6/2000 Legea, urriaren 4koa, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legea aldatzekoa.
2000-10-04Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 2000/11/7, 213. zk.; EAO, 2011/12/13, 299. zk.
§ 236. 6/2000 LEGEA, URRIAREN
4KOA, EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEEI BURUZKO EKAINAREN 15EKO
ALDATZEKOA
ZIOEN
ADIERAZPENA
Lege honen helburua da beharrezko
aniztasun politikoa eta gutxiengoan dauden alderdien legezko ordezkaritza
defendatzea, alderdi horiek kaltetuak suertatzen baitira maiz
hauteskunde-sistemen gehiegizko zurruntasuna dela kausa. Demokrazia aurreratu
batek gizarte zibil indartsu eta egituratua eskatzen du, non organizazio eta
gizatalde batzuek eta besteek aukera izan behar duten bai sakondu beharreko
askatasun-erregimenean sakontzen esku hartzeko eta bai herritarren eta erakundeen
arteko loturak estutzen laguntzeko.
Nornahik dakienez, elkarrengandik
urrundurik daude gaur egun gizartea eta politika. Parte-hartze benetakoa,
zuzena edo jarraitua ahula da, eta egoera horren aurrean bultzatu eta indartu
egin behar dira gizarteak bizitza publikoan parte hartzeko bideak,
erakunde-esparruak barne, horiek herritarren aniztasunari irekiak behar baitute
izan.
Artikulu
bakarra
Ekainaren 15eko 5/1990 Legeko egungo 11.1
artikulua honela geldituko da:
"Legebiltzar-tokien banakuntzan sartu
ahal izateko, dagokion hauteskunde-barrutian izandako baliozko boto guztien
100etik 3koa gutxienez atera beharko da".
Azken
xedapena
Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.