6/1985 Legea, ekainaren 27koa, Euskal Herriko Unibersitateko Gizarte-Kontseilua sortarazi eta antolatzezkoa.
1985-06-27Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1985/7/11, 142. zk.; EAO, 2012/4/7, 84. zk.
Indargabetua: 2004-04-01
§
72. 6/1985 LEGEA, EKAINAREN 27KOA, EUSKAL HERRIKO UNIBERSITATEKO
GIZARTE-KONTSEILUA SORTARAZTEKO ETA ANTOLATZEZKOA
Euskal
Herriko Autonomia-Estatutoaren 16garren Atalak dionez, Konstituzioaren
Lehenengo Erabaki Gehigarrian agertzen dena egiteratuz, irakaskuntza, bere
zabalero osoan eta maila, gradu, moeta eta berarizkotasun guztiekin Euskal
Herriko Autonomia-Elkartearen agintepekoa da, Konstituzioaren 27garren Atalaren
eta hori egiteratu dezaten Oinarrizko Legeen, Konstituzioak berak Erresumari
141.1.30 Atalean ematen dizkion ahalmenen, eta hori betetzeko eta bermatzeko
beharrezkoa den Goren Ikuskaritzaren kaltetan gabe.
Konstituzioaren 27.10 Atala egiteratzen duen Unibersitatearen Eraldakuntzaren Oinarrizko Legeak agintzen duenez Unibersitate eguztietan Gizarte-Kontseilu bat izango da, gizarteak Unibersitatean eskuhartzeko ihardutze-sail, honen osatze-modua, Unibersitatearen Eraldakuntzaren Oinarrizko Lege honen 14garren Atalean agintzen denaren arauera, dagokion Autonomia-Elkartearen Lege batek esan dezana izango dela.
Euskal
Herriko Unibersitateko Gizarte-Kontseilua antolatzea dagokio, beraz, gure
Unibersitatea indarreango lege-erapidetzari egokitzeko.
Lehenengo Atala
Euskal
gizarteak Euskal Herriko Unibersitatean eskuhartzea bermatzen duen
unibersitatearen eraentza-sail da Gizarte-Kontseilua.
2. Atala
Unibersitatearen
Eraldakuntzarako Legean eta Lege honetan agintzen denaren esparruan, honako
egiteko hauek dagozkio Euskal Herriko Unibersitateko Gizarte-Kontseiluari:
1.- Eusko Jaurlaritzari, Unibersitate-Sailak, Goren-mailako
Teknika-Eskolak, Unibersitate-Eskolak eta Unibersitate-Institutoak jartzeko edo
kentzeko saloak egitea, hoiek, Euskadiko Unibersitate-Erakuntzarako Legean
agintzen denaren esparruan, Dekretoz onartuko direlarik.
2.- Hezkuntza, Unibersitate eta Ikerketa-Sailari,
onartu ditzan, ikerketarako edo arte-sorpenerako herri nahiz
norbanako-jabetzapeko iraskunde edo tegiak Unibersitateari
Unibersitate-Instituto gisa eratxikitzeko ituneen saloak egitea. Onarpena eman
ondoren, Unibersitateak horretarako itunea egin ahal izango du.
3.- Unibersitateko Arduraduna izendatentzun
dakionekoa.
4.- Unibersitate-Kontseiluak erizpen-txostena
egin ondoren, bakoitzean, eta izan daitezen ikasketen arauera, dagozkien saioak
jarritako epearen barruan gainditu ez ditzaten ikasleen Unibersitateango
jarraipena araupetu dezaten arauak jartzea.
5.- Hala egokituz gero ikasleentzako
ikasketasari, laguntza eta mailegu-politika bat antolatu, eta ikasketa-arielak
ordaintzetik erabat edo zati baten iare uzteko erak jartzea.
6.- Legez ezarritakoaren mugeta, Unibersitateko
irakasle-erroldearen aldakuntzak erabakitzea.
7.- Jaurtze-Batzordearen saloz:
a) Unibersitate-irakasleei banaka eta
irakaskuntzaren eta ikerketaren beharrei edo merezimendu gailenei begira
berarizko ordainsari-bide ematea erabakitzea.
b) Unibersitatearen
urte batzuetarako egitaraua ontzat eman, eta horretarako
Unibersitate-ihardunaren ekonomiazko balio-neurketa egitea.
c) Unibersitatearen urteko diruegitamuak ontzat
ematea.
8.- Ofizialtasun-indarreko
titulotarakoez besteko ikasketentzako ikasketa-arielak eta gainontzeko
ordainkizunak finkatzea.
9.- Agizko
gastuen domu-gastutarako aldakuntzak erabakitzea eta baita, Eusko Jaurlaritzak
bere baimena eman ondoren, domu-gastutatik beste edozer diruataletarakoak ere.
10.- Ikerketa-egitasmoak
gauzatzeko behar daitezen tresneriak Unibersitateak artezko akurapenez erostea
erabakitzea.
11.- Unibersitateko
ekonomia-alorreko ekintzapideekiko eta bere zerbitzuen eginkortasunarekiko
ikuskaketa.
12.- Gizarteak
Unibersitatearentzako dirubideak egiten bere laguntza eman dezala suztatzea.
13.- Legez edo Unibersitatearen Araudiak eman
diezazkioten beste guztiak.
3. Atala
1.- Gizarte-Kontseilua,
osakera-modu honen arauera, hogeitamar kidek osatuko dute:
a) Unibersitateko
Eraentza-Batzordearen izeneko hamabi lagun, Batzordeak bertako kideen artetik
hautatuta, eta Erretorea, Idazkari Nagusia eta Arduraduna nahitaez hoien artean
daudela.
b) Euskal herriko gizarte-zuduen
ordezkotza egitezko hemezortzi kide, honela izendatuta
1. Bat, Eusko Jaurlaritzaren
saloz, Eusko Legebiltzarreko bi hereneko berarizko gehiengoz hautatutako,
Lehendakaritza izango duena.
2. Zortzi, Legebiltzar-Talde
guztiek egindako saloz, Eusko Legebiltzarrak hautatuta.
3. Hiru, Batzar Nagusiek
(Kondaira-Lurralde bakoitzetik bat) hautatuta.
4. Hiru, Euskal Herriko
Autonomia-Elkarteko Erakunde-mailako ordezkotza aitortzen zaien
sindikaritza-erakundeen saloz.
5. Hiru, Euskal Enpresaritza-Elkarkundearen
saloz.
2.- b)
zatian esandako kideek, borondatezko utzialdian edo zahar-sarituta badaude
salbu, ezingo dute unibersitate-elkartekoak izan, eta behin baino luzatu
ezineko lau urteko aldirako izendatuko dira. Hoietakoren bat aukeratu zuenak
kenduko balu, edo hoietakoren batek, hil delako, ezinagatik edo beste
arrazoiren bategatik, edo berak eskatuta, bere tokia hutsik uztea gertatuz
gero, horri bere batzordeango aldia betetzeko falta den aldirako ordezko bat
jarriko da, beti ere "1" zatian ohartemandako osaketari men egiten
zaiola.
b) zatian aipatutako iraskunde edo
elkarteekiko, 3.1. atalaren 2, 3 eta 4 idazlerroekiko eragina izan dezaten
hauteskunde berriak izango balira, behar izanez gero, kide berriak hautatuko
dira.
3.- a)
zatian esandako kideekikoan eta hautatze modu, manualdi eta
ordezkaketarekikoan, Unibersitatearen Araudian ohartematen dena egingo da, beti
ere honek eraentza-sail berezietarako agindu dezanari egokituz.
4.- Aurreko
idazlerroetan esaten denez hautatutako Gizarte-Kontseilukideen izendapena Eusko
Jaurlaritzaren Dekretoz egingo da, abenduaren 20ko, Euskal Herriko
Autonomia-Elkartean herri-ihardunean aritzeagatikako Elkartuezinen 32/1983
Legearen 2garren atalean ohartemandako elkartuezinen jaurpidean geratzen
direla.
4. Atala
1.- Gizarte-Kontseiluak bere Araudia berak egin,
eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibersitate eta Ikerketa-Sailak sendetsiko
du.
2.- Gizarte-Sailak, Osoko Bilkuran eta hoien
osatze-modua eta egitekoak Kontseiluaren Araudiak zehaztuko ditueneko
Lan-taldetan ihardun ahal izango du.
3.- Gizarte-Kontseiluak, Unibersitateko
diruegitamuan berarizko diruatal gisa jarri beharko den eta Gizarte-Kontseiluko
Lehendakaritza eta Teknika-Idazkaritza, hauek bere egitekoak behar bezala bete
ditzaten, behar hainbat gauzazko eta gizakizko eskuartez osatzeko, beharrezko
diruatalak izango dituen diruegitamua izan beharko du.
5. Atala
1.- Honako ahalmen hauek dagozkio
Gizarte-Kontseiluko Lehendakariari:
a) Gizarte-Kontseiluaren goreneko ordezkotza
izatea.
b) Gizarte-Kontseiluaren bilkuretarako deiak egin
eta hoietan bilkuraburu izatea.
c) Bere agintepideen alorrean, Unibersitatearekin
erabili beharreko legezko manuak bete daitezenaren ardura.
d) Teknika-Idazkaritzaburua izendatzea.
2.- Heriotza, ezina edo toki-uztea direla eta
Lehendakaritza hutsik gelditzea gertatuz gero, Lege honetako 3garren atalean
ohartemandako modu eta alditan beteko da.
Behin-Behingo Erabakiak
Lehenengoa
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Herriogasun-Sailak
Euskal Herriko Unibersitateko Gizarte-Kontseilua indarrean jartzeko
beharrezkoak izan daitezen diruizendapenak egin, eta hoiek Unibersitatearen
Diruegitamuetan sartuko dira.
Bigarrena
a) atalean
esaten den Euskadiko Unibersitate-Erakuntzarako Legea indarrean jarri arte,
Jaurlaritzak, Gizarte-kontseiluaren saloz, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko
Diruegitamu Nagusien Legean ohartemandakoaren barruan, Unibersitate-Etxeak
sortarazi eta/edo kendu ahal izango ditu.
Azken Erabakietakoak
Lehenengoa
Indarrean jarri eta hiri hilabetetik gora
gabeko epe baten barruan, hirugarren Atalean esandako bazkun, erakunde eta
ihardutze-erakundeek Gizarte-Kontseilurako bere ordezkariak aurkeztu beharko
dituzte.
Bigarrena
Lege honen sortarazi eta araupetutako
Euskal Herriko Unibersitateko Gizarte-Kontseilua eratzea, Azken Erabakietako
Lehenengoan esandako urratsak egin ondorengo hilabetearen barruan egingo da.
Hirugarrena
Eusko Jaurlaritzari honen agintepideen
alorrean, Lege hau egiteratzeko behar daitezen erabakiak emateko eskua ematen
zaio.