5/2007 Legea, ekainaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko maiatzaren 29ko 13/1998 Legea aldatzekoa.
2007-06-22Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 2007/7/10, 132. zk.; EAO, 2011/10/17, 250. zk.
Indargabetua: 2007-12-18
§ 288. 5/2007
LEGEA, EKAINAREN 22KOA, EUSKAL AUTONOMIA
ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAREN TASA ETA PREZIO PUBLIKOEI BURUZKO MAIATZAREN 29KO
13/1998 LEGEA ALDATZEKOA
ZIOEN AZALPENA
Administrazio moderno batek, eskura dituen bitarteko
teknikoekin, erantzuten jakin beharra dauka iragartzaileek iragarkiak
urgentziaz argitaratzeko eskatzen dutenean. Iragarkiaren prezioari ehuneko
ehuneko errekargua ezartzeak mugatu egingo du iragarkia behar ez bezala
erabiltzea.
Azken xedapenean adierazitako indarrean sartzearen bidez,
Administrazio Orokorrak zerbitzu hau
adierazitako baldintzetan egiteko beharrezkoak izan litezkeen moldaketa
teknikoak zein giza baliabideei dagozkienak burutu ahal izango ditu.
Artikulu bakarra - 3. paragrafoa
gehitzen zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio
Publikoei buruzko maiatzaren 29ko 13/1998 Legeko 54. artikuluari, ondoko
testuarekin:
"3. Urgentziaz argitaratzeko bidalitako
iragarkien kasuan 10 egun balioduneko epean argitaratu beharko dira, argitaratzeko
baiezpena jasotzen denetik kontatzen hasita. Argitarapen horietan tasa ohiko
argitarapenena baino ehuneko ehun handiagoa izango da".
Azken xedapena. "Lege hau 2007ko
urriaren 1ean
sartuko da indarrean".