6/1986 Legea, maiatzaren 27koa, "Consejo de la Juventud de Euskadi-Euskadiko Gazteriaren kontseilua"-ri buruzkoa.
1986-05-29Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1986/6/11, 113. zk.; EAO, 2012/3/30, 77. zk.
§
82. 6/1986 LEGEA, MAIATZAREN 27KOA, CONSEJO DE LA JUVENTUD DE EUSKADI-EUSKADIKO
GAZTERIAREN KONTSEILUARI BURUZKOA
ZIOEN ADIERAZPENA
Gernikako
Autonomia-Estatutoaren 10.39 Atalak dionaren arauera, Euskal Herriko
Autonomia-Elkarteak bakarreango agintepidea du Elkarte-Garakuntzaren,
Emakumearen, eta Haurtzaroari, Gaztaroari eta Zahartzaroari buruzko Politikabidetan.
Erresumak kultura-alorreko Egiteko eta Zerbitzuak Euskal Autonomia-Elkarteari eskuratzezko Irailaren 26ko 3.069/1980 Errege-Dekretoaren Eraskineko d) zatiko 9garren txatalak dionez, Euskal Autonomia-Elkarteak beretzat hartzen ditu Errege-Dekreto hori indarrean jarri arte Gazteriaren eta Gizarte-Kulturazko Garapenaren Artezkaritza Nagusiari izendatuta zeuden agintepide guztiak.
Honek
guzti honek, gazteria suzpertzeko neurri guztiak hartu ahal izateaz gainera,
Euskal Herri-Arduralaritzaren gizarte-sail hori gara-arazteko, suztatzeko eta
indartzeko ekintzaren esparrua osatu dezaten artezpideak jarri ditzan
gazteriarekiko politika zehazteko ahalmena ematen die Autonomia-Elkarteko
Erakundeei.
Bide
eta ahalmen hoiek ez dira arriskurik gabeak. Horri, Autonomiazko Erakundeek,
gazteriarekiko politika hori gertatzeko, gaztez osatuta egon eta alor horretan
hartu beharreko neurriei buruzko iritzi garbia eta sendoa izan dezan Kontseilu
baten laguntza eta aholkuak izatearen komenigarritasuna dario.
Ondorioz,
Legeak, azterlanak eginaz, erizpenak emanaz eta bestelako bideez baliatuz,
Arduralaritzari gazteen arazoei eta zuduei buruzko neurrien saloak eta
buzipenak egiteko lana izendatzen dio Kontseiluari.
Halaber,
Gazteriaren arazoei eta zuduei artez datxekien ezein manu baitetsi baino lehen
haren iritzia entzun beharko da.
Bestalde,
Kontseiluaren helburua bikoitza da: Gazteriak Euskadiren politikaren,
gizartearen, ekonomiaren eta kulturaren aldetatikako aurrerakuntzan eskuhar
dezaneko bide bakarra ez bainan beinena izan nahiz sortzeaz gainera, gazteak
askatasunaren, bakearen eta giza-eskubideen aldezpenaren balioez jabe-araztea
eta herrialde eta aberri guztietako gazteak elkarri hurbiltzea ditu bere xede
nagusiak.
Kontseilua
herri-legepeko izaiki gisa sortarazten da, berenezko lege-nortasundun eta bere
helburuak betetzeko erabateko gaitasunaren jabe, Autonomia-Elkarteko
Erakundegoren-mailako Arduralaritzako erakundeei buruzko manuetatik iare
gelditzen dela berariz erasota utziz.
I ATALBURUA
ZERMUGAPENA ETA EGITEKOAK
Lehenengo
Atala
1.- Lege honen bidez "Consejo de la
Juventud de Euskadi-Euskadiko Gazteriaren Kontseilua" sortarazten da,
berenezko lege-nortasundun eta bere helburuak betetzeko erabateko gaitasunaren
jabe.
2.- Honako hauek ditu "Consejo de la
Juventud de Euskadi-Euskadiko Gazteriaren Kontseilua"-k bere egiteko:
a) Gazteriak
Euskadiren politika, gizarte, ekonomia eta kultura-alorretako garakuntzan
eskuhar dezala errazteko, nahi dezanari bide bat eskaintzea.
b) Askatasunaren,
bakearen eta giza-eskubideen aldezpenaren balioa gazteei ezagutaraztea, eta bai
herri eta aberri guztietako gazteak elkarregandik hurbiltzeari indar ematea
ere.
3.- Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko
Arduralaritzak "Consejo de la Juventud de Euskadi-Euskadiko Gazteriaren
Kontseilua" onartutako solaskide izango du, gazteriari dagozkion arazo
guztietarako horrekingo harremanak Gazteriaren alorreko agintepideak eman
dakizkion Sailaren bidez izanaz.
2.
Atala
1.2
Atalean esandako helburuen barruan, honako egiteko hauek "Consejo de la
Juventud de Euskadi-Euskadiko Gazteriaren Kontseilua"-ri dagozkio:
a) Gazteri-bazkunak suztatzea, hoiek gehitzea bultzatu eta
horretarako eskatu dakion laguntza eta babesa emanaz, eta Euskadiko gaztetalde
eta bazkunekin etengabeko harremanetan egonaz.
b) Gazteriaren arazoei eta zuduei datxezkien azterlanak eginaz,
erizpenak emanaz, edo bestela, eskatu dakizkiokeen edo berak bere arioz erabaki
ditzan edonolako neurrien saloak eta buzipenak Arduralaritzari egitea.
c) Gazteriaren arazoei eta zuduei artez datxekiekeen ezein manu
ontzat eman baino lehen bere iritzia ematea.
d) Euskal Autonomia-Elkarteak gazteen arazoen erabilpenerako eratu
dezan ezein Kontseilu edo Aholkularitza-Erakundetan partzuer izatea.
e) Bere esku izan ditzan bide guztiez baliatuz Autonomia-Elkarteko
Lurralde-Izaiki berezietako gazte-erakundeen arteko harremanak, atxikipena eta
elkarpideak suztatzea eta, berariz, gazteriaren ordezkaritza izatea eta horren
izenean eskuhartzea xede izan dezaten Bazkun-arteko Erakundeen artekoak.
f) Gazteriaren arazoez arduratu daitezen elkarrizketa-sail guztietan,
hoiek har dezaten eremua dena dela, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko
gazteriaren ordezkari izatea.
g) Beste Autonomia-Elkarte batzuetako Gazteri-Kontseiluekingo
harremanak suztatzea.
h) Kontseiluan ordezkaririk izan ez dezaten norbanako edo taldeetan
sor daitezkeen arioak eta buzipenak jaso eta hoiei bideak ematea.
i) Euskal gazteriarengan euskeraren eta Euskal Herriaren kultura eta
kondairaren ezagutza eta garapena suztatzea.
j) Gazteriarengan izadiaren eta ingurugiroaren babesa eta
bizitza-mailaren aldezpena suztatzea.
k) Gazteriaren eskubideen herri-agintaritzen aurreango aldezpena
suztatzea.
l) Herri-agintaritzari, bere dituen helburuei datxezkien neurriak har
ditzateneko saloak egitea.
m) Eman dakizkiokeen gazteriari datxezkion beste egiteko guztiak.
n) Gazteri-erakundeentzako dirulaguntzak ematea araupetu dezan
lege-araupidetza ontzat eman baino lehen bere iritzia entzungo da. Orobat
gazteen arazoei buruzko ituneak egin baino lehen ere.
3.
Atala
1.- Honako hauek izan ahal izango dute
"Consejo de la Juventud de Euskadi-Euskadiko Gazteriaren
Kontseilu"-ko berenezko kide:
a) Gazte-Bazkunek edo hoiek eratutako Baterakundeek, honako baldintza
hauek bete ditzatenaren baldintzapean:
1. Behar bezala eratuta eta errolderatuta egotea.
2. Jarraiango ihardunean aritzea.
3. Irabazte-xederik gabekoak izatea.
4. Indarrean dagoen lege-erapidetzaren arauera demokraziazko
barne-egitura eta ihardutze-jaurpideak izatea.
5. Araudi bidez jarri dedin bazkide-zenbatekoa izatea eta hori
egiaztatzea.
b) Honako baldintza hauek bete ditzaten legez eratutako beste bazkun
batzuetako gazteri-sailek:
1. Bertako sail direneko Bazkunaren ihardutze-sail bereziak izatea,
gazteri-ekintzen azterpenari, argipideketari, egitaraugintzari eta
artezkaritzari buruzkoetan ihardutzeko erabateko burujabe, eta bai beste
batzuekin harremanak izateko eta hoien aurreango ordezkaritzarako ere, berariz
dagozkien gaietan.
2. Lehenengo idatzati horretakoxe a) zatiko 2, 3, 4 eta 5 baldintzak
betetzea.
c) Gazteariari zerbitzu egitekoak izan eta araudi-bidez jarritako
gutxienezko baldintzak bete ditzaten horrelako Bazkunek eta Erakundeek.
2.- Baterakunde bat "Consejo de la
Juventud de Euskadi-Euskadiko Gazteriaren Kontseilu"-an sartzeak hartako
kideak banaka egon ezina dakar.
3.- "Consejo de la Juventud de
Euskadi-Euskadiko Gazteriaren Kontseilua"-k kide begirariak onartu ahal
izango ditu; hoien eskubideak eta eginbeharrak araudi-bidez zehaztuko dira.
4.
Atala
Aurreko
Atalean esandako Antolakunde eta Erakundeek "Consejo de la Juventud de
Euskadi-Euskadiko Gazteriaren Kontseilu"-ko kide izan ahal izango dute,
Batzorde Iraunkorrari kide izateko jarritako baldintza eta betebeharrak
betetzen direnaren egiaztapena egitezko eske-idazkia aurkeztu ondoren. Batzorde
Iraunkorrak behin-behingorako sarrera emango du, hori hurrengo Biltzar
Nagusiaren lehenengo bilkuran sendetsi beharko dela.
5.
Atala
1.- Honako hauek utziko diote "Consejo
de la Juventud de Euskadi-Euskadiko Gazteriaren Kontseilu"-ko kide
izateari:
a) Bere borondatez erabaki dezatenek.
b) 3garren Ataleko baldintzak bete ez ditzatenek.
c) Biltzarraren bi herenen iritziz Kontseiluaren iritzien edo helburuen
aurkako jokabideak edo jarrerak izan ditzatenek.
2.- Toki-uztearen era eta ondorioak
Kontseiluaren Barne-Araudian zehaztuko dira.
3.- Kontseilutik ateratzeak edo bertatikako
egozketak ez du horren zio izandakoak deuseztu daitezenean berriz bertaratzea
eragotziko.
II ATALBURUA
KONTSEILUKO IHARDUTZE-SAILAK
6.
Atala
Kontseiluak
honako Ihardutze-Sail hauek izango ditu:
a) Biltzar Nagusia.
b) Batzorde Iraunkorra.
c) Lan-Batzordeak.
7. Atala
1.- Biltzar
Nagusia du Kontseiluak bere goreneko ihardutze-saila, eta 3.3 Atalean
esandakoetako begirari izan ez daitezen Kontseilukideek osatuko dute.
Biltzarrera, Lege honen 3garren Atalaren lehenengo zatiko a), b) eta c) txataletan
esandako kide bakoitzeko ordezkari batetik lauraino joan ahal izango dira,
Eusko Jaurlaritzak araudibidez finkatu dezanaren arauera.
2.- Biltzar
Nagusira joan daitezen Ordezkariek, haien ordezkotza izan dezateneko Bazkun edo
Erakundeek bakoitzak bere Araudiak jartzen duen eran horretarako hautatu edo
izendatu dituenaren egiaztapena egin beharko dute. Ordezkari hoiek ezingo dute
inoiz 30 urtetik gora izan.
3.- Ordezkari
bakoitzak inori horretarako ordezkotza eman ezineko boto bat izango du.
8.
Atala
Biltzar
Nagusiaren egitekoak honako hauek dira:
a) Kontseiluari bere ekintzarako artezpideak jartzea.
b) Batzorde Iraunkorrak eta Lan-Batzordeak aurkeztutako
argipide-txostenak eztabaidatzea eta hala badagokie ontzat ematea.
c) "Consejo de la Juventud de Euskadi-Euskadiko Gaztediaren
Kontseilua"-ren urteko diruegitamuak eta aurreko ekonomia-urteko
kontu-garbiketa ontzat ematea.
d) Batzorde Iraunkorraren saloz urteko txostena eta ekintza-egitaraua
ontzat ematea.
e) Barne-Araudia eta Kontseiluaren gainontzeko ihardutze-arauak eta
hoien aldaketak ontzat ematea.
f) Batzorde Iraunkorrari dagokion kide berriak hartzezko erabakia
hala badagokio sendestea.
g) 5garren Atalean ohartemandako Kontseiluko kideen toki-uzte eta
egozpenari buruzko ebazpena.
h) Beharrezko eritzitako Lan-Batzordeak
sortaraztea.
i) Batzorde Iraunkorreko kideak hautatzea eta
kentzea.
j) Kontseiluko Lehendakaria hautatzea eta
kentzea.
k) Batzorde Iraunkorraren saloz beharrezko
eritzitako Kontseiluko lan-tokiak urteko Diruegitamuen pentzutan sortaraztea
eta betetzea.
9.
Atala
1.- Biltzar Nagusia urtean behin bilduko da,
gutxienez, agizko bilkura egiteko.
2.- Biltzar Nagusiak, Kontseiluko kideen
erabateko gehiengoak edo Batzorde Iraunkorraren erabateko gehiengoak eska
dezanean, berenezko bilkurak egingo ditu.
3.- Nolanahi ere, Batzorde Iraunkorrak
bilkuretarako deia 20 egun aurrez gutxienez egingo du, gai-zerrenda aldean
izango duen idatziz.
10.
Atala
1.- Biltzar Nagusiak, bertako kideen artetik,
Lehendakari bat, bi Lehendakariorde, Idazkari bat, Diruzain bat eta sei
Batzordekide hautatuko ditu bi urterako, gehiengo soilez eta bere kideen
artezko eta isilpeko botoz, "Consejo de la Juventud de Euskadi-Euskadiko
Gazteriaren Kontseilu"-ko kide direla Batzorde Iraunkorra osa dezaten.
2.- Biltzar Nagusiko Lehendakariak
"Consejo de la Juventud de Euskadi-Euskadiko Gazteriaren
Kontseilua"-ren ordezkotza izango du horren izenean eskuhar dezaneko
egintza eta hitzarmen guztietan.
Horren
egitekoa Biltzar Nagusiko azterketak eta Batzorde Iraunkorraren bilkurak
arteztea eta zentzaraztea izango da.
3.- Batzorde Iraunkorreko kide bakoitzaren
egitekoak Kontseiluaren Barne-Araudian zehaztuko dira.
11.
Atala
1.- Batzorde Iraunkorra, Biltzar Nagusiaren
erabakiak egiteratzea, Kontseiluaren ekintzapide guztiak antolakidetzea, eta
Biltzarra bilduta egon ez dedinean horren Artezkaritza egitea bere gain duen
Ihardutze-Saila da.
2.- Batzorde Iraunkorrak beste egiteko hauek
ere izango ditu:
a) Biltzar Nagusia gertatzea eta horretarako deia egitea.
b) Biltzar Nagusiari Urteko Txostena, Kontseiluaren
Diruegitamu-egitasmoa eta horren kontu-garbiketa aurkeztea.
c) Biltzar Nagusiak eskatu diezaizkion argipideak ematea eta horri,
bere arioz, komenigarri eritzitako neurri eta erabaki guztien saloak egitea.
d) Lan-Batzordeak antolakidetzea.
e) Biltzar Nagusiak eman diezaizkion guztiak.
12.
Atala
1.- Lan-Batzordeak ditu Kontseiluak bere
egitekoak betetzeko agizko ihardutze-sail Biltzarraren eta Batzorde Iraunkorraren
agintepideen kaltetan gabe. Hoien egitekoak, egitura, osatze-modua eta
kide-zenbatekoa Biltzar Nagusiak zehaztuko ditu, eratzerakoan bertan
2.- Batzorde Iraunkorreko bilkuretara
Lan-Batzorde bakoitzaren izeneko batek joan ahal izango du, hitz egiteko
eskubidez bainan botoa ematekorik gabe, Batzorde Iraunkorrak nahi dezanean edo
Lan-Batzordeak eskatuta.
13.
Atala
1.- "Consejo de la Juventud de
Euskadi-Euskadiko Gazteriaren Kontseilua"-ren Ihardutze-Sailak balio osoz
eratzeko, kideen erdia eta bat gutxienez bertan izatea beharko da.
2.- "Consejo de la Juventud de
Euskadi-Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan" Ihardutze-Sailen erabakiak,
bertan egon daitezenen gehiengo soilez hartuko dira, Lege honen 5.1 c) atalean
agintzen dena salbu.
14.
Atala
1.- Beti ere, Eusko Jaurlaritzaren Ordezkari
batek bai Biltzar Nagusira bai Batzorde Iraunkorrera joan ahal izango du, hitz
egiteko eskubidez bainan botoa ematekorik gabe. Halaber, Lan-Batzordeen
bilkuretara ere joan ahal izango du, hoiek eskatu dezatenean.
2.- Halaber, Arduralaritzaren alor
berezietako ordezkariak eta hala egokituz gero Kontseiluari dagozkion gaietan
aituak izan eta dagokion Ihardutze-Sailak egoki eritzitako ordezkariek ere
eskuartu ahal izango dute aldi baterako "Consejo de la Juventud de
Euskadi-Euskadiko Gazteriaren Kontseilua"-ren ezein Ihardutze-sailetan,
Kontseiluaren arioz eta hitz egiteko eskubidez baina botoa ematekorik gabe.
3.- "Consejo de la Juventud de
Euskadi-Euskadiko Gazteriaren Kontseilu"-ak, bere helburuak lortzeko,
Gazteriari artez datxezkion gaiei buruzko argipideak eskatu ahal izango dizkio
Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari.
III ATALBURUA
DIRU-ESKUARTEEZ
15.
Atala
1.- "Consejo de la Juventud de Euskadi-Euskadiko
Gazteriaren Kontseilu"-ak honako diru-eskuarte hauek izango ditu:
a) Euskal Herriko Autonomia-Elkarteagandik eta beste Herri-Erakunde
batzuegandik har ditzakeen dirulaguntzak.
b) Barne-Araudiak agindu dezanaren arauera:
1. Kideen bazkide-sariak.
2. Norbanako-alorreko gizabanako edo Erakundeen opariak.
3. Bere ondaretikako irabaziak.
4. Kontseiluaren beraren ihardunak ekar ditzakeen irabaziak.
c) Legez edo Araudi-bidez eman dakizkien beste guztiak.
2.- "Consejo de la Juventud de Euskadi-Euskadiko
Gazteriaren Kontseilu"-ak, urteoro, eta alor horretan erabilgarri diren
legepideen arauera, bere diruegitamuaren egiterapenarekiko kontuak emango ditu.
3.- "Consejo de la Juventud de
Euskadi-Euskadiko Gazteriaren Kontseilua", jadanik egon edo etorkizunean
jarri daitezkeen Autonomia-Elkartearentzako zergetatik iare egongo da,
hoiegatikako berarizko zergadurua Kontseilua bera izan dedinaren baldintzapean,
zerga-zorra inori leporatzea legez egin ezinekoa dela.
16.
Atala
"Consejo
de la Juventud de Euskadi-Euskadiko Gazteriaren Kontseilua"
Autonomia-Elkarteko Erakundegoren-mailako Erakundeei buruzko erabakietatik iare
geldituko da.
IV ATALBURUA
GORADEIAK
17.
Atala
"Consejo
de la Juventud de Euskadi-Euskadiko Gazteriaren Kontseilua"-ren egintzak,
arduralaritza-legepean egon daitezenetan, arduralaritza-bideak bukatu egiten
dituzte; hoiei arduralaritza-auzipideetatik jazarri ahal izango zaie, Aginte
eremu horren Antolatze-Legearen arauera.
Behin-Behingo Erabakiak
Lehenengoa
Lehenengo Biltzar Nagusia eratu eta
dagokion Batzorde Iraunkorra hautatu dedin artean, Izapide-Batzorde bat
sortaraziko da; hori Kultura eta Turismo-Sailburuak ihardutze-arauak eta
egitekoak zehaztuko dituen Aginduz eratuko du.
Bigarrena
Izapide-Batzordeak, Lege honen 4garren
atalean esandako kideak Kontseiluan sartu daitezen beharrezko bideak indarrean
jartzeko, Sail horrekin elkar hartuko du. Halaber, lehenengo Biltzar Nagusirako
deiari eta gai-zerrendari buruz ere elkar hartuko dute.
Hirugarrena
Lehenengo Biltzar Nagusiak izendatu dezan
Batzorde Iraunkorrak, sei hilabeteko epearen barruan, Biltzar Nagusiari
Kontseiluaren Barne-Araudia aurkeztuko dio, onar dezan.
Hori onartu ondoren, Barne-Araudia Eusko
Jaurlaritzari bidaliko zaio, Kultura eta Turismo-Sailaren bidez, dagokion
legetasun-egiaztapena egin ondoren Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian
argitaratzea agindu dezan.
Azken
Erabakiak
Lehenengoa
Eusko
Jaurlaritzak Lege hau osabideratzeko eta egiteratzeko beharrezko izan daitezen
manuak emango ditu.
Bigarrena
Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean.