6/1988 Legea, epailaren 18koa, Foruzko Herri-Legea zati baten aldatzezkoa.
1988-03-18Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1988/3/12, 70. zk.; EAO, 2012/3/13, 62. zk.
Indargabetua: 1992-11-07
§
102. 6/1988 LEGEA, EPAILAREN 18KOA, FORUZKO HERRI-LEGEA ZATI BATEN ALDATZEZKOA
ZIOEN ADIERAZPENA
Euskal Herriko Autonomia-Estatutuko 10.5
atalak, Konstituzioko 149, 1.8 atalari eta erabaki gehigarrietako lehenengoari
datxekiela, Autonomia-Elkarteari, honek bere-bere izan duen idatzizko eta
aintzinatikako herri-alorreko foru-legepideak osatu, eguneratu eta aldatzeko
agintepideak ematen dizkio.
Herri-alorreko foruzko legepidetza hori
eguneratzeko, osabideratzeko eta aldatzeko, herri-alorreko erakunde ezberdinen
erapidetza eta sortarauen sorburuei buruzko ikerkuntza eta hausnarketa-bideak
egin, legepidetza hori gaur egungo gizarterako eta indarra izango duteneko
lurralde-eremurako egokitu beharra dago; lan horretan Eusko Legebiltzarra
lehenengo aldian Bizkaiko foru-legepidetzarekikoak egiten hasia bada ere,
gaiaren korapilotsua dela oraindik luzerako lana izango bait da.
Lege honen aldi-egokitasuna bidezko egiten
duten bakarrak ez dira Bizkaiko zuzenbidea, 1959garrenetik hona bederen,
aurkitzen deneko bere horretantxe egonezko eta gaurkotasunik gabeko egoera, ez
eta bizkaitarrek zenbait gaitan, hona nola, ezkontideen ekonomia-jaurpidea aldatzeko
askatasunarekikoan edo oinordekotarako seme-alaben berdinketa egitearekikoan,
gainontzeko euskaldunen eretzean berez bereizkeriazkoak diren oztopoak kentzeko
egiten duten gero eta haundiagoa den eskea ere. Guzti hori eraberriketari beste
gabe ekiteko nahiko zuripide izanik ere, ba dira orain-oraingoak izan eta hori
ez atzeratzera behartzezko xehapenak eta, hori, atzerapena zeharbidezko
epai-erabakien bidez gauzatu dadin galerazteko.
Presako eta aldi-egokitasunezko arrazoi
horiek egiten dute beharrezko lege hau, honen xedea ezkondu aurretiko nahiz
ondorengo ezkontza-ituneak egiteko askatasunarekiko eta oinordekotzatarako
ezkontzatikako eta ezkontzaz kanpoko seme-alaben berdintasunarekiko
oinarri-irizpideak finkatzea delarik, salbuespenei buruzko gaur egungo
araupeketari bere horretan eutsiz, eta osabideratzeko, eguneratzeko eta
aldatzeko gaur egun aztergai diren Bizkaiko Foru-zuzenbideko gainontzeko
alderdiak arriskuan jarri gabe.
Lehenengo Atala
Ezkontideen ekonomia-jaurpidea ezkontideek
euren ezkontza aurretik nahiz ondoren egindako ezkontza- ituneetan askatasunez
erabaki dezatena izango da.
Horren ezean, eta ondasunen
jaurpidearekiko itunerik ez izanez gero, indarrean dauden foruzko legeetan
esaten den eran eta baldintzetan, ondasunen foruzko adierazpen-jaurpidepean
egindakotzat joko da ezkontza.
Izakizun baten nahiz bestean, ezkontideek
eurek elkar hartuta ezkontza-ituneen bidez aldatu ahal izango da ezkontideen
ekonomia-jaurpidea.
2. Atala
Oinordekotzarako seme-alaben berdintasuna
finkatzen da, haiek nahiz ezkontzatikakoak nahiz ezkontzatik kanpokoak izan.
Berdinketa honek ez du salbuespenen
alorrean gaur egun indarrean dagoen araupeketa hartzen ez eta ikutzen ere.
Baliogabetzezko Erabakia
Lege hau indarrean jartzean, hemen
agindutakoaren aurkako diren arau guztiak baliogabetuta eta indarrik gabe
geratuko dira.