5/2002 Legea, urriaren 4koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Egitamu Nagusia araupetzen duen Legea bigarren aldiz aldatzekoa.
2002-10-04Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 2002/10/15, 196. zk.; EAO, 2011/12/3, 291. zk.
§ 247. 5/2002 LEGEA,
URRIAREN 4KOA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ERREPIDEEN EGITAMU NAGUSIA
ARAUPETZEN DUEN LEGEA BIGARREN ALDIZ ALDATZEKOA
ZIOEN AZALPENA
Euskal
Autonomia Erkidegoko Errepideen Egitamu Nagusia araupetzen duen maiatzaren
30eko 2/1989 Legeak, azaroaren 8ko 2/1991 Legearen bidez aldatuak, Euskal
Autonomia Erkidegoko errepide sareak koordinatzea helburu duen plangintza
tresna horren edukia eta araubidea ezartzen ditu, eta, aplikazio eremua, hau
da, planaren gai den sarea zehazten du. Planaren gai den sare horretan
lehentasuneko sareko errepide guztiak eta oinarrizko sareko zenbait sartzen
dira.
Azaroaren
8ko 2/1991 Legearen bidez osatu egin zen planeko sare horretan sartutako
errepideen zerrenda, eta, bide batez, zerrenda horren aldaketa teknikoa legez
bestelako bide batez egitea erabaki zen.
Aldaketa
teknikoak birritan gauzatu dira: abenduaren 30eko 355/1992 Dekretuaren bidez
egin zen Errepideen 1. Plan Orokorraren berrikusketan eta ekainaren 8ko
250/1999 Dekretuaren bidez onartutako Errepideen 2. Plan Orokorrean, 1999-2010
urteetarakoan. Aldaketa horiek, aurretik erabiltzen ziren tarteen ordez eraiki
berri diren beste batzuk erabiliko direla adieraztera mugatu dira.
Hala, gaurdaino,
Errepideen Plan Orokorraren gai den sareko errepideen zerrendan ez da funtsezko
aldaketarik egin.
Errepideen 2. Plan Orokorra, 1999-2010 urteetarakoa, onartu
ondoren, ordea, planaren gai zein sarean zein errepide zeuden berraztertu
beharra ikusi zen. Horixe da, hain zuzen ere, lege honen helburua, planaren gai
den sarearen katalogo berria finkatzea (katalogo hori I. eranskinean dator, eta
maiatzaren 30eko 2/1989 Legearen eranskina ordeztuko du).
Horrela, bada, katalogo berrian, alde batetik, ibilbide berri
batzuk sartu dira; izan ere, kasuan kasuko lurraldea egituratzen dutenez edo bi
lurraldetako elkarren ondoko eskualdeak lotzen dituztenez, edota probintziak
edo erkidegoak lotzen dituzten beste ibilbide batzuen barruan sartzen direnez,
horiek bultzatzea komeni delako. Bestetik, arrazoi batengatik edo besteagatik
funtzionaltasuna galdu duten zenbait errepide kendu egin da. Eta, oro har,
izendapen, ibilbide eta luzerari buruzko datuak eta errepideei buruzko oharrak
eguneratu egin dira, eskumenen banaketara eta Konstituzio Auzitegiaren
erabakietara egokitzeko.
Zehatzago
esanda, hona hemen proposatutako aldaketak eta horretarako arrazoiak:
Planaren
gai den sarean honako errepideok sartu dira: lehentasuneko sarean, Donostia-San
Sebastiángo bigarren saihesbidea eta, eskualdaketa egiten denerako, N-121
errepidea (ibilbide horiek maiatzaren 30eko 2/1989 Legearen 5.1.a artikuluko
baldintza bat edo gehiago betetzen baitituzte), eta oinarrizko sarean, A-124,
BI-631, BI-633, BI-635, BI-637, BI-639, BI-625, BI-604 eta GI-631 errepideak
(lurralde historiko bakoitzaren barruan sarea egituratzen duten ardatz gisa
funtzionatzen baitute), eta BI-638 eta GI-638 errepideak (bi lurraldetako
elkarren ondoko eskualdeak lotzen baituzte).
Errepideen
Plan Orokorraren gai den saretik honakoak kendu dira: N-130 eta GI-120
errepideak, funtzionaltasuna galdu baitute, lehenengoak A-15 autobideak aukera
hobea eskaintzen baitu, eta bigarrenak, N-240 eta N-I errepideek eskaintzen
duten ibilbide alternatiboan egindako hobekuntzengatik.
Gainera,
sarean egindako lanengatik edo ibilbide batzuek funtzionaltasugatik beste
batzuk ordeztu dituztelako zenbait aldaketa tekniko egin da, zenbait
errepidetako ibilbideen eta luzeraren adierazpidean. Bestetik, GI-632 eta
BI-632 errepideetan ibilgailu astun asko ibiltzen denez, lehentasuneko sarera
igaro dira, N-636 kodearekin.
Azkenik,
beste aldaketa batzuk ere egin dira, errepide edo tarte bakoitzean aginpidea
zein Administraziok duen behar bezala jasotzeko eta, lurraldetasun kontuak
direla-eta, errepide tarte bat ibilbideren batetik kentzeko. Aldaketa horiek
honako errepide hauetan egin dira: A-8 autobidean, eginkizunak eta zerbitzuak
Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde komunei eskualdatu ondoren,
erakunde horiek era berean, lurralde historikoei eskualdatu zizkiela islatzeko;
N-I errepidean, Trebiñoko Konderriko tartea kendu egin da, Konstituzio
Auzitegiaren ekainaren 18ko 132/1998 epaiak egindako
inkonstituzionaltasun-adierazpenaren eraginez; A-624 errepidean ere, Burgosko
probintzian egiten duen tartea kendu da, eta BI-624 errepidean, Bizkaiko Foru
Aldundiari baitagokio kudeatu eta ustiatzea.
Artikulu
bakarra. Euskadiko Errepideen Plan Orokorraren gai den sareko errepideen
zerrenda aldatzea.
Euskal
Autonomia Erkidegoko Errepideen Egitamu Nagusia araupetzen duen maiatzaren
30eko 2/1989 Legearen eranskina, azaroaren 8ko 2/1991 Legearen bidez aldatu
zena, I. eranskinean datorren bezala utziko da. Eranskin horrek Euskadiko
Errepideen Plan Orokorraren gai den sarearen katalogoa jasotzen du.
Xedapen
Gehigarria
Lehenengoa
N-121 errepideak Gipuzkoan egiten duen
tartea eskualdatzen badu Nafarroako Foru Erkidegoak, tarte hori automatikoki
sartuko da planaren gai den sarean, II. eranskinean datozen xehetasunekin.
Funtzionaltasunari begira soil-soilik, planaren gai den sareko zenbait errepide
Estatuaren interes orokorreko sarean sartu ahal izango dira:
- A-8, Bilbao-Behobia
autobidea
- A-1,
Burgos-Kantaurialdea (Maltzaga) autobidea
- A-15, Aduna-Irurtzun autobia
- N-I, Madril-Irun
- N-622, Vitoria-Gasteiz-Altube (A-68)
- N-636, Beasain-Durango (Kanpazartik)
Azken xedapena
Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
I.
ERANSKINA
KODEA |
IZENA |
HASIERA |
AMAIERA |
LUZERA (km) |
OHARRAK |
A-1 |
Burgos-Kantaurialdeko
autobidea (Maltzaga) |
Arabako muga Rivabellosan |
Eibar
(Maltzaga, A-8) |
74,80 |
|
N-I |
Madril-Irun |
Burgosko muga
Rivabellosan |
Trebiñoko
Konderriko muga |
7,75 |
|
N-I |
Madril-Irun |
Trebiñoko
Konderriko muga |
Nafarroako muga |
55,54 |
|
N-I |
Madril-Irun |
Nafarroako muga |
Irun (muga) |
79,50 |
|
N-102 |
N-Ietik
Vitoria-Gasteiza, Frantziako norabidean |
N-I, Ariñezen |
Vitoria-Gasteiz,
Armentian |
5,39 |
|
N-104 |
Vitoria-Gasteiztik
N-Iera, Frantziako norabidean |
Vitoria-Gasteiz,
Arana |
N-I (Venta del Patio) |
9,47 |
|
GI-131 (*) |
Andoaindik
Donostia-San Sebastiána, Hernanitik |
Andoain (N-I) |
Donostia-S.S.
(Loiolako gurutzagunea) |
14,70 |
|
N-638 |
Hondarribiko
aireportuko sarbidea |
Irungo
iparraldeko saihesb. |
Hondarribiko
aireportua |
2,50 |
|
A-8 |
Kantaurialdeko
autobidea |
Irun -Behobia |
Basauri |
105,69 |
Donostiako
saihesbidea izan ezik |
A-8 |
Kantaurialdeko
autobidea |
Añorgako
lotunea (Donostia-SS) |
Herrerako
lotunea (Donostia-SS) |
5,27 |
Donostiako
saihesbidea |
A-8 |
Kantaurialdeko
autobidea |
Basauri |
Barakaldo
(Cruces) |
12,13 |
Bilbao
hegoaldeko soluzioa |
A-8 |
Kantaurialdeko
autobidea |
Barakaldo
(Cruces) |
Kantabriako
muga |
16,76 |
Ugaldebieta
soluzioa |
A-8 |
Donostia/San
Sebastiángo bigarren saihesbidea |
A-8, Aritzetan |
A-8,
Errenterian |
14,50 |
|
N-634 |
Donostia-SStik
Santander eta Coruñara |
Donostia-SS (Errekalde N-I) |
Atxuri |
110,96 |
|
N-634 (*) |
Donostia-SStik
Santander eta Coruñara |
Basurto
(Bilbao) |
Kantabriako
muga |
22,01 |
Zerbitzuan
jarritakoan, Nocedal- Zorrotzako saihesbidea N-634 errepidetzat joko da
ondorio guztietarako |
N-637 |
Crucestik
(aldagurutzetik) Gomuzio-Erletxera Rontegiko zubitik |
Crucesko
lotunea |
BI-604rekiko lotura |
3,82 |
|
N-637 |
Crucestik
(aldagurutzetik) Gomuzio-Erletxera Rontegiko zubitik |
BI-604rekiko lotura |
N-633rekiko lotura (Derio) |
6,73 |
|
N-637 (*) |
Crucestik
(aldagurutzetik) Gomuzio-Erletxera Rontegiko zubitik |
N-633rekiko lotura (Derio) |
Gomuzio-Erletxe |
9,64 |
Txorierriko
korridorea (Larrabetzuko saihesbidea barne) |
N-633 |
Bilboko
aireportuko ekialdeko sarbidea |
N-637 |
Aireportua |
4,66 |
|
N-633 |
Bilboko
aireportuko mendebaldeko sarbidea |
Aireportua |
BI-637 |
5,05 |
|
N-644 |
Portuko autobia |
A-8 |
Bilboko portua |
2,86 |
|
N-639 |
Portuko
sarbidea, Zierbenatik |
Bilboko portua
(Abra kanpoaldea) |
N-634 |
8,44 |
|
BI-637 |
Erandioko
lotunetik Artatzara |
N-637 lotunea |
Artatza |
5,42 |
|
BI-637 |
Artatzatik
Sopelanara |
Artatza |
Sopelana |
5,50 |
Uribe Kostako
korridorea |
BI-639 |
Uribe Kostatik
A-8ra |
Artatza |
A-8 lotunea |
4,35 |
Lamiakoko
korridorea |
BI-633 |
Durangotik
Ondarroara, Trabakuatik |
Matiena (N-634) |
Ondarroa |
27,58 |
|
BI-635 |
Lemoatik Gernikara |
Lemoa (N-240) |
Gernika |
18,43 |
|
BI-625 |
Iparraldetik Bilborako sarbidea (Urduña-Bilbao ibilbidea) |
N-634ko
bidegurutzea |
Artxandako tarteko lotura
(La Salve), egiten denean |
4,29 |
|
BI-625 |
Artxandako tartea
(Urduña-Bilbao ibilbidea) |
La Salve |
Ibarrekolanda
(BI-604) |
2,46 |
|
BI-631 (*) |
Bilboko
ekialdeko saihesbidea |
A-8 |
N-633ko hegoko lotura |
7,39 |
|
BI-631 |
Mungia-Bermeo
korridorea |
N-633ko
iparreko lotura |
Bermeo |
24,75 |
|
BI-604 |
Bilbotik
Asuara, Enekuritik |
Deustuko beheko aldean saihesbidea |
La Cadena (BI-2704) |
5,30 |
Deustuko beheko
saihesbidea- Ibarrekolanda |
A-68 |
Bilbao-Zaragoza
autobidea |
A-8ko lotunea (hegoaldeko
soluzioa) |
Errioxako muga |
77,00 |
Estatuko
Administrazioaren emakida |
N-124 |
Vitoria-Gasteiztik
Logroñora, Harotik |
Armiñón (N-I) |
Briñas
(Errioxako muga) |
14,38 |
|
A-124 |
Briñastik
Logroñora, Laguardiatik (Arabako tartea) |
Errioxako muga
(Briñas) |
Errioxako muga |
27,76 |
San Vicente de
la Sonsierrako tartea izan ezik |
BI-636 (*) |
Bilbotik
Reinosara |
Bilbao (A-8) |
Burgos
probintziako muga |
29,13 |
Cadaguako
korridorea |
BI-630 |
Balmasedatik
Karrantzara |
Balmaseda
(BI-636) |
Kantabriako
muga |
24,48 |
Turtzioz
(Kantabria) enklabeko tartea kenduta |
N-629 |
Burgostik
Santoñara |
Kantabriako
muga |
Kantabriako muga |
4,96 |
Lanestosa
udalerria |
A-15 |
Irurtzun-Aduna
autobia |
Nafarroako muga
(Berastegi-Urto) |
Aduna (N-I) |
17,32 |
|
A-132 |
Vitoria-Gasteiztik
Irunberrira, Lizarra eta Tafallatik |
N-104,
Elorriagan |
Nafarroako
muga, Kanpezun |
37,88 |
|
N-622 |
Vitoria-Gasteiztik
Bilbora, A-68 autobidetik |
Zadorra
hiribideko zubia, Vitoria-Gasteizen |
Altube (A-68) |
19,35 |
|
N-240 |
Tarragonatik Bilbora,
Barazar mendatetik |
Gamarra
Nagusia, Vitoria-Gasteizen |
Galdakao (Urgoiti N-634) |
50,74 |
|
BI-625 |
Urduñatik
Bilbora |
Arabako muga |
N-634ko
bidegurutzea |
17,76 |
Urduñako tartea
barne |
A-625 |
Urduñatik
Bilbora |
Arabako muga,
Aretan |
Bizkaiko muga |
21,03 |
Amurrioko
saihesbidea barne |
A-623 |
Vitoria-Gasteiztik
Durangora |
Legutiano
(N-240) |
Bizkaiko muga,
Gomilazen |
6,04 |
|
BI-623 |
Vitoria-Gasteiztik
Durangora |
Arabako muga,
Gomilazen |
Durango (N-634) |
20,86 |
|
N-624 |
Forondako
aireportuko sarbidea |
N-622ko lotunea |
Forondako
aireportua |
3,48 |
|
A-627 |
Vitoria-Gasteiztik
Eibarra |
N-240 |
Gipuzkoako muga |
5,36 |
|
GI-627 |
Vitoria-Gasteiztik
Eibarra |
Arabako muga |
Eibar (Maltzaga) |
38,29 |
|
A-624 |
Altubetik
Balmasedara (Arabako tartea) |
N-622 |
Burgosko muga |
38,39 |
|
BI-624 |
Altubetik
Balmasedara (Bizkaiko tartea) |
Burgosko muga |
Balmaseda
(BI-636) |
2,64 |
|
N-636 (*) |
Beasaindik Durangora, Kanpazartik |
Beasain (N-I) |
Bizkaiko muga |
35,35 |
Bergara eta Arrasate artean N-636k bat egiten du A-1ekin |
N-636 (*) |
Beasaindik Durangora, Kanpazartik |
Gipuzkoako muga |
Durango |
16,24 |
|
BI-638 |
Debatik
Ondarroara |
Gipuzkoako muga |
Ondarroa |
1,24 |
|
GI-638 |
Debatik
Ondarroara |
Deba (N-634) |
Bizkaiko muga |
7,90 |
|
GI-631 |
Zumaiatik
Zumarragara |
Zumaia (N-634) |
Zumarraga
(GI-632) |
34,50 |
|
(*) Izartxoa daramaten kasuetan, planaren gai den
sareak egungo errepidea adierazi nahi du kode horrekin, baina trazatu berriko
bidea egiten denean, bide berri horrek hartuko du kode hori, eta bide zaharrak
zer izen hartu eta zer zerbitzu eman behar duen orduan erabaki beharko da.
II. ERANSKINA
KODEA |
IZENA |
HASIERA |
AMAIERA |
LUZERA (km) |
OHARRAK |
N-121 |
Iruñetik
Behobiara (Gipuzkoako tartea) |
Nafarroako Foru
Erkidegoko muga |
Behobia |
7,20 |
|