5/1994 Legea, otsailaren 18koa, 1991.urteari dagokion Euskal Autonomi Elkarteko aurrekontu orokorraren kitapena onartzen duena.
1994-02-18Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1994/3/11, 49. zk.; EAO, 2012/2/1, 27. zk.
§ 157. 5/1994 LEGEA, OTSAILAREN 18KOA, 1991. URTEARI
DAGOKION EUSKAL AUTONOMI ELKARTEKO AURREKONTU OROKORRAREN KITAPENA ONARTZEKOA
ZIOEN ADIERAZPENA
Euskadiko
Diruegitamuen Jaurpideei buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 137. atalak
Aurrekontu Orokorraren kitapenerako gutxienez nolako agiri-sorta eta nola
erapidetua aurkeztu behar den adierazten du.
Jaurlaritzak
bidali beharko du agiri-sorta hori, kasuan kasu eskatuko den Autonomi Elkarteko
finantzazko eta ondarezko egoeraren gainerako alderdiei buruzko
informazioarekin batera, abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 139. atalak ezartzen
duenaren arabera, dagokion lege-egitasmoaren bidez; ondoren Legebiltzarrak
eztabaidatu eta onartu egin beharko du eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak
arautegian jasotzen den modura parte hartuko du jardupide horretan.
Hori dela
eta, Herri Kontuen Euskal Epaitegiko otsailaren 5eko 1/1988 Legearen 9.4
azpiatalak xedatzen duenez arakaketa-lan horretan, Herri Kontuen Euskal
Epaitegiak Euskal Herriko Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorraren
kitapenari buruzko agiri-sorta aztertu eta egiaztatuko du, eta erizpena
Legebiltzarrari eta Jaurlaritzari jakinaraziko zaie, dagozkion ondorioetarako,
bertako ondorioak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta
lehen aipatutako Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideen Legeko 139. atalak agintzen
duen lege-egitasmoari nahitaez erantsi beharko zaizkiolarik.
Oinarrizko
arau horietatik abiatuz, Ekonomi eta Ogasun Sailak eskatutako agiri-sorta egin
(agiri-sorten laburpen-koadroak lege honen eraskin gisa doaz) eta Herri-Kontuen
Euskal Epaitegiak derrigorrezko ikuskapen-erizpena eman ondoren (erizpen horren
ondorioak 219. zenbakia duen 1993.eko azaroaren 13ko Euskal Herriko
Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ziren), lege honek 1991. urteari dagokion
Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorraren kitapena onartzeari ekingo
dio.
Atal bakarra
Lege honen
bidez 1991. urteari dagokion Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorraren
kitapena onartzen da; Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideei buruzko abenduaren
20ko 31/1983 legearen 137. atalean adierazten den agiri-sortak osatzen du
kitapena eta dagozkion koadroak eraskinean doaz.