5/1990 Legea, ekainaren 15ekoa, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzkoa.
1990-06-15Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1990/7/6, 134. zk.; EAO, 2012/2/29, 51. zk.
§ 128. 5/1990 LEGEA, EKAINAREN 15EKOA, EUSKO
LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEEI BURUZKOA
ZIOEN ADIERAZPENA
I.- Demokraziadun
gizarte ororen beharra da hiritar guztiek hauteskundeetan parte har dezatela bermatzea,
horietan aukeratzen bait dira beren ordezkariak izango direnak.
Euskal Herriko Autonomi Estatutuaren 10.3
atalak bakarreango aginpidea aitortzen dio Autonomi Elkarteari "Eusko
Legebiltzarrearekin zerikusirik duten hauteskundeetarako barne-legegintzan".
Estatutuan ohartematen den hori eginbideratzea du xede Eusko Legebiltzarrerako
Hauteskunde-Lege honek.
Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei
buruzko 28/1983 Legea indarrean jartzetik hona bost urte igaro, eta
Hauteskunde-Jaurpide Nagusiaei buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Oinarrizko Legea,
hots, ordurarte zeuden hauteskunde-arau guztiak: 20/1977 Erregeren
Dekretu-Legea, 39/1978 Legea, 6/1983 Oinarrizko Legea eta 14/1980 Legea
indargabetu zituena aldarrikatu izanaren ondorioz, esandako Hauteskunde-Legea
eraberritzea aholkagarri egiten zuen arau-zatiketa bat gertatu da azken
urteotan. Horretaz gainera, Estaduko Jaurlaritzak 1984.ean aurkeztutako
konstituziotasunik ezagatikako jazarpenari buruz Konstituzio-Auzitegiak
1988.eko uztailaren 21ean emandako ebazpena, esandako 28/1983 Legearen zenbait
atal baliogatzen zituena, kontutan hartzen badugu, ezinbesteko gertatzen da
euskal hauteskunde-arauak oraingo Lege honen bidez egokitzea.
Egoera honek nolabaiteko lege-segurtasunik
eza sortarazi edo, gutxienez, hauteskundeetan eskuhartzen duten
politika-taldeei eta ihardutze-era ezagun batera jadanik ohituta dauden
hautatzaileei zalantzak, argipide-eskeak, kexuak, goradeiak eta
zuzenketa-eskeak ekarri diezaizkieke.
Guzti horrek, batetik, Eusko
Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko 28/1983 Legea eraberritu beharra
adierazten du, hauteskundeei buruzko arau guztiak argitzeko eta, horrela, egon
dagoen lege-segurtasunik ezaren arrisku haundiak galerazteko, erizpide kideko
eta berdintsuak ezarriz. Bestetik, eraberritze horretan hauteskunde-eraketa
osoaren ihardutze-modua hobetzeko beharrezko diren teknika-hobekuntzak eta
zuzenketak sartu behar dira.
Horregatik, Hauteskunde-Jaurpide Nagusiei
buruzko 5/1985 Oinarri-Legeak eta esandako Konstituzio-Auzitegiaren ebazpenak
diotenaren aurka dauden 28/1983 Legeko atalen ordez eta horiek zuzenduz, gaurko
arauen egoerari egokitu eta Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen izaera eta
eremua, baita hauteskunde horiek hobetzeko behar diren teknika-hobekuntzak ere,
kontutan hartzen dituzten hainbat arau sartzen dira, hauteskunde-ihardunbide
berdintsuak izateko zenbait aldaketa eta zuzenketa eginez eta, ondorioz,
hauteskunde-bidearen eginkortasunerako behar den lege-segurtasunaren
ezinbesteko osagai diren konfiantza eta segurtasuna sortaraziz.
Azkenik, Lege honek Hauteskunde-Jaurpide
Nagusiei buruzko Oinarrizko Legean oharteman gabe egon eta hauteskunde-bidearen
nolakotasunari hainbat hobekuntza dakarzkioten zenbait gai sartzen ditu.
Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei
buruzko Lege honetan sartzen diren eta aurreko euskal Hauteskunde-Legea
egituratzen zuten atal gehienei nahiko daragieten aldakuntzen eta
teknika-hobekuntzen nolakoa kontutan hartuz, legegintza-modurik egokiena
erabili da, idazkeraren argitasun eta erabilgarritasunari begira. Lege berri
honek ez du xede atal-moltzoaren zati bat aldatzea, Eusko Legebiltzarrerako
hauteskunde-jaurpide osoaren erabateko birrazterpena egitea baino.
II.- Zazpi
idazpuruk, bost erabaki gehigarrik, bi aldibaterako erabakik, hiru azken erabakik
eta indargabetzeko erabaki batek osatzen dute Legearen egitura.
III.- Erabaki
orokorrei buruzko Lehenengo Idazpurua Legearen eremuaren mugapenaz,
hautatzailetasunaz, hautagaitasunaz, hautaezinez eta elkartuezinez ari da.
Hautatzailetasuna ahalik eta modurik
zabalenean araupetu da, gara-adinarekin, indarreango Hautatzaile-Erroldean
sartuta egotearekin eta botoa emateko eskubideaz gabeturik ez egotearekin
kidekatuz.
Hautagai izatea politika-aldetik euskaldun
den hautatzaile izateari lotuta doa, Euskal Herriko Autonomi Estatutuaren 7.
atalak ohartematen duenez.
Hautaezin-zioek, lehenengo eta behin,
aginteen banakuntzaren arauerako irizpidea argi eta garbi dute xede. Alde
batetik, Euskal Jaurtze-Agintaritzaren eta Legegintzakoaren arteko banakuntza
denez; bestetik, berriz, euskal aginteen eta Estaduko aginteen arteko
banakuntzaren aldetik. Bigarrenez, hauteskunde-bidearen gardentasuna eta
norberekoikeriarik eza bermatze-xedezko hautaezin-zioak jartzen dira.
Legebiltzarkideen elkartuezinei
gagozkiela, hauek Euskal Herriko Autonomi Estatutuaren 26.5 atalaren aginduz
hauteskunde-legeek araupetu beharreko elkartuezin-egoerak dakartzaten zioei
dagozkie.
IV.- Bigarren
Idazpuruak Hauteskunde-Eraketa du gai.
Idazpuru horrek, lehenengo eta behin,
hauta daitezkeen 25 legebiltzarkideren kopuru bera finkatzen du
hauteskunde-barruti bakoitzeko.
Hauteskundeak kondaira-lurralde bakoitzean
egingo dira, ordezkotza-heintasunaren araberako irizpideei atxikiz,
legebiltzarkide-tokien banakuntzan sartu ahal izateko emandako baliozko botoen
%5ekoa jartzen dela.
Halaber, hautatutako hautagaia hiltzea,
honek bere tokia uztea edo ezinduta gelditzea gertatuz gero, aldarrikatutako
zerrenda berean hurrengo agertzen denari emango zaio aulkia, zerrenda horretako
hurrenkerari jarraiki.
V.- Hirugarren
Idazpuruak Hauteskunde-Administraritza araupetzen du.
Hirugarren idazpuru horrek, erabaki
nagusiei buruzko Lehenengo Atalburuan, Hauteskunde-Batzorde eta Sailetan
egituratzen den hauteskunde-erakuntza zehazten du, Euskal Hauteskunde-Administraritza
hiru moetatako Hauteskunde-Batzordek osatuta geratzen dela: Autonomia-Elkarte
osoan aginte-mendea duen Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordea,
hauteskunde-barruti bakoitza bere aginte-mendeko duen Kondaira-Lurraldeko
Hauteskunde-Batzordea, eta aginpidez epailaritza-barrutietara mugatzen den
Eskualdeko Hauteskunde-Batzordea.
Halaber, Eusko Jaurlaritzak, bere
aginpideen barruan, herritarrek botoa emateko eskubidea erabili eta
hauteskundeetan eskuhar dezatena bermatzera laguntzen du, hauteskunde-gaietan,
aldi hau zuzentzen duten Hauteskunde-Batzordeei laguntza eginkor eta iraunkorra
emateko ihardutze-sail aginteduna Herrizaingo-Saila dela.
Esandako Hirugarren Idazpuruko Bigarren
Atalburua Hauteskunde-Batzordeez ari da, beren osatze-modua, aginpideak,
erakuntza eta ihardutze-modua araupetzen direla.
Hauteskunde-Batzordeen osatze-moduari
gagozkiola, epai-agintaritzako kideei ematen zaie Hauteskunde-Batzordeetako
lehendakaritza eta auzimaisuei, epailariei eta legelari edo zuzenbide-lanbidedunei
batzordekide izatea; beraz, politika-epailaritzako osatze-modua jartzen da,
argi eta garbi.
Alde beronetatik, Legeak Autonomi
Elkarteko Hauteskunde-Batzordearen benetako iraunkortasunezko iharduera
ziurtatzen du, Kondaira-Lurraldeko eta Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeen
iharduera hauteskundeak izan eta ehun egun igaro arte bermatuz. Bestalde,
Hauteskunde-Batzordetako kideen ordezkapen-jaurpidea zehazten da eta Batzorde
horietako kideen aldaezintasuna finkatzen.
Hauteskunde-Batzordeek Hauteskunde-Erroldeari
buruzkoan dituzten aginpideak, Konstituzio-Auzitegiaren 1988.eko Uztailaren
21eko ebazpenaren arabera zehazten dira.
Hirugarren Idazpuruko Hirugarren Atalburua
Hauteskunde-Sail eta Mahaiei buruz ari da.
Hauteskunde-Sail, Mahai eta Tegien zenbatekoa
eta mugak jarri eta argitaratzeari buruzko hauteskunde-erakuntza,
Hauteskunde-Erroldearen Idazguak Euskal Autonomi Elkartean dituen Ordezkaritzei
dagokie. Hauteskunde-Mahaiak, Udaletan, Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeen
zaingopean, zozketa-bidez hautatutako Mahaipuru batek eta bi Mahaikidek
osatuzkoak izango dira, Batzorde hauei, horrela, alderdikeriarik gabekoak
izateko berme guztiz Udalei ematen zaien administraritza-lana kenduz.
VI.- Laugarren
Idazpuruak, indarreango Jaurlaritza-Legeari atxikiz, Lehendakariaren Dekretuz
egin beharko den Hauteskundeetarako deialdia du gai, deia egitezko Dekretua
Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian argitaratu eta hauteskundeak berrogeita
hamalaugarren egunetik hirurogeigarrenera bitartean egingo direla finkatuz.
VII.- Boskarren
Idazpuruak hauteskunde-bideari dagokion guztia araupetzen du, beren Sail eta
guztiko bederatzi Atalburutan zehar.
Lehenengo Atalburua hautagaien aurkezpen
eta aldarrikapenaz ari da, eta ordezkari nagusia eta hautagai-zerrendakoa, Hauteskunde-Administraritzarekiko
harremanetan beronen laguntzaile direnez, araupetzen dira.
Hautagai batzuezko hauteskunde-barrutikako
heintasunaren araberako erapidea denez gero, hautagaien aurkezpena
politika-alderdien, baterakundeen eta hauteskunde-batasun eta bazkunen esku
uzten da, azkeneko bi horiei buruzko berarizko arauak jarriz.
Batasunekiko araupeketak, elkartuta
aurkezten diren alderdi edo baterakundeei hautagai-zerrendak berenez aurkeztea
debekatu egiten die. Halaber, hauteskundeetara aurkezten diren
politika-taldeei, hauteskunde-barruti berean hautagai-zerrenda bat baino
gehiago aurkeztea debekatu egiten zaie. Hauteskundeetara aurkeztu direnen
arteko aukera-berdintasunaren arauerako oinarri-irizpidea bermatu nahi da
horrela, hautagaiei dagozkien herri-laguntzak hautagai-zerrenda bakoitzari
ematen zaizkionez gero, debeku hori izan ezean aukera-berdintasuna kaltetan
aterako bait litzateke.
Bazkunak, barrutiko Hautatzaile-Erroldean
sartutakoen 100eko 1ekoen izenpea eskatuz, araupetzeak zera du xede:
herri-laguntzez baliatuz, bere zuduak aldezteko berenezko bideak izan behar
dituzten arren, hautatzaileei bere aukera egin dezaten jaurtze-egitasmo batzuk
aurkeztea helburu duen ihardun bat bestetarakotuz herritarrentzat nahaspide
gertatu behar ez duten gutxi batzuen nahientzako ozengailu bat aurkitzea xede
izan dezaten hautagai-zerrendei bideak istea.
Hautagai-zerrenda baten baino gehiagotan
egotea debekatu egiten da eta, horren ariora, hautagai-zerrendak aurkeztekoan
hautagai bakoitzaren onarpena egiaztatzez gainera, hautagai-zerrenda baten
baino ez daudela adieraztea eskatzen zaie. Halaber, Hautatzaile-Erroldeko
zerrendetan sartuta egon gabe, hautagai izateko aukera ematen da, beti ere
administraritza-egoitza Autonomi Elkarteko ezein udalerritan izan beharko
duela.
Hauteskunde-bidearen aldi honetan,
hautagaiek hautagaitasun-baldintzak betetzen dituztela eta hautagai-zerrendak
jarrita dauden arauei atxikiz eginda daudela egiaztatzea dute Batzordeek
funtsezko egiteko, arau horiek, hautagai bakoitza zerrenda baten baino ez dela
agertzen eta zerrendok garbi eta egiaz eginda daudeneko lege-segurtasuna
hautatzaileei bermatzera jotzen dutela. Horretxegatik, atzera egitea, hiltzea
edo hautaezinen bat agertzea gertatutakoan salbu, zerrendetako izen-hurrenkera
ez dago zerrendok behin-betiko aldarrikatu ondoren aldatzerik, ordezkaketa
egiteko hurrenkera ordezkoen izenena bera dela. Agindu-bidezko zuzenketez
gainera, beste hautagai-zerrenda batzutako ordezkariek egin ditzaketen
jazarpenak ere araupetzen dira eta, hori, legezko segurtasuna eta
hauteskunde-bidearen argitasuna eta gardentasuna bermatzeko helburu beraz.
Aldarrikapenaren bidezkotasunik eza,
hautagai-zerrendek berenez dituzten akatsak eta hautagaiei banaka dagozkienak
elkarrengandik bereiziz araupetzen da, hautagaiak aurkeztekoan izandako akatsek
nahitaez hautagai-zerrenda osoari zertan eraginik ez dutela eritzi eta, noiz
nola, ondorio ezberdinak ematen zaizkiela.
Hautagai-zerrendak aldarrikatuta,
Administraritza-Auzipidetarako Auzitegian egin beharko den hautagai eta
hautagai-zerrenden aldarrikapenaren aurkako jazarpena araupetzen da.
Hauteskunde-amarruak edo lege-aldetikako
gehiegikeriak galerazteko xedez halaber, behin hautagai-zerrendak aldarrikatuz
gero, beren hautagai-zerrenda osoa hauteskundeetatik ken dezaten
politika-alderdi edo, hala badagokio, hautagaiei Kondaira-Lurraldeko
Hauteskunde-Batzordeek jarri ahal izango dizkieten zigorrak araupetzen dira.
Hauteskunde-ekintzaldiari buruzko arauak
Legearen esandako Boskarren Idazpuruko Bigarren Atalburuan ematen dira.
Lehenengo Sailaren erabaki orokorrek
hauteskunde-ekintzaldia hamabost egunekoa izango dela finkatzen eta Eusko
Jaurlaritzaren erakunde-mailako zabalkundea araupetzen dute.
Bigarren Atalburu horretako Bigarren
Sailean hauteskunde-zabalkundearen ondorioetarako aurre-ekintzaldia araupetzen
da, horrela, hauteskunde-auzien iturburu izan litezkeen ulertze-moduen zio
diren lege-hutsuneak galeraziz eta hauteskunde-zabalkunderik egiterik izango ez
dutenak finkatuz. Azkenik, hautagai-zerrendek, hauteskunde-ekintzaldiak dirauen
bitartean, egunkarietan eta norbanako-alorreko mezubideetan iragarkiak
akuratzeko eskubidea dutela esaten da, hauteskunde-zabalkunderako iragarkiak
norbanako-alorreko TB-irratetxeetan akuratzerik izango ez dela.
Hirugarren Saila hautagai-zerrendak
hauteskunde-ekintzaldian herritegi eta lekuneez doan baliatzeaz ari da,
hautagai-zerrenda guztientzako, Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeen bitartez,
zuzentasun eta aukera-berdintasunaren araberako irizpideei atxikiz, tegi eta
lekune horiek izendatzeko modu ezberdina ezarriz. Bestalde, politika-taldeen
erantzukizuna, egindako hauspen edo kalteengatikakoa, zehazten da, eta bai
idatzi-irudizko iragarkiak baimendutako lekuetatik kanpo jartzeagatikako
zigorra eta hauteskundeak bukatu ondoren hauteskunde-iragarkiak kendu beharra
ere.
Herri-mailako mezubideetan doango
iragarraldiez baliatzeko eskubidea ere araupetzen da Laugarren Sailean,
iragarraldi horiek politika-alderdi bakoitzak Eusko Legebiltzarrerako aurreko
hauteskundeetan ateratako botoen guztizko zenbatekoaren heinean emanez. Era
berean, doango iragarraldien banaketa-saloa Autonomi Elkarteko
Hauteskunde-Batzordeari egiteko, Irrati eta TB Batzordea ere araupetzen da.
Halaber, aginpidea aitortzen zaio Autonomi
Elkarteko Hauteskunde-Batzordeari Irrati eta TB-ko herri-mailako mezubideetan
doango hauteskunde-iragarraldiak banatzeko, eta hauteskunde-iragarkien doango
denboraldia banatzeko neurri-taula ere finkatzen da, haiek iragartzeko unea eta
hurrenkera zehazteko arauekin batera.
Boskarren Sailean zuzenketarako eskubidea
jasotzen da.
Azkenik, Seigarren Sailean
iritzi-itaunketak eta ikerketak argitaratzeko jaurpidea araupetzen da,
hauteskunde-eguna baino hogei ordu lehenagotik hauteskundeei buruzko
iritzi-itaunketen eta ikerketen emaitzak zabaltzeko debekua azpimarratzen dela.
Legearen Boskarren Idazpuruaren gainerako
Atalburuek, Hauteskundetegia irekitzen denetik erabateko boto-kontaketa eta
hautatutako legebiltzarkideen aldarrikapena egin arteko aldi berezien bilbakuntza
egiten dute.
VIII.- Legearen
Seigarren Idazpuruak agiripaperak eta hauteskunde-jazarpenak aurkezteko eta
egiteko modua araupetzen du, administrazio-bideei dagozkienetarako bide erraz
eta azkar ebaztekoa jarriz.
IX.- Zazpigarren
Idazpuruak hauteskunde-eskuraketak, gastuak eta dirulaguntzak araupetzen ditu.
Zazpigarren Idazpuruko Lehenengo
Atalburuak hauteskunde-kontaduritzaz arduratuko den hauteskunde-administraria
jartzen du.
Bigarren Atalburua hauteskunde-kontuei eta
kontaduritza zehatzari dagokie.
Hirugarren Atalburuan araupetzen dira
hauteskunde-eskuraketak eta ekarketa-iturburuak, Eusko Jaurlaritzak
politika-alderdien hauteskunde-gastuetarako herri-laguntzen pentzutango
aurrerapena emateko aukera ohartarazten dela.
Laugarren Atalburuak mugatu egiten ditu
hauteskunde-gastuak, hautagai-zerrendak aurkezten dituzteneko barrutietako
legezko biztanle-kopuruaren eta hamazazpi pezeten arteko biderketa eginda
ateratzen dena hauteskunde-barruti bakoitzeko mugatzat jarriz, kopuru hau
barrutiko hogeitabost miloi pezetako kopuruz gehitu daitekeela.
Boskarren Atalburuan
hauteskunde-kontaduritzaren zaingoa, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak
eskuhartuz, Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordearen eta Kondaira-Lurraldeko
Hauteskunde-Batzordeen bitartez egingo dela araupetzen da.
Hauteskunde-gastutarako
herri-dirulaguntzak finkatzeko arauak Seigarren Atalburuan zehazten dira.
Azkenik, Zazpigarren Atalburua
hauteskunde-eskuraketa eta gastuei buruzko atalburuetan ohartematen dena
hausteagatik ezarriko diren zigorrez ari da.
X.- Legearen
Lehenengo Azken Erabakia, hauteskunde-jaurpide orokorrari buruz indarrean
dagoen araupidetzara, eta berariz, Lege honetan ohartematen ez den guztietan
erabili beharreko izango den Gorte Nagusietarako Diputatuen hauteskundeetarako
ohartemandakoetara joarazten duen txatal moduan eratzen da.
I
IDAZPURUA
ERABAKI
OROKORRAK
1.
Atala
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak
araupetzea da Lege honen xedea.
2.
Atala
1.- Legez
euskaldun izanik, botua emateko eskubidearen jabe diren guztiak izango dira
hautatzaile.
2.- Botua
eman ahal izateko, Hautatzaile-Erroldan izena emanda egotea ezinbestekoa izango
da.
3.
Atala
1.- Botoa
emateko eskubiderik gabekoak:
a) Sendetsitako
auzi-epaiz, zigorrak dirauen artean botoa emateko eskubidea kentzezko zigor
nagusia edo osagarria jarri zaienak.
b) Sendetsitako
auzi-epaiz gaitasungabeko aldarrikatuak; epai horrek beti ere botoa emateko
gaieztasuna berariz adierazi beharko du.
c) Epailari-baimenaz
sikiatria-eritegiratuak, barnealdiak dirauen artean eta Epailariaren baimenak
botoa emateko gaieztasuna berariz adierazten baldin badu.
2.- Atal
honetan ohartemandako ondorioetarako, gaitasungabetze edo eritegiratzeez
arduratzen diren Epailariek eta Epaitegiek berarizko erabakiak eman beharko
dituzte botoa emateko gaieztasunari buruz. Gaieztasun horretaz jabetuz gero,
Herri-Erroldari eman beharko diote horren berri, honek beharrezko idaztoharra
egin dezan.
4.
Atala
1.- Autonomi
Estatutoaren 7. atalean jartzen diren baldintzak betez, hautagai izan eta Lege
honetan esaten diren hautaezin-zioen pean ez dauden herritarrak izango dira
hautagai.
2.- Azaroaren
27ko 2.917/81 Errege-Dekretuak araupetzen duen Biztanle-Erroldean sartzen diren
Espainiako Erregeren familiko kideak, ez eta hauen ezkontideak ere, ez dira
hautagai izango.
3.- Hautaezin
zio izango da ondorengo ihardunetan aritzea:
a) Euskal Herriko
Autonomi Elkarteko herri-alorrean:
- Sailburuorde, Idazkari Nagusi,
Zuzendari, Zuzendariorde, Lurralde-Ordezkari edo Administraritzako aukerango
izendapenezko, horiei atxikiriko, beste ezein kargu.
- Lehendakari, Zuzendari
Nagusi, Idazkari Nagusi edo erakunde burujabeetako zein norbanako-alorreko
legepeko erakunde-izaikietako aukerango izendapenezko beste zein kargu.
Alabaina, Eusko Legebiltzarreko kideak, herri-erakunde, izaiki edo zuzeneko
nahiz zeharkako herri-partaidetzazko enpresetako zuzendaritzako baltzuango
ihardutze-sail edo Arduratze-Batzordetakoak izan daitezke, horien izendapena
Eusko Legebiltzarrari baldin badagokio.
- Ararteko edo
Arartekoaren Laguntzaile; Herri-Kontuen Euskal Epaitegiko Buru edo Kide;
Ebazpen-Batzordeko Buru edo Kide; Ekonomi eta Gizarte-Kontseiluko Buru; eta
erakunde horietam diharduten aukerango izendapenezko kargu.
b) Estaduaren
herri-alorrean:
- Epai-Agintaritzaren
Kontseilu Nagusiko Lehendakari edo Kontseilukide, Epailari, Auzimaisu edo
iharduneango Herri-Salatari. Estaduko Herri-Salatari Nagusi.
- Jaurlaritzako
Lehendakari, Ministrari edo Estatuko Idazkari, bai eta Estatuko Administrazioko
aukerango izendapenezko beste ezein kargu ere; Jaurlaritzaren Ordezkari,
Probintzia-Gobernari eta Probintzia-Gobernariorde eta lurralde-mailan aginpide
bereziak izanezko antzeko agintari; Lehendakari, Zuzendari Nagusi edo Idazkari
Nagusi, nahiz hauei atxikiriko, herri-legepeko erakundeetako,
ihardutze-erakunde burujabeetako, norbanako-legepeko herri-izaikietako nahiz
Estaduaren herri-baltzuetako edo Estadua zuzeneko nahiz zeharkako partzuer izanezkoetako
aukerango izendapenezko beste edozein kargu. Atzerriko Estadu baten edo
nazioarte-mailako erakunde baten aurrean izendapena egiaztatutako eta bizitza
han eginiko mandatugintzako Buru. "Banco de España"ko Gobernari eta
Gobernariorde; Mailegu Ofizialeko Erakundeko eta gainontzeko mailegu-erakunde
ofizialetako Lehendakari eta Zuzendari. Hauteskunde-Erroldeko Idazguko
Zuzendari eta Nukleo-Segurantzako Kontseilu Nagusiko Lehendakari, Kontseilari
eta Idazkari Nagusi.
- Estadu osoarena baino
eremu txikiagoa izanezko lurralde-esparru ezberdinetan Ministeritza bakoitzeko
mailarik goreneko lanetan ari daitezenak; lurralde-mailako aginpide mugatua
izanezko autonomi-erakundeetako Lendakari, Zuzendari eta eratxikitako kargu,
eta bai Jaurlaritzak horietan dituen Ordezkariak; R.T.V.Eko
lurralde-Ordezkariak; Gizarte-Segurantzaren Eraenpiderako Erakundeetako
tokian-tokiko ihardutze-sailetako Lehendakariak eta Zuzendariak; Jaurlaritzaren
Ordezkaritzetako eta Probintzi-Gobernaritzetako Idazkari Nagusiak, ez eta Hauteskunde-Erroldeko
idazguko probintzia-Ordezkariak ere, guztiok bere aginte-mendeko lurralde-eremu
osoan edo zati baten sartzen diren hauteskunde-barrutietatik.
- Konstituzio-Epaitegiko
Lehendakari edo Auzimaisu, Estaduko Kontseiluko edo Kontuen Epaitegiko Lehendakari
edo Kontseilukide, Konstituzioko 131.2 atalean aipatzen den Kontseiluko
Lehendakari.
- "Defensor del
Pueblo" eta honen Laguntzaile.
c) Beste Autonomi
Elkarteen herri-alorrean:
- Beste Autonomi
Elkarteetako Biltzarretako Kide edo Biltzar horiek izendatu beharreko Autonomi
Erakundeetako kide.
- Beste Autonomi
Elkarteen Jaurtze-Batzarretako Kide, bai eta Batzar horietako aukerango
izendapenezko karguak ere.
d) Europako Elkartearen
herri-alorrean:
- Batzordeko Lehendakari,
Batzordekide, Idazkari Nagusi edo Zuzendari Nagusi.
- Kontseiluko
Lehendakari, kide, Idazkari Nagusi edo Zuzendari Nagusi.
- Zuzentza-Epaitegiko
Lehendakari, Epailari, Legelari Nagusi edo Idazkari Nagusi.
- Europako Batzordeko,
Kontseiluko edo Legebiltzarreko aholku eta laguntzako ihardutze-sailetako goren
karguak.
e) Kondaira-Lurraldeen
eta toki-Administraritzen herri-alorrean:
- Kondaira-lurraldeen
herri-Administraritzako Zuzendari Nagusi edo baliokide.
- Toki edo
kondaira-lurraldeetako erakunde burujabe edo herri-baltzuetako Lehendakari,
Zuzendari Nagusi, Eraenlari edo aukerango izendapenezko beste ezein kargu.
f) Hauteskunde-Administraritzako edozein ihardutze-sailetako
kide.
g) Era berean, Estaduko
Segurantza-Sail eta Indarretan, Ertzaintzan, Foru edo Udal-Ertzaingoetan ari
direnak, bai eta iharduneango gudugizon profesional eta osagarrizkoak ere
hautaezinak izango dira.
4.- Aurreko
idazatian esandako kargu edo egitekoren batean ihardun eta hautagai gisa
aurkeztu daitezenek, hautaezina dakarren kargua edo egitekoa erabat edo aldi
baterako utzi egin dutela modu sinesgarriz egiaztatu beharko dute dagokien
Hauteskunde-Batzordearen aurrean.
5.- Hautagai-zerrenda
bateko izan eta hautaezintzat jotako kargu edo egitekoren batera iritsi
daitezenek, egoera hori dagokion Hauteskunde-Batzordeari jakinarazi beharko
diote, eta honek aurkezturiko hautagai-zerrendatik hautagaia kentzea
aldarrikatuko du.
6.- Azkenik,
hautaezinak izango dira:
a) Sendetsitako
epaiz askatasungabetzeko zigorra eman zaienak, zigorrak dirauen bitartean.
b) Epaia
sendetsitakoa izan ez arren, matxinadaren bategatik zigortuak nahiz biziaren,
gorputzeko osotasunaren edo inoren askatasunaren aurkako lege-hausteegatik
zigortutako izuekintza-erakundeetako kideak.
5.
Atala
1.- Hautaezin-zio
guztiak bidebatez elkartuezin-zio izango dira.
2.- Gainera,
ondorengo ihardun edo karguetan aritzea elkartuezin-zio izango da:
a) Autonomi Elkarteko
herri-alorrean:
- Ekonomi eta
Gizarte-Kontseiluko, Lan-Harremanetako Kontseiluko, Euskal Gizarte-Ongunderako
Kontseiluko, Koperatibetako Goren Kontseiluko eta antzerako aholkularitzako
ihardutze-sailetako Lehendakari, Idazkari Nagusi, Kontseilukide edo beste ezein
kargu, Legebiltzarkide izan eta kargu horietan aritzeko Legebiltzarrak
aukeratutakoak izan daitezenak salbu.
- Autonomi Elkarteko
Herri-Administraritzaren edo ihardutze-sail eta erakundeen zerbitzupeko lanariak,
egiten diren zerbitzu horien jaurpidea dena dela, zuzendaritza, eraentza edo
administraritza hutsean ez diharduten irakaskuntzakoak, osasunketakoak edo
ikerkuntzakoak salbu.
b) Estaduko
herri-alorrean:
- Kongresuko Diputatuak.
6.
Atala
Eusko Legebiltzarreko kideek
norbanako-alorreko lanetan aritu ahal izango dute, honako hauetan salbu:
a) Autonomi
Elkarteko iraskunde-mailako Herri-Administraritzako zein nagusiko eraentza,
aldezpena, zuzendaritza edo aholkularitza-ihardunak, Administraritza horrek erabaki
beharreko diren, herri-zerbitzuren bati zuzenean eragin edo herri-laguntzak edo
bermeak lortzera jo dezaten gaietan. Doakienek aitortzen zaien eskubide batez
baliatuz zuzenean egin ditzaten norbere-alorreko ihardunak, ez eta arau orokor
batean jarritakoa betetzetik datozkien laguntzak edo bermeak ere ez dira arau
honen erabiltze-eremuan sartzen.
b) Autonomi
Elkartearen diruz ordain daitezen herri-lan, zerbitzu edo horniduren akura-tzaile
edo zordunkide-ihardunak, edo ihardun horietan ari diren baltzu edo enpresen
zuzendaritza, ordezkaritza edo urgazlaritza-eginkizunak atxikita daramatzaten
karguak.
c) Legebiltzarkide
hautatua izan ondoren eta hori den bitartean, berenez edo baltzuan, Autonomi
Elkarteko Herri-Administraritzaren aldeko urgazpen-zerbitzuak edo bestelakorik
emateko hitzarmenak egitea.
d) Hautatua
izan eta gero, Autonomi Elkarteko herri-alorreko izaikiekin hitzarmenak,
zerbitzu edo hornidurak izan ditzaten enpresa edo baltzuetan 100eko 10etik
gorako partaidetza izatea, ondare-bidez bada salbu.
e) Funtsean
dirubidezko xedea izan eta agirian aurrezki eta maileguetara joarazi dezaten
enpresa edo baltzuetako Arduratze-Batzordeburu, Batzordekide, Arduralari,
Zuzendari Nagusi, Eraenlari edo baliokideko karguetan ihardutzea.
7.
Atala
Nolanahi ere, Eusko Legebiltzarkideek ez
dute edozein erakunde-mailatako herri-Diruegitamuen pentzutango lansari batetik
gora jasotzerik izango, ez eta elkartuezineko ihardunei dagozkien ordainsariak
aukeratzerik ere, bateragarriak direnengatik bakoitzean dagozkien bide-sari eta
kalte-ordainen kaltetan gabe.
8.
Atala
Legebiltzarkideek Lege honetan zehazten
direnetako elkartuezin-zio izan daitezkeen ihardun guztien adierazpena egin
beharko dute, eta bai diru-eskuraketak edo ondare-abantailak ematen dizkieten
beste nolanahiko ihardunena eta beren ogasunena ere. Adierazpen hori
Legebiltzarrean aurkeztu beharko da, bai legebiltzarkidetasuna jasotzekoan, bai
eta beren egoera aldatzekoan ere.
Ihardunen eta ogasunen adierazpen horiek
Zuduen Errolda batean sartuko dira. Errolda horrek Legebiltzarreko lehendakaria
izango du zaindari eta Legebiltzarrak jar ditzan barne-arauak jaurpide.
II
IDAZPURUA
HAUTESKUNDE-ERAKETA
9.
Atala
Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan,
kondaira-lurraldea izango da hauteskunde-barruti.
10.
Atala
Hauteskunde-barruti bakoitzeko hogeitabost
legebiltzarkide hautatuko dira.
11.
Atala
1.- Legebiltzar-tokien banakuntzan sartu ahal izateko, dagokion
hauteskunde-barrutian izandako baliozko boto guztien 100etik 5ekoa gutxienez
atera beharko da.
2.- Hautagai-zerrendek
ateratakoak eta boto zuriak kontatuko dira baliozko bototzat.
12.
Atala
1.- Hauteskunde-barruti
bakoitzean alderdi edo hautagai-zerrenda bakoitzari legebiltzar-tokiak ematea,
ondorengo arauak erabiliz egingo da:
a) Hauteskunde-barruti
bakoitzean aurkeztu daitezen hautagai-zerrendak itxitakoak eta aldaezinekoak
izango dira.
b) Botoen
kontaketa egin ondoren, zerrendak botorik gehien ateratakotik hasitako
hurrenkeran jarriko dira.
c) Zerrenda
bakoitzak ateratako baliozko boto guztien biren, hiruren, etabarren arteko
banaketa egingo da.
d) Legebiltzar-tokiak,
hori egin eta banakin haundienak eman ditzaten zerrendei emango zaizkie,
haundienetik txikienerainoko goitik beherako hurrenkeraz. Toki bat ematerakoan
bi hautagai-zerrendek edo gehiagok ematen dituzten banakinak berdinak izatea
gertatuz gero, ebazpena hamarrenak aterata egingo da, legebiltzar-tokia
hamarren gehien izan ditzan hautagai-zerrendari emanaz.
e) Aurreko
zatian esandako araua erabiliz gero berdintasunak oraindik irautea gertatuz
gero, legebiltzar-tokia orohar boto gehiago ateratako zerrendari emango zaio.
f) d) letran esandako araua erabiliz banakinak
eta botoen guztizkoak berdinak izatea gertatuz gero, lehenengo
legebiltzar-tokia zotz eginda emango da, eta ondorengoak txandakatuz.
g) Zerrenda bakoitzari dagozkion
legebiltzar-tokien zenbatekoak zehaztu ondoren hautagaiei ematea, zerrendan
izan dezaten hurrenkerari hertsiki atxikiz egingo da.
2.- Hautatutako
legebiltzarkide aldarrikatutako bat hiltzea, ezinduta gelditzea edo bere tokia
uztea gertatuz gero, aldarrikatutako hautagai-zerrenda berean hurrengo egon
dadin hautagaiari emango zaio legebiltzar-tokia.
3.- Ordezkaketak
legegintza-aldi osoak diraueno egin ahal izango dira.
III
IDAZPURUA
HAUTESKUNDE-ADMINISTRARITZA
I
ATALBURUA
ERABAKI
NAGUSIAK
13.
Atala
1.- Hauteskunde-administraritzak
hauteskunde-bidearen gardentasuna eta bereizkeriarik eza eta herri-kargutara
iristeko aukera-berdintasuna Lege honek jartzen dituen modu eta neurritan
bermatzea izango du helburu, Epaitegiei dagozkien aginpideen kaltetan gabe.
2.- Hauteskunde-Batzorde
Naugusiak bere dituen agintepideen kaltetan gabe, euskal
hauteskunde-Administraritza osatzen duten ihardutze-sailei egokituko zaizkie
egiteko horiek.
3.- Honako
hauek osatuko dute euskal hauteskunde-Administraritza: Autonomi Elkarteko,
Kondaira-Lurraldeko eta Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeek eta bai
hauteskunde-mahaiek ere.
14.
Atala
1.- Egituraz,
Hauteskunde-Batzordeek eta Hauteskunde-Sailek osatuko dute hauteskunde
-erakuntza.
2.- Hauteskunde-Batzordeek
beren tegietan egingo dituzte euren bilerak, eta, haien ezean, Batzordeetako
Idazkariek beren karguetan ari daitezenekoetan.
15.
Atala
Herri-agintari guztiak, beren
aginte-eremuaren barruan, Hauteskunde-Administrazioak bere egitekoak behar
bezala bete ditzan beren laguntza ematera behartuta egongo dira.
16.
Atala
1.- Eusko
Jaurlaritzak eta Autonomi Elkarteko Administraritzak, bere aginpideen barruan,
herritarrek botoa emateko eskubidea erabiltzea eta hauteskundeetan eskuhartzea
bermatzera lagunduko dute.
2.- Barne-Saila
izango da hauteskunde-gaietarako Autonomi Elkarteko Administraritzako
ihardutze-sail aginteduna eta, etengabe, hauteskunde-bideari laguntza ematezko
honako lan hauek egingo ditu:
a) Hauteskundeak
teknikaren aldetik behar bezala egingo direla bermatzeko Hauteskunde-Batzordeei
aholkuak ematea.
b) Hauteskunde-Batzordeek
beren egitekoa betetzeko behar ditzaten lanari eta gauzazko eskuarteak euren
esku jartzea.
c) Hauteskunde-Batzordeetako
kideen eta hauen zerbitzupeko lanarien bidesari eta sariztapenen saloak
Jaurlaritza-Batzarrari aurkeztea, bai eta Hauteskunde-Mahaietako Buru eta
Kideei, hala izanez gero, dagozkien bidesarienak ere.
d) Hauteskunde-bidea
Lege honetan jarritakoaren arauera egiteko beharrezko izan daitezen teknikazko
ekintza guztiak egitarautzea, eraentzea eta betetzea.
e) Lege hau
edo honen araudiak garatzeko araupide guztiak gertatzerakoan eskuhartzea eta
bere iritzia ematea.
f) Lege honek eman diezaizkion beste eginkizun
guztiak.
3.- Aurreko idazatien gai diren egitekoak Lege
honetan Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordearentzat ohartemandako
jaurpideen eta Hauteskunde-Administraritzari dagozkion egiteko eta aginpideen
kaltetan gabekoak izango dira.
17. Atala
1.- Hauteskunde-Batzordeetako Lehendakaritza,
Kidegoa eta Idazkaritza, eta bai Hauteskunde-Mahaietako kide izatea ere,
nahitaezkoa izango da.
2.- Hauteskunde-Batzorde bateko kide izatea
beste bateko izatearekin bateraezina izango da.
3.- Hori
gertatuz gero, bete beharreko egitekoa goragoko mailakoan egiteratuko da, eta
biak maila berekoak izatea gertatuz gero, aukeratu dadin horretan.
4.- Hauteskunde-Batzordeetako
kideek ez dute artekari nahiz ahaldun-ihardunetarako izendatuak izaterik
izango.
II ATALBURUA
HAUTESKUNDE-BATZORDEAK
I SAILA
BATZORDEEN OSATZE-MODUA
18.
Atala
1.- Autonomi
Elkarteko Hauteskunde-Batzordea ihardutze-sail iraunkorra izango da eta horrela
osatuko:
a) Euskal
Herriko Zuzentzako Goren-Epaitegiko Lehendakaria.
b) Zuzentzako
Goren-Epaitegiko Jaurtze-Sailak zozketa-bidez izendatutako bost Batzordekide
Auzimaisuk.
c) Autonomi Elkartean bizi diren Katedradun, Berenezko
Zuzenbide-Irakasle edo aitortutako itzaleko legelari izan, eta Eusko
Legebiltzarrak, Legebiltzar-ordezkotza duten alderdien, baterakundeen,
batasunen edo hautatzaile-bazkunen saloz hautatutako bost Batzordekidek.
2.- Aurreko
zenbakian esaten diren hautaketak Eusko Legebiltzarraren eratze-bilkura egin
ondorengo larogeita hamar egunen barruan egin beharko dira. 1.c) idazatian
ohartemandako lagunen saloak epe horretan egiten ez badira, Legebiltzarreko
Mahaiak Taldeburu-Batzordeari entzun ondoren egingo ditu hautaketak,
Legebiltzarrean egon dadin ordezkari-kopuruaren heinean.
3.- Aukeraturiko
Lehendakari eta Batzordekideak Eusko Jaurlaritzaren Dekretuz izendatuko dira,
eta bere manu-aldian jarraituko dute Euskal Herriko Autonomi Elkarteko
Hauteskunde-Batzorde berria, hurrengo Legegintza-aldiaren hasieran, bere tokiaz
jabetu arte, beti ere, Batzordeko Lehendakariak hauteskunde-ihardunak
bukatutzat jotzen baldin baditu.
4.- Hauteskundetarako
deia eginezko Dekretua argitaratu ondorengo hiru eguneko epearen barruan,
hauteskunde-aldian Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordea nola
osatuko den berriz argitaratu beharko da Euskal Herriko
Agintaritza-Aldizkarian.
19.
Atala
1.- Autonomi
Elkarteko Hauteskunde-Batzordeko Lehendakaritza, Epaitegi Goreneko
Lehendakariari dagokio.
2.- Lehendakariordetza
karreran aintzinakoena izan dadin auzimaisuak izango du, eta horretan
berdintasuna gertatuz gero, zaharrenak.
3.- Eusko
Legebiltzarreko Legelari Nagusia izango da Autonomi Elkarteko
Hauteskunde-Batzordeko Idazkari.
20.
Atala
1.- Autonomi
Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak Eusko Legebiltzarrean izango du bere egoitza.
2.- Eusko Legebiltzarrak Autonomi Elkarteko
Hauteskunde-Batzordearen esku jarriko ditu honek bere egitekoetan aritzeko
beharrezko izan daitezen gizakizko eta gauzazko eskuarte guztiak.
3.- Autonomi
Elkarteko Hauteskunde-Batzordeko kideen eta hauen zerbitzuko lanarien bidesari
eta ordainsariak, Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren saloz, Eusko Jaurlaritzak
finkatuko ditu.
4.- Eusko
Legebiltzarreko Legelariak, Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeari emandako
lanak betetzeko beharrezko diren lege eta teknika-aldetikako
aholkularitza-lanetan aritzeko, Batzordearekin batera arituko dira.
21.
Atala
1.- Kondaira-Lurraldeko
Hauteskunde-Batzordea honela osatuko da:
a) Dagokion
Probintzia-Auzitegiko Auzimaisu izan eta Epai-Agintaritzaren Kontseilu Nagusiak
zozketa-bidez hautatutako Hiru Batzordekide. Dagokion Auzitegian aski Auzimaisu
ez egonez gero, probintziako hiriburuko norbere-mailako aginte-sailetako buruak
izendatuko dira.
b) Hauteskunde-Batzorde Nagusiak Kondaira-Lurraldean egoitza
izan dezaten Katedradunen, Berenezko Zuzenbide-Irakasleen edo aitorturiko
itzaleko legelarien artetik Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordearen saloz
hautatutako bi Batzordekide. Batzordekide hauek hautagai-zerrendak aldarrikatu
ondoren hautatuko dira. Honetarako, barrutian aurkeztu daitezen
hautagai-zerrenden lurralde-ordezkariek, batera, kargu horietan ihardungo duten
pertsonen saloa aurkeztuko dute. Salo hori hauteskunde-ekintzaldia hasi baino
lehenago egiten ez bada, Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak horien izendapenerako
saloa egingo du.
2.- Atal
honetako 1.a) idazatian aipatzen diren Batzordekideek euren artetik aukeratuko
dute Batzordeko Lehendakaria.
3.- Kondaira-Lurraldeko
Batzordeko Idazkaria bera izango da dagokion Auzitegiko Idazkari, eta bat baino
gehiego egonez gero, zaharrena.
22.
Atala
1.- Eskualdeko
Hauteskunde-Batzordea honela osatuko da:
a) Lehenengo
Auzialditarako edo Argipide-Epailari izan eta Euskal Herriko Epaitegi Goreneko
Jaurtze-Sailak zozketa-bidez hautatutako hiru Batzordekidek. Epai-barrutiren
baten aski Epailari ez egotea gertatuz gero, zozketa-bidez, epai-barruti
horretako Udal Epailariak izendatuko dira.
b) Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde Batzordeak epai-barrutian
egoitza duten Zuzenbide-lizentziadunen artetik hautatutako bi Batzordekide.
Hautagai-zerrendak aldarrikatu ondoren egingo da batzordekide hauen hautaketa.
Honetarako, dagokion barrutian aldarrikatutako hautagai-zerrenden
lurralde-ordezkariek, batean, kargu horietarakoen saloa egingo dute. Saloa
hauteskunde-ekintzaldia hasi baino lehen egiten ez bada, Kondaira-Lurraldeko
Hauteskunde-Batzordeak egingo du izendapena.
2.- Atal
honen 1.a) idazatian aipatzen diren Batzordekideek Eskualdeko
Hauteskunde-Batzordeko Lehendakaria euren artetik aukeratuko dute.
3.- Dagokion
Lehen-Auzialditarako Epaitegiko Idazkaria izango da Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeko
Idazkari eta, bat baino gehiago egonez gero, Epaitegi Dekanokoa.
4.- Udaletako
Idazkariak Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeetako Ordezkari izango dira eta
horiekiko menpetasun hertsian ihardungo dute.
23.
Atala
1.- Kondaira-Lurraldeko
Hauteskunde-Batzordeek kondaira-lurraldeetako hiriburuetan izango dute beren
egoitza, eta Eskualdekoek epai-barrutietako herriburuetan.
2.- Hauteskundeak
egin eta ehun egunen buruan bukatuko da Kondaira-Lurraldeko eta Eskualdeko
Hauteskunde-Batzordeen manualdia.
3.- Euren
manualdiak dirauen bitartean hauteskunde berrietarako deia egitea gertatuz
gero, Batzordeen aginpidea azken hauteskundeak egin eta ehun egun burutu arte
luzatzen dela ulertuko da.
24.
Atala
1.- Autonomi
Elkarteko Administraritzak, Lege honen 16. ataleko 1. zatian
ohartemandakoetarako, Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordearen bilkuretara
joango den Ordezkaria aurkeratuko du. Ordezkari honek Administraritzak
Kondaira-Lurraldeetako Hauteskunde-Batzordeetan izango dituen ordezkariak izandatuko
ditu, eta hauei ere Batzorde horien bilkura guztietarako egin beharko zaie dei.
Kasu guztietan, hizpidea bai baina ez dute boto-eskubiderik izango.
2.- Halaber,
Euskal Herriko Hauteskunde-Erroldeko Idazguaren ordezkari batek eskuhartuko du
Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordean, hizpidea bai baina boto-eskubiderik
gabe.
25.
Atala
1.- Hauteskunde-Batzordeetako
Idazkariek bilkuretan hizpidea izango dute, baina botoa emateko eskubiderik ez.
2.- Idazkariei,
bateango ihardutze-erakundeei buruzkoetan Administraritza-Bideari buruzko
Legeak izendatzen dizkien egitekoak egokituko zaizkie. Batipat, Batzordearen
agiriak gorde eta zaindu beharko dituzte, baita Batzordea deuseztatu ondoren
ere, agiri horiek Batzordeak bere egoitza dueneko tegietan gordeta geratzen
direla.
26.
Atala
Lege honen 27, 28 eta 31.2 ataletan
ohartematen diren kasuetan, eta bai arrazoizkoak izan eta Lehendakariak
onartutako utzipenezkoetan ere, ondorengo arauei atxikiz egingo da
Hauteskunde-Batzordeetako kideen ordezkaketa:
a) Lehendakariordeak
ordezkatuko du Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeko Lehendakaria; kasu
honetan epailaritzatikako batzordekide bat izendatu beharko da, Epaitegi
Goreneko Lehendakari berri bat izendatzea gertatzen bada salbu, orduan, 19.1
atalak dioena egingo bait da.
b) Autonomi
Elkarteko Hauteskunde-Batzordeko Batzordekideak eta gainerako
Hauteskunde-Batzordeetako Lehendakariak eta Batzordekideak hautatuak izateko
modu beretan ordezkatuko dira.
c) Antxinatasun-irizpideei
jarraiki ordezkatuko du Eusko Legebiltzarreko beste Legelari batek Eusko
Legebiltzarreko Legelari Nagusia.
d) Kondaira-Lurraldeko
eta Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeetako idazkariak antxinatasunaren arabera
ordezkatuko dira.
27.
Atala
1.- Hauteskunde-Batzordeetako
kideak aldaezinak izango dira. Hauteskunde-hogen edo legehauspenen zioz
soil-soilik kendu ahal izango dira, batzordekideen erabateko gehiengoaren
erabakiz, Goren-Batzordeak beharrezko zehaztapidetza hasiarazi ondoren,
dagokion auzibidearen kaltetan gabe.
2.- Batzordeak
berak, hori osatzen duten kideen erabateko gehiengoak hartutako erabakiaren
indarrez hasiarazitako zehaztapidetzaren bidez baino ezin izango dira kargutik
kendu Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordekideak, dagokion epaibidaren
kaltetan gabe.
28.
Atala
Hauteskunde-aldiak dirauen bitartean, Lege
honen 26. atalean ohartematen diren Hauteskunde-Batzordeetako kideen
ordezkaketak egin, heriotza, tasuna galtzea, lan-tokiz aldatzea edo Batzordeko
izateko eragozpena, debekua edo elkartuezina dakarren beste edozer gertatutako
egunaren hurrengo lau egunetan egingo dira. Hauteskunde-aldiaz kanpo, lehen
aipatutako zioetakoren batek hartutako Autonomi Elkarteko
Hauteskunde-Batzordeko kideen ordezkaketa, dagokion Batzordeko Lehendakariak
hori jakin eta hamabost eguneko gehienezko epearen barruan egingo da. Bigarren
Saila: Batzordeen Aginpideak
29.
Atala
Honako hauek egokituko
zaizkio Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeari:
a) Hauteskunde-aldian
herri-jareipideen erabilera bermatzea.
b) Autonomi
Elkarteko Erakundeen menpeko herri-adierazpideetan eta Autonomi Elkartearen
lurralde-mailako emanalditara mugatzen diren Estatuaren menpekoetango doango
iragar-aldiez baliatzeko eskubidea egiteratzea eta bermatzea eta iragarraldi
horiek hauteskunde-aldian banatzea.
c) Kondaira-Lurraldeko
Hauteskunde-Batzordeek egin diezaizkioten iritzi-eskeak ebaztea, eta bere
aginpideen eremuan horiei artezpideak ematea.
d) Egin
dakizkion kexuak, zuzenketa-eske edo goradeiak arau hauen edo aginpide hori
eman diezaion beste edozein manuren arauera ebaztea.
e) Hauteskunde-lanetan
ofizialtasunez eskuhartu dezaten guztiekiko zigortze-agintearen jabe izatea.
f) Egin
daitezen hauspenak zuzentzea, Epaitegientzat gordeta egon ez daitezen guztietan,
eta bidezko eritzitako 400.000 pezetarainoko isunak jartzea.
g) Lege
honen 12.2 atalak dioenaren arabera, hauteskundeak egin eta 100 egun igaro
ondoren, ezinagatik, tokia utzi izanagatik edo heriotzagatik toki hutsak
geratuz gero, Eusko legebiltzarkideei izendapen-agiriak ematea.
h) Hauteskundeen
alorrean Legeak edo bestelako manu batzuk izendatu diezaizkioten egitekoak.
30.
Atala
1.- Kondaira-Lurraldeko eta Eskualdeko
Batzordeek, beren lurralde-eremuan, Legean berariz ematen zaizkien aginpideez
gainera, aurreko ataleko a), d), e), f) zatiek Autonomi Elkarteko
Hauteskunde-Batzordeari ematen dizkiotenak izango dituzte.
2.- Kondaira-Lurraldeetako Batzordeek
gehienezko 100.000 pezetarainoko zigorrak jarri ahal izango dituzte, eta
Eskualde-mailakoek 50.000 pezetarainokoak. Batzordeek, horren larria dela eta
bere aginpidea gainditzen duten zigorrak dagozkien jokabideen berri izanez
gero, aginte-mailaz bere gaineko duten Batzordeari jakinarazi ahal izango
dizkiote, Lege honen 66. atalean agindutakoa gertatuz gero salbu.
3.- Kondaira-Lurraldeetako Batzordeek
Eskualdeko Batzordeek bidali diezaizkieten iritzi-eskeak ere ebatziko dituzte,
eta Batzorde hauei artezpideak ere eman ahal izango dizkiete.
4.- Atal honetan esaten diren isunak ez
ordaintzea gertatuz gero, dagokion Hauteskunde-Batzordeak zor-egiaztapena
bidaliko dio Foru Aldundiko ihardutze-sail gaitasundunari, honek
hertsipen-bidez isunaren lakapena egin dezan.
III
SAILA
ERAKUNTZA
ETA IHARDUNAK
31.
Atala
1.- Kondaira-Lurraldeko
eta Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeak, hasieran, hauteskundeetarako deia egin
ondorengo hirugarren egunean epailaritzatikako kideez eratuko dira.
2.- Batzorde
hauetako kide izatekoetakoren batek hauteskundeetara aurkezteko asmoa badu,
hasierako erakuntzan jakinarazi beharko dio dagokion Idazkariari, horren
ordezkaketa egin dadin, eta hori gehienez lau eguneko epearen barruan egingo
da.
3.- Aurreko
zenbakian esaten diren orkezkaketak behar izanez gero egin ondoren,
Lehendakaria hautatuko da. Biharamonean, Kondaira-Lurraldeko eta Eskualdeko
Batzordeetako Lehendakariek, dagokien Kondaira-Lurraldeko Aldizkari Ofizialean
argitaratuko dute Batzordearen erakuntza eta osatze-modua ezagutzera emateko
erabakia, eta batzordekide bakoitza hor zergatik dagoen zehaztu beharko da.
4.- Idazkariek
egingo dute Batzorde hauen eratze-bilkuretarako deia. Horretarako,
Epai-Agintaritzako Kontseilu Nagusiak eta, hala badagokio, Auzitegiko
Lehendakariak, dagokion Batzordeko kideen zerrenda jakinaraziko dio haietako
bakoitzari.
32.
Atala
Euskal Hauteskunde-Administraritzaren
ihardutze-sailen erakuntzarako eta ihardunerako jaurpideak Lege honetan
ohartemandakoak izango dira, eta, horien ezean, Administraritza-Bideari buruzko
Legean bateango ihardutze-sailentzat ohartemandakoak.
33.
Atala
1.- Aginduz
edo bi Batzordekidek eskatuta, Lehendakariek egingo dute Hauteskunde-Batzordeen
bilkuretarako deia. Lehendakariak arrazoizko zioren bategatik deiak egiterik
izango ez balu, Idazkariak ordezkatuko du aginpide horretan.
2.- Ezein
bilkura baliozkoa izan dadin, Kondaira-Lurraldeko eta Eskualdeko Batzordeetako
hiru kide gutxienez bertan izatea nahi eta nahiezkoa izango da. Autonomi
Elkarteko Hauteskunde-Batzordea bada, sei kidek izan beharko dute bertan.
3.- Dei
guztiak, eskuraketa eta deiaren gai den bilkuraren eguna, gai-zerrenda eta
gainerako gorabeheren berri jaso delako segurtasuna izateko moduko ezein
bidetatik egingo dira. Behar bezala dei egin zaien Batzordekideek nahitaez
agertu beharko dute bilkuretara, arrazoirik eta zuribiderik garaiz adierazi
gabe agertzen ez badira erantzukizunak eskatuko zaizkiela.
4.- Aurreko
zenbakietan esandakoa dena dela, kide guztiak bertan egon eta bilkura egitea
ahobatez onartzen badute, Batzordea ezein arazo aztertzeko deia egindakotzat
eta balioz eratutakotzat joko da.
5.- Erabakiak
bertan daudenen boto-gehiengoz hartuko dira, Lehendakariaren botoa
ebazte-indarrekoa dela.
34.
Atala
1.- Hautatzaileek,
bere egoitzari dagokion Eskualde-Batzordeari egin beharko dizkiote bere
argipide-eskeak.
2.- Hauteskunde-barruti
bati baino gehiagori doazkiekeen arazo orokorrak izan daitezenean,
politika-alderdi, batasun edo baterakunde eta hautatzaile-bazkunek Autonomi
Elkarteko Hauteskunde-Batzordeari aurkeztu ahal izango dizkiote bere
argipide-eskeak. Gainerakoetan, dagokien Kondaira-Lurraldeko Batzordeari edo
Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeari egingo dizkiote argipide-eskeak, baldin eta
argipide-eskegilearen aginte-eremua Batzorde horren agintepekoa bada.
3.- Herri-Agintari
eta Erakundeek, iritzi-eskalearen aginte-eremua bere agintepean izan dezan
Batzordeari artez egin ahal izango dizkiote bere argipide-eskeak.
35.
Atala
1.- Argipide-eskeak
idatziz egongo dira eta horiek hartu ditzan Batzordeak ebatziko ditu, bere
iritziz garrantzitsua delako edo orokortasun-irizpidez erabakitzeari
komenigarri deritzalako Goragoko mailako Batzorde bati bidaltzea erabaki
dezanean salbu.
2.- Autonomi
Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak, irizpide-batasuna lortzeko, ebatzi ditzan eta
Kondaira-Lurraldeetako Batzordeei egin dakizkien aholku-eskeen eremuan eragina
izan dezaketen gaiei buruzkoak izan daitezen aholku-eske guztiak
Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeei jakinarazi beharko dizkie.
3.- Aholku-eskearen
presak Hauteskunde-Batzordeari bilkurarako deia egiteko astirik eman ez, eta
lehendik ere Batzorde horretxen edo Goragoko Baten horretazko kideko erabakiak
egon daitezenean, Lehendakariak erantzukizuna bere gain hartuz, behin-behingo
erantzuna eman ahal izango du, hori Batzordeak egin dezan lehenengo bilkuran
sendestearen edo aldatzearen kaltetan gabe.
36.
Atala
1.- Egin
zaizkien eta ebatzi ditzaten aholku-eskeen orokortasunak hori komenigarri egin
dezanetan, Hauteskunde-Batzordeek, bere Lehendakariaren aginduz hartutako
erabaki horiek edo aholku-eskeen edukia iragarri egin beharko dituzte. Nolanahi
ere, Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordearenak izan eta
Kondaira-Lurraldeetakoei jakinarazi zaizkienak beti argitaratu egingo dira.
2.- Argitalpena,
kasu guztietan, Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian egingo da, eta
Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeen edo Eskualdekoen erabakiak
direnetan, baita dagokion Kondaira-Lurraldeko Aldizkari Ofizialean ere.
III ATALBURUA
HAUTESKUNDE-SAILAK ETA MAHAIAK
I SAILA
HAUTESKUNDE-SAILAK
37. Atala
1.- Hauteskunde-barruti bakoitzean
hautatzaileak, botoa emateko, Hauteskunde-Sailka eratuko dira.
2.- Sail bakoitzak, gehienez, bi mila
hautatzaile eta, gutxienez, bostehun hautatzaile izango ditu. Udal bakoitzean
Hauteskunde-Sail bat egongo da gutxienez.
3.- Ez da udalerri ezberdinetako aldeak hartzen
dituen Sailik izango.
4.- Sail bateko hautatzaileak alfabetoaren
araberako hurrenkeran egongo dira hautatzaile-zerrendetan.
38. Atala
1.- Hautatzaile-Erroldaren Idazguko
Ordazkaritzek, Udalei entzun ondoren, Hauteskunde-Sailen zenbatekoa eta mugak,
horien Tegien eta dagozkien Mahaien zerrenda, deia egin ondorengo zortzigarren egunean,
dagokion Kondaira-Lurraldeko Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko dute.
2.- Hautatzaileek, hurrengo sei egunen barruan,
egindako mugapenaren aurkako zuzenketa-eskeak aurkeztu ahal izango dituzte Kondaira-Lurraldeko
Hauteskunde-Batzordearen aurrean, eta honek horiei buruzko erabaki finkoa
hartuko du bost egunen barruan hartuko du. Esandako erabakia
Kondaira-Lurraldeko Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da berrogeita
zortzi orduko epearen barruan.
3.- Halaber, Hauteskunde-Sail, Mahai eta Tegien
argitalpena kondaira-lurraldeko zabalkunde haundieneko egunkarietan ere egingo
da, botoa emateko egunaren aurretiazko hamar egunen
barruan, eta Udalek ere jendeak ikusteko agirian jarriko du.
39. Atala
Udalek,
Hauteskunde-Sail eta Mahai guztiei dagozkien tegiak non dauden behar bezala
erakusteko iragarkiak jarri beharko dituzte. Bigarren Saila:
Hauteskunde-Mahaiak
40. Atala
Boto-emanketetan
buru izatea eta horiek antolatzea, boto-kontaketa egitea eta boto-emanketaren
egunean Hauteskunde-Legea bete dadinaz arduratzea izango dira
Hauteskunde-Mahaien egitekoak.
41. Atala
1.- Hauteskunde-Sail bakoitzean, Lehendakari
batek eta bi Mahaikidek osatutako Hauteskunde-Mahai bana izango da.
2.- Hala ere, Sail bateko hautatzaileen
zenbatekoagatik edo biztanlegoa barreiaturik dagoelako aholkagarri gertatuz
gero, Hautatzaile-Erroldako Idazguaren Ordazkaritzak, dagokion Udalaren saloz,
Mahai gehiago eratu eta Saileko hautatzailegoa horien artean banatu ahal izango
du. Lehenengo kasukoan, Saileko hautatzailegoaren banaketa Mahaien artean
alfabetoaren hurrenkeran egingo da; Mahai hauek, ahal bada, tegi baten bertan
gela bereizietan jarri beharko dira. Barreiatutako biztanlegoarekikoan,
hautatzailearen egoitzatik dagokion Mahairako alderik txikienari begira egingo
da banaketa. Mahai bakoitzari atxikitako hautatzaileen zenbatekoa ez da inolaz
ere berrehunetik beherakoa izango.
42. Atala
1.- Hauteskunde-Mahaietako Lehendakari eta
Mahaikide-karguak nahitaezkoak izango dira.
2.- Ezingo dute Hauteskunde-Mahaietako izan:
a) Hauteskunde-Batzordeetako kide izan
daitezenek.
b) Hauteskundeetara hautagai gisa aurkeztu
daitezenek.
c) Hauteskunde-bidezko edo aukerango
izendapenezko herri-kargudunek.
d) Bere
herri eta politika-eskubideak erabat indarrean izan ez ditzatenek.
3.- Eritetxean
egon daitezen gaisoek eta gainontzekoek hori mediku-egiaztagiri baten bidez
zuritu dezatenean, hauteskunde-barrutitik landa bizi direnek eta
itsasontzi-lanariek edo beste edonork, agiri eta guztiko bidezko arrazoiz, joan
ezina adierazi dezakete.
4.- Aurreko
idazatietan aipatutakoren bat Mahaikide hautatzen badute, dagokion
Eskualde-Batzordeko Lehendakariari jakinaraziko dio, ordezkoa jarri dezan.
43.
Atala
1.- Udalei
egokituko zaie Mahaiak eratzea, Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeen
ikuskaritzapean.
2.- Dagokion
Saileko hautatzaile-erroldean sartuta egon, hirurogeita bost urtetik beherakoak
izan eta irakurtzen eta idazten dakitenen artetik agiriko zozketa eginda
hautatuko dira Mahai bakoitzeko Lehendakaria eta Mahaikideak. Lehendakariak
Batxilerreko edo bigarren mailako Lanbide-Hezkuntzako titulua izan beharko du,
edo horren ezean Eskola-Gradudunarena edo baliokidea.
3.- Modu
berean egingo da Mahaiko kide bakoitzarentzako bi ordezkoen izendapena.
4.- Lehen
esandako zozketak deia egin ondorengo hogeita boskarren eta hogeita
bederatzigarren egunen artean egingo dira.
44.
Atala
1.- Hautaketak egin ondorengo hiru egunen barruan jakinarazi
beharko zaizkie doazkienei, eta hauek zazpi egun izango dituzte kargua hartzea
eragozten dien agiri eta guztiko bidezko arrazoia Eskualdeko
Hauteskunde-Batzordearen aurrean azaltzeko. Batzordeak bost eguneko epearen
barruan horretazko erabakia hartu eta, hala badagokio, ordezkapena lehenengo
ordezkoari jakinaraziko dio. Erabaki horren aurka ez da inora jotzerik izango.
Nolanahi ere, Lege honek dioenaren arabera hautaezina izateari arrazoizko zio
eritziko zaio.
2.- Gero,
hautatutakoren bati bere kargua betetzera joan ezina gertatuko balitzaio,
Eskualde-Batzordeari, dagokion iharduna baino hirurogeita hamabi ordu lehenago
gutxienez jakinarazio beharko dio, beharrezko zuriztagiriak atxikiz. Ezina epe
horretaz gero gertatuko balitz, Batzordeari gaztigua bertan-behera egin beharko
zaio eta, beti ere, Mahaia eratzeko ordua baino lehenago. Kasu hauetan,
Batzordeak, denborarik egonez gero, egoeraren berri emango dio dagokion
ordezkoari eta, beharrezko balitz, beste bat izendatuko du.
3.- Lege
honen 122.2 atalak dioenaren ondorioetarako, Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeek,
dagozkien Epailariei, Hauteskunde-Mahaietako berenezko kide eta ordezkoen
nortasun-xehapenak boto-emanketako eguna baino lehen emango dizkiete.
45.
Atala
Hauteskunde-Mahaipuru edo Mahaikidetarako
izendatutako inoren konturako langileek eta herrilanariek, boto-emanketako
eguna, lan-egun bada, egun horretako lanaldirako ordaindutako baimena izateko
eskubidea izango dute. Dena dela, biharamonean lan-eguna bost orduz gutxitzeko
eskubidea izango dute.
IV
IDAZPURUA
HAUTESKUNDEETARAKO
DEIA
46.
Atala
1.- Lehendakariak
emango du deia egitezko Dekretua, indarreango Jaurlaritza-Legean agintzen
denaren arabera.
2.- Eusko
Legebiltzarra garaiz-aurretik deusezteari buruz indarreango Jaurlaritza-Legean
berariz ohartematen direnetan salbu, hauteskundeetarako deia egitezko Dekretua
Eusko Legebiltzarren manu-aldia bukatu aurretiazko hogeita boskarren egunean
egingo da, aldi hori egin ziren balio bereko hauteskunde-egunetik lau urtera
izango dela ulertzen dela, eta hurrengo egunean argitaratuko Euskal Herriko
Agintaritza-Aldizkarian.
3.- Deia Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian argitaratu eta
berrogeita hamalaugarren eta hirurogeigarren egunen artean egin beharko den
boto-emanketarako eguna Dekretuan adieraziko da.
Hauteskundeetarako deia
egitezko Dekretua argitara dadin egunean bertan jarriko da indarrean.
47.
Atala
1.- Zatikako hauteskundeak ezingo dira
Hauteskunde-barruti edo Sailen baten edo batzutan egindako hauteskundeak
sendetsitako epaiz baliogabekotzat jo daitezenean baizik egin, dagokien
barrutian. Baliogabetzea hauteskundearen azken emaitzan eragina izan dezatenean
izango da bidezko.
2.- Zatikako hauteskundeetarako deia,
Jaurlaritzak sendetsitako epaiaren berri jakin ondorengo lehen-Batzarrean
erabaki eta Dekretoz egin beharko da. Hauteskundeak hiru hilabeteko epearen barruan egingo
dira.
V IDAZPURUA
HAUTESKUNDE-BIDEA
I ATALBURUA
HAUTAGAIEN
AURKEZPENA ETA ALDARRIKAPENA
I
SAILA
HAUTESKUNDE-ADMINISTRARITZAREN
AURREKO ORDEZKARIAK
48.
Atala
1.- Eusko
Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztu nahi duten alderdi, baterakunde,
batasun eta bazkunek Hauteskunde-Administraritzaren aurrean beren izenean
ihardutzeko ordezkariak hautatuko dituzte.
2.- Ordezkari
orokorrek aurkezten diren alderdi, baterakunde eta batasunen izenean ihardungo
dute Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordearen aurrean. Hautatzaile-bazkunen
suztatzaileak bazkun horien ordezkari orokor izango dira, eta berorien izenean
ihardungo dute Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordearen aurrean.
3.- Hautagai-zerrenden
lurralde-ordezkariak zerrenda horietako hautagaien ordezkari izango dira eta,
hautagai-zerrendaren izenean, Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordearen
oharpen guztiei men egin eta somatu daitezen akats edo oker guztiak zuzentzeko
bere laguntza emateko eskubidea eta eginbeharra izango dute, eta hautagaiek,
hautagai-zerrenda onartze hutsarengatik, hauteskunde-gaietako auzibideetan
iharduteko esku ematen ematen diete. Ordezkarien erabakiek hautagai-zerrenda
behartu egingo dute lege-aldetik.
4.- Alderdi
eta baterakunde bakoitzak ordezkari orokor bana eta ordezko beste bana
hautatuko dituzte, idatziz, Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordearen
aurrean, hauteskundeetarako deia egin eta zortzi egunen barruan. Batasunek dei
hori egin ondorengo hamar egunen barruan egingo dute. Idatzi horretan
hautatutakoen onarpena adierazi beharko da. Ordezkoak ordezkari orokorra
kanpoan izatea, hiltzea edo ezinduta gelditzea gertatuz gero baino ezin izango
du jokatu.
5.- Ordezkari
orokor bakoitzak, idatziz, deia egin eta hamar egunen barruan, Autonomi Elkarteko
Hauteskunde-Batzordearen aurrean, bere alderdi, baterakunde eta bazkunak
hauteskunde-barruti bakoitzean aurkez ditzan hautagai-zerrendetako
lurralde-ordezkariak eta dagozkien ordezkoak hautatuko ditu. Idatzian
hautatutakoen onarpena adierazi beharko da. Ordezkoek lurralde-ordezkariak
kanpoan izatea, hiltzea edo ezinduta gelditzea gertatuz gero baino ezin izango
dute jokatu. Ordezkari hauek eta hauen ordezkoek hautagai-zerrenda aurkezten
deneko barrutian izan beharko dute beren egoitza.
6.- Autonomi
Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak bi eguneko epearen barruan jakinaraziko dizkie
Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeei hauen barrutiko
hautagai-zerrendetako lurralde-ordezkarien izenak.
7.- Hautatzaile-bazkunen
suztatzaileek hautagai-zerrendak Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeen
aurrean aurkezteko unean bertan hautatuko dituzte beren zerrenden
lurralde-ordezkariak eta hauen ordezkoak. Hautaketa horiek orduan bertan onartu
beharko dira.
8.- Hautagai-zerrendetako
lurralde-ordezkariek, boto-emanketako eguna baino zazpi lehenago artekoan,
idatziz, eskudun bat eta bi ordezko gehienez izendatu ahal izango dituzte,
Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeen aurrean. Idatzian izendaturiko eskudunen eta
ordezkoen onarpena adierazi beharko da. Eskudunek hautagai-zerrendako
lurralde-ordezkariak dituen ahalmenak eurak izango dituzte dagokien Eskualdeko
Hauteskunde-Batzordearen aurrean.
II
SAILA
HAUTAGAI-ZERRENDEN
AURKEZPENA
49.
Atala
1.- Honako
hauek eskuhartu ahal izango dute Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan,
hautagaien edo hautagai-zerrenden aurkezpena egin ondoren:
a) Politika-alderdiei
buruzko legeetan horretarako ohartemandako Erroldean izena emandako
politika-alderdi eta baterakundeek.
b) Aurreko
idazatian aipatutako alderdi eta baterakundeek hauteskundeetarako egindako
batasunek.
c) Hauteskunde-barruti bateko hautatzaileen
bazkunek.
2.- Hauteskundeetara batera aurkezteko
batasun-itunea egin dezaten alderdi eta baterakundeek Kondaira-Lurraldeko
Hauteskunde-Batzordeari jakinarazi beharko diote, deia egin eta hamar egunen
barruan. Jakinarazpen horretan batasunaren izena, jaurpide izango dituen arauak
eta horren zuzendaritza edo koordinazioko ihardutze-saileko buru direnak
adierazi beharko dira. Batasunak hautagai-zerrendak Kondaira-Lurralde baten
baino gehiagotan aurkezten baditu, jakinarazpen hori Autonomi Elkarteko
Hauteskunde-Batzordeari adierazi beharko zaio.
50. Atala
1.- Hautagai-zerrenden lurralde-ordezkariek edo
hautatzaile-bazkunen suztatzaileek beren hautagai-zerrendak, deia egitezko
Dekretua Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian argitaratu eta hamaboskarren
eta hogeigarren egunen arteko aldian, bi egunok barne, aurkeztuko dizkiote
Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeari.
2.- Aurkezpen-idazkian honako hauek zehaztuko
dira:
a) Hauteskunde-egiteraldian ezin aldatuko diren izena, izenlaburrak
eta ezaugarri-ikurra. Ez dira onartuko:
- legez eraturiko beste
alderdienekiko edo ohiz erabili dutenekiko nahaspide izan daitezkeen;
- Euskal Herriaren,
kondaira-lurraldeen, udalen edo horietako erakunde nahiz sailetako harmarria,
ikurrina, irudiak eta bestelako ikurrak izan ditzaten edo horiek bezalako izen,
izenlabur edo ezaugarriak.
b) Hautagaien eta
ordezkoen izen-abizenak, egoitza zehatza, eta bai bakoitza zerrendan
zenbakarrena den ere. Hauteskundeetarako baterakundeak edo batasunak izan
daitezenean, hautagaiaren izenaren ondoren zein alderdi edo baterakundetako den
berariz zehaztu ahal izango da, alderdi edo baterakunde hori barruti berean
berenezko hautagai-zerrendarekin aurkezten ez bada. Hautagaien izenaren ondoan
politika-atxikitasunik gabea dela adierazi ahal izango da.
c) Kondaira-Lurraldeko
hiriburuan bizi den hautagai-zerrendako lurralde-ordezkariaren izen-abizenak.
Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeek ordezkariarekin izango dituzte
harreman guztiak, ez beste inorekin.
d) Hautagai-zerrendan sartzea
onartzen delako egiaztapen-agiria, hautagai eta ordezko bakoitzak izenpetuta,
eta baita Autonomi Elkarte osoan zerrenda batean baino ez dagoelako
adierazpena, eta hautagai izateko baldintza guztiak betetzen dituelakoarena
ere. Adierazpenak Estatuko Nortasun-Txartelaren aldakia eramango du berebaitan.
e) Hautagaia Euskal
Herriko Autonomi Elkarteko Hautatzaile-Erroldean sartuta dagoelako
egiaztagiria. Esandako Erroldeko zerrendetan ez agertzea gertatuz gero,
Autonomi Elkarteko ezein Udalerritan administrazio-egoitza duelako egiaztagiria
eraman beharko da. Eta Autonomi Estatutuaren 7. atalaren 2. idazatiak hartzen
dituenentzat, legezko euskalduntasuna ematen duten gainontzeko baldintzak
betetzen dituztelako adierazpena.
3.- Politika-alderdiek,
baterakundeek eta batasunek aurkeztu ditzaten zerrendek euren
lurralde-ordezkariek izenpetuta egon beharko dute. Hautatzaile-bazkunak izan
daitezenean, horien suztatzaileek izenpetuta.
51.
Atala
1.- Ezein
hautagaik edo ordezkarik ezingo du zerrenda bakar batean baizik egon edo
hauteskunde-barruti bakar batetik baizik aurkeztu.
2.- Ezein
politika-alderdi, baterakunde, hauteskunde-batasun edo bazkunek ezingo du
hauteskunde-barruti berean hautagai-zerrenda bat baino aurkeztu.
3.- Baterakundeen
edo batasunen batean sartutako ezein taldek ezingo du bera osakide deneko
baterakundeak edo batasunak hautagai-zerrenda bat aurkeztutako
hauteskunde-barrutian bere berenezko hautagai-zerrendarik aurkeztu.
52.
Atala
Zerrendek bete behar diren
legebiltzar-toki hainbat hautagai izan beharko dituzte eta, gainera, hiru
ordezko, gutxienez eta bost gehienez. Ez da baldintza hori bete ez dezan
zerrendarik onartuko.
53.
Atala
1.- Hautatzaile-bazkunak
hauteskunde-barruti bakar baterako eratuko dira. Hauteskunde-ekintzaldian beste
hauteskunde-barruti batzuetako beste hautatzaile-bazkunekin ihardun ahal izango
dute batean, beste inorekin ez.
2.- Hauteskunde-bazkun
bat sortarazteko, dagokion hauteskunde-barrutiko hautatzaile-erroldean
sartutakoen ehuneko batekoen izenpeak gutxienez beharko dira. Hautatzaile
bakoitzak ezingo dio laguntza hori hauteskunde-bazkun bakar bati baino eman.
3.- Legez
eskatzen den izenpe-zenbatekoa eta izenpetzaileen nortasuna herri-sendesle
baten aurrean izenpetutako onespen-idazki baten bidez egiaztatuko da
Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordearen aurrean.
4.- Hautatzaile-bazkunek
ezingo dituzte politika-alderdiek nahiz baterakundeek bere dituzten ikur eta
ezaugarriak erabili.
54.
Atala
1.- Bigarren
Sail honetako agiripaper guztiak jatorrizko agirietan aurkeztuko dira.
2.- Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeek beharrezko
eritzitako aldakiak egingo dituzte, eta hauek euren zainpean geldituko dira.
Jatorrizko agiriak Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeari bidaliko zaizkio.
55.
Atala
1.- Kondaira-Lurraldeko
Hauteskunde-Batzordeko Idazkaritzak, aurkezpena egin deneko eguna eta ordua
erasota izan ditzan biderapen-agiria egin, eta hartu duelako egiaztagiria
emango du.
2.- Idazkariak,
hautagai-zerrenda bakoitzari aurkezte-hurrenkeraz dagokion zenbakarrena jarriko
dio. Zenbakarren horri argitalpen ofizial guztietan eta Kondaira-Lurraldeko
Hauteskunde-Batzorde bakoitzeko agiri-sortan eutsiko zaio. Hirugarren Saila:
Hautagai-zerrenden iragarpena
56.
Atala
1.- Hautagai-zerrendak
aurkezteko epea bukatu eta biharamonean, Kondaira-Lurraldeko
Hauteskunde-Batzordeko Lehendakariak horiek Euskal Herriko
Agintaritza-Aldizkarian argitaratu daitezela aginduko du eta, epe beraren
barruan, agirisortaren jatorrizko alea,
Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeari bidaliko dio.
2.- Hauteskunde-barruti
guztietako hautagai-zerrendak, hautagai zerrendok aurkezteko epearen azken egunaren
ondorengo bigarren egunean iragarriko dira. Egun horretantxe argitaratuko dira
Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian.
3.- Hautagai-zerrendak
aurkezteko epea bukatu dadin egunaren biharamonean, hautagai-zerrenda
guztiekiko agirisorta Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeek ihardun
diharduten tegietan egongo da, hauteskundeetara aurkezten diren
hautagai-zerrenden lurrralde-ordezkariek ezagutu, eta hala egokituz gero,
jazarri dakizkion.
IV
SAILA
HUTSEN
ZUZENKETA ETA JAZARPENAK
57.
Atala
1.- Hautagai-zerrendak
aurkezteko epea bukatu eta hurrengo lau eguneko epearen barruan, Autonomi
Elkarteko Hauteskunde-Batzordea bilduko da, hauteskunde-barruti batetik baino
gehiagotatik aurkezten den hautagairik ez dagoela egiaztatzeko eta, hala behar
izanez gero, Lege honen 59. atalean ohartematen denaren arabera, doakionari
gorabehera horren berri emateko.
2.- Kondaira-Lurraldeko
Hauteskunde-Batzordeak hautagai-zerrendak aurkezteko epea bukatu dadin egunaren
biharamonean bilduko dira, aurkeztutako agiri-sorta aztertzeko. Somatutako
arauzkontrakotasunak hautagai-zerrendaren lurralde-ordezkariari adieraziko
zaizkio, hautagai-zerrendak argitaratzetik hasi eta bi eguneko epearen barruan.
Ordezkariak bi eguneko epea izango du gora jo edo hutsak zuzentzeko.
58.
Atala
1.- Hauteskundeetara
aurkezten diren hautagai-zerrenden lurralde-ordezkariak hautagai-zerrendei
jazarri ahal izango zaizkie, Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian argitaratu
eta bi eguneko epearen barruan.
2.- Kondaira-Lurraldeko
Hauteskunde-Batzordeak, epe horren barruan, jazarpena egin zaion
hautagai-zerrendaren ordezkariari jakinaraziko dio, bidezko deritzan aldezpena
egin dezan. Jazarpena egin zaion hautagai-zerrendaren lurralde-ordezkariak bi
eguneko epea izango du zuzenketak egiteko.
59.
Atala
1.- Hautagairen
bat edo ordezkoren bat barruti batzutako zerrendetan agertzea gertatuz gero,
Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak, agindu-bidez edo doakionen batek
eskatuta, zerrendetako bat aukeratu dezaneko eskea egingo dio hautagaiari.
Barruti bateko zerrenda batean baino gehiagotan agertzea gertatuz gero, modu
berean ihardungo du dagokion Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeak.
2.- Behin-betiko
aldarrikapena baino lehenago aukera hori egin ez badu, ordezko gisa agertu
dadineko zerrendatik edo zerrendetatik kendu egingo da. Zerrenda baten baino
gehiagotan hautagai gisa agertzen bada, zerrenda guztietatik kenduko da.
Boskarren Saila: Hautagaien aldarrikapena
60.
Atala
Hauteskundeetarako deia argitaratu eta
hurrengo hogeita zazpigarren egunean, Kondaira-Lurraldetako
Hauteskunde-Batzordeek hautagaien aldarrikapena egingo dute.
61.
Atala
1.- Ondoren
esaten diren zertzeladatako bat gerta dadinean, Hauteskunde-Batzordeek ez dute
hautagai-zerrenden aldarrikapenik egingo:
a) Epez kanpo aurkeztu daitezenean.
b) Beharrezkoa den hautagai-zenbatekorik ez
dutenean.
c) Idazpuru honen Bigarren Sailean jarritako
baldintzetakoren bat betetzen ez denean.
2.- Zuzendu gabe utzitako akatsak hautagaiei
baino ez dagozkienenan, horiek kendu eta zerrendaren aldarrikapena egingo du,
hori eginez gero aurreko zatiko b) idazatian esandakoa gertatzen bada salbu,
orduan ez bait du hautagai-zerrendaren aldarrikapenik egingo.
62. Atala
Kondaira-Lurraldeko
Hauteskunde-Batzordeak aldarrikatutako hautagai-zerrendak biharamonean
argitaratuko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
63. Atala
1.- Zerrendak behin-betiko aldarrikatu ondoren
ez da horietan inolako hurrenkera-aldakuntzarik onartuko. Aldakuntza, baliozkoa
izan dadin, hautagai-zerrenda izenpetzen duenari jakinarazi beharko zaio.
2.- Hautagaiek, hauteskunde-ekintzaldiaren
hasiera artekoan, hautagai-zerrendan egotetik atzera egin ahal izango dute. Atzera
egite hori Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian argitaratuko da.
64.
Atala
1.- Atzera
egitezko idazkia Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeari bidaliko zaio.
2.- Atzera
egiten duenak berenez aurkeztu beharko du, atzera egitezko idazkiarekin batera
hautagai-zerrendaren lurralde-ordezkariari sinisterazte-indarrez jakin-arazi
zaiolako egiaztagiria eramanez edo, hala badagokio, hautagai-zerrendaren
lurralde-ordezkaria lagun daramala.
3.- Atzera
egitezko idazkia Batzordeko Idazkariari eskuratuko zaio.
65.
Atala
1.- Honako
hauetan egingo da ordezkaketa:
a) Hil izanagatik.
b) Atzera egin izanagatik.
c) Aldarrikapenetik boto-egunerarteko aldian
hautaezina gertatu izanagatik.
d) Hautagai bat kentzea darion akats bat zuzendu
izanagatik.
2.- Ordezkaketa egin dadinetan, zerrendan
geratutako toki hutsa, zerrendako hurrengo hautagaiak edo ordezkoak beteko du.
66. Atala
Kondaira-Lurraldeko
Hauteskunde-Batzordeek 400.000 pezetarainoko isuna jarriko diete alderdi,
baterakunde, batasun eta hautatzaile-bazkunei, eta hala badagokio, hautagaiei,
hauen hautagai-zerrendak aldarrikatu eta gero, beren hautagai-zerrenda osoa
hauteskundeetatik kentzen badute.
VI SAILA
HAUTAGAIEN ETA HAUTAGAI-ZERRENDEN ALDARRIKAPENAREN
AURKAKO JAZARPENAK
67. Atala
1.- Aldarrikapena egitetik aurrera, bazter
geratutako ezein hautagaik eta aldarrikatutako edo aldarrikapena ukatu zaien
hautagai-zerrenden lurralde-ordezkariek bi eguneko epea izango dute
Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeen aldarrikatze-erabakien aurkako
jazarpena Administrazio-Auzipidetarako Auzitegiaren aurrean egiteko. Jazarpena
aurkeztekoan bertan aurkeztu beharko dituzte, bidezko egiaztapideekin batera,
bidezko eritzitako aldezpenak.
2.- Aurreko idazatian ohartematen den jazarpena
egiteko aldia aldarrikatutako hautagaiak argitara daitezenetik hasiko da
kontatzen, bazter utzi denaren edo direnen ordezkariari arauzko jakinarazpena
egitearen kaltetan gabe.
3.- Epai-erabakia jazarpena egin ondorengo bi
egunen barruan eman beharko da eta sendo eta gora jo-ezinekoa izango,
Konstituzio-Auzitegiaren aurreko babes-ihardupidearen kaltetan gabe. Azken
honetarako, atal honetan araupetzen den jazarpenaz betetakotzat joko da
Konstituzio-Auzitegiari buruzko Oinarrizko Legearen 44.1.1) atalean jarritako
baldintza.
4.- Babes-eskea bi eguneko epearen barruan egin
beharko da, eta Konstituzio-Auzitegiak hurrengo hiru egunen barruan eman
beharko du horri buruzko erabakia.
II ATALBURUA
HAUTESKUNDE-EKINTZALDIA
I SAILA
ERABAKI OROKORRAK
68. Atala
1.- Botua erakarri-asmoz egindako legepeko ekintza
guztiek osatzen dute hauteskunde-ekintzaldia. Hautagaiek, alderdiek,
baterakundeek, batasunek edo hautatzaile-bazkunek egin ahal izango dituzte
ekintza horiek.
2.- Hauteskunde-ekintzaldiak hamabost egun
iraungo du eta hauteskunde-egunaren bezperako gauerdi-gauerdian bukatu beharko
du.
3.- Eusko Jaurlaritzak,
hauteskunde-bidean, erakunde-mailako ekintzaldia egingo du, Eusko
Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko argipideak emateko eta bertan
eskuhartzera bultzatzeko, hautatzaileei, botoa nori ematearekikoan eragin gabe.
4.- Aurreko idazatian agindutakoa salbu
utzirik, 1. idazatian esandako lege-nortasundunez besteko inork ez du
hauteskundeetarako deia egiteko egunetik aurrera hauteskunde-ekintzaldirik
egiterik izango, Konstituzioko 20. atalean esaten denaren kaltetan gabe.
II SAILA
HAUTESKUNDE-ZABALKUNDEA
69. Atala
Ertzaintzako,
Miñoien Saileko, Udaltzaingoetako, Estatuko Gudarosteetako edo Segurantza-Sail
eta Indarretako iharduneango kide guztiei, eta bai iharduneango Epailari,
Auzimaisu eta Salatariei eta Hauteskunde-Batzordetakoei ere, debekatu egiten
zaie hauteskunde-zabalkunderik edo hauteskunde-ekintzaldiko beste ezein ihardun
egitea.
70. Atala
1.- Hauteskunde-zabalkundea ez da inolako administraritza-artapean
egongo, ez eta Hauteskunde-Batzordeenean ere.
2.- Iritzi edo adierazpen-mailako hogenei
darizkiekeen lege-hauspenak gaitasundun Epailaritzapekoak izango dira, ez beste
inorenak.
71.
Atala
1.- Lege
honen 68. Ataleko 2. idazatian jartzen den aldiaz kanpo botoak bereganatzeko
zuzendutako iragarpen-ekintzak egitea debekatu egingo zaie hautagaiei,
politika-alderdiei, baterakundeei, batasunei edo bazkunei. Honen
ondorioetarako, honako hauei eritziko zaie iragarpen-ekintza, bertan botoa
zuzenean eskatzen ez bada ere:
a) Herri
zein norbanako-jabetzapeko gizarte-adierazpideetan iragarkiak jartzea.
b) Kalean
iragarki-oholtzak, banderatxoak, pankartak, hornirudiak, etabar jartzea.
c) Artez
zein postabidez, gutunak nahiz liburuskak banatzea.
2.- Baldin
eta botoa eskatzen ez bada, alderdi, baterakunde, batasun edo bazkunek ideiak
eta eritziak zabaltzeko eta, orohar, Lege-Antolapidetzak aitortzen dizkien
egitekoak gauzatzeko ohizko ekintzapideak, eta bereziki, hautagaiak eta
egiturauak aurkeztea, ez dira aurreko zenbakian araupetzen den debekuan
sartuko.
3.- Boto-emanketaren
egunean ez eta bezperan ere, hautagaiek, alderdiek, baterakundeek, batasun edo
bazkunek ez dute gizarte-adierazpideetan botoa hartzera jotzeko inolako agiriko
agerpen eta adierazpenik egiterik izango.
72.
Atala
1.- Hautagai-zerrendek,
hauteskunde-ekintzaldian, egunkarietan iragarkiak akuratzeko eskubidea izango
dute, hauteskunde-iragarkiak sartzea, horien prezioa eta kokatzea dela eta,
euren arteko inolako alderdikeriarik egiterik izango ez dela.
2.- Hautagai-zerrendek, halaber, irratietan eta
beste ezein norbanako-alorreko adierazpidetan iragarkiak akuratzeko eskubidea
izango dute, hauetan ere alderdikeriarik egiterik izango ez dela.
3.- Norbanako-jabetzapeko telebista-etxeetan ez
da hauteskunde-iragarkien iragarraldirik akuratzerik egongo.
4.- Hauteskunde-iragarkietarako prezio-taulak
ez dira merkatal-iragarkietarakoetatik gorakoak izango.
5.- Ezein hauteskunde-zabalkundezko iragarkik
horixe dela adierazi beharko du berariz.
III
SAILA
HERRI-TEGI
ETA TOKIEZ BALIATZEA
73.
Atala
Udalek, beti, honako hauen zerrendak gertu
eta unean-uneangotuta eukiko dituzte:
a) Hauteskunde-ekintzetarako
egokituko diren agintaritzaren tegien eta herri-baliapidetarako zabalduko
direnen zerrenda bat. Horretarako, tegi horien jaurgoa izan dezaten
ihardutze-erakundeekin utzi ditzateneko arartekotzak egingo dituzte, horietaz
baliatzeko egunen eta orduen egutegi bat zehaztuz.
b) Doango
irudi-idatzizko zabalkundea egiteko gordetako tokien zerrenda, esaterako,
zutoinak, kaleargiak, gelatxoak eta gainerako herri-jabetzapeko tokiak.
74.
Atala
1.- Hauteskundeetarako
ekintzetan jendaurrean ihardutzeak batzar-eskubideari buruzko legeetan
jarritakoa izango du araupide. Jaurtze-agintaritzari gai honetan aitortzen
zaizkion ahalmenak Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeeek bereganatutzat
ulertuko dira.
2.- Nolanahi
ere, jaurtze-agintaritzak herri-bakeari buruzko aginpideei eutsiko die, eta
alde honetatik, Batzordeek eurei jakinarazi dakizkien bilkuren berri eman
beharko diote.
75.
Atala
1.- 73. atalean agindutakoetarako, Udalek, deia
egin ondorengo zazpi egunen barruan, doango iragarkiak jartzeko erabilgarri
diren tokiak jakinaraziko dizkiote Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeari.
2.- Honek berdintasunez banatuko ditu esandako
tokiak, hautagai-zerrenda guztiek toki erabilgarri bakoitzean luzezabal berdina
eta antzerako erabilgarritasuna izan dezateneko moduan.
3.- Hautagaien aldarrikapenaren ondorengo
bigarren egunean, Batzordeak hautagai-zerrenda bakoitzaren
lurralde-ordezkariari edo honen eskudunari, bakoitzaren iragarkietarako
gordetako tokiak jakinarazi beharko dizkio.
76.
Atala
1.- 74.
atalean agindutakoetarako, Udalek, deia egin ondorengo hamar egunen barruan,
hauteskunde-ekintzak doan egiteko gordetzen diren toki ofizialak eta herri-tokien
berri emango diote Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeari, eta honek, berriz,
Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeari jakinaraziko dio.
2.- Toki
horien zerrendan, toki bakoitza erabil daitekeeneko egunak eta orduak adierazi
eta horiek deia egin ondorengo hamabost eguneko epearen barruan,
Kondaira-Lurraldeko Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko dira. Hortik
aurrera, hautagai-zerrenden ordezkariek edo hauenn eskudunek esandako tegiez
eta tokiez baliatzeko eskea egin ahal izango dute Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeen
aurrean.
3.- Hautagaien
aldarrikapena egin ondorengo laugarren egunean, Eskualdeko Batzordeek tegi eta
toki erabilgarrien izandako eskeen banaketa egingo dute, eta, eskari berbera
batek baino gehiagok egitea gertatuz gero, aukera-berdintasunaren irizpideari
jarraituz eta, osagarri gisa, barruti berean, Eusko Legebiltzarrerako azken
hauteskundeetan botorik gehien ateratako alderdi, baterakunde edo batasunen
lehentasunen arabera. Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeek ematen zaizkion tegiak eta
tokiak jakinaraziko dizkiote hautagai-zerrenda bakoitzaren
lurralde-ordezkariari edo honen eskudunari.
77.
Atala
Hautagai-zerrenda batekoek Eskualdeko
Hauteskunde-Batzordeak banakuntzari buruz hartutako erabakiak modu larrian edo
behin eta berriz haustea gertatuz gero, hauspenaren ondorengo berrogeita zortzi
orduen barruan horri buruz hartutako erabakiz, hautagai-zerrenda hori tegien
eta irudi-idatzizko irarkiak jartzeko doango tokien banakuntza egitean kanpo
utzi ahal izango da. Kanpo uzte hori, izan daitezkeen herri eta
administrazio-alorreko erantzun-beharren kaltetan gabekoa izango da.
78.
Atala
1.- Politika-alderdi,
baterakunde eta batasunek izan ditzaketen administraritza-alorreko
erantzukizunen kaltetan gabe, irudi-idatzizko ezein iragarketa-moetek
eraikintzetan egindako kalteegatikako herrilege-alorreko erantzunbeharra izango
dute.
2.- Hautatzaile-bazkunen
izenpetzaileek bateango erantzukizuna izango dute.
79.
Atala
Baimenik gabeko tokietan idatzi-irudizko
iragarkiak jartzeagatik edo idazketak egiteagatik, Udalak 500.000 pezetarainoko
zigorrak jarri ahal izango ditu, horretarako hasiarazitako espedientearen
bitartez eta doakionari entzun ondoren.
80.
Atala
1.- Politika-alderdi,
baterakunde, batasun edo hautatzaile-bazkunek, hauteskundeak egin eta hurrengo
hamabost egunen barruan idatzi-irudizko iragarkiak jarri zituzteneko tokietatik
kendu egin beharko dituzte.
2.- Politika-talde
berezien idatzi-irudizko iragarkiak elkargainduz jarri daitezenean, horiek
kentzea jarri dituztenetako azkenekoari dagokio.
3.- Aurreko
zatietan ohartemandakoa betetzen ez bada, Udalek egingo dute idatzi-irudizko
iragarkien garbiketa. Garbiketa horren zioz gertatu eta hauteskundetarako
herri-laguntzaren hartzekodun izan daitezen hautagai-zerrenda arau-hausleei leporagarri
izan dakizkien gastuak Eusko Jaurlaritzako Ekonomi eta Herriogasun-Sailari
bidali ahal izango zaizkio; honek, gastuen diru-zenbatekoa dagokien
diru-laguntzetatik kenduko du gero Udalei itzultzeko. Politika-talde
arau-hausleek diru-laguntzarik iritsi ez badute, Udalek dagokien
diru-zenbatekoagatikako tiramena egingo dute. Horri erantzuten ez bazaio
Epaitegien aurrean eskatu ahal izango da hertsipen-bidez.
IV
SAILA
HERRI-JABETZAPEKO
MEZUBIDEEZ BALIATZEA
81.
Atala
1.- Herri-jabetzapeko
mezubideetan ez da hauteskundetako zabalkunde-emanaldirik akuratzerik izango.
2.- Eusko Legebiltzarreko hauteskundetarako eskuhar dezaten
politika-alderdi, bazkun eta baterakundeek, hauteskunde-aldian, Autonomi
Elkartearen, honen eremuko Udalen menpeko herri-mezubideetan eta Autonomi
Elkartearen lurralde-eremura mugatutako Erresumaren jabetzapekoetan emanaldiez
doan baliatzeko eskubide izango dute.
3.- Emanaldi
horien banaketa alderdi, bazkun edo baterakunde bakoitzak Eusko
Legebiltzarrerako izandako aurreko hauteskundeetan izandako guztizko botoen
eretzean eginezkoa izango da.
82.
Atala
1.- Autonomi
Elkarteko Hauteskunde-Batzordea izango da, mezubideen jabea dena dela, horietatik
egin daitezen hauteskunde-zabaldundeko doango emanaldien banakuntza egiteko
gaitasunaren jabe den agintaritza bakarra. Autonomi Elkarteko
Hauteskunde-Batzordearen esanetara, esandako emanaldien banakuntza-saloa
egiteko, Irrati-Telebistako lantaldea izango da.
2.- Lantalde
hori Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak hautagaien zerrendak aldarrikatu
ondorengo hirurogeita hamabi orduren barruan izendatuko du eta osatu, deiaren
gai diren hauteskundeetan eskuhartzen duten eta bukatzen den legegintzaldian
Eusko Legebiltzarra eratzean ordezkotzarik zuten alderdi, bazkun, elkarte edo
baterakundeetako bakoitzeko ordezkari banak osatuko dute. Ordezkari horiek,
Eusko Legebiltzarrarren aurreko legegintzaldi-hasierako osakeraren arauera,
heineko indarreko botoa emango dute.
3.- Autonomi
Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak, aurreko idazatian esandakoari jarraiki
hautatutako ordezkarien artetik, Lantaldeko Lehendakaria ere hautatuko du.
83.
Atala
1.- Herri-jabetzapeko
irrati eta telebista bakoitzeko, eta hauek izan ditzaten saio-eremu
ezberdinetako doango hauteskunde-zabalkunderako aldiak honako taula honen
arauera egingo dira:
a) Eusko
Legebiltzarrerako izandako azken hauteskundeetan eskuhartu ez edo ordezkaririk
lortu ez zuten alderdi, baterakunde, bazkun eta batasunentzat eta, ordezkaririk
lortu arren, Autonomi Elkartean emandako baliozko botoen guztizkoaren ehuneko
5ekoa lortu ez zutenentzat, hamar minutu.
b) Eusko
Legebiltzarrerako izandako azken hauteskundeetan ordezkorik lortu bai, baina a)
idazatian esandako botoen guztizkoaren ehuneko 5ekotik 20 bitartekoa lortu
zuten alderdi, baterakunde, hauteskunde-bazkun eta batasunentzat, hogei minutu.
c) Eusko
Legebiltzarrerako izandako azken hauteskundeetan ordezkorik lortu bai, eta a)
idazatian esandako botoen guztizkoaren ehuneko 20koa gutxienez lortu zuten
alderdi, baterakunde, hauteskunde-bazkun eta batasunentzat, hogeita hamar
minutu.
2.- Aurreko
idazatian esandako herri-jabetzapeko mezubideetan doango
hauteskunde-zabalkundea egiteko tarteak izateko eskubidea hautagai-zerrendak
Euskal Herriko Autonomi Elkarteko hiru hauteskunde-barrutietan aurkez ditzaten
alderdi, baterakunde, hauteskunde-bazkun eta batasunek izango dute.
3.- Bere
hautagai-zerrendak hauteskunde-barruti baten edo bitan besterik aurkeztu ez
ditzaten alderdi, baterakunde, bazkun eta batasunek atal honetako lehenengo
idazatian ezarritako taularen arabera, aurkezpena egiten dutenekotik gora
gabeko lur edo irratsaio-eremuko dituzten irrati eta herri-mailako telebistetan
doango hauteskunde-zabalkunderako eskubidea izango dute. Aurreko
hauteskundeetan lortutako botoak kontatzeko, kasu honetan, hauteskunde-barruti
bakoitzari egingo zaio arreta.
4.- Atal
honetako lehenengo lerroaldian esandako baliozko botoen guztizkoaren ehunekoen
kontaketa egiteko, Eusko Legebiltzarrerako lehenago izandako hauteskundeetan
bazkun edo baterakundeetako partaide izandako alderdi bat hauteskundeetara
aurkez dadinean, bazkun edo baterakunde horretako alderdi bakoitzak bukatzen
den legegintzaldian Eusko Legebiltzarra eratzean izan zituen legebiltzarkideen
kopuruaren heinean egingo da boto-banaketa.
84.
Atala
Hauteskunde-ekintzaldiari hasiera eman
baino lehen, Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak hauteskundeetara
aurkezten diren politika-alderdi, baterakunde, bazkun eta batasunek
hauteskunde-zabalkundearen emanalditarako izango dituzten uneak eta hurrenkera
zehaztuko ditu, beti ere, Eusko Legebiltzarrerako izandako aurreko
hauteskundeetan boto gehien lortu zituztenen nahiak kontutan izanik.
85.
Atala
Politika eta
gizarte-mailako auniztasunarekiko begirunea, baita herri-jabetzapeko mezubideek
hauteskunde-aldian berriak ematean inolako bereizkeriarik gabe jokatuko
dutelakoa ere, mezubide horietako eratzaileek legeetan ohartemandako zaingoa
eginez bermatuko dute. Mezubide horietako arduratze-erakundeek esandako
hauteskundean hartutako erabakiak Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordearen
aurrean jazarri ahal izango dira.
V
SAILA
ZUZENKETAK
EGITEKO ESKUBIDEA
86.
Atala
Hauteskundeetara aurkeztutako alderdi,
baterakunde, bazkun eta batasunetako hautagai edo agintariei buruzko
gertaerarik edozein mezubidetatik zabaldu eta horiek hauei zehaztasunik gabeko
edo horien zabalkundea kaltegarri izan dakiekeela eritziko balie, zuzenketarako
eskubideaz baliatu ahal izango dute, martxoaren 26ko 2/1984 Oinarri-Legean
ezartzen denaren arauera, honako berarizkotasun hauek izanez:
a) Zuzenketa
egin nahi zaioneko albistea argitaratu ondorengo hiru egunetan zuzenketa argitaratzeko
biderik ematen ez duen aldizkotasunez ateratzen den argitalbidez emango balitz,
mezubideko zuzendariak, eskualde bereko eta antzeko zabalkundea izanezko beste
mezubide baten, bere pentzutan argitaratu arazi beharko du.
b) Esandako
Oinarri-Legearen 5. ataleko 2. idazatian araupetzen den hitzezko epaia, eskea
egiten den egunaren hurrengo lauen barruan izango da.
VI SAILA
HAUTESKUNDE-ITAUNKETAK
87. Atala
Eusko
Legebiltzarreko hauteskundetarako deia egiten den egunetik hauteskunde-eguna
bitartean, hauteskunde-itaunketak argitaratzeko honako jaurpidea ezarriko da:
1.- Ikerketa-ekintzaldiak nahiz itaunketak
egiten dituzten guztiek, horien argitalpen guztietan ere azaldu beharko
dituzten eta ondoren ematen diren zehaztasunak lan horiekin batera emateko
ardura izango dute:
a) Ikerketa-ekintzaldia egin duen herri nahiz norbanako-alorreko
antolatzaile edo erakundearen edo norbanakoaren izena eta egoitza, baita lan
hori egiteko agindua eman duenarena ere.
b) Ikerketa-ekintzaldiaren teknika-aldetikako
ezaugarriak; hauen artean nahitaez honako alderdi hauek azaldu beharko dute:
usiketa-modua, usiketaren maila, horren okerrerako tartea, ordezkotza-maila,
itaunketak egin zaizkienak aukeratzeko erabilitako bidea eta bertatik bertako
lana noiz egin zen.
c) Galdegaitan erabilitako gai guztiak eta
horietako bakoitzari erantzunik eman ez diotenen kopurua.
2.- Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordea
argitaratutako ikerketa-ekintzaldietako xehetasun eta adierazpenetan gezurrik,
xehetasun-gordeketarik edo nahita egindako aldaketarik gabeak izateaz
arduratuko da, baita aurreko lerroaldian esandako berezitasunak behar bezala
betetzeaz eta atal honetako 7. idazatian ezarritako debekuari men egiteaz ere,
Hauteskunde-Batzorde Nagusiaren agintepideen kaltetan gabe.
3.- Aurreko idazatian ohartemandakoari
jarraiki, Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak, argitaratutako
ikerketa-ekintzaldi edo itaunketa egin duenari, beharrezkotzat jo ditzan
egiaztaketak egin ahal izateko, egoki eritzitako osagarrizko teknikazko
argipideak eskatu ahal izango dizkio.
Argipide
hauetan ez da, indarrean dauden legeen arauera, enpresak berak nahiz honen
bezeroak erabiltzekoak diren gaiei buruzko xehetasunak hartzerik izango.
4.- Lege honetako aginduak zapalduz,
ikerketa-ekintzaldirik argitaratu edo horren zabalkunderik egin duten
mezubideak Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak eskatutako zuzenketak,
horien nondikakoa eta zuzenketaren zergatia iragarriz, zuzenketaren gai den
albisteak izan zuen irratsaio nahiz telesaio edo argitalpeneko orri berean hiru
egunen barruan argitaratzera eta horien zabalkunde egitera behartuta egongo
dira.
5.- Aldatu nahi den ikerketa-ekintzaldi edo
itaunketa, bere aldizkotasunagatik, zuzenketa jasotzetik hiru egunen barruan
egiteko bide ematen ez duen argitalpenean egina izango balitz, mezubide
horretako zuzendariak, gorabehera hori aditzera emanez eta esandako aldiaren
barruan, zuzenketa, eskualde bereko eta antzeko salmenta-kopurua izanezko beste
mezubide baten, bere pentzutan argitaratu beharko du.
6.- Batzordearen itaunketei eta
ikerketa-ekintzaldiei buruzko erabakiak doakienei jakitera eman eta argitaratu
egingo dira. Hauteskunde-Batzorde Nagusiaren aurrean jazarri
ahal izango dira erabaki horiek, Lege honen 134. atalean ohartemandako moduan.
Hauteskunde-Batzorde Nagusiaren erabakiak Administraritza-Auzipidetako
Aginte-mendearen aurrean jazarri ahal izango dira, hori Araupetzeko Legean
ohartematen denez eta aldezaurre birrabiatze-eskea nahitaez egin beharrik gabe.
7.- Boto-emanketak
izateko egunaren aurretiko bostetan debekatuta egongo da, mezubidea dena dela,
hauteskundeei buruzko ikerketa-ekintzaldiak argitaratzea eta horiek ezagutzera
ematea.
Boto-emanketako egunean ere debekatuta
egongo da, hauteskundeei buruzko ikerketa-ekintzaldi nahiz behin-behingo
emaitzak, arratsaldeko 8ak aurretik, edozein mezubidetatik ematea.
Bietan, dagokion Hauteskunde-Batzordeak
50.000 pezetatik 400.000 arteko isuna ipiniko du.
8.- Hauteskunde-aldiak dirauen bitartean, Eusko Jaurlaritzak egin
ditzan itaunketa eta haztatzelanak politika-erakunde eskuhartzaileen esku
jarriko ditu.
III
ATALBURUA
BOTO-TXARTELAK
ETA ESKUTITZ-AZALAK
88.
Atala
1.- Jaurlaritzak
Dekretoz zehaztuko ditu boto-txartelen eta eskutitz-azalen eredu ofiziala eta horiek
izan beharko dituzten ezaugarriak, baita Lege honetan ohartemandako atabaka,
tegi eta gainontzeko agirienak ere. Boto-txartel, eskutitz-azal eta gainontzeko
hauteskunde-agirien irarketako, gertaketako eta eskuraketako baldintzak
Dekretoz zehaztuko dira.
2.- Kondaira-Lurraldeko
Hauteskunde-Batzordeek onartuko dute, Lege honetan ezarritako irizpideen eta
aurreko idazatian ohartemandako Dekretoan zehaztu daitezenen arauera, beren
hauteskunde-barrutirako boto-txartelen eredu ofiziala.
89.
Atala
1.- Kondaira-Lurraldeetako
Hauteskunde-Batzordeek egingo dute Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan
eskuhartzen duten politika-taldeek gertatutako boto-txartel eta eskutitz-azalak
aurreko atalean esandako Dekretoan zehaztutako eredu ofizialari atxikizkoak
direlako egiaztapena.
2.- Hauteskunde-ekintzaldiak
dirauen artean, politika-alderdi, baterakunde, hauteskunde-bazkun eta batasunek
botoa emateko eskubideaz baliatzeko baliozkoak izango diren boto-txartel eta
eskutitz-azalak irarri eta hautatzaileen artean banatu ahal izango dituzte.
Boto-txartel horiek, boto-emanketako egunean, ez da, ezergatik,
Hauteskunde-Idazguetan eskaintzerik izango.
90.
Atala
1.- Eusko
Jaurlaritzak Herrizaingo-Sailaren bidez egingo ditu boto-txartel, eskutitz-azal
eta hauteskundeei buruzko gainontzeko agiritan nahiko aukerak izateko
bermapideak, gero Hauteskunde-Mahaietara Lege honetako 88. atalean
ohartemandako Dekretoan finka dadin unean eta baldintzatan bidaltzeko, haiek
Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeei eskuratzea bermatuz.
2.- Boto-txartelen
gertaketari hautagai-zerrenden aldarrikapena egin bezain azkar ekingo zaio.
Gertatutako lehenengo boto-txartelak Atzerrian bizi direnek emateko postazko
bototarako izango dira.
3.- Lege
honetako 67. atalean ezarritakoaren arauera, hautagai-zerrenden
aldarrikapenaren aurkako jazarpenik egin baldin bada, horrek hartzen dituen
boto-txartelen gertakuntza, jazarpena egin zaieneko hauteskunde-barrutian,
jazarpen horiei buruzko erabakia eman arte atzeratuko da.
91.
Atala
1.- Boto-txartel,
eskutitz-azal eta hauteskundeei buruzko gainontzeko agirietako idazkiak
Autonomi Elkartean ofizial diren bi hizkuntzetan irarriko dira.
2.- Boto-txartelek
honako xehapen hauek izan beharko dituzte berebaitan:
a) Hautagai-zerrendaren
izena, izenlaburrak eta ikurra.
b) Hautagaien
izenak, hautagai-zerrendan jarritako hurrenkeraren arauera, ordezkoenak jarri
gabe.
IV
ATALBURUA
ARTEKARIAK
ETA AHALDUNAK
92.
Atala
1.- Hautagai-zerrenda
bakoitzaren lurralde-ordezkariak edo dagokion Eskualdeko Hauteskunde-Batzordean
horren izeneko direnek, Hauteskunde-Mahai bakoitzeko, bertan egonik,
boto-emanketa jarrita dauden arauei atxikiz egiten dela egiaztatuko duten bi
Artekari izendatu ahal izango dituzte.
2.- Artekari-ihardunetarako Lege honetako 2. atalean esaten den
hautatzaile delako baldintza eskatu ahal izango da, bere lanak egingo ditueneko
Mahaia dagoeneko hauteskunde-barrutiko izan beharko duela.
3.- Izendapena
orri hondodunetan egin, eta izendatze-eguna eta izenpea daramatzaten
izendapen-agiriak emanaz egingo da.
4.- Artekariak
izendatzea boto-emanketako egunaren aurreko herena arte egin ahal izango dira.
5.- Artekari bakoitzari buruzko orri hondodunek lau zati izan
beharko dituzte: bat, jatorrizkoa, ordezkariak edo honen izenekoak gorde dezan;
bigarrena artekariari emango zaio izendapen-agiritarako, eta hirugarrena eta
laugarrena dagokion Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeari bidaliko zaizkio, honek
horietako bat artekaria bertako kide deneko Hauteskunde-Mahaiari eskuratu
diezaion eta bestea, berriz, artekariak bere botoa bertan emateko eskubidea
dueneko Mahaiari, bertako hautatzaile-zerrendatik ken dezan.
6.- Ordezkariak
edo honen izenekoak, hautagai-zerrendak aldarrikatzeko aldiaren bigarren
egunetik hasi eta boto-egunaren aurreko berrogeita zortzi orduak artean,
Artekarien izendapen-agiriak Eskualdeko Hauteskunde-Batzordean aurkeztuko ditu.
7.- Atal honen 2. idazatian agindutako baldintzak betetzen direla
Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeak egiaztatu ahal izateko, honek dagokion
Kondaira-Lurraldeko hauteskunde-erroldearen aldaki bat bere esku izango du.
8.- Eskualdeko
Hauteskunde-Batzordeak Hauteskunde-Mahaiei orri hondodunaren hirugarren edo
laugarren zatiak igorri, hauek boto-emanketako egunean eratzen direnean euren
esku izateko moduan igorriko dizkie.
9.- Horiek
boto-egunean Mahaian sartzeko, Lehendakariak eta Mahaikideek horiek dakarten
izendapen-agiria Mahaiak daukan orri hondodunarekin bat datorrela egiaztatu
beharko dute. Ezezkoan, edo orri hondodunik ez izatea gertatuz gero, tokia eman
ahal izango zaie, baina gorabehera hori Mahaiaren Agirian erasota utziz.
10.- Artekari bat Hauteskunde-Mahaira bere artekarigoa
izendapen-agiriz egiaztatuz aurkeztu dadinean, Lehendakariak, Mahaiak orri
hondoduna oraindik hartu ez badu ere, Mahaiko kide izateko baimena emango dio.
Hala ere, artekariak ez du bertako artekari-izendapena dueneko Mahaian botoa
ematerik izango.
Mahaiak orri hondoduna
jadanik hartuta euki eta artekaria izendapen-agiririk gabe joaten bada, bere
nortasuna egiaztatu ondoren Mahaiko kide izateko baimena emango zaio, orduan
botoa Mahai horretan emateko eskubidea duela.
11.- Artekaria Mahaira goizeko zortzi terdiak baino beranduago,
Mahaiaren eratze-agiria gertatu ondoren azalduko balitz, Lehendakariak ez dio
bere karguaren jabetzarik emango, baina botoa Mahai horretan eman ahal izango
du.
93.
Atala
1.- Artekariek
hauteskunde-mahaiko eztabaidetan hizpidea bai baina boto-eskubiderik gabe
eskuhartuko dute, boto-emanketa eta boto-kontaketa ondo egin daitezeneko
laguntza emanez, Lehendakariarekin eta Mahaikideekin batean hauteskunde-bideak
Legeak dioenez egin daitezenari arreta eginez.
2.- Legearen
arauera, Artekariek honako hauek egin ahal izango dituzte:
a) Mahaiaren
Erakuntza eta Boto-kontaketako Agiriaren, Bilkurako Orotariko Agiriaren edo
horietako jakineko zati baten egiaztagiriak eskatu. Hautagai-zerrenda
bakoitzeko ez da egiaztagiri bana besterik emango.
b) Hautatzailearen
nortasunari buruzko jazarpena: hau agerian egin beharko dute.
c) Nahi
badute, boto-emailearen izena eta zenbagarrena idatzi.
d) Boto-emanketa
egitean, Lehendakariak irakurritako boto-txartela ikusteko eskatu.
e) Mahaiak
ebatzi beharko lukeen edo bere ustez gaizki ebatzi den ezein
hauteskunde-egintza edo egiketari buruz bidezko eritzitako gaitzespenak eta
zuzenketa-eskeak, bere gaitzespen eta zuzenketa-eskea Bilkurako Orotariko
Agirian erasota utzi-arazteko eskubidez.
3.- Artekari
direla egiazta dezaten inoren konturako langileek eta herri-lanariek,
boto-emanketako eguna lan-egun bada, egun horretako lanaldirako ordaindutako
baimena izateko eskubidea izango dute. Dena dela, biharamonean lanaldia bost
orduz gutxitzeko eskubidea izango dute.
94.
Atala
1.- Hauteskundetara
aurkeztu daitezen politika-talde guztiek, boto-emanketako egun bera artekoan,
hautagai-zerrendako lurralde ordezkariaren bidez eta horretarako egindako
esku-ematez, hauteskunde-egintza eta egiketetan hautagai-zerrendaren ordezkari
izan daitezen Ahaldunak izendatu ahal izango dituzte.
2.- Ahaldun-egitekoetarako, Lege honetako 2. atalean esaten den
hautatzaile delako baldintza baino ez da eskatzerik izango.
3.- Ahaldunak bere egitekoak hauteskunde-barruti baten baino
gehiagotan, Eskualdeko Hauteskunde-Batzorde bati baino gehiagori dagozkien
sailetan edo Eskualde-Barruti bereko Sailetan bete behar ditzanaren arauera,
Ahaldungoa, noiz nola, Autonomi Elkarteko, Kondaira-Lurraldeko edo Eskualdeko
Hauteskunde-Batzordeko Eskribauaren edo Idazkariaren aurrerako izango da.
Hauteskunde-Batzordeak ezarritako eredu ofizialaren arauera emango da
beharrezko egiaztagiria. Horretarako, Hauteskunde-Batzordeek beren eremuko
Hauteskunde-Erroldearen aldaki bat beren esku izango dute.
4.- Ahaldunek
Artekarien eskubideak eurak izango dituzte. Lehendakariak nortasun-agiria eta egiaztagiriak
erakusteko eskea egin ahal izango die. Bere botoa Hautatzaile-Zerrendango
erasopenaren arauera dagokien Sail edo Mahaian eman beharko dute.
5.- Ahaldun
direla egiazta dezaten inoren konturako langileek eta herri-lanariek,
boto-emanketako egunean ordaindutako baimena izateko eskubidea izango dute.
95.
Atala
Artekari eta Ahaldunek ordezkatzen duten
politika-erakundearen izen, ikur eta izen-laburrak izanezko gehienez 10 x 10
zmko ikur-buru edo itsaskiak erabili ahal izango dituzte, baita Artekaria-Interventor
edo, hala badagokio, Ahalduna-Apoderado hitza ere, ezagupidetarako xede hutsez.
96.
Atala
Boto-emanaldiak dirauen bitartean,
hauteskunde-mahai bakoitzean, hautagai-zerrenda bakoitzeko artekari edo
ahaldun-lanetan, ez dute hiru lagunek baino gehiagok aritzerik izango.
V
ATALBURUA
HAUTESKUNDE-MAHAIEN
ERAKETA
97.
Atala
1.- Lehendakaria,
bi Mahaikideak, horietako bakoitzaren ordezkoak eta Artekariak goizeko
zortzietan bilduko dira Mahaia egon dedineko tegian.
2.- Lehendakari
bat eta bi Mahaikide bertan egon ezik ez da Mahaia eratzerik izango.
98.
Atala
1.- Izendatutakoak,
hala behar izanez gero, hurrengoez ordezkatuko dira, horien hurrenkeraren
arauera.
2.- Lehendakaria
azalduko ez balitz, lehenengo ordezkariak hartuko du bere tokia. Hau ere
azalduko ez balitz, honen bigarren ordezkariak hartuko du haren tokia, eta hau
ere azalduko ez balitz, lehenengo Mahaikideak edo bigarrenak, hurrenkera honi
jarraiki hartuko du Lehendakaritza. Azaldu ez diren Mahaikideen edo
Lehendakaritzaz jabetzen direnen ordezkotzan hauen ordezkoak jarriko dira.
3.- Mahaia
eratzea ezinezko egiten duten huts-egiteak gertatuz gero, Artekariek edo bertan
dauden norbanakoek, berehala, Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeari jakinaraziko
diote, eta horrek ordezkari bat izendatuko du. Hau hauteskunde-sailera joango
da, bertan daudenen artetik Mahaiko kide berriak izendatzeko. Dena dela,
Batzordeak, gertatutakoaren berri, Herri-Salataritzari emango dio eta, hori,
Mahaiko kideen edo azaldu ez ziren hauen ordezkoen agiango zigor-erantzukizuna
argi uzteko.
4.- Aurreko
zatian esandakoa dena dela, boto-emanketari hasiera emateko legez jarritako
ordua baino beste bi geroago, Mahaiak osatzerik izango ez balitz, atal honetako
hirugarren zatian izendatutako ordezkariak gora-behera honen berri Eskualdeko
Hauteskunde-Batzordeari emango dio eta honek, Mahai horretan boto-emanketa
berriak hurrengo bi egunen barruan izateko deia egingo du. Deiaren aldaki bat
boto-emanketako aretoko atean berehala jarriko da eta Mahai berriko kideak
agindu-bidez izendatuko ditu.
99.
Atala
1.- Hauteskunde-Mahai
bakoitzean atabaka bat izango da.
2.- Hauteskunde-Mahai
bakoitza dagoeneko areto berean hormaren kontrako tegitxo bat izan beharko du,
hautatzailea bakarrik egon ahal izateko bide.
3.- Era
berean, tegitxoan, hautagai-zerrenda bakoitzeko aski eskutitz-azal eta
boto-txartel egongo dira.
4.- Mahaia
eratzeko orduan nahiz geroagoko edozein unetan, hauteskundearetoan osagai
hauetakoren bat ez izatea gertatuz gero, Mahaiko Lehendakariak orduantxe
jakinaraziko dio Eskualdeko Batzordeari, eta honek beharrrezko zuzkiketa egingo
du.
100.
Atala
1.- Lehendakariak,
boto-emanketarako ordua baino lehen, horrek berak, Mahaikideek eta egiaztatutako
izendapen-agirien jabe izan daitezen Artekariek izenpetutako eratze-agiria
egingo du.
2.- Agiri
horrek honako hauek izan beharko ditu nahitaez berebaitan:
a) Lehendakariaren
eta Mahaikideen izenak eta nortasun-egiaztapenak.
b) Bertan
dauden Artekariak, eta zein hautagai-zerrendaren izenekoak diren.
c) Beste
gorabehera batzuk.
3.- Lehendakariak,
nahitaez, hautagai-zerrenda bakoitzeko, agiriaren egiaztagiri bana emango die
eskatu dezaten Artekari edo Ahaldunei.
4.- Lehendakariak
eman beharreko egiaztagiria eskuratu ez edo ematea atzeratzen badu, doakien edo
doakion ordezkariek edo ordezkariak bere jazarpena egin ahal izango dute edo
du, aldaki batekingo idazkiaren bidez. Aldaki bat hauteskunde-zehaztapidetzari
eratxikiko zaio, eta bestea ordezkariak Kondaira-Lurraldeko
Hauteskunde-Batzordeari bidaliko dio.
VI
ATALBURUA
BOTO-EMANKETA
101.
Atala
1.- Botoak
ematea izendatutako eguneko goizeko bederatzietatik arratsaldeko zortziak arte
egingo da, etenik gabe.
2.- Boto-emanketek
dirauten artean, Lehendakariak eta Mahaikideek, aldi baterako eta bidezko
arrazoiegatik, Hauteskunde-Mahaitik alde egin ahal izango dute, baina Mahaian
beti ere horko bi kidek bertan izan beharko dute.
3.- Hauteskunde-Mahaiko
Lehendakariak, hautagai-zerrendaren bateko boto-txartelik ez dagoenaz ohartu
eta huts hori dagokion hauteskunde-zerrendako ahaldun edo artekariek emandako
boto-txartelez osatzerik izango ez balu, boto-emanketa moztu egin beharko du.
Horrelakorik gertatuz gero, hartutako erabakiaren berri Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeari
emango dio, hau beharrezko diren boto-txartelak ekartzeaz arduratu dadin.
Ondoren boto-emanketari berriro ekingo zaio eta boto-emanketako eten-aldia
ordubetetik gorakoa izan bada baino ez da luzatuko; horrelakoan, Lehendakariak
Mahaiari entzun ondoren emango du boto-emanketako aldia zenbat luzatuko deneko
erabakia.
102.
Atala
1.- Boto-emanketak
ezingo du besterik ezinean baino hasi ez edo eten.
Ez hastea edo etetzea, beti, Mahaiko
Lehendakariaren zio eta guztiko idazkiz erabakiko da eta horrek, berehala,
idazkiaren aldaki bat Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeari bidaliko dio;
horrek, agertzen diren zioak egiaztatu eta, bidezko bada, hartutako erabakiei
dagozkien erantzun-beharrak eskatu beharko ditu eta, hala badagokio,
Epailaritzari erru-adierazpena egingo dio.
2.- Boto-emanketa
etetzea gertatuz gero, sartutako boto-txartelak ezabatu egingo dira.
3.- Kondaira-Lurraldeko
Batzordeak ondorengo bigarren egunean boto-emanketa berria egiteko deia egin,
eta lehengo gorabeherak berritu ez daitezeneko aurretiazko neurriak hartuko
ditu.
103.
Atala
Mahaia eratu ondoren, boto-emanketa
Lehendakariak "boto-emanketa hasten da", nahiz, "empieza la
votación" hitzak ozenki esanaz bat hasiko da.
104.
Atala
1.- Botoa
isilpekoa izango da.
2.- Boto-emaileak,
nahi izanez gero, tegitxora joan, aukeratutako hautagai-zerrendaren
boto-txartela hartu, eskutitz-azalean sartu eta botoa emango du.
3.- Irakurtzen
ez dakitelako edo gorputz-makestasunen bategatik txartela aukeratu ezina edo
Lehendakariari eman ezina dutenek, bere konfiantzazko norbaitez baliatu ahal
izango dute.
105.
Atala
1.- Botoa emateko eskubidea Hautatzaile-erroldeko legeztatutako
aldakitan sartuta egotearekin eta hautatzailearen nortasuna egiaztatzearekin
egiaztatuko da, eta Erresumako Nortasun-Agiria, Pasaportea edo hautatzailearen
argazki eta guztiko gidatze-baimena erakutsiz egingo.
2.- Hautatzaileek
behin besterik ez dute botoa ematerik izango. Boto-emanketa dagokion Sailean
eta horren barruan dagokion Mahaian egingo da, Artekariek salbu, horiek bere
egitekoa betetzen duten Mahaian baino ez bait dute bere botoa ematerik izango.
3.- Hauteskunde-Erroldean
gara-adinik gabekotzat errolderatutakoek, boto-emanketako egunean hemezortzi
urte eginak badituzte, botoa emateko eskubideaz baliatu ahal izango dute.
4.- Halaber, Saileko Erroldekoak izateko
eskubidea dagokion epailaritza-epaia erakutsiz egiazta dezatenek ere, botoa
eman ahal izango dute.
106.
Atala
1.- Hautatzaileak
Mahaira, bere izen-deiturak esanez, banan-banan hurbilduko dira. Mahaikideek
eta Artekariek hautatzaile-erroldearen legeztatutako aldakia aztertu ahal
izango dute, boto-emailearen izena eta nortasun-xehapenak bertan agertzen diren
ikusteko; nortasuna Erresumako Nortasun-Txartela edo Lege honetako 105.1
atalean ohartemandako agiritakoren bat erakutsiz egiaztatuko da.
2.- Bere
izena euskal idazkeraren arauera idatzita egotearen ondorioz edo beste edozein
ziogatik, hautatzailearen egiaztapen-bideraketan hautatzaile-erroldan eta
dagokion Erresumako Nortasun-Txartelean agertzen diren izen-deituren artean
ezein ezberdintasun dagoela ikusiko balitz, Mahaiak segurtatu beharko du haren
nortasuna.
3.- Artekari,
Ahaldun edo beste hautatzaileren batek jarki, hautatzailearen nortasunari
buruzko jazarpen edo zalantzarik sor dadinean, Mahaiak gehiengoz hartuko du
erabakia. Erabakia hartzeko, egiaztagiriak eta une horretan bertan egon
daitezen hautatzaileek egin ditzaten adierazpenak izango dira kontutan eta,
hautagai-zerrendaren bateko ordezkariak eskatuz gero, horri guztiorri buruzko
agiri bat egingo da. Nolanahi ere, dagokion Epaitegiari erru-adierazpena egin
dakiola aginduko da, inoren izenaz jabetu denari edo berea gezurrez ukatu
duenari bere erantzunbeharra eskatu dakion.
107.
Atala
1.- Hautatzaileak
boto-emanketako eskutitz-azala bere eskuz emango dio Mahaiko Lehendakariari,
eta honek jendearen aurrean "botoa ematen du" hitzak esan eta
txartela atabakan sartuko du.
2.- Eskutitz-azala
atabakan sartu ondoren Mahaikideek eta, hala badagokio, nahi dezaten
Artekariek, bakoitzak bere zenbaki eta guztiko zerrendan, botoa ematen dutenen
izen-deiturak botoa ematen duten hurrenkeran erasoko dituzte,
Hautatzaile-Erroldeko zerrendan duten zenbakia adieraziz.
3.- Ezein
hautatzailek, bere izen-deiturak mahaia osatzen duten zenbatutako
hautatzaile-zerrendan ongi erasota utzi diren ikusteko eskubidea izango du.
108.
Atala
1.- Botoa
ematea eskubide eta askatasunez egitekoa da. Ez da inor jakineko alderako botoa
ematera behartzerik izango.
2.- Mahaiko
Lehendakariak, eta hori ez badago, mahaipuru dagoen Mahaikideak bakarreango
agintea izango du Hauteskunde-Mahaiaren tegiaren barruan bakea zaintzeko,
hautatzailearen askatasuna babesteko eta Legea betearazteko. Halaber, boto-askatasuna
bermatzeko beharrezko izan daitezen neurriak hartuko ditu. Ertzaintzako
indarrek eskatu dakizkien laguntzak emango dizkiote Lehendakariari.
Lehendakaria, tegiko atea hurrengo atalean zehazten direnentzat jare eta
zabalik egon dadinaz arduratuko da.
3.- Inork
ez du Hauteskunde-Sailaren tegian armak edo arma gisa erabili daitezkeen
tresnak daramatzala sartzerik izango. Lehendakariak, agindu hori hautsi
dezatenak berehala egozteko aginduko du.
4.- Sailen
tegietan herri-bakea hautsi dezan ezein gorabehera, eta bai hori sortarazi
dutenen izen-deiturak ere, Hauteskunde-aldiko Orotariko Agirian zehaztuko dira.
5.- Inolako
agintarik ez du Lehendakariak, Mahaikideak eta Mahaietako Artekariak,
hautaketako orduetan, beren egitekoak bete behar dituzten bitartean,
orduantxeko eta agiriko lege-haustekoan salbu, atzipetzerik izango.
6.- Eskribauek
hauteskundeei datxezkien gorabeherei buruzko sendespenak, baita bere barrutitik
kanpokoak ere, baina beti kondaira-lurralde baten beraren eremuan, eta
berarizko baimen-beharrik gabe egin ahal izango dituzte.
109.
Atala
Sailen tegietan honako hauek baino ez dute
sartzerik izango: bertako hautatzaileek, hautagai-zerrenden
lurralde-ordezkariek eta hautagaiek, hauen Ahaldunek eta Artekariek;
eskribauek, hauteskundeei datxekien eta boto-isiltasunaren aurkako izan gabeko
ezein gora-beheren herri-sendespena egiteko; Hauteskunde-Batzordeetako kideek
eta lehenengo auzialditarako Epailariek eta hauen eskudunek, hauen karguari dagokion
zerbaitetara joan daitezenaren baldintzapean; Lehendakariak dei egin diezaien
agintaritza-eskudunek; hauteskundeei buruzko argipideak biltzeko euskal
Administrazioak izendatutakoek; gaisorik daudenei, ezinduei eta irakurtzen eta
idazten ez dakitenei laguntzera joandakoek; Hauteskunde-Aretoak hauteskundetako
gaiez osatuta eukitzeko ardura dutenek.
110.
Atala
Langileek botoa emateko eskubidea
egiteratzeko beharrezko izan dadin aldia alor horretan erabili beharreko diren
orotariko legepideek agindu dezatenaren arauera araupetuko da.
111.
Atala
Boto-emanketako egunean, ez Sailetako
aretoetan, ez eta horien inguruetan ere, ez da hautagai-zerrenden aldeko
inolako zabalkunderik, ez eta boto-emaileei beren botoaz galderarik egiterik
ere izango. Ez da, edozein eratan, aretoetako sarreretan
oztopobide gerta daitezkeen taldeak egiterik ere egingo, eta boto-eskubideaz
askatasun osoz baliatzeari eragozpenak jarri diezaieketenei nahiz inor behartu
dezaketenei ere ez zaie ingurutan ibiltzen utziko. Guzti hauei buruzkoan,
Mahaiko Lehendakariak beharrezko eritzitako neurri guztiak hartuko ditu.
112.
Atala
1.- Arratsaldeko
zortzietan Lehendakariak ozenki esango du: "boto-emanketa bukatzera
doa", nahiz, "se va a concluir la votación", eta ez dio inor
gehiagori tegian sartzen utziko. Lehendakariak bertan dauden
hautatzaileetakoren bat oraindik bere botoa eman gabe dagoen galdetu, eta
ondoren eman daitezen botoak onartu egingo dira.
2.- Herritarrek
botoa emateko aldia bukatu ondoren, Lehendakariak postatikako boto-txartelak
dakartzaten eskutitz-azalak atabakan sartuko ditu.
3.- Ondoren, Mahaiko kideek eta Artekariek emango dituzte bere
botoak, Mahaiko Hautatzaile-erroldan egon ez daitezen Artekariei dagozkien
Hauteskunde-Mahaiak zenbatutako hautatzaile-zerrendan zehaztuz. Lehendakaria
boto-ematen azkena izango da. Lehendakariaren eskutitz-azala atabakan
Mahaikideetako batek sartuko du.
4.- Azkenik,
zenbatutako hautatzaile-zerrendak, orri guztien bazter batean eta idatzitako
azken izenaren azpi-azpian izenpetuko dituzte Mahaikideek eta Artekariek.
113.
Atala
Mahaiak ondoren esaten direnetan ez du
onartuko postatikako botorik:
a) Postatikako
boto-emalea hautatzaile-zerrendan sartuta egon ez dadinean.
b) Mahaiari
bidalitako eskutitza-azalaren barruan Hauteskunde-Erroldako
Idazgu-Ordezkaritzak egindako egiaztapen-irarkia egon ez dadinean.
c) Hautatzaile-zerrendan
botoa postaz emateko eskea erasota agertu ez dadinean.
114.
Atala
1.- Postatikako
botoei jazartzea botoz-boto banaka egin beharko da, postatikako botoei orohar
jazartzea onartzen ez dela. Hauteskunde-Mahaiak gehiengoz erabaki beharko du
esandako jazarpen hori onartzen duen ala ez.
2.- Jazarpena
onartuko ez balu, Lehendakariak postatikako botoa atabakan sartuko du,
Boto-emanaldiaren Orotariko Agirian Mahaiaren erabakia eta jazarpenaren zioa
erasoz.
3.- Mahaiak
jazarpena onartzen badu, Lehendakariak ez du postatikako botoa atabakan
sartuko, eta jazarpena egin zaioneko postatikako boto hori, gainontzeko
hauteskunde-agiriekin batean, Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeari
bidaliko zaio.
VII
ATALBURUA
HAUTESKUNDE-MAHAIETAKO
BOTO-EMANKETA
115.
Atala
Honako hauek izango dira baliorik gabeko
botoak:
a) Eredu
ofizialez besteko eskutitz-azal edo txartelez emandakoak, eta bai
eskutitz-azalik gabeko txartelez emandakoak eta hautagai-zerrenda berezien
boto-txartel bat baino gehiago daramatzan eskutitz-azalean emandakoak ere.
Eskutitz-azal baten hautagai-zerrenda beraren txartel bat baino gehiago egotea
gertatuz gero, boto bakar bat bait litzan kontatuko da.
b) Bertako
izenak aldatu edo zeharmarratu edo izenen hurrenkera aldatu deneko txartelez
emandako botoak.
c) Irainak
edo botoaz besteko ezein hitz daramatzaten botoak.
d) Eskutitz-azalak
gainean ezaupideak daramatzatenak.
e) Hauteskunde-barrutian legez atzera egindako
hautagai-zerrendako txartelean emandako botoak.
116.
Atala
Boto-txartelik gabeko eskutitz-azalei
dagozkien botoak zuritzat, baina baliozkotzat, kontatuko dira.
117.
Atala
1.- Boto-kontaketa
jendaurrekoa izango da eta nahi dezaten guztiek egon ahal izango dute bertan,
hori egiten den tegian Lehendakariaren aburuz aski toki baldin badago.
2.- Lehendakariak,
bakea boto-kontaketa egitea eragotziko duen edo eragozten duen moduan hausten
dela eritziz gero, tegia hustu dadila agindu ahal izango du. Hori gertatuz
gero, hautagaien lurralde-ordezkariek, Artekariek eta Ahaldunek, eskribauek,
Lehendakariak dei egindako aginte-eskudunek, Hauteskunde-Batzordetako kideek,
Lehenengo Epaibidetarako Epailariek edo horien eskudunek baino ez dute bertan
egoteko eskubiderik izango, Mahaiko kideez gainera.
118.
Atala
1.- Lehendakaria,
boto-emanketa bukatu eta berehala, boto-kontaketa egiteari ekingo zaio,
eskutitz-azalak atabakatik banan-bana ateraz. Azalak ireki, eta botoa eman
zaion hautagai-zerrendaren izena ozenki irakurriko du. Lehendakariak
boto-txartela bertan dauden Mahaikideei, Artekariei eta Ahaldunei erakutsiko
die.
2.- Boto-kontaketa
etenik gabe egin beharko da.
Boto-kontaketa egin dadineko tokiak,
bertan daudenak inguru guztian ibili ahal izateko moduan antolatuta egon
beharko du.
3.- Boto-kontaketa
bukatu ondoren, atabakatik ateratako eskutitz-azalen guztizko zenbatekoa eta
Hauteskunde-Mahaiaren zenbaki eta guztiko zerrendan erasotako boto-emaileena
erkatuko dira.
4.- Boto-kontaketaren
ezein unetan, bere egitekotan diharduen eskribauren, hautagai-zerrenda bateko
ordezkari edo kidek Lehendakariak irakurritako boto-txartelak dioenari buruzko
zalantzak izanez gero, txartela aztertu ahal izango du.
5.- Boto-kontaketa
bukatutakoan, Lehendakariak boto-kontaketarekiko jazarpenik dagoen galdetuko du.
Jazarpenak Mahaiaren gehiengoz erabakiko dira.
119.
Atala
1.- Lehendakariak
ozenki iragarriko du boto-kontaketak ematen duena, honako xehapen hauek emanaz:
a) Mahaiko
Hautagai-Erroldan dauden hautatzaileen zenbatekoa.
b) Mahaiko
zenbaki eta guztiko Zerrendan erasotako boto-emaileen zenbatekoa.
c) Baliorik
gabeko botoen zenbatekoa.
d) Baliozko
boto guztien zenbatekoa.
e) Boto
zurien zenbatekoa.
f) Hautagai-zerrenda
bakoitzak ateratako botoak.
2.- Hori
egin ondoren, eta hurrengo atalen gai direnak egin aurretik, Mahaiak
boto-kontaketaren Behin-behingorako Adierazpena egin eta euskal Administrazioak
izendatutakoari emango zaio, horrek bere nortasuna egiaztatu ondoren, Eusko
Jaurlaritzak hauteskundeetan atera denaren jendearentzako behin-behingo
argipideak eman ditzan, ez beste ezertarako.
Berehala, beste horrelakoxe Adierazpena
tegiko atean jarriko da eta, azkenean, eskatu dezaten Artekari, Eskudun edo
hautagaiei beste bana emango zaie. Hautagai-zerrenda bakoitzeko ez da
adierazpen bakar bat baizik emango.
120.
Atala
1.- Lehen
esandakoak egin ondoren Mahaiko Lehendakariak, Mahaikidek eta Artekariek
Boto-emanketako Agiria izenpetuko dute, horretan honako alderdi hauek zehazki
adieraziz:
a) Mahaiko
Hautagai-Erroldan dauden hautatzaileen zenbatekoa.
b) Mahaiko
zenbaki eta guztiko Zerrendan erasotako boto-emaileen zenbatekoa.
c) Baliorik
gabeko botoen zenbatekoa.
d) Balioz
emandako boto guztien zenbatekoa.
e) Boto
zurien zenbatekoa.
f) Hautagai-zerrenda
bakoitzak ateratako botoak.
g) Saileko
zerrendan azaldu ez arren botoa eman duten Artekarien zenbatekoa.
h) Egin
diren jazarpen eta zuzenketa-eskeen adierazpen laburra, nork egin dituen
zehaztuz.
i) Egindako
jazarpen eta zuzenketa-eskeei eta boto bereziei buruz, egon baldin badaude,
Mahaiak hartutako zio eta guztiko erabakiak.
j) Atabakatik
ateratako eskutitz-azalen eta erasota boto-emaileen kopuru-adierazpena, biak
bat ez datozenean.
k) Interesgarri
izan dadin ezein gorabehera edo gertakariren adierazpena.
2.- Hautagai-zerrenden
ordezkari eta horietako kide guztiek, eta bai Ahaldunek eta Artekariek ere,
Boto-emanketaren Bilkurako nahiz horko ezein alderdiri buruzko egiaztatutako
Agiria doan eta berehala eman dakieneko eskubidea izango dute, eta Mahaiek ez
dute eginbehar hori ez betetzeko aitzakirik jartzerik izango.
3.- Balioa
ukatu zaien edo jazarpen edo zalantza-bide izandako boto-txartelak agiriari
erantsiko zaizkio, Mahaiko kideek izenpetuta, eta agiriarekin batera gordeko dira.
Gainontzeko boto-txartelak bertan daudenen aurrean eta nahi den moduan ezabatu
egingo dira.
4.- Halaber,
Lehendakariak hartutako Artekarien izendapen-agiriak, hondodun orriak eta,
hauen ezean, Artekariek ekarritako izendapen-agiriak ere Boto-emanketako
Agiriari eratxikiko zaizkio.
121.
Atala
1.- Ondoren,
Mahaiak, hauteskundeetako agirisorta gertatu eta lau eskutitz-azal berezitan
sartuko du, honela:
a) Bat zenbakizko
eskutitz-azalean honako agiri hauek sartuko dira:
- Mahaia eratzearen
Agiriaren jatorrizko alea.
- Boto-emanketako
Agiriaren jatorrizko alea.
- Sendetsitako
Hautagai-Errolda.
- Boto-emaileen
zenbatutako zerrenda.
- 120.3 atalean
agindutakoaren arauera bereizitako boto-txartelak.
b) Bi, hiru eta lau
zenbakizko eskutitz-azaletan honako agiri hauek egongo dira:
- Mahaia Eratzeko
Agiriaren hitzez-hitzezko aldakia.
- Boto-emanketako
Agiriaren hitzez-hitzezko aldakia. Bi aldakiak Lehendakariak eta Mahaikideek
eta bertan diren Artekariek izenpetuko dituzte.
c) Eskutitz-azal guztiak
itxi ondoren, Lehendakariak, Mahaikideek eta bertan diren Artekariek horietan
jarriko dute izenpea, itxituraren aldenik-alden.
122.
Atala
1.- Esandako
agirisorta hori osatu ondoren, Lehendakaria eta Mahaikideak eta nahi dezaten Artekariak,
berehala Lehen-Auzipidetarako edo Udal-Epaitegiaren Egoitzara joango dira lau
zorroak haren esku uztera.
2.- Lehen-Auzipidetarako
edo Udal-Epailariak Lehen dakariaren, Mahaikideen eta Artekarien nortasuna
egiaztatuko du horien Erresumako Nortasun-Txartelak eta Mahaiko kide direla
erakutsi dezaten agiriak ikuskatuz. Egiteko hori bete ondoren Epailariak
eskutitz-azaletan bere izenpeak jarriko ditu, itxituraren aldenik-alden.
Epailariak eskuratu dioten agirisorta
hartu duelako egiaztagiria emango dio Mahaiko Lehendakariari, zein egunetan eta
ordutan eskuratu dioten bertan adieraziz.
123.
Atala
1.- Kondaira-Lurraldeko
Hauteskunde-Batzordeak, boto-emanketakoa baino zortzi egun lehenago,
horretarako bilduta, Epai-Arduralaritzako bost herrilanari gutxienez izendatuko
ditu, atal honetan ematen zaizkien egitekoak betetzeko.
2.- Herrilanari
horiek, Ertzaintzako bi kide lagun dituztela, eta Ertzaintzaren zaingo-auto
baten, eta Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeak zehaztu dezan irizpidez
eskualdeka banatuta, hauteskunde-barrutiko udal guztietara joango dira,
horietako Epailariek euki ditzaten eskutitz-azalak jasoaz.
Epai-arduralaritzako herrilanariak, kanpo
aldetik behar bezala dagoela egiaztatu ondoren, ematen zaion agirisorta hartu
duelako egiaztagiria emango dio Epailariari.
3.- Kondaira-Lurraldeko
Hauteskunde-Batzordeak zehaztuko ditu, antolakidetza egiteko Eusko
Jaurlaritzako Herrizaingo-Saileko arduradunarekin edo arduradunekin bildu
ondoren, ertzain-araldeen zenbatekoa, horiei eratxikitako herrilanariak, eta
hauteskunde-agirisorta biltzeko egin behar duten bidea.
4.- Hauteskunde-agirisorta
biltzea, hauteskundeak egin eta biharamoneko goizeko bederatzietan hasita
egingo da.
5.- Hauteskunde-agirisorta
Epailariari eskuratzen zaionetik Batzordearen izenekoek jaso arterainoko
aldian, Epailaria izango da hura gordetzearen eta bila doazkionei emateko
arduradun.
6.- Lehen-Auzipidetarako
edo Udal-Epailariak Epai-Arduralaritzako herrilanariari bat, bi eta hiru
zenbakizko eskutitz-azalak emango dizkio, lau zenbakizkoa dagokion
Lehen-Auzipidetarako edo Udal-Epaitegian gordeta gelditzen dela.
7.- Eskutitz-azalak
bildu ondoren, Epai-Arduralaritzako herrilanariak, Ertzaintzako bi kide beti
ere lagun dituela, Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordearentegira joan eta
hartu duen agirisorta bertan utziko du.
8.- Bat
eta bi zenbakizko eskutitz-azalak Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordean
geldituko dira eta horrek, berehala, eta egoki deritzen neurriak hartuz, hiru
zenbakizkoa Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo-Sailera bidaliko du, boto-emanketa
nola izan den jakin eta horretzazko argipideak izan ditzan.
VIII
ATALBURUA
GUZTIZKO
BOTO-KONTAKETA
124.
Atala
1.- Guztizko
boto-kontaketa egitea Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeak
boto-emanketaren ondorengo boskarren lan-egunean egin eta hauteskundeak izan
ondorengo bederatzi egun igaro baino lehen bukatu beharko du.
2.- Guztizko
boto-kontaketa ekintza bakarra eta jendaurrekoa izango da.
125.
Atala
1.- Guztizko
boto-kontaketa egin ahal izateko Lehendakariak eta Mahaiko gainontzeko kideen
erdiak eta batek gutxienez egon beharko dute bertan.
2.- Nahitaezko
gutxienezko zenbateko hori bertan ez izatea gertatuz gero, boto-kontaketa bi
ordu atzeratuko da, eta orduan ere ez badago, Lehendakariak hurrengo lehenengo
lan-eguneko bilkurarako deia egingo du, hori bertan daudenei eta Autonomi
Elkarteko Hauteskunde-Batzordeari jakinaraziz.
3.- Bilkura
berria bertan egon daitezen Batzordekideen zenbatekoa dena dela egingo da.
4.- Bi
bilkurok goizeko hamarretan hasiko dira.
126.
Atala
1.- Guztizko
boto-kontaketa Mahairik-Mahai egingo da.
2.- Lehenengo,
eta Mahaietako bat zenbakizko eskutitz-azalak ireki baino lehen, osorik dauden
ikusiko da. Gero eskutitz-azalok Mahairik-Mahai irekiko dira, behar diren agiri
guztiak daramatzaten ikuskatuz. Mahairen bateko bat zenbakizko eskutitz-azalik
izan ez, edo hor beharrezko agiri guztiak egongo ez balira, horren ordez
dagokion bi zenbakizko eskutitz-azala hartuko da.
3.- Boto-emanketaren
bateko agiria ez egotea gertatuz gero, hautagai-zerrenda bateko kideren batek
edo eskudunen batek arauz aurkeztu dezan egiaztagiriarekin ordezkatu ahal
izango da. Ondoren, eta berehala Mahai hori bertan zegoeneko Epailariari idazki
ofiziala bidaliko zaio, eskuratu zitzaion agirisortaren lau zenbakizko
eskutitz-azala ahalik eta lasterren aurkeztu dezan, horretan dagoen
boto-emanketako agiri horren eza zuzentzeko hautagai-zerrendaren bateko ordezkariak
aurkeztutakoarekin bat datorren egiaztatzeko. Ordezkari edo ahaldunek elkarren
kontrako egiaztagiriak aurkeztea gertatuz gero, ez da horietako bat ere
kontatuko, bakoitzean azaltzen den boto-kopuru berezia erasota utziz. Nolanahi
ere, boto horien kontua behin-behingoa izango da, agiri-sorta Legean
ohartemandakoari datxekola sinestarazte-indarrez egiaztatu dadinerarte.
4.- Idazkariak
Mahai bakoitzeko botoen laburpena jakinaraziko du.
5.- Batzordekidetako
batek, botoen guztizko kontaketa egiteko eta gero Legebiltzarkide-tokiak
emateko beharrezko izan daitezen xehapenak hartuko ditu.
6.- Agiriak
aztertu-alan, hautagaien ordezkariek edo hauen eskudunek ez dute inolako
jazarpenik, ez eta zuzenketa-eskerik ere, egiterik izango, irakurritako
xehetasunen zehaztasunari buruzko unean-uneko oharrak salbu.
7.- Batzordeak ez du ezein bilkura-agiri nahiz boto-txartel
baliogabetzerik izango. Horren eskubideak Mahai bakoitzean onartutako botoen
kontaketa egiaztatzera mugatzen dira, Mahaiek hartutako erabakiei darienez eta
boto-emanketetako agirietan edo, horien ezean, boto-emanketa bakoitzeko
egiaztagirietan daudenez.
127.
Atala
1.- Mahai
baten elkarren ezberdin izan eta Mahaiko kideek izenpetutako eta ontzat emandako
agiri bi egotea gertatuz gero, Batzordeak ez du ez bata ez bestea kontatuko.
2.- Hautatzaile-Erroldean Mahaiari izendatzen zaion
hautatzaile-zenbatekoa baino boto gehiago badaude ere, Batzordeak ez ditu
kontatuko, Artekariek emandako botoa salbu.
3.- Boto-kontaketa
ez da hamar ordutan ihardun ondoren baino etengo, eta hori gertatuz gero, une
hartan aztertzen ari deneko Saileko botoak kontatzea bukatu beharko da.
Boto-kontaketari biharamonean jarraituko zaio, Lehendakariak esan dezan orduan.
128.
Atala
1.- Botoen Mahaikako kontaketa bukatu eta
emandako baliozko botoen eta hautagai-zerrenda bakoitzak hauteskunde-barrutian
ateratako botoen guztizko zenbatekoa jakin ondoren, Legebiltzarkide-tokiak
hautagai-zerrenden artean banatzea egingo da, 11. eta 12. ataletan
ohartemandako emate-eraren arauera.
2.- Boto-kontaketa amaitzetik aurrera,
ordezkariek eta hauen eskudunek, beharrezko eritzitako jazarpen eta
zuzenketa-eskeak aurkezteko, bi egun izango dituzte. Kondaira-Lurraldeko
Hauteskunde-Batzordeak, horiei buruzko erabakia bi egunen barruan emango du.
3.- Jazarpen eta zuzenketa-eskeei buruzko
erabakia hartu ondoren, zerrenda bakoitzari zenbat Legebiltzarkide-toki
dagozkion zehaztuko da. Hauteskunde-Batzordeko Idazkariak hauteskundeetan atera
denaren guztizko laburpena ozenki irakurriko du eta Lehendakariak, orduan,
hautatutako legebiltzarkide aldarrikatuko ditu Legebiltzarkide-tokiak lortu
dituzten zerrendetako hautagaiak. Hautatutakoen aldarrikapena hauteskundeak
izan ondorengo hamalaugarren eguna baino geroago ez dela egingo da.
129.
Atala
1.- Aurrean esandako horiek egin ondoren,
Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeak bi aldakitako boto-kontaketako
agiria egingo du, Lehendakariak eta Idazkariak eta bertan egon daitezen
hautagai-zerrenden ordezkariek edo horien ahaldunek izenpetzen dutela.
2.- Bilkura-agiriaren ale bat
Hauteskunde-Batzordearen agiri-gordetegian geldituko da, horretarako egindako
zehaztapidetzarekin batera, eta jatorrizkoa Autonomi Elkarteko
Hauteskunde-Batzordeari bidaliko zaio.
3.- Guztizko boto-kontaketako agirian hautatzaileen,
boto-emaileen, baliorik gabeko botoen, boto zurien, hautagai-zerrendei emandako
guztizko botoen, hautagai-zerrenda bakoitzak lortutako boto eta
legebiltzar-tokien aipamena eta aldarrikapenaren gai izandako hautatutakoen
izen-zerrenda azalduko dira.
4.- Guztizko boto-kontaketako agirian, bilkura
osoan egindako zuzenketa-eske eta jazarpenak eta horiei buruz hartutako
erabakiak erasota utziko dira.
5.- Eskatu dezaten hautagai-zerrenden
ordezkariei edo horien ahaldunei guztizko boto-kontaketako agiriaren
egiaztatutako aldakiak emango zaizkie. Ez da hautagai-zerrenda bakoitzeko agiri
edo egiaztagiri bat baizik ematerik izango.
6.- Halaber,
aldarrikatutako hautagaiei ere aldarrikapenaren egiaztagiria emango zaie,
Legebiltzarrera aurkezteko erabili dezaten.
7.- Hauteskunde-Batzordeak,
egiaztagiri eta izendapen-agiri horiek doazkienei, hautagai-zerrendaren
ordezkariaren bidez, boto-kontaketa egin eta hurrengo berrogeita zortzi orduen
barruan bidali dakizkiela erabaki ahal izango du.
8.- Era
berean, Batzordeak, euskal Administrazioaren izenean bertan egon dadinari ere
agiriaren aldaki bat emango dio, jakinarazte eta argipidetarako xede hutsez.
130.
Atala
Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeko
Lehendakaritzak, Autonomi Elkarteko hauteskunde-barrutietan aldarrikatutako
Legebiltzarkideen zerrenda Legebiltzarrari bidaliko dio.
131.
Atala
1.- Autonomi
Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak, hautagai-zerrenden Kondaira-Lurraldekako
emaitzak, hala badagokio, izendatutako legebiltzar-tokien kopuruarekin batera,
hautatuen aldarrikapena egin ondorengo hamalau egunen barruan, Euskal Herriko
Agintaritza-Aldizkarian argitaratu beharko ditu. Era berean,
Agintaritza-Aldizkari horretan, hautagai-zerrenda bakoitzak Autonomi Elkarte
osoan lortutako emaitzak eta, hala badagokio, zerrenda horietako bakoitzari
izendatutako legebiltzar-tokien guztizko zenbatekoa ere argitaratu beharko
dira, hori guzti hori, hautatuen aldarrikapenaren aurkako
hauteskunde-auzipidetatikako jazarpenen kaltetan gabe.
2.- Kondaira-Lurraldeetako
Hauteskunde-Batzordeek bakoitzak bere Kondaira-Lurraldeko Aldizkari Ofizialean,
hautatuen aldarrikapena egin ondorengo hamalau egunen barruan argitaratu
beharko dituzte hautagai-zerrenda bakoitzaren udalerrikako eta
kondaira-lurraldekako emaitzak, baita zerrenda bakoitzari, hala badagokio,
zenbat legebiltzar-toki izendatu zaizkion ere, hori guzti hori, hautatuen
aldarrikapenaren aurkako hauteskunde-auzipidetatikako jazarpenen kaltetan gabe.
IX ATALBURUA
HAUTESKUNDE-HAUSPENAK
132. Atala
Agintzezko eta
debekatzezko hauteskunde-arauak, gaizkintza izan gabe hautsi izanagatikako
zigorrak ipiniko ditu gaitasuna duen Hauteskunde-Batzordeak, Lege honen 29.f) eta 30.2 ataletan
ohartematen denaren arauera. Agintariak edo herrilanariak badira, 20.000
pezetatik 200.000rakoa izango da eta norbanakoak badira, 5.000 pezetatik
100.000rakoa, Lege honetan kopuru haundiagoa ezartzen bada salbu.
ATALBURUA X
BOZKETA ELEKTRONIKOARI DAGOKION JARDUNBIDEA
ATALBURUA
XI
POSTA
ARRUNT BIDEZ BOTATZEKO JARDUNBIDEA
VI
IDAZPURUA
HAUTESKUNDEEI
ETA HAUTESKUNDE-AUZIPIDEETATIKAKO JAZARPENEI BURUZKO IHARDUNBIDERAKO ARAU
NAGUSIAK
I
ATALBURUA
HAUTESKUNDEETAKO
AGIRIPAPEREN JAZARPENEN AURKEZPENA
133.
Atala
1.- Honako
hauek guztiak, agiri-bidezko lege-egiketei buruzko zergapidetatik jare
geldituzkoak izanik, paper arruntean egin eta doangoak izango dira:
a) Egiteari,
birraztertzeari eta Hautatzaile-Erroldan sartzeari buruzko eske-idazki,
bilkura-agiri, egiaztagiri eta biderapen-agiri guztiak.
b) Hautatzaileak
bere gaitasuna, edo artez doakionetan beste hautatzaile batzuren gaitasuna edo
gaitasunik eza egiaztatzeko behar ditzan agiripaper guztiak. Agiri-paper horiek
ez da beste ezertarako erabiltzerik izango, eta hori egin dezatenak dagokien
zergaren ebasletzat joko dira.
c) Jazarpenak,
kexuak, egiaztagiriak, eske-idazkiak, eskabideak, zuzenketa-eskeak eta
goradeiak eta hauteskunde-alorreko beste ezein egipide eta agiri, eta bai
horiei darizkien zehaztapidetza eta ekintzak eta horiei edozein
agintaritza-mailatan bere bideak eginaraztea ere, eskribau-agiriak barne.
2.- Beste
herrilanari bategandik agiripaperen bat edo adierazpenen bat hartu behar, eta
eraman behar lioketen bezain laister eskuratzen ez badiote, horretzazko
erantzun-beharra bere gain hartu eta horretarako berariz gaitutako batek bidali
behar zukeenaren pentzutan jaso dezala aginduko du.
3.- Eman
behar diren hauteskunde-agirien aldakiek, mekanikazko ezein aldakigintza-bidez
egin daitezkeen izenpeak eta ikurratzak daramatzatenean baino ez dute
eragite-indarrik izango.
II
ATALBURUA
ADMINISTRAZIO-BIDEETAKO
BIDERAPENA
134.
Atala
1.- Lege
honetan epaikaritza-alorreko goradei edo jazartze-bideren bat jarri ez
dadinetan, Hauteskunde-Batzordeen erabakien aurka goragoko mailako Batzordearen
aurrerako goradeiak egin ahal izango dira, eta horrek goradeia egitetik hasi
eta bost egunen barruan eman beharko du erabakia.
2.- Erabakiaren
berria jaso ondorengo hogeita lau orduren barruan, erabaki hori eman duen
Batzordean egingo da goradeia eta honek, bere txosten eta guzti, zehaztapidetza
berrogeita zortzi orduren barruan igorri beharko dio erabakia eman behar duen
Batzordeari. Azken honen erabakiaren aurkako administrazio nahiz
epaikaritza-mailako goradeirik egiterik ez da izango.
135.
Atala
Arduralaritzabide-Legea ordezko izango da
hautaskunde-ihardunbideari buruzko arauekiko.
136.
Atala
1.- Hauteskunde-Batzordeek,
goradei bat ebaztean, ez dute jazarritako erabakietan jarritako zigorrak
gehitzerik izango.
2.- Lege honen 30.2 atalean
agindutakoa aurreko zatian ohartemandakotik kanpo gelditzen da, eta bai 152. eta
153. ataletan ohartemandakoa hausteagatik jarritako zigorren aurkako goradeia
ere, adierazi gabeko dirueskuraketa berriak edo izkutatutako gastu-atal berriak
agertzen direnean.
III
ATALBURUA
HAUTESKUNDE-AUZIPIDETATIKAKO
ESKABIDEA
137.
Atala
Euskal Herriko Epaitegi Nagusiaren
Arduralaritza-Auzipidetarako Saila izango da hauteskunde-auzipideetatikako
eskeez lehenengo eta besterik gabeko auzialdian arduratzeko gai.
VII
IDAZPURUA
HAUTESKUNDEETAKO
DIRUSARRERAK, GASTUAK ETA DIRU-LAGUNTZAK
I
ATALBURUA
HAUTESKUNDE-ADMINISTRARIAK
138.
Atala
1.- Eusko
Legebiltzarrerako aurkeztutako hautagai-zerrenda guztiek, kondaira-lurralde
mailan, hautagai-zerrendaren lurralde-mailako administraria eta
Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-batzordearen aurrean zerrenda horren diru-sarrera,
gastu eta hauteskunde-kontaduritzaren ardura izango duen eskuduna izan beharko
dituzte.
2.- Hautagai-zerrenda
kondaira-lurralde baten baino gehiagotan aurkez dezaten alderdi, baterakunde
edo bazkunek guzti horietarako hauteskunde-administrari nagusia eta eskudun bat
izan beharko dituzte.
3.- Administrari
nagusia, aldi berean, alderdi, baterakunde edo bazkunak kondaira-lurralde baten
edo gehiagotan aurkez ditzan hautagai-zerrenden lurralde-administrari ere izan
daiteke.
4.- Hauteskundeetan
eskuhartu, kondaira-lurralde bakar baten eskuhar dezan hauteskunde-batasun edo
politika-alderdi, baterakunde nahiz bazkuneko lurralde-administrariak, aldi
berean, hauteskunde-administrari nagusi izan beharko du.
5.- Administrari nagusiak izango du, Autonomi Elkarteko
Hauteskunde-Batzordearen aurrean, alderdi, baterakunde, bazkun edo batasunak
eta horietako hautagai guztiek egindako hauteskunde-gastu eta sarrera guztien
ardura, baita dagokion kontaduritza eramatekoa ere.
6.- Kondaira-lurralde
ezberdinetan eskuhartzen duen alderdi, baterakunde edo bazkun bereko
hautagai-zerrenden lurralde-administrariek administrari nagusiaren ardurapean
jokatuko dute.
7.- Hauteskunde-adminitrarien
ordezkoek ihardun, esandako administrariek kargua utzi, kanpoan izan, hil, edo
ezinean gelditu izanagatik baino ez dute iharduterik izango.
139.
Atala
1.- Gara
adineko izan eta herri eta politika-eskubideak erabat indarrean dituen ezein
herritar hautatu ahal izango da hauteskundetako administrari.
2.- Hautagai-zerrenden
lurralde-ordezkariak eta alderdi, baterakunde, bazkun edo batasunen ordezkari
nagusiak aldi berean administrari nagusi ere izan daitezke.
3.- Hautagaiek ez dute
hauteskunde-administrari izaterik.
4.- Administrari nagusiek eta hauen ordezkoek
bakoitzaren politika-alderdi, baterakunde, bazkun edo batasunak emandako behar
hainbateko agintearen jabe izan beharko dute, eta horien hautaketaren berri,
horietako bakoitzaren ordezkari nagusiak, Autonomi Elkarteko
Hauteskunde-Batzordeari, hauteskundetarako deia egin ondorengo hamaikagarren
eguna baino lehen idatziz eman beharko diote. Idazki horretan,
hautatutakoen onarpena berariz adierazi beharko da.
5.- Hauteskundetako
lurralde-administrarien eta hauen ordezkoen hautaketaren berri, horietako
bakoitzaren hautagai-zerrendatako lurralde-mailako ordezkariek edo ordezkari
nagusiek, dagokion Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeari,
hautagai-zerrendak aurkeztearekin batera, idatziz eman beharko diote. Idazki horretan,
hautatutakoen onarpena berariz adierazi beharko da. Kondaira-Lurralde
bakoitzeko Hauteskunde-Batzordeak Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeari,
bakoitzaren barrutian hautatutako lurralde-mailako hauteskunde-administrarien
eta hauen hauen ordezkoak zein diren jakinaraziko dio.
II
ATALBURUA
HAUTESKUNDEETAKO
KONTUAK
140.
Atala
1.- Aurkeztutako
hautagai-zerrenda guztiek, euren izendapena egiten den egunetik aurrera, euren
administrari nagusiaren bidez, kontaduritza zehatza egin beharko dute, eta hor, nahitaez, honako alderdi hauek
erasota utzi beharko dituzte:
a) Hautagai-zerrendaren
izena eta zein barrutitan edo barrutietan eskuhartzen duen.
b) Dirueskuraketak
eta diru-iturriak, banaka zehaztuta.
c) Lege
honetako 146. atalean ohartemandakoaren arauera egindako gastuak, zertakoa eta
egin zireneko eguna zehaztuz.
2.- Administrari
nagusiek behar bezala adieraziko dituzte hautagaiek hauteskundetarako deia
egitetik hauteskunde-eguna artekoan
izandako ekintzetako diruzko egiketa eta gorabehera guztiak.
3.- Dirueskuraketei
eta diru-iturriei buruzkoan, kontaduritzan honako zehaztasun hauek jarri
beharko dira gutxienez:
a) Hurrenkera-zenbakia:
dirueskuraketa eta diru-iturritarako bide emanezko egiketa guztiak, eskuratu
direneko tokia dena dela, izan-alango hurrenkeran adieraziko dira. Zenbaketa
hau liburuan jasotako oharren irozkai eta zuripidetarako izanezko
agiritakoarekin baterakoa izango da.
b) Eguna:
dirueskuraketei eta eta dirubide-iturriei bide emanezko egiketak zein
egunetakoak diren adieraziko da, horiek aurrezki kutxa edo bankuko kontu-bidez
egindakoak izatea berdin dela.
c) Zenbatekoa:
dagokion egiketaren zenbatekoa zehatz-mehatz adieraziko da.
d) Zertakoa:
egiketa bakoitzaren azalpen laburra, ekintza hori nori leporatu behar zaion,
hori egin-egin duena dena dela, eta aurrezki kutxa edo bankuko kontu-bidez egin
den adieraziko da: aurrezki kutxaren bidez egina izanez gero, hau non dagoen eta
horko arduradunak nortzuk diren adieraziko da eta, bankuko kontu-bidez egina
izanez gero, kontu-zenbakia edo hori zein den jakiteko beste osagaiak, hori
erabiltzeko baimena dutenen izenak, bankuaren izena eta honek dituen etxeetatik
hain zuzen zeinetan egin den adieraziko da.
4.- Gastuei
buruzkoan, kontaduritzan, aurreko zatian eskuraketetarako esandako zehaztasun
berak jarri beharko dira, hori bai, dirueskuraketetakoetatik erabat bereizirik.
5.- Kontaduritza
amaitzean, kontaduritzako aldaroen eta banketxetako laburpenen arauerako
aldaroen arteko aldeak agirian utzizko azalpen-agiria, egindako
diru-kontaketaren zuripide-agiria eta aldaro bakoitza osatzen duten
kontu-garbiketako zordunen eta hartzekodunen izenak emanezko zerrenda
aurkeztuko da.
141.
Atala
1.- Hautagai-zerrenden
administrari nagusiek eta lurralde-mailakoek, diruak biltzeko ireki edo
gauzatutako kontuen berri, bakoitzak dagokion Autonomi Elkarteko edo
Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeari, horiek ireki edo gauzatu ondorengo
hogeita lau orduren barruan eman beharko diete.
2.- Politika-alderdi,
baterakunde, bazkun edo batasunei gagozkiela, hauek beren bazkide eta
jarraitzailei ezagun zaizkien kontu-zenbakiak dituztelako, diru-bilketarako
lehendik irekitako kontuak gauzatu nahi izango balituzte, aurreko zatian
esandako adierazpena egin baino lehen, kontu horietako aldaroan ez du dirurik
izan beharko.
3.- Kontuak
ireki, hauteskundetako administrariak izendatzeko egunetik aurrera, ezein banketxe
edo aurrezki kutxatan iriki ahal izango dira.
4.- Aurkeztutako
hautagaiak aldarrikatu gabe geratuz gero edo hauteskundeetan eskuhartzeari
utziko baliote, kontu horietan inork jarritako diruak, ekarketa horiek egitera
bultzatu zuten alderdi, baterakunde, bazkun edo batasunek, jarri zituztenei
atzera itzuli beharko dizkiete.
142.
Atala
1.- Hauteskundetako
gastuak ordaintzeko izendatutako diru guztiak, horien nondikakoa dena dela,
esandako kontu horietan sartu beharko dira, baita gastu guztiak kontu horien
pentzutan ordaindu ere.
2.- Hauteskundetako
administrariek eta, kontuetako diruak erabiltzeko, horiek emandako baimena izan
dezaten lagunek izango dute sartutako diruen eta horiek esandako helburuetako
erabiltzeko ardura.
3.- Hauteskunde-aldia
amaitutakoan, kontu horietako aldaroak, aurrez egindako hauteskunde-zorrak,
boto-emanketako egunaren ondorengo larogeita hamar egunetan ordaintzeko baino
ez da erabiltzerik izango.
4.- Boto-emanketako
egunaren ondorengo hirurogei egunetan dagokien hauteskunde-administrariei
aditzera eman gabeko hauteskunde-gastuegatikako jazarpenak baliorik gabeko eta
ez ordaintzekotzat joko dira. Horretarako, hauteskundetako administrariek,
jazarpenak egiteko epea amaitu baino hamabost egun lehenago, Lege honetan manu hori
dagoela idatziz jakin-arazi beharko diete jazarpen hori egin ez duten
hartzekodunei. Bidezko arrazoirik egon dagoenean, Kondaira-Lurraldeko
Hauteskunde-Batzordeek eta, hala behar izanez gero, Autonomi Elkarteko
Hauteskunde-Batzordeak, arau honekiko salbuespenak onartu ahal izango dituzte.
143.
Atala
1.- Aurreko
ataletan esandako hauteskunde-kontuetan dirurik jarri dezatenek, dirua jartzeko
unean, beren izena, bizitokia eta Erresumako Nortasun-Txarteleko edo
Pasaporteko -hau dirua jartzen deneko Erakundeko dagokion langileari erakutsiko
zaio- zenbakia erasota utziko dituzte.
2.- Diruak
beste norbanako edo legezko nortasundunen baten izenean jarri daitezenean,
horren izena erasota utziko da.
3.- Diruak alderdiek jarri ditzatenean, jartzen diren diruen
nondikakoa erasota utziko da.
III
ATALBURUA
HAUTESKUNDE-ESKURAKETAK
ETA ITURBURUAK
144.
Atala
1.- Eusko
Jaurlaritzak hauteskundetarako diru-laguntzak aurrez eman, Eusko
Legebiltzarrerako izandako aurreko hauteskundeetan ordezkaririk lortu zuten
politika-alderdi, baterakunde, hauteskunde-bazkun edo batasunei emango dizkie.
Aurrez emandako diruak ez du politika-alderdi, baterakunde, hauteskunde-bazkun
edo batasun horrek Eusko Legebiltzarrerako izandako azken hauteskundeetan
jasotakoa bino ehuneko 30etik gorakoa izan beharko.
2.- Aurrez
emateko diruen eskea, adminitrari nagusi bakoitzak, Autonomi Elkarteko
Hauteskunde-Batzordeari, deia egin ondorengo hogeita batgarren egunetik hogeita
hirugarrena bitartean egin ahal izango dio.
3.- Deia
egin ondorengo hogeita bederatzigarren egunetik aurrera jarriko ditu Eusko
Jaurlaritzako Herriogasuntzaren ardura duen Sailak, Autonomi Elkarteko
Hauteskunde-Batzordeak baimena eman ondoren, adminitrari nagusien esku,
bakoitzari dagozkion aurrez emateko diruak.
4.- Aurrez
emandako diruak Eusko Jaurlaritzako Herriogasuntzaren ardura duen Sailak
kenduko ditu politika-alderdi, baterakunde, hauteskunde-bazkun edo batasun
bakoitzari azkenean egokitutako hauteskunde-laguntzegatikako dirutatik.
5.- Hauteskundeen
ondoren, politika-alderdi, baterakunde, hauteskunde-bazkun edo batasun
bakoitzari azkenean egokitu zaion laguntza-kopuruaz gaindiko izan daitezen
heinean itzuliko dira atzera aurreratutako diruak.
145.
Atala
Honako hauek debekatuta gelditzen dira:
1.- Ezein
Administraziok edo herri-bazkunek, ihardutze-erakunde burujabe edo
Erresumarenez besteko erakundek, Erresumaren, Autonomi Elkarteen, probintzien
nahiz udalen jabetzapeko herri-alorreko enpresek eta herri eta
norbanako-alorreko diruz osatzen diren enpresek eta, indarrean duten
akurapen-bidez, zerbitzuak edo zuzkiketak edo lanak
Herri-Administraritzetakoren baterako egiten dituzten enpresek
hauteskunde-kontutarako diru-ekarketak egitea.
2.- Atzerritarrak
izan edo bere egoitza Autonomi Elkartetik kanpo izan dezaten erakunde edo
norbanakoen diru-ekarketak.
3.- Legezkontrako
ekintzapidetatikako diru-eskuraketak.
4.- Ezein
erakunde, norbanako nahiz lege-nortasundunek, alderdi, baterakunde, bazkun edo
batasun batek berak deiaren gai izandako hauteskundetarako diruak biltzeko
irekitako kontuetan miloi bat pezeta baino gehiago jartzea.
IV
ATALBURUA
HAUTESKUNDEETAKO
GASTUAK
146.
Atala
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan
eskuhartzen duten alderdi, baterakunde, bazkun edo batasunek, deia egiten den
egunetik hasi eta hauteskunde-eguna artekoan, ondoren ematen diren zertakoen eretzean egin
ditzatenak joko dira hauteskunde-gastutzat:
a) Hauteskunde-txartel
eta eskutitz-azalak egitea.
b) Jendeari
botoa beren hautagai-zerrendeei ematera eragiteko xedezko artezko nahiz
zeharkako zabalkunde eta iragarketa-lanak, horretako era eta erabilitako
baliapidea dena dela.
c) Hauteskunde-mailako
ezein ekintzatarako tegiak alogeratzea.
d) Langile
finko izan gabe, hautagai-zerrenden zerbitzura lan egiten dutenei lansariak edo
dirusariak ematea.
e) Garraiabideak
eta hautagaien, alderdi, baterakunde, bazkun edo batasunetako buruzagien eta
hautagai-zerrendaren zerbitzuko langileen toki-aldaketegatikako gastuak.
f) Eskutitzak
eta posta-gastuak.
g) Dagokien
diru-laguntza eskuratu artekoan, hauteskunde-ekintzaldirako jasotako maileguen
ondorioz sortutako korrituak.
h) Hauteskundetarako
behar diren idazguak eta zerbitzuak antolatu eta lan egiteko beharrezko izan
daitezen beste guztiak.
147.
Atala
1.- Alderdi,
baterakunde, hauteskunde-bazkun edo batasunek ez dute hurrengo zatian
ezarritako mugez gaindiko hauteskunde-gasturik egiterik izango.
2.- Eusko
Legebiltzarrerako hauteskundeetan, hauteskunde-gastutarako muga alderdi,
baterakunde, bazkun edo batasun bakoitzak hautagai-zerrendak aurkezten dituen
barrutietako legezko biztanlegoari dagozkion biztanleen kopurua hogeita
hamabost pezetaz biderkatzetik ateratzen dena izango da. Biderketa horretatik
ateratzen denari haiek hautagai-zerrendak aurkezten dituzten barrutietako
bakoitzeko hamazazpi miloi pezeta gehitu ahal izango zaizkio.
V
ATALBURUA
HAUTESKUNEETAKO
KONTADURITZA-ZAINGOA
148.
Atala
1.- Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak
eta Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeek izango dute Idazpuru honetako
ataletan ezarritako arauak bete daitezeneko ardura.
2.- Hauteskunde-Batzordeek bere
ikuskaketa-lanerako herri nahiz norbanako-jabetzapeko erakundeei eska
diezazkieten argipideak ematera behartuta daude horiek.
3.- Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak
hautagai-zerrenden administrari nagusiei beharrezko eritzitako
kontaduritza-argipideak eskatu ahal izango dizkie, eta egin dakizkien eskeei
erantzuna idatziz eman beharko zaie.
4.- Halaber, Autonomi Elkarteko
Hauteskunde-Batzordeak, hautagai-zerrenden administrari nagusiek emandako
xehapenen egiazkotasunari buruzko argipideketari ekin ahal izango dio.
5.- Hauteskunde-Batzordeek egindako ikerlanen
ondorioz hauteskunde-legeak hautsizko jokabideak izan direlako aztarrenak
azalduko balira, horren berri Herri-Salataritzari emango diote, ekintza egokiak
aurrera eraman ahal izateko.
149.
Atala
1.- Legebiltzar-tokirik lortu duten edo
hauteskundetarako diru-laguntzarik eskatu zuten hautagai-zerrenden administrari
nagusiak, hauteskundeak izan ondorengo hirurogei egunen barruan, Autonomi
Elkarteko Hauteskunde-Batzordearen egoitzan, kontaduritza guztia zehatz-mehatz
eta agiri-paper guztiez osatuta aurkeztuko ditu.
2.- Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak
hogeita hamar egun izango ditu bere esku, beharrezko izan ditzan teknikarien
laguntzaz baliatuz, aurkeztu zaizkion agirisortak aztertzeko, eta
hautagai-zerrenden administrari nagusiari, honek eramandako kontaduritza-agiri
edo argipideen ezein alderdi agiri-bidez egiaztatu dezaneko eskea egin ahal
izango dio.
3.- Aurkeztutako kontuak Hauteskunde-Batzordeak
aztertu eta arauzkontrakotasunen bat somatuz gero, hautagai-zerrendaren
administrari nagusiari jakin-araziko dio, honek aldezpena egin dezan hamabost
eguneko epea emanez.
4.- Hauteskundeak izan ondorengo ehun eta
hogeita bost egunen barruan, Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak,
aurkeztutako hauteskunde-gastu eta sarreren bidezkotasunari buruz, arrazoiak
emanezko txostena egingo du.
150.
Atala
1.- Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak,
aurreko ataleko azken-zatian ohartemandako epe berean, Herri-Kontuen Euskal
Epaitegiari, egin dituen lan guztien berri emango dio. Epaitegi honek, hogeita
hamar egunen barruan, bere ikuskaritza-egitekoan arituz, hauteskundeetako
kontaduritzen arauzkotasunari buruzko erabakia emango du.
2.- Esandako Epaitegiak bere iritzia eman
ondoren, Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak, zio eta guztiko
erizpen-bidez, hauteskunde-kontuetako sarreren eta gastuen zerrenda egiaztatuta
dagoela adieraziko du. Edo zuritu gabeko sarrera-atalak edo murriztutako
gastu-atalak daudela. Horrelakoetan, hauteskundetako arauak hautsi direla
erabaki ondoren, dagokion alderdi, baterakunde, bazkun edo batasunari, Idazpuru
honetako VII. Atalburuan ohartematen denez, hauteskundetako laguntzarik ez
emateko edo laguntza hori murrizteko saloa egin ahal izango du.
3.- Halaber, Autonomi Elkarteko
Hauteskunde-Batzordeak erabakiko eta argitara emango ditu, hurrengo atalean
ohartemandakoari jarraiki, legebiltzar-tokirik lortu duten hautagai-zerrendeei
dagozkien hauteskundetako diru-laguntzen zenbatekoak.
4.- Hauteskundetako diru-laguntzak Euskal
Herriko Agintaritza-Aldizkarian argitara emandakoan, Eusko Jaurlaritzak,
Herriogasuntzako ardura duen Sailaren bidez eta 80.3, 144.4 eta 154 ataletan
ohartemandakoaren kaltetan gabe emango dizkiete diru-laguntzak, jasotzea
dagokien hautagai-zerrendetako administrari nagusiei.
5.- Kondaira-Lurraldeetako
Hauteskunde-Batzordeek hauteskundeak izan ondorengo ehun egunen barruan emango
diote Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeari, euren ikuskaritza-lan
guztietatikako emaitzen berri.
VI
ATALBURUA
HAUTESKUNDE-GASTUTARAKO
HERRI-DIRULAGUNTZA
151.
Atala
1.- Autonomi Elkarteak politika-alderdi,
baterakunde, hauteskunde-bazkun edo batasunen hauteskundeekiko diru-laguntzak
emango ditu, honako arau hauei atxikiz:
a) Lortutako
Eusko Legebiltzarrerako toki bakoitzagatik miloi bat pezeta.
b) Hautagai-zerrenda
bakoitzak ateratako boto bakoitzeko ehunda berrogeita hamar pezeta,
zerrendakide batek gutxienez ezein hauteskunde-barrutitan legebiltzarkide-toki
bat atera izanaren baldintzapean.
c) Legebiltzar-aulkia lortu
dezatenei hogeita lau miloi pezeta.
Hautagai-zerrenda hiru
kondaira-lurraldeetan aurkeztu ez dezatenek diru-laguntza hau, Autonomi Elkarte
osoko biztanle guztiekiko, hautagai-zerrenda aurkeztu duteneko
kondaira-lurraldeak dituen biztanleen heinean jasoko dute.
2.- Aurreko
zatian ohartemandako zenbatekoak lehenagotik zehaztutako pezeta-kopuruei
buruzkoak dira. Eusko Jaurlaritzako Herriogasuntzaren ardura izanezko Sailaren
aginduz, zenbateko horiek hauteskundetarako deia egin ondorengo zazpi egunetan
eguneratuko dira.
3.- Politika-talde
bakoitzari emandako hauteskundetarako diru-laguntzak ez du aitortutako eta
Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak bidezkotzat jotako hauteskunde-gastuetako
kopurua baino haundiagoa izan behar.
VII
ATALBURUA
ZIGORRAK
152.
Atala
1.- Zigor-legearen
aldetikako erantzunbeharraren, edo Lege honetako 145. atalaren gai diren
ihardutze-erakunde eta erakundeen iharduna araupetzen duten legepideak erabiliz
atera daitezkeen erantzunbeharren kaltetan gabe, debekatutako diruak hartu
izanaren egiaztapenak izan zitezkeen dirulaguntzak erabat galtzea ekarriko du,
eta hartutako debekatutako dirumoltzo horren hiru halako zigor bat.
2.- Zigor
hori aurreko atalean jarritakoaren gainetikakoa izan ahal izango da.
153.
Atala
1.- Zuritu
gabeko dirueskuraketak edo izkutatutako gastu-diruatalak egon izana egiaztatu
dadinean, zigorrak zuritu gabekoaren edo izkutatutakoaren hiru halakoa izan
ahal izango du. Erantzunbeharra politika-alderdi, batasun edo bazkunak izango
du, horiek gero hauteskundeetako kontuen eraentza bere gain izan dutenei eraso
ahal izatearen kaltetan gabe.
2.- Arestian
esandakoa gertatuz gero, dirulaguntza hartzeko eskubidea baldin badago,
dirulaguntzari zigorrak jotzen duena kenduko zaio. Dirulaguntzatarako
eskubiderik egon ez, edo zigorra baino gutxiagorako eskubidea izanez gero,
diru-zenbateko hori, osorik edo osatzeko falta den zatia, eskudirutan
eskuratuko da, legez onartutako ezein bidetatik lakatu daitekeela.
154.
Atala
Aurreko ataletan esandakoak
eragite-indarra izan dezan, zigorren berri Autonomi Elkarteko
Hauteskunde-Batzordeak edo Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeek Eusko
Jaurlaritzako Herriogasuntzako ardura duen Sailari jakitera eman beharko diote
eta horrek hartu izanaren egiaztagiria egingo du.
Erabaki
Gehigarriak
Lehenengoa
1.- Hauteskunde-egiteraldiak
ekarri ditzan gastu guztiak Autonomi Elkartearen Guztizko Diruegitamuen
pentzutangoak izango dira, horietarako dirubideak Euskal Herriko Autonomi
Elkartearen Ekonomi Itunea onartzezko 12/1981 Legearen II. Atalburuak dioenez
egitearen kaltetan gabe. Gastu horietan, Hauteskunde-Batzordeen ihardunarenak,
eta Batzordetako Idazkaritzetan zerbitzu egiten dutenez bestekoak izan eta
Batzordeak bere egitekoa ahalik eta ondoen betetzeko beharrezko eritzitako
lanari teknikari edo laguntzaileek ekar ditzatenak sartuko dira. Ahal dela, eta
Batzordeen ihardunaren bereizkeriarik ezarentzat kaltegarri izan ez dadin
guztietan, lanari teknikari eta laguntzaile horiek, Autonomi Elkarteko
Administraritzaaren zerbitzuan dihardutenak izango dira, Autonomi Elkarteko
Hauteskunde-Batzordearentzat Lege honetan ohartemandako jaurpidea salbu.
2.- Nolanahi
ere, Hauteskunde-Batzordeetako kideei eta hauen zerbitzuko lanariei buruzko
bide-sari eta diruzko beste sariak bere gainontzeko irabazpideekin baterakoak
izan ahal izango dituzte, eta horien dirubide-zaingoa indarrean dauden legeei
atxikizkoa izango da.
Bigarrena
Lege honetako 23.1 atalean ohartemandakoetarako,
Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeen lurralde-eremuak epaikaritza-barrutienak
izango dira.
Hirugarrena
Hauteskunde-Jaurpide Nagusiei buruzko
ekainaren 19ko 5/1989 Oinarrizko Legearen Erabaki Gehigarrietako Lehenengo 2
zenbakian ematen diren manuak bere osoan edo zati baten aldatzen direneko Lege
honetako atalak idazki honetan legegintzan taiuz aritzeko arrazoiegatik jarri
dira; ondorioz, Oinarrizko Legeko manu horiek aldaketarik izaten duten une
berean aldatutakotzat ulertuko dira Lege honetako atal horiek.
Laugarrena
Lege honetan ohartemandako zenbatekoak
lehenagotik zehaztutako pezeta-kopuruei buruzkoak dira. Eusko Jaurlaritzako
Herriogasuntza-Sailaren Aginduz, zenbateko horiek hauteskundetarako deia egin
ondorengo bost egunetan
eguneratuko dira.
Boskarrena
Lege honetan ohartemandako
elkartuezinekiko jaurpidea, hemen agintzen denari jarraiki, hautatutako
legebiltzarkideekin ere erabiltzeko izango da.
Aldi
Baterako Erabakiak
Lehenengoa
1.- Autonomi
Elkarteko Hauteskunde-Batzordeko Maikideen lehenengo hautaketa, 18. ataleko
ihardunbidearen arauera, Lege hau indarrean jarri ondorengo hirurogei egunen
barruan egin beharko da.
2.- Zuzentzako
Goren-Epaikaritzako eta Eusko Legebiltzarreko Lehendakariek egindako hautaketen
berri emango die Eusko Jaurlaritzari, honek horien izendapena egin eta Autonomi
Elkarteko Hauteskunde-Batzordea osatuko dutenen izenak argitara Euskal Herriko
Agintaritza-Aldizkarian eman ditzan, eta Batzorde hori ahalik eta azkarren
eratuko da.
Bigarrena
Hauteskunde-Jaurpide Nagusiari buruzko
Oinarrizko Legeko 8.6 atalak indarrean dirauen bitartean, Eskualdeko
Hauteskunde-Batzordeen lurralde-eremuak 1979.eko Toki-mailako Hauteskundeetarako
jarritakoekin baterakoak izango dira.
Azken
Erabakiak
Lehenengoa
Lege honetan ohartematen ez denerako
hauteskunde-jaurpide nagusiari buruz indarrean dauden arauak erabili beharko
dira, eta berariz, Gorteetako Diputatu Nagusien hauteskundeetarako
ohartemandakoak, hauteskundeen nolakoaren eta eremuaren ondoriozko egokiketak
eginik, noski, eta batean estatu-mailako erakunde direnak, bestean, bere
aginpideen eremuan, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Administrazioari
dagozkionak izango direla kontutan hartuz.
Bigarrena
Berariz besterik esaten bada salbu, Lege
honetan jartzen diren epeak eta aldi-mugak kontatzeko egunak beti
egutegi-egunak izango dira.
Hirugarrena
Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkarian argitaratu dadin egunaren biharamonean jarriko da indarrean.
Baliogabetzeko
Erabakia
Lege hau indarrean jartzean, Ekainaren
30eko "euskal Legebiltzarkideen ordezkaketa Araupetzeko" 8/1981
Legea, Azaroaren 25eko "Eusko Legebiltzarreko Hauteskundeak
Araupetzeko" 28/1983 Legea, Abenduaren 19ko "Eusko Legebiltzarrerako
1984.eko Hauteskundeetan erabili beharreko boto-atabakak, gelatxoak,
boto-txartelak, eskutitz-azalak eta gainontzeko agiripaperak atxikiko zaizkien
eredu ofizialak zehazteko" 274/1983 Dekretua; Urtarrilaren 16ko
"Azaroaren 25eko 28/1983 Legearen 5. atala osatuzko" 15/1984
Dekretua; Urtarrilaren 23ko "Irrati eta Telebistarako Batzordeari"
buruzko 3171984 Dekretua; Urtarrilaren 30eko "Eusko Legebiltzarreko
hauteskundeetan eskuhar dezaten hautagai-zerrenden kontaduritza-liburuari"
buruzko 42/1984 Dekretua; Otsailaren 6ko "Herri-jabetzapeko
adierazpideetan doango tokiak uzteari" buruzko 40/1984 Dekretua;
Otsailaren 13ko "Irrati eta Telebistarako Batzordeari buruzko Urtarrilaren
23ko 31/1984 Dekretuaren 3.2 atala idazkeraz adatzeari" buruzko 47/1984
Dekretua; Otsailaren 13ko "Herri-jabetzapeko Adierazpideetan doango tokiak
uzteari buruzko Otsailaren 6ko 40/1984 Dekretuaren 3. atala idazkeraz aldatzeari"
buruzko 48/1984 Dekretua; Irailaren 25eko "Eusko Legebiltzarrerako
1984.eko Hauteskundeetan erabili beharreko boto-atabakak, gelatxoak,
boto-txartelak, eskutitz-azalak eta gainontzeko agiripaperak atxikiko zaizkien
eredu ofizialak zehazteko" 204/1986 Dekretua eta Lege honen aurkako
gainontzeko manu guztiak baliogabetuta geratuko dira.