5/2011 Legea, abenduaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legea aldatzeko dena
2011-12-22Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 2011/12/28, 233. zk.; EAO, 2012/1/23, 19. zk.
§ 330. 5/2011 LEGEA,
ABENDUAREN 22KOA, euskal autonomia erkidegoko administrazioaren tasa eta prezio
publikoei buruzko legea aldatzekoa
ZIOEN
AZALPENA
I
Euskal
Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko
Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako
Dekretuaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta
Prezio Publikoei buruzko Legea (maiatzaren 29ko 13/1998 Legea) arautu, argitu
eta harmonizatu zen.
Beste
lege batzuek ere, hala nola 10/2006 eta 5/2007 legeek, aldaketak sartu
zituzten: nekazaritza ekologikoaren produkzio-araubidea kontrolatzeko
zerbitzuen tasari eragiten zion lehenak, eta Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkarian iragarkiak presaz txertatzeari bigarrenak. Tasa eta Prezio
Publikoei buruzko Legearen edukiari eragin dioten azken aldaketak irailaren
29ko 3/2006 Legeak sartu zituen, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren
Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legea eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren
Antolarauei buruzko Legea aldatzekoak.
Orain,
lege honen bitartez, beste aldaketa batzuk egiten dira Euskal Autonomia
Erkidegoko sektore publikoaren konfigurazioaren ondorioz. Halaber, araudia
aldatzeko eta eguneratzeko tresnei eta tasen arauketari eragiten dieten beste
aldaketa batzuk sartzen dira eta zenbait tasa berri sortzen dira.
Ohartarazi
behar da lege honetan datozen aldaketen xedea ez dela presio fiskala gehitzea;
aitzitik, tasei eta prezio publikoei buruzko araudia egokitzeko beharraren
ondorio dira aldaketak, eta diru-sarrera publikoen kudeaketa hobetzea ekarri
behar dute.
Era
berean, gogorarazi behar da tasak eta prezio publikoak, zerbitzu edo jarduera
publiko baten kostuaren adierazle diren aldetik, zerbitzu edo jarduera horiek
finantzatzeko beste baliabide bat direla, baita eskaria ordainarazpenaren bidez
arrazionalizatzeko modua ere.
II
Euskal
Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren konfigurazioari dagokionez,
beharrezkoa da kontuan hartzea Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko
Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako
Dekretuaren 7. artikulua, Euskadiko Ondareari buruzko azaroaren 17ko 5/2006
Legeak aldatu zuena, hala Administrazio orokorraren zein instituzionalaren
egitura berria egokitu dadin tasen eta prezio publikoen arauketan.
Horrez
gain, beste aldaketa batzuk ere sartzen dira, betiere legezkotasunaren
printzipioari kalterik egin gabe, tasen eta prezio publikoen araudia arinago
egokitu, eguneratu eta arautzeko.
Hala,
ogasunaren arloan eskumena duen sailaren buruari aitortzen zaio tasak edo
prezio publikoak ezartzea proposatzeko ahalmena, edo horiek eguneratzekoa;
legeak baimentzen duenean, erregelamendu-arau bidez tasa bakoitzerako eska
daitezkeen zenbatekoak zehazteko aukera sartzen da, betiere legeak berak ezartzen
dituen kuantifikazio-irizpide edo -osagaien arabera egiten bada, eta, gainera,
Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrei buruzko legearen bitartez
tasen eta prezio publikoen arauketa aldatzeko aukera ere sartzen da.
Euskal
Herriko Agintaritzaren Aldizkariko tasa ere aldatzen da, ezabatu egiten baita
zergapeko egitateetako bat, paperezko aleak eskuratzeari dagokiona, eta gehitu
egiten baitzaio beste zergapeko egitate bat, IV. atalean (Justizia
Administrazioa) testuak txertatzeari dagokiona. Aldaketa horiek, halaber, beste
osagai batzuei ere eragiten diete, hala nola subjektu pasiboen definizioari,
tasa ordaintzeko betebeharra sortzen den uneari eta zerga eskagarri den uneari,
eta prokuradoreentzat zergapekoaren ordezkoaren figura sartzen da, Justizia
Administrazioak eskatutako testu-txertatzeetarako. Era berean, tasaren tarifa
egokitu egiten da, eta salbuespen bat ere aurreikusten da organo judizialek
beren kabuz emandako testuak txertatu behar diren kasurako edo prozesu
judizialean subjektu pasiboari doako laguntza juridikorako eskubidea aitortu
zaion kasurako.
Titulu
akademikoak emateagatiko tasari dagokionez, kuotak zehazten dituen tarifa
aldatzen da, eta egiaztapenak sartzen dira; era berean, zenbatekoak
homogeneizatzen dira. Tarifa titulazioen errealitateari eta baliokidetasunari
egokitzen zaie, titulu guztiak sartu ahal izateko tarifa berrian. Euskal
Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak
irakasleak kredita ditzan egindako ebaluazio-eskabideak izapidetzeagatiko tasa
sortzen da, zerbitzu horren eskaria arrazionalizatzeko.
Aseguru
Bitartekari Tituludunaren Diploma emateagatiko tasa kendu egiten da. Titulu
hori ez da existitzen dagoeneko, eta tasa ere ez da dagoeneko likidatzen.
Hondakin arriskutsuei buruzko material informatikoa eta horien jarraipen eta
kontrolerako agiriak entregatzeagatiko tasa ere kentzen da, horien bidez
banatzen den informazioa beste administrazio batzuek lantzen dutenez gero eta
telematikoki banatzen denez gero. Era berean, merkataritza-gune handiak
baimentzeagatiko tasa kentzen da; izan ere, Merkataritza Jardueraren Legea
bigarrenez aldatzen duen ekainaren 25eko 7/2008 Legeak baimenaren beharra kendu
zuen, eta hori zen, hain zuzen ere, tasaren zergapeko egitatea.
Trafikoaren
eta ikuskizunen inguruko jarduera eta zerbitzuengatiko tasaren barruan,
tarifaren zenbait kontzeptu aldatzen dira, zerbitzu batzuen kostu operatiboak
handiagoak direla kontuan hartuta. Bestalde, jokoa baimentzeko tasaren arauketa
aldatu egiten da tarifaren sistematizazio arrazoizkoago bat egiteagatik,
zenbateko eta eduki bera duten kontzeptuak multzotan batuz eta beharrezkoak ez
diren errepikapenak saihestuz. Era berean, apustuen azpisektore berriarekin
zerikusia duten izapideak sartzen dira.
Bilaketa-,
erreskate- edo salbamendu-zerbitzuengatiko tasa berri bat arautzen da. Irizpide
objektiboen bitartez mugatzen da haren zergapeko egitatea; esaterako, arrisku
nabaria dakarten zenbait jolas- edo kirol-jarduera egitea, zerbitzua
arrisku-seinalea jarrita dagoen lekuetan edo sarbidea mugatuta dutenetan
ematea, zerbitzua aurkako fenomeno meteorologikoen alerta-abisuei jaramonik ez
egiteagatik emana izatea, edo justifikaziorik gabe eskatutako zerbitzuak izatea.
Tasa honen helburua eta eraginkortasuna neurtzeko, bilketari baino gehiago
begiratu beharko zaio zuhurtziarik gabeko jokaeretatik aldenarazteko asmoari
eta jarduera arriskutsuak estaliko dituzten aseguratze-sistemak sustatzeari.
Halaber,
osasun-produktuak neurrira egiteko lizentzia eskuratzeagatiko tasaren tarifa
aldatzen da. Horrela, funtsezko aldaketak egiten direnean edo baimena berritzen
denean, tasaren zenbatekoa % 50ekoa izango da.
Tasa
berri bat arautzen da, europar etiketa ekologikoa emateari eta erabiltzeari
dagokiona. Etiketa hori Batzordearen 2000ko azaroaren 10eko 2000/728/EE
Erabakiaren bitartez ezarri zen, eta erregelamendu bat ere eman zen horri
buruz, 2009ko azaroaren 25eko 66/2010 (EE) Erregelamendua. Tasa berria jada
beraren funtsezko osagaiak aurreikusten dituen araudi komunitarioan jasotako
moduan arautzen da.
Lehenengo
artikulua. Aldatu egiten
da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei
buruzko Legearen testu bategineko 1. artikulua. Honela geratzen da idatzita:
"1. artikulua. Xedea eta
aplikazio-eremua
1. Lege honek Euskal Autonomia Erkidegoko
Administrazio orokorrak eta instituzionalak eskatzen dituzten tasak eta prezio
publikoak arautzea du xede.
2. Lege
honen aplikazio-eremutik kanpo geratzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko
sektore publikoko entitateek zuzenbide pribatuko arauei jarraituz egiten
dituzten jardueretatik eta ematen dituzten zerbitzuetatik eratorritako
diru-sarrerak".
Bigarren
artikulua. Aldatu egiten
da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei
buruzko Legearen testu bategineko 2. artikulua. Honela geratzen da idatzita:
"2. artikulua. Aurrekontuei
dagozkien neurriak
1. Tasetatik eta prezio publikoetatik sortzen
diren diru-sarreren aurrekontu-erregimena Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasuna
osatzen duten diru-sarrerei aplikatzen zaien bera izango da.
2. Lege honetan arautzen diren diru-sarreren
bitartez eskuratutako baliabideak Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan
agertuko dira, diru-sarreren egoeraren atalean, eta Euskal Autonomia
Erkidegoaren Diruzaintza Nagusiaren kutxa eta kontuetan sartuko dira.
3. Baliabide horien errendimendua dagokion
diru-sarreren aurrekontuari atxikiko zaio oso-osorik, eta ezingo da kenketarik
eta gutxitzerik bat ere egin, 10. artikuluan xedatzen den kasuan izan ezik;
behar orokorrei erantzuteko izango da, salbuespenez eta legez baliabide
horietakoren batzuk xede jakinetarako atxikitzen direnean izan ezik.
4. Ogasunaren arloan eskumena duen sailaren
buruak Jaurlaritzari edo dagokion arloko sailaren buruari proposatu ahalko dio
tasak edo prezio publikoak ezartzea, bai eta eguneratzea ere, hala
dagokionean".
Hirugarren
artikulua. Aldatu egiten
da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei
buruzko Legearen testu bategineko 5. artikulua. Honela geratzen da idatzita:
"5. artikulua.
Legezkotasun-printzipioa
Legebiltzarrak
emandako lege baten bidez sortu eta arautu beharko dira tasak. Legeak tasen
funtsezko osagaiak ezarri beharko ditu".
Laugarren
artikulua. Aldatu egiten
da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei
buruzko Legearen testu bategineko 7. artikulua. Honela geratzen da idatzita:
"7. artikulua.
Baliokidetasun-printzipioa
Tasek
zergapeko egitate duten zerbitzu edo jardueraren kostua berdintzera jo behar
dute".
Bosgarren
artikulua. Aldatu egiten
da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei
buruzko Legean testu bategineko 8. artikulua. Honela geratzen da idatzita:
"8. artikulua. Eguneratzea
Euskal
Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrei buruzko legearen tasen zenbatekoa
eguneratu ahal izango da".
Seigarren
artikulua. Aldatu egiten
da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei
buruzko Legearen testu bategineko 12. artikulua. Honela geratzen da idatzita:
"12. artikulua. Lurraldetasuna
Euskal
Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateek emandako edo egindako
zerbitzu edo jarduera publikoen tasei ezarriko zaie lege hau, zerbitzu eta
jarduera horiek nonahi eman edo egiten direla ere".
Zazpigarren
artikulua. Aldatu egiten
da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei
buruzko Legearen testu bategineko 18. artikulua. Honela geratzen da idatzita:
"18. artikulua. Kudeaketa,
ikuskapena eta kontu-hartzea
1. Tasak
kudeatu eta likidatzea honako hauei dagokie: tasa ordaintzeko betebeharra
sortzen duen zerbitzua edo jarduera ematen edo egiten duten sailei, organismo
autonomoei eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoei.
2. Ogasunaren arloan eskumena duen sailari
dagokio tasen kudeaketa, likidazioa eta bilketa zaindu eta kontrolatzea; hari
dagokio, orobat, tasen finantza eta tributu arloko ikuskaritza,
premiamendu-bideko bilketa eta kontabilitate arloko ikuskaritza eta
kontrola".
Zortzigarren
artikulua. Aldatu egiten
da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei
buruzko Legearen testu bategineko 21. artikuluaren 2. paragrafoaren f)
idatz-zatia. Honela geratzen da idatzita:
"f) Ogasunaren
arloan eskumena duen sailak baimentzen duen beste edozein".
Bederatzigarren
artikulua. Aldatu egiten
da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei
buruzko Legearen testu bategineko 21. artikuluaren 4. paragrafoa. Honela
geratzen da idatzita:
"4. Ogasunaren arloan eskumena duen sailak
baimena eman dezake aurreko 2. paragrafoko c), d) eta e) idatz-zatietan
aipatzen diren ordainketa-moduetan bide telematikoa erabiltzeko. Horretarako, ordainketa teknika eta baliabide
elektronikoak, informatikoak edo telematikoak erabiliz egiteko behar diren
eskakizun eta baldintzak arautuko dira".
Hamargarren
artikulua. Aldatu egiten
da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei
buruzko Legearen testu bategineko 31. artikulua. Honela geratzen da idatzita:
"31. artikulua. Eskumena
Dekretu
bidez zehaztuko da zein zerbitzu eta jarduera ordaindu ahal izango diren prezio
publikoen bidez, ogasunaren arloan eskumena duen sailak eta zerbitzuok eta
jarduerok eman edo egiten dituen sailak edo dagokion organoa edo erakundea
atxikita duenak elkarrekin proposatuta".
Hamaikagarren
artikulua. Aldatu egiten
da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei
buruzko Legearen testu bategineko 33. artikuluaren 3. paragrafoa. Honela
geratzen da idatzita:
"3. Prezio publikoak ezarri edo aldatzeko
proposamenaren onarpenarekin batera, ogasunaren arloan eskumena duen sailaren
txosten loteslea beharko da".
Hamabigarren
artikulua. Ondoko testua
duen h) idatz-zatia gehitzen zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren
Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen 44. artikuluari:
"h) Ikus-entzunezko
komunikazioaren zerbitzua ematen dutenek, berei dagokien erregistroan izena
emateko kasuan".
Hamahirugarren
artikulua. Aldatu egiten
da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei
buruzko Legearen testu bategineko III. tituluaren V. kapitulua. Honela geratzen
da idatzita:
"V. KAPITULUA. EUSKAL HERRIKO
AGINTARITZAREN ALDIZKARIAREN ZERBITZUENGATIKO TASA
56. artikulua. Zergapeko egitatea
Tasa
honen zergapeko egitatea da testuak txertatzea Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkariaren II. atalean (Agintariak eta langileria), IV. atalean (Justizia
Administrazioa) eta V. atalean (Iragarkiak).
57. artikulua. Subjektu pasiboa
1. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian
testuak txertatzea eskatzen duten pertsona fisikoak edo juridikoak dira tasa
honen subjektu pasiboak.
Aurreko
hori gorabehera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Euskal Autonomia
Erkidegoko Administrazio orokorreko organoek izapidetutako
administrazio-kontratazioari dagozkion prozeduretako lehiaketei buruzko
xedapenak eta iragarkiak argitaratzen direnean, Administrazio orokorra bera
izango da subjektu pasiboa.
2. Testuak txertatzea Justizia Administrazioak
eskatzen duenean, argitaratzea prozedura judizialerako beharrezkoa delako,
testua noren mesedetan txertatzen den, huraxe izango da subjektu pasiboa, edo
testu-txertatzea zuzenean edo zeharka nork sustatzen duen, huraxe.
Prozedura
judizialetan, prokuradorearen esku-hartzearekin argitaratzen diren testuetan,
prokuradorea zergapekoaren ordezko izango da.
58. artikulua. Noiz sortzen den tasa
ordaintzeko betebeharra
Zergapeko
egitatea gertatzen den unean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testuak
argitaratzen direnean, sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra. Hala ere,
eskabidea egiten den unean eskatuko da tasaren ordainketa.
59. artikulua. Kuota
Tarifa
honen arabera eskatuko da tasa (eurotan):
1. Agiriak argitaratzea
1.1. Oro
har
1.1.1. Karaktere
edo zuriune bakoitzeko (agiriaren titulua eta testua barne): 0,081845
1.1.2. Zerrendak,
mapak edo baloratzeko zailak diren beste elementu grafiko batzuk (DIN-A4 edo
antzekoa): 174,8288
1.2. Euskal
Autonomia Erkidego osorako erakundeen administrazio-kontratuei dagozkien
lehiaketei buruzko xedapenak eta iragarkiak, urriaren 12ko 1098/2001 Errege
Dekretuaren VII. eranskinean ezarritako ereduekin bat etorriz egindakoak.
Iragarki bakoitzeko: 434,9447
2. Presazko izaera duten iragarkiak 10 egun
balioduneko epean txertatuko dira, txertatzeko agindua berresten denetik
kontatzen hasita. Horrela argitaratutako iragarkiengatik ordaindu beharreko
tasa ohikoa baino ehuneko ehun handiagoa izango da.
60. artikulua. Salbuespenak
Lege
honen 16. artikuluko 1. paragrafoan aurreikusitakoarekin bat etorriz, honako
subjektu pasibo hauek baizik ez dira salbuetsiko tasa honetatik:
a) Euskal
Autonomia Erkidego osorako erakundeak, Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkariaren II. atalean (Agintariak eta langileria) eta V. atalean
(Iragarkiak) testuak txertatzen dituztenean; ez dira salbuespen honetan sartuko
administrazio-kontratazioari dagozkion prozeduretako lehiaketei buruzko
xedapenak eta iragarkiak.
b) Euskal
Herriko Agintaritzaren Aldizkariko IV. atalean (Justizia Administrazioa)
testuak txertatzen dituzten subjektu pasiboak eta ordezkoak, organo judizialek
beren kabuz emandako iragarkiak eta ediktuak direnean edo prozesu judizialean
subjektu pasiboari doako laguntza juridikorako eskubidea aitortzen zaionean".
Hamalaugarren
artikulua. Aldatu egiten
da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei
buruzko Legearen testu bategineko III. tituluaren VI. kapitulua. Honela
geratzen da idatzita:
"VI. KAPITULUA. IKUS-ENTZUNEZKO
KOMUNIKAZIORAKO LIZENTZIA BAT XEDE DUTEN NEGOZIO JURIDIKOAK EGITEKO
BAIMENENGATIKO TASA
61. artikulua. Zergapeko egitatea
Tasa
honen zergapeko egitatea da ikus-entzunezko komunikaziorako lizentzia bat xede
duten negozio juridikoak egiteko baimenei dagozkien zerbitzuak ematea.
62. artikulua. Subjektu pasiboa
Ikus-entzunezko
komunikaziorako lizentzien titular izanik, aurreko artikuluan aipatutako
baimenak eskatzen dituzten pertsona fisikoak eta juridikoak dira tasa honen
subjektu pasiboak.
63. artikulua. Noiz sortzen den tasa
ordaintzeko betebeharra
Zerbitzua
ematen denean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra. Halere, eskabidea egiten
den unean aurretiaz eskatuko da ordainketa.
64. artikulua. Kuota
Tasa
150 eurokoa izango da".
65. artikulua (edukirik gabe geratzen da)
Hamabosgarren
artikulua. Aldatu egiten
da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei
buruzko Legearen testu bategineko IV. tituluaren I. kapitulua. Honela geratzen
da idatzita:
"I. KAPITULUA. TITULU ETA
EGIAZTAGIRI AKADEMIKO ETA PROFESIONALAK EMATEAGATIKO TASA
66. artikulua. Zergapeko egitatea
Tasa
honen zergapeko egitatea da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak titulu
eta egiaztagiri akademiko eta profesionalen espedienteak eta inprimakiak egitea
eta titulu eta egiaztagiriak eta haien kopiak ematea.
67. artikulua. Subjektu pasiboa
Aipatutako
titulu eta egiaztagiri akademiko eta profesionalak eta haien kopiak eskatzen
dituztenak dira tasa honen subjektu pasiboak.
68. artikulua. Noiz sortzen den tasa
ordaintzeko betebeharra
Tituluak
eta egiaztagiriak ematean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra. Hala ere,
agiria emateko eskabidea egiten den unean eskatu ahal izango da tasaren
ordainketa.
Tituluak
eta egiaztagiriak Administrazioak bere kabuz ematen baditu, haiek eskatzen
diren unean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra, eta une horretantxe
eskatuko da tasaren ordainketa.
69. artikulua. Kuota
Tarifa
honen arabera eskatuko da tasa (eurotan):
|
Jatorrizkoak |
Kopiak |
1. Goi-mailako
tituluak: Arte Plastikoak eta Diseinua; Arte Dramatikoa; Dantza; Musika; Goi
Mailako Irakaslea (1942 eta 1966ko planak). Titulu Profesionala (1942ko
plana). Gaitasun Diploma (1942a baino lehenagoko planak). Araubide Bereziko
Irakaskuntzen goi-mailako titulua edo lizentziaturaren baliokideak |
93,84 |
6,12 |
|
|
|
2. Irakasle
Titulua (1966ko plana), Araubide Bereziko Irakaskuntzen titulua edo
diplomaturaren baliokideak |
46,92 |
6,12 |
|
|
|
3. Honako
titulu hauek: LOE Batxilergoa, LOGSE Batxilergoa, BBB, Goi Mailako
Batxilergoa, LHko Goi Mailako Teknikaria, LH-2ko Teknikari Espezialista,
Industria Maisua, Arte Aplikatuetako Graduatua, Goi Mailako Kirol Teknikaria,
Musikako Profesionala, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Goi Mailako
Teknikaria, Dantzako Profesionala, Araubide Bereziko Irakaskuntzetako Goi
Mailako Teknikaria edo baliokideak |
40,80 |
6,12 |
|
|
|
4. Honako
tituluak: Oinarrizko Batxilergoa, Teknikaria, LHko Teknikaria, Kirol
Teknikaria, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Teknikaria, LH-1eko Teknikari
Laguntzailea, Industria Ofizialtza, Instrumentista edo Kantari Diplomatura,
Musikako Oinarrizko Diploma, Kantu Diploma, Musikako Oinarrizko Maila,
LH-1eko Eskola Ziurtagiria, Araubide Bereziko Irakaskuntzetako Teknikaria edo
baliokideak |
20,40 |
6,12 |
|
|
|
5. EGA
ziurtagiria |
20,40 |
6,12 |
|
|
|
6. Honako
ziurtagiri hauek: hizkuntza-eskola ofizialetako Gaitasun Agiria; oinarrizko
mailako, erdi mailako eta goi-mailako hizkuntza-egiaztagiriak; erdi mailako
eta goi-mailako espezialitate-egiaztagiriak; C-1 eta C-2 mailetako
hizkuntza-egiaztagiriak, bai orokorrak, bai espezialitatekoak |
20,40 |
6,12 |
70. artikulua. Salbuespenak eta hobariak
1. Kuota ordaintzetik guztiz salbuetsita egongo
dira kategoria bereziko kide anitzeko familietako kideak direla egiaztatzen
duten eskatzaileak.
2. Kuotaren % 50eko hobaria izango dute
kategoria orokorreko kide anitzeko familietako kideak direla egiaztatzen duten
eskatzaileek.
3. Kuota ordaintzetik guztiz salbuetsita egongo
dira eskatzaileak, baldin eta larritasun bereziko kalte pertsonal fisiko edo
psikofisikoak sufritu dituztela egiaztatzen duten terrorismoaren biktimak
badira edo haien ezkontideak edo, afektibitate-harreman antzekoa izanik,
haiekin modu iraunkorrean bizi direnak, eta berdin haien seme-alabak
badira".
Hamaseigarren
artikulua. Aldatu egiten
da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei
buruzko Legearen testu bategineko IV. tituluaren III. kapitulua. Honela
geratzen da idatzita:
"III. KAPITULUA. UNIBERTSITATEAZ
KANPOKO IRAKASKUNTZETAKO ATZERRIKO TITULU ETA IKASKETAK HOMOLOGATU ETA
BALIOZKOTZEAGATIKO TASA
75. artikulua. Zergapeko egitatea
Tasa
honen zergapeko egitatea da goi-mailako hezkuntzako atzerriko tituluak
homologatzeko espediente bat hastea, edo unibertsitateaz kanpoko
irakaskuntzetako atzerriko titulu edo ikasketak homologatu edo baliozkotzeko
espediente bat hastea, interesdunak eskatuta.
76. artikulua. Noiz sortzen den tasa
ordaintzeko betebeharra
Homologatzeko
edo baliozkotzeko eskabidea aurkezten den unean sortuko da tasa ordaintzeko
betebeharra. Tasa ordaindu izana frogatu beharko da espedientea izapidetzeko.
77. artikulua. Subjektu pasiboa
Atzerriko
titulu edo ikasketak homologatu edo baliozkotzeko eskatzen duten pertsona
fisikoak dira tasa honen subjektu pasiboak.
78. artikulua. Kuota
1. Tarifa
honen arabera eskatuko da tasa (eurotan):
a) Musika,
Dantza edo Arte Dramatikoko goi-mailako tituluetara homologatzeko eskabidea: 50
b) Batxilergoko,
Lanbide Heziketako Goi Mailako Teknikariaren, Arte Plastikoetako eta Diseinuko
Goi Mailako Teknikariaren, Goi Mailako Kirol Teknikariaren edo Musika edo
Dantzako Profesionalaren Espainiako tituluetara homologatzeko eskabidea: 45,96
c) Lanbide
Heziketako Teknikariaren, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Teknikariaren edo
Kirol Teknikariaren Espainiako tituluetara homologatzeko eskabidea: 45,96
d) Kultura
Ondasunen Zaintza eta Zaharberrikuntzako Espainiako titulura homologatzeko
eskabidea: 45,96
e) Hizkuntza-eskola
ofizialetako Gaitasun Agirira homologatzeko eskabidea: 45,96
f) Unibertsitate-mailakoak
ez diren Espainiako ikastaro edo moduluak baliozkotzeko eskabidea: 22,98
Aurreko
idatz-zatietan berariaz aipatu gabeko titulu edo ikasketen kasuan, beren
ondorioengatik edo maila akademikoagatik baliokide diren titulu edo ikasketei
dagokien zenbatekoa aplikatuko da.
3. Ez da tasarik eskatuko Bigarren Hezkuntzako
Graduatuaren Espainiako titulura homologatzeko eskabideagatik".
Hamazazpigarren
artikulua. Ondoko testua
duen VIII. kapitulua gehitzen zaio Euskal Autonomia Erkidegoko
Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategineko
IV. tituluari:
"VIII. KAPITULUA. EUSKAL
UNIBERTSITATE SISTEMAREN KALITATEA EBALUATU ETA EGIAZTATZEKO AGENTZIAK
IRAKASLEAK KREDITA DITZAN EGINDAKO EBALUAZIO ESKABIDEAK IZAPIDETZEAGATIKO TASA
95. bis artikulua. Zergapeko egitatea
Tasa
honen zergapeko egitatea da Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu
eta Egiaztatzeko Agentziak irakasleak kredita ditzan egindako ebaluazio-eskabide
normalizatuak izapidetzeko beharrezko zerbitzuak ematea.
95. ter artikulua. Subjektu pasiboa
Zergapeko
egitatea osatzen duten zerbitzuak eskatzen edo jasotzen dituzten pertsona
fisikoak dira tasa honen subjektu pasiboak.
95. quater artikulua.
Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra
Zerbitzua ematen denean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra. Hala
ere, eskabidea egiten den unean aurretiaz eskatuko da tasaren ordainketa.
95. quinquies artikulua. Kuota
Tasa
42,84 eurokoa izango da".
Hemezortzigarren
artikulua. Aldatu egiten
da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei
buruzko Legearen testu bategineko V. tituluaren idazpurua. Honela geratzen da
idatzita:
"V. TITULUA. TRAFIKOARI, JOKOARI,
IKUSKIZUNEI, LARRIALDIEI ETA SEGURTASUN PRIBATUARI DAGOZKIEN TASAK".
Hemeretzigarren
artikulua. Aldatu egiten
dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei
buruzko Legearen testu bategineko 99. artikuluko tarifaren 1 eta 2.
paragrafoak. Honela geratzen dira idatzita:
"1. Gidari-eskola
pribatuak
1.1. Gidari-eskola
pribatuak irekitzeko baimena: 412,08
1.2. Irekitzeko
baimena aldatzea gidari-eskola pribatuen elementu pertsonal edo materialak
aldatu direlako, ikuskapena eginda edo egin gabe: 24,03
1.3. Gidari-eskola
pribatuetako zuzendari eta irakasle izateko gaitasun-agiriak ematea eta
Herrizaingo Sailak eman beharreko beste titulu batzuk ematea, bai eta horien
kopiak ere: 92,92
1.4. Bide-prestakuntzako
irakaslearen gaitasun-agiria lortzeko prestakuntza-ikastaroetako gastuak eta
inskripzio-eskubideak: 41,21
1.5. Gidari-eskola
pribatuetako zuzendariaren gaitasun-agiria lortzeko prestakuntza-ikastaroetako
gastuak eta inskripzio-eskubideak: 41,21
2. Askotariko
zerbitzuak
2.1. Espedienteetan
edozein eratako oharrak jartzea, xehetasunak ematea, egiaztagiriak egitea,
agiriak erkatzea eta agirien edukia xehatzea: 3,30
2.2. Erregelamenduko
agindu baten ondorioz egindako ikuskatzeak: 61,83
2.3. Edozein
eratako xaflak edo liburuak zigilatzea: 3,30
2.4. Galdu,
hondatu, berritu edo aldatutako baimenen kopia: 13,34
2.5. Trafiko
Zuzendaritzak emandako beste lizentzia edo baimen batzuk: 6,26
2.6. Kirol-probak
eta bizikleta-ibilaldiak baimentzea: 13,34
2.7. Ibilgailuen
Erregelamendu Orokorraren 14. artikuluaren araberako zirkulazio-baimen berezia,
iraupenaren edo ibilgailu motaren arabera:
- 2 hilabete. 20,40
- 4 hilabete. 40,80
- 6 hilabete. 61,20
- 12 hilabete. 122,40
Edozein kasutan, garabiak,
makina autopropultsatuak, bestelako ibilgailu bereziak: 122,40
2.8. Ibilgailuen
Erregelamendu Orokorraren 14. artikuluaren araberako zirkulazio-baimen
bereziaren aldaketa, iraupenaren edo ibilgailu motaren arabera:
- 2 hilabete. 10,20
- 4 hilabete. 20,40
- 6 hilabete. 30,60
- 12 hilabete. 61,20
Edozein kasutan, garabiak, makina autopropultsatuak, bestelako ibilgailu
bereziak: 61,20
2.9. Garraio berezietarako laguntza
Patruila bakoitzeko
eta egin beharreko kilometro bakoitzeko: 0,29
Ateratzen den tasa bikoiztu egingo da
garraioei lurralde historiko batean baino gehiagotan laguntzen zaienean eta
patruila bat edo bi erabiltzen direnean.
2.10. Trafikoa
mugaturik dagoen egunetan zirkulatzeko baimen berezia: 13,34".
Hogeigarren
artikulua. Aldatu egiten
da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei
buruzko Legearen testu bategineko 100. artikuluaren b) idatz-zatia. Honela
geratzen da idatzita:
"b) Jolaserako eta zori-jokoetarako makinen
modeloen eta unitate nagusiarekiko joko-sistemen erregistroan
inskribatzea".
Hogeita
batgarren artikulua.
Aldatu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio
Publikoei buruzko Legearen testu bategineko 103. artikulua. Honela geratzen da
idatzita:
"103. artikulua. Kuota
1. Tarifa
honen arabera eskatuko da tasa (eurotan):
1. Joko-tresnak homologatzeko proba tekniko
bakoitza
1.1. Bingoetako eta kasinoetako joko-tresnak: 331,79
1.2. Joko-makinak edo joko-makinen programak: 43,14
1.3. Bingo-jokorako informatika-sistemak: 331,79
1.4. Joko-makinak elkarrekin konektatzeko sistemak.
Makina bakoitzeko: 99,53
1.5. Joko-tresnen edo -sistemen bestelako
homologazioak: 298,62
2. Modeloen erregistroan inskribatzea
2.1. "AR" motako makinak edo
jolas-makinak, jokorako laguntzaileak eta bestelakoak: 66,36
2.2. "B" motako makinak edo jolaserako
saridun makinak: 99,53
2.3. "C" motako makinak edo
zori-jokoetarako makinak: 132,70
2.4. Unitate nagusiarekiko joko-sistemak: 468,18
3. Joko-enpresen erregistroetan inskribatzea
3.1. Enpresa operadoreak, fabrikatzaileak,
banatzaileak eta areto-enpresak: 165,90
3.2. Joko-kasinoak dituzten enpresak: 497,69
3.3. Bingo-jokoko enpresak, txartel-ustiatzaileak,
apustu-ustiatzaileak eta joko-enpresak: 331,79
3.4. Inskripzioa berritzea, ebazpena sortzen
duenean: inskripziorako tarifaren % 50
4. Agiri profesionalak ematea
4.1. Joko-kasinoetakoak: 26,54
4.2. Bingo-aretoetakoak, apustu-analistentzakoak eta
beste jarduera batzuetakoak: 13,28
5. Baimenak, honako hauetarako:
5.1. Joko-kasinoak: 1.658,91
5.2. Bingo-aretoak: 829,47
5.3. Joko-aretoak, apustu-lokalak eta Jokoen
Katalogoan dauden jokoetarako beste lokal espezifiko batzuk: 398,14
5.4. Zozketa eta tonbolak: 112,48
5.5. "C" motako makinak edo zori-makinak
ustiatzeko baimenak: 52,49
5.6. Beste joko-makina batzuk ustiatzeko baimenak:
33,18
5.7. Bingo,
kasino eta beste joko-enpresa batzuetan publizitatea egitea: 66,36
5.8. Bingo
metatu interkonektatua: 66,36
5.9. Joko-enpresetako
akzioak eskuz aldatzea: 66,36
5.10. Joko-aretoak
jartzeko eta jarduteko baimena eskuz aldatzea: 132,70
5.11. Joko-aretoen
edukiera aldatzea: 66,36
5.12. Kasinoko
berezko jokoetako txapelketak: 153,00
6. Baimenak
berritzea edo aldatzea
6.1. Joko-kasinoen
baimenak berritzea edo aldatzea: 564,03
6.2. Bingo-aretoen
baimenak aldatzea: 265,41
6.3. Jolas-aretoen
eta joko-aretoen baimenak aldatzea: 132,70
6.4. Apustu-lokalen
baimenak aldatzea: 132,70
7. Ebazpena
eskatzen duten beste baimen batzuk: 66,36
8. Joko-makinei
dagozkien beste izapide batzuk
8.1. "AR",
"B" eta "C" makinak ustiatzeko baimenak eskuz aldatzea.
Makina bakoitzeko: 11,28
8.2. Ustiatzeko
baimenen aldi baterako bajei alta ematea. Baimen bakoitzeko: 11,28
8.3. Establezimendu-aldaketak
edo "AR", "B" eta "C" motako makinak eta jokorako
laguntzaileak aldatzea. Makina bakoitzeko: 11,28
8.4. Instalatzeko
baimena edo haren kopia: 16,60
8.5. Ustiatzeko
baimenaren kopia: 33,18
9. Arauz
exijitutako liburuen zuzemenak egitea eta agiriak konpultsatzea
9.1. Liburuen
zuzemenak egitea. 100 orri edo zatiki bakoitzeko: 16,60
9.2. Agiriak
konpultsatzea. Lehenengo 10 orriak: 3,32
Gainerako orriak, 0,34 euro
konpultsatutako orri bakoitzeko
10. Instalatzeko
baimena
10.1. Instalatzeko
baimenaren inprimakia: 0,35
11. Joko
eta Ikuskizun Zuzendaritzak joko-prozedurei buruz peritu- edo
teknikari-txostenak egitea: 43,14
2. Sailak tasaren izapide telematikoa egitea
onartzen badu, % 30 murriztuko da tarifa honetarako ezarritako
zenbatekoa".
Hogeita
bigarren artikulua.
Aldatu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio
Publikoei buruzko Legearen testu bategineko 107. artikulua. Honela geratzen da
idatzita:
"107. artikulua. Kuota
Tarifa
honen arabera eskatuko da tasa (eurotan):
1. Ikuskizunetarako eta jolas-jardueretarako
baimena
1.1. Ikuskizunetarako
eta jolas-jardueretarako baimena: 49,78
1.2. Pirotekniazko
lehergailuak jaurtikitzea: 132,71
2. Zezenketa-ikuskizunetarako baimena
2.1. Zezenketa-ikuskizunak,
oro har: 265,41
2.2. Usadiozko
zezenketa-ikuskizunak: 49,78
2.3. Bestelako
zezenketa-ikuskizunak: 49,78
2.4. Zezen-plaza
finkoak berrirekitzeko baimena: 204,00
3. Ordutegiak eta ikuskatzeak
3.1. Ordutegia
hedatzea
3.1.1. Kasu
eta egun jakinetarako: 66,56
3.1.2. Hiru
hilabetetik gorako aldietarako: 165,90
4. Sarrera-txartelak birsaltzeko baimena: 66,36
5. Arauz exijitutako liburuen zuzemenak egitea
eta agiriak konpultsatzea
5.1. Liburuen
zuzemenak egitea. 100 orri edo zatiki bakoitzeko: 16,59
5.2. Agiriak
konpultsatzea. Lehenengo 10 orriak: 3,32
Gainerako orriak, 0,325277 euro
konpultsatutako orri bakoitzeko.
6. Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak
ikuskizun-prozedurei buruz peritu- edo teknikari-txostenak egitea: 43,14".
Hogeita
hirugarren artikulua.
Ondoko testua duen V. kapitulua gehitzen zaio Euskal Autonomia Erkidegoko
Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategineko
V. tituluari:
"V. KAPITULUA. BILAKETA, SALBAMENDU
EDO ERRESKATE ZERBITZUENGATIKO TASA
111. bis artikulua. Zergapeko egitatea
1. Tasa honen zergapeko egitatea da Herrizaingo
Sailaren berezko eta hitzartutako koordinazio eta esku-hartze taldeek,
segurtasun publikoko arrazoiengatik, egoera zailean dauden pertsonak bilatu,
salbatu edo erreskatatzeko zerbitzua ematea, ofizioz edo aldeak eskatuta,
betiere zerbitzua ematea subjektu pasibotzat jotzen denaren onerako bada eta
kasu hauetan gertatzen bada:
a) Bilaketa-
erreskate- edo salbamendu-lanak pertsonentzat arriskutsu diren jolas- edo
kirol-jarduerak egitearen ondorio direnean.
Tasa hau aplikatzeari dagokionez, honako
hauek joko dira pertsonentzat arriskutsu diren jolas- eta kirol-jardueratzat,
modalitate eta estilo guztietan: urpekaritza, igeriketa-zeharkaldiak,
windsurfinga, flysurfa, uretako eskia, wakeboarda, wakesurfa, skurferra,
uretako motoak, bodyboarda, surfa, raftinga, hydrospeeda, piraguismoa,
arraunketa, arroilen eta troken jaitsiera, zubi-saltoa, goma-saltoa, kite
buggya, quadak, eskalada, kirol-espeleologia edo "espeleismoa",
mendiko bizikleta babes-kaskorik gabe, moto-krosa, mendiko motordun
ibilgailuak, raid eta trec diziplinetako hipika, zaldizko turismo eta
ibilaldiak, eskia, snowboarda, elurretako motoak, paraskia, snowbikea,
mushinga, skibikea, aerostazioa, parakaidismoa, base-jauzia, hegaldiak
ultrarinetan, hegaldiak motordun eta motorrik gabeko aparatuetan, parapentea,
delta hegala eta parasailinga.
Erregelamendu bidez, pertsonentzat
arriskutsu diren bestelako jolas- eta kirol-jarduera arriskutsuak ere ezarri
ahal izango dira.
b) Bilaketa-, erreskate- edo salbamendu-lanak
arrisku-seinalea jarrita dagoen lekuetan edo sarbidea mugatuta edo debekatuta
dutenetan egiten direnean.
c) Bilaketa-, erreskate- edo salbamendu-lanak
aurkako fenomeno meteorologikoen ondoriozko alerta laranja edo gorria dagoela
egiten direnean, jarduera batzuk arriskutsuago bihur ditzakeen aurkako
meteorologia horretaz herritarrak abisatuta daudelarik.
d) Zerbitzua
objektiboki justifikatutako arrazoirik gabe eskatzen denean edo arriskua
dagoelako itxurak egiten direnean.
2. Ez da pertsonen bilaketa-, erreskate- edo
salbamendu-zerbitzuak emateagatiko tasarik ordaindu behar izango katastrofe edo
hondamendi publikoko egoeretan, edota zerbitzu horiek interes orokorreko
arrazoiengatik, eta ez partikularren edo ondasun jakinen mesedetan, ematen direnean.
Era
berean, ez da tasa ordaindu beharrik izango itsasoan pertsonak salbatzeagatik
edo itsasontziak erreskatatzeagatik, legedi espezifikoan eta nazioarteko
hitzarmenetan aurreikusita dauden kasuetan.
111. ter artikulua. Subjektu pasiboa
1. Zerbitzuaren onuradun diren pertsona
fisikoak edo juridikoak eta Zergei buruzko Lege Orokorraren 35.4 artikuluan
aipatutako entitateak dira tasa honen subjektu pasiboak.
Tasa
honen subjektu pasiboak dira, halaber, tasa honi lotutako zerbitzuak eman
beharra eragin duten jolas- eta kirol-jarduerak antolatu dituztenak.
Kasu
horretan, tasa ordaintzeko erantzukizun subsidiarioa izango dute artikulu
honetako 1. paragrafoan adierazitako subjektu pasiboek.
3. Subjektu pasiboak aseguru-poliza bat
kontratatuta badu tasa honi lotutako kasuak estaltzeko, aseguru-entitate edo
-sozietateak izango dira ordezko subjektu pasibo. Tasaren kuotaren
zenbatekoaren muga polizan kontzeptu horretarako aseguratutako zenbatekoa
izango da, eta, halakorik ez badago, prestazio osorako aseguratutako
zenbatekoa.
111. quater
artikulua. Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra
Zerbitzua ematen hasten den unean sortuko da tasa ordaintzeko
betebeharra, hau da, dagokion dotazioa ateratzen den unean.
111. quinquies artikulua. Kuota
1. Kuota zehazteko, bi faktore hartuko dira
kontuan: batetik, zerbitzua emateko erabilitako profesionalen eta bitarteko
materialen kopurua, eta, bestetik, profesional edo bitarteko material bakoitzak
zerbitzua ematen igarotako denbora.
2. Tarifa honen arabera eskatuko da tasa
(euroak orduko):
Giza
baliabideak (pertsona bakoitzeko): 36
Bitarteko
materialak
2.1. Ibilgailu
bakoitza: 38
2.2. Helikoptero
bakoitza: 2.093
2.3. Itsasontzi
bakoitza
- 18
metroko edo gutxiagoko luzera dutenak: 383
- 18
metrotik gorako luzera dutenak: 2.017
Ordu-zatikien kasuan, tarifaren
zenbatekoak modu proportzionalean aplikatuko dira. Gehienez ere lau orduko
tartea likidatuko da.
3. Tasa hau likidatzean, 19. artikuluan
ezarritakoaz gain, esku hartu duten profesionalak eta bitarteko materialak
adieraziko dira, baita unitate-kopurua,
erabilitako denbora eta kontzeptu bakoitzari dagokion indarreko
tarifaren zenbatekoa ere.
Zerbitzu
berari subjektu pasibo bat baino gehiago badagozkio, denen artean
proportzionalki banatuko da kuota.
111. sexies artikulua. Salbuespenak
1. Tasa hau ordaintzetik salbuetsita egongo
dira subjektu pasibo hauek:
a) Edozein
eratako anomalia, urritasun edo asaldura psikikoa dutenak.
b) 16
urtez azpikoak.
c) Erreskatean
edo aurreko fasean hildakoak, edo ondorengo fase batean hildakoak baldin eta
bilaketa, erreskatea edo salbamendua eragin zuten arrazoiengatik hil badira.
2. 111. ter artikuluaren 2 eta 3. paragrafoetan
aipatzen diren zergapekoei ez zaie inolako salbuespenik aplikatuko".
Hogeita
laugarren artikulua.
Aldatu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio
Publikoei buruzko Legearen testu bategineko 115. artikuluko tarifaren 2.
paragrafoa. Honela geratzen da idatzita:
"2. Lanbide-egiaztagiriak eta enpresa
baimenduaren ziurtagiriak
2.1. Azterketa-eskubideak:
13,27
2.2. Txartela
edo enpresa-ziurtagiria ematea eta berritzea: 16,24".
Hogeita
bosgarren artikulua.
Aldatu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio
Publikoei buruzko Legearen testu bategineko 178. artikulua. Honela geratzen da
idatzita:
"178. artikulua. Kuota
Tasa
544,47 eurokoa izango da.
Funtsezko
aldaketak egiten direnean edo baimena berritzen denean, tasaren zenbatekoa
aurreko paragrafoan ezarritako zenbatekoaren % 50 izango da".
Hogeita
seigarren artikulua.
Aldatu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio
Publikoei buruzko Legearen testu bategineko IX. tituluaren I. kapitulua, eta
kendu egiten da hondakin arriskutsuei buruzko material informatikoa eta haien
jarraipen eta kontrolerako agiriak entregatzeagatiko tasa. Honela geratzen da
idatzita:
"I. KAPITULUA. EB-REN ETIKETA
EKOLOGIKOA EMATEAGATIKO TASA
188. artikulua. Zergapeko egitatea
Tasa
honen zergapeko egitatea da EBren etiketa ekologikoa eman, luzatu eta
berritzeko eskabidea izapidetzeko behar diren zerbitzuak ematea.
189. artikulua. Subjektu pasiboa
EBren
etiketa ekologikoa eskatzen duten pertsona fisikoak edo juridikoak dira tasa
honen subjektu pasiboak.
190. artikulua. Noiz sortzen den tasa
ordaintzeko betebeharra
EBren
etiketa ekologikoa eman, luzatu eta berritzeko zerbitzuak ematen diren unean
sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra. Halere, eskabidea egiten den unean
eskatuko da tasaren ordainketa.
191. artikulua. Kuota
EBren
etiketa ekologikoa eman, luzatu eta berritzeko eskabide bakoitzeko, 306,00
euroko kuota ordaintzeko eskatuko da.
Enpresa
txiki eta ertainen eta mikroenpresen kasuan (Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko
2003/361/EE Gomendioaren arabera definituta) eta garapen-bidean dauden
herrialdeetako operadoreen kasuan, 200,00 eurokoa izango da kuota.
191. bis artikulua. Hobariak
Kuotaren
% 20ko hobaria aplikatuko zaie eskatzaileei baldin eta egiaztatzen badute izena
emanda daudela EMAS Europar Batasuneko ingurumen-kudeaketa eta -ikuskaritza
sisteman edo badutela ISO 14001 arauarekin bat datorren ziurtagiria.
Beherapen
hori lortzeko, eskatzaileak berariaz hitzeman behar du, bere
ingurumen-politikan, bermatuko duela etiketa ekologikoa duten beraren
produktuek erabat betetzen dituztela EBren etiketa ekologikoaren irizpideak
kontratua baliozkoa den aldian, eta konpromiso hori modu egokian sartzen dela
zehaztutako ingurumen-helburuetan.
ISO
14001 arauarekin bat datozen eskatzaileek urtero frogatu beharko dute
konpromiso hori betetzen dutela, eta EMASen erregistroan daudenek, berriz,
urtean behin bidali beharko dute beren ingurumen-adierazpen egiaztatuaren kopia
bat.
191 ter artikulua. Autolikidazioa
EBren
etiketa ekologikoa eman, luzatu eta berritzeko eskabideagatiko kuota eskabide
hori entregatzeko unean autolikidatuko dute subjektu pasiboek".
Hogeita
zazpigarren artikulua.
Kendu egiten da merkataritza-gune handiak baimentzeagatiko tasa, Euskal
Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko
Legearen testu bategineko X. tituluaren III. kapituluan jasotakoa, eta edukirik
gabe geratzen dira 202, 203, 204 eta 205. artikuluak.
Hogeita
zortzigarren artikulua.
Ondoko xedapen gehigarria gehitzen zaio Euskal Autonomia Erkidegoko
Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bateginari:
"XEDAPEN GEHIGARRIA
Lege
honetako IV. tituluan aurreikusitako ezagutzak egiaztatzeko tasak edo
inguruabar pertsonalei buruzko tasak ordaintzeko betebeharretik salbuetsita
egongo dira Erregistro Zibilean sexuari buruzko aipamenaren zuzenketa lortu eta
arrazoi horrengatik titulu, ziurtagiri edo agiri berriak emateko eskatzen duten
pertsona interesatuak".
Hogeita
bederatzigarren artikulua.
Ondoko testua duen xedapen iragankorra bis gehitzen zaio Euskal Autonomia
Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu
bateginari:
"XEDAPEN IRAGANKORRA BIS
Atzerriko
titulu eta ikasketak homologatu eta baliozkotzeko eskabideak lege hau indarrean
sartu aurretik aurkeztu badira, eskabide horiek izapidetzeko ez da beharrezkoa
izango Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei
buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 11ko 1/2007
Legegintzako Dekretuaren IV. tituluaren III. kapituluan araututako tasa
ordaindu izana egiaztatzea.
Kasu
horietan, espedientea izapidetzen amaitzen den unean sortuko da tasa
ordaintzeko betebeharra, eta tasa ordaindu dela egiaztatu beharko da dagokion
ebazpena entregatzeko".
Azken
Xedapena
Indarrean sartzea
Euskal
Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da
indarrean lege hau.