko Autonomi Elkarteko estadistika-iharduna aldi baterako antoalatzeko bide gisa eratzen delako, eta, sistemak duen muin-kutsua kontuan izanik, Egitamu horrek, onartzen denean, lege maila izango duelako.

      Oinarri hauen arabera, lege honen bidez 1989/1992 Estadistikako Euskal egitamua onartzen da.

      Horrek duen helburuari atxikiz, lege honetako Lehenengo atalburuan egitamua zehazten da, lege hori kokatu eta mugatzen duten denbora eta gaiei buruzko bi zehazte-neurriak izendatuz.

      1. atalak, esandako zehazte-neurrietako lehenengoa, hau da, gaiari buruzkoa, hartzen du, estadistikak eta era horretako beste ihardun batzuk Eraskinean sartuz, Egitamuaren edukia zehaztuta uzten duelarik; eta Eraskin hori lege honetan legearen maila bereko indarrez sartzen da. Agindu hori 4/1986 Legearen 6. ataleko 2. idazatian horretaz ohartemandakoan sartzen da, nahiz eta egitamuaren edukiari buruz han egiten den aipamen soila baino areagoa izan eta, hori, lege honetan eragiketa bakoitzaren ezaugarri nagusiak azaldu behar direla uste izateagatik, baina hori Urteroko Estadistika-Egitarauen eraginkortasuna baliogabetzeko izan gabe, eta egitarauon barruan egin behar dira, 4/1986 Lege horretako 7. atalaren arabera berenez dagokien esparruaren ondorioz, beharrezko zehazketak.

      Horregatik, Eraskinean eragiketen aipamen soila egin ezezik, horietako bakoitzerako honako ezaugarriok ere azaltzen dira:

a)   Helburu orokorrak. Hauek Urteroko Estadistika-Egitarauetan garatuko dira, eta hauei dagokie arakatu beharreko gora-beherak zehaztea eta mugatzea.

b)   Egoera. Estadistika-saiorik lehenagotik egin den jakin behar da, hainbat aldiz egin izan delako nahiz egiten deneko lehenengo aldia hau delako, edo egitasmoa baino ez delako. Aldi berean, ezaugarri horrek ekonomi gosteen haztaketa egiteko balio du.

c)   Erakunde arduraduna. Legearen hirugarren atalburuan aipatzen den aginpidean eragina duena; aginpide hori estadistika-ihardunei buruzkoan 4/1986 legean ohartemandako Euskadiko Autonomi Elkarteko Estadistika-Erakundearen ihardutze-sail eta izaikien esparruan ematen da, beste inon ez, estadistika-ihardunen esparru hori Estadistikako Eusko Kontseiluan gaur egun egiten direnetakoa baino murritzagoa da eta.

      Eragiketa eta hauen aldi bakoitzerako Erakunde arduraduna bere borondatez eta aburu bakarrez izendatudute Euskal Estadistika-Batzordeko kideek.

      Autonomi Elkarte Osorako Erakundeen eta horko Kondaira Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen Arteko Harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legeko 4. atalean ematen den legezko agindua bete ahal izateko prestatu da Egitamuaren Lege-Egitasmotarakoan boskarren erabaki gehigarria.

      Eraskinean erantzule bakarreko edo batzuren arteko erantzukizuneko eragiketak jaso dira. Erantzule bakar hori eragiketaren aldi guztietan eta bakoitzean da erantzule. Batzuren arteko erantzukizuna bi eratakoa da:

1.-     Eragiketa berean, erakunde batek aldi batzuk soilik eta beste batek beste batzuk egiten dituenekoa.

2.-     Eragiketa berean, aldiren batean erakunde batek baino gehiagok parte hartzen dutenekoa.

      Honelakoetan, Eraskinean ezkerretara lehenengo agertzen den erakundeak erakidetu eta zuzenduko ditu aldi hori egiteratzeko lanak.

      Bestalde, 2. atala Egitamuaren zehazte-neurri mugatzaileetariko bigarrenari buruz ari da, denborarenari buruz alegia, horren iraupena 1992.eko abenduaren 31a arte luzatu dadila erabakiz, egun hori aurrekontu-urtealdiak bukatzearekin bat datorrelako, hain zuzen. Esandako agindu hori 4/1986 Legearen 6. ataleko 3. idazatian ohartemandakoan ere sartzen da, eta Egitamuari han ordezko-mailan ohartemandakoaren pareko indarraldia ematen dio.

      Baina era honetako lege batek ez dauka aipatutako alderdietara soilik mugatzerik. Ez da ahaztu behar Egitamuak, 4/1986 Legean orohar araututa aurkitzen den arren, zenbait puntu osatzea eskatzen duen iharduna sortzen duela, eta hori Lege honetako bigarren atalburuan jasotzen da.

      Lehenengo puntua honako hau da: estadistikarako eta ez beste ezertarako egindako ihardunak eta administrazio-kudeaketa orokorrean sartzen direnak banandu egin behar direla derrigorrez, nahiz eta azken hauek administrazioan erabiltzeko informazio bilketarako berarizko eragiketak izan. Lehenengoak 4/1986 Legeko I Izenburuan arautzen dira, ordezko-mailan II Izenburua ezartzen zaielarik; bigarrenak, bitartean, 5-2 atalean estadistikarako erabiltzeko modukotzat eta, beraz, izenburu haren eremutik kanpo eta beren arautegi bereziko esparrua izanik hartzen. Bai batzuk eta bai besteak, hurrenez-hurren estadistika-ihardunak eta administrazio-ihardunak izenez ezagutu ahal izango dira, gai honekikoan ohituraz erabili izan den teknika-aribideko irizpideari jarraituz.

      Bide honetatik, ez da ahaztu behar 4/1986 Legea, bere Zioen Adierazpenaren arabera, administrazioko datuak abiapuntu izanez estadistikak egitea suztatzearen alde agertzen dela, horrela herri-Administrazioak bere ihardunbideak berriztatzeko egin ditzan ahaleginak ahalik eta errentagarrien izan daitezen eta, aldi berean, kudeaketarako eta estadistikarako balio dezaten, horrela herritarrei, ahal den neurrian, informazio bera bi aldiz eskatu beharrik ez izateko. Aurrekoari jarraiki, eta doakien ihardute-sail eta izaikien adierazpenak kontuan izanik, lege honetan Egitamua burutzeko estatistika-mailan baliagarri izan daitezkeen administrazio-ihardunerako aintzin-usteak ematen dira, eta ihardun horiek Euskadiko Autonomi Elkarteko Estadistikari buruzkoan garrantzizkoak izan daitezen, beharrezko diren eta Estadistikaren ofizialtasun-maila bera izanezko kidekatze-puntuak ezartzen ditu; guzti hori estatistikarako izango da, eta doakien ihardute-sail eta izaikien administrazio-aginpideen kaltetan gabekoa.

      Esan beharra dago, Egitamutik sortzen den lana zenbait ihardute-sail eta izaikik egin behar dutela; horregatik, 4/1986 Legean taiututako sistemaren ildotik, Lege honek zenbait puntu jasotzen ditu, eta horiek hirugarren atalburuan agertzen dira.

      Egitamuak bere euskarri estatistika-ihardunak eta administrazio-ihardunak dituenez, eta horiek legezko jaurpide ezberdinak dituztenez, lege honek ezberdintasun hori jaso behar du, izan ere, 4/1986 Legearen arabera, lehenengoak Euskadiko Autonomi Elkarteko Estadistika-Erakundeko ihardute-sailek eta izaikiek, horko osakide direnez egingo bait dituzte, eta bigarrenak, berriz, Administrazio osoaren barruan egingo dira, azken hauez estadistikarako baliatzeari darizkion beharrak ahaztu gabe.

      Hala ere, Jaurlaritzaren Sailetako Estadistikako Berarizko Ihardutze-Sailen sorkuntza, antolakuntza eta ihardunbidea Jaurlaritzak berak, Euskal Estadistika-Batzordeak txostena egin ondoren onar dezan araudiz arautzeko uzteari egokiago eritzi zaio, horrela Estadistikako lehenengo Euskal Egitamu honek hurrengo egitamuek izango dutena, hau da, aurrerantzean egingo diren ihardunen zerrenda, nork egingo dituen eta nolako aldizkotasunez egingo direnekoa besterik izango ez duela.

      Egitamu honetan agertzen diren ihardun batzuk betetzen zenbait Sail, Aldundi eta Udal ari direneko gaurko egoera honek, harik eta Estadistika Berarizko Ihardutze-Sailak arautu eta ondoren sortu bitarterako, egoera honekin jarraitzeko bide emango duen aldibaterako erabaki baten beharra dakar.

I ATALBURUA

EGITAMUAREN ZEHAZTAPENA

Lehenengo Atala - Edukia

      1.-     Estadistikak eta lege honen Eraskinean jasotzen diren izaera bereko beste ihardun batzuk egitea da Euskadiko Autonomi Elkarteko Estadistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legeko 6. atalak aipatzen duen 1989/1992 Estadistikako Euskal Egitamuaren edukia.

      2.-     Aurreko idazatian esandako estadistika-eragiketetako bakoitzaren eratze-modua Urtean-urteko Estadistika-Egitarauetan ezarriko da, nolanahi ere, Lege honetako Eraskinean zehaztutako ezaugarriak eragiketa bakoitzarentzat Lege honetatik aterako diren neurritan beteko direla.

      3.-     Urtean-urteko Estadistika-Egitarauek izendatutako aurrekontuen esparruan zehaztu eta mugatuko dituzte estadistika-eragiketa horien gora-beherak, Eraskinean esandako xede orokorrei ahalik eta gehien egokitzea eta eskuera izanezko ekonomi baliapideen eraginkortasuna haztatuz.

      4.-     Estaduaren eta Euskadiko Autonomi Elkartearen arteko Lankidetza-Ituneei buruz apirilaren 23ko 4/1986 Legeko 6.2 atalean ezarritakoaren kaltetan gabe ulertzen da aurreko idazatietan agindutakoa.

2. Atala - Indarraldia

      Lehenengo erabaki gehigarrian ezarritakoaren kaltetan gabe, Estadistikako Euskal Egitamu honen indarraldia eta, ondorioz, lege honena, indarrean jartzen den egunetik beretik 1992.eko abenduaren 31a artekoa izango da.

II ATALBURUA

EGITAMUTIK SORTZEN DEN ESTADISTIKA IHARDUNA

3. Atala - Mugaketa

      Egitamuan bertan agertzen diren estadistika-eragiketak burutzeko beharrezko guztiak dira Egitamutik sortzen diren estatistika-ihardun, lege honen 7. ataleko 2. idazatian jasotako ihardunak salbu.

4. Atala - Araupeketa

      1.-     Egitamutik sortzen den estadistika-ihardunak apirilaren 23ko 4/1986 Legeko 2 atalean ohartemandako araudia eta Lege hau izango ditu jaurpide.

      2.-     Egitamua osabideratzeko eta egiteratzeko onar daitezen Urtean-urteko Estadistika-Egitarauak, Lege haren 1. idaztian aipatzen diren araudi-mailako erabakietakoak izango dira.

5. Atala - Teknika-Egitasmoa

      1.-     Apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 29. ataleko a), 2. marran aipatutako teknika-egitasmoak zehaztuko du Egitamuan jasotako estadistika-eragiketa guztietako aldi bakoitzeko taiuketa, eta horiek egitean derrigorrez bete beharrekoa izango da.

      2.-     Teknika-Egitasmo horrek Egitamuan eta Urtean-urteko Estadistika-Egitarauetan ezarritako zehaztasunak beteko ditu eta estadistika-premiei hobeto erantzuteko komenigarri eritzitako beste guztiak jasoko ditu.

6.Atalak - Informazio-hornikuntza

      1.-     Informazioa lortzeko aldia, lege honetako 3. atalean ohartemandako iharduera-motakoa denean, Urtean-urteko Estadistika-Egitarauek eta horiei dagozkien teknika-egitasmoetan zehaztutako estadistika-informazioa ematera behartuta daude, apirilaren 23ko 4/1986 Legeko 10.2 atalean aipatzen diren pertsona eta erakundeak, Egitarau eta Egitasmo horietan adierazitako neurritan.

      2.-     Horrela lortutako datuak esandako 4/1986 Legean adierazten den estadistika-isilpeko izango dira.

7. Atala - Administrazioko estadistika-eragiketak

      1.-     Administrazio-mailako estadistika-eragiketak honako hauek dira:

a)   Lege honetako Eraskineko "Sorrera-Helburua" idazatian 1, eta 3 ezagukari-zenbakiak dituztenak, atal honetako 5. idazatian esaten denez ordezkotzekoak ez diren guztietan. Lege honen ondorio guztietarako, Eraskinean 6 ezagukari-zenbakia dutenak maila horretako eragiketen pareko izango dira.

b)   Lege honetako Eraskineko "Sorrera-Helburua" idazatian 4 ezagukari-zenbakia dutenak, atal honetako 6. idaztian esandako ordezkotzaren gai izan direnetik aurrera.

      2.-     Estadistikarako erabiltzeko kaltetan gabe, aurreko idazatian esandako estadistika-eragiketak egiteko beharrezko diren administrazio-ihardunak ez dira 3. atalaren eremuan jasotzen, Lege honetan Euskadiko Autonomi Elkarteko Estadistika-Erakundeari berariz izendatzen bazaizkio salbu.

      3.-     Ondorioz, esandako administrazio-ihardun horiek bere berarizko araudia izango dute jaurpide, estadistikazioak direla eta, lege honetan horretaz agintzen dena edo Urtean-urteko Estadiska-Egitarauetan edo lege honetako 5. atalean esandako Teknika-Egitasmo bakoitzean agindu dadina betez. Bereziki, horien bidez lortutako datuak, apirilaren 23ko 4/1986 Legeko 5.2 atalean esaten diren administrazioko datutzat hartuko dira, eta brarizko araudi hartan ohartemandako neurritan ezagutzera eman eta zabaldu ahal izango dira.

      4.-     Administrazioko ihardun hauen bidez, beste inola gabe lortutako emaitzek, Euskadiko Autonomi Elkarteko Estadistika-Erakundeak onartzen dituenetik aurrera, apirilaren 23ko 4/1986 Legeko 17.1 atalean esaten den ofizialtasuna lortuko dute. Emaitzok ez da onarpenerako aurkeztetik hiru hilabete igaro baino lehen argitaratzerik izango, aurrez erabaki zehatzik eman bada salbu.

      5.-     Ohizkoez besteko arrazoiak direla medio, administrazio-ihardun horiek 3. idazatian agundutakoaren arabera jarritako neurritan egingo ez balira, Urtean-urteko Estadistika-Egitarauek administrazio-ihardunen ordez estadistikakoak izatea agindu dezatela eskatu ahal izango du Euskal Estadistika-Batzordeak. Estadistika-ihardun horiek ezarriko dute beharrezko gerta dadin aldizkotasun berria. Guzti hori, 6. atalean ohartemandakoaren arabera, administrazio-kudeaketaren ondorioz lortutako edo lor daitezkeen datuak eman behar izatearen kaltetan gabe.

      6.-     Urtean urteko Estadistika-Egitarauek, era berean, estadistika-ihardunen ordez atal honetan aipatzen diren administraziokoak jartzeko ere agindu dezakete.

      7.-     Aurreko 5 eta 6 idazatietan ohartemandako ordezkaketak ez du aldatuko dagokion administrazio-ihardunari buruzko gaietan ihardutze-sail eta izaikiek, beren berarizko arauen arabera emana duten aginpidea.

III ATALBURUA

EGITAMUA EGITERATZEKO ANTOLAKUNTZA

8. Atala - Aginpidea

      1.-     3. atalean esaten diren estadistika-ihardunetan aritzea Euskadiko Autonomi Elkarteko Estadistika-Erakuntzari dagokio, honako arauekin bat etorriz:

a)   Lege honetako Eraskinean eragiketa-aldi bakoitzerako arduradun gisa ageri diren ihardutze-sailei edo izaikiei dagokie, apirilaren 23ko 4/1986 Legeko 26.3.a) atalean ohartematen denez, eta 9. atalean agindutakoa betez. Agintepide honetan Urtean-urteko Estadistika-Egitarauek erabakiko dituzten zerikusirik izanezko ihardutze-sail edo izaikiak, horietan ezarritako neurritan izango dira partaide. Jatorriz Euskal Estadistika-Erakundekoak ez diren gordetegiak eta gordetegi-bildumak Estadistikako Berarizko Ihardutze-Sailek, egon daudenean, eramango dituzte eta, bestela, antolaketako araupidetza orokorraren arabera gaitasunaren jabe gerta dadin ihardutze-sailak.

b)   Estadistikako Berarizko Ihardutze-Sailak, izaera horretakotzat eratuta dagoeneko ihardute-sail edo izaikiarekiko, Euskadiko Autonomi Elkarteko Estadistika-Erakuntzari emandako aginpideak erabiliko ditu, Euskal Estadistika-Erakundeari berariz emandakoak salbu.

c)   Estatistikako Berarizko Ihardute-Sail Berezirik ezean, honentzako ohartemandako aginpideak Euskal Estadistika-Erakundeak erabiliko ditu.

      2.-     Izan horrelakoa delako, 7. ataleko 2. idazatian esaten diren administrazio-ihardunetan aritzea, lege honetako Eraskinean eragiketa bakoitzaren aldi bakoitzerako "arduradun" gisa ageri den ihardutze-sail edo izaikiari dagokio, horiei ezarri beharreko araupidetza orokorraren arabera izan dezaten bere-bere antolakuntzaren bidez, estadistika-arrazoiegatik ezarritakoa betez. Aribide hori, estadistika-ondoriotarako eta ez bestetarako, bereziki, Euskadiko Autonomi Elkarteko Estadistika-Erakuntzak ikuskatu eta arakatu ahal izango du.

      3.-     Aurreko idazatietan agindutakoa apirilaren 23ko 4/1986 Legean eta lege honetan Euskal Estadistika-Erakundeari ematen zaizkion, edo Urtean-urteko Estadistika Egitarauetan eman dakizkion aginpideetara mugatzen da.

9. Atala - Estadistikako Berarizko Ihardutze-Sailak

      1.-     Apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 26.1 ataleko b) hizkian ohartemandako Estadistikako Berarizko Ihardutze-Sailen sorkuntza, antolakuntza eta ihardunbidea, Euskal Estadistika-Batzordeak txostena egin ondoren Jaurlaritzak onartu beharko duen araudiz araupetuko dira.

      2.-     Nolanahi ere, apirilaren 23ko 4/1986 Legeko 26.1 atalaren c) eta d) hizkietan ohartemandako estadistikako berarizko ihardutze-sailak, Urtean-urteko Estadistika-Egitarauetan eragiketa bakoitzerako ezarriko diren neurritan, estadistika-isilpea gordetzeko eta parte hartzen duteneko eragiketa eta aldietako egiterapena bermatzeko moduan eratu beharko dira.

Erabaki Gehigarriak

Lehenengoa - Luzapena

      1993.eko urtarrilaren lehen-egunean Estadistikako Euskal Egitamu berria indarrean jarri gabe egongo balitz, berria indarrean jarri bitartean, berez eta beste gabe luzatuko da oraingo hau.

Bigarrena - Izaera bereko beste estadistika eta ihardun batzuk

      Euskadiko Autonomi Elkarteko aginpideko izan eta Egitamu honetan oharteman gabeko izaera bereko beste estadistika eta ihardunak egin, lege honetako 9. atalean esandako araudian agindu dadina betez, apirilaren 23ko 4/1986 Legean ezarritako neurrietan egin ahal izango dira.

Hirugarrena - Aldizkotasuna

      Egitamuak indarrean dirauen baitartean, Urtean-urteko Estadistika-Egitarauek, Euskal Estadistika-Batzordeak aldeko txostena egin ondoren, lege honetako Eraskinean ohartemandako aldizkotasuna aldatu ahal izango dute.

Laugarrena - Aurrekontu-jaurpidea

      1.-     Lege honetako Eraskinean sartzen diren eragiketa eta helburuak Euskadiko Autonomi Elkarteko Iraskunde-mailako Administrazio edo Orokorreko ihardutze-sail edo izaikiei buruzkoak direnean, horien dirubideraketa Euskadiko Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorretan horretarako jarri daitezen diru-izendapenetan zehaztuko da.

      2.-     Administrazio-ihardunak estadistikakoez eta alderantziz aldatzeak, indarrean dauden legeen arabera, beharrezko diru-kopuruetara egokituzko aurrekontu-aldaketak ekar ditzake.

Boskarrena - Erakunde arduradunak

      Jaurlaritzari, eskea 8.1.a) atalean esaten denez egin dezaten Foru-Aldundiak lege honetako Eraskinean, hauetakoren bat lehendik partaide deneko eragiketa-aldietan, sartzeko baimena ematen zaio.

Aldi Baterako Erabakiak

Lehenengoa - Estadistikako Berarizko Ihardutze-Sailak

      Egitamuko edukiaren zati izanezko aurretiazko iharduna, Estadistikako Berarizko Ihardutze-Sailak sortzekotan diren Sailetarako Jaurlaritzak ezarri dezan Estadistika-Erakundearen araudiari, baita Foru Aldundiek eta Udalek bere Estatistikako Berarizko Ihardutze-Sailentzako ezarriko dituztenei ere, finkatuko dituzten une eta neurritan egokituko zaie.

Bigarrena

      9.1 atalean esaten den Araudia Jaurlaritzak onartu eta E.H.A.An argitaratu, Lege hau indarrean jartzeko egunetik hasi eta bederatzi hilabetetik gora gabeko aldian onartu eta argitaratuko da.

Azken Erabakiak

Lehenengoa - Garapena eta Egiterapena

      Urtean-urteko Estadistika-Egitarauen bidez garatuko eta egiteratuko da Egitamu hau, haien berenezko esparruan, eta apirilaren 23ko 4/1986 Legearen arabera gaitasunaren jabe izan daitezen ihardutze-sailek onartutako araudi-mailako gainontzeko erabakien bidez.

Bigarrena - Indarrean jartzea

      Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik, Eraskina barne, argitaratzen den egun berean jarriko da indarrean.

ERASKINA

      Eraskin honetan estadistika-eragiketen zerrenda ematen da horien ezaugarririk nabarme-nenak sartuz. Hauek ezagukari-bidez adierazten dira, eta horien esanahiak Ezagukari-Taulan azaltzen. Ezaugarrietako bat Ihardutze-Sail edo Izaikiak izenekoa da. Eragiketa bateko aldietakoren baten ihardutze-sail batek baino gehiagok eskuhartuko balute, aldiaren egiteraketa kidekatu eta zuzenduko lukeena ezkerreko aldean lehenengo dagoena izango litzateke.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra