5/1989 Legea, uztailaren 6koa, Urdaibaiko Biosfera-Gebenaldea babestu eta antolatzeri buruzkoa.
1989-07-06Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1989/7/29, 145. zk.; EAO, 2012/3/10, 60. zk.
§
118. 5/1989 LEGEA, UZTAILAREN 6KOA, URDAIBAIKO BIOSFERA-GEBENALDEA BABESTU ETA
ANTOLATZERI BURUZKOA
ZIOEN ADIERAZPENA
Urdaibai Kresal-ibaiaren
ibar-ugaranek, bertako izadi-baliapideen auniztasuna eta berezitasuna direla
eta, balio haundiko izadi-eremua osatzen dute. UNESCO-k 1984. urtean Eusko
Jaurlaritzaren saloz Urdaibai ibarra 'Biosfera-Gebenalde' izendatu izanak,
zientzilariek eremu hori babesteari ematen dioten garrantzia erakusten du.
Geben-alde
hori osatzen duten zatiek elkarrekiko dituzten lotura, eragin eta atxikipenek,
ur-isurialdeaz eta horri datxekon lurraldeaz orohar eta batera arduratu beharra
dakar. Horren arauera, lurralde honek bertako urak Matzaku lur-muturraren eta
Arbolitzko ziertzaren arteko itsasertzera doazeneko isurialde osoa hartzen du,
Urdaibairen ahoa barne. Eremu horretan, berebiziko garrantzia duten eta
hainbestean bere onean dirauten zenbait izadi-erapidetza dautza, horietan
nagusienak ugarana, Kantauri-aldeko artadiaren irozkai den karst-aldea eta
ispazterra direla.
Izadi-erapidetza
horiek berehalako eta bete-beteko babesa behar dute. Halaber, Izadia eta
Izadi-Eskuarteak Zaintzeko Nazioarteko Elkarteak egindako Zaingorako
Mundu-mailako Estrategia-adierazpenaren arauera, arkeoloji aztarnategitzat
aldarrikatutakoak babestu beharreko aldeen artean sartu dira.
Giza
ekintzapideak ere Urdaibai ibarra turismorako eta bigarren egoitzarako
erabiltzearen ondoriozko eraldakuntza sakona direla eta, alde horrek jasaten
duen eragina indartsua izaki, horren garakuntza eta gure izadi-ondare eta
baliapideak elkarri egokitu beharra dago, herriarengan nabari den gero eta
sentiberatasun eta arreta haundiagoak ere, bere aldetik, iraun erazte horretara
behartzen dutela.
Halaber,
eremu horren zabalak eta aunizkotasunak, eta hor Gernika eta Bermeo bezalako
hiri-alde haundiekin batera baserrialde-giro nabarmeneko beste batzuk egoteak,
horien zudu bereziak elkarri egokitu eta eremu horretako ihardunen nolakoa,
horko izadi-baliapideen balioa, lurrez baliatzeko tradizioaren arauerako era
eta hor ekintzapide berriak jartzeko baldintzak errotik ezagutu beharra
dakarte.
Bestalde,
eta abenduaren 18ko 3/1979 Oinarrizko Legez baitetsitako Euskal Herriko
Autonomi Estatutuko 10.31 atalaren arauera, lurraldearen eta ispazterraren
antolaketa Euskal Herriko Autonomi Elkartearen bakarreango aginte da. Halaber,
eta 11.1 a) atalak dioenez, Euskal Herriko Autonomi Elkarteari dagokio
Erresumako Ingurugiro eta Izadi-orekaren alorreko oinarrizko legeak
osabideratzea eta egiteratzea.
1.
Atala - Gaia eta zertakoa
Lege
honek Urdaibaiko Biosfera-Gebenalderako berarizko lege-jaurpideak jartzea du
helburu, horko lurrei, landareei, abereei, bazterraldeei, urei, eguratsari eta
orohar izadi-erapidetza osoari izadiaren, zientziaren, hezkuntzaren,
kulturaren, aise-aldien eta gizarte-ekonomien aldeetatik duen garrantziagatik
bere onean iraun dezan babesa emateko eta bere oneratzen laguntzeko.
2.
Atala - Lurralde-eremua
1.- Urdaibaiko Biosfera-Gebenaldearen lur-eremua
lege honen I Eraskinean mapa-bidez mugatzen da, eta honako hau da:
Ifarraldera:
Matzaku lur-muturretik Arbolitzko ziertzarainokoa, Izaro ugarte barne.
Hegoaldera:
Bizkargitik Oizerainokoa, Ibaizabal eta Oka ibaien isuri-aldeak bereizten
dituenetik zehar.
Ekialdera:
Arbolitzko ziertzatik hasi eta Lagako ibaiaren eta Ea ibaiaren isuri-aldeak
bereizten dituenetik zehar Ere¤oraino, hemendik Bustarrigan gaineraino, eta
isuri-aldeak bereizten dituenetik barrena Nabarnizeraino. Nabarnizetik aurrera,
Lea ibairako uren isuri-aldea bereizten duenari jarraiki, Bizkaiko balkoiraino
eta hemendik Oiz mendiraino.
Mendebaldera:
Matzaku lur muturretik hasi eta Burgoa gailurretik barrena, gailurrik gailur,
Solluberaino. Hemendik, Butroi ibairako uren isuri-aldea bereizten duenari
jarraiki, Errigoititik barrena, Bizkargi mendiraino.
2.- Muga hauek ondoren ematen diren udal-mugarteak
dituzte barne, osorik edo zati baten:
Amorebieta-Echano, Arrieta,
Bermeo, Busturia, Elantxobe, Ere¤o, Errigoiti, Foru, Gauteguiz de Arteaga,
Gernika-Lumo, Ibarranguelua, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka,
Munitibar-Arbazagi Gerrikaitz, Murueta, Muxika, Nabarniz, eta Sukarrieta.
3.
Atala - Berarizko babespeko eremuak
1.- Berezko zernolakoen eretzean, eta horiek
babesteko ekintzak sailkatzeko eta zermugatzeko xedez, honako berarizko
babespeko eremu hauek jartzen dira:
a) Kresal-ibaia.
b) Itsasertza.
c) Kantauri-artadiak.
d) Arkeologi-interesgarritasuneko eremua.
2.- Berarizko babespeko aldeak hartzen duten
lur-eremua lege honen I Eraskinak dakarren mapan zehazten dena da.
3.- Lehen esandako alde horietan dauden lurrak
ezingo dira horien zertakoa edo nolakoa aldatzea ekarri edo babestu nahi den
balioa bera andearazi dezaten baliatze-eratako erabili.
4.- Lege honetan berarizko babespeko aldeetarako
agindutakoa hirigintza-egitamuketaren gainetik nagusi izango da. Lege honetako
erabakiak hirigintza-araupidetzarekin batera ezinekoak izan daitezenean,
azkenengo hauek gai diren ihardutze-sailek bere ariozko aginduz egokituko
dituzte.
5.- Berarizko babespeko aldetzat jo ez arren
Urdaibaiko Biosfera-Gebenaldea osatzen duten lurrak Lege honetako 15. atalean
zehaztutako Erabilkera eta Eraentzarako Artezte-Egitamuan horientzat nahitaez
zehaztu beharko diren erabakien menpe geratuko dira, beti ere Lege hau
indarrean jartzean hirigintza-debekupeko lurretan sailkatuta baldin badaude
behintzat.
4.
Atala - Kresal-ibaiaren eremua
1- Eremu honek ugaranak eta aintziradiek
osatzen duten itsasertz-aldea hartzen du. Alde hau kondarren nolakoa, jarrita
dauden erabiltze-erak eta itsasaldiekiko lotura kontutan izanik banatzen da.
2.- Honako alde hauek bereizten dira
kresal-ibaiaren eremuan:
a) Istil eta aintziradi landaredun edo landare gabekoz osatutako
itsasaldipeko eta itsasaldiez gaindiko aldeak. I Eraskinean PO ikurra daramate.
b) Barradera, erreten edo euste-hormen bidez ur-goaietatik kanpo
utzitako eta istilez eta aintziradiz osatutako itsasaldipeko edo itsasaldiez
gaindiko aldeak. I Eraskinean P1
ikurra daramate.
c) Barradera, erreten edo euste-hormen bidez
ur-goaietatik kanpo utzitako eta hiri-baliapideak daudeneko itsasaldiez
gaindiko aldeak. I Eraskinean P1.1 ikurra daramate.
d) Itsasaldipeko edo itsasaldiez gaindiko
hondar-aldeak. I Eraskinean P2 ikurra daramate.
e) Ibai-uberkako itsasaldipeko aldeak. II Eraskinean C1 ikurra
daramate.
3.- Lege honi dagozkionetako,
- Itsasgoren
batazbesteko norainokoa baino goragoko aldeak itsasaldiez gaindiko eremu direla
joko da,
- Itsasgoren
eta itsasbeheren batazbesteko norainokoen arteko aldeak itsasaldipeko eremu,
eta
- Itsasbeheren
batazbesteko norainokoa baino beheragokoak itsasaldiez beheragoko eremu.
5.
Atala - Ispazter-eremua
Matzaku
lur-muturretik Arbolitzgo ziertzerainoko itsaso eta lehor arteko giroko
itsasertz-aldeak osatzen du, Izaro, Txatxarramendi eta Kanala (San Antonio)
ugarteak barne dituela, eta laugarren atalean zehaztutako aldea salbu. I
eraskinean ispazter-aldeak C2 ikurra darama.
6.
Atala - Kantauri-artadien eremua
Kresal-ibaiaren
bi albotako karbonatozko lur-egituretan hazitako Kantaurialdeko artadiek osatzen
dute; I Eraskinean P3 ikurra daramate.
7.
Atala - Arkeologi interesgarritasuneko eremua
1.- Arkeologi-aztarnategiak edo aztarrenak
daudeneko aldeek osatzen dute arkeologi-interesgarritasuneko eremua; lege
honetako II Eraskinean ematen dira horien zerrendak eta bi moetatakoak
bereizten dira:
a) Aitzulotako aztarnategiak edo aztarrenak.
b) Zerupeango aztarnategiak edo aztarrenak.
2.- Aztarnategi hauek lege honetako I Eraskinean,
aitzuloetako aztarnategiak A ikurrez, eta zerupeango aztarnategiak B ikurrez
adierazten dira, bakoitzari hurrenkera-zenbakia emanez.
8.
Atala - Kresal-ibaiaren eremuan zilegi diren baliatza-erak
a) Kresal-ibaiaren eremuko aldetan orohar honako baliatzeera hauek
izango dira zilegi:
- Inolako
esku-emate edo baimenik behar ez dezaten atseden eta jostabidezkoak, eta bai
esku-ematea edo baimena behar, erabiltze-era horiei artez datxezkienak izan eta
egiteratzeko antolapide finko edo iraunkorrik behar ez dezatenak ere.
- Motorrik
gabeko itsasontziak ibiltzea.
- Indarrean
dauden legepidetan araupetutako maskulu-bilketa eta arrantzua.
- Itsasontziak
lotzea eta legorreratzea.
- Itsasontzientzako
lehendik dauden lotze-gune eta kaiei bere onean eustea eta horiek konpontzea.
- Izadia aztertzeko
eta ikuskatzeko aldi baterako antolapideak.
- Osasunketa-ekintzapidetan
ihardutzeko eta horiek egiteratzeko antolapideak.
b) 4. atalaren 2 b) zatian zermugatutako eremutan, esandakoez gainera
honako hauek ere zilegi izango dira:
- Lege hau indarrean jartzean nekazaritza-baliapidetako alaguneak
eukitzeko lanak egitea, lurra lantzeke alegia.
c) 4. atalaren 2 c) zatian zermugatutako eremuetan, atal horretxen
2.b) zatian esandakoetarako ontzat emandako baliatze-erak izango dira zilegi.
Hor herri-antolapideak jarrita egoteak sortutako eremu horien
berarizko zernalakoak direla eta, horiek haundiagotzeko baimenak eman ahal
izango dira, arauzko baimen eta esku-emateen menpe gelditzen direla.
d) 4. atalaren 2 d) zatian zehaztutako eremuetan, esandako baliatze-erez
gainera honako hauek ere zilegi izango dira:
- Errekaetxe
(Axpe) erreka-ahotik ispazterrra artekoan itsasontzi motordunak ibiltzea.
-
Hondartzetako herri-babeserako eta
osasunketarako antolapidetzak.
-
Hondartzak garbitzeko eta horiei bere onean
eusteko ekintzapideak.
-
Itsas-orbel arreen
bilketa.
e) 4. atalaren 2 e) zatian esandako eremutan, lehen esandako
baliatze-erez gainera honako hauek ere zilegi izango dira:
- Itsasontzi motordunak ibiltzea. Mape
errekaren erreka-ahotik barrena gora egiteko 12. atalean esaten den baimena
nahitaezkoa izango da.
- Karramarro-bidezko
artapeko hondo-garbiketa.
9.
Atala - Itsasertz-eremuan zilegi diren baliatze-erak
- Inolako
esku-emate edo baimenik behar ez dezaten atseden eta jostabidezkoak, eta bai esku-ematea
edo baimena behar, erabiltze-era horiei artez datxezkienak izan, eta
egiteratzeko antolapide finko edo iraunkorrik behar ez dezatenak ere.
- Indarrean
dauden legepideetan araupetutako maskulu-bilketa eta arrantzua.
- Hondartzetako
herri-babeserako eta osasunerako antolapidetzak.
- Hondartzak
garbitzeko eta horiei bere onean eusteko ekintzapideak.
- Itsas-orbel arreen bilketa.
- Izadia aztertzeko eta ikuskatzeko aldi baterako antolapideak.
- Osasunketa-ekintzapideak egiteratzeko eta osabideratzeko
antolapidetzak.
10.
Atala - Kantauri-artadien eremuan zilegi diren baliatze-erak
- Elkartze-bideetatik
kanpo gailu motordunak ibiltzekoa salbu, inolako baimen edo esku-ematerik behar
ez dezaten atseden eta jostabidezkoak.
- Izadia
aztertzeko eta ikuskatzeko antolapideak.
- Basoari bere
onean eusteko eta birbetetzeko oihan-lanak norberetzako egurra ateratzea barne.
Egur-salmenta berariz debekatuta geratzen da.
11.
Atala - Arkeologi-interesgarritasuneko eremuan zilegi diren baliatze-erak
a) Aitzuloetako aztarnategietan ez da inolako baliatze-erarik zilegi
izango, gai den Arduralaritzak ontzat emandakoak salbu.
b) Zerupeango aztarnategietan eta aurkitzen den tokiaren ezaugarriak
kontutan izanik, honako baliatze-era hauek zilegi izango dira:
- Lurra lantzea eta alaguneak eukitzea, lurra 25 zentimetrotik gora
gabe zulatzea barne.
- Alde hauetan eraikuntza eta baso-lan guztiak berariz debekatuta
uztez dira, lege hau indarrean jartzean dauden basoetako egurrak ateratzea salbu.
Egur ateraketa hori motorrezko gailuez baliatu gabe egin beharko da. Zuhaitz-
hondoak kentzeko lanak eta bideak irekitzea ere salbuetsi egiten dira.
c) Hiri-egunetan edo eraikuntzarik dagoeneko tokitako
aztarnategietarako, baita bide-ondotan daudenetarako ere, eta arkeologi aldetik
emankor diren aldeen (I Eraskinean adierazten dira) inguruan 100 metroko
eremuan egindako azpiegitura eta hondalanak egiteko eta ez bestetarako, lan
horretan hasi baino hilabete lehenagotik Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo-Sailari
jakinaraztea nahitaezko izango da. Jakinarazte hori dagokion udalak egin eta
lanen behin-behingo egutegia ere eman beharko du eta, hori, hala behar izanez
gero, lan horiek aztertzeko eta horien zaingoa egiteko.
12.
Atala - Baimen-jaurpideak
Berarizko
babespeko eremuetan ondoren ematen diren lanak egiteko Eusko Jaurlaritzako
inguru-giroko ihardutze-sailaren baimena nahitaezkoa izango da. Hona lanak:
- Izadia
aztertzeko eta ikuskatzeko behin-betiko eta aldi baterako antolapidetzak.
- Osasunketa-ekintzapideak
egiteratzeko eta osabideratzeko antolapidetzak.
- Karramarro-bidezko
artapeko hondo-garbiketa.
- 8. ataleko
c) eta e) idazatietan esandakoak.
13.
Atala - Lehendik egon dauden baliatze-erentzako jaurpideak
1.- Berarizko babespeko eremuetan lehendik egon
daitezen baliatza-erak aizu utzitakotzat joko dira, lege hau indarrean jarri
baino lehen behar bezala legezkotuta egotekotan. Horietan ezingo da
finkatze-lanik, eraikintzak haundiagotzerik edo horien jabego-kenketarako
balioa gehitzekorik egin, bainan bai osasunbideak, apaindurak eta bere onean
eusteak eskatu ditzaten konpotze-lan txikiak.
2.- Aurreko zatian zehaztutako jaurpideak, legeak
xede dituen helburuak lortzeko baliatze-era horiekin jabego-kenketarako
eskubidea erabili ahal izatearen kaltetan gabekoak dira.
14.
Atala - Baliatze-erentzako jaurpideen bahin-behingotasuna
Aurreko
sei ataletan baliatza-erentzat jarritako jaurpideak behin-behingorakoak eta Erabilkera
eta Eraentza-Egitamua indarrean jarri dadin artekoak izango dira; Egitamu hori
lehenengo atalean eta hirugarrenaren hirugarren zatian hurrenez-hurren
agindutako guztizko helburu eta mugei egokituko zaie.
Erabilkera
eta Eraentza-Egitamu horretan berri zilegitzat jotako baliatze-eraren bat edo
batzuk debekatu edo mugatu ahal izango dira, guztizko helburu eta mugak bete
beharrak ekar ditzan behar berrien eretzean. Era berean, legearen babeste-xedea
behar bezala egiteratzeko beharrezkotzat jotzen bada, berarizko babespeko
eremuen mugak ere Erabilkera eta Eraentzarako artezte-Egitamuan haunditu ahal
izango dira.
Izadia
bere oneratzeko edo lehengoratzeko lanetarako beharrezkoak izanez gero,
berarizko babespeko alde horietan erabiltze-era berrietarako ere baimena eman
ahal izango da.
15.
Atala - Erabilkera eta Eraentzaren Artezte-Egitamua
1.- Lege hau aldarrikatu eta gehienera urtebeteko
epearen barruan, Eusko Jaurlaritzako inguru-giroko ihardutze-sailak, lege
honetako lehenengo atalean zehaztutako helburu eta xedetarako eta lur gaineko
eta lurazpiko urak, hauek urak hartzen dituzteneko aldeak barne, bertako
landare-multzoak eta lurraldean ohizko diren erabilkerak babesteari arreta
berezia eginez, Urdaibaiko Geben-aldearen Erabilkera eta Eraentzarako
Artezte-Egitamua egingo du. Halaber, kutsagarri izan daitezkeen ekintzei ere
arreta berezia egingo zaie.
Erabilkera
eta Eraentzarako artezte-Egitamua hilabeterako herri-argipideketara aterako da;
aldi horren ondoren doakien Udalei eta Bizkaiko Foru-Diputazioari entzuteko
beste hilabeteko bat izango da eta gero Eusko Jaurlaritzari eramango zaio,
Zaingo-Batzordeak bere erizpena eman ondoren, hark behin-betiko baitetsi dezan.
2.- Artezte-Egitamu horrek epe-mugarik gabeko
indarraldia izan, eta 10 urteren buruan edo, behar izanez gero, lehenago
birtaiutu beharko da; honako hauek izango ditu barne:
a) Geben-alde honen antolakera eta erabilkeraren guztizko
arteztarauak.
b) Horko izadi-balioak babesteko, berreskuratzeko, zaintzeko, kontu
egiteko eta horiei bere onean eusteko eta lege honetan ohartemandako helburuak
beteko direla bermatzeko behar daitezen eraentza eta ihardutze-arauak.
c) Geben-aldearen eremua baliatze-era eta zertako berezitarako aldetan
banatzea, horientzat babes-maila ezberdinak jarriz, baliatze-era zilegi eta
debekupekoen jaurpideak eta izadi-eskuarteen erabilkerak, eta bai beharrezkoak
izan daitezen hirigintza-arauak ere.
3.- Erabilkera eta Eraentzarako artezte-Egitamua
hirigintza-egitamuketaren gainetik nagusi izango da. Lege honetako erabakiak
hirigintza-araupidetzarekin batera ezinekoak izan daitezenean, azkenengo hauek
gai diren ihardutze-sailek bere ariozko aginduz egokituko dituzte.
4.- Erabilkera eta Eraentzarako artezte-Egitamua biderapenetan
den bitartean, lege hau aldarrikatzean hirigintza-debekupeko lurretan
sailkatutako aldeetan ez da Egitamuaren helburuak aurrera eraman ezineko edo
eraman-gaitz egin ditzakeen ingurua eta inguru horretako biolojia nabarmenki
aldatzea ekarrizko inolako lanik egiterik izango.
Lan
horiek egiteko bide emanezko esku-emate, baimen edo eskubide-emateak Eusko
Jaurlaritzako inguru-giroko ihardutze-sailak aintzin-baimena ematearen menpe
egongo dira; hori gehienera larogeita hamar eguneko epearen barruan gauzatu
beharko da, eta aurreko idazatian esandako gorabeheretakoren batzuk gertatu
daitezenean baino ez da izango ezezkoa.
16.
Atala - Gizarte eta ekonomi Ekintzapideen eta Alor-Egitamuen Antolakidekuntza
eta Egiterapenerako Egitaraua
Bi
urteko epearen barruan gehienera, Eusko Jaurlaritzak lege honetan jartzen den
babeste-helburuarekin bat etor dedin gizarte-ekonomiaren alorreko ekintzapideen
antolakidekuntza eta egiterapenerako egitaraua ontzat emango du. Egitarau hori
horretako gaitasuna duten Arduralaritzek taiutuko dute, eta babeste-helburuei
men eginez eta Eusko Jaurlaritzak baitetsitako Alor-Egitamuen bidez egiteratuko
da. Alor-Egitamu horiek honako alderdi hauek zehaztuko dituzte gutxienez:
a) Geben-aldeko izadi-eskuarteen ustiaketa araupetze-xedezko neurriak.
b) Egon dagoen bizidunen arteko orekari eusteko eta eraentza-lanaren
oinarri izan dadin ikerlan baliagarrirako beharrezko izan daitezen
eraentza-ekintzapideak.
c) Geben-aldeko irakaste-ekintzapideen antolaketa, bisitariek horretaz
ahalik era gehien goza dezaten eta inguruarekiko hezkuntza suztatzeko.
17.
Atala - Babesarekin bateratu daitezkeenak
Herri-Arduralaritza
ezberdinek Urdaibaiko Biosfera-Gebenaldean berenezko dituzten egitekoetan lege
honetan eta hau osabideratzeko baliapideetan esaten denez arituko dira.
18.
Atala - Zaingo-Batzordea
1.- Urdaibaiko
Biosfera-Gebenaldeko Zaingo-Batzordea sortarazten da Eusko Jaurlaritzako
inguru-giroko ihardutze-sailari atxikirik, honako kide hauek osatzen dutela:
- Eusko Legebiltzarraren izeneko batek.
- Euskal Herriko Autonomi Elkarteko
Arduralaritzaren izeneko lau kidek.
- Bizkaiko Foru-Diputazioaren izeneko hiru kidek.
- Doakien Udalbatzarren izeneko
hiru kidek.
- Erresuma-Arduralaritzen izeneko
kide batek.
- Euskal Herriko Unibertsitatearen
izeneko kide batek.
- UNESCOren "Gizakia eta Biosfera"
egitarauaren izeneko kide batek.
- Geben-aldearen azterkuntza eta babeste-lanetan
izen onaren jabe den Geben-aldearen eremuko ekologi zale eta gauzei bere onean
eustearen aldeko elkarteen izeneko kide batek.
- Inguru-giroaren azterkuntzan eta
babeste-lanetan jokabide garbia egiaztatuta utzi duten Euskadiko Elkarteen
izeneko bi kidek.
- Geben-aldeko Artezkari arduradunak.
Zaingo-Batzordeko Lehendakaria, horko
kideen artetik, inguru-giroko ihardutze-sailaren saloz, Jaurlaritzak izendatuko
du, araudi-bidez zehaztu dedin eran.
2.- Zaingo-Batzordearen egoitza
Urdaibai-ibarraren mugartean egongo da.
3.- Zaingo-Batzordeak honako egiteko eta ihardun
hauek izango ditu:
a) Jarritako helburuak bete daitezenari arreta egitea, eta Ondarearen,
Gebenaldeko zerbitzuez baliatzeagatikako diru-sarreren edo ezein moetako
Erakunde eta norbanakoek Zaingo-Batzordeari eman diezaizkiotenen arduralaritza.
b) Ekintzapideei, diruegitamuei eta emaitzei buruzko urtean-urteko
Txostena ontzat eman eta Zaingo-Batzordeko kide diren Herri-Arduralaritza
guztiei eskuratzea.
c) Gebenaldeko balioak eta berarizko zernolakoak era eraginkorrez
babesteko arauak suztatu eta saloak egin, eta horretarako onuragarri eritzitako
izapide guztiak egitea.
d) Erabilkera eta Eraentzaren Artezte-Egitamuari eta horren
birtaiuketari buruzko erizpenak eman eta bete daitezenari arreta egitea, eta
orobat Ekintzapideen Antolakidekuntza eta Egiterapenpen-Egitarauarekin eta
Alor-Egitamuekin ere.
e) Alor-egitamuak egiteratu daitezen indar egitea.
f) Hiri-Antolaketarako Egitamuei eta tokiarekiko eragina izan dezaten
alor-egitamu edo ekintza-egitamu guztiei buruzko erizpenak ematea.
g) Egin nahi daitezen ikerketa-lanen egitasmoei buruzko erizpenak
ematea.
h) Berarizko babespeko eremutako eraikuntza-lanei eta lurrez
baliatzeko erei, eta bertan egin nahi daitezen izadi-eskuarteen ustiaketei
buruzko erizpenak ematea, eta bai Geben-aldearen gainontzeko aldeei buruzkoak
ere, Erabilkera eta Eraentzaren Artezte-Egitamuak hori agindu dezanetan.
Txostenak egitean, Zaingo-Batzordeko kideen bi herenak aurkeztutako
egitasmoaren aurka azalduko balira, Lehendakariak egitasmo hori, berriro
aztertzeko, jatorrizko tokira itzuliko du atzera.
i) Batzorde Iraunkoarri komenigarri eritzitako egiteko guztietako
eskua ematea. Nolanahi ere, b), d) eta h) zatietako egitekoak inoren esku utzi
ezinekoak izango dira.
j) Bere antolakuntza eta ihardutze-araudia ontzat ematea eta
aldatzea, Zaingo-Batzordearen ihardutze-egitura hor finkatuko dela.
19.
Atala - Batzorde Iraunkorra
Zaingo-Batzordearen barruan horren
menpeko Batzorde Iraunkorra eratuko da, Zaingo-Batzordeko Lehendakaria bera
Lehendakari duela; honako kide hauek osatuko dute gainera:
- Euskal Herriko Autonomi Elkarteko
Arduralaritzaren izeneko bik.
- Bizkaiko Foru-Diputazioaren izeneko batek.
- Udalbatzarren izeneko batek.
- Zaingo-Batzordeko partaide diren gainontzeko
erakunde eta izaikien izeneko batek.
- Gebenaldeko Artezkari-Arduradunak.
20.
Atala - Artezkari-Arduraduna
1.- Zaingo-Batzordeak izendatutako
Artezkari-Arduradun batek izango du bere gain Urdaibaiko Biosfera-Gebenaldearen
arduralaritza.
2.- Gebenaldeko Artezkari-Arduradunaren
lan-aldien eta elkartuezinen jaurpideak Zaingo-Batzordeak jarriko ditu, eta bai
horren egitekoak zehaztuko ere.
21.
Atala - Diruzko baliapideak
Horko
partaide diren Arduralaritzek erantzungo diete, bere diruegitamuen pentzutan,
Gebenalde honen behar bezalako eraentzarako beharrezko izan daitezen gastuei.
Zaingo-Batzordeak
diru-iturri hauek izango ditu:
a) Euskadiko Autonomi Elkarteko Arduralaritzen Diruegitamu Nagusietan
horretarako izendatu daitezen diru-atalak.
b) Herri nahiz norbanako-alorretako erakundeegandikako eta
norbanakoegandikako eskuraketak eta dirulaguntzak.
c) Gebenaldeko zerbitzuak erabiltzeko Erabilkera eta Eraentzaren Artezte-Egitamuan
edo alor-egitamutan agindutako eran egin daitezen esku-emateen eta eman
daitezen baimenen ondorioz lortu daitezen guztiak.
22.
Atala - Toki-Erakundeen Partzuergoa
Urdaibaiko
Biosfera-Gebenaldearen mugartean dauden Udaletako Udalbatzarrek bestek baino
lehenagoko eskubidea izango dute Erabilkera eta Eraentzaren Artezte-Egitamuan
eta alor-Egitamutan ohartemandako jendearentzako zerbitzuak antolatzeko eta
erabiltzeko esku-emate eta baimenetarako.
23.
Atala - Prezio berean eta atzera-indarrez jabetzeko eskubidea
1.- Berarizko babespeko eremutan dautzan lurrei
buruzko ogasun eta eskubideen diru-ordainezko jabego-aldaketa guztietan prezio
berean eta atzera-indarrez jabetzeko eskubideaz baliatu ahal izango da Autonomi
Elkarteko Arduralaritza eta, honen ezean, Bizkaiko Foru-Diputazioa, eta Foruzko
Ihardutze-saila eskubideaz baliatuko ez balitz, doakien Udalek izango dute
horiek gauzatzeko aukera.
2- Aurreko lerroaldian esandako prezio berean
eta atzera-indarrez jabetzeko eskubideaz baliatzea honako era honetan egingo
da:
a) Jabegoa uzten duenak jabegoa utzi nahia eta uzte horren zernolakoak
Autonomi Elkarteko Arduralaritzari sendeste- indarrez jakinarazi beharko
dizkio, jabe berria nor izango den eta horren nortasun-xehapenak ere erasoz.
b) Esandako Arduralaritzek osoko eta sendeste-indarreko adierazpen
hori hartu eta 60 egutegi-eguneko epearen barruan prezio berean jabetzeko
eskubideaz baliatzen ez badira, eskubide hori baliorik gabe geldituko da.
c) Jakinerazterik ezean, adierazpenak akatsak izatea edo osoa ez
izatea, edo jabeko-aldaketa prezio berean jabetzeko eskubidea indargabetu baino
lehen edo adierazitakoaz bestela egitea gertatuz gero, lehen esandako
Arduralaritzek atzera-indarrez jabetzeko eskubideaz baliatu ahal izango dira.
Eskubide
horretaz baliatzea, jabe berriak Arduralaritza horiei nolanahi ere
eskribau-agiriaren sendeste-indarreko aldakia eskuratuz jabego-aldaketaren
funtsezko xehapenak jakin erazteko egin beharko dien adierazpena hartu
dezatenetik hasi eta ondorengo 6 hilabeteren barruan egin beharko da.
Jabe
berriak aurreko lerroaldian esandako adierazpena jabego-aldaketa
eskribau-agiriz egindako egunaren ondorengo 30 egutegi-egunen barruan agiri
horren baimendutako sendeste-indarreko aldakia eskuratuz egin beharko du.
Egindako
jabego-aldaketa jakin erazi beharrari huts egitea gertatuz gero, esandako
Arduralaritzak, jabego-aldaketa benetan egin dela beste ezein bidetatik jakin
dezaten unetik bertatik atzera-indarreko jabetze-eskubideaz atal honen lehen
zatian esandako era berean baliatu ahal izango dira.
3.- Eskribau eta Onibar-Erroldelariek, bere
ahalmenez baliatuz, uko egingo diote atal honen lehenengo zatian esandako
lurrekiko jabego-agiriak eskribau-agiriz sendesteari eta Onibar-Erroldean erasotzeari
atal honen 2a) eta 2c) txataletan hurrenez-hurren ohartemandako adierazpenak
behar bezala egin direla egiaztatu ez dakienean.
24.
Atala - Herri-baliagarritasuna eta gizarte-zudua
Lege
honetan berarizko babespeko eremuei eta Erabilkera eta Eraentzarako
artezte-Egitamuan finka daitezenei buruzkoetarako jartzen diren jaurpideek,
horien eraginpeko ogasunak eta eskubideak herri-baliagarritasundun eta
gizarte-zuduzkoetan sartzea dakar, jabegoa kentzeko ahalmenaz bidezkoa eta
babeste-xedetarako beharrezkoa izan dadinean baliatzeko.
Ahalmen
horiek horretako gaitasuna izan dezaten Eusko Jaurlaritzako Sailek erabiliko
dute eta, hauen ezean, Bizkaiko Foru-Diputazioak, eta Foruzko Ihardutze-saila
ahalmenaz baliatuko ez balitz, doakien Udalek izango dute horiek gauzatzeko
aukera.
25.
Atala - Kalte-sariak
Lege
honetan egindako eratxikipenek eta mugapenek ez dute kalte-ordainetarako
eskubiderik sortaraziko, horien eraginpeko lurrez benetan baliatzearekin edo
horiek ustiatzearekin elkartu ezinekoak gertatu ezik, orduan hirigintza-legeen
arauera zehaztutako kalte-ordaina eman beharko bait da.
26.
Atala - Zigor-jaurpideak
1- Lege honetako manuekiko hogenak
lege-hauspentzat joko dira, eta errudunari lege honetan agindutakoaren edo
horren ezean 1958.eko uztailaren 17ko Arduralaritzabide-Legean
ohartemandakoaren arauerako zigorrak jartzea ekarriko dute.
2- Bidezko izan daitezen zigorrez gainera,
hauspen-egileak andeatutako aldea lehen zegoenez uztera behartu ahal izango
dira; hori ezinezkoa gertatuz gero, egindako ondamen edo ekarritako
galeregatikako kalte-saria ordaindu beharko dute.
27.
Atala - Hauspen-moetak
Hauspenak
oso larritan, larritan eta arinetan sailkatzen dira.
a) Berarizko babespeko eremuetako bakoitzean zilegi diren
erabiltze-eren jaurpideei datxezkien arauak edo Erabilkera eta Eraentzarako
artezte-Egitamuan finkatzen direnak hautsiz, babespeko baliapide edo ogasunari
bueltarik gabeko eta konpondu ezineko kalteak egiten diotenak joko dira hauspen
oso larritzat.
b) Berarizko babespeko eremuetako bakoitzean zilegi diren
erabiltze-eren jaurpideei datxezkien arauak edo Erabilkera eta Eraentzarako
artezte-Egitamuan finkatzen direnak zilegitzat jo gabeko baliatze-erak jarriz
edo antolatuz egindako hauspenak joko dira larritzat.
c) Aurreko idazatietan oharteman gabeko beste hauspen guztiak joko
dira arintzat.
28.
Atala - Erantzunbeharra eta zigorrak
1- Zilegi ez diren baliatze-eretan, eta zilegi
direla ere behar duten esku-emate edo baiemenik gabe edo horien manu-txatalek diotena
lege honetan jarritako mugak gainditzeko eran hautsiz egiteratzen direnetan
ekintzapide-baimenduna zigortuko da eta, hala badagokio, lanak egindituen
enpresaria eta lanen artezkari teknikaria.
2- Edukiz oso hauspen larri edo hauspen larri
nabarmenak izan daitezen esku-emate edo baimenen baten babespeko kasutan, hala
gertatu izanez gero baliatze-era edo ekintzapide horren aldeko erizpena eman
duen gaitasun-tituloduna eta teknikariek hauspen bat zegoelako edo
ohartemandako erabiltze-jaurpideak betetzen ez zirelako emandako ezezko
erizpenaren aurka baimena emateko bideak egin zituzten herri-kargudun edo
agintari guztiak ere zigortuko dira.
3- Hauspen baten eta horren ondorioz norbanako
bereziei jarritako zigorrak elkarrekiko atxikipenik gabekoak izango dira.
4- Zigorrak jartzeko gai izango diren
agintariak eta zigor horien gehienezko zenbatekoak honako hauek izango dira:
a) Inguru-giroko alorraren ardura duen Sailburua:
- Hauspen arinegatik, 250.000 pezetarainoko
isuna.
- Hauspen larriegatik, 250.001 eta 15.000.000 pezeten arteko isuna.
b) Jaurlaritzak:
- Oso hauspen larriegatik, 15.000.001 eta 50.000.000 peseten arteko
isuna.
5- Bai isunak bai bidezko izan daitezen
kalte-ordainak, arduralaritzazko estutze-bidez kendu ahal izango dira.
6.- Lege honetan jarritako isunen zenbatekoak,
bezeroen prezioen erakuskariari jarraiki, urtero eta beste gabe eguneratuko
dira; erakuskari hori aurreko urteko isunaren zenbatekoari ezarriko zaio.
7.- Hauspenetik ateratako irabazia dagokion isuna
baino haundiagoa izanez gero, isunaren zenbatekoa ateratako irabaziaren pareko
egin arte haundituko da.
29.
Atala - Aldiaz indargabetzea
1- Lege honetan ohartemandako
arduralaritza-alorreko hauspenak indargabetuta geratzearekikoan honela izango
dira kontutan
a) Hauspen arinak, hauspena egin zen egunetik hasi eta 6 hilabete
igarotzetik aurrera geratuko dira indargabetuta.
b) Hauspen larriak, hauspena egin zen egunetik hasi eta 5 urte
igarotzetik aurrera geratuko dira indargabetuta.
c) Oso hauspen larriak, hauspena egin zen egunetik hasi eta 10 urte
igarotzetik aurrera geratuko dira indargabetuta.
2.- Urdaibaiko Biosfera berariz babesteko lege
honetan agindutakoa hautsiz egin daitezen eraikuntza eta lurraz baliatzeko
lanek ez dute indargabetzeko eperik izango.
3- Indargabetze-aldia epailaritza nahiz
arduralaritza-zigorpideei ekin dakienean eten egingo da, eta ordurarteko aldia
baliagabetu, bide hoiek epailaritza edo arduralaritza-zigorrik gabe burutu edo
zigorpideak sei hilabetik gora geldi egonez gero berriz kontatzen hasteko.
30.
Atala - Ekintzaren agirikotasuna
Arduralaritza-sailei
eta arduralaritza-auzipideen agintemendeko Epaitegiei lege honetan ematen diren
arauak bete daitezela eskatzeko ekintza agirikoa izango da.
Erabaki
Gehigarriak
Lehenengoa
Lege
honen gai den mugartean aginpidea izan dezaten herri-arduralaritzek bere arteko
harremanak elkarri argipideak eman beharrari eta bere arteko lankidetzari,
antolakidekuntzari eta begiruneari egokituko dizkiete.
Bigarrena
Jaurlaritzak
18 hilabeteren barruan egin beharko du berarizko babespeko eremuen
muga-zehaztapena.
Azken
Erabakiak
Lehenengoa
Lege
hau osabideratzeko eta egiteratzeko araudi-bidezko manuak emateko eskua ematen
zaio Jaurlaritzari.
Bigarrena
Lege
hau indarrean jarri ondorengo 6 hilabeteren barruan eratuko da Geben-aldeko
Zaingo-Batzordea.
Hirugarrena
Lege
hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin egunaren
biharamonean jarriko da indarrean.
Lege honek hartzen duen eremuaren inguru-zehaztapena
Ahalik eta azkarren babestu beharreko aldeen
mapa-bidezko zehaztapena