7/1981 Legea, ekainaren 30ekoa, Jaurlaritzaren Legeari buruz.
1981-06-30Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1981/7/27, 46. zk.; EAO, 2012/5/4, 107. zk.
§ 10. 7/1981 LEGEA, EKAINAREN 30EKOA, JAURLARITZAREN
LEGEARI BURUZ
ZIOEN ADIERAZPENA
Euskal Herriko burujabetza-Erakundeak
indarrean jartzeak zera eskatzen du, Autonomia-Estatutoan eta bereziki II
Idazpuruko II Atalburuan aginduta dagoenaren arauera: Eusko Legebiltzarrak
Eusko Jaurlaritzaren politikazko ihardutze-erakunde eta Arduralaritza artezten
duen erakunde denezko eratze eta aginteei, Jaurlaritzako Lehendakariaren
hautapen eta aginteei, eta Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren arteko
harremanei buruzko legeak onartzea.
Honako lege honek eskakizun hoiei
erantzutea du helburu, honako funtsezko irizpide hauek oinarri dituela:
Lehenengo eta behin, legegintza-erosotasunaren
aldetikako arrazoiek Jaurlaritzari, bere egitura, aginte eta
Legebiltzarrarekingo harremanei buruzko arazo guztiak lege bakar baten
erabiltzea komenigarri egiten dute. Horrela, gainera, barne-egokitasun eta
lege-argitasun haundiagoak lortzen dira gai horretan.
Bigarrenez, Autonomia-Estatutoaren II
Idazpuruan egon eta legebiltzarbidezko eta, beraz, Legebiltzarraren aurrean
erantzukizuna duen Eusko Jaurlaritza-eredu bat gauzatzen duten
politika-irizpideei erabat eusten zaie.
Alde horretarik, Jaurlaritzaren
Legebiltzarrarekiko politikazko erantzukizuna eta haren beharrezko
iraunkortasuna elkarri egokitzeko, gaitzespen eskea modu baikor batez
araupetzen da, eske hori legebiltzarkideen seirenak egin eta Jaurlaritzako
Lehendakarigai baten izena barne eraman dezala eskatuz, Legebiltzarrak,
biltzarkideen erabateko gehiengoz gaitzespen-saloa onartzen badu
Lehendakarigaia Lehendakari-izendatuta gelditzen dela.
Hirugarrenez, Legeak Lehendakariarekiko
eta gainontzeko Jaurlaritzako eta Herri-Arduralaritzako goren karguekiko
legebideak araupetzen ditu.
Horri buruz, Lehendakariari, Elkarte
Autonomiadunaren goreneko ordezkari eta Eusko Jaurlaritzaren Buru denez zor
zaion garrantzia ematen zaio, bere izendapena eta aginteak zehazki araupetuz eta
bai, berarizkoetarako, bere egitekoez aldibaterako gabetu ahal izatea ere.
Gainontzeko Jaurlaritzakideei
dagozkienetan, Legeak Jaurlaritzako Lehendakariorde bat edo bazuk egotea
onartzen du, eta Sailburugoa ardatz agusitzat hartzen, Sailburuen izendapena,
agineak eta erantzukizunak araupetuz.
Laugarrenez, Legeak Euskal Herriko
Herri-Arduralaritzaren egituraren bide nagusiak ezartzen ditu.
Legeak, bukatzeko, berarizko legegintza
ideak, aginte-eskuraketa eta arduralaritza erabakien egiterapena eta onarpena
araupetzen ditu, egintza-agintaritzari dagozkionetan Legezko Erresumaren
abiagune direnak legearen nagusitasuna eta Arduralaritzaren legearekiko,
Zuzenarekiko eta epailaritzaren zaingoarekiko menpetasuna bera iz eta garbi
aitortuz.
I IDAZPURUA
EUSKADIKO LEHENDAKARIAZ
I ATALBURUA
LEHENDAKARIAREKIKO LEGEBIDEEZ
Lehenengo
Atala
Lehendakariak, Elkarte Autonomiadun gisa
eratutako Euskal Herriaren goren-ordezkotza du, eta bai Erresumaren Elkarte
horren lurretango agizkoa ere, eta Jaurlaritzaren Lehendakaritza eta
artezkaritza bere ditu, Autonomia-Estatutoan, Lege honetan ohartemandakoaren
eta lege-antolaketako gainontzekoen arauera.
2.
Atala
Honako hauek zor zaizkio Euskadiko
Lehendakariari, bere karguaren indarrez:
1.- Jaun
Gorena esan dakionekoa.
2.- Ezaugarri
gisa Euskadiko ikurriña erabiltzekoa.
3.- Ofizialki
jarri dedin egoitzan bere mailari dagozkion lanari, zerbitzu eta eskuarteekin
bizi izatekoa.
4.- Bere
goi-aginteari dagozkion sariak eta xahupideen ordainak Elkarte Autonomiadunaren
Guztizko Diru-Egitamuen pentzutan eskuratzekoa.
5.- Horretan
indarrean egon edo Elkarte Autonomiadunak gero ezarri dezanaren arauera bere
agintearen duintasunaren indarrez zor zaizkion ohoreak egin dakizkionekoa.
3.
Atala
Euskadiko Lehendakaritza herri nahiz
norbanako-alorreko beste ezein kargurekin batera-ezina da, eta baita karrerazko
ogibide eta merkataritza eta industria-lanekin ere, Eusko-Legebiltzarreko
biltzarkidegoaz salbu.
II ATALBURUA
LEHENDAKARIAREN HAUTAPEN ETA IZENDAPENAZ
4.
Atala
Lehendakaria Legebiltzarrak hautatutako du
legebilzarkideen artetik eta Erregek izendatuko, "Boletín Oficial del
Estado"n eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den
Dekretoz.
Lehendakaria izendatzezko
Errege-Dekretoa Eusko Legebiltzarreko Lehendakariak sendetsiko du.
5.
Atala
1.- Eusko
Legebiltzarraren Legegintza-aldi bakoitzaren hasieran, eta Lege honek
ohartemandako guztietan, Legebiltzarreko Lehendakariak Lehendakaria izendatzeko
deia egingo dio Legebiltzarrari, Legebiltzarraren Araudian horretarako jarri
dedin moduan.
2.- Legebiltzarrean
ordezkariak dituzten Politika-Taldeen salozko hautagaiak edo hautagaiek,
bilkura berean, bere jaurtze-egitasmo berezien guztizko bideak adierazi beharko
dituzte Legebiltzarraren aurrean, hoietazko eztabaidaketari ekiten zaiola.
3.- Botoen
erabateko gehiengoa izan dezan hautagaia Lehendakari izendatuta geldituko da.
4.- Lehenengo
boto-emanketan inork erabateko gehiengoa lortuko ez balu, beste boto-emanketa
bat egingo da, eta hautagaietan boto gehien leukakena izendatuko Lehendakari.
5.- Legebiltzarrak
Lehendakaria aukeratu ondoren, Legebiltzarreko Lehendakariak Erregeri
jakinaraziko dio izendapena egin dezan.
6.
Atala
Legebiltzarrari Lehendakaria hautatzeko
deia egin ondoren hirurogei eguneko epea hautapen hori egin gabe igaro ondoren,
Lehendakaritzan ari denak, zioen adierazpena egin dezan Dekretoaren bidez
Legebiltzarraren ezabapena aldarrikatuko du, eta Elkarte Autonomiaduneko
lur-eremu osoango hauteskunde nagusietarako deia egingo.
III ATALBURUA
LEHENDAKARIAREN AGINTE ETA ESKUBIDEEZ
7.
Atala
Lehendakariak, Euskadiren goreneko
ordezkotza duenez:
a) Euskal Herriaren ordezkotza du
Erresumarekingo, gainontzeko Elkarte Autonomiadun edo Aurreautonomiadunekingo,
Euskal Herriko Autonomia-Elkartea osatzen duten Kondaira Lurralde eta
Udalekingo harremanetan.
b) Eusko Legebiltzarraren legeak aldarrikatzen
ditu, eta bai Legegintza-Dekretoak ere, onartu eta gehienezko hamabost eguneko
epearen barruan Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta "Boletín
Oficial del Estado"-n argitaratzeko aginduz.
c) Legebiltzarra ezabatzen du, Jaurlaritzak
eztabaidaketatu ondoren.
8.
Atala
Lehendakariak, Jaurlaritzaren iharduna
artezten du, eta horren ekintzak antolakidetzen, Sailburu bakoitzari bere
ihardunean dagozkion esku eta artezko erantzukizunaren kaltetan gabe. Honako
hauek dagozkio horretarako:
a) Jaurtze-Egitamua finkatzea.
b) Sailburuak izendatzea eta kentzea.
c) Jaurlaritza-Sailak sortzea edo ezabatzea
dakarten Dekretoak ematea, herri-xahupideak gehitzea ekarri ez dezatenaren
baldintzapean, eta bai Sailen aginte-eremuen banaketaren ezein aldaketa ere.
d) Legebiltzarrari, Jaurlaritzari eskatu
diezaizkion argipide eta laguntzak ematea.
e) Legebiltzarrari, Jaurlaritzak aztertu
ondoren, uste onaren adierazpenaren eskea egitea.
f) Aginte-eremuekiko Sailen arteko auziei
aterapidea ematea, Sailburuek zuzenean elkar hartuta lortu ez denean.
g) Jaurlaritzaren bilkuretarako deia egitea, gai
zerrenda ezartzea, bilkura-buru izan eta eztabaidaketak arteztea.
h) Jaurlaritzako Batzorde eskudunen
bilkuretarako deia egin eta, hala behar izanez gero, hoien buru izan eta hoiek
arteztea.
i) Jaurlaritzaren legegintza-egitamua antolakidetzea.
j) Jaurlaritzaren lanak egoki eratzeko eta
erabakikizunak tajuz gertatzeko behar daitezen barne-arauak.
k) Jaurlaritzaren eta Jaurlaritzako Batzordeen
erabakiak egiteratu, eta hala behar izanez gero argitaratu daitezenaz
arduratzea.
l) Kanpoan edo eri gertatutako
Jaurlaritzakideen ordezkaketa erabakitzea.
m) Dekretoak izenpetzea, eta argitaratu daitezela
agintzea.
n) Legeen arauera dagozkion beste ahalmen eta
eskuak egiteratzea.
IV
ATALBURUA
LEHENDAKARIAREN ALDIBATERAKO EDO ERABATEKO
UZTE ETA ALDATZEAZ
I
ZATIA
LEHENDAKARIAK ALDIBATERAKO UZTEAZ
9.
Atala
1.- Jaurlaritzak,
batzarkideen lau bostenak horretan bat datozela, bere nahiz Lehendakariaren
arioz, hau behin-behingoan edo aldi baterako bere egitekoak betetzeko ezinean
dagoela uste badu, Legebiltzarreko Lehendakariari jakinaraziko dio.
2.- Legebiltzarrari
bere Lehendakariaren bidez egindako adierazpenak Jaurlaritzaren erabakia
eramango du aldean, honek berebaitan, Lehendakari-baiteangoaren izena daramala,
14garren Atalaren lehenengo zenbakian ohartemandako jarraikeraz, eta horren
oinarri izan daitezen zio guztiak.
3.- Legebiltzarreko
Lehendakariak, Atal hau hartaz ari deneko Jaurlaritzaren erabakia Euskal
Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedila aginduko du, horren zio
izandako zernolakoak egiaztatu ondoren.
4.- Lehendakariak
Atal honetan aipatzen den erabakiaren zio izandako zernolakoak bukatu direla
uste izanez gero, Jaurlaritzari jakinaraziko dio, eta horrek berrogeita zortzi
orduko epearen barruan bildu beharko du horretzaz ihardutzeko.
Jaurlaritzak Jaurlaritzakideen gehiengoz
sendetsi ahal izango du Lehendakariaren sendakuntza. Hala gertatuz gero,
erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da,
argitalpen-egunetikako indarra duela.
10.
Atala
Aurreko Atalean aipatzen diren
Bilkura-agirian edo agirietan honako hauek berariz erasoko dira: Bilkurakide
guztiak, boto-emanketan edo emanketetan atera dena, eta bai hartu dedin
erabakiaren oinarri diren zioak ere.
11.
Atala
1.- Lehendakaritzaren
behin-behingotasunezko egoerak ezingo du, inola ere, lau hilabete baino gehiago
iraun.
2.- Behin-behingoko
Lehendakari-baitean ihardutzea dagokion Lehendakariordeak, edo hala egokituz
gero Sailbumak, Lehendakariaren egitekoak izango ditu, 7garren Ataleko c)
zatian eta 8garren Ataleko a), b) eta c) zatietan zehaztutakoak salbu.
Lehendakari-baiteangoa gaitzespenadierazpenaren gai izan ahal izango da, eta
hori aurrera atereaz gero berak Jaurlaritza utzi beharra ekarriko du, baina ez
gainantzeko Sailburuak berez eta besterik gabe kentzerik.
3.- Lehendakari-baiteango
berria l4. 1 Atalean ezarritako moduan aukeratuko da.
II ZATIA
LEHENDAKERIAREN ERABATEKO UZTEAZ ETA
ALDATZEAZ
12.
Atala
Aurreko Atalean jarritako etengabeko lau hilabeteko
epea igaro eta Lege honen 9garren Atalak aipatzen dituen zioak iraun badiraute,
ezindutako Lehendakariak bere tokia berehala utziko du.
13.
Atala
1.- Lehendakariak,
aurreko atalean ohartemandakoaz gainera, Legebiltzarrerako hauteskunde nagusiak
egin ondoren, Lege honetan ohartemanda bezala Legebiltzarraren uste-ona galdu
izanagatik, bere tokia utzi izanagatik edo hilda bukatuko du bere
Lehendakaritza-aldia.
2.- Lehendakariaren
Lehendakaritzaaldia bukatzeak, 5garren Atalak dionez Lehendakari berria
hautatzeko aldia hasiaraziko du.
3.- Aurreko
zatian agindutakoa hala izanik ere, uzten duen Jaurlaritzak bere ihardunean
jarraituko du, berria bere aginteaz jabetu dedinerarte, Arduralaritzaren behar
bezalako lana eta aginte-eskuraketa egokia bermatzeko, utzaldia Lehendakariaren
heriotzak edo ezinak balekar izan ezik, orduan hurrengo Atalean ohartematen den
ordezkaketa egingo bait-da.
14.
Atala
1.- Lehendakariaren
ordezkaketza egin behar dedinetan, honako lehentasun-arau hauen ariora egingo
da:
1) Lehenengo Lehendakariordea, hala egokituz
gero.
2) Lehendakariordea, eta bat baino gehiago
balego Jaurlaritzan etengabeango aldi luzeena daramana, eta alde horretatikako
berdintasuna gertatuz gero zaharrena.
3) Hoien ezean Sailburuak, aurreko zatian jarritako
lehentasun-arauekin heurekin.
2.- Lehendakari-baiteangoak
ezingo du uste onaren adierazpenaren eskerik egin ahal izan, ez
gaitzespen-adierazpenaren gai izan ere, behin-behingo Lehendakariarentzat
11garren Ataleko 2garrenean ohartemandakoa salbu.
Lehendakari-baiteangoak Lehendakariaren
gainontzeko esku eta aginteak izango ditu, eta Eusko Legebiltzarrak izendatu
dezan Lehendakari berria bere aginteaz jabetu dedinerarte jarraituko du bere
ihardunean.
15.
Atala
Lehendakariaren hilabete baino gehiagoko
aldirako utzialdietarako, Legebiltzarrak aurrez baimena ematea beharrezkoa
izango da.
II IDAZPURUA
JAURLARITZAZ
I
ATALBURUA
JAURLARITZAREN OSATZE-MODUA ETA AGINTEPIDEAK
16.
Atala
Jaurlaritza, bere Lehendakariaren
buruzagitzapean guztizko politika-helburuak ezarri eta Euskal Herriko
Arduralaritza artezten duen bateango ihardutze-erakundea da: Horretarako
legegintza-arioa, egiterapen-iharduna eta arauak emateko ahalmena darabiltza,
Autonomia-Estatutoak eta Legeak diotenez.
17.
Atala
Jaurlaritza Lehendakariak eta
Lehendakariak izendatutako Sailburuek osatzen dute; hoietatik, egoki eritziz
gero, lehenengo Lehendakariorde bat eta Lehendakariorde bat edo batzuk izendatu
ahal izango ditu.
18.
Atala
Honako hauek dagozkio Jaurlaritzari:
a) Legebiltzarrera bidaltzeko Lege-Egitamuak
onartzea edo hoiei atzera eragitea, Legebiltzarraren Araudiak ezarri ditzan
modutan.
b) Legegintzarako eskua Legegintza-Dekretoen
bidez egiteratzea, Lege honek ezarritako modu eta neurritan.
c) Eusko Legebiltzarretikako Legeak
eginbideratzeko eta egiteratzeko Araudiak Dekretoz onartzea, eta baita
Erresuma-Legeei dagozkienak ere Autonomia-Estatutoaren, eskuematearen edo
aginte-eskuraketaren ondorioz agintea egiteratzea Elkarte Autonomiadunari
dagokionean.
d) Herri-itaunketetarako deietarako baimena
ematea, Autonomia-Estatutoak eskatutako bide guztiak egin ondoren.
e) Elkarte Autonomiadunak Kondaira-Lurralde Forudunekin
edo beste Elkarte Autonomiadunekin hoien berarizko agintepeko zerbitzuak
eraentzeko eta emateko egin ditzan hitzarmenetarako baimena ematea, edo hala
badagokio onartzea. Hitzarmen hoiek Legebiltzarrari ezagutarazi beharko
zaizkio, eta horrek hogei eguneko epearen barruan aurka egin ahal izango die.
f) Beste Elkarte Autonomiadun batzuekin
lankidetza-ituneak egitea; hoiek Legebiltzarrak sendetsi beharko ditu.
g) Jaurlaritzako Lehendakariak Legebiltzarrari
aurrean jartzeko asmoa izan dezan Legebiltzarraren ezabapena edo
usteon-adierazpenaren eskea eztabaidaketatzea.
h) Guztizko Diru-egitamuak egin eta
Legebiltzarrari bidaltzea, aztertu eta hala baderitza onartu ditzan.
i) Erresumaren Segurantza-indar eta Erakundeek
eskuhartu dezateneko eta eskuhartzea bukatu dezateneko eskea egitea,
Autonomia-Estatutoaren 17.6 a) atalak dion modu eta neurritan.
j) Euskal Herriko Arduralaritzako goi-mailako
kargutarakoak izendatzea eta kentzea, dagokion Sailburuaren saloz, eta bai
aukeran egiteko kargu-izendapenak ere, Lege honek hori eska dezanean.
k) Legearen arauera bere aurrera joan daitezen
goradeiak erabakitzea.
l) Bere garrantzia edo zer-nolakoa dela eta
Jaurlaritzak ezagutzea edo aztertzea eska dezaten arazo guztiez, eta
Autonomia-Estatutoak eta Legeek eskuratzen dizkietenez arduratzea.
m) Lehendakariaren bitartez egiteratuko duen
Autonomia-Hertzaingoaren goren-agintaritza.
n.
Legebiltzarraren erabakiak egiteratuaraztea,
hori beharrezko izan dedinean.
ñ) Autonomia-Elkartearen agintepeko
herri-zerbitzuen eta Herri-erakunde eta enpresen eraentza zaintzea.
o) Autonomia-Elkartearen Ogasuntzaren
Arduralaritza, Legeak jarritako mugen barruan.
p) Konstituziotasunik ezezko eta
agintepide-auziei buruzko goradeiak aztertzea eta erabakitzea, doazkionean.
II ATALBURUA
JAURLARITZAREN IHARDUNAZ
19.
Atala
Lehendakariak Sailburu bat Jaurlaritzako
idazkari izendatuko du. Halaber, bere egitekoak betetzeko egiturak eta
eskuarteak zehaztuko ditu.
20.
Atala
1.- Jaurlaritzaren
bilkuretarako deiak, Lehendakariaren oharpideen arauera moldatu eta
Jaurlaritzako Idazkariak izenpetutako Gai-zerrenda eramango du aldean.
2.- Jaurlaritzaren
bilkurek, baliozko izateko, Lehendakaria edo bere ordezkoa eta
Jaurlaritzakideen erdiak gutxienez bertan izatea beharrezko izango dute.
3.- Bilkuran
aurkeztu daitezen agiripaperak gordetzekoak eta isilpekoak izango dira,
Jaurlaritzak berak agiriko egitea erabaki dezanerarte. Orobat Jaurlaritzaren
bilkuretako eztabaidaketak ere, eta bertako kideek, nahiz eta jaurlaritzako
izateari utzi, horri eutsi egin beharko diote.
4.- Jaurlaritzaren
erabakiak, Idazkariak egingo duen bilkura-agirian erasoko dira.
21.
Atala
Jaurlaritzaren bilkuretara, Lehendakariak
bertan izatea eska dezan aituek joan ahal izango dute. Hoien egitekoa, joan
izanaren zio izandako gaiei buruzko argipideak ematera mugatuko da, emandako
argipideak isilpean gordetzera behartuta daudela.
22.
Atala
1.- Jaurlaritzak
Dekretoz, egiterapideen eta erabakien gertatze-lanak antolakidetzeko,
alor-politika egitamutzeko, Sail batzuei doazkien arazoak aztertzeko eta
Jaurlaritzaren bilkurak prestatzeko Batzorde eskudunak sortarazi ahal izango
ditu.
2.- Jaurlaritzako
Batzorde eskudun bat sortarazteko Dekretoa zio eta guztizkoa izango da. Honako
xehetasun hauek izan beharko ditu barne, gutxienez:
a) Jaurlaritzako Lehendakariaren ordezkotza egin
ahal izango duen Lehendakariorde edo Sailburua.
b) Gaia dela eta Batzordean ordezkariak dituzten
Sailak.
c) Batzordearen egiteko eta lan-eremua, eta bai
horren erabakiak lege-arauzteko modua ere.
3.- Lehendakariak
edo, hala behar izanez gero ordezko Lehendakariak egingo die B atzordeei
bilkuretarako deia.
III IDAZPURUA
LEHENDAKARIORDEEZ, SAILBURUEZ, ETA EUSKAL
HERRIKO ARDURALARITZAKO GOREN-KARGUEZ
I
ATALBURUA
GUZTIZKO AGINTZAK
23.
Atala
1.- Sailburuak
bere tokiaz jabetu daitezen egunean ekiten zaizkio Elkarte Autonomiadunarekingo
zerbitzu-harremanei.
2.- Izendapen-Dekretoan,
zein Sailen Burugoa ematen zaion jarri beharko da, edo, Lehendakariorde bat edo
aginte-alor berezirik gabeko Sailburu bat denean, oro har zer egiteko izango
duenaren izendapena.
24.
Atala
1.- Honako
hauetan bukatzen dute Sailburuek bere ihardutze-aldia:
a) Lehendakariak bere tokia uztea gertatutakoan.
b) Legebiltzarraren usteona galdu izanaren
indarrez, 49garren Atalean zehazten denaren arauera.
c) Sailburuak
bere tokia utziaz.
d) Lehendakariak haren izendapena baliogabetzea
erabakitakoan.
e) Sailburua hilda.
2.- Nolanahi
ere, Autonomia-Elkartearekingo zerbitzu-harremana, dagokion Dekretoa agertu
dedin egunaz gero bukatzen da.
II ATALBURUA
LEHENDAKARIORDEEZ
25.
Atala
1.- Lehendakariak,
Jaurlaritzaburu denez dagokion erantzukizunaren kaltetan gabe, Lege honen
8garren Atalaren d), f), h), i), j) eta k) zatien gai diren egitekoetarako
eskua eman ahal izango dio lehen Lehendakariari, Dekretoz.
2.- Gainontzeko
Lehendakari-ordeei buruz, izendapen-Dekretroak flnkatuko ditu bakoitzaren
egiteko eta ihardutze-eremuak.
III ATALBURUA
SAILBURUEZ
26.
Atala
Batzordekide gisa dagozkien aginteen
kaltetan gabe Sailburuek, bere Sailetako Buru direnez, honako eskubide hauek
izango dituzte:
1.- Buru
direneko Saileko ordezkotza, artezpena, iharduna eta ikerpena, legez emanda
euki dezaten aginte-eremuan.
2.- Jaurlaritzako
Lehendakariari bere Sailaren egitura eta erakundetzaren saloa egitea, onarpena
eman diezaion.
3.- Jaurlaritzari
bere Sailari dagozkion gaiei buruzko Dekretoen saloak egitea, onartu ditzan.
4.- Bere
Sailari dagozkion gaietan guztizko arduralaritza-aginduak eta erabakiak ematea.
5.- Bere
Saileko ihardutze-sail edo agintarien erabakien aurka arduralaritzabidetik sar
daitezen goradeiak erabakitzea, legeek besterik agindutakoetan salbu, eta bai
bere Saileko ihardutze-erakunde eta agintarien eskubideen artean sor daitezen
auziei aterapidea ematea ere.
6.- Dekretoz
izendatu beharreko bere Saileko karguetarako izendapenen eta kentzeen saloa
Jaurlaritzari egitea.
7.- Indarrean
dauden legeek emaen dizkioten eskubide guztiak egiteratzea eta, bereziki,
haietarako izendapena izan dueneko Jaurlaritzako Batzordeetan berenez
eskuhartzea.
8.- Bere
aginte-eremuko gaiei dagozkion Lege-Saloak Jaurlaritzari egitea.
27.
Atala
1.- Sailburuez
gainera, Sail berezirik gabeko Kontseilariak ere izendatu ahal izango dira.
2.- Sailik
gabeko Kontseilari bat izendatu dedinean, Lehendakaritzak horren egitekoak eta
egiteko horrek betetzeko laguntza-sailak zehazuko ditu.
3.- Sailik
gabeko Kontseilariak bere tokia uzteak karguaren deuseztapena ekarriko du.
IV ATALBURUA
ARDURALARITZAKO GOREN-KARGUEZ
28.
Atala
1.- Sailburuek,
Diru-egitamuan horretarako dauden diru-izendapenen barruan, bere konfiantzazko
lanariak izendatzeko eskua dute.
2.- Konfiantzazko
lanari hoiek, Sailburuak bere tokia utzitzeaz batera eta besterik gabe tokia
utzita geldituko dira.
29.
Atala
Dekretoz izendatu eta Elkarte
Autonomiadunari zerbitzu-harremanez atxikita dauden Sailburuorde eta
Artezkariak dira Arduralaritzako gorenkargu. Harreman hori izendapen-Dekretoaz
hasten da, eta dagokion Dekretoa argitaratu dedin egunetikako indarra duen
kentze edo uzteaz bukatzen.
30.
Atala
Sailburuordeak, dagokion
Saileko-Sailburuaren Artezkaritzapean, Sailaren sortarazte edo
ihardutze-egiturapenerako Dekretoak eman eta Sailburuak eskura diezaizkion
egiteko eta aginteen artezkaritza eta egiterapena beretzakotzen ditu.
31.
Atala
1.- Artezkariek
Ihardutze-Atal baten artezkaritza beretzakotzen dute, Sailaren
Ihardutze-Erakundetza finkatu dezan Dekretoak ezarritako modu eta neurritan.
2.- Halaber,
eta Legeak dionaren arauera, Ihardutze-Erakunde Burujabe bateko lehendakaritza
edo Artezkaritza beretzakotu ahal izango dute.
V ATALBURUA
JAURLARITZAKIDEEKIKO ETA ARDURALARITZAKO
GOREN KARGUEKIKO LEGEBIDEAK
32.
Atala
Euskal Herriko Arduralaritzako goren-kargu
direnez, Sailburu, Sailburuorde eta Artezkari izatea honako hauekin
bateraezinekoa da:
1.- Gorte
Nagusietan parlamentan gisa edo Erresumako Gobernu edo Arduralaritzako
ihardutze-sail edo erakundetan herri-egitekoetan ihardutzearekin eta Ahaldun
Nagusi, Foru-Diputadu eta Autonomia-Elkartearen barruko berrogeita hamar mila
biztanletik gorako hiriren bateko alkate izatearekin. Sailburuordegoa edo
Artezkarigoa ezingo dira Eusko Legebiltzarkide izatearekin batera egin.
2.- Sindikaritza-erakunde,
lanbide-elkarte eta gainontzeko ogipide-erakunde, bazkun, iraskunde eta
horrelako ezein erakundetan aholkularitza, urgazlaritza, artezkaritza eta
arduralaritza-lanetan aritzearekin.
Elkartuezin honek ez ditu hartzen atal hau
doakienek bere kargua dela eta egin beharreko egitekoak, ez esandako
erakunde-moeta hoietako baten, ez ihardutze sail burujabeetan, hoien
eratze-modua dena dela, ez herri-ogasuntzak eskuhartzen dueneko
merkataritza-bazkunetan ere. Elkartuezineko ez direnetan kargua dela eta egin
beharreko egitekoa irabazpide balitz, saria ordaintzen duenak Elkarte,
Autonomiadunaren herri ogasunean sartuko du, artez eta oso-osorik.
Bakoitzean gertatzen diren xehetasunez
jabetu ondoren, Jaurlaritzak erabakiko du, bakoitzean, zati honetan
ohartemandako elkartuezinaren menpe dagoen ala ez.
3.- Herri
edo merkataritza-alorreko norbanako legepeko ezein enpresa, erakunde eta
bazku-motetango azterkaritza, ordezkatze, urgazlaritza edo lanbide hutsezko
egitekoak betetzearekin.
4.- Ezein
ogibide nahiz merkataritzalanekin, saririk gabekoa bada ere.
33.
Atala
Sailburu, Sailburuorde
eta Herri-Arduralaritzako artezkariek, hilero, hila bukatu ondoren
diru-egitamuetako diru-izendapenen barruan horretarako izendatu eta arauz
finkatutakoegatikako diru-ordain bat eskuratzeko eskubidea izango dute,
zergapide eta gizarte-legeen arauz dagozkien hainbestekoak kendu ondoren.
34.
Atala
1.- Jaurlaritzak,
izendatu daitezenean Gizarte Segurantzan sartu gabe dauden Sailburu,
Sailburuorde eta Artezkarientzat, eta bai hoietan sartuta egotea edo bazkide
izatea zekarkien lana utzi dutenentzat ere dagokien Gizarte-Segurantzako
Arartekaritza-Erakundearekin edo bidezko den Lagunaroarekingo hitzarmena egingo
du, Gizarte Segurantzan eta bakoitzaren Lagunaroan bazkide izaten jarraitu ahal
dezaten.
2.- Orobat
egingo du Jaurlaritzak kargu hoiek bateraezinagatik lana aldi baterako uztea
eskatu behar duten herri-lanariek hartu ditzatenean ere.
3.- Itunezko
eraentzapidez zor eta Sailburuei, Sailburuordeei eta Artezkariei dagozkien
bazkide-sariak heurek berenez ordainduko dituzte, eta bere lansariak ordaindu
dakizkienean kenduko zaizkie.
35.
Atala
1.- Bere bizitokia Jaurlaritzaren egoitzara
aldatu behar dezaten Sailburu, Sailburuorde eta 28garren Atalak aipatzen dituen
konfiantzazko kargudunek, herri-lanarientzat jarrita dagoen nahi eta ezko
bizitoki-aldaketagatikako diru-ordaina jasotzeko eskubidea izango dute.
Eskubide hori bera aitortzen zaie bere lanaldia bukatu eta bizitze-tokia aldatu
behar dezatenerako.
2.- Bere egitekoa betetzeko Jaurlaritzaren
egoitza dagoen tokitik kanpora joan beharra izanez gero, ateratze horri
darizkion eguneko ordain eta bidaldi, egonaldi eta agintaritza-xahupenetarako
eskubidea dute. Xahupenok behar bezala egiaztatu beharko dira.
36.
Atala
Jaurlaritzakideek eta Arduralaritzako
gorenkarguek ezingo dute bere kargua dela eta heurei, bere emazteei edo
bigarren mailarainoko ahaideei egindako erregaliarik hartu.
37.
Atala
1.- Jaurlaritzakideek eta Arduralaritzako
gorenkarguek, eta bai konfiantzazko kargudunek ere, bere egitekoa bukatu edo bere
karguak uzterakoan, ordurarte oro har eskuratu duten diruzko sariaren ehuneko
larogeikoa aldi batean eskuratzeko eskubidea dute, zerbitzu-harremanak
bukatzerakoan izan dezaten mailaren arauera.
2.- Diru-eskuratze horrek, zerbitzu-urte
bakoitzeko hiru hilabete kontatuta atera dedin aldian irango du,
toki-uztearekiko Dekretoa argitaratu dedin egunetik hasita, gutxienera hiru
hilabetekoa eta gehienera hamabikoa dela.
3.- Atal honetan ohartemandako diru-izendapena
utzi egin daiteke. Eskubidedunak uzte hori idatziz egin beharko du.
4.- Aldi baterako diru-izendapen hori hurrengo
atalaren gai den bizisariarekin batera ezinekoa da; horrelakoetan, bietatik
haundiena ordaindu beharko da.
38.
Atala
1.- Honako hauek izango dute bizisari baten
eskubidea:
a) Mila bederatzirehun eta
hogeita hamaseigarreneko urritik 1979garreneko Abenduaren 15erarte Euzkadiko
Jaurlaritzako izandako Lehendakari eta Sailburuek.
b) Eusko Kontseilu Nagusiko
Lehendakari eta Kontseilariek.
c) Euskal Herriko Elkarte
Autonomiaduneko oraingo eta aurrerantzeko Jaurlaritzen Lehendakari, Sailburu
eta Sailburuordeek.
d) Aurreko zatietan
aipatutako hoien alarguntsa edo alargun, umezurtz eta gurasoek.
2.- Aurreko 1 zenbakiko a) eta b) zatietan
sartzen direnek bizi diren arteko bizisari bat eskuratzeko eskubidea izango
dute, hirurogeita bost urte bete izanaren baldintzapean; c) zatiak hartzen
dituenek, baldintza horretzaz gainera Autonomia-Elkartearen zerbitzuan bi urte
gutxienez ihardun izanarena izango dute.
3.- Halaber, lehengo lehenengo zenbakiko a), b)
eta c) zatietan aipatutakoek ere bizi diren arteko bizisari bat eskuratzeko
eskubidea izango dute, bere zerbitzualdia dena dela, zerbitzu egiten edo
zerbitzuaren ondorioz, karguari berari datxekon arriskuz gorputzez edo buruz
ezinduta gelditutakoek, nahiz eta hirurogeita bost urte ez bete izan.
4.- Bizisarien zenbatekoak honako hauek izango
dira:
a) Aurreko 2garrenean
ohartemandakoetan, bizisaria, eskubidearen iturri zenaren karguari dagokion
lansarien alderdi guztiak sartutakoaren erdia izango da.
b) Aurreko hirugarrenean
ohartemandakoan, bizisaria, ezina gerta dedin unean esandako kargu hoiei ematen
zaien urteko lansaria adinakoa izango da. Horrelakoetan, alargunsaria ere
ehunetik ehunekoa izango da.
c) Atal honen
"lehenengoaren" a), b) eta c) zatietan izendatutakoen heriotza lanean
ari direla gertatuz gero, bizisarirako eskubidea honako hauek izango dute,
hurrenez hurren: Lehenengo alarguntsa edo alargunek, eta gero gara-adinera
gabeko seme-alabek, edo adineko ezinduek. Gurasoak, ekonomiaz seme-alaben menpe
egon eta beste irabazpiderik ez badute eskubide horretzaz jabetuko dira.
Irizpide horixe bera erabiliko da heriotza Atal honen "bigarrenean"
ohartemandako bizi-saria jasotzen ari dela gertatutakoan ere.
5.- Atal honen bigarren eta hirugarrenean
ohartemandako egoeretan eskura daitezkeen bizisariak, legebiltzar-izendapenezko
ezein ihardunen, Jaurlaritzakide edo Erresumako nahiz Elkarte Autonomiaduneko
Herri-Arduralaritzazko goren-kargu izatearen, edo Kondaira-Lurralde Forudunetan
nahiz Udaletan saritutako beste ezein herri-kargu, politikazko edo aukerako
izendapenezko izatearen ondoriozko ezein dirubiderekin bateraezineko izango
dira. Horrelakoren bat gerta dedinetan, doakionak saririk haundiena aukeratu
ahal izango du.
6.- Atal honen gai diren bizisarien
eskubidedunek Gizarte-Segurantzaren pentzutango beste bizisariren baterako
eskubidea izan dezatenean, Elkarte Autonomiadunaren guztizko diruegitamuen
pentzutan bien arteko aldea baino ezingo dute jaso Gizarte-Segurantzaregandiko
bizisaria zenbatekoz txikiagoa baldin bada.
7.- Atal honen gai diren bizisariek,
Jaurlaritzakideen eta goren-kargudunen lansariek izan ditzaten gorakoen hein
berekoak izango dituzte.
IV IDAZPURUA
AGINTEEKIKO ESKUEMATEEZ
39.
Atala
1.- 7garren
Ataleko c) eta d) zatietan, 9garreneko a), b) c), e), g), l) eta m)-tan eta
18garrenean aitortutako agintzak inori utzi ezinekoak dira, arduralaritza-maila
soil soilekoak salbu. Hala ere Lehendakariak, gaisorik edo kanpoan gertatuz
gero, 8garren Ataleko g) eta m) zatietan aitortzen zaizkion agintepideekiko
esku-ematea egin ahal izango du.
2.- Eusko
Jaurlaritzak bere Arduralaritza-aginteak Jaurtze-Batzordeei utzi ahal izango
dizkie.
3.- Jaurlaritzako
Lehendakariaren arduralaritzazko aginteak Lehendakaritza Sailburuari utzi
dakizkioke.
4.- Sailburuek,
aginte-mailaz menpeko zaizkien ihardutze-sailen edo bere Sailaren menpeko
ihardutze-erakundeen esku utzi ahal izango dute bere aginteen egiterapena. Jaurlaritzakide
direnez Sailburuei aitortutako egitekoak eta 26garren Ataleko 2, 3, 4, 5
(aginte-eremuekiko berebaitango auziak erabakitzekoa salbu), 6 eta 8
idazataletan ezarritakoak inori utzi ezinezkoak izango dira.
40.
Atala
1.- Esku-ematea,
gertakari ofizialetan ordezkotza egitekoa denean salbu, Dekretoz edo Aginduz
egin beharko da, aldian aldikoari dagokionez eta Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkarian argitaratu dedineko egunaz gero izango du indarra. Indargabetzea
modu berdinean egin beharko da.
2.- Esku-ematearen
gai izandako agintearen egiterapenak ardurapekoekiko artezko eragina izan
dezanean, Dekreto edo Aginduak eskuemate hori zehazten duen arauaren edo arauen
berarizko izendapena egin beharko da.
3.- Ezingo
da esku-ematearen gai izandako agintea bigarrenezko esku-emate baten gai izan.
4.- Eskua
emandakoen egintzak, ihardutze-sail esku-emaileak berenez egindakotzak joko
dira.
41.
Atala
Lehendakariaren aginteen esku-ematea beti
aldi baterakoa izango da, lehendakariak esku-emate hori noiz-nahi indargabetu
dezakela.
42.
Atala
Sailburuen aginteen esku-emateak beti ere
gehienera hamabi hilabeteko aldi baterako izango dira, noiznahi indargabetu
daitezkeela.
Nolanahi ere, epe hori bukatu ondoren
eskuematearen zio izandakoek iraun baliraute, Sailaren ihardutze-atal eta
ihardutze-moduak antolatzen dituen araua aldatu egin beharko da, agintea
ordurarte ordezko gisa zerabilen ihardutze-sailari beretzat emanaz.
V IDAZPURUA
JAURLARITZAREN ETA LEGEBILTZARRAREN ARTEKO
HARREMANAK
I
ATALBURUA
GUZTIZKO AGINTZAK
43.
Atala
Legebiltzarraren urteko agizko lehenengo
bilkuraldietatik lehenbiziko Osoko Bilkuran Jaurlaritzak, Lehendakariaren
bitartez, bere guztizko politikaren adierazpen bat egingo du; ondoren
eztabaidaketa bat izango da, inolako boto-ematerik gabe.
44.
Atala
Jaurlaritzak eta Jaurlaritzakideek,
Legebiltzarreko Araudiak honetzaz agindu dezanaren kaltetan gabe, honako hauek
egin beharko dituzte:
1.- Legebiltzarrak
eska dezanean bertan agertzea.
2.- Legebiltzarraren
Araudiak ezarri dezan moduan, Legebiltzarrak egin diezaizkion eskabideei,
erantzun-eskeei, itaunei eta adierazpenei erantzutea.
3.- Legebiltzarrari
Jaurlaritzagandik, Jaurlaritzakideegandik, eta Ihardutze-Sail Burujabeen eta Herri-enpresen
erantzukizuna duen Autonomia-Elkarteko ezein Agintari edo Herrilanarigandik
behar ditzan argipideak eta laguntzak ematea.
4.- Jaurlaritzakideek,
Legebiltzarraren bilkuretara joateko eta bertan hitza egiteko eskubidea dute.
Bere Sailetako goren-kargu eta Herrilanariek Legebiltzar-Batzordeei argipideak
eman diezazkieteneko eskea egin ahal izango dute.
II
ATALBURUA
JAURLARITZAREN ERANTZUKIZUNAK
45.
Atala
Jaurlaritzak, Sailburu bakoitzak bere
ihardunagatik duen artezko erantzukizunaren kaltetan gabe, Legebiltzarraren
aurrean batean erantzuten du, Autonomia-Estatutoak eta Lege honek ezarritako
modutan.
46.
Atala
Lehendakariak, Jaurlaritzak aztertu
ondoren, bere jaurtze-egitamuarekiko eta guztizko politika adierazpen batekiko
usteona eskatu ahal izango dio Legebiltzarrari. Usteona emandakotzat joko da
Legebiltzarkideen gehiengo soilak aldezko botoa eman diezaionean.
47.
Atala
1.- Legebiltzarrak
Jaurlaritzari bere erantzukizuna eskatu ahal izango dio, gaitzespen-adierazpena
erabateko gehiengoz onartuz.
2.- Legebiltzarkideen
seirenak gutxienez egin beharko du gaitzespen-adierazpenaren saloa, eta, honek,
bere jaurtze-egitamuaren guztizko bideak agertu beharko dituen Lehendakarigai
baten izena eraman beharko du berebaitan.
3.- Gaitzespen-adierazpena
ezingo da aurkeztu eta bost egun igaro baino lehen bototara jarri. Epe horren
bi lehenengo egunetan, ordezko-asmotango adierazpenak aurkeztu ahal izango
dira.
4.- Legebiltzarkideen
erabateko gehiengoak gaitzespen-adierazpena onartzen ez badu, hori izenpetu
dutenek ezingo dute besterik aurkeztu urte bereko bi bilkura-aldietan.
48.
Atala
1.- Legebiltzarrak
46garren Atalean zehaztutako modutan Lehendakariari bere usteona ukatuko balio,
Lehendakariak bere tokia utzi egino du, eta Lehendakari berria aukeratuko da.
2.- Halaber,
Legebiltzarrak gaitzeste-adierazpen bat onartzen badu, Lehendakariak bere tokia
utzi, eta gaitzespen-adierazpenak berabaitan daraman hautagaia Legebiltzarrak
aukeratutakotzat joko da, Erregek izendatu dezan.
49.
Atala
1.- Legebiltzarrak,
Lehendakariordeari, esku-ematez dituen aginteekiko erantzukizuna eskatu ahal
izango dio. Hori egitekotan, hautagai baten saloa ez da beharrezkoa izango, eta
gaitzespen-adierazpenak irabazi dezan Legebiltzarrean erabateko gehiengoa izan
beharko du. Hori gertatuz gero, Lehendakariari tokia utzi ahal izateko eskea
egingo dio, eta Lehendakariak haren ordezko bat jarriko du.
2.- Halaber,
Sailburu batek bere aginte-eremuan duen artezko erantzukizuna ere haztatu ahal
izango du, aurreko lerroaldian jarritako baldintza eta ondorioekin
gaitzespen-adierazpen bat onartuta.
III ATALBURUA
LEGEBILTZARRAREN EZABAPENAZ
50.
Atala
Lehendakariak, bere kabuz eta Jaurlaritzak
aztertu ondoren, Legebiltzarra ezabatu ahal izango du, 47garren Atalak dionezko
gaitzespenadierazpenen bat bere bideak egiten ari ez dedineko baldintzapean,
boto-ematea egin ez dedin artean.
51.
Atala
Deuseztapen-Dekretoak hauteskunde
berrietarako deiaren eguna eta hauteskunde berriak egitekoa zehaztu beharko
ditu, indarrean dauden legeen arauera.
VI IDAZPURUA
LEGEGINTZA-DEKRETOEZ
52.
Atala
1.- Eusko
Legebiltzarrak legemailako arauak emateko ahalmena eskuratu ahal izango dio
Jaurlaritzari, honako salbuespen hauekin:
a) Oinarrizko eskubideei eta herriareipideei
dagozkionak.
b) Jaurlaritzaren oinarrizko erakundetzari edo
Euskal Herriko arduralaritzaren legezko jaurpideari dagozkionak.
c) Elkarte Autonomiadunaren eta
Kondaira-Lurraldeen arteko guztizko jaurpideak onar ditzatenak.
d) Hauteskundeekiko guztizko legeak araupetu
ditzatenak, Autonomia-Estatutoaren 37garren Atalean ezarritakoaren kaltetan
gabe.
e) Iraspen-alorreko izanagatik onartzeko
erabateko gehiengoa behar dezaketen arau guztiak.
2.- Legegintzarako
esku-ematea, atalkako agintzak gertatzeko xedezkoa denean Oinarri-Lege baten
bidez egin beharko da, eta lege batzuk biltzezkoa denean agizko Lege baten
bidez. Bietan, Legebiltzarraren erabakiak legegintzarako gaitasunaren aldi
zehaztuko du.
3.- Oinarri-Legeak,
legegintzarako esku-ematearen xedeak eta mugak, eta egiteratzerakoan erabili
beharko diren oinarri eta irizpideak zehatz-mehatz mugatuko ditu.
4.- Legeak
batean biltzeko eskuemateak, esku-emate horri ematen zaion araugintza-eremua
zedarrituko du, idazkera bakar bat gauzatzera mugatzen den edo batean bildu
behar diren legeen idazkera arauzkotzea, argitzea eta elkarri egokitzea ere
hartzen dituen zehaztuz.
5.- Jaurlaritzak,
legegintza-ahalmenaz baliatu eta berehala, Legebiltzarrari horretzazko
adierazpena egingo dio, esku-ematearen gai zen atalkako edo batean biltzezko
idazkera barne daramatzala.
6.- Legebiltzarreko
Mahaiak, Jaurlaritzak bidalitako idazkerak bere bideak Osoko Bilkuraren
aurreango irakurketaz, eztabaidaketaz eta osoarekiko boto-emanketaz egin dezala
aginduko du.
VII IDAZPURUA
GUZTIZKO IRIZPIDEAK
I
ATALBURUA
OINARRIAK
53.
Atala
Euskal Herriko Elkarte Autonomiaduneko
Arduralaritza, aginte-mailaz antolatutako ihardutze-sailez eratuta, legezko nortasun
bakarrez ari da bere egitekoak betetzeko, eta aurre-iritzirik eza, argitasuna,
eginkortasuna, erdikoiteriarik eza, agintepide-banaketa eta bere
ihardutze-sailen erakidetasuna, eta hala behar dedinetan
Kondaira-Lurraldeetakoekingoa izango ditu bere egintzen oinarri.
54.
Atala
Epailaritzak zaintzen ditu
arduralaritzaren ihardunaren arauzko-ahalmena eta legetasuna, eta bai
arduralaritza-ihardunaren bere dituen helburuekiko egokitasuna ere.
II ATALBURUA
LEGE-EGITASMORAKOAK ETA ARAUPIDEAK
GERTATZEKO MODUAZ
55.
Atala
Jaurlaritzari aurkeztutako
Lege-Egitasmotarakoek bere zioen adierazpena eramango dute, haiek gertatzearen
iturri izandakoak eta dituzten xedeak haundi-haundizka adieraziz. Hala behar dedinean,
indargabetutako edo aldatutako agintzen zerrenda eraskin gisa joango da.
56.
Atala
Jaurlaritzak erabaki beharrezko
Lege-Egitasmotarakoak eta Dekreto-Egitamuak Jaurlaritzako Idazkariari bidaliko
zaizkio, banatu ditzan. Doazkien Sailek Jaurlaritzak berak ezarritako moduan
idazkiek diotenarekiko onarpena adierazi dezatenean, Gai-zerrendan sartuko
dira. Bat etorri ez edo baldintzaren batekin bat badatoz, Lehendakariari
dagokio arazo hori Batzarrak aztertzeko gaietan sartu edo ez sartu erabakitzea.
57.
Atala
1.- Jaurlaritzari aurkeztutako Lege-Egitasmoak Zioen Adierazpen
bat izango dute aldean, eta haiei buruzko iritzi bat eman ahal izateko
beharrezko izan daitezen altzinak. Halaber, Lege-Egitasmo horrek diru egitamuen
pentzutango xahupiderik dakarren ala ez zehaztu beharko da.
2.- Lege-Egitasmoei
Diruegitamurako zorpideren bat badario horrentzako dirubideei buruzko eraskin
bat eraman beharko du eta, hori, Legebiltzarraren Araudiak Lege-Egitasmoei
buruz agindu dezanez eztabaidatuko eta bototara jarriko da.
58.
Atala
Legebiltzarrari aurkeztutako Lege-Egitasmoek
Legebiltzarreko gai-zerrendan sartzeko lehentasuna izango dute,
Autonomia-Estatutoaren 27.4 Atalean ohartemandako herriariozkoak salbu. Hori
guzti hori, Legebiltzarraren edo Kondaira-Lurraldeetako Erakundeen
legegintza-arioaren egiterapenaren kaltetan gabe, eta lege-egitasmoei
aitortutako lehentasun horrek legebiltzarkideek Legebiltzarreko barne-Araudiak
ezarritako modutan zuzenketak egiteko duten eskubidea ezertan ere murriztu
gabe.
III ATALBURUA
ARAUGINTZA-AHALMENAZ
59.
Atala
Araugintza-ahalmena erabiltzea honako
arau-mailaketa honi egokituko zaio:
1.- Jaurlaritzaren
Dekretoak.
2.- Jaurlaritza-Sailen
Aginduak.
60.
Atala
Honako hauek joango dira Dekreto gisa:
1.- Guztizko
arduralaritza-aginduak eta, hala behar izanez gero, Jaurlaritzaren erabakiak,
azkeneko hauek Lehendakariak eta saloa dagokion Sailburuak izenpetzen
dituztela.
2.- Lehendakariaren
aginduak, berak berenez izenpetuta.
61.
Atala
Sailek, Sailburuek izenpetutako aginduz
egiteratuko dute araugintza-ahalmena.
62.
Atala
Agintarauek ezingo dute zigorrik ezarri,
ez lakarik, ez zerga-bidezkoez besteko petxarik kendu, ez hoien antzeko beste
ordainpiderik jarri-ere. Diruzko zigorrik eta isunerik ere ezingo dute jarri,
Legeak berariz horretarako baimena emandakoetan izan ezik.
63.
Atala
Goragoko mailaren bateko aginduen aurkako
Agintarauak, legearen indarrez erabat baliogabeko izango dira.
64.
Atala
Agintarauak Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkarian argitaratuko dira, eta argitaratu eta hogei egunera indarrean
jarriko aurkako agindurik ez badago.
IV ATALBURUA
ARDURALARITZA-ERABAKIEZ
65.
Atala
1.- Erabakimenaren
jabe izan daitezen Agintari eta Ihardutze-Sailek hartuko dituzte
arduralaritza-erabakiak.
2.- Erabakiak,
Jaurlaritzak, Lehendakariak edo ezein Jaurlaritzakidek hartutakoak direnean,
arduralaritzaren guztizko agintzen modu berekoak izango dira.
66.
Atala
Arduralaritza-erabakiek ezingo dute Agintarau
batek ezarritakoa hautsi, hura mailaz berdina edo goragokoa bada ere.
67.
Atala
Euskal Herriko Arduralaritzak eman ditzan
arduralaritza-erabakiak, eta hoien aurka sar daitezken goradeiak, Lege honek
ezarritakoaren eta guztizko arduralaritza-bideen edo Elkarte Autonomiadunaren
berarizkoen arauerako izango dira.
Behin-Behingo
Erabakiak
Lehenengoa
Eusko Legebiltzarrak Autonomia-Elkarteko
gozamen-saridunentzako araupideak onar ditzanerarte, Lege hau indarrean jarri
ondoren bideak egin behar dituzten bizisariekiko zehaztapidetzak Jaurlaritzako
Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren bitartez bideratuko dira Sail horrek. Lege
honetan oharteman gabeko guztietan, ordezkatze-bidezko lege gisa Erresumako
Gozamen-Saridunentzat indarrean dauden Legeak darabiltzala.
Bigarrena
1.- Sailburu,
Sailburuorde edo Artezkari izan ez, bere lana Lehendakaritzan edo Jaurlaritzako
Sailetan egin, eta Lehendakariak edo Sailburuek izendatutako gainontzeko
guztien legezko egoera, indarrean dauden legeen arauera egindako arduralaritza-akurapenen
bidez arauzkotuko da.
2.- Berarizko
moduz, aurreko atalean aipatu eta orain teknika hutsezko zerbitzua egiten
dihardutenen zerbitzualdia lehen-mailako merezimendu izango da, horretzazko
Legeak ezarri dezan moduan, legezko herrilanarigora iristeko.
Hirugarrena
Lege honen 37garren Atalak diona Eusko
Kontseilu Nagusiko Kontseilari izandakoekin ere erabilgarri izango da; hor
aipatzen diren hoientzako diru-eskuraketak, bere agintealdia bukatu zenean
guztira jasotzen zuten ordaina izango du goi-muga.
Azken-Erabakiak
Lehenengoa
Jaurlaritzaren barne-Araudia eta lege hau
egiteratzeak eska ditzan erabaki guztiak hartzeko esku ematen zaio
Jaurlaritzari.
Bigarrena
Lege hau, Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkarian argitaratu dedineko egunean bertan jarriko da indarrean.