7/1982 Legea, ekainaren 30ekoa, Eskola-Osasunaz.
1982-06-30Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1982/8/13, 101. zk.; EAO, 2012/4/26, 100. zk.
§
22. 7/1982 LEGEA, EKAINAREN 30EKOA, ESKOLA-OSASUNAZ
ZIOEN
ADIERAZPENA
Jaurlaritzak, osasuna bere osoan ikusiz
bere ekintzapideak aurrehartzearen eta suztapenaren aldetik egitaratzeko asmoa
du. Nolakoz eta zenbatekoz, eskola-ikasleek osatzen dute herritaren zatirik
haundienetakoa.
Eskola-osasunari buruzko Legeak osasunaren
alde aritzeko lanabes eraginkor bat izan nahi du, osasun hori bere zabalenean
ikusita, eta horretan osasunikerketaz funtsezko gertatzen dira,
sikopedagojiaren edo osasunbide-hezkuntzaren alorretakoez ahaztu gabe, nolanahi
ere.
Honako agintepide hauek ditu
Autonomia-Elkarteak alor honetan:
- Osasunbidetzari buruz bakarreangoa,
abenduaren 18ko 3/79 Oinarrizko Legez onartutako Euskal Herriko
Autonomia-Estatutoaren 10.15 Atalak dionez.
- Esandako Estatuto honen 18garren Atalak
dionez, Erresumaren Barne-Osasunketaren alorreko oinarrizko legeen
legegintza-osaketa eta egiterapena Euskal Herriari dagozkio.
- Irailaren 7ko 2209/1979 Errege-Dekretoaren
5.1.e) Atalaren arauera Euskal Autonomia-Elkartean Osasunketaren alorrean
eskuratutako agintepideen artean, ama, haur, eskola, industria, lan, kirol eta
adimen-osasunketa-egitasmoak daude, eta bai gaitz kutsakor nahiz kutsakor ez
diranei, abereegatikako gaitzei eta osasunbide-hezkuntzari buruzkoetango
etenga-beango osasunketa-ekintzak ere.
Azken baten, Lege hau, XIV Oinarri-Arauan
Erresumaren eskoletara nahiz norbanakoen jabetzapekoetara doazen ikasleentzako
osasun-sorozketa nahitaezko izango dela dion 1944garreneko azaroaren 25eko
Erresuma-Osasunketaren Oinarri-arauen Legea osatzera dator; eta bai 36garren
Atalaren 11garren zatian, ikasleei behar daitezen mediku-ikerketarako,
osasunketaren artarako eta aurrea hartzezko medikutza-arretarako eskubidea
aitortzen dien ekainaren 19ko 5/80 Oinarrizko Legea ere.
Bestalde, Erresuman indarrean egon eta gai
honetan osatze-bidez erabilgarri den araupide-tza (Osasunketa eta
Gizartesegurantza-Ministeritzaren abuztuaren 25eko 2473/1978 Dekretoa) ez da
behar adinekoa, eta horrek -besteak beste- ekar zezakeen, agian, ez egiteratu
izana.
Horregatik, Lege honek, ahalik eta sakonen
izatera eta diru-eskuarteak gehituala osoagotzera joko duten osasun-ikerketen
egitasmoketa baten bidez batipat aurrea hartzezko medikutza-bidetatik abiatzea.
Orain arte gurean egitamu bati
darraizkiola egin gabeko Aintzin-sendabideen artean bat, haurraren aginen
aintzin-sendakuntza eta osasunbideak.
Bai gorputzaren eta bai adimenaren
bete-beteko hezkuntza du berenezko ezaugarri, biolojiaren aldetik, eskolarako
adinak.
Horretxegatik, hain xuxen, Osasunaren Lege
batez erantzuna eman beharreko arazo bereziak gertatzen dira, Erantzun horrek,
lehenengo eta behin haur bakoitzaren benetako egoera ezagutu, eta guztizko
biztanle-kopuruan ehuneko 20 hartzen dituen sail horren osasunaz aurrez
arduratzezko eta indartzeko neurriak araupetu eta jarri ditzan eremu baten
barruan egon behar du.
Eskola-aldia dela eta haurrak zainpean
euki ahal izateak baino ez du bai banaka bai taldeka osasunaren erakuskari
garrantzitsuenetakoa izan eta egiten hain erraza den hazkuntza-marraren
neurketa egingarri egiten.
Hasieran arin eta gero larriago izan
daitezkeen makestasunei antz ematea, hoiek eskola-lanentzako eragozpen izan eta
etorkizunerako gara-adinekoen eritasun-modu askoren iturri bait-dira.
Haurrak eskolan elkarrekin bizitzeak gaitz
batzuk zabaltzeko giro egokia sortarazten du; hortik, Legeak ohartemandako
helburuen artean txertaketetiko arta eta bakoitzean behar daitezen berarizko
neurriak hartzea sortu izana.
Haurra giroari ez egokitzea, jokabide
errebesak azaltzea, Eskolan hastean haurrak berri-berritan aurkitzen duen
gizarte-egoerak sortarazitako nahaspideei antz ematea, horra hor haurra hain
sentibera eta giroari egokitzeko eta erantzuteko hain gai deneko adin horretan
ahalik eta bizkorren heldu beharreko ebazkunak.
Bukatzeko, eskolako eta inguruko giroak,
gurasoek bezala gizarte osoak ere haurrei dagozkien gertakariei egiten dieten
arretak, Eskolako Osasunarekiko Egitasmoan haurrarengana ezezik gizartearen
zati haundi batera ere iritsi daitezen osasunketarekiko argipideak eta
hezkuntzarentzako aukerarik onenak dakartza.
Legeak erantzunbehar-soka bat jarriko ez
balu, orain arte esandakoak asmo-adierazpen huts lirateke; horregatik, honako
hauei guzti hauei dagokie, nola edo ala, eginbeharrei erantzun beharra:
Gurasoei, ikastegietako irakasle eta irakasleez bestekoei, berenezko medikuei
eta, azken baten, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailari.
Ez gaitezen, bestalde, udalen
lankidetasunaz ahaztu, berenezko medikuak, toki-osasunketako herrilanari
direnez, aginte-egituraz Alkatearen artezko menpeko direla kontutan izanik.
Dirubideei buruz, bai Herri-Agintaritzaren
menpekoentzat bai Norbanako-jabetzapekoentzakoak Herri-Agintaritzaren
pentzutangoak izango direla agintzen du Legeak. Eta, hori, osasunarekiko
eskubidearen ari gareneko honetan eskola-ikaslearenaren izakera bera dela eta,
horrekiko aintzin-zaingoa Arduralaritzari bait-dagokio, Konstituzioak ematen
dion eratu eta babesa eman beharra inolako bereizikeriarik gabe egiten duela.
Garbi dagoenez, Legeak dakartzanen
egiterapenaren alderdi bereziak, beharrezko eritzi dakien erabakien bidez
osabideratuko dira, arau-bidez.
I IDAZPURUA
OROTARIKO ERABAKIAK
Lehenengo
Atala
Lege honek diona, Euskal Autonomia-Elkartearen
mugartean dautzan Eskolaurre-Hezkuntzaren, Oinarrizko Hezkuntza Orokorraren.
Berarizko Hezkuntzaren. Batxilerraren eta Lehen-mailako Lanbide-Kezkuntzaren
irakaskuntzamailetako herrijabetzapeko nahiz norbanako-jabetzapeko Ikastegiei dagokie.
2.
Atala
Honako hauek atxiki beharko zaizkio Lege
honetan agindutakoari: esandako maila hoietako ikasleak, eta bai gurasoak,
kuradore edo arduradunak, eta bai irakaskuntza-maila hoiek ematen dituzten
Ikastegietako artezkaritzakoak, irakasleak, irakasleez bestekoak eta
baimendunak ere. Halaber, horren erabiltze-eremuak eraikintzetako, eta lehendik
dauden edo berritan jarri daitezen antolapidetza eta baliapideen osasunbide eta
osasunketa-aukerak ere hartzen ditu.
3.
Atala
Lege honetan ohartemandakoa egitekoek,
behar hainbateko osasunketazko eta aurrea hartzezko eskuarteak ematearen bidez,
bai gorputz, bai adimen, eta gizarte-aldetik eskola-osasunari bere onean eusten
eta hobetzea dute xede.
Ekintzapideek, honako hauetara joko dute
lehenengo eta behin:
- Eskola-ikasleen, Ikastegietako irakasle eta
irakasleez bestekoen aldian-aldiango osasunikerketak.
- Eskola-ikasleen arauzkontrako jokabideez
ohartzea eta hoiekiko arta.
- Osasunketa-hezkuntzan gaitzezko egitarauak.
- Janariekiko osasunbideak eta
eskola-jangeletako elikadura-zaingoa.
- Eskola-alorrean zabaldu daitezkeen gaitzekiko
aurrea hartzezko ekintzak.
- Irakastegi eta antolapideen osasunbide eta
osasunketaren aldeetatikako egoerari bere onean eustea eta hobetzea.
II IDAZPURUA
I ATALBURUA
IKASLEGOARI BURUZ
4.
Atala
Eskolan lehenengoz sartzerakoan,
ikaslearen guraso edo kuradoreek, medikutza eskolako xehapen-txartelari
erantsiko zaion osasun altzinekiko itaunketa-orri bat beteko dute; ikastegiz
aldatuz gero, medikutza-eskolako zehaztapidetzekin batera joango da.
5.
Atala
Oinarrizko Hezkuntza Oro korreko ikasleei
osasun-ikerketak Lehenengo, 5garren eta 8garren ikasturteetan egingo zaizkie,
hala-beharrez. BUP-eko eta Lanbide-Hezkuntzako lehenengo aldiko ikasleei,
berriz, bakoitzari bere ikasketetako azkeneko urtean.
Eskola-aurreko urteetan arauz erabaki
daitezen osasunketa eta sendabide-neurriak hartuko dira.
Osasun-ikerketa hoien zertazkoa, noizkoa
eta zernolakoa, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailak eta Hezkuntza-Sailak
horretarako egin ditzaten araupidetan zehaztuko dira.
Medikutza-eskolako zehapen-txartela bete
ondoren, bertako ondorioen berri ikaslearen guraso edo kuradoreei ematea
beharrezkoa izango da.
6.
Atala
Ardura bere gain duen irakasle bakoitzak, ikaslearen
jokabidearekiko sikopedagojiazko xehapenak eman beharko ditu.
7.
Atala
Kasu berezietan, edo aurreko bi ataletan
esandako ikerketen ondorioz, ikasle batzuei osatze-bidezko ikerketa bat egin
beharra atera ahal izango da.
8.
Atala
Eritasunegatikako nahiz ezbeharra gertatu
izanagatikako huts-egite guztiak ardura bere gain duen dagokion irakasleari
jakinarazi beharko zaizkio, ikaslearen guraso, kuradore edo arduradunei
eskuratuko zaien eredu-itxurako idazkiz.
9.
Atala
Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailak,
Hezkuntza-Sailarekin elkar hartuta, Ikastegietako ikasle, guraso, irakasle eta
irakasleez bestekoentzako Osasunketa-Hezkuntza ematezko egitarauak eratuko
ditu.
II ATALBURUA
IRAKASLEGOARI ETA IRAKASLEEZ
BESTEKOEI BURUZ
10.
Atala
Lege honek hartzen dituen Ikastegietako
irakasle eta irakasleez besteko lanariei ikasturtearen hasieran osasun-ikerketa
bat egin beharko zaie; ikerketa horren nolakotasunak arauz erabaki eta hortik
atera daitezen ondorioak dagokion osasunketa-agirian idatzita utziko dira.
11.
Atala
Gaisorik egoteagatik nahiz ezbeharra
gertatu izanagatik Ikastegirako ezein huts Ikastegiko Artezkaritzari
jakinaraziko beharko zaio, horren itxura-eredua bere garaian ezagutaraziko den
idatziz.
III ATALBURUA
ESKOLA-ERAIKINTZA ETA
ANTOLAPIDETZEI BURUZ
12.
Atala
Irakastegien etxe, antolapide, altzari eta
gainontzeko gai guztiek, legez jarritako osasunbide-osasunketazko baldintzak eta
dekretoz eman daitezen segurantza-bideak bete beharko dituzte.
Taldeentzako jangela eta sukaldeei, baita
hauei atxikitako lanarigoari ere, buruzko araupidetza bete dedinari berarizko
arreta berezia jarriko zaio.
Halaber, Ikastetxeetan, bertako artezte-arduradunek
erretzaileentzako izango diren tokiak zehaztuko dituzte.
13.
Atala
Irakastegi guztietan, nahitaez,
osasunbide-osasunketazko eta presako laguntzetarako behar diren baliapideak
egongo dira; hoien gutxienezkoa arau-bidez zehaztuko da.
III IDAZPURUA
DIRUBIDEAK
14.
Atala
Ikastegiak Osasunketa eta
Gizarte-Segurantzaren medikutza-osasunketarako tresneriaz baliatzen badira,
doakien Herri-Agintariek egingo dituzte, bere Diruegitamuen pentzutan, Lege
honek aipatzen dituen Ikastegietako Osasun-egitasmoak gauzatzeak ekar ditzaten
gastuetarako dirubideak.
Heurek akuratutako
medikutza-osasunketarako tresneriez baliatu daitezen Ikastetxeen gain joango da
tresneri hoien dirubide-kontua.
IV IDAZPURUA
EKINTZAPIDEEN ANTOLAKETA
I ATALBURUA
OROTARIKO ARAUPIDEAK
15.
Atala
Osasunketa eta Gizarteseguruntza-Sailari
dagozkio egitamuketa, artezkaritza, arta, ikerlaritza eta, hala baledi,
egiterapena, eta hori, esandako ekintzapide hoien ikerlaritza, gaia dela eta,
ekintzapide hoiek eskuratuta dauzkaten arduralaritza-erakundeek egin
dezatenaren kaltetan gabe.
16.
Atala
Udalek eta, halabearrez, Foru Erakundeek,
dagokien agintepide eta mugartean, Lege honek araupetzen dituen
ekintzapidetarako eta hoien artarako bere laguntza eman beharko dute.
17.
Atala
Halaber, herri-jabetzapeko nahiz
norbanako-jabetzapeko Irakastegietako Artezkariek ere Lege honen alderdi
guztiak betetzera behartuta daude.
Honako hauek dituzte artezkariak berarizko
eta gutxienezko eginbehar:
- Osasun-ikerketak eta gainontzeko
osasunketa-artapideak egiteratu daitezeneko bermea.
- Lege honetan eskatzen diren itaunketa,
xehapen-orriak eta gainontzeko arduralaritza-agiriak bete eta
agiri-gordetegiratu daitezenaren eta hoien isilpekotasunaren ardura izan.
- Irakasleek eta irakasleez besteko lanariek
osasunketaren aldetik dituzten eginbeharrak betetzen dituenekiko zaingoa.
II ATALBURUA
LANARIGOA ETA IRAKASTEGIAK
18.
Atala
Dagokion herriko osasunketa titulodunek,
bere agintepideen hesparruan, Lege honen 3garren, 5garren eta 10garren Ataletan
aipatzen diren aldian-aldiango osasun-ikerketak egin beharko dituzte.
19.
Atala
Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailak,
Legea benetan bete dedina bermatzeko behar hainbat gizakizko eta gauzazko
eskuarte antolatuko ditu. Horretarako, sor daitezen mediku, psiko-pedagogo eta
laguntzaileen beharrak osatuko ditu.
20.
Atala
Ikerketa Irakastegi guztietan era berean
egingo eta erasota utziko da.
Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailak
eskuratuko dizkie horretarako irarkiak.
21.
Atala
Norbanako jabetzapeko Irakastegiek
akuratutako mediku eta laguntzaileentzako ordainsariak arauz ezarriko dira,
dagozkien Lanbide-Elkarteei entzun ondoren.
V IDAZPURUA
ERANTZUNBEHARRA ETA ZIGORRAK
22.
Atala
Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailak,
Lege honek hartzen dituen norbanakoek izan ditzaketen erantzun-beharrak
zehazteko zehaztapidetzak hasiko ditu -edo hala dagokionean hoien saloa egingo
du- Erresuman indarrean dauden araupideen arauera bidezko lirateken zigorrak
jartzeko.
Gehitzezko
Erabakiak
Lehenengoa
Lege hau eta bera gauzatu dezaten
osatzezko erabaki guztiak Elkarte Autonomiaduneko Erakundeen eta
Kondaira-Lurraldeen arteko Harremanen Legeak eta Osasunaren Euskal Zerbitzuaren
Legeak eskola-osasunaren hesparruan oharteman dezatenari egokituko zaizkie.
Bigarrena
Lege honetan ohartematen den
antolapidetzarako eta ihardunerako egitura, Osasunaren Euskal Zerbitzua
ihardunean jarri izanaren ondorioz sortarazi dedin sorozpidetza berria osatzera
sartuko da.
Azken
Erabakiak
Lehenengoa
Toki-Osasunketaren Araudia betetzetik
salbuetsitako Udaletan (Bilbon eta Donostian), Lege honetan ohatemandakoa
betetzeko beharrezko izan daitezen neurriak Udal bakoitzaren bitartez gauzatuko
dira.
Bigarrena
Eusko Jaurlaritzak emango ditu Lege hau
egiteratzeko behar daitezen manuak.