6/1982 Legea, maiatzaren 20koa, Gizarte-Zerbitzuak.
1982-05-20Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1982/6/2, 71. zk.; EAO, 2012/4/26, 100. zk.
Indargabetua: 1996-11-13
§
21. 6/1982 LEGEA, MAIATZAREN 20KOA, GIZARTE-ZERBITZUAK
I.- Oraingo Egoera
Gizarte-Zerbitzuen
oraingo egoerak arau eta barne-egokitasunezko irizpideekiko ia erabateko hutsa
du ezaugarri nagusi. Lehenengo eta behin, Lege barreiapen nabarmen bat
gertatzen da. Lege gehienek zatikako alorrak araupetzen dituzte,
herritarrentzat berebiziko garrantzia duen beste zerbitzu pilo bat kontutan
hartu gabe. Ahal dedin neurrian behintzat gizarte-zerbitzuen alorra osatzen
duten sail guztiak har ditzaten batasun-arauzko eta barne-egokitasunezko legeen
eza nabari da. Indarrean dauden legeek, bestalde, gizarte aurrerakoien joeren
alderantziz, gizarte-zerbitzuez zerbitzu direnez baino gehiago arduratzen dira
norbanako-talde berezientzako diruzko laguntzaz.
Legeen
barreiapena eta barne-egokitasunik eza ez da orain gizarte-ongundeaz eta,
beraz, hori suztatzeko gizarte-zerbitzuez arduratzen diren ihardutze-sailen
ugariaren irudi garbia baino. Bada, erresuma-mailan, bakoitza bere dirubideen
jabe eta ministeritza baten menpeko izan, eta ezein gaurko gizartek orohar
gizarte-zerbitzu deitu ohi dietenetako zerbitzu-sailak egiten dituen
herri-erakunderik. Lan-Ministeritzak, Osasunketa eta Gizarte-Segurantzakoak,
Zuzentzakoak, Kulturakoak, Hezkuntzakoak eta beste hainbat agintaritzek egiten
dituzte gaur, gurean, gizarte zerbitzuak. Erakundeen barreiapen horrek, lehen
esandako lege-aunizkeria sortarazteaz gainera, zerbitzuen behar-beharrezko
egitamuketa eta elkar-egokitasuna asko zailtzen ditu. Halaber, bakoitza bere
diru-eskuarteen jabe den hainbeste erakunde izateak, diru-laguntzak
giza-ongundea xede duten erakundeen artean bidezkotasunez banatzea ia ezinezko
gertatzea dakar.
Eta,
horretzaz gainera, gizarte-zerbitzuak bere ihardunean bata besteagandik erabat
bestelako diren bi dirubidetza-jaurpideren menpeko izateak egoera nahaspilatsu
hori areagotu egiten du; Gizarte-Segurantzako bazkide-sarien eta Erresumako
bazkidetu gabeko gozamendunen arteko bidegabekeriazko bereizkuntza bat sortzen
da, bazkide ez direnak "erruki-bidezko" laguntzapide zaharkitu baten
menpe gelditzen direla.
Legeen eta
egituren barreiapen hori ikusita, gizarte-zerbitzuak egitamuketa-irizpide
guztietatik kanpo sortu eta egiteratu izana ez da harrigarria. Beharrei eta
eskuarteei buruzko azterlan sinesgarririk ez dago eta, horren ondorioz,
premiazko beharrei mailaz-maila erantzutezko arrazoiegatik ez baina
politika-arizkoegatik eta halako indar batzuei men eginaz sortarazi izan dira
zerbitzu batzuk. Hori dela eta, hutsunez eta bikoiztasunez, lurraldeen arteko
aldaroz, egindako zerbitzuen ontasun-mailari eta gosteari buruzko onartu
ezinezko ezberdintasunez betetako eta, labur esateko, herri-ekintzak
"indartsuenaren legearen" antzeko zerbaiten menpe egotearen
ezinbesteko ondorio den gizarte-zerbitzuen egitura bat dugu begien aurrean.
Anabasa
hutsezkotzat jo daitekeen egoera honi, erdikoikeriarako joera indartsu bati
darizkion egokitasunik ezak gehi dakizkioke. Beti baliatzaileagandik urruti
egon ohi den agintetoki baten hartutako erabakien eraginez eratzen dira
gizarte-zerbituak. Zerbitzu berriak jarri nahi direneko tokiko benetako egoera
zehatza ia-ia ezezaguna da. Eta baliatzaileek, hoietzaz baliatzea erabakitzen
dutenean, dagozkien erabakiak benetan hartzen direneko tokira iritsi ahal
izateko, bere buruak idazgukeria-saretan harra-patuta aurkitzen dituzte.
Udalak, -herritarrak hurbilen duen arduralaritza-sailak, alegia- ez du
Herri-Arduralaritzak egiten dituen zerbitzu murritzekin inolako zerikusirik.
Honela, sortarazten diren edo indarrean dauden zerbitzuek baliatzaileek benetan
behar dituztenekin inolako loturarik ez dute, eta hauen zaingoari erabat ihes
egiten diote. Erdikoikeria honen ondorio, baliatzaileak eskaintzen zaizkion
zerbitzuetan modu eginkorrez eskuhartu dezaneko bide egokiak aurkitzeko ia erabateko
ezina.
Beste
zer batek ere ilunarazten du, azkenean, berez ere aski ilun den
gizarte-zerbitzuen egoera. Erresuma osoan, baina Euskal Autonomia Elkartean
areago, egiten diren gizarte-zerbitzu gehienak, orduan oraindik herri-alorraren
ardura bere gain hartu gabe egonarren bere gizarte-egitekoa bihotz zabalez
beretzakotzen jakin zuen ekintza batek sortarazi eta ihardunean jarriak dira.
Eta, aldrebeskeria bat bada ere, herriaren zati haundi baten oinarritutako eta
irabaztexederik gabeko norbanako-ekintza horri Arduralaritzak ez dio gutxitan
baizik gizarte ongundearen aldeko bere egintzei zor zitzaien laguntza eman.
Hoien ekintzabideak, gehienetan, herri-erakundeenen alboko izan ohi dira,
askotan hoien susmo txar moduko bat edo jasan izan behar dutela. Gizarte-ario
horren balioa aitortuz herri-eraginezko eta norbanako-ariozko ekintzapideen
arteko lankidetasun bide bat ofizialki eratu dezan araupidetza bat noraezeneko
gertatzen da, beraz.
II.- Euskal Autonomia-Elkartearen Legegintza Ahalmena
Beraz
iadanik nolabaiteko legegintza-ekintzaren bat aholkugarri egiten duen orotariko
egoera horretzaz gainera, bere jaurtze-Erakundeak lege-bideen aldetik
egituratzezko kondaira-unean dagoen Euskal Autonomia-Elkartearen berarizkoa
dugu. Bi alde hoietatik, Eusko Legebiltzarrak Autonomia-Estatutoak ematen dion
Legegintza-ahalmena erabiltzeak kominigarri dirudi beraz. Euskal
Autonomia-Elkartea, gizarte-sorozpideen alorrean (Euskal Herriko
Autonomia-Estatutoaren 10.12 Atala), ongintza eta sorozpide-iraskundeen eta bazkunen
(10.13 Atala), gara-adinera gabekoen babeserako, zaingorako eta hoiek
birgizarteratzeko erakunde eta etxeen erakuntza, jaurpide eta ihardunaren
(10.14 Atala), atseden eta jolasaldien (10.36 Atala), elkarte-hazkundearen,
emakumearen, haurrekiko, gazteekiko eta zaharrekiko jokabideen (10.39 Atala)
alorretan bakarreango agintea du. Aginte horrek, egun gizarte-zerbitzuak
diogunean adierazten dugun alor osoa hartzen du, hots, norbanakoen eta taldeen
elkarteango ongundea eta hezkundea suztatu, eta hoiek gizarte-inguruari
egokitzeko laguntza ematen duten zerbitzuak (Ikus Gizarte-Agiri Europearra,
14garren Atala).
III.- Lege Honen Xede Eta Oinarri-Irizpideak
Gizarte-Zerbitzuen
Lege honek, oraingo egoeraren alde txarrak onbideratzea du lehenengo xede. Oinarrizko,
bakun eta barne-egokitasunezko dela, gizarte-zerbitzuen zati bat ez baina
hoiekosorik araupetzen dituen lege gisa aurkezten da, beraz. Zehaztapenak
geroko araudi berezietan egiteko uzten dira.
Batasunerako
joera hori ongundearen alorrean gaitasuna duten ihardutze-sailen oraingo
ugariari buruz ere guragarri tzatekenarren, aginte-eskuraketak egiteko aldian
egon eta Euskal Autonomia-Elartearen oraindikako behin-behingotasunezko egoerak
legegintzaren alorrean zuhurki jokatzea eskatzen du, erakunde-barreiapenaren
ondorio txarrak gutxitzeko, Arduralaritzak orain dauden aginte-sail berezien
bidez gizarte-zerbitzuen alorrean darabiltzan ekintzapideak erakidetzea bere
gain izango duen Sailarteko batzorde bat sortaraziz.
Legegintzarako
zuhurtasun hori, gainera, berez guragarri litzateken bateratze-bide hori,
dirubide bereziak, hots, Gizarte-Segurantza eta Erresumako Diruegitamu nagusiak
dituzten ihardutze-sailei dagokiela are aholkagarriagoa gertatzen da. Euskal
Autonomia-Elkarteak ez bait-ditu agintepide berdinak bi alor hoietan, Legeak,
horretan, ihardunaren bateratze soil bat lortu nahi luke, geroan aterapide
gogobetegarriagotaruntz aurrera egitearen kaltetan gabe.
Edukiari
gagozkiola, gure inguruko beste erresuma batzuetan gizarte-zerbitzuak antolatzeko
oso eraginkor agertu diren irizpide batzuk ditu oinarri oraingo lege honek.
Horrela,
legeak, hasteko, gizarte-zerbitzuak behar bezala egiteko bide izan daitezen
diruzko, teknikazko eta gizakizko eskuarteak inguratzeari buruz
herri-agintaritzak erantzukizuna dueneko irizpidea beretzakotu egiten du.
Era
berean, kidetasunezko irizpidea oinarri hartu, eta gizarte taldeek,
herri-agintarien benetako laguntzarekin ezein bereizkeriari aurrea hartzen edo kentzen
eskuhartzeko duten eskubidea eta egitekoa aitortzen ditu. Lege honek, beraz,
herri-ariozko eta irabazte-xederik gabeko norbanako-ariozko ekintzapideen
arteko lankidetasun-modu iraunkor bat sortarazteko oinarriak jarri nahi ditu.
Legeak,
halaber, inolako bereizkeriarik gabe herritar guztientzako diren
gizarte-zerbitzu batzuen herritasuna eta orokortasuna azpimarratzen ditu, hori
egitean, aukera gutxiago izan edo baztertuta daudelako erabat gizarteratzeko
gaindikako zerbitzu bat zuen beharra duten taldeak ere badirenaz ahaztu gabe.
Gainera,
gizarte-zerbitzuek osakuntza, hezkuntza eta horrelako zerbitzuzko sare zabalago
baten barnean behar dutela uzte du, gizakizko eta gauzazko bitasunari ihes egin
eta norbanakoarekiko osoko ardura lortzeko bide eginez.
Baliatzaileak
zerbitzuen egitamuketan eta artan era eginkorragoz eskuhartu dezan, legeak
ahalik eta erdikoikeriarik ez haundienerako bideak jartzen ditu, udala edo
eskualdea zerbitzutarako oinarrizko alor egin eta herritarra hoietara iritsi
dedineko erraztasunak emanez, bidebatez egitamuketa-batasun bati eutsi eta
nekez baino udal-mailakotu ezingo lirateken alor-zerbitzu batzuk iraun ahal
dezateneko bideak eginez.
Bukatzeko,
legeak bi oinarrizko irizpide nagusi ditu: Eraentzaren erdikoikeriarik eza, eta
egitamuketaren batasuna, Jaurlaritzak egitamuketa, antolakidetza eta arta eta
udal mailako eta lurralde-mailako erakundeek, ongintzazko
norbanapeko-jabetzapekoekin batera zerbitzuen bertatik-bertarako eraentza
daramatzatela. Hala ere, agintaritza nagusia eta tokian-tokikoak lan hoietan
nolabait lankide dira, legeak jarri ditzan eskuhartze-sailen bidez haietan
dihardutela. Ongunde-batzordeak dira, lege honetan, ongundearen alorrean ari
diren maila ezberdinakoen arteko ezinbesteko elkartzepide.
I IDAZPURUA
OROTARIKO AGINTZAK
Lehenengo Atala - Zerdena
Lege
honek, zerbitzuen herri-araupidetza baten bidez, norbanakoaren gizarteango
iareitasunezko eta osoko hazkuntzari laguntzea, gizarte-bizitzan eskuhartzearen
suztapena eta bazter uztearen zio izaten direnei aurrea hartzea edo hoiek
kenduko direla segurtatzea du xede.
2. Atala - Eskubidedunak
Euskal
Herrian bizi eta arrotz ez direnak eta bidariak dira lege honetan araupetutako
gizarte-zerbitzuen eskubidedun, arauz jarri daitezen baldintzapean.
Atzerritarrek
ere baliatu ahal izango dute zerbitzu hoietzaz, eta bai iheslariek eta
aberririk gabekoek ere, arauz jarri daitezen baldintzekin eta indarrean dauden
horretzazko nazioarteko ituneetan agindutakoaren arauera.
3. Atala - Ekintza-eremuak
Honako
hauek izango dira gizarte-zerbitzuen ekintza-eremu nagusiak:
1.- Herritar guztiei, bere gizarte-eskubideei
buruz eta hoiek egitaratzeko bideei buruz argipideak eta aholkuak ematea.
2.- Familiari norabideak, aholkuak eta sendabideak
ematezko berarizko zerbitzuen bidez babesa eta laguntza ematea.
3.- Haurren eta gazteen ongundearen
suztapena, gizarteari erabat egokitu dakizkion, familia-giro egoki gabekoak
badira bereziki.
4.- Zartzaroarentzako laguntza, zaharrek bere
gizarte-giroan iraun dezateneko, bere gizarte eta kulturazko hobekuntza
lortzeko, eta hala behar izanez gero egoitza-giro egoki bat eskaintzeko xedezko
zerbitzuen bidez.
5.- Ezinduak hezkuntzaren, lanaren eta
gizartearen alorretan ahalik eta gehien bertakotzeko, edo hala egokituz gero
bere gaitasunak berarizko zerbitzuen bidez hobetzeko laguntza ematea.
6.- Alkoholeriadunak eta drogazaleak
birgizarteratzeko laguntza.
7.- Gaizkintzari aurrea hartzearekiko eta
gaizkileek onbideratzearekiko laguntza, eta espetxeratuen birgizarterapena.
8.- Gizon-emakumeen arteko ezein
bereizkeriamoetari aurrea hartzeko eta kentzeko zerbitzuen suztapena, emakumeek
gizarte-bizitzan bete-betean eta benetan eskuhar dezatela lortzeko bide.
9.- Gizarte-hestualdietan horretarako
gaitasuna duten erakundeen lankide izatea.
10.- Gizarte-sail berezi bakoitzarentzako
berarizko zerbitzuen bidez bazterkeriaren zioiei aurrea hartzea edo kentzea.
4. Atala - Diruzko laguntzak
1.- Gizarte-zerbitzuen osagarri,
herri-agintariek, arauz jarri daitezen modutan, aldizkako diru-laguntzak eman
ahal izango dizkiete zaharrak direlako edo ezinduta daudelako lanik lortu ezin
eta bizi izateko beharrerazkoenei aurre egiteko beste irabazpiderik ez dutenei.
2.- Halaber, eta behin-behingoagatik,
aldizkotasunik gabeko dirulaguntzak eman ahal izango zaizkie larrialdi gorrian
egon daitezenei.
5. Atala - Orotariko oinarri-irizpideak
Honako
oinarri-irizpide hauei atxikiko zaizkie lege honetan araupetutako
gizarte-zerbitzuak:
1.- Herri-agintaritzaren erantzukizuna
Norbanakoak
eta taldeak gizarte-bizitzan sartzeko beharrezko izan daitezen zerbitzuen
erantzukizuna herri-agintaritzari dagokio; hoiek, herri-zerbitzuek modu
eraginkorrez ihardun dezateneko diruzko, teknikazko eta gizakizko eskuarteak
eskaini beharko dituzte, irabazte-xederik gabeko norbanakoen arioak haiek
mugatutako hesparruaren barruan zerbitzu hoiek egiteko bere laguntza eman
dezakeela.
2.- Kidetasuna
Herri-agintariek
kidetasuna suztatuko dute, bazterkeria-egoeraren iturri direnak gainditze-ko
nor banakoen eta gizarte-taldeen arteko harremanen sorburu denez.
3.- Herritarren eskuhartzea
Herri-agintariek,
herritarrek, lege honetan jart zen diren bidez baliatuz gizarte-zerbitzuen
egitamuke ta eta zaingoa egiten demokrazia-arauz eskuhartzea suztatuko dute.
4.- Gizarterapena
Gizarte-zerbitzuek,
herritarrek bere familia edo gizarte-giroan jarraitu dezatenera joko dute edo,
hala behar izanez gero, arauzko gizarte-giroan birsartzera, horretarako, ahal
dedin neurrian, gizarte-beharrei erantzuteko agizko bideez baliatuz.
5.- Erdikoikeriarik eza
Gizarte-zerbitzuak
egitea, hoien zernolakoa dela eta, ahal dedinean, ahalik eta irizpide
erdikoikeriarik ezezkoenei atxikiz egingo da, hoien eraentzaile nagusia udala
dela eta egitamu-ketaren oinarrizko maila eskualdea denez honen ardura izanik.
6.- Egitamuketa
Herri-agintariek
gizarte-zerbitzuen egiterapena egitamutuko dute, bere ekintzapideak eta
irabazte-xederik gabeko norbanako-ariozkoak antolakidetuz, eta bai
herri-agintaritzaren sail berezien artekoak ere, gizarte-beharren eskabideari
dagokionez eta zatikeriatan erori gabe erantzuteko.
7.- Aurrea hartzea
Gizarte-zerbitzuek,
egon dauden bereizkeriai aterapide bat ematera ezezik, hoien zioei aurrea hartzera
ere joko dute, batipat.
II IDAZPURUA
AGINTEPIDE-BANAKETA
I ATALBURUA
OROTARIKO AGINTZA
6. Atala
Legegintza
Eusko Legebiltzarrari dagokio Gizarte-zerbitzuen alorreango egiterapena eta araubidezko
osaketa, legeak agintzen duenaren arauera, honako hauei dagozkie:
a.- Jaurlaritzari
b.- Foru-Erakundeei
c.- Udal,
Udal-elkarte edo udalmailaz gaineko erakundeei.
7. Atala
Norbanako-jabetzapeko
erakundeek Lege honek araupetzen duen gizarte-zerbitzuen herri-erapidetzan
lankide izan ahal izango dute, dagokien Foru-Diputazioaren erroldean sartzea
egin ondoren, eta honako baldintza hauek beteaz:
1.- Irabazte-xederik eza;
2.- Arduralaritzaren arau eta egitarauei
egokitzea;
3.- Bere egitarau eta diruegitamuak
herriagintaritzaren zaingoaren menpe egotea;
4.- Bere Eraentza-sailen osatze-modua eta
iharduna demokraziaren arauzkoak izango direnaren bermea.
II ATALBURUA
JAURLARITZAZ
8. Atala
Gai
honetan bere dituen legegintza-arioaz eta arauak emateko ahalmenaz gainera,
Jaurlari-tzak honako agintepide hauek beretzakotzen ditu:
1.- Gizarte-zerbitzuen Euskal
Autonomia-Elkartearen eremuango guztizko egitamuketa, lehenasunak zehaztu,
lurraldearteko aldaroak eragotzi eta emankizunen gutxienezko maila jartzeko;
2.- Alor honetan gaitasunaren jabe diren
Arduraaritzako ihardutze-sail berezien ekintza-pideak elkarri egokitzea, eta
bai norbanako ariozkoak ere, batasunarauzko gizarte-politika bat bermatzeko;
3.- Jarritako arauak eta erakunde bereziek
emanda dituzten agintepideak betetzen direne-kiko arta eta zaingoa;
4.- Gizarte-arazoen iturriekiko azterpena eta
bai hoiek eragozteko bideekikoa ere, alor honetan ari diren erakundeei
teknikazko aholkularitza eta argipideak emateko bide.
5.- Gizarte-zerbitzu berezietarako lanariak
gaitzea;
6.- Gizarte zerbitzuen egitamuketan,
antolakideketa eta hoiekiko estadistikak tajutzea, eta bai hoiek egitea eta
unean-unean gauzatzea ere; hori Udalek, Foru-Diputazioek eta beste Erakunde batzuk
emandako xehapenak oinarri direla egin daiteke;
7.- Foru-Diputazioetan errolderatutako
norbanako-jabetzapeko bazkunen guztizko errol-de bat egiteratu, eta
lurralde-mailatik goragoko erakunde eta baterakundeekiko aitorpena;
8.- Ongintza-sorozpidetzako Iraskunde eta
Elkarteekiko babesa;
9.- Lurralde-mailatik goragoko erakunde eta
bataerakundeekingo harremanak, Autono-mia-Elkartearen mugartean, eta bai
Erresuma edo beste Autonomia-Elkartean edo elkarteez bestekoetan alor horretarako
gaitasuna dutenekin ere.
10.- Baliatzaileek zerbitzu batzuen gostea
ordaindu dezateneko orotariko irizpideen zehaztapena.
11.- Kondaira-Lurraldeen egitamuetan egon eta
bere nolakoa dela eta hoietako bati baino gehiagori doazkien zerbitzuen eraentza.
III ATALBURUA
FORU-ERAKUNDEEZ
9. Atala
Foru-Erakundeek,
lege honetan ematen zaizkien agintepideak egiteratzerakoan, inda-rreango legeen
eta Jaurlaritzaren orotariko arau eta egitamuketaren hesparruan ihardungo dute.
10. Atala
Honako
egiteko hauek izango dituzte bere ardurapeko Foru-Erakundeek:
1.- Giza-zerbitzutarako araudiak jartzea,
hoiek egiteratzeko maila egokiak eta modu zehatzak ezarriz;
2.- Gizarte-zerbitzuentzako egitarauak, hoien
ihardunerako lurralde-eremu egokienak zehaztuz, eta alor honetan eragina duten
beste herri-zerbitzu batzuekin beharrezko harremanak izanaz.
3.- Bere mugartean haiei erantzun beharreko
beharren azterpena eta zehaztapena, eta erantzun horretarako beharrezko izan daitezen
baliapideekiko mailaz mailako egitarauak.
4.- Bere mugarteango gizarte-sorozpidetzazko
ekintzapideekiko zaingoa.
5.- Bere nolakoa edo biztanleekiko duten
eragina dela eta udalen edo udal-mailatik gorako erakundeen ahalmena gainditu
dezaten zerbitzuen eraentza;
6.- Elkargoen errolderapena,
gizarte-Zerbitzuen herri-erapidetzan lankide izan daitezen;
7.- Herri nahiz norbanako-jabetzapeko
erakundeek lege honen bidez edo Jaurlaritzak gero eman ditzan aginduen bidez
jarritako arauen ariora emandako zerbitzuekiko hitzarmenak;
8.- 4.1. Atalaren gai diren aldizkako
diruordainkinekiko biderapena eta baimena;
9.- Bere mugarteango beharrei eta zerbitzuei
buruzko gaurkotutako estadistikak egitea, lege honen 8.6 Atalean agintzen
denez.
IV ATALBURUA
UDALEZ ETA UDAL-MAILATIK GORAKO ERAKUNDEEZ
11. Atala
Udalek
edo ugal-mailatik gorako erakundeek izango dute bere gain bakoitzari dagokion
lur-eremuaren hesparruan, gizarte-zerbitzuen erakuntza eta eraentza, eta bai
horretarako eginda-ko egitarauketaren arauera beharrezko direla ikusitakoak
sortaraztea ere.
12. Atala
Hirigune
haunditan, Udalek zerbitzuak auzoka edo barrutika banatuko dituzte, eta
txikie-tan berriz udalarteka bilduko, beti ere biztanleek beharrei eta
biztanle-arauzko irizpidei atxikiz.
13. Atala
Udalei
edo udal-mailatik gorako erakundeei dagokie bere lur-eremuko beharrei antz
ematea, berarizko arazoak dituzten alorrei buruzko egunean-eguneango
estadistikak egin eta xehapen hoiek dagozkien Foru-Diputazioen esku jarriz, edo
hala behar izanez gero Jaurlari-tzaren esku, 8.6 Atalean agindutakoaren arauera
gizarte zerbitzuekiko egitaraua gertatzeko laguntza emateko.
14. Atala
Udal-mailan
edo udal-maila baino goragokoan, gizarte-zerbitzuak eremu berean egin eta
ongundeari eta bereziki osasunketa-zerbitzuei datxezkien beste zerbitzu batzuek
bateratzera joko da, sorozpidetzarako tresnez behar ainako baliapiderik eza
toki bat baino gehiagotan izatea ahal dela galeraziz.
15. Atala
Udalak
edo udal-mailaz goragoko erakundeak bertako biztanle guztientzat edo
batzuentzat beharrezko eritzitako zerbitzuren baten eraentza artez egin ez
dezanean, horretarako gai diren erakundeekin horretzazko harremanetan jarriko
da, herritarrei zerbitzu egokiena lortzeko bideak emateko.
16. Atala
Udalek
egingo dituzte 4.2 Atalaren gai diren aldizkotasunik gabeko laguntzen
biderapena eta hoiek ematea.
III IDAZPURUA
ARTEZKARITZA, AHOLKULARITZA ETA
ESKUHARTZE-SAILAK
17. Atala
Autonomia-Elkarteango
gizarte-zerbitzuekiko politikaren ardura Jaurlaritzako Sail batek izango du;
honek, Artezkaritza baino maila apalagokoa izango ez den ihardutze-sail bat
izango du hori egiteratzeko.
18. Atala
Sail
horrek, mailaz-maila, orain jaurlaritzako ihardutze-sail berezietan barreiatuta
egon eta Lege honetan Diputazioei edo Udalei ematen ez zaizkien agintepideak
beretzakotuko ditu.
19. Atala
Aholku-ematezko
Gizarte-Ongunderako Euskal Batzordea sortarazten da; Jaurlaritzaren, Foru-Diputazioen,
Udalen, baliatzaileen eta gizarte-zerbitzuetako alorrean ari diren
ogibide-dunen erakundeak izango dira bertan.
20. Atala
Batzorde
horretan, Herri-Arduralaritzako maila berezien ordezkariak eta lehen esandako
gizartezerbitzuetako lanari eta baliatzaileenak kopuru berdintasunez egongo,
dira
21. Atala
Honako
egiteko hauek izango ditu Gizarte-Ongundearen Euskal Batzordeak:
a) Zerbitzuen
egitamuketari buruz Jaurlaritzari aholkuak ematea eta saloak egitea.
b) Gizarte-zerbitzuen
alorreko diru-egitamuak egiten erabili beharreko irizpideei buruz bere iritziak
eman eta saloak egitea.
c) Zerbitzuen
eraentzaz jabetzea eta hori arakatzea.
d) Bere
arioz nahiz Jaurlaritzak edo Legebiltzarrak eskatuta erizpenak ematea.
e) Lege
hau arau-bidez osatzerakoan eman dakion beste edozein.
22. Atala
Kondaira-Lurralde
bakoitzean Gizarte-Ongundearen Lurralde-Batzorde bat jarriko da. Diputazioen,
udalen, baliatzaileen eta gizarte-zerbitzuen alorrean ari diren ogibidedunen
erakundeen ordezkariak bertako direla. Honen eratze-moduari buruzko irizpideak
eta honen egitekoak, Lege honen 20garren eta 21garren Ataletan
Gizarte-Ongundearen Euskal Batzor-deari buruz ezartzen direnak bezalakoak
izango dira, beti ere Lege honek Foru-Erakundeei izendatzen dizkien ahalmenen
barruan.
23. Atala
Udal
edo udal-mailatik gorako erakunde bakoitzak bere Gizarte-Ongundearen batzordea
eratuko du, Udalak edo Udalek, baliatzaileen eta gizartezerbitzuen alorrean lan
egiten duten ogibidedunen Erakundeek bertan ordezkariak dituztela.
Batzorde
hori bere lan-eremuko zerbitzuen eraentza eta gizarte-beharrez jabetu eta hoiek
aztertuko ditu, dagokien udal-sailentzako argipidetxostenak eginaz.
Hirigune
haunditan, Udal-Batzordeek Gizarte-Zerbitzuen erakuntzari buruz 11garren
Atalean esaten den erdikoikeriarik ezezko irizpidez arituko dira.
24. Atala
Jaurlaritzak
erabakiko ditu, arau-bidez, Lege honen bidez sortarazten den
Gizarte-Ongun-dearen Euskal Batzordearen osatze-era, jaurpideak eta
ihardutze-modua.
25. Atala
Halaber,
Diputazioek, Udalek eta udal-mailatik gorako erakundeek erabakiko dituzte
bakoitzak bere Batzordearen osatze-era, jaurpideak eta ihardutzemodua.
IV IDAZPURUA
DIRUBIDEAK
26. Atala
Jaurlaritzak,
urteoro eta bere guztizko diruegitamuen pentzutan, lege honen bidez ematen
diren agintepideak egiteratzeari darizkion gastuei erantzuteko diru-zenbatekoak
izendatuko ditu.
27. Atala
Foru-Diputazioek,
bakoitzaren lur-eremuan gizarte-zerbitzuen antolapidetzaren arduradun direnez,
urteoro, lege honek dioenaren arauera, alor honetako bere agintepideak
egiteratzeari darizkion gastuei erantzuteko, baita, dagokion
Gizarte-Ongundearen Batzordearen saloz Diputazio bakoitzak onartutako
zerbitzuen edo antolapidetzen dirubideak Udalei edo udal-mailetik gorako erakundeei
bermatzeko ere, beharrezko izan daitezen diruen izendapena egin beharko dute
bere diruegitamuetan.
Horretarako,
Foru-Diputazioek bere egitarauetan, gizarte-zerbitzu ezberdinei eusteko eta
hoien hazkunderako, Udalen edo udal-mailatik gorako erakundeen eskuharmen-heina
sortuko dute.
28. Atala
Udalek,
bere gizarte-zerbitzuei eusteko eta hoien hazkunderako ez bestetarako izan
dedin berarizko atal bat sartuko dute bere diruegitamuetan.
29. Atala
Herri-agintaritzen
berearteko eta beste Erakunde batzuekingo dirubidetza-alorreango elkarlanak,
itzuli beharrik gabeko eta araurik gabeko diru-laguntzen ordez, arian-arian,
alor horretarako egitamuketan jarritako helburuak betetzera eraman dezaten
baldintzapeko moduak ezartzea izango du oinarri.
30. Atala
Baliatzaileek
jakineko gizarte-zerbitzu batzuen diru-bidetarako eskuhartu ahal izango dute,
jarri daitezen irizpideen arauera.
Behin-Behingorako Erabakiak
Lehenengoa
Lege hau indarrean jarri eta urtebeteko
epearen barruan Jaurlaritzak, Gizarte-Ongundearen Euskal Batzordeak bere
erizpena eman ondoren, Gizarte Zerbitzuen urtekako lehenengo egitamua gertatuko
du.
Orotariko egitamuketa egin ondoren,
Diputazio ek, Lurralde-Batzordeek bere argipide-txostena egin ondoren,
haientzako egitaraua egingo dute.
Bigarrena
Aurreko Erabakian ohartemandakoak
egiteratu daitezenerartekoan, Jaurlaritza orain bere agintepean dauden
Gizarte-Zerbitzuen eraentza egiteari jarraituko zaio.
Hirugarrena
Karrerako edo lanbidezko herrilanari edo
ak uratutako lanari izan, eta Lege honen bidez Kondaira-Lurraldeei eskuratutako
aginpideak dagozkion Osasunketa eta Gizarte Segurantza-Sailari atxikitakoak,
horretzazko aginte-eskuraketa benetan egin dedin unean bertan aginte-mailez eta
ihardunez dagokien Foru-Diputazio edo Udalen menpeko izatera aldatuko dira,
irabazita dauzkaten eskubidak aitortzen zaizkiela.
Laugarrena
Jaurlaritzak 18garren Atalean esaten den
arduralaritza-sailen baterapena egin dezanerarte, Lehandakaritza, Osasunketa eta
Gizarte-Segurantza, Kultura, Hezkuntza eta Lan-Sailen ordez-kariz osatutako
Sailarteko Batzorde bat sortaraziko da, Dekretoz; batzorde horrek izango du
bere gain Arduralaritzaren ekintzapide bereziak antolakidetzea, eta horren
eratze-era, jaurpi-deak eta iharduna Jaurlaritzak arauz jarriko ditu.
Erabaki Gehigarria
Autonomia-Elkartari lege honetan
araupetutako agintepide edo zerbitzuak eskuratu dakiz-kionean, hoiek
Jaurlaritzaren Gizarte-Zerbitzuen ardura izango duen Sailari emango zaizkio,
zerbitzu hoiekiko eta hoien dirubideekiko agintepidea edo eraentza orain duen
Erakundea dena dela. Zerbitzu berri hoien erakuntza eta eraentza Lege honetan
araupetutako Gizarte-Zerbitzuen Erapidetzan erabat sartzearen bermapide izan
dedin moduan egingo dira.
Azken Erabakia
Lege honetan ematen diren zerbitzu eta
agintepideei atxikitako ogasun eta eskubideen ja-betza edo baliapena
Diputazioei edo Udalei eman diezaieneko eskua ematen zaio Jaurlaritzari.