6/1990 Legea, ekainaren 15ekoa, Nekazaritza-Bazkundeei buruzkoa.
1990-06-15Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1990/7/6, 134. zk.; EAO, 2012/2/29, 51. zk.
Indargabetua: 2008-01-10
§ 129. 6/1990 LEGEA, EKAINAREN
15EKOA, NEKAZARITZA-BAZKUNDEEI BURUZKOA
ZIOEN
ADIERAZPENA
Euskal
Herrirako Autonomi Estatutoaren 10.21 atalean Nekazaritza-Bazkundeei buruzkoan bakarreango
aginpidea ematen zaio Autonomi Elkarteari, eta horren indarrez egiten da lege
hau, Nekazaritza-Bazkundeak alorreko lanbide-erakuntzetatik, orohartzezkoak
barne, bereizteko, Nekazaritza-Bazkundeek alorrarekiko duten menpekotasuna
sendotzeko eta Bazkundeen egitura eta ihardunbidea euskal nekazaritzaren
egoerari egokitzeko xedez.
Horretarako
Bazkundeak Herri-alorreko Legepidetzako Bazkun gisa eratzen dira eta beren
egitekoak iritzi ematekoak eta Herri-Administraritzekin lankide izatekoak,
Administraritzek eurek horien esku utzi ditzatenak eta nekazaritza-alorrari
zerbitzu egitea izango dira, zerbitzu horiek, nekazaritzako lanbide-erakuntzek
beren gain hartzen ez dituzten guztietan, orohartzezko eta irabazte-xederik
gabekoetara mugatzen dira, eta Bazkundeek, orohartzezko lanbide-elkargoei
dagozkien nekazarien lanbide, gizarte eta ekonomi-aldetikako zuduen aldeko
ordezkotzarik, eskerik eta ituneketarik beren gain hartzerik ez dutela izango
erabakitzen da.
Nekazaritza-Bazkundeetako
hautatzaile eta hautagai izateko baldintzei buruzkoan, nekazaritzako
lanbide-ustiategien jabeak izango direla erabakitzen da, jabeak
lege-nortasundunak diren kasutan, legezko ordezkaria izango dela, norbanaka,
bertara joanez eta lan bakar hori dutela, familiko ustiategian lan egin dezaten
ustiategi-jabearen familikoak eta famili-mailako nekazaritza-ustiategian
laguntzera joaten direnak barne, beti ere Gizarte-Segurantzako berarizko
Nekazaritza-Jaurpidean nahiz Bere Konturako Langileen Berarizko Jaurpidean
izena emanda badaude.
Idazkian
Estaduko araupidetzari buruzko aipamenak egin, horiek oinarrizko kutsukuak
direlako egiten dira, eta aipamen horien helburua arauak ezarri eta aldatzeko
gaitasuna duen saila zein den argi uztea da, horrela, idazkia teknika aldetik
egokiago geratzen denez, bertan biltzen diren arauak ere ulergarriagoak izango
dira. Legeak nekazaritzako lanbide-elkargoen ordezkaritza-maila araupetzen du,
horrela, dagokion Kondaira-Lurralde mailako ordezkari Lurralde-mailako
Nekazaritza-Bazkundeetakoren bateko hauteskundeetan balio osoz emandako
botoetatik ehuneko 20koa gutxienez lor dezatenak eta Autonomi Elkarte mailako
ordezkari Euskal Autonomi Elkarte osoan ehuneko 10ekoa lor dezatenak izango
direla finkatuz.
I ATALBURUA
LEGE-ALDETIKAKO IZAERA
1. Atala
Euskal Herriko Nekazaritza-Bazkundeek eurekin erabili
beharreko Estaduko oinarrizko legeak, lege hau, hau osabideratuko duten manuak
eta bakoitzaren Estatutuak, eta erabili beharrezko izan dakizkien beste arau
guztiak izango dituzte jaurpide.
2. Atala
1.- Nekazaritza-Bazkundeak
Herri-alorreko Legepidetzako Bazkun dira, egituraz eta ihardunbidez
demokraziazkoak, berenezko lege-nortasundunak eta bere xedeak betetzeko
erabateko gaitasundunak, beren zudu eta baliabideen eraenpiderako burujabe
izanik.
2.- Nekazaritza-Bazkundeak
beren eratze-modu eta antolakuntzari buruzkoan, eta bai Herri-alorreko
Legepidetzako Bazkun direnez egin eta administraritzakotan zermugatutakoak izan
daitezen ekintzei buruzkoan ere, administraritza-legeen menpeko dira, ekintza
eta erabaki horiek, erabili beharreko ihardunbiderako arauetan agintzen denez,
administraritza-bideko jazarpenen gai izan daitezkeela. Lege-aldetikako
bestelako izaerako gaiek dagokion aginte-sailaren menpeko izanez erabili
beharreko izan daitezen arauak izango dituzte jaurpide.
3. Atala
Bazkundeen Estatutuak lege honi, hau
beren jaurtze-sailak aukeratzeari buruzkoan osabideratu dezaten manuei eta
erabili beharreko beste arau guztiei moldatu beharko zaizkie eta, legezko
eraginkortasuna lortu ahal izateko, sendespen-eske, Nekazaritza eta
Arrantzu-Sailera bidaliko dira, eta hori ukatu, lege hau eta, lehenengo atalean
ezartzen denez, erabili beharko zaizkien gainontzeko manuak hausten badituzte
ukatu ahal izango zaie, beste inola ere ez.
II ATALBURUA
EGITEKOAK
4. Atala
1.- Honako hauek Nekazaritza-Bazkundeen egiteko dira:
a) Herri-Administraritzek eskatuta,
nekazaritza-alorreko gaietan horiei iritziak emateko eta horiekin batera lan
egiteko erakunde direnez jokatzea.
b) Beren eskuarte eta ondarearen ardura izatea.
c) Herri-Administraritzek beren esku utzi
ditzaten egitekoetan esku-emate hori egiten deneko esate-modu eta neurritan
aritzea.
2.- Horietaz gainera, honako hauek ere
Nekazaritza-Bazkundeen egiteko izango dira:
a) Nekazaritzari irabazte-xederik gabeko
orohartzezko zerbitzuak egitea, Jaurlaritzak Dekretuz araupetuko duen
esate-modu eta neurritan nekazaritzako lanbide-erakuntzek bere gain hartzen ez
dituzte; ez dute toki-erakundeek nekazari guztien onerako dituzten
zerbitzutakoak ere izan beharko.
b) Beren ardurapean jarri daitezen gaiekikoan,
nekazaritza-alorrari buruzko agiri-paperak aurkeztu eta horiei bideak eragin
ahal izateko, norbanakoekin eta Herri-Administraritzekin erakunde laguntzaile
direnez jokatzea.
5. Atala
Nekazaritza-Bazkundeek
ez dute orohartzezko lanbide-erakuntzei dagozkien nekazarien lanbide, gizarte
eta ekonomi-aldetikako zuduen aldeko ordezkotzarik, eskerik eta ituneketarik
beren gain hartzerik izango.
III ATALBURUA
ERROLDEA
6. Atala
Eusko
Jaurlaritzak Nekazaritza-Bazkundeen Erroldea eratuko du eta hor beroien
Estatutuak, hauei egindako aldaketak, jaurtze-sailetako kideak eta arauz ezarri
daitezen xehetasun eta argibideak eraso beharko dira.
IV ATALBURUA
HAUTAKETA
7. Atala
1.- Nekazaritza-alorreko profesionalak dira
nekazaritza-Bazkundeen jaurtze-sailetarako hautatzaile eta hautagai. Honako
hauek jotzen dira nekazaritza-alorreko profesionaltzat:
a) Nekazaritzako lanetan bere izenean arituz eta
ekintza horretako arriskuak bere gain jabe, maister, partzuer edo legean nahiz
ohizko legeetan ohartemandako beste edozein eratakoren bateko denez hartuz,
lanbidez nekazaritzako ustiategian bertan, benetan eta bete-betean lanean
aritzen diren gara-adineko lagun guztiak.
b) Norbanaka, bertara joanez eta lan bakar hori
dutela, familiko ustiategian lan egin dezaten nekazaritzako lanbidezko
ustiategi-jabearen familikoak, beti ere Gizarte-Segurantzako berarizko
Nekazaritza-Jaurpidean nahiz Bere Konturako Langileen Berarizko Jaurpidean
izena emanda badaude.
c) Elkarlanean nahiz koperatiba-eran edo
elkarlaneko bestelako erakunde gisa arituzko ustiakuntzetan, nekazaritza-lanean
benetan eta bete-betean aritzen diren jabekide eta bazkideak, atal honetako 2.
atalean ezarritako betetze-maila osatzen bada.
d) famili-mailako nekazaritza-enpresan
lege-egoeraz laguntzaile diren norbanako guztiak, ustiakuntzak, lege honi
jarraiki, lanbidezko eta Gizarte-Segurantzako berarizko Nekazaritza-Jaurpidean
nahiz Bere Konturako Langileen Berarizko Jaurpidean izena emanda izan beharko
duela.
e) Beren estatutuen arauera, helburu nagusi
nekazaritza, abeltzaintza edo oihan-ustiakuntza izan dezaten herri nahiz
norbanako-alorreko lege-nortasundun guztiak, beti ere lanbidez arituko direneko
ustiategiaren jabe izan beharko dutela. Hauek botoa emateko eskubideaz legez
duten ordezkariaren bidez baliatuko dira.
2.- Lege honen ondorioetarako, Europako Ekonomi
Elkarteak nekazaritzako estadistikagintzarako jarritakoaren arauera xedatutako
lan-banakoetatik erdiak gutxienez urtean betetzen dituztenak joko dira lanbidez
aritzeko ustiategitzat. Jaurlaritzak hauteskundeetarako deia egin baino lehen
argitaratuko ditu, ustiakuntza-modu bakoitzerako, urteko lan-banakoari
dagozkion lurren luze-zabalak, abel-buruak eta bestelako parametroak.
3.- Nekazaritza-Bazkundeetarako hauteskundeen
jaurpiderako izango diren arauak Eusko Jaurlaritzak lege honetan eta erabili
beharreko arau guztietan agindutakoa betez araupetuko ditu.
4.- Hauteskunde-aldi bakoitzean botua emateko
eskubideaz ez da behin besterik baliatzerik izango.
V ATALBURUA
ERAKUNTZA
8. Atala
Euskal Herriko Autonomi
Elkarteko Kondaira-Lurralde bakoitzean Lurraldeko Nekazaritza-Bazkundea izango
da, eta hau Lurralde bakoitzeko nekazaritza-alorreko profesionalen 25
ordezkarik osatutako .
9. Atala
1.- Honako hauek dira Lurraldeko
Nekazaritza-Bazkundeen Jaurgo eta administraritzako sailak:
a) Osoko Bilkura
b) Egiteratze-Batzordea
c) Lehendakaria
d) Lehendakariordea
2.- Osoko Bilkura dagokion Lurraldeko
nekazaritza-alorreko profesionalen 25 ordezkarik osatuko dute; hauek, heineango
ordezkotza-irizpideak kontutan izanik, boto aske, berdin, zuzenezko eta
isilpekoz, honako banaketa honi jarraiki aukeratuko dira:
a) Lurraldeko nekazaritza-eskualde bakoitzean,
nekazaritzako orohartzezko lanbide-erakuntzek edo lurraldeko erroldaren ehuneko
5ekoa gutxienez osatzen duten hautatzaileek salo egindakoen artetik, eskualdeko
bertako hautatzaileek bi ordezkari hautatuko dituzte. Hautagaiek eskualde
berekoak izan beharko dute.
b) 25 lagun osatu arteko beste guztiak,
nekazaritzako orohartzezko lanbide-erakuntzek edo Lurraldeko Erroldearen
ehuneko 5ekoa gutxienez osatzen duten hautatzaileek salo egindakoen artetik,
Lurraldeko hautatzeileek aukeratuko dituzte. Hautagaiek Lurralde berekoak izan
beharko dute.
3.- Egiteratze-Batzordea Osoko Bilkurako kideen
artetik Osoko Bilkurak berak aukeratutako zazpi lagunek osatuko dute.
4.- Lehendakaria Osoko Bilkurak Egiteratze-Batzordeko
kideen artetik aukeratuko du.
5.- Lehendakariordea Osoko Bilkurak
Egiteratze-Batzordeko kideen artetik aukeratuko du. Lehendakariorde bat baino
gehiago izateko aukera Bazkundeen Estatutuetan jarri ahal izango da.
10. Atala
1.- Honako hauek dagozkio Lurraldeko
Nekazaritza-Bazkundearen Osoko Bilkurari:
a) Estatutuak onartzea.
b) Aurrekontuak onartu eta kittzea.
c) Ondasun mugiezinen salerosketa-egintzak.
d) Lanarigoaren zenbatekoa zehaztea.
e) 4.2 a) atalean ezartzen denez, Nekazaritza-zerbitzuak
jartzeko onarpena ematea.
f) Bazkundea bere egitekoetan aritzean horren
ihardunaren zaingoa izatea.
g) Estatutuek esleitu diezazkioten guztiak.
h) Lehendakaria eta Lehendakariordea aukeratzea
eta horiek kargutik kentzea.
2.- Lurraldeko Nekazaritza-Bazkundeko
Egiteratze-Batzordeari Osoko Bilkuraren erabakiak egiteratzea eta Bazkundearen
agizko eraentza dagozkio.
3.- Honako hauek dagozkio Lurraldeko
Nekazaritza-Bazkundeko Lehendakariari:
a) Bazkundearen ordezkotza egitea, horren jaurgo
eta administraritzako artezpideak.
b) Bateango sailen saioetarako deiak egin,
horietako buru izan, horiek eten eta amaitutzat ematea.
c) Zerbitzuak zuzendu eta ikuskatzea.
d) Egiteratze-Batzordearen erabakiak egiteratu
eta estatutuz ezar daitezen gainerako egitekoetan aritzea.
4.- Bazkunde bakoitzaren estatutuetan finka
daitezen egiteko eta ahapideei jarraiki, Lehendakariari laguntzea eta, hau
gaisorik edo kanpoan izan dadinetan, honen ordezko izatea dagokio
Lehendakariordeari.
VI ATALBURUA
ORDEZKOTZA
11. Atala
Kondaira-Lurraldeetako
edozeinetako Nekazaritza-Bazkundeko kidetarakoen hauteskundeetan balio osoz
emandako botoetatik ehuneko 20koa edo Euskal Autonomi Elkarte osoan balio osoz
emandako botoetatik ehuneko 10ekoa gutxienez lor dezaten lanbide-erakuntzak
joko dira, Herri-Administraritzen eta ordezkotza ohartemanik izan dezaten beste
erakunde nahiz ihardutze-sailen aurrean iraskunde-mailako ordezkotza izateko,
bai dagokion Kondaira-lurralde-mailan, baita Autonomi Elkarte-mailan ere,
ordezkotzarik haundienekotzat.
VII ATALBURUA
DIRU-JAURPIDEA
12. Atala
Honako
baliabide hauek izango dituzte Nekazaritza-Bazkundeek:
a) Hauen aurrekontuei jarraiki eta hauen agizko
ihardunbiderako, Herri-Administraritzek eman ditzaketen diru-laguntzak.
b) Beren ondareetatikako etekin eta ekoizkiak.
c) Legozkiekeen opari, hilburuko emaitz, laguntza
eta bestelako baliabideak.
d) Lege honetako 4.1 c) eta 4.2 a) atalean
esandakoaren arauera egindako zerbitzuen truke jasoriko diruak.
13. Atala
Nekazaritza-Bazkundeek
legez ezarritako zerga-hobariak izango dituzte.
VIII ATALBURUA
LANARIGOA
14. Atala
Nekazaritza-Bazkundeek,
lan-jaurpidepean, bere ihardunerako behar hainbat lanari akuratu ahal izango
dituzte; hauek, Herri-Administraritzetako lanarigoari ezarri beharreko
elkartu-ezinen jaurpidea betetzearen kaltetan gabe, inoiz ez dira
Herri-Administraritzen zerbitzuan diharduten lanaritzat joko.
Erabaki Gehigarria
Lege honetan agindutakoa,
udalerriek egin ditzaketen guztien onerako zerbitzuei buruzkoan Euskal Herriko
Autonomi Elkartearen Toki-Jaurpiderako Legean esaten denaren kaltetan gabekoa
dela ulertuko da.
Aldi Baterako Erabakia
Toki-mailako
Nekazaritza-Bazkundeen jabetzapeko zen ondarea dagokion Kondaira-Lurraldeko
Nekazaritzaritza-Bazkundearen izatera aldatuko da, lanbide-erakuntzen
zerbitzurako jarri ahal izatearen kaltetan gabe. Nolanahi ere, lege hau
indarrean jartzean herri bateko edo batzutako nekazariek erabiltzen dituzten
ondasunek atxikipen bereko izaten jarraituko dute.
Nekazaritza-Eskualdeen zerrenda
- Arabako
Haranak
- Arabako
Lautada
- Vitoria-Gasteiz
- Arabako
Mendialdea
- Arabako
Errioxa
- Gorbeako
ingurualdeak
- Arabako
Kantauri-aldea
- Bilbao
Handia
- Gernika-Bermeo
- Markina-Ondarroa
- Plentzia-Mungia
- Enkarterriak
- Arratia-Nerbioi
- Durangaldea
- Bidasoa
Behera
- Donostialdea
- Deba
Garaia
- Goierri
- Tolosaldea
- Urola-Deba
- Urola-Kostaldea