5/1992 Legea, urriaren 16koa, Euskal Autonomi Elkarteko Epailaritza-Barrutietako hiriburuak erabakitzeari buruzko apirilaren 6ko 1/1990 Legea osatzen duena.
1992-10-16Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1992/11/2, 213. zk.; EAO, 2012/2/15, 39. zk.
§
140. 5/1992 LEGEA, URRIAREN 16KOA, EUSKAL AUTONOMI ELKARTEKO
EPAILARITZA-BARRUTIETAKO HIRUBURUAK ERABAKITZEARI BURUZKO APIRILAREN 6KO 1/1990
LEGEA OSATZEN DUENA
ZIOEN ADIERAZPENA
Eusko Legebiltzarrak, Euskal Autonomi Elkarteko Epailaritza-Barrutietako hiriburuak finkatu zituen apirilaren 6ko 1/1990 Legearen bidez, Autonomi Estatutuko 34. ataleko 1 zenbakiko bigarren parrafoan ezartzen dena betez, Epailaritzari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa eta Epailaritza-Zedarriketa eta Kokaguneari buruzko abenduaren 28ko 38/1988 Legea garatuz.
Geroago,
Epailaritza-Zedarriketa eta Kokaguneari buruzko abenduaren 28ko 38/1988 Legea
zuzentzeko neurriei buruzko martxoaren 20ko 3/1992 Legeko 2.3.a) atalean
ezartzen denaren arabera, 38/1988 Legeko VII. eraskina aldatu egin zen zati
batetan. Horren eraginez, bi Zigor Epaitegi berri sortu dira Bizkaiko
Kondaira-Lurraldearen barruan eta Lurralde horretako hiriburutik kanpo.
Barakaldoko eta Balmasedako Epailaritza-Barrutiek osatu eta lurralde-mugape hori
hartuko duen eskumen-eremua izango dute.
Aldaketa
honen zioak honako hauetan dautza: alde batetik, biztanlegoari zerbitzu hobea
eskaintzean orohar Zuzentzari dagozkionetan, izan ere, arazoak ugaritzen ari
baitira egunetik egunera eskualde horretan eta, hori, eskubide demokratikoekiko
kontzientzia geroz eta argiagoa delako gertatzen da; eta bigarren, alde horrek
duen biztanle ugaritasuna eta dituen ezaugarri sozial berezien arabera,
lurralde-mugape horrek jasaten duen lan-zamak dakartzan arrazoi zehatzetan.
Bestalde,
kontutan hartu behar da, baita ere, apirilaren 6ko 1/1990 Legeari onarpena eman
eta gero, bi udalerri berri sortu direla: Alonsotegi, Barakaldo udalerritik
banandu dena eta, Ajangiz, Gernika-Lumo udalerritik banandu dena. Bizkaiko
Batzar Nagusiek 1990ko azaroaren 20an banan-banan emandako onarpenen arabera
egin da hori.
Udalerri
horiek Epailaritza-Zedarriketa eta Kokagunea Aldatzeko Neurriei buruzko Legean
sartuta daudenez, komenigarritzat jo da, Eusko Legebiltzarrak onartu zuen
Epailaritza-Barrutien hiriburuak erabakitzeari buruzko Legearen barne sartzea.
Ondorioz,
bidezkoa da, Zigor Epaitegi horien egoitza finkatzea eta udalerri horiek
dagokien epailaritza-barrutian sartzea. Era honetan, osatu egiten da apirilaren
6ko 1/1990 Legea.
Azkenik,
honako hau ere nabarmen jartzekoa da: Epailaritzaren Kontseilu Nagusiak
informatu duela Lege-Egitasmo hau, Epailaritzari buruzko Lege Organikoko 108.
atalean ezartzen dena betez.
Lehenengo
Atala
Barakaldoko
udalerrian jartzen da Zigor Epaitegien egoitza eta Barakaldoko eta Balmasedako
Epailaritza-Barrutietan izango dute eskumen-eremua Epaitegi horiek.
2.
Atala
1.- Euskal Autonomi Elkarteko
Epailaritza-Barrutietako hiriburuak erabakitzeari buruzko apirilaren 6ko 1/1990
Legeko 3. atala aldatu egiten da Bizkaiko Kondaira-Lurraldeari dagozkionetan
eta atal honetan ezartzen denaren arabera.
2.- Honako udalerri hauek, ondoren aipatzen diren
Epailaritza-Barrutiei atxikitzen zaizkie:
- 2.
Epailaritza-Barrutian "Alonsotegi" sartzen da, "Abanto eta Ciérvana-Abanto
Zierbena" eta "Barakaldo"ren artean.
- 3.
Epailaritza-Barrutian, "Ajangiz" sartzen da lehenengo lekuan,
"Amoroto" baino lehen.
Azken
Xedapena
Lege
hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren
biharamunean jarriko da indarrean.