6/1983 Legea, epailaren 23koa, Euskal "Irrati-Telebista" Herrierakundearen eta Irrati-Telebistazko herri-zerbitzuen eraentzarako Herri-Baltzuen 1983garreneko Diruegitamua onartzezkoa.
§ 35. 6/1983 LEGEA, EPAILAREN 23KOA, EUSKAL
IRRATI-TELEBISTA HERRI-ERAKUNDEAREN ETA IRRATI-TELEBISTAZKO HERRI-ZERBITZUEN
ERAENTZARAKO HERRI-BALTZUEN 1983GARRENERAKO DIRUEGITAMUA ONARTZEZKOA
"Euskal Irrati Telebista"
sortaraziz Maiatzaren 20an eman eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian hurrengo
Ekainaren 2an argitaratutako 5/1982 Legeak, bere 42garrenetik 46garrenerainoko
Ataletan, biak barne, bai Erakundea bera eta bai Lege honek agintzen duenaren
babespean Irrati Telebistazko herri-zerbitzuen eraentzarako sortarazitako
Herri-Baltzu eta Menpe-Baltzuek bere ihardunean hoiei atxiki beharreko
diruegitamu eta dirubide-jaurpideak araupetzen ditu.
Diruegitamu-jaurpide hoiek, funtsean,
honetan zertzen dira: Bai Herri-Erakundearen eta bai sortarazi daitezen Herri
eta Menpe-Baltzuetako bakoitzaren diruegitamu-egitasmoak Autonomia-Elkartearen
Guztizko Diruegitamuei erantsi dakizkiola, Legebiltzarrari bidali eta horrek
hala badagokio onartu ditzan.
Autonomia-Elkarteko 1983garrenerako
Guztizko Diruegitamuak Lege-Egitasmoa Legebiltzarrari bidaltzea Erakundeko
Arduratze-Batzordeak horrenaren eta bere Herri-Baltzuenen egitasmoa Ekonomia
eta Herriogasun-Sailari bidali baino lehen gertatu zenez gero, orain, egin
beharreko legebideak eta bereziki Jaurlaritzak arauzko denez onartzea egin
ondoren, hurrenez-hurren Azaroaren 30eko 148/1981 Dekretoz eta Uztailaren 19ko
157/1982 eta 158/1982 Dekretoz sortarazitako "Euskal rrati Telebista"
Herri-Erakundearen eta "Gasteiz Irratia, A.B.", "Euskal
Telebista-Televisión Vasca, S.A." eta "Eusko Irratia-Radiodifusión Vasca,
S.A. "Herri-Baltzuen 1983garrenerako Diruegitamuak onartzezko berarizko
Lege-Egitasmo bat Legebiltzarrari bidaltzea dagokio.
Lehenengo Atala - "Euskal Irrati Telebista"
Herri-Erakundearen eta eraentzarako herri-Baltzuen diruegitamuak
1.- Maiatzaren
20ko 5/1982 Legearen 42garren eta 43garren Atalek diotenaren arauera, Lege
honen bidez "Euskal Irrati Telebista" Herri-Erakundearen eta ondoren
zehazten diren Eraentzarako Herri-Baltzuen 1982garrenerako Diruegitamuak ontzat
ematen dira:
- Azaroaren 30eko 148/1981
Dekretoz sortutako "Gasteiz Irratia-Radio Vitoria, S.A." Akziokako
Euskal Herri-Baltzuarena.
- Uztailaren 19ko 157/1982
Dekretoz sortutako "Euskal Telebista-Televisión Vasca, S.A."
Akziokako herri-Baltzuarena.
- Uztailaren 19ko 158/1982
Dekretoz sortutako "Eusko Irratia-Radiodifusión Vasca, S.A."
Akziokako Herri-Baltzuarena.
2.- Maiatzaren
20ko 5/1982 Legearen 44garren Atalak agintzen duenaren arauera, Lege honen
bidez "Euskal Irrati Telebista" Herri-Erakundearen eta Atal honen aurreko
zatian esandako Eraentzarako Herri-Baltuzen 1983garrenerako bateratutako
Diruegitamua ontzat ematen da.
3.- Lege
honen gai diren Diruegitamuak Euskadiko Autonomia-Elkartearen 1983garrenerako
Guztizko Diruegitamuetan sartuta gelditzen dira, Lege honek eta Maiatzaren 20ko
5/1982 Legeak jartzen dituzten berarizkotasunekin.
2. Atala - "Euskal Irrati Telebista" Herri-Erakundearen
Diruegitamuak
1.- "Euskal
Irrati Telebista" Herri-Erakundearen egiterapenari erantzuteko behar diren
diru-horniketak mila larehun eta hirurogeita hamazazpi miloe peseta jotzen dute
guztira.
2.- Aurreko
zatian esandako horniketa hoiek egiteko ohartematen diren dirueskuarteek mila
larehun eta hirurogeita hamazazpi miloe peseta jotzen dute.
3. Atala - Eraentzarako Herri-Baltzuen diruegitamuak
1.- "Gasteizko
Irratia-Radio Vitoria, S.A." Akziokako Euskal Herri Baltzuaren ihardunaren
egiterapenari erantzuteko beharrezko diren diru-horniketek guztira hirurogeita
hemeretzi miloe peseta jotzen dute, eta horniketa hoiek egiteko ohartematen
diren diru-eskuarteak, guztira, hirurogeita hemeretzi miloe pesetatara iristen
dira.
2.- "Euskal
Telebista-Televisión Vasca, S.A." Akziokako Herri-Baltzuaren ihardunaren
egiterapenari erantzuteko beharrezko diren diru-horniketek mila seirehun eta
hogeita bost miloe bostehun mila peseta jotzen dute guztira, eta horniketa
hoiek egiteko ohartematen diren diru-eskuarteak, guztira, mila seirehun eta
hogeita bost miloe bostehun mila pesetatara iristen dira.
3.- "Eusko
Irratia-Radiodifusión Vasca, S.A." Akziokako Herri-Baltzuaren ihardunaren
egiterapenari erantzuteko beharrezko diren diru-horniketek ehun eta hogeita
hamalau miloe peseta jotzen dute guztira eta horniketa hoiek egiteko
ohartematen diren diru-eskuarteak, guztira, ehun eta hogeita hamalau miloe
pesetatara iristen dira.
4. Atala - "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Erakundearen
eta Eraentzarako Herri-Baltzuen bateratutako diruegitamua
Lege honen gai diren "Euskal
Irrati-Telebista" Herri-Erakundearen eta Eraentzarako Herri-Baltzuen
bateratutako Diruegitamuek, ekonomia-urtean burutu beharreko ekintzabide
guztiei erantzuteko diruhorniketen aldetik mila bederatzirehun eta larogeita
bat miloe peseta jotzen dute guztira, eta horniketa hoiek egiteko ohartemandako
diru-eskuarteak, mila bederatzirehun eta larogeita bat miloe pesetatara iristen
dira.
Erabaki Gehigarria Bakarra - Arau-baterakuntza
1.- Ekainaren
30eko 7/1981 Legearen 52garren Atalean ohartematen denaren arauera, Lege hau
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedinetik hasi eta hiru
hilabeteko epearen barruan Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1983garrenerako
Guztizko Diru-egitamuen Legea eta oraingo Lege hau bateratzezko
Legegintza-Dekreto bat eman dezaneko eskua ematen zaio Eusko Jaurlaritzari.
2.- Aurreko
zatiak dion esku-ematea, legegintza-teknikabideei behar bezela atxikitzeko
idazki bakar baten biltzeko baino ez da egiten.
3.- Legegintza-Dekretoa
Legeentzat ohartemandako orotariko jaurpideen arauera indarrean jartzearen
kaltetan gabe, Jaurlaritzak, Legegintza-Dekreto hori onartu eta hamabost
eguneko epearen barruan, Ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 52.4 Atalak dion
adierazpena bidaliko dio Legebiltzarrari.
Azken Erabakia
1.- Lege
hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan
jarriko da indarrean, 1983garreneko Urtarrilaren lehenengorainoko
atzera-indarrez erabiliko denarren.
2.- Lege
hau osabideratzeko eta egiteratzeko beharrezko izan daitezen erabaki eta manu
guztiak emateko eskua ematen zaio Ekonomia eta Herriogasun-Sailari.