6/1981 Legea, ekainaren 26koa, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1981garreneko Guztizko Diruetamu-Legearen Egitasmoko araupide batzuk egiteratzea aurreratuz.
1981-06-26Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1981/7/7, 41. zk.; EAO, 2012/5/4, 107. zk.
§
9. 6/1981 LEGEA, EKAINAREN 26KOA, EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA-ELKARTEAREN
1981GARRENEKO GUZTIZKO DIRUEGITAMU-LEGEAREN EGITASMOKO ARAUPIDE BATZUK
EGITERATZEA AURRERATUZ
ZIOEN
ADIERAZPENA
Legebiltzarra, oraintsu, Jaurlaritzak
berak hartutako erabakiaren arauera aurtengo Maiatzaren 29an bidalitako Euskal
Herriko Autonomia-Elkartearen 1981garrenerako Guztizko Diruegitamuen
Lege-Egitasmoari bere bideak eginarazteari ekin zaio.
Gaudeneko urtaroa dela eta,
diruegitamuotan sartutako gastu batzuk berehala egiteratu beharra dago,
turismo-ekintzapiderako, errepideen konponketarako eta urtaroaren menpe-menpeko
diren beste zenbait gauzetarakoak adibidez; Diruegitamuen Lege-Egitasmoa osorik
onartu arte zain egoteak, gastu hoietarako diru-izendapenen aldetik ezinezko
egingo luke, edo gutzienez oso zail, hoiek egiteratu ahal izatea.
Horregatik, Guztizko Diruegitamuen
Lege-Egitasmoan sartuta dagoen arau-sail baten egiterapena aurreratzea
beharrezko eta noraezeko gertatzen da, aurreko lerroaldian aipatutako xahupenak
egiteko ezinbestekoa den legezkotasuna lortzeko; hori du xede aurkezten den legegaiak,
hoiei bideak eginaraztea eta hoiek onartzea Diruegitamuetango gainontzekoena
baino lehenago eginaz.
Legegai honek ez dio Guztizko
Diruegitamuen Lege-Egitasmoko gainontzekoen eztabaidaketari inolako trabarik
jartzen, esan denez, berehala egiteratu beharreko diruizendapenetara mugatzen
bait-da. Bestalde, diruegitamuen batasunari eta erazkotasunari ere kalterik ez
dakarkie, Lege honen gai diren diru-izendapenak Legebiltzarrak bere garaian
onartuko duen Euskal Herriko 1981garrenerako Guztizko Diruegitamu osoan ere
sartuta egongo bait-dira.
Lehenengo
Atala - Hoien egiterapena aurreratzen deneko diru izendapenak
Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen
1981garreneko Guztizko Diruegitamuen Lege-Egitasmoan sartuta egon eta Lege
honen Eraskinean agiri diren diru-izendapenen egiterapena aurreratu egiten da,
Eraskin horretan zehazten diren zenbatekoetan.
2.
Atala - Diru-izendapenetarako Dirubideak
1.- Hoien
egiterapena lehenengo Atalean esaten denez aurreratzen deneko
diru-izendapenentzako dirubideak Kondaira-Lurraldeek honako ehuneko hauen arauz
egingo dituzten ekarketez egingo dira:
Arabak ehuneko 12,25947
Gipuzkoak ehuneko 32,69219
Bizkaiak ehuneko 55,04834
G U Z T I R A ehuneko 100,00000
2.- Ekonomia eta Herriogasun-Sailari, lehenengo
atalak aipatzen dituen diru-izendapenentzako dirubideak egiteko arian-arian
behar ditzan zenbatekoak Kondaira-Lurraldeei aurreko leroaldian jarritako
ehunekoen arauz eskatzeko eskua ematen zaio.
3.- Atal hau hoietzaz ari deneko
Kondaira-Lurraldeen diru-ekarketak behin-behingorakoak izango dira, Euskal
Herriko Autonomia-Elkartearen 1981garrenerako Guztizko Diru-egitamuen Legeak
agindu dezanaren menpe, eta haiek Autonomia-Elkarteari horretarako eman
diezaizkioten diruak, gero Lege horren arauz eman beharko dituztenen aurrerapen
gisa emango dituzte.
3. Atala - Artezko akurapena
1.- Jaurlaritzak, doakien Sailen saloz,
Lehenengo Atalak aipatzen dituen diru-izendapenei dagozkien egitasmo guztien
akurapena artez egiteko baimena eman ahal izango du, Lege hau Euskal Herriko
Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, dagokion Sailaren diruegitamuen
pentzutan, 50 miloe pesetarik beherakoak direnean.
2.- Hiru hilabetez behin, Jaurlaritzak,
esandako baimen horretzaz baliatuz bideak egindako zehaztapidetzen zerrenda bat
bidaliko dio Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta
Diruegitamu-Batzordeari.
3.- Atal honek diona, Euskal Herriko
Autonomia-Elkartearen 1981 garrenerako Guztizko Diruegitamu-Legeak horretzaz
agindu dezanaren kaltetan gabe ulertuko da.
Behin-Behingo Erabakia
Lege
honetako Lehenengo Atalaren gai diren diruizendapenak, Legebiltzarrak onartu
dezan Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1981garrenerako Guztizko
Diruegitamu-Legean ere sartuko dira, eta Lege honen araupideak diruizendapen
hoiekin inolako salbuespenik gabe erabiliko dira.
Azken
Erabakia
Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkarian osorik argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean.
ERASKINA:
Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen
1981garrenerako Guztizko Diruegitamuetan sartuta egon, eta diruegitamuok onartu
baino lehen egiteratzeko baimena eskatzen deneko diru- izendapenak.
00 SAILA. EUSKO
LEGEBILTZARRA
- Zerbitzu bakarra: Legebiltzarra.
111
gaia: Lansariak, sari bereziak eta gastuak 50.685.332
181
gaia: Gizarte-Segurantza eta Tarama 2.974.293
243
gaia: Bidesariak 3.540.000
259
gaia: Beste ihardutze-gastu berezi batzuk 19.188.000
623
gaia: Eraikintza berriak 96.208.047
632
gaia: Antolapidetzak 53.334.572
Sailaren
Gustizkoa 225.930.244
04
SAILA. MERKATARITZA ETA TURISMOA
- 02 Zerbitzua. Merkataritza.
254
gaia: Berarizko Teknika-Eskuarteak (III liburua, 174garren orrialdea) 3.750.000
- Bilboko Azoka-Erakusketako ikustemintzak.
- Bezero-Iraskundea.
- 03 Zerbitzua. Turismoa.
215
gaia: Jazkera eta arauzko jantziak (II Liburua, 180garren orrialdea) 100.000
- Turismo-Idazguetako Urgazte-neskentzako
jantziak.
216 gaia: Ura, Argia, Berogarria;
Idazguen antolapena (II Liburua, 180garren orrialdea) 600.000
- La Florida-ko eta Forondako
Turismo-Idazguen Antolaketa.
254 gaia: Berarizko
Teknika-Eskuarteak (II Liburua, 181garren orrialdea) 1.500.000
- Industria-Turismoari
buruzko zine eta bideoa (Bilboko Azoka, Bezero-Iraskundea, etabar).
255 gaia:Ura, Argia, Erregaiak eta
Osagarriak (II liburua, 181garren orrialdea) 175.000
- Irungo
Mugan 2 atoe-orga Turismo-Idazgu gisa eukitzeko.
259 gaia: Ihardunerako beste berarizko xahupen
batzuk (II liburua, 181 garren orrialdea) (Xahupideen zehaztapena 47garren
orrialdean) 50.000.000
- Turismo-
Liburuskak 6.250.000
- Ostalaritza-Eskola 2.500.000
- Turismo-Eskola 2.500.000
- Turismoaren Guztizko Suztapena
(Turismo-ekintzapidea, Bainu-etxeen suztapena, Lasarte, Treñeruak,
Kirol-lehiaketak, Nazioarteko Zine eta Jazz-Jaialdiak, Herri-jaien suztapena,
Biltzar eta Lan-bilkurak, Sari-txartelen bidezko Suztaketa, etabar) 38.750.000
632 gaia:
Antolapideak (II liburua, 182garren orrialdea) (Xahupideen zehaztapena 9garren
orrialdean) 1.000.000
- Irungo
Mugarako Turismo-Idazguterako 2 atoe-orga erostea.
- 04 Zerbitzua. Lurralde- Ordezkaritzak.
621 gaia: Dauden Tegien egokitze-lanak (II liburua,
185garren orrialdea) (Xahupiden zehaztapena 10garren orrialdean) 9.500.000
- Honako
Lurralde-Ordeskaritzetako Idazguen Berriztapen-lanak:
- Araba: 3.000.000
- Gipuzkoa: 3.000.000
- Bizkaia: 3.500.000
641 gaia: Altzariak (II liburua, 185garren orrialdea) 1.525.000
- Honako
Lurralde- Ordezkaritzetako Idazguetarako:
- Araba: 750.000
- Bizkaia: 775.000
Sailaren
Guztizkoa 68.150.000
05.
SAILA. KULTURA
- 04 Zerbitzua. Elkartearen Arduralaritza eta
Ondarea.
254 gaia:
Berarizko Teknika-Eskuarteak ( II liburua, 200garren orrialdea) (Xahupideen
zehaztapena 12garren orrialdean) 1.108.000
- Udara-Ekurategietarako
es-kuarteak (Oihal-txabolak, etabar) 255 gaia: Ura, Argia, Errekaiak eta
osagarriak. (Xahupideen zehaztapena 12garren orrialdean) 1.922.800
- Udara-Ekurategien ihardunerako Xahupenak.
- 05 Zerbitzua. Elkargoak.
470
gaia: Irabazte-xederik gabeko erakundeentzako agizko eskuraketak (II liburua,
203garren orrialdea) (Xahupideen zehaztapena 13-14garren orrialdetan) 14.570.881
- Gorputz-ezinduentzako udaraldirako laguntza 3.570.881
- Zahartzarorako Ikasgeletzako laguntza 1.000.000
- Gazte-Elkart, Ekurategi eta Udalekuen
udaraekintzarako laguntza 10.000.000
Sailaren Guztizkoa 17.601.681
07 SAILA. HEZKUNTZA, UNIBERSITATE
ETA IKERLANA
- 21 Zerbitzua. O.H.O.
621
gaia: Dauden Tegietako egokitze-lanak (III liburua, 246garren orrialdea)
(Xahupideen zehaztapena 22garren orrialdean) 371.000.000
- Eskolaratze-beharrei erantzuteko Irakastegiak
haundiagotzeko:
- Araban: 60.000.000
- Gipuzkoan: 40.000.000
- Bizkaian: 271.000.000
- 24 Zerbitzua. B.U.P. eta C.O.U.
621 gaia: Dauden tegietako Egokitzelanak (III
liburua, 250garren orrialdean) (Xahupideen zehaztapena 23garren orrialdean) 143.000.000
- Irakastegiak mailaz edo zertarakoz aldatu
izanagatikako egokitze-lanak:
- Gipuzkoan: 72.000.000
- Bizkaian: 71.000.000
- 30
Zerbitzua. Eskuratutako beste ihardutze-sail batzuk. 621 gaia: Dauden Tegiatako
egokitze-lanak (III liburua, 259garren orrialdea) (Xahupideen zehaztapena
24garren orrialdean) 753.300.000
- Dauden herri-irakastetxeak eraberritzeko,
egokitzeko eta hobetzeko-lanak:
- Araban: 50.000.000
- Gipuzkoan: 118.000.000
- Bizkaian: 208.000.000
----------------
376.000.000
- Irakastegi berriak eraikitzea:
- Araban: 39.000.000
- Gipuzkoan: 119.000.000
- Bizkaian: 120.000.000
----------------
278.000.000
- Irakasturtearen hasierako ikastagiak
egokitzeko ohartemandako lan bereziak: 99.300.000
- 27 Zerbitzua. Lanbide-Hezkuntza.
631
gaia: Tresneria (III liburua, 254garren orrialdea) (Xahupideen zehaztapena
23garren orrialdean) 350.000.000
- Lanbide-Irakastegietako baliapide-hutsuneak
betetzeko antolapide-orniketa.
Sailaren Guztizkoa 1.617.300.000
11 SAILA. LURRALDE-ANTOLAKETA ETA
HERRILANAK
- 04 Zerbitzua. Herri-Lanak.
623 gaia: Herrilan berriak (IV liburua,
331garren orrialdea) (Xahupideen zehaztapena 33garren orrialdean) 500.600.000
- Errepide-zoluak
gogortzea, etan onean eustea:
Gipuzkoa:
- CC-6322. Deskargako Garatea 30.000.000
Eizagako Aldapa 20.800.000
Ormak 8.000.000
- CN-240 Tolosa-Lizartza 5.000.000
Lizartza-Nafarroa 5.000.000
Ormak 3.000.000
- CN-1.Etxegarate 29.700.000
Donostia-Errenteri 29.300.000
Pasaia-Errenteri 29.300.000
Hondarribiako Aideportua eta IrungoSaihetsbidea 30.000.000
- CN-634. CN-1/ Orio ebatunea 29.300.000
- CC-6212. Eizaga. Orma 5.000.000
---------------
Gipuzkoako
Guztizkoa 224.400.000
Bizkaia:
- CC-6318. Gueñes-Balmaseda 73.000.000
Ormak 26.900.000
- CC-6315.
Gernika-Bermeo 73.400.000
- CC-6313. Derio-Mungia 42.800.000
Bidebieta-Bermeo 14.200.000
- CC-634.Trapaga 11.000.000
Ortuella-El Casal 11.000.000
- CC-6320 Barrika-Gaminiz 7.500.000
Zugazarte 11.500.000
- BI-140 Trabakua. Orma 5.000.000
---------------
Bizkaiako
Guztizkoa 276.200.000
SaiIaren
Guztizkoa 500.600.000
Aurreratutako
diru-Izendapen Guztizkoa 2.429.581.925