6/1995 Legea, abenduaren 29koa, Euskal Autonomi Elkarteko 1996. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena.
1995-12-29Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1995/12/30, 248. zk.; EAO, 2012/1/27, 23. zk.
§ 175 6/1995 LEGEA, ABENDUAREN 29KOA, EUSKAL
AUTONOMI ELKARTEKO 1996. URTEKO AURREKONTU OROKORRAK ONARTZEN DITUENA
I IDAZPURUA
EUSKADIKO 1996. URTEKO AURREKONTU OROKORREN ONARPENA
ETA EDUKINA
1. Atala - Onarpena
1.- Onartu egiten dira Euskal Autonomi
Elkarteko 1996. urteko Aurrekontu Orokorrak, beti ere, lege honek ezartzen duen
bezala.
2.- Eusko Legebiltzarraren Aurrekontua ere lege
honen barruan sartzen da, hala ezartzen baita maiatzaren 17ko 1/1988 Legegintza
Dekretuaren 25.2.a) atalean. Legegintza-dekretu horrek bere baitan jasotzen
ditu Euskal Herriko Ogasuntza Nagusia eratzen duten eta indarrean dauden
oinarri-irizpideei buruzko xedapenak.
3.- 1995eko
abenduaren 31z geroztik sor daitezkeen erakundeei eta dagozkien aurrekontuei
ezarriko zaie lege hau.
2.
Atala - Autonomi elkarteko administrazioaren aurrekontua
1.- Euskal
Autonomi Elkarteko Administrazioaren aurrekontuaren gastuen egoera-orrian
699.357.600.000 PTA jasotzen dira ordainketetarako diru-izendapenetarako.
Konpromisozko diru-izendapenei dagokienez, berriz, 71.086.000.000 PTA zehazten
dira bertan; azken diru-izendapen horiek 1996az geroztik izango duten urtekako
aurrekontu-banaketa I. eraskinean zehazten da.
2.- Euskal
Autonomi Elkarteko Administrazioaren aurrekontuaren diru-sarreren egoera-orrian
699.357.600.000 PTA jasotzen dira.
3.- Unibertsitatearen
Eraberrikuntzari buruzko abuztuaren 25eko 11/1983 Legearen 54. atalaren
arabera, Euskal Autonomi Elkarteak Euskal Herriko Unibertsitateari emango dion
dirulaguntza osoa 20.581.140.000 PTAkoa da. Hona hemen egin den banaketa:
19.015.140.000 PTA gastu arrunta finantzatzeko eta 1.566.000.000 PTA
inbertsioak finantzatzeko.
3.
Atala - Erakunde autonomiadunen aurrekontuak
1.- Erakunde
autonomiadunen aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan ordainketetarako
diru-izendapenak eta konpromisozkoak jasotzen dira honako banaketaren arabera:
- Osakidetza-Servicio Vasco de Salud:
ordainketetarako diru-izendapenei dagokienez, 163.219.508.941 PTA.
Konpromisozko diru-izendapenetarako, berriz, 1.524.000.000 PTA jasotzen dira;
azken diru-izendapen horiek 1996az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa
lege honen I. eraskinean zehazten da.
- Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako
Erakundea-Instituto de Alfabetización y Reeuskaldunización de Adultos:
ordainketetarako diru-izendapenei dagokienez, 3.402.400.000 PTA. Konpromisozko
diru-izendapenetarako, berriz, 1.125.000.000 PTA jasotzen dira; azken
diru-izendapen horiek 1996az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa
lege honen I. eraskinean zehazten da.
- Euskal Herriko Polizi Ikastegia-Academia de
Policía del País Vasco: ordainketetarako diru-izendapenei dagokienez,
1.829.500.000 PTA.
- Herri Arduralaritzaren Euskal
Erakundea-Instituto Vasco de Administración Pública: ordainketetarako
diru-izendapenei dagokienez, 1.305.000.000 PTA. Konpromisozko diru-izendapenetarako,
berriz, 37.000.000 PTA jasotzen dira; azken diru-izendapen horiek 1996az
geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eraskinean
zehazten da.
- Euskal Estatistika Erakundea-Instituto Vasco
de Estadística: ordainketetarako diru-izendapenei dagokienez, 1.395.716.622
PTA.
- Soin Hezkuntzarako Euskal Erakundea-Instituto
Vasco de Educación Física: ordainketetarako diru-izendapenei dagokienez,
410.500.000 PTA.
- Emakumearen Euskal Erakundea-Instituto Vasco
de la Mujer: ordainketetarako diru-izendapenei dagokienez, 300.310.550 PTA.
- Osalan-Instituto Vasco de Seguridad y Salud
Laborales: ordainketetarako diru- izendapenei dagokienez, 1.071.734.591 PTA.
2.- Aipatutako
erakunde autonomiadunen aurrekontuen diru-sarreren egoera-orrietan jasotzen den
zenbateko osoa eta ordainketetarako bakoitzari dagokion diru-izendapenen
zenbatekoa berdinak dira. Hala ere, zehaztuta, Herri Arduralaritzaren Euskal
Erakundea-Instituto Vasco de Administración Publicaren diru-sarreren
egoera-orrietan 269.818.171 PTA sartzen dira, Euskal Estatistika
Erakundea-Instituto Vasco de Estadísticaren diru-sarreren egoera-orrietan
286.000.000 PTA eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako
Erakundea-Instituto de Alfabetización y Reeuskaldunización de Adultosen diru-sarreren
egoera-orrietan 78.500.000 PTA, guztiak ere beren diruzaintzako gerakinetakoak.
4.
Atala - "Euskal Irrati-Telebista" herri erakundearen eta bere
kudeaketa baltzuen aurrekontua
1.- "Euskal
Irrati-Telebista" herri-erakundearen 1996. urteko ustiapen-aurrekonturako
eta kapital-aurrekonturako, hurrenez hurren, 10.909.179.000 PTA eta 429.100.000
PTA izendatzen dira. Diru-baliabideak, halaber, zenbateko berekotzat jotzen
dira.
2.- Irrati
eta Telebistako herri-zerbitzuak kudeatzeko herri-baltzuen aurrekontuetan
honako izendapen hauek onartzen dira:
3.- Kudeaketarako
herri-baltzu horientzat jarritako diru-baliabideen zenbatekoa eta baltzu
bakoitzarentzat onartutako ordainketetarako diru-izendapenen zenbatekoa
berdinak dira.
4.- "Euskal
Irrati-Telebista" Herri Erakundea Sortzeko maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen
44. atalaren arabera, onartzen dira, batetik, "Euskal
Irrati-Telebista" herri-erakundearen aurrekontu finkatua eta, bestetik,
Irrati-Telebistako herri-zerbitzuak kudeatzeko herri-baltzuen aurrekontu
finkatua. Ordainketetarako diru-izendapenen barruan, 14.741.633.000 PTA
dagozkio ustiapen-aurrekontuari eta 1.245.350.000 PTA, berriz, kapitalaurrekontuari.
Diru-baliabideak zenbateko berekotzat jotzen dira.
5.
Atala - Energiaren euskal erakundearen aurrekontua
Energiaren Euskal Erakundearen
ustiapen-aurrekonturako eta kapital-aurrekonturako, hurrenez hurren,
1.465.474.000 PTA eta 1.995.085.000 PTA izendatzen dira ordainketetarako
diru-izendapenen barruan.
6.
Atala - Lege honen 4. atalean sartzen ez diren herri baltzuen aurrekontuak
1.- Lege
honen 4. atalean sartzen ez diren herri-baltzuen ustiapen-aurrekontuan eta
kapital-aurrekontuan zehazten dira baltzu bakoitzari dagozkion
diru-izendapenak. Ordainketetarako diru-izendapenei dagokienez, 50.810.545.000
PTA eta 28.019.201.000 PTA ezarri dira, hurrenez hurren, eta gerorako
konpromisozko diru-izendapenei dagokienez, berriz, 8.776.328.000 PTA. Azken
diru-izendapen horiek 1996az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa
I. eraskinean zehazten da.
2.- Ordainketetarako
diru-izendapenei aurre egiteko begiz jotako diru-baliabideak diru-sarreren
egoera-orrietan zehazten dira. Diru-sarrera horiek eta aurreko lerroaldikoak
zenbateko berdinekoak dira.
3.- Baltzu
bakoitzaren ustiapen-aurrekontuan eta kapital-aurrekontuan begiz jotako
izendapenen eta diru-baliabideen zenbatekoak II. eraskinean zehazten dira.
7.
Atala - Bermeak emateko muga eta arauak
1.- 1996ko
ekonomi ekitaldian zehar, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak, gehienez,
14.000.000.000 PTA erabili ahal izango ditu abalak emateko edozein motatako
eragiketak direla eta. Hala ere, muga horrek ez du eraginik izango aurretik
emandako beste abal batzuk kitatzea dakarten eragiketak berriz finantzatzea edo
ordezkatzea dela eta emango diren abal berrien zenbatekoan.
2.- Euskal
Autonomi Elkarteko Administrazioak harik eta abalak emateko baldintzak arau
bidez ezartzen dituen arte, Jaurlaritzaren Kontseiluari dagokio, kasuan kasuko
sailak proposatuta, abalak emateko baimena. Baimena legezko egitea, ordea,
Ogasun eta Herri Administrazio Sailari dagokio.
3.- Emandako
abalen kudeaketa eta jarraipena, bestalde, kasuan kasuko sailari dagokio, beti
ere, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak arlo horretan dituen aginpide
orokorren aurka jarri gabe.
4.- 1996ko
ekonomi ekitaldian zehar, halaber, finantza-erakundeek egiten dituzten
abal-eragiketak, baldin eta partaidetzako diru-izendapenak bermatzeko badira,
Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak birfinkatu ahal izango ditu zati
batez, horretarako, dagozkion hitzarmenak eginda. Ogasun eta Herri
Administrazio Sailak legezko egingo ditu eragiketa horiek eta eragiketon
zenbatekoari atal honen 1. lerroaldian jasotako muga bera ezarriko zaio.
8.
Atala - Zorpetze eragiketak egiteko muga eta arauak
1.- Euskal
Autonomi Elkarteak egin eta indarrean dauden zorpetze-eragiketen zenbatekoa,
edozein agiri -motatan gauzatzen direla ere, ezin izango da 328.856.000.000
PTAtik gorakoa izan 1996ko abenduaren 31n, non eta ez den atal honen 4.b)
puntuan xedatutakoa gertatzen.
2.- Aurreko
lerroaldian baimendutako mugaren barruan, Euskal Autonomi Elkarteko 1996ko
zorpetze-zenbatekoa, gehienez ere, 66.135.000.000 PTAra iritsi ahal izango da.
Zuzenbide pribatuko erakundeen 1996ko kanpo-zorpetzea, gehienez ere,
4.038.000.000 PTAra iritsi ahal izango da.
3.- Herri-baltzuek
eta zuzenbide pribatuko herri-erakundeek kasu bakar batean egin ahal izango
dituzte zorpetze-eragiketak, alegia, eragiketa horiek kasuan kasuko
aurrekontuetan edo indarrean dagoen legearen arabera baimendutako aldaketetan
jasota daudenean, eta hori, eragiketon ezaugarriak, epea eta legezko egiteko
arauak edozein direla ere. Eragiketak, ezinbestez, erakundearen benetako
finantza-beharretara egokitu beharko dira eta urtean zehar egingarri diren
inbertsioetarako erabili. Bestalde, eragiketak egin baino lehenago, erakundeak
jaso beharreko kapital-transferentziak eskuratu beharko ditu eta aurrikusitako
kapital-handitzeak egin. Lerroaldi honek aipatzen dituen zorpetze-eragiketa
guztiek, azkenik, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren baimena beharko dute
legezko egin aurretik.
4.- Hona
hemen zorpetze-eragiketen araubidea:
a) Urtean zehar hitzartzen diren eta urtebete
baino gehiagorako diren zorpetze-eragiketen helburua inbertsio-gastuak
finantzatzea izango da.
b) Urtean zehar hitzartzen diren baina urtebete
baino gutxiagorako diren zorpetze-eragiketen helburua diruzaintzaren eragiketei
aurre egitea da; eragiketok egiteko baimena Jaurlaritzaren Kontseiluari
dagokio.
c) Euskal Autonomi Elkarteko Herri Zorra bi
modutan gauzatu daiteke: bata, kontuan oharpenak eginez eta, bestea, zorra bera
onartzen duen beste edozein bidez.
Euskadiko
Herri Zorra gauzatzeko era aldatu izanagatik balore-agiriak iraungitzeko ez da
beharrezko izango fede-emaile publikoren batek parte hartzea.
d) Euskal Autonomi Elkartean egingo diren Herri
Zorraren jaulkipenak, bestalde, bere estatutuetan ematen zaion izenen bat
erabiliz egingo dira.
e) Merkatuaren egoera aldatu izanagatik
finantza-kargak merketzen badira, aurreko urteetan hitzartutako
zorpetze-eragiketak berriz finantzatu eta/edo ordezkatu ahal izango ditu Jaurlaritzaren
Kontseiluak. Eta, aurreko helburu bera izanik, berdin jokatuko du
kreditu-eragiketen dirua aldez aurretik itzultzeko ere, baldin eta eragiketa
horiek ordezkatzen ez baditu. Hori gertatuz gero, dagozkion diru-izendapenak
Herri Zorraren egitarauan jasoko dira; diru-izendapenok inolako mugarik gabe
finantzatu ahal izango dira dauden baliabideekin.
f) Atal honek aipatzen dituen
zorpetze-eragiketen baldintza orokorrak eta ezaugarriak zehaztea ere
Jaurlaritzaren Kontseiluari dagokio, beti ere, Ogasun eta Herri Administrazio
Sailaren proposamenari jarraiki.
g) Ogasun eta Herri Administrazio Sailak baimena
dauka aipatutako eragiketen jaulkipen-prezioa eta korritu-tasak zehazteko, bai
eta Jaurlaritzaren Kontseiluaren izenean jaulkipena legezko egiteko. Sailak,
halaber, zorraren arriskua edo kostua bermatu edo txikitzeko
finantza-eragiketak hitzartu ahal izango ditu, besteak beste, aseguruak,
trukeak, aukerak, gerorako kontratuak eta, oro har, ganbio edo
korritu-tasetatik datorren edozein eragiketa, beti ere, dagokien izaera dela
eta zorpetze-bolumena handitzen ez badute.
II
IDAZPURUA
GASTUEN EGOERA ORRIA
I
ATALBURUA
DIRU IZENDAPENEN MOTAK. BEREZITASUNAK
9.
Atala - Diru izendapen handigarriak eta finantzabideak
1.- Euskadiko
Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako
Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 24, 25 eta 26.
ataletan ezarritakoaren aurka jo gabe, lege honen III. eraskinean azaltzen
diren diru-izendapenak handitu egin ahal izango dira 1996. urtean.
Diru-izendapenok Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta bere erakunde
autonomiadunen aurrekontuetan sarturik egon beharko dute. Bestalde,
handitze-muga izango dute, hain zuzen ere, derrigorrezko onarpena duten
obligazioen zenbatekoa.
2.- Handigarritzat
jotzen diren diru-izendapenen eta aipatzen diren gainerako diru-izendapenen
gehikuntzek honako finantzabideak izango dituzte:
a) Ukitutako eskubideen benetako bilketaren
araberako gehikuntzak finantzatzeko, hasieran aurrikusitako diru-sarrerez gain
jasotako diru-sarreren soberakinak izango dira oinarri.
b) Lurralde historikoek Estatuari ordaindu behar
dioten kupoa neurri berean gutxitzea ekartzen duten gehikuntzak finantzatzeko,
lurralde historikoek berek finantzatuko dute gutxitu den kopuru bera, beti ere,
lege honen 25. atalean 1996rako ezarritako ekarpen-koefizienteen arabera.
c) Finantza-modu zehatzik ez dutenak
finantzatzeko, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege
Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza
Dekretuaren 24.3 atalean ezarritako ihardunbidea erabiliko da.
3.- Horrez
gain, Jaurlaritzaren Kontseiluak diruzaintzako gerakinen kontura handitu ahal
izango ditu "Zenbait sailen gastuak" saileko gastuen egoera-orrian
azaltzen diren diru-izendapen handigarriak, baita, hala badagokio,
azpiegituretako Plana egitetik sortutako premiak finantzatzekoak ere. Halaber,
Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen
Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 20.
atalean ezarritako muga gainditzen ez bada, atal horrek aipatzen duen diruizendapenaren
gehikuntzek finantzabide bera izango dute.
10.
Atala - Konpromisozko diru izendapenak
1.- Euskadiko
Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako
Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 32 eta 33.
ataletan ezarritakoa horrela izanik ere, horrez gain, Ogasun eta Herri
Administrazio sailburuaren baimena ezinbestekoa izango da beste kasu honetan,
alegia, Herrizaingo Saileko 22230 Egitarauan eta Euskal Herriko Polizi
Ikastegia erakunde autonomiadunaren aurrekontuetako egitarauetan jasotzen ez
diren konpromisozko diru-izendapenak egiteko. Ihardunbide horri jarraituko zaio
hain zuzen, baldin eta, gauzazko inbertsioak direla, horniketa-eragiketak
direla, laguntza teknikoa dela nahiz Ertzaintzaren hedapenak ekarritako
tresneri alogera dela eta, eta Kupoaren Batzorde Bitarikoaren erabakiek horrela
agintzen dutelako, aipatutako diru-izendapenen zenbatekoak hurrengo urteetako
aurrekontuetan oinarriturik badaude.
2.- Era
berean, Jaurlaritzaren Kontseiluak, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren
proposamenez, Azpiegituretako Planari atxikitako aurrekontuetako partidetan
aurrez izendatu gabeko konpromisozko diru-izendapenak sortzeko baimena eman
dezake. Berehala eman beharko zaio Eusko Legebiltzarreko Ekonomi, Ogasun eta
Aurrekontu Batzordeari aipatutako baimen horien berri.
11.
Atala - Diru izendapen aldagarriak
1.- Euskal
Autonomi Elkarteak Ertzaintzaren arloan dituen aginpideak finantzatzeko
diru-izendapenek diru-izendapen aldagarrien izaera izango dute. Xedapen honen
barruan sartuko dira, batetik, prestatze-bidean dagoen Ertzaintzarako
diru-izendapenak; bestetik, lanean diharduen Ertzaintzarakoak, eta, azkenik,
Administrazio Orokorreko aurrekontuan eta Euskal Herriko Polizi Ikastegia
erakunde autonomiadunaren aurrekontuan jasotako diru-izendapenak.
2.- Aurreko
lerroaldiak aldagarritzat jotzen dituen diru-izendapenak sartu edo handitu eta
ezabatu edo murriztu ahal izango dira, beti ere, Kupoaren Batzorde Bitarikoak
Ertzaintzari buruz hartutako erabakien arabera.
3.- Jaurlaritzaren
dekretu bidez gauzatuko da diru-izendapenen aldaketa; dekretu hori Euskal
Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.
12.
Atala - Langilegoaren arloko diru izendapenak
1.- Euskadiko
Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako
Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 22. atalean
jasotakoaren ondorioetarako, funtzionarioen, estatutupeko langileen,
lan-hitzarmen finkoko langileen eta aldi baterako langileen arloko
aurrekontu-zerrendaren muga-izaera esaten denean honako hauei ezarriko zaie
izaera hori, alegia, funtzionario, estatutupeko langile eta lan-hitzarmen finkoko
langileen zerrenda osoari; aldi baterako langileen kasuan lanpostu-kopuruari
baino ez zaio ezarriko.
2.- Lanpostu
berriak sortzeko, ezinbestekoa izango da, aldi berean, urteko kostu gordin bera
edo handiagoa duten beste lanpostu batzuk iraungitzea. Horrela egiten diren
aldaketek, aldi berean, aurrekontu-zerrendaren aldaketa ekarriko dute eta,
ondorioz, kasuan kasuko organoaren egitura ere aldatu egin beharko da.
3.- Lege
honen I. atalburuak sail edo erakunde autonomiadun bakoitzari egokitzen dizkion
diru-izendapenek, non eta ez diren aldi baterako langileei eta gizarte-gastuei
dagozkien diru-izendapenak, bada, muga-izaera eta lotura-izaera izango dituzte
atalburuaren mailan; beraz, dagokien lotura-mailaren barruan ez da beharrezko
izango diru-izendapenen transferentziarik egitea, baina, hala ere, gastua
dagokion kontabilitate-atalean kokatu beharko da. Hori horrela bada ere,
Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako
Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 66.3 atalean
zehaztutako ondorioetarako, eta 1996. urterako bakarrik, Euskal Autonomi
Elkarteko Administrazio Orokorraren aurrekontuen I. atalburuari dagozkion 122,
131 eta 132. kontzeptuen barruan dauden gastuek lotura-izaera izango dute
kontzeptuaren mailan.
4.- Osakidetza-Servicio
Vasco de Salud erakunde autonomiadunaren kasuan, I. atalburuari dagozkion
diru-izendapenek, bestelako gizarte-gastuak kenduta, muga-izaera eta lotura-izaera
izango dituzte atalburuaren mailan.
13.
Atala - Iharduteko gastuen diru izendapenak
Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz
Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko
1/1994 Legegintza Dekretuaren 66.3 atalean zehaztutako ondorioetarako, eta
1996. urterako bakarrik, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta bere
administrazio-erakunde autonomiadunen aurrekontuen gastuen egoera-orrietan
sartutako ordainketetarako diru-izendapenek muga-izaera eta lotura-izaera izango
dituzte atalburuaren mailan sail eta egitarau bakoitzerako ekonomiako
sailkapenari dagokionez; aurrekontu horiek II. atalburuari dagozkio, hain zuzen
ere, iharduteko gastuen atalburuari. Hala eta guztiz ere, Aurrekontuaren
gastuen zehaztasunetan gastu ezkututzat jotzen diren diru-izendapenek ez dute
horrelako izaerarik, eta horregatik, atalburutik beherako mailetan, ez da
beharrezko izango diru-izendapenen transferentziarik egitea, baina, hala ere,
gastua dagokion kontabilitate-atalean kokatu beharko da.
II ATALBURUA
DIRU IZENDAPENEN ARAUAK. ALDAKETAK
14.
Atala - Diru izendapenen transferentzien arauak
1.- Hurrengo
lerroaldietan azaltzen diren berezitasunen aurka jarri gabe, Euskadiko
Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako
Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuak arautuko ditu
Euskal Autonomi Elkarteko eta bere erakunde autonomiadunen Aurrekontu
Orokorretako diru-izendapenen transferentziak 1996. urteko ekitaldian.
2.- Beharrezko
diren transferentziak egin ahal izango dira honako kasuetan:
a) Administrazio Orokorreko aurrekontuaren
"Lanean diharduen Ertzaintza" Egitarauaren eta Euskal Herriko Polizi
Ikastegia erakunde autonomiadunaren aurrekontuaren "Euskal Herriko Polizi
Ikastegia" Egitarauaren artean transferentziak egin ahal izango dira, hain
zuzen aurrekontuak Ertzaintzaren hedapenak eragindako diru-beharretara
egokituko ahal izateko; egitarau bietako bakoitzaren diru-izendapenetan ere
berdin jokatuko da. Horretarako, Herrizaingo Saileko aurrekontuan azaltzen
diren transferentzia arruntak eta kapital-transferentziak doituz, aurrekontu
bietan gehikuntzak eta urripenak egingo dira.
b) Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren
19ko 1/1993 Legearekin bat, hezkuntza-sistema berriz antolatzeko behar diren
baliabideak eskuratzeko premiazko egokitzapenei aurre egiteko. Eragiketa horien
berri Eusko Legebiltzarrari eman beharko zaio.
Era berean, hezkuntza-itunetarako, sare
pribatuko soldatak parekatzeko eta ikastola pribatuei diruz laguntzeko
kredituak egokitzeko beharrezko transferentziak egin ahal izango dira
aurrekontuetako egitarau batzuen eta besteen artean, horiek egiteko baimena
ematea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari dagokiolarik.
c) Europako Batasuneko diruarekin batera
finantzatutako egitasmoak burutzeko diren diru-izendapenak hornitzeko.
Eragiketa horien berri Eusko Legebiltzarrari eman beharko zaio.
3.- Euskadiko
Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako
Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuan zehaztutako
diru-izendapenen transferentzien arauak ezarriko zaizkie bai 1996ko Aurrekontu
Arruntari, bai aurreko ekonomi ekitaldietatik datozen gerakinei, beti ere,
Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako
Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 88. ataleko 1.
lerroaldian xedatutakoaren aurka ez badoa.
4.- Euskadiko
Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako
Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 69.atalean
aipatzen diren transferentzien arauetako mugapen orokorrak ez zaizkie ezarriko
Azpiegituretako Planari atxikitako partidetatik sortzen diren transferentziei,
ez eta azpiegitura horietarako izendatutako transferentziei ere. Diru-izendapen
horien artean era guztietako transferentziak egin ahal izango dira, bat ere
mugapenik gabe.
15.
Atala - Diru-izendapenak aurrekontuan sartzeko modua
1.- Euskadiko
Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako
Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuak arautuko du 1996ko
Aurrekontuan diruizendapenak sartzeko modua.
2.- Aurreko
lerroaldian xedatutakoa horrela bada ere, finantzen aldetik egingarria bada,
1995eko ekitaldian Poliziari zegozkion diru-izendapenen gerakinak ekitaldiko
edozein unetan sartu ahal izango dira 1996ko Aurrekontuan.
3.- Jabetza
kentzeko gastuen diru-izendapenak sartzen badira aurrekontuan, Euskadiko
Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako
Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 90.1 atalak
ezartzen duen denbora bi ekitaldikoa dela ulertuko da.
16.
Atala - Bestelako aldaketak
1.- Euskadiko
Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua
Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 83. atalak aipatzen duen
gehienezko ehunekoa ez da kontuan hartuko baldin eta gaitu beharrekoa forualdundien
aurrekontuak benetan aldatzeak ekarritako diru-sarrerak badira. FEOGA eta IFOP
berme-sailetik jaso behar diren fondoen kasuan, Ogasun eta Herri Administrazio
Sailak egingo ditu behar diren gaikuntza guztiak, baldin eta, aurrikusitako
esku-hartzeen arauei jarraiki, bidezkoa bada Euskal Autonomi Elkarteak berak
egitea gastuak edo gastuen aurrerakinak.
2.- Ogasun
eta Herri Administrazio Sailaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak
baimenduko ditu herri-baltzuen aurrekontu-aldaketak, baldin eta administrazio
-berrantolaketak edo taldearen baltzu-berrantolaketak badira aldaketon
iturburu, eta berrantolaketok, erakundeen administrazioa ukitzeaz gain,
erakunde horietarako aurrikusitako finantza-egoeraren orriak edo dagozkien
aurrekontuak ere ukitzen badituzte.
3.- Eusko
Legebiltzarrak 1993ko ekainaren 23an euskal osasun-sistemari buruz hartutako
erabakiaren ildotik, 1996. urtean zehar, Osakidetza-Servicio Vasco de Salud
erakundearen aurrekontuetan behar diren aldaketa guztiak egin ahal izango
zaizkie diru-izendapenei, halako moduz non, erakundearen laguntza-zentroekin
ezarriko diren kontratu-egitarauen edukinak abian jartzeko adinako finantzak
eratu ahal izango diren. Aldaketen helburua, halaber, tresna horiek
aurrerantzean ere izatea eta zabaltzea da.
4.- Euskadiko
Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako
Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 98. atalaren
arabera, SPRILUR, ABk parte hartzen duen herri-baltzu bakoitzaren aurrekontua
aldatzeko ez da inolako izapiderik behar izango, baldin eta, batetik, SPRILUR,
ABren akzio-partzuerren kopurua eta partzuer bakoitzaren zorra, banan-banan
hartuta, aldatzen den arren, SPRILUR, ABk baltzu hori finantzatzeko
izendatutako kopuru osoa aldatzen ez bada eta, bestetik, lege honen 8.
atalarekin bat, zor osoa ere aldatzen ez bada.
5.- Herri-baltzuen
aurrekontuetan aldaketak sortzen badira eta, aldi berean, Inbertsio
Estrategikoen Fondoari dagozkion iharduketak legezko bihurtzea onartzen duen
Jaurlaritzaren Kontseiluaren akordioren bat betetzeko badira, edo
Jaurlaritzaren Kontseiluak onartutako garrantzizko edozein plan, egitarau eta
iharduerak sortutakoak badira, Jaurlaritzaren Kontseiluak emango du horietarako
baimena, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren proposamenez.
III ATALBURUA
LANSARIEN ETA HARTZEKO PASIBOEN ARAUAK
17.
Atala - Lansarien gehikuntza
1.- Euskal
Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomiadunetan
diharduten baina 1996ko urtarrilaren 1ean lan-hitzarmenekoak ez diren langileen
urteko lansari osoek ezin izango dute oro har %3,5etik gora igon 1995ean
ezarritako lansariekiko. Hori horrela ulertuko da konparaketaren bi
aldietarako, homogeneotasunaren barruan, bai langileen kopuruari dagokionez,
bai langileen antzinatasunari eta lanaldi-motari dagokionez.
2.- Lan-hitzarmenekoak
ez diren langileak esaten denean, hau adierazi nahi da, alegia, Euskal Autonomi
Elkarteko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomiadunetako
karrerako funtzionarioak eta bitarteko funtzionarioak direla. Halaber,
Osakidetza-Servicio Vasco de Salud administrazio-erakunde autonomiaduneko
estatutupeko langileak ere hartzen dira lan-hitzarmenekoak ez diren
langiletzat.
3.- Lehenengo
lerroaldian adierazitakoa horrela bada ere, euskal herri-administrazioetako
langileen lan-eginkizunak bateratzeagatik lanpostuen edukietan egin beharko
diren aldaketak direla eta ezinbestekoak eta salbuespenekoak diratekeen lansari
osagarrien egokitzapenak egin ahal izango dira. Halaber, lanpostuak antolatu
eta sailkatzeko sistemak ezarri ahal izango dira; eta transferentzien bidez
Euskal Autonomi Elkarteko herri-administrazioetara sartzen diren langileei ere
sistema horiek ezarriko zaizkie.
4.- Euskal
Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen barruan dauden
funtzionarioen oinarrizko lansariak 1996ko urtarrilaren 1eko ondorioekin
eguneratuko dira. Lege horren 78. atalean jasotakoari lotu beharko zaio
eguneratze hori, bai eta lege horren 79. atalean arautzen diren osagarrien
zenbatekoaz Jaurlaritzaren Kontseiluak zehaztuko duenari ere.
5.- Euskal
Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorreko, bere erakunde autonomiadunetako,
zuzenbide pribatuko herri-erakundeetako eta herri-baltzuetako lan-hitzarmeneko
langileen urteko lansari osoek, 1996ko urtarrilaren 1eko ondorioekin, ezin
izango dute oro har %3,5etik igon 1995ean ezarritako lansariekiko. Nolanahi
ere, langile bakoitzaren antzinatasun-lansarien ondorioz sortutako kopurua ez
doa lerroaldi honetan ezarritakoaren kontra. Bestalde, erakunde bakoitzaren
ekoizpen-maila handituta edo lana antolatzeko nahiz lanpostuak sailkatzeko
sistemak aldatuta erakunde bakoitzari egokitzen zaizkion helburuak lortzetik
datozkeen lansariak ere muga horretatik kanpo gera daitezke. Era berean,
bakoitzari ezar dakiokeen hitzarmen kolektiboaren arabera, banan bana aplika
daitezkeen lan-homogeneizazioaren ondorioak ere hortik kanpora uzten dira, izan
ere, 1995eko ekitaldian onartutako hitzarmen kolektiboetan jasotako
homogeneizazio-prozesuen jarraipen moduan eratzen badira.
6.- Aurreko
lerroaldian jasotakoa, hortaz, 1996ko guztizko lansariei dagokien goi-muga da;
hori, gero, negoziazio kolektiboaren bidez ezarri eta emango zaie banakakoei.
7.- Lege
honen ondorioetarako, guztizko lansariak esaten denean, hau adierazi nahi da,
alegia, kasuan kasuko langileek, 1995ean zehar, sortutako lansari guztiak
(soldatazkoak nahiz soldataz bestekoak) eta gizarte-ekintzako gastu guztiak.
Hala ere, badira zenbait salbuespen:
a) Gizarte Segurantzako prestazioak eta
kalte-ordainak.
b) Enplegu-emaileak Gizarte Segurantzako
sistemari ordaindu beharreko kotizazioak.
c) Leku-aldatzeei edo lan-iraizpenei dagozkien
kalte-ordainak.
d) Langileak egindako gastuengatiko
kalte-ordainak.
8.- Guztizko
lansarien aldaketak homogeneotasunaren arabera kalkulatuko dira konparaketaren
bi aldietarako, bai langileen kopuruari eta antzinatasunari dagokienez, bai
lanaldi-motari, lanari eta gainerako lan-baldintzei dagokienez.
9.- Lehendakariaren,
lehendakariordearen, sailburuen, goi-kargudunen eta antzekoen 1996ko lansariak
1995eko abenduaren 31n indarrean zeudenak izango dira, baina Euskal Autonomi
Elkarteko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomiadunetako
lan-hitzarmenekoak ez diren langileen urteko lansari osoei ezarriko zaien
igoera bera gehituko zaie horiei ere. Hala ere, atal honen 3. puntuan jasotako
gehikuntza ez zaie ezarriko.
Atal honen lehenengo puntuan aipatzen
diren langileentzat finkatutako lansarien parekorik jasotzen ez duten aldi
baterako langileei ere ezarriko zaie gehikuntza hori.
10.- Banakakoentzako
osagarriek, aldi baterako osagarriek eta zerbitzuagatiko kalte-ordainek arau
bereziak izango dituzte.
18.
Atala - Ertzaintzako langileak
Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakiko du
zein den Ertzaintzako langileek guztira jasoko duten lansari osoa, beti ere,
Kupoaren Batzorde Bitarikoak horretarako ezarriko dituen dotazioak kontuan
hartuta. Nolanahi ere, aurreko atalean ezarritako edukina eta irizpideak
ezarriko zaizkie.
19.
Atala - Hitzarmen kolektiboak izenpetzeko baldintzak
1.- Jaurlaritzaren
Kontseilua izango da, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak txostena eman
ondoren, honako hauek onartuko dituena: Euskal Autonomi Elkartearen
Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomiadunetako lan-hitzarmeneko
langileen gain eragina duten hitzarmen kolektiboak, soldaten berrikuspenak edo
lehendik izenpetuta dauden hitzarmenei oso-osoan edo zati batean atxikitzeko
akordioak edo horietara zabaltzeko akordioak. Euskal Autonomi Elkarteko
erakunde-administrazioko herri-baltzuetako edo zuzenbide pribatuko
herri-erakundeetako lan-hitzarmeneko langileen gain eragina dutenean, berriz,
izenpetu aurretik Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren txostena izango da
beharrezko eta, gero, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak emandako aldeko
irizpena.
2.- Aurreko
lerroaldian jasotakoaren ondorioetarako, honako hauek bidali beharko zaizkio
Ogasun eta Herri Administrazio Sailari: akordio-egitasmoa, 1995eko guztizko
lansariak eta egitasmo horretan bildutako ekonomi alderdi guztien balioztapena.
Agiri horiek guztiak eskuratu ondoko egunetik 15 eguneko epearen barruan,
aipatutako sailak dagokion txostena emango du. Txosten horretan, herri-gastuan
eragina duten ekonomi alderdi guztiak aipatuko dira, beti ere, Euskal Autonomi
Elkarteko Ekonomiaren Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko ekainaren 30eko
14/1994 Legean ezarritako ekonomiaren kontrolaren aurka jarri gabe.
20.
Atala - Euskal autonomi elkarteko herri-baltzu eta zuzenbide pribatuko
herri-erakundeetako zuzendaritza taldekideak
1.- Atal
honetan aipatzen diren langileek edozer dela eta urtean jasoko dituzten
gehienezko soldataren zenbatekoak, bermatu gabeko kopuruko pizgarriak barne
direla, ezin izango dira Eusko Jaurlaritzako sailburuek urtean jasotzen
dituzten lansari osoak baino handiagoak izan.
2.- Goi
Kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 4. ataleko 2.
lerroaldian agintzen dena betetzeko, kudeaketaren eraginkortasunaren
araberakoak izango dira pizgarriak ebaluatu eta emateko irizpideak. Bi alderdik
neurtzen dute aipatutako kudeaketaren eraginkortasuna: bata, herri-erakunde edo
herri-baltzu bakoitzaren urteko aurrekontuen betetze-maila; bestea,
aurrekontuokin batera doan urteko txostenean bildutako helburu kualitatiboen
betetze-maila. Herri-baltzu edo herri-erakunde bakoitzeko gobernu-organoek eta
administrazio-organoek erabakiko dute zein modu eta alditan ordainduko diren
pizgarri horiek.
3.- Euskal
Autonomi Elkarteko herri-baltzuetako eta zuzenbide pribatuko
herri-erakundeetako zuzendaritza-taldeetako langileekin ezin izango da
kalte-ordainik hitzartu, dagokion erakunde-administrazioko erakundearekiko
legezko lotura inoiz galtzen denerako.
21.
Atala - Hartzeko pasiboetarako diru izendapenak
1.- Pentsioak
eta bestelako eskubide pasiboak ordaindu, indarrean dauden arau berezietan
xedatutakoarekin bat etorriz bidezkoak diren kasuetan eta kopuruen arabera
ordainduko dira.
2.- Maiatzaren
13ko 1/1986 Legegintza Dekretua ezarriz, hartzeko pasiboak direla-eta
zordundutako pentsioak 1996ko urtarrilaren 1eko ondorioekin gehituko dira; hain
zuzen, Euskal Autonomi Elkartearen Administrazio Orokorraren eta bere erakunde
autonomiadunen zerbitzura egon eta lan-hitzarmenik ez duten langileen urteko
lansari osoei oro har aplika dakiekeen gehikuntza orokorraren ehunekoa gehituko
zaie, beti ere langile horiek beharretsi zaizkien ezaldiak bete badituzte.
Baina 17. ataleko 3. lerroaldian jasotako oharpenak ezarrita sortzen den
ehuneko gehikuntza hura ez zaie aplikatuko.
IV ATALBURUA
ITUNPEKO IKASTETXEEN GASTUEI AURRE EGITEKO
EKONOMI MODULUA
22.
Atala - Itunpeko ikastetxeen gastuei aurre egiteko ekonomi modulua
1.- Aurrekontuen
Lege honetan irakaskuntza-maila bakoitzerako azaltzen den zenbateko osoa
banatzeko orduan, gastuei aurre egiteko eskola-unitate bakoitzari dagokion
ekonomi moduluaren urteko guztizko zenbatekoak honako hauek izango dira:
2.- Gastuei
aurre egiteko eskola-unitate bakoitzari dagokion ekonomi moduluaren zenbatekoak
irakaskuntza doan izatea ziurtatu beharko du. Estatuko Aurrekontu Orokorrek
finkatuko dute zenbateko hori, baina Euskal Autonomi Elkarteko modulu berezia
osagarri izango da.
3.- Derrigorrezko
Bigarren Hezkuntzako -DBH (1. zikloa)- unitateentzat jarritako ekonomi modulua,
1996/1997 ikasturtetik aurrera aplikatuko dena, handitu ahal izango da,
aurrekontuetan erabilgarri dauden zenbatekoen arabera, araudi batez zehaztuko
den osagarri baten bitartez.
4.- Lege
honen IV. eraskinean finkatzen dira zein diren hezkuntza-maila bakoitzaren
moduluaren osagaiak eta bere zenbatekoak.
5.- Haur
Hezkuntza (2. zikloa) eta Lehen Hezkuntza/OHO/DBH (1. zikloa) mailetako modulu
osoaren osagaiez gain, euskarako irakasle espezifikoen finantzabidea egingo da.
Hala ere, horrelako irakasleek eskolak ematen dituzten ikastetxeei baino ez
zaie ordainduko kontzeptu hori, beti ere, ikasturtea hasi aurretik onartutako
pedagogi taulen arabera. Euskarari ematen zaion dedikazioa izango da aipatutako
kontzeptua ordaintzeko abiapuntua, behar bezala zuritutako orduak kontuan
hartuta.
Finantzaketa hori jasotzeko eskubidea
izateko eskatzen diren baldintza orokorrak hauek dira:
a) Hezkuntza eta Kultura Sailaren uztailaren
11ko 138/1983 Dekretuan eskatutako titulua izatea.
b) Tutore izan gabe, A ereduko itundutako
unitateetan irakastea.
6.- Atal
honen 1. lerroaldian zehazten diren eko nomi moduluek gehienezko kopuruak
adierazten dituzte eta beren baitan irakasleen eta irakasle ez diren langileen
gastuak sartzen dira.
7.- Lege
honen IV. eraskineko moduluan jasotzen diren langile-gastuen zenbatekoa
langileei ordaintzeko baino ez da erabiliko, irailaren 8ko 293/1987 Dekretuaren
20. atalean hala ezartzen baita.
8.- Itunpeko
irakaskuntza-maila emateko behar diren irakasleez gain, Administrazioak
ordainduko ditu zuzenean jadanik egon dauden laguntza-irakasleen soldatak. Laguntza-irakasleak
birlaneratze-egitarautik aterako dira, hala ezarri baita Hezkuntza,
Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, ugazaben erakundeek eta, kasua bada,
sindikatuek izenpetutako akordioan. Jakina denez, hezkuntza-itunak zati batez
edo osoosorik ez berritzeak eragindako ikastetxeak dira akordio horren gai.
III IDAZPURUA
DIRU SARREREN EGOERA ORRIA
I
ATALBURUA
FORU ALDUNDIEN EKARPENAK
23.
Atala - Ekarpen orokorra
1.- 1996.
urtean, foru-aldundiek Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren aurrekontuko
diru-izendapenei aurre egiteko egin behar duten ekarpen orokorra
324.489.600.000 PTAkoa da. Diru-kopuru hori 54.081.600.000 PTAko sei
ordainalditan banatuko da eta, hain zuzen ere, otsailaren, apirilaren,
ekainaren, uztailaren, urriaren eta azaroaren lehen hamabostaldian egingo dira
ordainketak. Foru Aldundiek Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontuari egin
beharreko Ekarpenak, alegia, 1992, 1993, 1994, 1995 eta 1996 urteetakoak,
Zehazteko Metodologia Onartzen duen azaroaren 15eko 5/1991 Legearen eraskineko
6. atalean ezarri zen metodoa, eta horixe erabili da aipatu diru-kopuruaren
banaketa erabakitzeko.
2.- Aurreko
puntuan azaldutako ekarpen orokorra kalkulatzeko, honako hauek hartu dira
kontuan:
a) Foru-aldundiek 1996rako egin duten
bilketa-aurrikuspena 810.249.300.000 PTAkoa da, hain zuzen ere, azaroaren 15eko
5/1991 Legearen eraskineko 2. atalean beren-beregi aipatzen diren diru-sarrerei
dagokien zenbatekoa.
b) Balio erantsiaren gaineko zerga indarrean
sartu zenean foru-aldundiek galdu zituzten diru-baliabideak direla eta,
foru-aldundientzako konpentsazio garbia 51.045.700.000 PTAkoa da, horrela
ateratzen baita azaroaren 15eko 5/1991 Legearen eraskineko 2. ataleko bigarren
puntuan aurrikusitako kalkuluaren arabera.
c) Itundutako zergazko diru-sarrerak direla eta,
foru-aldundien alde sortutako korritu garbiak 160.000.000 PTAkoak dira.
d) Hona hemen
sartu beharreko kenkariak:
- 1995. urteko
kupoa dela eta Estatuari egin beharreko kitapena: aurrikusitako zenbatekoa
2.734.500.000 PTAkoa da, aldeko zeinua duela.
- Estatuari 1996. urtean ordaindu beharreko kupo
garbia: 10.055.300.000 PTA.
- Ertzaintza finantzatzeko 1995eko kitapena,
hain zuzen ere, Estatuari ordaindu beharreko kupo garbiaren kitapenean
zenbatua: 1.327.100.000 PTA, aldeko zeinua duela.
- Ertzaintzaren 1996ko finantza-bidea, hain
zuzen ere, Estatuari ordaindu beharreko kupo garbiaren kalkuluan zenbatua:
58.123.100.000 PTA.
- Gizarte Segurantzako kudeaketa-erakundeei
lotutako eskualdaketak finantzatzeko 1995eko kitapena, hain zuzen ere,
Estatuari ordaindu beharreko kupo garbiaren kitapenean zenbatua: 5.130.500.000
PTA, aldeko zeinua duela.
- Gizarte Segurantzako kudeaketa-erakundeei
lotutako eskualdaketen 1996ko finantzabidea, hain zuzen ere, Estatuari ordaindu
beharreko kupo garbiaren kalkuluan zenbatua: 194.919.400.000 PTA.
- 1995. urtean gureganatutako aginpide berrien
1996ko finantzabidea, hain zuzen ere, Estatuari ordaindu beharreko kupo
garbiaren kalkuluan zenbatua: 5.525.500.000 PTA.
e) Ekarpen orokorrari egin beharreko kenketa:
Autonomi Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foru
Organoen arteko Harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 22. ataleko
hirugarren puntuan aurrikusitako politikak egiteko Jaurlaritzak behar duen
diru-kopurua, alegia, 1.652.400.000 PTA.
f) Ekarpen orokorrari egin beharreko kenketa:
zailtasunak dituzten industri enpresentzako ekintza-plan berezia finantzatzeko
diru-kopurua, alegia, 4.500.000.000 PTA.
g) Ekarpen orokorrari egin beharreko kenketa:
Inbertsio Estrategikoetarako Fondoa finantzatzeko diru-kopurua, alegia,
6.390.000.000 PTA.
h) Ekarpen orokorrak, bestalde, 1.350.000.000
PTA gehiago izango ditu, hain zuzen ere, foru-aldundiek Herri Zor Berezia
jaulki eta banatzeagatik lortuko dituzten etekin garbietan Euskal Autonomi
Elkarte osorako erakundeek duten esku-hartzea dela eta, izan ere, azaroaren
15eko 5/1991 Legearen eraskineko bigarren xedapen gehigarriak hala ezartzen
baitu.
24.
Atala - Berariazko ekarpenak
1.- Aurreko
atalak aipatzen duen ekarpen orokorraz gain, foru-aldundiek azaroaren 15eko
5/1991 Legearen eraskineko 7. atalean aurrikusitako berariazko ekarpenak egin
beharko dituzte. Ekarpen horiek, hain zuzen, aurreko ataleko lehenengo puntuan
finkatutako sei epe haietan egin beharko dira.
2.- Hona
hemen berariazko ekarpenok:
a) Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontuan
Ertzaintzarentzat jasotzen diren gastuen finantzabidea: 56.796.000.000 PTA.
b) Gizarte Segurantzako kudeaketa-erakundeei
lotutako eskualdaketen finantzabidea, aginpide hori autonomi elkarte osorako
erakundeei dagokielako: 174.104.400.000 PTA.
c) Euskal Autonomi Elkarteak 1995. urtean bere
gain hartutako aginpide berrien finantzabidea: 5.525.500.000 PTA.
d) Azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 22. ataleko
hirugarren puntuan jasotako politikak eta eginkizunak burutzeko Eusko
Jaurlaritzak behar duen diruaren zati bat: 1.652.400.000 PTA
e) Zailtasunak dituzten industri enpresentzako
ekintza-plan berezia finantzatzeko behar den diruaren zati bat: 4.500.000.000
PTA.
f) Inbertsio Estrategikoetarako Fondoa
finantzatzeko behar den diruaren zati bat: 6.390.000.000 PTA.
25.
Atala - Ekarpen koefizienteak
Aurreko ataletan zehaztutako zenbatekoei
ondoko ehunekoak ezarriz ateratzen da lurralde historiko bakoitzak egin
beharreko ekarpena. Hona ehunekook:
ARABA:................................ %14,81
BIZKAIA:.............................. %53,77
GIPUZKOA:......................... %31,42
II
ATALBURUA
ZERGA IZAERAKO ARAUAK
26.
Atala - Tasak
1.- Euskal
Ogasun Orokorraren tasak, baldin eta, oinarriaren ehunekotan finkatu gabe
egoteagatik edo oinarri hori dirutan balioztaturik ez egoteagatik, zenbateko finkoa
badute, igon egingo dira, hain zuzen ere, 1995ean ezargarri izan den
zenbatekoari bat koma zero sei (1,06) ezarriz.
2.- Hona
hemen igoera horretatik kanpo geratzen diren tasak: Fundazioen Errejistroko
iharduketek eragindako tasak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian
derrigorrezko iragarkiak sartzeagatiko tasak, botikak zabaltzeko
espedienteengatiko tasak, osasun-zentro, zerbitzu eta establezimenduak
zabaltzeko espedienteengatiko tasak, osasun-publizitateari buruzko
espedienteengatiko tasak, abere hil berrien okelak ikuskatu eta kontrolatzeko
zerbitzuengatiko tasak eta lege honetan eguneratzen diren tasak.
3.- Lehenengo
puntuan ezarritako koefizientea ezarriz lortzen diren emaitzak hamarrekoetara
biribilduko dira, goitik nahiz behetik.
4.- Euskal
Autonomi Elkarteko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko
maiatzaren 31ko 3/1990 Legearen 122. atala, hau da, Euskal Autonomi Elkartearen
titularitatepeko portuetan emandako zerbitzu orokor eta bereziengatiko tasei
buruzko atal hori (11.01. saila), aldatu egiten da.
"122.
Atala - Saria
Honako
sari-taula honen arabera eskatuko da tasa:
1.- G-1 sari-taularen zenbatekoa honako hau
izango da:
1.1.- Orokorki:
Untziak
orohartzezko edukiz dituen 100 tonelada edo horien zati bakoitzeko eta egonaldi
edo aingura botata egon den aldi bakoitzeko, ondorengo taulan ematen diren
kopuruak ordainduko ditu.
Derrigorrean
porturatu beharreko untziei ezarriko zaien sari-taula taula hau ezarriz egokitu
dakiekeenaren erdia izango da, baldin eta portuko erakuntzaren industri nahiz
merkataritzako zerbitzu batez beraz ere baliatzen ez badira. Itsasoan
dabiltzanen bizia zaintzea xede duten zerbitzu-eskeak baldintza honetatik kanpo
geratzen dira.
1.2.- Egutegi-urtean zehar portuko uretan 12 aldiz
baino gehiagotan sar daitezen untziei honako sari-taula hauek ezarriko zaizkie:
- 13. sarreratik 24.a artekoan: 1.1. taulako
sari-taularen ehuneko 85ekoa.
- 25. sarreratik 40.a artekoan: 1.1. taulako
sari-taularen ehuneko 70ekoa.
- 41. sarreratik aurrerakoetan: 1.1. taulako
sari-taularen ehuneko 50ekoa.
1.3.- Araupekotan zermugatutako itsas bidaldiak
egiten dituztenei buruzkoak eta baldintza hau, urte bakoitzeko urtarrilaren
lehen eguna baino lehen, portuko erakuntzaren aurrean behar diren agiri guztiez
egiaztatuta baldin badago, untzi horiei ezarriko zaizkien sari-taulak honako
hauek izan daitezke:
- 13. sarreratik 24.a artekoan: 1.1. taulako
sari-taularen ehuneko 90ekoa.
- 25. sarreratik 50.a artekoan: 1.1. taulako
sari-taularen ehuneko 80koa.
- 51. sarreratik aurrerakoetan: 1.1. taulako
sari-taularen ehuneko 70ekoa.
1.4.- Turismo-bildaldiak egiten dituzten
bidaztientzako untziei 1.1. taulan azaltzen diren sari-taulak ehuneko 30ekoan
gutxituz ezarriko zaizkie.
1.5.- Geldirik dauden untziek, zaintzako langileak
baino ez dituzten untziek eta eraikitzen, konpontzen eta hausteko lanetan
dauden untziek, G-1 sari-taula aplikatuta legokiekeen taularen erdia ordainduko
dute. Geldirik dagoen untzia hilabetetik gora egoten bada horrela, hilekoa
aurretik ordaintzea eskatu ahal izango zaio.
Iharduera
hori bi hilabetetik gorakoa bada, ez du inolako murrizpenik jasotzeko
eskubiderik izango. Eta lau hilabete baino gehiago geldirik egonez gero, %5a
gehituko zaio hilero, metatuz gehitu ere.
1.6.- Barruko, badiako edo tokian bertako trafikorako
diren untziek, portuetan basea duten atoi-untziek, dragek, ur-garraialariek,
gangilek, gabarrek eta antzerakoek, pontoiek, etabar, kostako itsasketarako
sari-taula ezartzetik legokiokeen eguneko zenbatekoa halako 15 ordainduko dute
hilero.
2.- G-2 sari-taularen zenbatekoa honako hau
izango da:
2.1.- Untziak luzerako metro edo metro-zati
bakoitzeko, eta atrakatuta egon dadin aldian, ondorengo taulan zehazten diren
kopuruak ordainduko ditu.
2.2.- Egutegi-urtean zehar portuko moiletan 12 atrake
baino gehiago egin ditzaten untziei honako sari-taula hauek ezarriko zaizkie:
- 13. atrake-alditik 24.a artekoan: 2.1. taulako
sari-taularen ehuneko 85ekoa.
- 25.atrake-alditik 40.a artekoan: 2.1. taulako
sari-taularen ehuneko 70ekoa.
- 41. atrake-alditik aurrerakoetan: 2.1. taulako
sari-taularen ehuneko 50ekoa.
2.3.- Araupekotan zermugatutako itsas bidaldiak
egiten dituztenei buruzkoak eta baldintza hau, urte bakoitzeko urtarrilaren
lehen eguna baino lehen, portuko erakuntzaren aurrean behar diren agiri guztiez
egiaztatuta baldin badago, untzi horiei ezarriko zaizkien sari-taulak honako
hauek izan daitezeke:
- 13. atrake-alditik 24.a artekoan: 2.1. taulako
sari-taularen ehuneko 90ekoa.
- 25. atrake-alditik 50.a artekoan: 2.1. taulako
sari-taularen ehuneko 80koa.
- 51. atrake-alditik aurrera-koetan: 2.1.
taulako sari-taularen ehuneko 70ekoa.
2.4.- Moilaren kontra atrakatutako untzi baten edo
horren kontra dauden beste untzi batzuen alboan atrakatzen diren untziek 2.1.
taulako sari-taularen erdia ordainduko dute, baldin eta beren luzera moilan
atrakatuta dagoen untziaren edo horren kontra atrakatuta dauden beste untzien
luzeraren bestekoa edo txikiagoa bada. Baina haien luzera besteena baino
handiagoa bada, 2.1. taulako sari-taularen arabera ordaindu beharko dute
luzeran duten gehiagoko neurria.
2.5.- Moilan puntakera atrakatzen diren untziek 2.2.
taulan ezarritako sari-taularen %50a ordainduko dute. Zerbitzu-buietara lotzen
diren untziek lau metroko sakona duten moiletan atrakatuta ordainduko luketen
sari-taularen %50a ordainduko dute.
2.6.- Untziren batek atrakatuta dagoen tokitik
askatzeko edo atrakea aldatzeko agindua jaso eta gero maniobra horiek
atzeratzen baditu, honako kopuru hauek ordainduko ditu, eskumenak dituzten
agintariek ezarri ahal izango dizkioten zigorrak ahaztu gabe:
- Lehenengo bi orduetako bakoitzagatik edo ordu
zati bategatik: 2.1. taulako 24 orduko sari-taulako zenbatekoa.
- Ondorengo ordu bakoitzagatik: 2.1. taulako 24
orduko sari-taulako zenbatekoa halako 5.
2.7.- Edozein arrazoi egonda ere, untziren batek
baimenik gabe atrakatuko balu, aurreko zenbakian finkatutako sari-taularen
parekoa ordaindu beharko luke. Horrez gain, agintzen zaionean askatu egin
beharko du atrakea, eta jokaera horrek zigorrak ekar ditzake beretzat.
2.8.- Tokian bertako edo badiako trafikoan diharduten
untziek eta portu barruko zerbitzuan dabiltzanek, ohiz moila zehatz batzuetan
atrakatzen badute eta hala egitea eskatzen badute, G-2 taula ezarrita
legokiekeen eguneko zenbatekoa halako zazpi ordainduko beharko dute hilero.
3.- G-3 sari-taularen zenbatekoa honako hau
izango da:
3.1.- Bidazti bakoitzeko:
Badiako
edo bertako bidaian untziratzean besterik ez da ordainduko sari-taula.
Lagun
bat edo birentzako untzi-geletako bidaztiei I. saileko sari-taula ezarriko
zaie; II. sailekoa, hiru lagun edo gehiagorentzako untzi-gelak edo areto
nagusiko besaulkiak har ditzatenei, eta III. sailekoa, untzi gaineko bidaztiei.
3.2.- Turismoko bidari gisa joan daitezen bidaztiei
3.1. sari-taula ehuneko 30ekoan gutxituz ezarriko zaie.
3.3.- Bidaztien kopurua, bidarien nolakoa edo
bidaiaren nolakoa zehatza ez izatea edo izkutatu nahi izatea gertatuz gero,
oker aitortutako edo aitortu gabe utzitako atal osoagatik 3.1. sari-taularen bi
halakoa ezarriko da.
3.4.- Merkatalgai-atal bakoitzagatik ezarri beharreko
sari-taularen zenbatekoak orohartzezko pisuaren tonelada edo honen zati
bakoitzeko eta dagokien taldearen eretzean ezarriko dira, indarrean dagoen
Merkatalgaiak Sailkatzeko Bildumari jarraiki, eta ondoren ematen den taulan
azaltzen denez:
G-3
sari-taula kitatzeko, ondoren ematen den eran sartuko dira petrolio-gaiak eta
hauen eratorkinak merkatalgaien sortan:
Kosta-osteratako
gas-oil eta fuel-oilari, salbuespenez, 46 pezetako sari-taula ezarriko zaie.
Itsasuntzi
haundi eta txikiak zuzkitu ahal izateko, lehorretik portura eramandako
petrolio-gaiei ezarriko zaien sari-taula "Kostako osteretako itsasketa,
untziratzea eta untzitik irtetea" izenekoan ekoizki ezberdinentzat
ohartemandakoaren ehuneko 50ekoa izango da.
Guztira
tonelada bateko pisua izatera iristen ez diren atalei ezarriko zaien
zenbatekoa, 200 kiloko edo hortik gorako zati bakoitzeko, tonelada bakoitzeko
ordaindu beharko litzatekeenaren bostena izango da.
3.5.- Igaroaldiko lanetako merkatalgaien atal
bakoitzari ezarri beharreko sari-taularen zenbatekoak, orobarnezko pisuaren
tonelada edo zati bakoitzeko, dagokien taldearen eretzean, indarrean dagoen
Merkatalgaiak Sailkatzeko Bildumari jarraiki, honako hauek izango dira:
3.5.1.- Itsasotikako igaroaldiko lanak:
3.5.2.- Lehorretikako igaro-aldiko lanak:
3.6.- Untzi batetik bestera aldatzeko lanetako
merkatalgaien atal bakoitzari ezarri beharreko sari-taularen zenbatekoak,
orobarnezko pisuaren tonelada edo zati bakoitzeko, dagokien taldearen eretzean,
indarrean dagoen Merkatalgaiak Sailkatzeko Bildumari jarraiki, honako hauek
izango dira:
3.7.- Kostako osteretan dabiltzan untziak urez
zuzkitzeko urari ezarri beharreko sari-taula 3.4. taulan lehenengo talderako
ohartemandakoaren ehuneko 20koa izango da.
3.8.- Nazioarterako igaroaldian ibiltzen diren
untzien kasuan, hau da, atzerriko porturen batetik etorritako merkatalgaiak
atzerriko beste porturen batera irteteko direnean, 3.4. saritaulan finkatutako
zenbatekoei ezar dakizkiekeen koefiziente zuzentzaileak ezarri ahal izango ditu
portuko administrazioak, erabiltzaile bakoitzak izandako trafikoaren arabera.
Kontenedoreen
trafikoari dagokion kasu zehatzean, bestalde, sinplifikatu egin daiteke
sistema; hala, batetik, kontenedoreetan garraiatutako merkatalgai guztiak sar
daiteke orokorrean legokiekeen merkatalgaien taldean, eta bestetik, batez
besteko pisukoak direla onar daitezke, kargako unitate bakoitzeko. Aldiz,
kontenedore hutsak aipatzen dituen 3.4. saritaulan ezarritako taldeetako
laugarrenean edo beheragokoan sartu ahal izateko, edo karga garbiaren batez
besteko pisua TEU bakoitzeko 10 tonelada baino gutxiagokoa dela onartu ahal
izateko, Garraio eta Herrilan Sailak berariaz egiaztatu eta zuritu beharko du hori,
garraiatutako merkatalgai-motaren arabera. Arau berezi horiek, beraz, goian
aipatutako sailak onartu beharko ditu; hala ere, portu guztietan, murrizpen
hori inoiz ere ezingo da izan 3.4. sari-taulan jasotako sari-taula
zehatz-mehatz ezarrita legokiekeen sari-taularen %50a baino gehiagokoa.
3.9.- Partikularrek Administrazioaren emakidaz
eraikitako moila, pantalan edo buietan hartu edo hustutako mertakalgaiek, izan
ere, jarraipen-aginduan finkatutako zenbatekoa ordainduko dute sari-taula
horrengatik. Esandako zenbateko horiek inoiz ere ezingo dira %10ean baino
gehiago gutxitu, arau hauetan ezarritakoarekin alderatzen badira. Lehendik
emandako emakiden kasuan, aldiz, kasu bakoitzeko emakida-aginduetan
ezarritakoaren arabera aplikatutako dira sari-taulak, eta agindu haietan
ezarritako sari-taula murriztuak daudeneantxe beteko dira.
4.- G-4 sari-taularen zenbatekoa honako hau
izango da:
4.1.- Orokorki, zergakizunaren ehuneko 2koa.
4.2.- Bakailao gordinagatik eta untzian bertan
industri gertakuntzarako lehen ukituak hartu dituen arrain harrapatu berriaren
edozein ekoizkigatik, sari-taularen ehuneko 50ekoa ordainduko da.
4.3.- Portuko uretan, moilatik pasa gabe, untzitik
untzira aldatutako arrain harrapatu berriagatik, sari-taularen ehuneko 75ekoa
ordainduko da.
4.4.- Portuko administrazioaren baimenaz portura
lehorreko garraiabideetatik sartutako arrain harrapatu berriaren kasuan, berdin
da enkanterako izan edo portuko instalazioak erabiltzeko izan, sari-taularen
%50a ordainduko da, baldin eta beste porturen batean G-4 taula edo horren
parekidea ordaindu dela egiaztatzen bada. Hala egin ezik, sari-taula osoa
ordainduko da.
4.5.- Portuan hustutako arrain harrapatu berria,
edozein arrazoi dela medio saldu gabe gelditu delako, berriz untziratzen bada,
sari-taularen %25a ordainduko da, arrain-mota horien antzerakoek salmentan
izandako batez besteko prezioaren arabera.
4.6.- Sari-taula hau ordaintzen duten arrantzuntziek
ez dute zertan ordaindu portuko zerbitzu orokorren bestelako sari-taularik,
hilabetez gehienez ere, hustuketa edo untzi batetik bestera aldatzeko lanak
hasten direnetik kontatuta. Hala ere, epe hori luzatu egin daiteke derrigorrez
geldirik egon behar duten denborarako, konponketak, itsasoko denboralea,
gebenaldiak, kosterak edo ohiko ihardueretarako lizentziak direla eta; guztiok
ere, banan bana eta berariaz egiaztatu beharko dituzte eskumenak dituzten
agintariek ziurtagiri bidez. Derrigorrez geldirik egon behar duten denboraldia
luzea bada, eskumenak dituzten agintariek zehaztuko dute untziek aingura botata
edo atrakatuta egoteko tokia, beti ere portuan atrakatzeko dauden aukerak eta
portuko ustiaketarako behar diren tokiak kontuan hartuta. Nolanahi ere,
geldirik egoteko denboraldia sei hilabetetik gorakoa bada, epe horretatik
aurrera G-1 eta G-2 sari-taulak ordainduko dituzte, %100ean ordaindu ere.
Geldialdia, gainera, hamabi hilabetetik gorakoa bada, hamahirugarren
hilabetetik aurrera %2ko gehikuntza izango dute hilero, eta metatu egingo da
ehuneko hori.
4.7.- Arrantzuntziek, aurreko baldintzan zehaztutako
moduan sari-taula hauetara loturik dauden artean, ez dute G-3 sari-taula
ordaindu beharrik izango beren kontsumorako untziratutako erregai,
janari-edari, itsas eta arrantza-tresna, izotz eta gatzagatik, arrantzako moiletan
edo horretarako prestatutako moiletan egiten badute.
Arrain-espezieen
pisua eta motak eta kalitateak egiaztatzeko ahalmena du portuko
administrazioak. Sari-taula ordaindu behar duen zergadunak ordaindu beharko
ditu, halaber, egiaztapenaren ondorioz sortutako gastuak.
5.- G-5 sari-taularen zenbatekoa honako hau
izango da:
5.1.- Orokorki:
5.2.- Metro bat baino gehiago bai, baina bi metro
baino gutxiagoko ugaroko aldeetan aingura botata edo atrakatuta dauden untziei
ehuneko 25a gutxiago ezarriko zaie, baina ondoren ematen diren xehetasun hauek
guztiok gertatu beharko dira:
a) Untziaren luzera 6 metro baino gutxiagokoa
izatea.
b) Motorraren indarra 25 HP baino gutxiagokoa
izatea.
c) Sari-taula hiruhilekoen hasieran ordaindu
beharko da.
Gutxitze
hori ez da pantalanetan atrakatutako untziei ezartzerik izango.
5.3.- Erakuntzaren lehorreko tokiak hartzen dituzten
untziei dagokienez, sari-taula ordaindu behar denean, kitapena egin behar den
aldiaren ehuneko 25 izango dira ordaindu beharreko egunak; eta ez dira kontuan
hartuko itsasoan ibilitako egunak ez eta tokiaz edo aretoaz baliatu izanagatik
ordaindu beharko litzatekeen E-2 eta E-4 sari-taularen zenbatekoa ere.
5.4.- Portuaren beraren kontrako kanpoaldeaz baliatu
eta portuan dauden zerbitzuak hurbil izatearen edo horiek erabiltzearen onurak
izan ditzaten aise-alditarako untziei ezarri beharreko sari-taularen zenbatekoa
5.1. puntuan jarritakoaren ehuneko 40koa izango da, eta gutxitze hau araudi
honetan ohartemandako beste edozeinekin batera ezinekoa izango da.
5.5.- Portuko administrazioari eskatu behar zaio bai
aingura bota bai atrakatzeko zerbitzua. Hala egiten ez bada, bikoiztuta
ordainduko da sari-taula, harik eta tokia arauz izendatu arte. Guztiarekin ere,
indarrean dauden xedapenak hausteagatik bidezkoa den zigorra ezarri ahal izango
zaio hala jokatu duenari.
Bestalde,
sari-taula hori ordaintzeak ez du esan nahi untzia atrakatuta dagoen tokitik
askatu, beste leku batean lotzeko edo aingura botatzeko eraman edo, behar bada,
portutik alde egiteko betebeharrik izango ez denik, eskumenak dituzten
agintariek premiazkoa dela uste dutelako hala jokatzea agintzen badute. Azken
kasu hori gertatzen bada, portuan egoteko aurrez ordaindutako zenbatekoa
itzultzeko eskubidea baino ez da izango.
6.- E-1 sari-taularen zenbatekoa honako hau
izango da:
Sari-taula hauek, astegunetan, portuko
erakuntzak ekintza hauetarako jarritako agizko lan-orduen barruan egindako
zerbitzuei soil-soilik ezarriko zaizkie. Agizko lan-orduez kanpo egindako
zerbitzuak ehuneko 25ekoan garestiago sartuko dira kontuan eta jaiegunetan
egindako guztiak, ehuneko 50ekoan; jaiegunetako kasuan bi ordu sartuko dira
gutxienez kontuan.
7.- E-2 sari-taularen zenbatekoa, metro kuadro
eta egun bakoitzeko, honako hau izango da:
7.1.- Igaroaldiko aldea:
7.2.- Bilketak egiteko aldea:
Zerupeangoa:
6 PTA./m2/eguneko.
Estalpekoa:
16 PTA./m2/eguneko.
8.- E-3 sari-taularen zenbatekoa zuzkitutako
gaien kopurua gai bakoitzaren eroste-prezioarekin biderkatuz ateratzen dena
ehuneko 50ekoan garestituta izango da.
9.- E-4 sari-taularen zenbatekoa honako hau
izango da:
9.1.- Lehorrera ateratzeko gurdiak:
9.1.1.- Jasoaldi
edo jaitsialdi bakoitzeko.
Orohartzezko
edukiz 50 tonelada artekoentzat.- Untziaren luzera (metroak) 103 PTAz
biderkatzetik ateratzen dena, pezetatan jarrita.
Orohartzezko
edukiz 51 toneladatik 150 artekoentzat.- Tonelada-kopurua 52 PTAz biderkatuz
ateratzen dena, pezetatan jarrita.
Orohartzezko
edukiz 150 toneladatik gorakoentzat.- Tonelada-kopurua 78 PTAz biderkatuz
ateratzen dena, pezetatan jarrita.
9.1.2.- Egun
bakoitzeko egonaldia.
Orohartzezko
edukiz 50 tonelada artekoentzat.- Untziaren luzera (metroak) 52 PTAz
biderkatzetik ateratzen dena, pezetatan jarrita.
Orohartzezko
edukiz 51 toneladatik 150 artekoentzat.- Tonelada-kopurua 27 PTAz biderkatuz ateratzen
dena, pezetatan jarrita.
Orohartzezko
edukiz 150 toneladatik gorakoentzat.- Tonelada-kopurua 52 PTAz biderkatuz
ateratzen dena, pezetatan jarrita.
7.
zerrendako untziek (kirolerako untziek alegia) honako zenbatekoak ordaindu
beharko dituzte eguneko, bertan egindako egunen arabera:
9.1.3.- Lehorreratze-irrilak.
Erabiltzen
den eguneko edo honen zati bakoitzeko: 103 PTA.
9.2.- Aparkalekua:
Donostiako
portua: Donostiako Udalak bere agintepeko aldeetarako Trafiko eta Aparkaleku
Ordenamendu (TAO) moduan jarritako manu berak izango dira jaurpide.
Euskal
Autonomi Elkartearen eskumenekoak diren beste portuetan, aparkalekua antolatu
eta arautzen bada, erabiliko den ordu bakoitzeko edo ordu-zati bakoitzeko
zenbatekoak hauek dira: 83 PTA kamioientzat eta 71 PTA autoentzat; denboraldiko
aparkalekuen kasuan, ostera, 226 PTA ordaindu beharko dira erabiliko den egun
bakoitzeko edo egun-zati bakoitzeko.
9.3.- Haztailua:
193
PTA pisatualdi bakoitzeko".
IV
IDAZPURUA
FINANTZA ERAGIKETAK
27.
Atala - Euskal Autonomi elkarteko administrazioak egiten duen finantziazioa
Jaurlaritzaren Kontseiluak, Ogasun eta
Herri Administrazio Sailak proposatu ondoren, itzuli beharreko diru-izendapen
eta aurrerakinak eman ahal izango dizkie Euskal Autonomi Elkarteko erakunde-administrazioa
osatzen duten erakundeei. Diru-izendapenok eta aurrerakinok urtebete baino
lehenago itzuli beharko dira. Ogasun eta Herri Administrazio Sailak zehaztuko
du zein korritu-tasa eta ezaugarri izango dituzten diru-izendapenen eragiketa horiek.
Sail berari dagokio, halaber, eragiketa horiek legezko egitea, Eusko
Jaurlaritzaren izenean.
V IDAZPURUA
KONTRATATZEKO ARAUAK
28.
Atala - Kontratatzeko arauak
1.- Egitekoa
den gastuari dagokion diru-izendapena edozein izanik ere, 300.000.000 PTAtik
gorako gastuek Jaurlaritzaren Kontseiluaren onarpena beharko dute. Bada
salbuespen bat, alegia, erakunde-administraziora transferentziak egiten
direnean edo Aurrekontuetan izen horrekin jasotako dirulaguntzak direnean; kasu
bi horietan ez da onarpenik behar izango.
2.- Erakunde
autonomiadunek, 75.000.000 PTAtik gorako hasierako aurrekontua duten kontratuak
egiteko, dagokien sailburuaren aldez aurreko baimena beharko dute, edo, hala
badagokio, Jaurlaritzaren Kontseiluarena. Osakidetza-Servicio Vasco de Salud
erakunde autonomiadunaren kasuan, lerroaldi honek aipatzen duen baimena
150.000.000 PTAtik aurrera izango da beharrezkoa.
3.- Euskadiko
Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legearen 43. atalaren ondorioetarako,
sail, erakunde autonomiadun edo zuzenbide pribatuko herri-erakunde bakoitzak
ahalmena izango du ondasun higiezinak errentan hartzeko kontratuak egiteko
baldin eta kontratu horien iraupena urtebetekoa edo txikiagoa bada eta
gastuaren zenbatekoa guztira 2.000.000 PTAtik gorakoa ez bada. Ondasun higiezin
horiek, ezinbestean, ibilgailu ofizialak gordetzeko izango dira edota
sustapeneko nahiz informazioko iharduerak egiteko tokiak edo lokalak izateko.
Baldin eta Eusko Jaurlaritzako ibilgailu-multzoko ibilgailu ofizialak badira,
orduan Herrizaingo Sailari egokituko zaio erabaki horiek hartzea.
Aipatutako kontratazioak egiteko
administrazio-izapideek bi arlo besterik ez dute begiratuko: batetik, nahikoa
diru-izendapen ote dagoen kontratazioa egiteko, eta bestetik, errentatzaileak
izenpetutako eskaintza. Eskaintza horretan, gainera, errentamenduaren alderdi
guztiak jaso beharko dira. Nolanahi ere, dagokion kontratazio-organoak
oniritzia eman beharko dio eskaintzari.
Kontraturen bat egiten denean, beti
jakinarazi beharko zaio Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Ondare eta
Kontratazio Zuzendaritzari.
VI IDAZPURUA
LEGEBILTZARRARI EMAN BEHARREKO INFORMAZIOA
29.
Atala - Aldizkako informazioak eta bestelako informazioak
1.- Jaurlaritzak,
hiruhilero, ondoko eragiketen berri emango dio Eusko Legebiltzarreko Ekonomi,
Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari. Hona hemen eragiketok:
a) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren
eta bere erakunde autonomiadunen aurrekontuetan azaltzen diren diru-izendapenei
transferentzien bidez egindako aldaketen egoera.
b) Jaurlaritzaren Kontseiluak baimendutako
zuzeneko kontratazioak egiteko izapidatu diren espedienteen zerrenda.
c) 10.000.000 PTAtik gorako zenbatekoa duten
obren, zerbitzuen eta horniduren zerrenda zehaztua.
d) Aldi horretan emandako abalen zerenda, eta
abala jaso dutenen porrota dela eta, aurre egin behar izan dien abalen berri.
e) Herri-baltzuen eta zuzenbide pribatuko
herri-erakundeen egoera-balantzea, galeren eta irabazien egoera-orria, fondoen
jatorriaren eta aplikazioaren egoera-orria eta, azkenik, ustiapen-aurrekontuak
eta kapital-aurrekontuak.
2.- Aurreko
zenbakian aipatzen den informazioak zehatz-mehatz adieraziko ditu ukitutako
egitaraua, saila eta atalburua; hiruhilabeteko bakoitzaren muga-egunean itxiko
da informazioaldia eta aipatutako muga-egunaren hurengo bigarren hilabeteko 15a
baino lehen igorriko da Legebiltzarrera.
3.- Jaurlaritzak
Eusko Legebiltzarreko Ekonomi, Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari hainbat
eragiketaren berri emango dio eragiketa horiek gertatzen diren hilaren
hurrengoan. Lehen esan bezala, dagokien egitaraua, saila, zerbitzua eta
atalburua jaso beharko dituzte zehatz-mehatz informazio horiek. Hona hemen aipatutako eragiketak:
a) Lege honen
8. atalaren babesean egindako zorpetze-eragiketak.
b) Lege honen
27. atalaren babesean egindako diru-izendapenezko eragiketak.
c) Itundutako
zergen arloan foru-aldundi bakoitzak izandako diru-sarrerak, zergaka
sailkatuak.
d) Euskal
Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta bere erakunde autonomiadunen
aurrekontuen betetze-maila.
Xedapen Gehigarriak
Lehenengoa - Jarraipen batzordea
Justizi,
Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak, erakundeetan ordezkaritza duten
enpresa-erakundeek eta indarrean dagoen legediaren arabera ordezkari gehien
dituzten sindikatuek batzorde bat osatuko dute. Hona hemen batzorde horren
eginkizunak: hurrenez hurren enpleguari eta prestakuntzari dagozkien 32110 eta
32310 egitarauak ezartzeko moduaren gaineko kontrola eta jarraipena egitea.
Bigarrena - Unibertsitateari, ikastetxeei, laguntza
zentroei eta bestelako erakunde publiko nahiz pribatuei ematen zaizkien
dirulaguntzak
1.- Ospitaleen eta bestelako
laguntza-erakundeen alde Aurrekontu hauetan sartzen diren ustiapeneko
dirulaguntzak ordaintzeko, dirulaguntzen hartzaile diren zentroetako langileen
urteko lansari guztien gehikuntzak, 1996ko urtarrilaren 1eko ondorioetarako,
ezin izango du inola ere Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko
langileentzat lege honek ezartzen duen muga gainditu.
2.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio
Orokorrak eta bere erakunde autonomiadunek 1996. urtean, beste gastu batzuen
artean, soldatak eta lansariak ordaintzeko emango dituzten dirulaguntzak
zehazteko honako bide honi jarraituko zaio: dirulaguntza horrekin, ez zuzen ez
zeharka, onura-hartzaileak ezingo du lansari-gehikuntzarik izan Euskal Autonomi
Elkarteko Administrazioko langileentzat lege honek finkatutako
lansari-gehikuntzatik gora. Horretarako, sailek kasuan kasuko dirulaguntzen
egitarauen arauetan hitzarkin jakin bat agertaraziko dute ezarritako hori bete
dadin. Aipatu diren arauak indarrean daudela eta 1996. urtean zehar lege hau
indarrean sartu aurretik ezargarriak direla uste bada, erreferentzia-hitzarkin
horrek ondorio guztietarako balioa izango du.
Hirugarrena
- Gizarteratzeko gutxieneko diru sarrera
1.- Gizarteratzeko
Gutxieneko Diru-sarrerei buruzko maiatzaren 3ko 2/1990 Legearen II.
atalburuaren eta ondorengoen ezarpena 1996ko abenduaren 31 arte luzatzen da.
2.- Gizarteratzeko
Gutxieneko Diru-sarrerei buruzko maiatzaren 3ko 2/1990 Legearen 6. atalean
ezarritakoaren ondorioetarako, kide bakarreko familientzako gizarteratzeko
gutxieneko zenbatekoa, 1996. urterako, hilabeteka zenbatuta, 40.500 PTAkoa
izango da.
3.- Aparteko
familia lagun batek baino gehiagok osatzen badu, aurreko zenbatekoari %0,3
gehituko zaio onura-hartzailearekin bizi den lehenengo kideagatik; %0,2
bigarren, hirugarren eta laugarren kideengatik, eta 0,1 gainerako
bakoitzagatik.
Laugarrena
- Konpromisozko diru izendapenak etxebizitza arloan
Araubide berezituari egokitzeko
ondorioetarako, baimena ematen zaio Jaurlaritzaren Kontseiluari 1996ko
Aurrekontuko gastuen egoera-orrian sartutako etxebizitzaarloko 1996ko
finantza-hitzarmenetik datozen diru-izendapenak berriz izendatzeko. Epeari
dagokionez, hasieran aurrikusita zegoenetik gehienez ere 5 urtera alda daiteke,
eta, gehikuntzari dagokionez, aipatutako iharduketetarako jarrita zeuden
konpromisozko diru-izendapenen zenbateko osoaren %20raino.
Bosgarrena
- Atxilotuari jartzen zaizkion ofiziozko txandarako eta sorospenerako diru
izendapenak
1.- Uztailaren
24ko 200/1990 Dekretuak eta urriaren 23ko 282/1990 Dekretuak arautu zuten
abokatuek eta auzitegietako eskuordekoek atxilotuari eskaintzen dioten
sorospena burutzeko dirula-guntzen ihardunbidea. Dekretu horietan
aurriku-sitako prezioen moduluetako zenbatekoak eta elkargoko kudeaketaren
gastuen zenbatekoak, honenbestez, 1995erako ezarritako berberak izango dira.
2.- Aurreko
lerroaldian aipatutako arauetan aurrikusten diren elkargoko kudeaketaren
gastuen zenbatekoak eta prezioen moduluetako zenbatekoak, ofiziozko txandari
dagokionez, %2,5 haziko dira 1995eko ekitaldian ezarritakoen aldean.
Seigarrena
- Inbertsio estrategikoetarako fondoa
1.- Batetik,
Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen
Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 19.
ataleko b) azpiatalean ezarritakoaren aurka jarri gabe, eta, bestetik, Foru
Aldundiek Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontuari egin beharreko Ekarpenak,
alegia, 1992, 1993, 1994, 1995 eta 1996. urteetakoak, Zehazteko Metodologia
Onartzen duen azaroaren 15eko 5/1991 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian
aurrikusitakoa hezurmamitzeko ekintza zehatzak betetzeko, Jaurlaritzaren
Kontseiluak laguntzak eman ahal izango ditu eta, ondorioz,
aurrekontu-konpromisoak hartu, beti ere, konpromiso horiek inbertsio
estrategikoetarakoak badira eta Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren
erabakiek, berorietan agertzen den moduan, finantza-babesa ematen badiete
laguntza horiei.
2.- Laguntzen
kudeaketa Euskadiko Garatze Kapitalaren Baltzua, ABren bitartez egin ahal
izango da, beti ere, lankidetzarako akordioetan azaltzen diren moduak eta erak
lokarri izango direlarik. Baltzu horrek erakunde laguntzaile gisa ihardun ahal
izango du, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak hala adierazten baitu. Dekretu
horrek, besteak beste, dirulaguntzen kudeaketan parte hartzen duten erakunde
laguntzaileen jaurbidea eta betebeharrak arautzen ditu.
Zazpigarrena
- Lanbide prestakuntzarako dotazioen kudeaketa
Euskal Autonomi Elkarteko 1996. urteko
Aurrekontu Orokorretako 32310 Egitarauan etengabeko lanbide-prestakuntzarako
azaltzen diren dotazio guztiak edo zati bat, izan ere, elkartearen eremuan
nortasun juridiko propioarekin sor daitekeen erakunde baten esku utzi ahal
izango dira, halakorik sortzen bada, Euskadin prestakuntza-lanean ari diren
enpresetan prestakuntza-planak garatu eta aplikatzeko fondo kontsumagarri
guztien kudeaketarako eta koordinaziorako.
Hori gertatuz gero, lege honen xedapen
gehigarrietako lehenengoan aipatzen den batzordeak enplegu-egitarauaren eta
langabetuak lanerako prestatzeko egitarauaren kontrol- eta jarraipen-lanak
egingo ditu.
Zortzigarrena
- Giza baliabideen arrazionalizazioa
1.- Administrazioaren
egiturak eta giza baliabideak arrazionalizatu eta hobetzeko prozesuan aurrera
egiteko, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996. urteko ekitaldian borondatezko
jubilazioak egiteko plan bat prestatu ahal izango du bai administrazio
orokorrerako bai bere erakunde autonomiadunetarako.
2.- Era
berean, Administrazioak dituen giza baliabideei barnean berriz lanpostuak
izendatu ahal izateko, aurrekontuetan jasota egon arren 1992. urteko
ekitalditik bete gabe dauden lanpostuen kasuan, edo ezabatu egingo ditu edo,
kasua beste hau bada, berriro izendatu ahal izango ditu sei hilabeteko epean
Jaurlaritzaren Kontseiluak, kontuan izanik 1996. urteko ekitaldiko
aurrekontuetan diru-izendapenak dituzten plantiletan jasotako lanpostuak
direla. Lanpostuak ezabatu edo, kasua beste hau bada, berriro izendatu, Ogasun
eta Herri Administrazio Sailaren proposamenez egingo da, Administrazioa
Eraberritzeko Bulegoak derrigorrez egin behar duen txostena jaso eta gero, beti
ere ikusiko diren benetako premien arabera. Gora-behera horiek lanpostuen
zerrendetan jasoko dira.
3.- Aurreko
bi idazatietan aipatutakoa aplikatzen denean aurrekontuetan izan daitezkeen
aldaketak egiteko baimena Ogasun eta Herri Administrazio Sailak emango du,
batere mugarik jarri gabe.
Bederatzigarrena
- Euskal Autonomi elkarteko instituzio erakundeentzako aholkularitza juridikoa
Euskal Autonomi Elkarteko
instituzio-administrazioari aholkularitza juridikoa eman eta epaiketan bere
defentsa eta ordezkaritza egiten dutenak Eusko Jaurlaritzako Araubide Juridiko
eta Autonomi Garapenerako Idazkaritza Nagusiko zerbitzu juridikoak direnean,
diru-konpentsazio bat jaso dezake emandako zerbitzu horrek, horretarako
ezarritakoarekin bat etorriz.
Hamargarrena
- Inbertsioak sustatzeko fondoa
1.- Inbertsioak
Sustatzeko Fondoko laguntzen kudeaketa egin, erakunde laguntzaile baten bidez
egin ahal izango da. Horretarako, lankidetza-akordio bat egin beharko da, hain
zuzen Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren
dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko errejimen orokorra
arautzen duen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek
bete beharreko baldintzak, errejimena eta eginbeharrak ezartzen dituen
abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ohartemandakoarekin bat etorriz.
2.- Aurreko
idazatian ohartemandako kasuan, bada, onartutako proiektuetan ikusitako
inbertsio-planen aldizkotasunaren arabera eskualdatuko zaizkio fondoak erakunde
laguntzaileari. Aipatutako inbertsio-planak egiterakoan sortutako
desbideraketen ondorioz fondorik eratzen bada, habilitatu daitekeen
diru-sarreratzat hartuko da, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean
dauden Lege Xedapenen Testu Bateratua Onartzen duen irailaren 27ko 1/1994
Legegintza Dekretuaren 83. atalaren babespean. Halako kasurik balego, Ogasun
eta Herri Administrazio Sailak egin beharko du habilitazioa.
3.- Habilitatutako
diru-izendapen horiek, bestalde, oraingo ekitaldi honetan Inbertsioak
Sustatzeko Fondoari heldu ahal izango dioten inbertsio-proiektu berrietatik
sortutako aurrekontu-premiak betetzeko aplikatu beharko dira.
Hamaikagarrena
- Azpiegituretako planerako arau bereziak
1.- Diru-izendapenen
kudeaketarako sail bakoitzak bere arloan dituen eskumenak eta Ogasun eta Herri
Administrazio Sailaren eskumenak ezabatu gabe, Lehendakaritzari dagokio
Azpiegituretako Planeko diru-izendapenak gauzatzeko hartzen diren ekimenen
jarraipena egitea.
2.- Azpiegituretako
Planean sartuta egonik desjabetza-ihardunbideak sor ditzaketen iharduerak
herri-onurakoak direla eta gizartearentzako interesgarriak direla deklaratzen
da. Beraz, Eusko Jaurlaritzari baimena ematen zaio ezinbestekoak diren
iharduerak burutzeko ondasunak okupatu eta eskubideak erosteko.
Hamabigarrena
- Lurralde ordezkaritzak berrantolatzea
1.- Ogasun
eta Herri Administrazio Sailak inolako mugakizunik gabe emango du Jaurlaritzaren
Kontseiluak onartutako akordioek ukitutako aurrekontuetan gertatutako aldaketak
gauzatzeko baimena. Hain zuzen ere, lurralde-ordezkaritzak pausoka
berrantolatzeko izango dira akordio horiek, beti ere erakundeen arteko eta
administrazioen arteko koordinazioa bermatzeko, subsidiarietate, eraginkortasun
eta efizientzia irizpideak oinarri direla. Hiru bide erabil daitezke
horretarako: bata, arlo berezietan Eusko Jaurlaritzak egindako
lurralde-iharduerak biltzen dituzten zerbitzuetarako zentro bateratuetan zenbait
funtzio sartzea; bestea, zenbait zerbitzu zuzenean foru-aldundiei eta udalei
egoztea, edo bestela, hirugarrena, antolamendua arrazionalizatuz, kudeaketa
deszentralizatzeko prozesuen bidez.
2.- Jaurlaritzaren
Kontseiluak zehaztuko du zeintzuk diren, egun halako edo holako sailari
atxikita egon arren, aurreko lerroaldian xedatutakoa betetzeko har daitezen
neurriek ukituko dituzten zerbitzuak, baliabide materialak eta giza
baliabideak. Neurri horien artean, ezinbestean sartu behar dira Kulturako lurralde-ordezkaritzak
1996. urteko ekitaldian. Beharrezkoak diren lekualdaketak, murrizpenak edo
izendapen berriak, aldiz, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren proposamenez
egingo dira, Administrazioa Eraberritzeko Bulegoaren derrigorrezko txostena
jaso eta gero. Zehaztasun horiek guztiok, bestalde, sailetako egitura
organikoak eta egitekoenak finkatuko dituzten xedapenetan eta lanpostuen
zerrendetan agertu beharko dira.
Indargabetzeko
Xedapen Bakarra
Lege hau indarrean jartzen denean, bada,
indargabetuta geldituko dira bai Euskal Autonomi Elkarteko 1984ko Aurrekontu
Orokorrak Onartzen dituen abenduaren 20ko 30/1983 Legearen gehigarrizko
xedapenetatik laugarrena eta III. eraskina (Euskal Autonomi Elkarteko 1985eko
Aurrekontu Orokorrak Onartzen dituen maiatzaren 28ko 4/1985 Legearen
gehigarrizko xedapenetatik bosgarrenak eutsi zion indarrean horri hurrengo
ekitaldietarako), bai Euskal Autonomi Elkarteko 1990eko Aurrekontu Orokorrak
Onartzen dituen abenduaren 22ko 10/1989 Legearen 12.3 atala eta, azkenik, bai Euskal
Autonomi Elkarteko 1991ko Aurrekontu Orokorrak Onartzen dituen maiatzaren 30eko
1/1991 Legearen 30.6 atala ere.
Azken
Xedapenak
Lehenengoa
1.- Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei
buruz Indarrean dauden Legezko Manuen Bateratutako Idazkia onartzeko maiatzaren
17ko 1/1988 Legegintza Dekretuaren 42. atalari lerroaldi berri bat gehitzen
zaio. Honela dio:
"3.- Auzipetze
Zibilaren Legearen XII. atalburuko 1. eta 8. sekzioetan eta XIII. atalburuko 6.
sekzioan -biok ere II. liburukoak dira- eta Ordainketak Eteteko 1922ko
uztailaren 26ko Legean ohartemandako lehiaketa-prozesuetako akordioak edo
hitzarmenak izenpetzeko, arauz zehaztu dadin organoaren baimena baino ez da
beharko".
2.- Bingo
Jokuaren gaineko Zergari eta Zoripeko Jokuak Egiteko Bide Ematen duten Makinez
eta Gailu Automatikoez Baliatuz Egiten diren Jokuen gaineko Tasaren
Errekargoari buruzko urriaren 16ko 6/1992 Legearen 13. atala aldatu egiten da.
Hona atal horren idazkera berria:
"13. Atala - Karga-mota
Errekargoaren karga-mota %12koa izango da".
Bigarrena
- Jaurlaritzari ematen zaion baimena
1.- Jaurlaritzaren
ekonomi politika orokorraren barruan eta Herri Administrazioaren gastua
arrazionalizatu eta Administrazioa bera eraberritzeko politikari jarraiki,
baimena ematen zaio Eusko Jaurlaritzari diru-izendapenetan burutu beharko diren
egokitzapenak hezurmami ditzan. Egokitzapen horiek, nolanahi ere,
azpiegituretako plan bereziak eta beste ezarri eta abian jartzeko izango dira.
Aurrekoarekin batera, kontuan hartzekoak dira, halaber, Euskal Autonomi
Elkarteko arlo publikoko enpresen neurriei buruz irekita dauden
hausnarketa-prozesuak eta erakunde autonomiadunen eta
erakunde-administrazioaren zuzenbide pribatuko herri-erakundeen iharduteko
moduari buruzkoak.
2.- Eusko
Jaurlaritzak ahalmena izango du lege hau garatu eta betearazteko behar diren
erabaki guztiak emateko.
Hirugarrena
- Indarrean sartzea
Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian
oso-osorik argitaratzen den egunean bertan sartuko da indarrean.
I ERASKINA
KONPROMISOZKO DIRU IZENDAPENAK
Euskal Autonomi Elkarteko
Administrazioaren eta erakunde autonomiadunen aurrekontuko gastuen
egoera-orriko konpromisozko diru-izendapenak eta zuzenbide pribatuko
herri-erakundeen eta herri-baltzuen gerorako konpromisoak, 1996. urtean
sortutakoak.
III ERASKINA
DIRU IZENDAPEN HANDIGARRIAK
1.- Euskal
Autonomi Elkarteko Administrazioan eta bere erakunde autonomiadunetan
diharduten langileei ordaintzeko den I. atalburuko diru-izendapenak, horrela
beteko baitira Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean
ezarritako lansarien arauak.
2.- Lan-hitzarmeneko
langileei ordaintzeko diru-izendapenak, baldin eta indarrean dagoen araubideari
jarraiki erabakitako soldata-gehikuntzen ondorioz diru-izendapenok gehitu behar
badira.
3.- Benetan
egindako zerbitzualdiaren hirurtekoak ordaintzeko diru-izendapenak, eta Herri
Administrazioan Egindako Zerbitzuak Aitortzeari buruzko abenduaren 26ko 70/1978
Legean xedatutakoa ezartzeko diru-izendapenak.
4.- Dauden
lanpostu hutsak direla eta, urritu diren langileen dotazioen diru-izendapenak,
baldin eta ezargarria den legediaren arabera betetzen badira lanpostu huts
horiek.
5.- Klase
pasiboetako diru-izendapenak, beti ere diru-izendapenok sortu ziren urtean
zeuden betebeharren aitortze-mailaren arabera eta indarrean dagoen araubideak
ezarritakoari jarraiki.
6.- Aurrekontuetan
egindako akats teknikoen ondorioz ukituta geratzen diren diru-izendapenak eta,
batez ere, transferentzien akordioetan akats horiek zuzentzeko jasotako
diru-izendapenak, hain zuzen ere, zuzenketa egiteak dakarren kostuaren
gehikuntzari aurre egiteko.
7.- Euskal
Autonomi Elkarteko Administrazioak jaulkitako mota guztietako Herri Zorraren
beharkizunak betetzeko diru-izendapenak. Hona hemen beharkizunen jatorria:
batetik, kapitalaren korrituak eta amortizazioa, eta, bestetik, Herri Zorra
jaulki, bihurtu, trukatu edo amortizatzeko eragiketek dakartzaten gastuak,
langile-gastuak izan ezik.
8.- Hezkuntza-arloan
itundutako konpromisoak bermatzeko diru-izendapenak, bai eta konpromisoak
finantzatzeko diru-izendapenak ere (Eskola-ituna).
9.- Indarrean
dagoen legediaren arabera, beste toki batean bizitzeagatik langileari dagozkion
kalte-ordainak ordaintzeko diru-izendapenak, baldin eta kalte-ordain horiek
jasotzeko eskubidea aitortu bada lanpostu horretarako.
10.- Elbarrientzako
ospitaleko eta ospitalez kanpoko farmazi laguntza, protesiak eta ibilgailuak
ordaintzeko diru-izendapenak, hain zuzen ere, Osakidetza-Servicio Vasco de
Salud erakunde autonomiadunaren aurrekontuan horretarako jasota daudenak.
11.- Gizarteratzeko
Gutxieneko Diru-sarrerari buruzko maiatzaren 3ko 2/1990 Legean zehazten den
gizarte-laguntza ekonomikoa ordaintzeko diru-izendapenak.
12.- Indarrean
dagoen legediaren arabera, indarkeriaren biktimentzako dirulaguntzak eta, oro
har, laguntzak ordaintzeko diru-izendapenak.
IV
ERASKINA
ITUNDUTAKO IKASTETXEETAKO GASTUEI AURRE
EGITEKO EKONOMI MODULUA
1.- Lege
honen 22. atalak aurrikusten duenaren arabera, itundutako ikastetxeetako
ikasgela bakoitzeko ekonomi moduluak osatzen dituzten urteko kopuruak honela
geratuko dira hezkuntza-maila guztietarako, modulu betea daukaten gela itunduei
dagokienez:
2.- Zatizko
moduluek 1996. urteko ekitaldirako izango duten igoera, orokorrean, %3,5 izango
da, baina irakasleen ordainketak berdintzeko 1995eko kopuruak gehituta.
3.- BBBko
1. eta 2. ikasturteetako zatizko modulua modulu betearen %65era helduko da
1996. urteko azken hiruhilekoan.
AURREKONTUAREN
GASTU-ESTATUAN SARTUTAKO ALDAKETAK.
Legearen testu artikulatuak onetsitako
dotazioak Aurrekontuaren egitarau-sailkapenean dauden partiden artean banatuko
dira eta sailkapen horretan ageri den zenbatekoan, lege-proiektuarekin batera
doan dokumentazioan xehekaturik ageri diren bezala, honako aldaketa hauekin:
00
SAILA. LEGEBILTZARRA
11110
egitaraua. Legebiltzarra
Gutxitu egiten da 281.295.270 pezeta 01
Zerbitzuko 458 kontzeptuko "Eusko Legebiltzarreko" izeneko 001
partidaren dotazioa.
01
SAILA. LEHENDAKARITZA
13110
egitaraua. Kanpo Ekintza
Gehitu egiten da 50.000.000 pezeta 09
Zerbitzuko 480 kontzeptuko "Euskal Etxeei eta Euskal Etxeen
Federazioei" izeneko 001 partidaren dotazioa.
02
SAILA. LEHENDAKARIORDETZA
11230
egitaraua. Lehendakariordetza
Sortu egiten da 13 Zerbitzuko 120
kontzeptuan "2 A. Funtzionarien lansaritarako" izeneko A partida,
11.146.353 pezetakoa.
Sortu egiten da 13 Zerbitzuko 160
kontzeptuan "2 A. Funtzionarien Gizarte Segurantzarako" izeneko A
partida, 2.563.279 pezetakoa.
Gutxitu egiten da 7.703.318 pezeta 20
Zerbitzuko 100 kontzeptuko "Goi-kargudunen lansariak" izeneko D
partidaren dotazioa.
Gehitu egiten da 71.063 pezeta 20
Zerbitzuko 120 kontzeptuko "Funtzionarien lansariak" izeneko A
partidaren dotazioa.
Gutxitu egiten da 207.764 pezeta 20
Zerbitzuko 160 kontzeptuko "Funtzionarien lansariak" izeneko A
partidaren dotazioa.
Gutxitu egiten da 1.430.092 pezeta 20
Zerbitzuko 160 kontzeptuko "Goi-kargudunen lansariak" izeneko D
partidaren dotazioa.
03
SAILA. OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIOA
12110
egitaraua. Egitura eta laguntza
Gutxitu egiten da 3.382.739 pezeta 00
Zerbitzuko 120 kontzeptuko "Funtzionarien lansariak" izeneko A
partidaren dotazioa.
Gutxitu egiten da 845.018 pezeta 00
Zerbitzuko 160 kontzeptuko "Funtzionarien lansariak" izeneko A
partidaren dotazioa.
12130
egitaraua. Funtzio publikoa, hautaketa eta langileen prestakuntza
Gutxitu egiten da 11.146.353 pezeta 20
Zerbitzuko 120 kontzeptuko "Funtzionarien lansariak" izeneko A
partidaren dotazioa.
Gutxitu egiten da 2.563.279 pezeta 20
Zerbitzko 160 kontzeptuko "Funtzionarien lansariak" izeneko A
partidaren dotazioa.
04
SAILA. JUSTIZI, EKONOMI, LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA
14120
egitaraua. Justizia
Gutxitu egiten da 10.000.000 pezeta 13
Zerbitzuko 480 kontzeptuko "Giza eskubideak" izeneko 008 partidaren
dotazioa.
Sortu egiten da 13 Zerbitzuko 480
kontzeptuan "Adin txikiko lege-urratzaileen internamendua" izeneko
028 partida, 10.000.000 pezetakoa.
31120
egitaraua. Lan eta Gizarte Segurantza eta lan-osasuna
Gutxitu egiten da 101.298.941 pezeta 31
Zerbitzuko 453 kontzeptuko "Osalanen gastu arruntetarako
transferentziak" izeneko 001 partidaren dotazioa.
31210
egitaraua. Gizarte laguntza eta ongizatea
Sortu egiten da 34 Zerbitzuko 452
kontzeptuan "Onura gutxieneko aldeetan gizarte zerbitzuak hobetzea. (PII) In. Inf. Planari eratxikia"
izeneko 002 partida, 40.000.000 pezetakoa.
32110
egitaraua. Enplegua
Gehitu egiten da 500.000.000 pezeta 32
Zerbitzuko 454 kontzeptuko "Egailan" izeneko 001 partidaren dotazioa.
Kendu egiten da 32 Zerbitzuko 780
kontzeptuko "Enplegurako azpiegiturak. (PII) In. Inf. Planari eratxikia"
izeneko, 379.000.000 pezetako 001 partida.
Sortu egiten da 32 Zerbitzuko 840
kontzeptuan "Egailan. Hardware eta telekomunikazioak. Enplegurako
azpiegiturak. (PII) In. Inf. Planari
eratxikia" izeneko 001 partida, 239.000.000 pezetakoa.
Sortu egiten da 32 Zerbitzuko 840
kontzeptuan "Egailan" izeneko 002 partida, 100.000.000 pezetakoa.
32120
egitaraua. Gizarte-ekonomia
Aldatu egiten da 33 Zerbitzuko 480 kontzeptuko
001 partidaren izena, izen berria hau izango delarik:
"Elkarte-egiturentzako laguntza".
Aldatu egiten da 33 Zerbitzuko 480
kontzeptuko 002 partidaren izena, izen berria hau izango delarik:
"Gizarte-ekonomiarako prestakuntza".
32310
egitaraua. Prestakuntza
Gutxitu egiten da 300.000.000 pezeta 32
Zerbitzuko 470 kontzeptuko "Prestakuntza okupazionala. FSEk
finantzaturikoa. Konpromisozko diru-izendapena. 1997: 200,0 M.; GUZTIRA: 200,0
M." izeneko 006 partidaren dotazioa.
Sortu egiten da 32 Zerbitzuko 470
kontzeptuan "Onura gutxieneko aldeetan prestakuntzarako eta enplegurako
Plan berezia. (PII) In. Inf. Planari
eratxikia" izeneko 008 partida, 100.000.000 pezetakoa.
Gutxitu egiten da 300.000.000 pezeta 32
Zerbitzuko 480 kontzeptuko "Prestakuntza okupazionala. FSEk
finantzaturikoa. Konpromisozko diru-izendapena. 1997: 468,5 M.; GUZTIRA: 468,5
M." izeneko 006 partidaren dotazioa.
O5
SAILA. HERRIZAINGOA
22110
egitaraua. Egitura eta laguntza
Gutxitu egiten da 7.045.835 pezeta 01
Zerbitzuko 110 kontzeptuko "Aldi baterako langileen lansariak"
izeneko X partidaren dotazioa.
Gutxitu egiten da 1.430.092 pezeta 01
Zerbitzuko 160 kontzeptuko "Aldi baterako langileen lansariak"
izeneko X partidaren dotazioa.
46110
egitaraua. Hauteskunde-prozesuak
Sortu egiten da 14 Zerbitzuko 480
kontzeptuan "Autonomi Elkartean diharduten alderdi politikoentzako
dirulaguntzak beren ohiko funtzionamendu-gastuei aurre egiteko, Eusko
Jaurlaritzak banatzekoak Alderdi Politikoen Finantzaketarako Lege Organikoaren
irizpidearen arabera, azken autonomi hauteskundeetako emaitzak oinarri
hartuz" izeneko 001 partida, 400.000.000 pezetakoa.
06
SAILA. INDUSTRIA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA
71110
egitaraua. Nekazaritza eta baserri-garapena
Gehitu egiten da 20.000.000 pezeta 42
Zerbitzuko 470 kontzeptuko "Esne-kuoten erosketa abeltzain gazteen artean
banatzeko" izeneko 003 partidaren dotazioa.
Gutxitu egiten da 27.000.000 pezeta 42
Zerbitzuko 480 kontzeptuko "Nekazaritza Ganbarak" izeneko 002
partidaren dotazioa.
Gehitu egiten da 7.000.000 pezeta 42
Zerbitzuko 480 kontzeptuko "Jarraiango prestakuntza" izeneko 005
partidaren dotazioa.
Gehitu egiten da 130.000.000 pezeta 42
Zerbitzuko 780 kontzeptuko "Nekazal azpiegiturak. (PI.I.) In. Inf. Planari eratxikia"
izeneko 001 partidaren dotazioa.
72120
egitaraua. Industri politika
Gutxitu egiten da 130.000.000 pezeta 11
Zerbitzuko 843 kontzeptuko "Industri azpiegiturak. (PII) In. Inf. Planari eratxikia"
izeneko 001 partidaren dotazioa.
08
SAILA. OSASUNA
41120
egitaraua. Osasun aseguramendu eta kontratazioa
Gehitu egiten da 101.298.941 pezeta 13
Zerbitzuko 453 kontzeptuko "Osasun-asistentzia. SVS/Oren zuzeneko
kudeaketa" izeneko 008 partidaren dotazioa.
09
SAILA. KULTURA
45110
egitaraua. Egitura eta laguntza
Gutxitu egiten da 7.703.318 pezeta 01
Zerbitzuko 110 kontzeptuko "Aldi baterako langileen lansariak"
izeneko X partidaren dotazioa.
Gutxitu egiten da 1.430.092 pezeta 01
Zerbitzuko 160 kontzeptuko "Aldi baterako langileen lansariak"
izeneko X partidaren dotazioa.
10
SAILA. LURRALDE ANTOLAMENDU, ETXEBIZITZA ETA INGURUGIROA
43120
egitaraua. Etxebizitza
Gutxitu egiten da 30.000.000 pezeta 12
Zerbitzuko 660 kontzeptuko "Arkitektura eta etxebizitza gaietako ikerlanen
eta egitasmoen urteroko Plana" izeneko 001 partidaren dotazioa.
Gehitu egiten da 24.000.000 pezeta 12
Zerbitzuko 742 kontzeptuko "Arkitektura-intereseko eraikuntzak egin,
urbanizatu eta birgaitzeko hitzarmenak. Konpromisozko diru-izendapena. 1997:
90,0 M.; GUZTIRA: 90,0 M." izeneko 001 partidaren dotazioa.
Gehitu egiten da 2.000.000 pezeta 13
Zerbitzuko 660 kontzeptuko "Etxebizitza hutsen gaineko 96-98 bi urterako
enkuestak. Konpromisozko diru-izendapena. 1997: 7,5 M.; 1998: 1,0 M.; 1999: 8,0
M.; GUZTIRA: 16,5 M." izeneko 005 partidaren dotazioa.
44210
egitaraua. Ingurugiroaren babesa
Gehitu egiten da 4.000.000 pezeta 21
Zerbitzuko 480 kontzeptuko "Ebazpenerako eta antolamendurako nazioarteko
Epaitegia" izeneko 003 partidaren dotazioa.
Gutxitu egiten da 7.703.318 pezeta 22
Zerbitzuko 100 kontzeptuko "Goi-kargudunen lansariak" izeneko D
partidaren dotazioa.
Sortu egiten da 22 Zerbitzuko 130
kontzeptuan "1 L. Laneko langilego finkoa" izeneko L partida,
7.703.318 pezetakoa.
Gutxitu egiten da 1.430.092 pezeta 22
Zerbitzuko 160 kontzeptuko "Goi-kargudunen lansariak" izeneko D
partidaren dotazioa.
Sortu egiten da 22 Zerbitzuko 160
kontzeptuan "1 L. Laneko langilego finkoa" izeneko L partida,
1.430.092 pezetakoa.
11
SAILA. GARRAIOAK ETA HERRILANAK
51110
egitaraua. Egitura eta laguntza
Gutxitu egiten da 381.399 pezeta 01
Zerbitzuko 110 kontzeptuko "Aldi baterako langileen lansariak"
izeneko X partidaren dotazioa.
51210
egitaraua. Uren plangintza eta administrazioa
Aldatu egiten 14 Zerbitzuko 660 Kontzeptuko
004 partidaren izena, izen berria hau izango delarik: "Lurpeko uretan
aritzeko lanerako lankidetza-hitzarmena. (PII) In. Inf. Planari eratxikia. Aurreko urteetan
hitz emandako diru-izendapenak. 1997: 136,0 M.; GUZTIRA:
136,0 M.".
51330
egitaraua. Bilbaoko Hiri Trenbidea (F.M.B.)
Aldatu egiten da 12 Zerbitzuko 742
kontzeptuko 002 partidaren izena, izen berria hau izango delarik:
"Metroaren II. bidearen finantzaketa. (PI.I.) In. Inf. Planari eratxikia".
51410
egitaraua. Errepideen plangintza eta sustapena
Aldatu egiten da 12 Zerbitzuko 760
kontzeptuko 001 partidaren izena, izen berria hau izango delarik:
"Inbertsiotarako dirulaguntza DEBASAri. (PII) In. Inf. Planari eratxikia".
Aldatu
egiten da 12 Zerbitzuko 780 kontzeptuko 001 partidaren izena, izen berria hau
izango delarik: "Bide-azpiegiturak A/8-A/68 estekatzea barne izanez. (PII)
In. Inf. Planari eratxikia".
51420
egitaraua. Garraioaren antolamendua
Aldatu egiten da 11 Zerbitzuko 770
kontzeptuko 002 partidaren izena, izen berria hau izango delarik: "96ko
Dekretuko interes-puntuetarako laguntzak. Konpromisozko diru-izendapena. 1997: 25 M.; 1998: 25 M.; 1999tik 2006ra urteko 20
M.".
12 SAILA. MERKATARITZA, KONTSUMO
ETA TURISMOA
44310
egitaraua. Kontsumoa
Gutxitu egiten da 4.000.000 pezeta 11 Zerbitzuko
452 kontzeptuko "OMICS" izeneko 001 partidaren dotazioa.
Sortu egiten da 11 Zerbitzuko 452
kontzeptuan "Etxebizitzaren eta kredituaren gaineko informazio eta
aldezpenerako eredutarako Programa" izeneko 002 partida, 8.000.000
pezetakoa.
Gutxitu egiten da 4.000.000 pezeta 11
Zerbitzuko 480 kontzeptuko "Kontsumitzaileen elkarteen mantenimendua"
izeneko 001 partidaren dotazioa.
62120
egitaraua. Barne-merkataritza
Aldatu egiten da 12 Zerbitzuko 742
kontzeptuko 001 partidaren izena, izen berria hau izango delarik:
"Merkataritza berrindartzeko planak (PERCO) egiteratzea".
54
SAILA. HERRI KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA
54000
egitaraua.
Gehitu egiten da 3.938.986 pezeta 00
Zerbitzuko 110 kontzeptuko "Aldi baterako langileen lansariak"
izeneko dotazioa.
Gehitu egiten da 1.210.271 pezeta 00
Zerbitzuko 160 kontzeptuko "Aldi baterako langileen
gizarte-kotizazioak" izeneko dotazioa.
Gutxitu egiten da 5.149.257 pezeta 00
Zerbitzuko 259 kontzeptuko "Beste zenbait lan" izeneko dotazioa.
99 SAILA. ZENBAIT SAIL
12220 egitaraua. Diru-izendapen orokorra
Gutxitu egiten
da 18.511.396 pezeta 09 Zerbitzuko 680 kontzeptuko "Diru-izendapena,
zenbait ordainketa-diruizendapenetako horniduren urritasunari, dotaziorik
gabeko behar berriei edo diru-izendapen zabalgarrien finantzaketari aurre
egiteko" izeneko 001 partidaren dotazioa.
Gutxitu egiten
da 400.000.000 pezeta 09 Zerbitzuko 680 kontzeptuko "Diru-izendapena,
zenbait ordainketa-diruizendapenetako horniduren urritasunari, dotaziorik
gabeko behar berriei edo diru-izendapen zabalgarrien finantzaketari aurre
egiteko" izeneko 001 partidaren dotazioa.
Gehitu egiten
da 281.295.270 pezeta 09 Zerbitzuko 680 kontzeptuko "Diru-izendapena,
zenbait ordainketa-diruizendapenetako horniduren urritasunari, dotaziorik
gabeko behar berriei edo diru-izendapen zabalgarrien finantzaketari aurre
egiteko" izeneko 001 partidaren dotazioa.
"OSAKIDETZA"
ERAKUNDE AUTONOMO ADMINISTRATIBOA
41210
egitaraua. Egitura eta laguntza
Gehitu egiten da 17.219.154 pezeta 01
Zerbitzuko 150 kontzeptuko "SVS/ OSAKIDETZAko langileen lansari
finkoak" izeneko H partidaren dotazioa.
Gehitu egiten da 4.180.167 pezeta 01
Zerbitzuko 160 kontzeptuko "SVS/ OSAKIDETZAko langileen lansari
finkoak" izeneko H partidaren dotazioa.
Gehitu egiten da 27.166.239 pezeta 02
Zerbitzuko 150 kontzeptuko "SVS/ OSAKIDETZAko langileen lansari
finkoak" izeneko H partidaren dotazioa.
Gehitu egiten da 6.814.993 pezeta 02
Zerbitzuko 160 kontzeptuko "SVS/ OSAKIDETZAko langileen lansari
finkoak" izeneko H partidaren dotazioa.
Gehitu egiten da 35.919.953 pezeta 03
Zerbitzuko 150 kontzeptuko "SVS/ OSAKIDETZAko langileen lansari
finkoak" izeneko H partidaren dotazioa.
Gehitu egiten da 9.998.435 pezeta 03
Zerbitzuko 160 kontzeptuko "SVS/ OSAKIDETZAko langileen lansari
finkoak" izeneko H partidaren dotazioa.
"OSALAN
/ INSTITUTO VASCO DE SEGURIDAD Y SALUD LABORALES" ERAKUNDE AUTONOMO
ADMINISTRATIBOA
31130
egitaraua. Laneko segurtasun eta osasuna
Gutxitu egiten da 80.305.346 pezeta 01
Zerbitzuko 120 kontzeptuko "Funtzionarien lansariak" izeneko A
partidaren dotazioa.
Gutxitu egiten da 20.993.595 pezeta 01
Zerbitzuko 160 kontzeptuko "Funtzionarien lansariak" izeneko A
partidaren dotazioa.
"EGAILAN, S.A." SOZIETATE PUBLIKOA
Kapital-aurrekontua. Inbertsioak
Gehitu
egiten da 196.932.000 pezeta 03 epigrafeko "Informatikako
aplikazioak" izeneko 0305 epigrafeatalaren dotazioa.
Sortu
egiten da 04 epigrafean "Instalazio teknikoak eta makineria" izeneko
0402 epigrafeatala, 34.800.000 pezetakoa.
Gehitu egiten da 15.980.000 pezeta 04
epigrafeko "Beste zenbait instalazio, tresneria eta altzari" izeneko
0403 epigrafeatalaren dotazioa.
Sortu egiten da 04 epigrafean
"Informazio prozesuetarako tresneriak" izeneko 0405 epigrafeatala,
86.288.000 pezetakoa.
Kendu egiten da 10 epigrafeko
"Diruzaintza" izeneko 1005 epigrafeatalaren dotazioa, -5.000.000
pezetakoa, azken zenbakoa 0 pezetatan geratzen dela.
Gehitu egiten da 45.171.000 pezeta
"Ekitaldiko galera" izeneko 11 epigrafearen dotazioa.
Ustiapen-aurrekontua.
Gastuak
Gehitu egiten da 36.006.000 pezeta 03 epigrafeko
0301 epigrafeataleko "Egailan Sozietatearen plantila, 1996ko abenduaren
31rako aurrikusitakoa, 25 lagunek osatzen dute" izeneko 1 partidaren
dotazioa.
Aldatu egiten da 03 epigrafeko 0301
epigrafeataleko 1 partidaren izena, izen berria hau izango delarik:
"Egailan Sozietatearen plantila, 1996ko abenduaren 31rako aurrikusitakoa,
36 lagunek osatzen dute".
Gehitu egiten da 15.456.000 pezeta 03
epigrafeko "Gizarte-zorrak" izeneko 0302 epigrafeatalaren dotazioa.
Gehitu egiten da 45.171.000 pezeta "Higiezinen
ordainketarako dotazioak" izeneko 04 epigrafearen dotazioa.
Gehitu egiten da 5.115.000 pezeta 06
epigrafeko 0602 epigrafeataleko "Lokal berrien alogera egoitza nagusia
Vitoria-Gasteizen izateko eta Bilboko eta Donostiako lokalei eusteko"
izeneko 1 partidaren dotazioa.
Gehitu egiten da 6.105.000 pezeta 06
epigrafeko "Konponketak eta kontserbazioa" izeneko 0603
epigrafeatalaren dotazioa.
Gehitu egiten da 124.209.000 pezeta 06
epigrafeko 0604 epigrafeataleko "Garbiketa, laneko eta kontularitzako aholkularitza,
erroldaratzeak eta notariak, kanpoko azterlanak, dokumentaziogintza"
izeneko 01 partidaren dotazioa.
Gehitu egiten da 882.000 pezeta 06
epigrafeko "Garraioak" izeneko 0605 epigrafeatalaren dotazioa.
Gehitu egiten da 278.000 pezeta 06 epigrafeko"Aseguru-primak"
izeneko 0606 epigrafeatalaren dotazioa.
Gehitu egiten da 80.000 pezeta 06
epigrafeko "Banku-zerbitzuak eta antzerakoak" izeneko 0607
epigrafeatalaren dotazioa.
Gehitu egiten da 73.370.000 pezeta 06
epigrafeko "Publizitatea, propaganda eta harreman publikoak" izeneko
0608 epigrafeatalaren dotazioa.
Gehitu egiten da 1.941.000 pezeta 06
epigrafeko "Hornigaiak" izeneko 0609 epigrafeatalaren dotazioa.
Gehitu egiten da 11.944.000 pezeta 06
epigrafeko 0610 epigrafeataleko "Inprenta, dokumentu-baseak, harpidetzak,
informatikako materiala, fotokopiak, bulegorako gaiak..." izeneko 1
partidaren dotazioa.
Gehitu egiten da 8.615.000 pezeta 06
epigrafeko "Bidaia-gastuak" izeneko 0611 epigrafeatalaren dotazioa.
Gehitu egiten da 219.899.000 pezeta 06
epigrafeko "Beste zenbait zerbitzu" izeneko 0612 epigrafeatalaren
dotazioa.
Gehitu egiten da 100.000 pezeta 06
epigrafeko "Beste zenbait tributu" izeneko 0615 epigrafeatalaren
dotazioa.
EUSKADIKO
ETXEBIZITZA ETA LURRA, S.A.
Kapital-aurrekontua.
Inbertsioak
Gehitu egiten da 500.000.000 pezeta 10
epigrafeko "Diruzaintza" izeneko 1005 epigrafeatalaren dotazioa.
Gutxitu egiten da 500.000.000 pezeta 07
epigrafeko "Mailegu-erakundeekin zorra areagotzea" izeneko 1007
epigrafeatalaren dotazioa.
AURREKONTUKO
DIRUSARREREN EGOERA-ORRIAN EZARRITAKO ALDAKETAK
"OSAKIDETZA"
ERAKUNDE AUTONOMO ADMINISTRATIBOA
41210
egitaraua. Egitura eta laguntza
Gehitu egiten da 101.298.941 pezeta 04
Zerbitzuko 450 kontzeptuko "Osasun Sailari transferentziak gastu
arrunterako" izeneko 001 partidaren dotazioa.
"OSALAN"
ERAKUNDE AUTONOMO ADMINISTRATIBOA
31130
egitaraua. Laneko segurtasun eta osasuna
Gutxitu egiten da 101.298.941 pezeta 01
Zerbitzuko 450 kontzeptuko "Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren
transferentzia arrunta" izeneko 001 partidaren dotazioa.
"EGAILAN, S.A." SOZIETATE PUBLIKOA
Kapital-aurrekontua.
Finantzaketa
Sortu egiten da 01 epigrafean
"Kapital soziala" izeneko 0101 epigrafeatala, 339.000.000 pezetakoa.
Sortu egiten da 03 epigrafean
"Gauzazkoez besteko higiezinen ordainketarako fondoa" izeneko 0305
epigrafeatala, 26.946.000 pezetakoa.
Gehitu egiten da 18.225.000 pezeta 03
epigrafeko "Gauzazko higiezinen ordainketarako fondoa" izeneko 0306
epigrafeataleko dotazioa.
Ustiapen-aurrekontua.
Sarrerak
Gehitu egiten da 4.000.000 pezeta 02
epigrafeko "Beste zenbait finantza-sarrera" izeneko 0202
epigrafeatalaren sarrera.
Gehitu egiten da 500.000.000 pezeta 03
epigrafeko 0301 epigrafeataleko "EHAEtik (Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte
Segurantza Saila) jaso beharreko transferentzia arruntak. ustiapen-gastuak
finantzatzeko" izeneko 1 partidaren dotazioa.
Gehitu egiten da 45.171.000 pezeta
"Ekitaldiko galera" izeneko 06 epigrafearen dotazioa.
ADMINISTRAZIO
OROKORREKO LANGILEGOAREN ERANSKINEAN SARTUTAKO ALDAKETAK
II
ERANSKINA
. 02 Lehendakariordetza Sailean, 20 Zerbitzuan,
0000 Zentroan, 11230 egitarauan, "Goi-kargudunaren idazkaria" izeneko
lantokian, 02002300 zentro organikoa, 022002 kodea, 1eko dotazioa, 18. mailako
funtzionari baten dotazioa gutxitzea.
. 03 Ogasun eta Herri Administrazio Sailean, 00
Zerbitzuan, 0000 Zentroan, 12110 egitarauan, "Sailburuari laguntzeko
administraria" izeneko lantokian, 02000000 zentro organikoa, 021136
lanpostu-kodea, 1eko dotazioa, 18. mailako funtzionari baten dotazioa
gutxitzea.
. 03 Ogasun eta Herri Administrazio Sailean, 20
Zerbitzuan, 0000 Zentroan, 12130 egitarauan, "Antolakuntza-proiektuetarako
burua" izeneko lantokian, 02003300 zentro organikoa, 022004 lanpostu-kodea,
1eko dotazioa, 27. mailako eta "Antolakuntza-teknikaria", 02003300
zentro organikoa, 022005 lanpostu-kodea, 1eko dotazioa, 23. mailako 2
funtzionarien dotazioa gutxitzea.
III
ERANSKINA
. 02 Lehendakariordetzan, 20 Zerbitzuan, 0000
Zentroan, 11230 egitarauan, 71 Taulan, 05 Kategoriako (zuzendaria) goi-kargudun
baten dotazioa gutxitzea.
. 02 Lehendakariordetzan, 13 Zerbitzuan, 0000
Zentroan, 11230 egitarauan 2 funtzionarien dotazioa gehitzea, horietako bat 23.
mailakoa eta bestea 27.ekoa.
. 02 Lehendakaordetzan, 20 Zerbitzuan, 0000
Zentroan, 11230 egitarauan, 18. mailako funtzionari baten dotazioa gehitzea.
. 05 Herrizaingo Sailean, 01 Zerbitzuan, 00000
Zentroan, 22110 egitarauan, 47 Taulan, 24. Kategoriako (parekatu gabeko
kategoria) aldi baterako langile baten dotazioa gutxitzea.
. 09 Kultura Sailean, 01 Zerbitzuan, 0000
Zentroan, 45110 egitarauan, 47 Taulan, 02 Kategoriako (zuzendariarekin
parekatutako kategoria) aldi baterako langile baten dotazioa gutxitzea.
. 10 Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro
Sailean, 22 Zerbitzuan, 0200 Zentroan, 44210 egitarauan, 60 taulan, 16.
Kategoriako aldi baterako langile baten dotazioa gehitzea.
. 10 Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta
Ingurugiro Sailean, 22 Zerbitzuan, 0200 Zentroan, 44210 egitarauan, 71 Taulan,
05 Kategoriako (zuzendaria) goi-kargudun baten dotazioa gutxitzea.
. 11 Garraio eta Herrilan Sailean, 01
Zerbitzuan, 0000 Zentroan, 41110 egitarauan, aldi baterako langile baten
dotazioa aldatzen da, 47 Taula, 02 Kategoriakoa (zuzendariarekin parekatutako
kategoria) izatetik 47 Taula, 03 Kategoriakoa (29. mailarekin parekatua)
izatera pasatzen dela.
IV ERANSKINA
. 05 Herrizaingo Sailean, 47 Taula, 24
Kategoriako (parekatu gabeko kategoria) eta urteko lansari gordina 7.045.835
pezeta dituen Prentsa, Protokolo eta Harreman Publikoetako Kabineteko
aholkularia kentzea.
. 09 Kultura Sailean, 47 Taula, 02 Kategoriako
(zuzendariarekin parekatutako kategoria) Prentsa aholkularia kentzea.
. 11 Garraio eta Herrilan Sailean, 47 Taula, 02
Kategoriako (zuzendariarekin parekatutako kategoria) "Bide-azpiegituretako
aholkularia" kentzea, horren ordez 47 Taula, 03 Kategoriako (29. mailari
parekatutako kategoria) "Prentsa-aholkularia" sartuz.
OSAKIDETZA
ERAKUNDE AUTONOMO ADMINISTRATIBOKO LANGILEGOARI BURUZKO ERANSKINEAN SARTUTAKO
ALDAKETAK
II ERANSKINA
AURREKONTU PLANTILA
(Lanpostuen zerrendari
jarraiki)
. "Arabako
Area" 01 zerbitzuan eta "Areako zuzendaritza" 1103 Zentroan
lanpostu hauek sartu:
. "Gipuzkoako
Area" 02 zerbitzuan eta "Areako zuzendaritza" 2103 Zentroan lanpostu
hauek sartu:
. "Bizkaiko
Area" 03 zerbitzuan eta "Areako zuzendaritza" 3103 Zentroan
lanpostu hauek sartu:
AURREKONTUKO PLANTILAREN ZEHAZTAPENA EGITARAUKA /
ZERBITZUKA / ZENTROKA
. "Egitura eta
laguntza" 41210 egitarauan, "Arabako Area" 01 zerbitzuan eta
"Areako zuzendaritza" 1103 Zentroan lanpostu hauek sartu:
. "Egitura eta
laguntza" 41210 egitarauan, "Gipuzkoako Area" 02 zerbitzuan eta
"Areako zuzendaritza" 2103 Zentroan lanpostu hauek sartu:
"Egitura eta
laguntza" 41210 Egitarauan, "Bizkaiko Area" 03 zerbitzuan eta
"Areako zuzendaritza" 3103 Zentroan lanpostu hauek sartu:
OSALAN
ERAKUNDE AUTONOMO ADMINISTRATIBOAREN LANGILEGOARI BURUZKO
ERANSKINEAN SARTUTAKO ALDAKETAK
II ERANSKINA
AURREKONTUKO PLANTILA
4 lanpostu, 16, 17, 24 eta 25. mailetakoak,
Arabako UMVI 0411 zentrokoak, ezabatzea.
7 lanpostu, 3 15. mailakoak eta 16, 19, 24
eta 25. mailetako bana, Gipuzkoako UMVI 0521 zentrokoak, ezabatzea.
9 lanpostu, 4 15. mailakoak, 1 17.
mailakoa, 3 24. mailakoak eta 1 25. mailakoa, Bizkaiko UMVI 0631 zentrokoak,
ezabatzea.