7/1983 Legea, martxoaren 23koa, Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunaren 1983 diruegitamuak bidegoiari eta ibilgailuentzako bide-arauei buruzko erresumako legeen alorrean egiteratzea onartzezkoa.
1983-03-23Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1983/3/30, 38. zk.; EAO, 2012/4/9, 85. zk.
§
36. 7/1983 LEGEA, EPAILAREN 23KOA, EUSKAL HERRIKO ELKARTE AUTONOMIADUNAREN
1983GARRENERAKO DIRU-EGITAMUAK BIDE GOAIARI ETA IBILGAILUENTZAKO BIDE ARAUEI
BURUZKO ERRESUMAKO LEGEEN ALORREAN EGITERATZEA ONARTZEZKOA
Orain Legebiltzarrean bere bideak egiten ari den Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1983garrenerako Guztizko Diruegitamuen Lege-Egitasmoaren 2garren Atalaren 3garren zatiak dionez, Autonomia-Elkartearen Diruegitamuan sartuta dauden gastu eta dirueskuraketa-zerrendetan ohartematen diren eginbeharrak eta eskubideak, 1982garreneko Abenduaren 31rarte, egun hori barne, egindako Erresumagandikako agintepide-emateei eta zerbitzu-eskuraketei darizkie.
Indarrean
dauden araupideen arioara, jakineko agintapide bati buruzko gastu eta
diru-eskuraketa-zerrendak Guztizko Diruegitamuetan sartu ahal izateak
Aginte-Eskuraketetarako Batzordearen horretzazko erabakia Erresumako eta Euskal
Herriko Agintaritza-Egunkari Ofizialetan argitaratzea du aurrez egin beharreko
bidealdia; horrela, argitalpen hori Guztizko Diruegitamu-Legeak berak jartzen
duen egunean (1982garreneko Abenduaren 31n) egiten ez bada, sartze hori,
Abenduaren 31ko 14/1982 Legeak eta Epailaren 23ko 1983 garrenerako Guztizko
Diruegitamuen 5/1983 Legeak Lehenengo Erabaki Gehigarrian hoiei aurtengo
ekonomia-urtean indarrean iraunarazteko hartara jotzen duteneko Epailaren 24ko
3/1982 Legearen 4garren Atalean diru-izendapenak eratxikitzeko araupetzen den
bideaz baliatuz egingo da.
Funtsean,
arau honek bi eratxikitze-modu ohartematen ditu, agintepide-eskuraketa egin
dedin egunaren eta horretzazko gastu-zerrendak jo dezan zenbatekoaren ariora,
azkeneko honek lehen egindako diru-izendapenen guztizkoaren ehuneko 5ekotik edo
hori bertan dagoeneko Diruegitamu-Atalari dagozkionen ehuneko 40kotik gora jo,
eta egiteratzen Abenduaren lehenengoa baino lehenago hastea gertatuz gero, gai
horrentzako Diruegitamuen Lege-Egitamu berezi bat beharrezkoa izan, eta bestela
gertatutakoetan berriz eratxikipen hori Jaurlaritzaren Dekreto baten bidez
egiten dela.
Aginte-Eskuraketetarako
Bitariko Batzordearen bidegoaiari eta ibilgailuekiko bide-arauei buruzko
Erresumako Legeak Autonomia-Elkarteak egiteratzeari buruzko Erabakia
Urtarrilaren 17ko 4/1983 Dekretoaren bidez Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkarian 1983garreneko urtarrilaren 29an egin zen, behin eta berriz esan
dugunez Guztizko Diruegitamuekiko Legeak onarpenaren gai diren gastu eta
dirueskuraketa-zerrendatan sartzeko epemugatzat jartzen duen 1982garreneko
Abenduaren 31garrenez gero, beraz.
Bainan,
gainera, esandako Erabaki honek 1982garreneko Azaroaren lehenengoa jartzen du
aginte-eskuraketak eragite-indarra hartu dezaneko egun eta, azkenean,
gastu-zerrenda horrek ez ditu lehen esandako ehuneko-mugak gainditzen.
Hoiek
horrela, hartaz ari gareneko gaia diruegitamuetan zartzeko arauzko bideak
honako hauek izan beharko lukete:
a) Agintepide-eskuraketak
eragite-indarra izan zueneko Azaroko eta Abenduko hiletako gastu eta
dirueskuraketa-zerrendak Autonomia-Elkartearen 1982garreneko Diruegitamuan
sartzezko Dekretoa, Epailaren 24ko 3/1982 Legearen 4garren Atalean agintzen
denez.
Jaurlaritzak
Dekreto hau 1982garreneko Otsailaen 14an egindako Batzarrean onartu zuen.
b) Abenduaren
31ko 14/1982 Legearen 6garren Atalak dionez Autonomia-Elkartearen
1982garrenerako luza-arazitako Diruegitamuan sarraraztezko Dekretoa.
Luzapen-aldiari dagozkionetarako Dekreto hau lehengoaren ordezkoa izango
litzateke, bere nolakoa bera dela eta lehengoak izango bait-lieke eskuratutako
agintepide aurreko ekonomia-urtean indarrean egon zeneko aldian (oraingo
honetan bi hilabetetan) sortutako eginbehar eta eskubideei lege-babesik eman.
1983garren
ekonomia-urteko behin-betiko gastu eta dirueskuraketa zerrendei gagozkiela,
Abenduaren 31ko 14/1982 legearen esandako 6garren Atalaren 4garren zatiak diona
egin beharko litzateke; honen arauera, Guztizko Diruegitamuak onartu daitezen
unean bertan, aurreko b) zatian esandako Eratxikitze-Dekretoz egindako
diru-izendapenak bertabehera baliogabetu, eta Diruegitamu hoiek onartzeko
Legeak berak jarri ditzan modu eta bidetatik emandako baimenaren gai izan
daitezenez ordezkatuta geldituko dira.
Horri
darionez, Lege honek agindu dezanaren zain egon beharko litzateke; egitasmoak
dionari atxikiz gero, lehen zehaztu denez Epailaren 24ko 3/1982 Legearen
4garren Atalak dion bidea bera litzateke eta, beraz, diru-egitamuetan sartzea
Jaurlaritzaren Dekretoz egitea aski litzateke.
Bainan,
orain hartaz ari gareneko honetan bide horretzaz baliatzeak
Agintaritza-Egunkarietan halako jakineko egun baten argitaratze hutsez
indarrean dagoen diruegitamu-beherapena barne duen nahaiari itzuri egitea
lekarke; nahi hori honako hau da, labur esanda, 1983garreneko
ekonomia-urterako: 1982garreneko Abenduaren 31rarte Erresumagandik hartutako
agintepide eta/edo zerbitzu guztien diruzko edukia (eta hietakoak dira orain
haietzaz ari garenekoak) Guztizko Diruegitamuen Legean sartzea, eta egun
horretzaz geroko indarrezko agintepide eta/edo zerbitzu-eskuraketa
Diruegitamu-Lege baten edo Dekreto soil baten gai izatea,
legegintza-ahalmenaren eta egintzapide-agintaritzaren ihardunaren xede izan
behar duen egin-kortasunaren arteko oreka bat lortzeko legez jarrita egon
daitezen zernolako batzuk izatearen edo ez izatearen arauera.
I ATALA
BIDEGOAI ETA IBILGAILUEN BIDE-ARAUEI BURUZKO ERRESUMAKO LEGEAK
EGITERATZEAREN ALORREANGO AUTONOMIA-ELKARTEAREN IRUEGITAMUAK
1.- Lege honen bidez, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen
1983garrenerako Diruegitamuak ontzat ematen dira, bidegoaiari eta
ibilgailuentzako bide-arauei buruzko Erresumako Legeak egiteratzearen alorrean.
2.- Gastu-zerrendak, horretzazko eginbeharrak
betetzeko beharrezko diru-zenbatekotan ehun eta hogeita hamar miloe
(130.000.000) peseta jotzen du.
3.- Dirueskuraketa-zerrendak, Autonomia-Elkarteak
berak lakatu beharreko eskubideei dagokion ehun eta hogeita hamar miloeko
(130.000.000) zenbateko horixe jotzen du.
4.- Gastu eta dirueskuraketa-zerrendetan agertzen
diren eginbehar eta diruzko eskubide hoiek, Aginte-eskuraketetarako Bitariko
Batzordearen 1982garreneko Urriaren 14ko Erabakian Erresumako bidegoai eta
ibilgailuentzako bide-arauak egiteratzearen alorrean eta 1982garreneko abenduaren
31z geroko eragite-indarrez Erresumagandik hartutako agintepideei eta
eskuratutako zerbitzuei dagozkie.
5.- Lege honen gai den diruegitamua, Euskal
Herriko Autonomia-Elkartearen 1983garrenerako Guztizko Diruegitamuetan sartuta
gelditzen da.
Erabaki Gehigarria Bakarra - Araupide-Baterakuntza
1.- Ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 52garren
Atalean ohartematen denez, Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian
argitaratu dedinetik hasi eta hiru hilabeteko epe baten barruan oraingo Lege
hau eta Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1983garrenerako Guztizko
Diruegitamuaren Legea idazki bakar baten biltzezko legegintza-Dekreto bat eman
dezaneko eskua ematen zaio Jaurlaritzari.
2.- Aurreko zatiak dion esku-emate hori,
legegintza-teknikaren erazkotasuna lortzeko idazki bat bakarra ematekoa da, eta
ez beste ezertarakoa.
3.- Legegintza-Dekretoa Legeentzat jarrita dauden
orotariko jaurpideen arauera indarrean jartzearen kaltetan gabe, Dekreto hori
onartu dedin egunetik hasi eta hurrengo hamabost egunen barruan, Jaurlaritzak,
Ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 52-4 Atalak dion adierazpena egingo dio
Legebiltzarrari.
Azken Erabakia
Lege
hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratu dedin egunean
bertan jarriko da indarrean, eta 1983garreneko Urtarrilaren lehenengoaz geroko
atzera-indarrez erabiliko da.
1983GARRENERAKO
DIRUEGITAMUAK
09 SAILA Guztizkoa
1 Atalburua 42.990.173
2 Atalburua 9.050.000
4 Atalburua 3.000
6 Atalburua 9.852.000
09
Saileko Gastuak 61.895.173
99 Saila
1 Atalburua 222.560
6 Atalburua 67.882.267
99 Saileko Gastuak 68.104. 827
GASTUEN
GUZTIZKOA 130.000.000
09 Jaurlaritza-Saila - HERRIZAINGOA
06 Zerbitzua.-
BIDEZAINGOA
39 Atala.-
Beste dirueskuraketa batzuk.
391
Zernolakoa.- Beste dirueskuraketa batzuk
Gehigarriak eta Isunak 130.000.000