5/1988 Legea, otsailaren 19koa, Soin-Kulturarena eta Kirolarena.
1988-02-19Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1988/3/17, 54. zk.; EAO, 2012/3/13, 62. zk.
Indargabetua: 1988-07-14
§
101. 5/1988 LEGEA, OTSAILAREN 19KOA, SOIN-KULTURARENA ETA KIROLARENA
I.- Autonomia-Estatutoaren
10.36 atalak dioenaren arauera, Euskal Herriko Autonomia-Elkartea bakarreango
agintearen jabe da kirolaren alorrean.
Bestalde,
soin-ekintzapideak eta kirolak gizakien garakuntza oso eta egokirako,
bizitze-maila hobetzeko, aise eta atseden-aldiaz ongi baliatzeko eta, azken
batean, herrien kultura gauzatzeko duten berebiziko garrantzia egunean-egunean
nabarmenago agertu, eta guztiek ontzat ematen dute. Europako Kontseiluaren
Europako Kirolarekiko Agirian, UNESCO-ren Soin-Hezkuntza eta Kirolarekiko
Nazioarteko Agirian eta Konstituzio askotan, hona nola, Erresumako
1978garreneko Konstituzioaren 43. atalean, herri-agintaritzek, herritarrek
iadanik inork zalantzan jartzen duen eskubide bat, hots, guztiek duten
soin-kulturarako eta kirolerako eskubidea egiteratu ahal dezaten komenigarri
gerta daitezen guztiak agindu behar dituztela jotzea ez da, beraz, zori hutsez
gertatzen.
Lege hau horretarakoxe, gure
Autonomia-Estatutoko bakarreango agintepide bat egiteratzeko eta, aldi berean,
Estatutoak berak bere 9. atalean euskal herri-agintaritzei egiten dien manua
betetzeko ematen da.
Horren edukiaren adierazpena egiteari
ekin baino lehen, ordea, zera esatea komeni da: Soinhezkuntza eta kirola, bere
izakera dela eta, herri-agintariek suztatu beharreko ekintzapide direla ere,
horietarako arioa ezin zaie herritarrei eskuetatik kendu eta, horretan
nolanahiko gehiegizko eskuhartzeak eta ihardutze-arau zorrotzak eta zehatzak
jartzezko joera guztiak zentzurik gabekoak lirateke.
Aburupidetzan "Esparru-Legeak"
deitu izan zaienetako bat dugu beraz aurrean, horren xede bakarra, azken baten,
erapide zabal eta egokikorra antolatzea bait-da gero, nahitaezko aldakuntzak
egin eta unean-uneko egoerari egokituz, kirola suztatzeko, gara-arazteko,
hobetzeko eta kirolari eta kirolzaleei babesa emateko bata bestearen ondorengo
egitamuak eta egitarauak egin eta erabakiak hartu ahal izateko. Eta alde
horretatik, gure Euskal Herrian bertako herritarrek kirolerako eta
soin-kulturarako duten eskubide hori bermatzeko eta egiteratzeko eginbeharra
erabat norbere gain hartzen denaren lekuko izatea du xede Lege hau emateak.
II.- Horregatik,
I Izenburuak, 3. atalean egiten den oinarrizko aldarrikapenetik abiatuta, lortu
nahi diren helburuak (4. atala) eta euskal herri-agintaritzen ihardunaren zegun
izango diren oinarrizko irizpideak (5. atala) dakartza. Eta horretan Legea,
argi eta garbi, herritarrek eurek kirolaren erakuntzan, garakuntzan eta
eraentzan eskuhartu dezatenaren alde dago. Legeak bi ardatz nagusi ditu:
batetik soin-hezkuntza eta kirola ez dira demarako ez bestetarako gorde eta
horietara mugatzen direnak, gizaki guztien garakuntzarako bide direnez
hezkuntzaren eta kulturaren alorrean sartzen direnak baino eta, bestetik,
kirol-bazkunak eta kirolzaleen partzuergoa, kirola suztatzezko eta antolatzezko
ezein politikabidek arrakasta izateko nahitaezko tresna gertatzen bait dira.
III.- Legearen
II Izenburuak, lehen esandako helburuak lortzeko arduralaritza-ihardunaren
esparrua jartzeko oinarrizko neurriak ditu berebaitan. Eta hau da, hain zuzen,
Legearen izakera, gero unean-unean eta demokrazia-bidez egindako aukeretatik
abiatuz Legeak berak haietara joarazten duen horretzazko egitamu, egitarau eta
egiteratze-manuen bidez osatu beharko den esparru nagusi izate hori
nabarmentzen deneko tokia. Izakera bereko beste ezein legetan bestelako xede
guztiak teknikaren aldetik lortzen zailak izateaz gainera desegokiak gertatzen
badira, are gehiago hain naroa, ugaria, oldarkoia eta aunizkuna den kirolarren
alorrean, giza-jakintzaren eta ihardunaren askotariko sailak biltzen ditu eta.
Hala ere, bata bestearen ondorengo
politikabide eta ihardutze-egitarau berezien esparru izango den hori
antolatzerakoan legea zehatza da: Kirolarentzako eta kirolzaleentzako aitorpena
eta berarizko jokaera eta, hori, baterakundetan sartuta egon ez eta
lehiaketetan eskuhartu ez dezanarren; haurrei, gazteei, ermaindunei eta
zaharrei berarizko arreta egitea eta, bide berean, eskola-adineko
soin-hezkuntzarekiko eta kirol-ihardunarekiko lehentasunezko ardura; mediku eta
osasunketa-babesa eta sorozpena, kirol-ekintzek bere-baitan dituzten arriskuei
erantzun dakienaren eskea eta, azken batean, kirolzaleen osasunaren hobekuntza,
horra hor Legeak iadanik Kirolaren Europako Agiriko gomendioei atxikiz egiten
dituen manuetako batzuk.
Horrekin batean, eta xede horien
zerbitzurako lanabes gisa, Legeak, Soin-Hezkuntzarako Erakundearen aribidea
suztatuz hasi, eta hezkuntza eta ikerketa-egitarauarekin jarraituz
soin-ekintzapideari eta kirolari datxezkon enpresaritza-ekintzapidezko sail zabal
baten iharduna araupetu eta horiei arta egin beharrerainokoak ohartematen ditu,
ekintzapide horiek kirolzaleen eskubideak ahalik eta ondoen aldezteko
beharrezkoak izan daitezen baldintzen menpe jarriz.
Halaber, eta esandako irizpide horiekiko inolako
aitzitasunik gabe, Legeak "goi-mailakoa" deitu ohi zaion kirola
suztatzeko erapidetza bat jartzeari komenigarri eritzi dio eta hori, hain
zuzen, honek egiaztatuta dagoenez gizartearen baitango kirol-iharduna
indartzeko eta bultzatzeko duen eraginari begira.
Eta, Izenburu honi dagozkionak bukatzeko,
Legeak funtsezko alderdia den kirol-azpiegiturari heltzen dio.
Barne-egokitasunezko eta eginkortasunaren aldetikako zio nabarmenegatik
lurralde-antolaketarako orohar ohartemandako teknikabide eta egiterapideez
baliatuz, lurraldearen eta kirolaren aldetik neurrizkoa eta neurri egoki baten
erabili dadina izan, eta horretxegatik diruaren aldetik egingarri eta emankor
izan dadin behar adinako azpiegitura lortu nahia, Kirolaren Europako Agiriak
berebaitan duen aholkuaren arauera.
IV.- Legearen
III Izenburuak kirolaren Euskal Herriko antolakuntza-egiturari datxezkon
guztiak ditu gai, dagokionean iadanik indarrean dauden arauak onartu eta lehen
esandako oinarrizko irizpideei dagozkien berri batzuk sartuz.
Alde horretatik, kirol-bazkunak
sortarazteko era berria aipatu daiteke, aldezaurreko nolanahiko
arduralaritza-baitespen edo erizpenen beharra kendu egiten bait-da,
elkartze-askatasunerako Konstituziotikako eskubidearen ahalik eta
eragin-kortasunik haundiena bermatuz. Kirol-Baterakundeentzat, alderantziz,
lehengo jaurpideei eutsi eta, are gehiago, Jaurlaritzari unean-unean
Baterakunde baten sorburu izan daitekeen berarizko kirol-moeta bat osa dezaten
ihardunak zehazteko eskua ematen zaio eta, hori, Konstituzioarekiko
epai-aburupidetzaren arauera Legeak Baterakundeei arduralaritza-alorreko
herri-egitekoak ematen dizkiela jotzen delako.
Hala ere, Legeak Lurraldeetako eta Euskal
Kirol-Baterakundeen egitekoa eta garrantzia indartu egiten ditu, bakoitzak bere
kirol-moeta suztatzen, antolatzen eta araupetzen, diru-laguntzak jartzerakoan
eta horiekiko zaingoa egiterakoan eta egitamu, egitarau eta manu orokorrak
tajutzen eskuhartu eta horrelakoetan aurrera-eragile direnez; beste aldetik,
Lurralde-Baterakundeek Euskal Baterakundetan eta horiek Autonomia-Elkartea
baino goragoko mailakotan izango duten heineango ordezkotzaren jaurpideak,
eraentza-gardentasuna eta kirolzale guztiak, kirolzale izatea Legeak berebaitan
duen neurri zabalean hartuta haietan sartzea erraztu dezaten neurriak hartzea
jarriz, demokraziazko barne-egitura eskatzen die.
Halaber, eta Legearen sorburu diren
oinarrizko irizpideak hobeki egiteratzeko xedez, lehiaketa ofizialetan
eskuhartu ohi ez dutenarren, hartu daitezen indartze, hazkuntza eta babes-neurrien
baliatzaile eta lehenengo baliatzaile izan behar duten kirolzaleak bertan sartu
eta bere buruak antolatu ditzateneko tajuzko bide egokikor izan ahal dezaten
Kirol-Elkarte deritzenak geroan sortarazteko bideak egiten dira.
V.- Legearen
IV Izenburuan aginte-jaurpideak jartzen dira, Autonomia-Estatutoan eta
"Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta Kondaira-Lurraldeetako Foruzko
Ihardutze-Sailen arteko harremanen" Azaroaren 25eko 27/1983 Legean Euskal
Herriko Autonomia-Elkarterako jarritako jarraipideak oinarri direla.
Lege honetan, Estatutoan eta Lege honetan
egin eta horiei datxekiela Kirol-Baterakundeak horren antzera egiteratzea
ekarri duen Egitura-ereduari men egiten zaio, agintepide-banaketarako, eta
haiei darizkielako hain xuxen, "gure Herriaren gizarte, ekonomia eta
politika-bilakakuntza bera dela eta egokiak ez izatea gerta daitekeen
egitamuketa egokikaitz eta zurrunik eza" berma dezaten eta
toki-burujabetza eta Kondaira-Lurraldeena benetakoak izan ahal daitezeneko bide
diren irizpideak finkatuz.
Eta horretarakoxe, bai Euskal Herriko
Herri-Arduralaritzen ihardunen arteko elkar-egokitasuna eta lankidetza hobeki
zehazteko, bai kirolzaleek bertan bere ordezkotza izan dezateneko erakundeen
bidez kirol-politika tajutzen eta aurrera eramaten eskuhartu dezaten
sortarazten da, hain xuxen, Kirolaren Euskal Kontseilua, aholkuak eta
argipideak emateko eta eztabaidaketarako eta jarraibide egiteko goreneko
ihardutze-sail gisa.
VI.- Azkenik,
Legea, bere V Izenburuan, zigor-jaurpideei buruzko guztiez ari da, eta hori bi
aldetatik: bazkun eta baterakunde-egituren euren bidez egiteratu eta
Kirol-Araupidetzaren Euskal Batzordea arduralaritza-alorreko erpin duen
kirol-araupidetzaren jaurpideen aldetik, eta Legearen manuak eta Legea
egiteratzeko arauak ez betetzezko arduralaritza-hauspenen jaurpideen aldetik.
Bi alderdi horiek, eta are gehiago hartaz
ari gareneko ekintzapideak duenaren adinako moeta-ugaritasunaren ondoriozko
berarizkotasunak direnak direla, gero araudibidez osabideratu beharko direnarren,
Legeak, bi alderdi horietako zigor-jaurpideak erabat zehazteko oinarri izango
diren funtsezko eta ezinbesteko alderdiak finkatu, eta behar den neurrian
betetzen du legezkotasunaren oinarri-araua.
I IZENBURUA
LEGEAREN
ERABILTZE-EREMUA ETA FUNTSEZKO OINARRI-ARAUAK
1. Atala
Lege honek Euskal Herrian kirola eta
soin-kultura antolatzea du helburu.
2. Atala
Kirola eta soin-kultura gizakiaren osoko
gai-kuntzarako eta garakuntzarako, bizitze-maila eta gizarte-ongundea hobetzeko
lagungarri den guztien zuduzko ekintzapidetako bat dira.
3. Atala
Soin-kultura eta kirola ezagutzeko eta
horietan aritzeko eskubidea bermatzen zaie Euskal Herriko herritarrei.
4. Atala
Euskal herri-agintaritzek bere
agintepideen eremuan soin eta kirol-ekintzapidetarako eskubidearen egiterapena
bermatuko dute, honako hauen bidez:
a) Soin-hezkuntza eta
kirol-iharduna Euskal Herriko hezkuntza-erapidetzan sartuz.
b) Kirol-elkarteak suztatuz.
c) Kirol-iharduna euskal gizarte
osoan indartzeko egitarauak tajutuz eta aurrera eramanaz.
d) Talde berezientzako egitarauak
egiteratuz.
e) Kirol-demak suztatuz eta
horietako egitamuketa eginaz.
f) Goi-mailako kirolak suztatuz.
g) Kirol-ihardunaren eta
soin-hezkuntzaren galga eta ontasun-maila hobetzeko lagungarri izan daitezen
zientziazko ikerketari eta teknikabideak ezagutarazteari indar eman, eta
horretarako berariz gertatutakoak gaituz.
h) Kirolzaleen segurantza eta
osasuna bermatu eta horien gorputz-egoera hobetzeko bide izan dadin
medikutza-sorozpenerako eta osasuntza-artarako erapidetza antolatuz.
i) Kirolean ihardun ahal
izateko, eta ihardun horrek inorentzako arriskua sor dezan guztietan,
kirol-taldearen, kirolzaleen, eratzaileen eta, hala behar izanez gero,
antolapide-baimenduna eratzailea bera izango ez balitz, baimendun horren
herrilege-alorreko erantzukizuna gerizatu dezan itunea eskatuz.
j) Kirola eta kirolzaleak
gehiegikeriazko politika, merkataritza edo ekonomia-xedez erabili daitezenekoak
eta, drogaz baliatzea barne, gizatasunaren aurkako jokabideetatik babesteko
beharrezkoak izan daitezen neurriak hartuz.
k) Euskal Herrian behar adinako
eta arrazoi-arauz banatutako kirol-antolapideen sare baten egitamuketa eta
suztapena, gorputz-hezkuntzari eta kirolari eratxikitako antolapide eta gai
guztiak daitekeen erarik onenean erabili daitezen ahaleginduz.
l) Izadi-giroaz soin eta
kirol-ekintzetarako era egokian baliatuz.
5. Atala
Euskal herri-agintaritzak bere ihardunean
honako oinarri-irizpide hauei jarraiki arituko dira:
1.- Soin-hezkuntza
eta kirola Lege honek jartzen duen esparruaren barruan bultzatzera eta
egiteratzera jo dezaten gizarte-ario guztien onarpena eta suztapena.
2.- Kirolaren
erakuntza-egiturak onartu eta horiei babesa ematea, horien demokraziazko
oinarri-irizpideen arauerako eraentzarako eta ihardunerako burujabetza
bermatuz.
3.- Bazkuneko
kide diren kirolzaleak bere ordezkotza duten erakundeen bidez kirolaren
suztapenerako ekintza eta egitarauen egitamuketan eta tajuketan partzuer
izatea.
4.- Oinarri-irizpide
eta goi-helburu olinpiarrak egiteratu, eta indarkeriarik gabeko kirol-iharduna
lortzea.
5.- Herri-laguntza
behar dezaten guztien beharrentzako eta eskeentzako arreta berezia,
soin-kulturararen eta kirolaren suztapenerako guztiek baldintza eta aukera
berdinak izatea benetakoa izan dadin.
6.- Kirola
gure kultura osatzen duten alderdietako bat delako aitorpena.
7.- Bertako
kirol-moetak birreskuratzea, horiei eustea eta aurrera eragitea.
8.- Euskal
kirolak erresuma eta nazioarte-mailan zabaldu daitezen laguntza ematea".
6. Atala
Aurreko ataletan agindutakoaren arauera,
Euskal Herriko Herri-Arduralaritzek honako ahalmen hauek dituzte:
a) Unean-unean kirola bere maila
berezitan suztatzeko eta aurrera eramateko artezpideak ematekoa.
b) Kirol eta soin-kulturak Lege
hau osabideratuz eta horrekiko egokitasunez behar bezala antolatzeko
beharrezkoak izan daitezen arauak baitestekoa.
c) Berenez nahiz lege-erapidetzan
ohartemandako eratan, Lege honetan agindutakoaren arauera beretzakotutako zerbitzuen
eraentza egitekoa.
d) Norbanakoei,
soin-ekintzapideari eta kirol-irakaskuntzari buruzko kirol-ihardunak eta
zerbitzugintza egiteratzeko gaitasuna eman diezaieten horretarako
arduralaritza-baimenak eta eskubideak ematekoa.
e) Lege honetan jarritako era eta
neurritan ikuskaketa egin eta zigorrak jartzekoa.
f) Baterakundeentzako eta
gainontzeko Kirol-Erakundeentzako laguntza eta dirubideerak erabakitzekoa,
horiek benetan baimen-araupidetzan esandako helburuetarako erabili daitezenari
arta egiteko zaingo-bideak jarriz.
g) Autonomia-Elkartean egin
daitezen kirol-lehiaketetarako baimena eman eta, hala egokituz gero, horiek
eratzekoa, Euskal Herriko Baterakundeei dagozkien agintepideen kaltetan gabe.
h) Lege honetan esandako
oinarri-irizpideak eta helburuak benetan betetzen direla segurtatzeko
beharrezkoak izan daitezen neurri guztiak hartzekoa.
7. Atala
Kirolaren Euskal Herriango
agintaritza-alorreko erakuntzak erdikoikeriarik eza, barne-egokitasuna eta
Autonomia-Elkarteko Arduralaritzetako bakoitzak bere aginpideak eginkortasunez
egiteratzea, eta kirol-bazkunen, elkarteen eta baterakundeen eta herri nahiz
norbanako-alorreko gainontzeko erakunde guztien partzuergoa eta lankidetza ditu
bere oinarrizko irizpide.
II IZENBURUA
SUZTAPENAZ ETA
ANTOLAKETAZ
I ATALBURUA
8. Atala
1.- Kirol-moetaren
baten ihardun dezana joko da kirolzale dela, baterakunderen baten sartuta egon
ez edo dematan eskuhartu ez dezanarren.
2.- Hala
ere, kirola suztatzeko eta indartzeko egitarauak eraginkorragoak izan daitezen
eta kirolzaleei sorozpide eta babespide hobeak emateko, soin-ekintzapidean eta
kirolean ari daitezen guztiak Lege honen gai diren erakunde-egituretan sartzea
bultzatu, eta horretarako bideak erraztu egingo dira.
9. Atala
Soin-kulturaren eta kirolaren suztapenean
haurrei, gazteei, ermaindunei eta zaharrei berarizko arreta egingo zaie.
10. Atala
Soin-hezkuntza eta kirola eskola-adinekoei
irakasteko eta horretan ihardunarazteko egitamu eta egitarauak funtsezkotzat
eta lehen-interesgarriduntzat jotzen dira, eta honako helburu hauek izango
dituzte:
a) Haurraren osoko hezkuntza eta
nortasunaren neurrizko garakuntza egokia.
b) Hazi daitezenean kirolean
jarrai ahal dezateneko gorputz-egoera eta gaikuntza lortzea.
11. Atala
1.- Indarrean
dauden legepidetan agindutakoaren arauera, soin-hezkuntzaren eta kirolaren
irakaskuntza eta kirolean aritzea nahitaezkoak izango dira, Euskal Herriko
herri eta norbanako-alorretako ikastegietan, Eskolaurreko, Oinarrizko Hezkuntza
Orokorraren, Batxillerraren, Lanbide-Hezkuntzaren eta Berarizko Hezkuntzaren
mailatan.
2.- Soin-ariketak
eta kirolak irakatsi ditzaten irakasleek, indarreango legepidetzak
berarizkotasun edo irakaskuntza-maila bakoitzerako eskatu ditzan tituloen jabe
izan beharko dute.
Eusko Jaurlaritzak, araudi-bidez izendatu
daitezen O.H.O.-eko irakasleentzat, horiek Soin-hezkuntzan aituak direlako
O.H.O.-eko Irakasle-tituloa ateratzeko izango diren ikastaroak eskainiko ditu.
3.- Ikastegiek,
Hezkuntza-Sailak ezarri ditzan kiroletarako behar hainbat baliapide eta
tresneria izan beharko dituzte.
4.- Eskoletan
egingo den kirola lehiaketarako xedezkoa bakarrik ez, kirol-moeta guztietan
arituzkoa izango da baizik, honela, eskolan dabiltzan guztiek, mailaz-maila,
bakoitzaren gaitasunaren eta adinaren arauera, kirol-moeta ezberdinen
aribidezko jakintza izan dezaten.
5.- Soin-hezkuntza
unibertsitatekoaz besteko hezkuntza-erapidetan antolatzea eta eratzea
Hezkuntza-Sailari dagokio.
12. Atala
1.- Euskal
Herriko herri nahiz norbanako-alorreko unibertsitateei dagokie bere
ihardutze-eremuaren barruan eta indarreango legepidetzan ohartemandakoaren
arauera soin-hezkuntza eta kirol-iharduna suztatzea eta antolatzea.
2.- Aurreko
zatian esandakoetarako, Herri-Arduralaritzek Euskal Herriko unibertsitateekin
ituneak egin ahal izango dituzte.
II ATALBURUA
KIROLZALEARENTZAKO
SOROZPENA ETA BABESA
13. Atala
1.- Lege honen I Izenburuan zehaztutako helburu eta irizpideen arauera, euskal herri-agintaritzei ondoren zehazten diren bideez baliatuz bazkunen bateko kide izan daitezen kirolzale guztientzako mediku eta osasun-sorozpidetza egokiaren egitamuketa, antolakuntza eta suztapena dagokie:
a) Aurre hartzezko medikutzaren
alorrean:
- Kiroletan aritzeko gorputz-gaitasunari arta
egin ahal izateko neurriak hartuz.
- Kirolean akioan aritzeko bizitza-aroan
osasunari maila hoberenean eutsiz.
- Agizko kirol-ihardunera itzultzea gorputz eta
arima-ahalmenei bete-betean eutsita eginaraziz.
- Antolapideen osasunbide eta
osasunketa-egoeraren bidez.
- Baimenak emateko medikutzaren eta
sorozpidetzaren aldetatikako baldintzak jarriz.
b) Medikutza eta
osasunketa-lanarien gaikuntzari indar emanez, eta kirol-medikutzarako berariz
gaitutako sorozpidetza-banakoen hobekuntzarako laguntza emanez.
c) Kirol-baterakundeekin
elkarlanean lehiaketetan osasuna eta ezbeharren aurkako neurriak bermatu
ditzaten arau guztiak ematea, kirol-moeta bakoitzaren nolakoaren eta
zernolakoen arauera.
d) Kirolzaleen gorputz-arimen
izaera hobetzeko xedezko neurri guztiak hartuz.
2.- Kirolari
datxezkon sorozpidetza, suztapen-ekintzapideen eta mediku-sorozpidetarako
erapidearen antolaketa Osasunketa-Sailari dagozkio.
14. Atala
1.- Eusko
Jaurlaritzak, Kirolerako Euskal Kontseiluaren aholkuz,
a) Kirolzaleentzako aholkularitza
eta laguntzarako kirol-irakasle, trebatzaile, epailari eta berariz gaitutako
gainontzekoen gaikuntzari,
b) Kiroletarako teknikazko
laguntzarako egitarauak tajutzeari eta egiteratzeari,
c) Euskal Baterakundeekin
elkarlanean maila guztietako berarizkotasunei, sendeste-bideei eta tituloei
buruzko arauei bultz egingo die, eta horien eraentza eta araupeketa egingo
ditu.
2.- Horretarako
gai diren Erresumako ihardutze-sailek alor horretan jarritako ihardutze-arauak
beteaz emandako kirolaritza-tituloek Erresuma osorako balioko dute.
3.- Eusko
Jaurlaritzak Soin-Hezkuntzaren Euskal Erakundearen iharduna suztatuko du.
15. Atala
Kirol-teknikaritzazko
irakaskuntza edo aholkularitza eta trebakuntza-zerbitzuak ezingo dira
indarreango legepideek noiz-nola eskatu ditzaten tituloen jabe izateke egin.
16. Atala
Kirol-alorrean gaitasunaren jabe den
Sailak araudi-bidez zehaztuko ditu kirol-ihardunerako jarritako antolapideen egokitasunari
buruz bete beharreko baldintzak eta irakasleen tituloak.
17. Atala
Eusko Jaurlaritzak, artez nahiz moeta
guztietako herri edo norbanako-alorreko izaikienkingo ituneen bidez,
a) Soin eta kirol-ekintzapideekin
lotutako zientziazko eta teknikazko ikerketaren hazkuntza eta
b) Lortu daitezen emaitzak
ezagutarazteko eta egiteratzeko egitarauen tajuketa eta egiterapena bultzatu,
eta horien eraentzaz arduratuko da.
III ATALBURUA
GOI-MAILAKO
KIROLAZ
18. Atala
Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak
goi-mailako kirolaren hazkuntza suztatuko du, zermugapen hori irabazi dezaten
kirolzaleei laguntza emanaz.
19. Atala
1.- Eusko Jaurlaritzako Kirol-Artezkaritzak finkatuko ditu, Kirolen Euskal Kontseiluak bere erizpena eman ondoren eta dagokien Baterakundeen aholkuak entzunda, kirolari bat "goimailakotzat" jo ahal izateko erabiliko diren irizpideak eta jarriko diren baldintzak.
2.- Eusko
Jaurlaritzako Kirol-Artezkaritzak, Kirolen Euskal Kontseiluak bere erizpena eman
ondoren, eta doakien Kirol-Baterakundeen saloz, Euskal Herriko
"goi-mailako" kirolarien unean-uneangotutako zerrendak argitaratuko
ditu.
20. Atala
Honako berarizko neurri hauek izango dira
"goi-mailako" kirola suztatzeko bide:
a) Goi-mailako kirolariari
kirol-ekintza eta bere ikasketak egin eta burutzea elkarri egokitu ahal izateko
bide eman diezaioten manuak eta erabakiak.
b) Diruegitamuetan izendatu
daitezen laguntzapideak eta dirulaguntzak ematea.
c) Goi-mailako kirolariak Euskal
Herriko Arduralaritzetan lan egin dezanean, kirolariari trebatze-alditan aritu
eta kirol-demetan eskuhartu ahal izateko bide eman diezaioten aukerak ematea.
21. Atala
Eusko Jaurlaritzako Kirol-Artezkaritzak,
herri naiz norbanako-alorreko enpresen eta goi-mailako kirolarien artean, hauen
lanbide-gaikuntza eta aurrerapena bermatu, eta trebakuntzarekin eta
kirol-lehiaketetan ezkuhartzearekin elkarkizun izan daitezen lanbide-aukerak
segurtatzeko, Ituneak egiteari indar emango dio.
IV ATALBURUA
KIROL-HORNIPIDEEZ
22. Atala
Euskal Herriko kirol-hornipideak osatzeko
antolapide eta eraikuntzen lurralde-antolaketa lurralde-antolaketarako eta
hiri-antolaketarako egiterapideen bidez egingo da, eta Lege honetan emandako
berarizko manuei atxikiz.
23. Atala
1.- Eusko
Jaurlaritzak, kirol-hornipideen alorreko araudigintza-ahalmena Lege hau
osabideratuz egiteratuko du eta, nolanahi ere, honako arau hauek emango dira
gutxienez:
a) Autonomia-Elkartearen eremuan
finkatu daitezen helburu eta lehentasunen eretzean egin beharreko oinarrizko
kirol-azpiegitura.
b) Antolapide bereziek bere
zertarako berezien eretzean izan behar dituzten teknikaren aldetikako
zernolakoak, eta gutxienez bete behar dituzten baldintzak eta izan behar
dituzten neurriak, eta bai horretarako erabili daitezen lurren zernolakoak ere.
c) Horien eraikuntza, horiek
indarrean jartzea, horiek erabiltzea eta horiei bere onean eustea araupetu
ditzaten oinarrizko arauak.
a) saileko arauak zehazterakoan ereduzko
biztanle-kopuruei begiratu beharko zaie, baliatzaileen zenbatekoa, nongoa,
irizpideak eta eguraldiaren nolakoa kontutan izanik.
2.- Araudi-bidez
zehaztu daitezen ereduzko biztanle-zenbatekoetako bakoitzerako gutxienezko
kirol-hornipideak joko da oinarrizko kirol-hornipidetza osatzen dutela.
3.- Euskal
Herriko kirolaritza-horniketarako alor-arteztarauek Euskadiko Autonomia-Elkarte
osoa izango dute bere erabiltze-eremu, eta horren antolaketak Euskadiko ororen
zuduzko antolapidetza eta eraikuntzak eta ez beste izango ditu gai bakar.
24. Atala
Lege honen 23. ataleko araudi-bidezko
osabideraketa Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Sailek egingo dute,
bakoitzaren beharren eta berarizkotasunen eretzean. Batipat, udal-mailako
kirol-antolapideek, Kondaira-Lurraldeak horiek egiteko eta horiei eusteko
jarritako laguntzak hartu ahal izateko bete beharko dituzten baldintzak
zehaztuko dituzte.
Halaber, beren Kondaira-Lurraldean, 23.3
atalean esandakoa osatuz, udalaz gaindiko mailako antolapide-Egitamua gertatu
eta eginbideratuko dituzte.
25. Atala
Kirolaritza-Horniketarako Udal-Egitamuek,
dagozkien udaletako kirol-azpiegitura 24.1 Atalean ohartemandakoaren arauera
tajutzea eta egiteratzea dute helburu; horretarako, honako hauek finkatuko
dituzte:
a) Egitamuak indarrean diraueno
egiteratu beharreko antolapidetzak, eta hori burutzeko egutegia.
b) Antolapidetza bakoitzaren
nongoa, indarrean egon daitezen lurralde-antolaketarako eta udaleko
hiri-antolaketarako egiterapidetan ohartemandakoei atxikiz.
c) Antolapideen erabilkera eta horien
lana eta egitasmoen tajuketa eta baitespena araupetu ditzaten agintarauak, eta
haien akurapenerako eta eraikuntzarako Jaurpideak.
d) Egitaraua eta horri dagozkion
egitasmoak egiteratzeko beharrezkoak izan daitezen diru-zenbatekoentzako
Dirubide-Egitarauak.
26. Atala
1.- Alor-arteztarauak
tajutu, bideratu eta egiteratzerakoan, horretarako gaitasuna duten
ihardutze-sailek doakien guztiek ahalik eta gehien eskuhartu ahal izatea
bermatu beharko dute eta, bereziki Foru-Diputazioek, Euskal Herriko Udalek eta
Lege honen babespean eratutako Kirol-Baterakundeek argipideak eman
diezaizkieneko eskubidea.
2.- Lege
honen babespean eratutako Kirol-Baterakundeek Kirolaritza-Horniketarako
alor-arteztarauak idazteko antolakideketa eta artezkaritza-batzordean izango
duten partzuergoa araudi-bidez finkatuko da.
3.- Kirolaritza-horniketarako
alor-arteztarauek eta berarizko egitamuek dakartzaten xedapenak Euskal Herriko
Arduralaritzarentzat behartze-indarrezkoak izango dira, eta horietan
ohartemandako ekintzak, horiek baitesteko Dekretoaren edo Erabakien arauera
bere agintepeko gaien eretzean doakien ihardutze-sail bereziek egiteratuko
dituzte.
27. Atala
Euskal Herriko Arduralaritzetako ezein
ihardutze-sail edo izaikik kirol-antolapidetzak eraikitzeko, eraldatzeko,
haundiagotzeko eta horiei eusteko dirulaguntzak ematea, honako baldintza hauek
bete daitezenaren menpe egongo da:
a) Egin beharreko lanek Eusko
Jaurlaritzaren araudi-bidezko manuak eta dagozkien foruzko arauak bete
ditzatela eta, nolahai ere, lurralde-antolaketarako eta, hala dagokionean,
hiri-antolaketarako egiterapideetako xedapenei atxiki dakizkiela.
b) Antolapideak ez daitezela
familia bakar batek edo norbanako batzuk eta ez beste inork erabiltzekoak izan.
c) Horien jabeek dirulaguntza
ematezko Erabakian zehaztu daitezen antolapideen erabilkerari buruzko arauak
onartu eta bete ditzatela.
III IZENBURUA
KIROLAREN
EUSKAL HERRIANGO ERAKUNTZA
I ATALBURUA
KIROL-BAZKUN
ETA ELKARTEEZ
28. Atala
1.- Lege
honi dagozkionetarako, lege-nortasunduna eta ihardutzeko gaitasunduna izan, eta
lehiaketa ofizialetan agitz eskuhartuz kirol-moeta bat edo batzuk suztatzea eta
horietan aritzea helburu bakar izan dezaten norbanako-jabetzapeko elkarte
guztiak kirol-bazkun direla jotzen da.
2.- Bere
sortarazpenari, errolderapenari, aldakuntzari, ezabapenari, erakuntzari eta
ihardunari buruzko arazo guztietan, kirol-bazkunek Lege honetako eta Lege hau
osabideratu dezaten erabakietako manuak, bere berarizko Sortarauak eta Araudiak
eta bere biltzar nagusiak eta gainontzeko ihardutze-sailek balioz hartutako
erabakiak izango dituzte jaurpide.
3.- Kirol-bazkunekin,
halaber, horiek haiei eratxikita daudeneko baterakundearen edo baterakundeen
Sortarauak, Araudiak eta erabakiak erabiliko dira.
29. Atala
Kirol-bazkunak eratzen diren une berean
egiten dira lege-nortasunaren jabe. Kirol-bazkunen suztatzaileek edo sortzaileek
honako agiripaper hauek aurkeztu beharko dituzte, Euskal Herriko Kirol-Elkarte
eta Baterakundeen Erroldean sartzeko:
1.- Ihardutzeko
gaitasunaren jabe izan daitezen bost lagunek gutxienez eskribauaren aurrean
izenpetutako sortarazte-agiria, kirolaritzako eta ez beste inolako helburuekin
eta irabazte-xederik gabe elkartu nahia bertan erasota utziz.
2.- Kirol-bazkunak
jaurpide izango dituen Sortarauak.
30. Atala
Kirol-bazkunen Sortarauek araudi-bidez
zehaztu daitezen alderdiak araupetu beharko dituzte, bere barne-egitura eta
ihardutze-jaurpideak demokraziazko irizpideen arauera antolatuz, bazkide
guztiek eskubide eta eginbehar berdinak izan ditzatela bermatu, eta
ordezkaritza, arduralaritza eta eraentza-sail guztietarako hautaketa bazkide
guztien askatasunezko, artezko, berdintasunezko eta isilpeko boto-ematez egin
beharra finkatuko dute. Halaber, kirol-bazkunaren izena eta, behar izanez gero,
horrek ezaugarri izango dituen ikurrak zehaztu beharko dituzte; horiek ezingo
dute iadanik Erroldean sartutako beste kirol-bazkun batzuenen berdinak izan, ez
nahaspide gertatzeko adinako antzerakoak ere.
31. Atala
1.- Esandako
aurkezpen hori egin eta ondorenerako araudi-bidez jarri dadin epearen barruan,
Eusko Jaurlaritzako Kirol-Artezkaritzak kirol-bazkuna Erroldean sartuko du,
Sortarauek lege-erapidetzaren aurkako manuak barne badituzte salbu, orduan
errolderatzeari zio eta guztiko erabakiz uko egingo zaiola.
2.- Eramandako
agirisortan egon dadin ezein oker edo akats, araudi-bidez zehaztu dadin epe eta
eratan zuzendu beharko da.
32. Atala
1.- Dagokien
lurralde-baterakundeek eta/edo euskal baterakundeak eratutako edo horietarako
baimena emandako lehiaketa ofizialetan esku-hartzeko, Euskal Herrian
errolderatutako kirol-bazkun guztiek, bere baltzu-egoitza duteneko lurraldean
bere ekintzaren gai den kirolaren jaurpena egin dezan lurralde-baterakundean
errolderatu beharko dute. Bere egoitza dueneko lurraldean kirol-moeta horretako
lurralde-baterakunderik ez egotea gertatuz gero, dagokion euskal baterakundeari
atxikiko zaio.
2.- Kirol-moeta
bakar baten ez baizik eta batzutan aritu daitezen kirol-bazkunek, horietan gai
diren baterakunde berezietan errolderatu beharko dute.
3.- Aurreko
1 zenbakipean esandakoa hala dela ere, kirol-bazkun batek bere egoitza dueneko
lurraldeaz besteren bateko lehiaketetan eskuhartu ohi izan duenean, hori egin
ohi dueneko lurraldeko dagokion baterakundean errolderatu ahal izango du.
Bere ekintzapidea dela eta Lege hau
indarrean jartzean beste lurralde-baterakunderen baten sartu nahi dezaten
kirol-bazkunek bere eremuko direneko lurralde-baterakundearen eta hari eratxiki
nahi zaizkionekoaren baimenak izan beharko dituzte.
4.- Autonomia-Elkarteko
kirol-bazkunen errolderapenak, argipide eta agirikotasunerako, Erresumako
ihardutze-sailen menpeko kirol-erroldaritzei jakinaraziko zaizkie.
33. Atala
1.- Lege
honi dagozkionetarako, soin-ekintzapidea eta kirola suztatzeko eta horietan
aritzeko eratu daitezenak joko da kirol-elkarte direla, lehiaketa ofizialetan
eskuhartu ohi ez dezatenarren:
a) Ikastegi eta Unibersitateetan.
b) Herri nahiz norbanako-alorreko
ezein elkarte, iraskunde, baltzu, elkarte edo izaikiren atal edo adar gisa,
bertako kideak edo lanariak soin-ekintzapidetan eta kirolean aritu daitezen.
c) Bere kabuz aritzeko gauza diren hiru norbanako edo gehiago kirolean jarduteko xede hutsez elkartuz osatutakoak.
2.- Horiek
sortarazteko edo onartzeko baldintzak eta kirol-elkarteen lege-jaurpideak,
ondare eta diruegitamuei buruzkoak barne, araudi-bidez finkatuko dira.
3.- Kirol-elkarteek
lehiaketa ofizialen baten eskuhartzea erabaki dezatenean, horri dagokion lurralde-mailako
edo euskal baterakundeari atxiki, eta horren arauak bete beharko dituzte.
II ATALBURUA
KIROL-BATERAKUNDEZ
34. Atala
1.- Lege
honi dagozkionetarako, bere lurralde-eremuan kirol-moeta berean aritu daitezen
kirolari, teknikari, epailari, kirol-bazkun eta kirol-elkarteak bildu ditzaten
irabazte-xederik gabeko erakunde lege-nortasundun eta ihardutzeko gaitasundunak
jotzen da kirol-baterakunde direla.
2.- Kirol-baterakundeek
Lege hau, Lege hau egiteratu dezaten erabakiak, bere berarizko Sortarauak eta
Araudiak eta bere biltzar nagusiak eta gainontzeko ihardutze-sailek balioz
hartutako erabakiak dituzte jaurpide.
35. Atala
1.- Euskal
Herriko kirol-baterakundeak lurralde-baterakunde eta euskal baterakunde
mailatan eratzen dira.
2.- Kondaira-lurralde
bakoitzeko lurralde-baterakundeek, bere kirol-moetari dagozkion ekintzapideak
bere lurralde-eremuan suztatu, horietarako baimenak eman eta antolatu egiten
dituzte.
3.- Lurralde-baterakundeek
bere kirolaritza-sailen ordezkotza izan, eta bere biltzar nagusiak aukeratutako
kideren artetik euskal baterakunderako ordezkariak hautatzeko era araupetuko
dute, araudi-bidez jarri dadin eran.
4.- Kirol-moeta
bakoitzeko Euskal Baterakundeak bere kirol-moetetako bateango
kirol-ekintzapideak suztatu, hoietarako baimenak eman eta horiek antolatu
egiten dituzte.
5.- Kirol-moeta
bakoitzeko euskal baterakundea Lege honetako 39. atalaren arauera errolderatutako
lurralde-baterakundeek osatuko dute.
6.- Euskal
baterakundeetan lurralde-baterakundeetan dauden kirolaritza-sail guztiek izango
dituzte bere ordezkariak, eta euskal baterakundeak kirolaritza-sail bakoitzeko
kideen guztizko zenbatekoa araudi-bidez jarri dadin eran zehaztu ondoren,
ordezkaritza horrek lurralde bakoitzeko kirolaritza-sail bakoitzeko
kide-kopuruarekiko heintasun-irizpideari men egin dakiola bermatuko du.
7.- Kirol-moeta
bakoitzeko euskal baterakundea izango da, lurralde-baterakundeak bateratzezko
erakunde denez, horietako kirol-zaleen, kirol-bazkunen, elkarteen, teknikarien
eta epaileen Erresumako osorako ordezkari, eta araudi-bidez jarri dadin eran,
bere biltzar nagusietan hautatutako kideen artetikako bere ordezkarien izendapena
araupetuko du.
8.- Lurralde-baterakundeen
eta euskal baterakundeen Sortarauek horiei dagozkien agintepideak eta egitekoak
araupetuko dituzte, Lege honen 7. atalean esandako oinarri-irizpideei atxikiz.
36. Atala
Kondaira-lurralde baten kirol-moetaren
bateko lurralde-baterakunderik ez izatea gertatuz gero, horri legozkiokeen
egiteko, ekintzapide eta ahalmen guztiak dagokion euskal baterakundeak beretzat
hartu eta egiteratuko ditu.
37. Atala
1.- Kirol-dema
eta lehiaketek, dagokien baterakundearen arauak eta araudiak izango dituzte
jaurpide.
2.- Euskal
baterakundeak dira bere kirol-moetako lehiaketetan eskuhartu ahal izateko
baterakunde-baimenak emateko gai diren Autonomia-Elkarteko erakundeak.
3.- Euskal
baterakundeek eman ditzaten baimenek, erresuma-mailako lehiaketetan
eskuhartzeko eskubidea emango diete bere kirolzale-sail guztiei.
Euskal baterakundeek emandako baimenen
laburpenaren berri emango diete Erresumako baterakundeei.
4.- Berenezko
nahiz legezko nortasundunak irabazte-xedez nahiz gabe eratu, eta
soin-ihardunezko kirolezko ekintzaren batean aritzean eta horiek egiteratzean
dautzan ikuskizun guztiak, Lege honi dagozkionetarako eta bereziki ondoren
esaten direnetarako lehiaketatzat joko dira:
a) Joku edo ekintzapide horretan
aritzean, dagokion kirol-baterakundearen arauak eta araudiak erabiliko dira.
b) Eskuhartu dezaten kirolari,
trebatzaile, aholkulari, teknikari eta epaile edo ebazle guztiek horretarako
baimenaren jabe izan beharko dute.
c) Jokuaren edo demaren ondorioz
egin eta 65.3 atalak dioen eremukoak izan daitezen hauspen guztiak, Lege
honetan eta Lege hau egiteratzeko arauetan jarritako kirolaritzako
zentzapide-jaurpideen menpe egongo dira.
38. Atala
1.- Bakoitzari
dagozkion egitekoak betetzerakoan, lurralde eta euskal baterakundeek
elkar-egokitasunaren, eginkortasunaren eta lankidetzaren arauerako
oinarri-irizpideei atxikiz ihardungo dute.
2.- Baterakunde
bereziek bere egitekoak betetzean haien artean sortu daitezkeen auziak Eusko
Jaurlaritzako Kirol-Artezkaritzak arakatzearen eta honen arduralaritzazko
erabakiaren menpe jarriko dira eta, hori, Kiroletako Euskal Kontseiluak
egindako bidezko txostena ikusi ondoren.
Horrek eman ditzan erabakiek
arduralaritza-bideak amaituko dituzte, arduralaritza-auzipideen agintemendeari
jazarri dakizkiokeela.
39. Atala
Euskal Herriko Kirol-Elkarte eta
Baterakundeen Erroldean ezingo da kondaira-lurralde bakoitzeko
lurralde-baterakunde bat bakarra eta kirol-moeta bakoitzeko euskal baterakunde
bat bakarra baino sartu.
40. Atala
1.- Honako
egiteko hauek dagozkie lurralde eta euskal baterakundeei bakoitzak bere
helburuak lortzeko:
a) Bere Sortarauak eta
Kirol-Araudiak tajutzea.
b) Eratu ditzaten lehiaketak
araupetzea.
c) Teknikaritza-taldeen gaikuntza
bultzatzea.
d) Araudien manuak bete
daitezenari arreta egin, eta zentzapidetza-ahalmena erabiltzea.
e) Eurei eratxikitako
kirol-bazkun eta elkarteentzako dirulaguntzen banaketa, eta horiek nola
erabiltzen direnaren zaingoa.
f) Eta, orohar, bere
kirol-moetan aritzea suztatzeko eta hobetzeko komenigarri izan daitezen erabaki
guztiak hartzea.
2.- Lurralde-baterakundeek
bere egitekoak kondaira-lurraldetako foruzko ihardutze-sailekin elkar hartuta
beteko dituzte, eta euskal baterakundeek Eusko Jaurlaritzarekin elkar hartuta,
eta hori guzti hori, Lege honek eta Lege honen egiteratzeko manuak esan
dezatenaren arauera.
41. Atala
1.- Diruzko
nahiz bestelako herri-laguntzak lor ditzaten edo lortu nahi ditzaten lurralde eta
euskal baterakundeek bere kontaduritza eta dirubidetza-egoeraren agiriak
aurkeztu beharko dituzte, horretarako araudi-bidez jarri dedin eran,
kontaduritza-egiaztapena edo kontu-ikuskaketa egiteko.
2.- Baldintza
hori ez bete izanak Euskal Arduralaritzagandikako ezein diruzko nahiz bestelako
laguntzak hartzeko gaitasunik eza ekarriko die.
42. Atala
Lurralde-baterakunde bat sortaraztea
honako beharkizun hauek bete daitezenaren baldintzapean egongo da:
1.- Bere
kondaira-lurraldean egon daitezen dagokien kirol-moetako kirol-bazkun eta
elkarteen erdiak eta batek edo kirolarien erdiak eta batek gutxienez eskribau
baten aurrean izenpetutako sortarazte-agiria aurkeztea, baterakundeak jaurpide
izango dituen Sortarauak aldean daramatzala.
2.- Dagokion
Lurraldeko Foruzko Batzordearen erizpena.
3.- Eusko
Jaurlaritzako Kirol-Artezkaritzak haren Sortarauak baitetsi izana.
4.- Euskal
Herriko Kirol-Elkarte eta Baterakundeen Erroldean sartuta egotea.
43. Atala
Euskal baterakunde bat sortaraztea honako
beharkizun hauek bete daitezenaren baldintzapean egongo da:
1.- Autonomia-Elkartean
dauden dagokion kirol-moetako lurralde-baterakundetako bik edo kirol-bazkun eta
elkarteen erdiak eta batek gutxienez eskribau baten aurrean izenpetutako
sortarazte-agiria, baterakundeak jaurpide izango dituen Sortarauak aldean
daramatzala.
2.- Kirolaren
Euskal Kontseiluaren erizpena.
3.- Eusko
Jaurlaritzako Kirol-Artezkaritzak bere Sortarauak baitetsi izana.
4.- Euskal
Herriko Kirol-Elkarte eta Baterakundeen Erroldean sartuta egotea.
44. Atala
1.- Kirolen
lurralde eta euskal-baterakundeen Sortarauek, bakoitzak bere kirol-moetako
kirol-bazkun, elkarte, kirolari, epaile eta ebazleak suztatu eta horientzako batasun-bideak
egingo dituzte, bere barne-egitura demokraziazko irizpideen arauera antolatu,
eta bakoitzak bere biltzar nagusian, ordezkaritza-irizpidearen arauerako
jokabideak bermatuko dituzte, ordezkatze, arduralaritza eta eraentza-sail
guztietarako hauteskundeak biltzarkide guztien askatasunezko, artezko,
berdineango eta isilpeko boto-ematez egin daitezela agindu eta, hala
dagokionean, bere menpeko ogibidezko kirolariekin eta kirolzaleekin erabili
beharreko berarizko arauak jarriko dituzte.
2.- Lege
honen helburuei dagozkienetarako, kirol-baterakundeen Sortarauetan eta
Arauditan araupetu beharreko alderdiak araudi-bidez zehaztuko dira.
45. Atala
1.- Kirol-Artezkaritzak,
agiri-sorta hartu dezanetik eta hirurogei eguneko epearen barruan gehienera kirolen
lurralde eta euskal baterakundeen Sortarauak ontzat eman, eta horiek Erroldean
sartuko ditu.
2.- Agiri-sorta
aurkeztu eta esandako hirurogei egunen barruan inolako erabakirik ez
ezagutaraztea gertatuz gero, Sortarauak baitetsita daudela jo, eta ofizialki
Erroldean sartzea egingo da. Hala dagokionean, Lege honen 31. ataleko 2
zenbakipean ohartemandakoa egingo da.
III ATALBURUA
ERABAKI
OROKORRAK
46. Atala
Kirol-baterakunde eta elkarteek
diruegitamu eta ondarearen berenezkotasuna izango dute jaurpide, eta honako
arau hauek betetzearen menpe egongo dira:
a) Bere diru-eskuraketa guztiak,
Kirol-agerralditan ateratako irabaziak eta lortutako sariak barne, bere
baltzu-helburua aurrera eramateko erabiliko dira oso-osorik.
b) Ezingo dute, inola eta inoiz,
bere bazkideen arteko irabazi-banaketarik egin.
c) Ogasun mugiezinak
inorentzakotzea edo zorpetzea, dirua maileguz hartzea eta inorentzakotu
daitezkeen zor-agiriak edo ondare-zatien partzuergo-agiriak jaulkitzea
berebaitan izan ditzaten egiketetarako, araudi-bidez jarri daitezen baldintzak
bete eta arduralaritza-baimenak lortu beharko dira.
d) Ezabatzea gertatuz gero,
kontu-garbiketaren ondorengo ondare garbia partzuer guztientzat geldituko da,
auzi eta arduralaritza-legepidetzak agintzen duenaren arauera, eta horretan gai
izan dedin arduralaritza-agintaritzak, araudi-bidez jarri daitezen jaurpideei
atxikiz, oso-osorik kirol-ekintzapideak suztatzeko eta egiteratzeko erabiliko
du.
47. Atala
1.- Kirol-bazkun
eta baterakundeak "herriarentzako onuragarri" direlako aldarrikapena,
Euskadi osorako zuduen aldeko izateaz gainera honako beharkizun hauek bete
daitezenean egin ahal izango da:
a) Ekonomia-dirubidetzako
jaurpidez aurreko 46. atalean ohartemandakoa betetzea.
b) Bazkide-kopurua mugatuta ez
egotea, gorputz-gaitasunaren edo kirol-antolapideen neurriaren aldetatikako
zioegatik bada salbu.
c) Kideen bazkide-sariak
araudi-bidez finkatutako zenbatekoetatik gorakoak ez izatea.
d) Kirol-bazkunak direnean,
ogibidezko kirolaririk ez izatea, lau olinpia-kirol moetetako sailak gutxienez
izan ditzatenean salbu, araudi-bidez erabaki dedinaren arauera.
e) Agizko diruegitamuetan, urteko
azken-kontutan mentsik ez izatea.
2.- "Herriarentzat
onuragarri" direnaren aitorpena egin zaien kirol-bazkun eta baterakundeek
honako onurabide hauek izango dituzte:
a) Bere agiri guztietan,
erakundearen izenaren ondoren, "herriarentzako onuragarritasuna"
eraso ahal izatea.
b) Autonomia-Elkarteko
herri-izaikien eta Baterakundeen Kirolaritza-suztapenerako egitamu eta
egitarauak egiteratzeko lehentasuna.
c) Autonomia-Elkartearen mailegu
ofizialak lortzeko lehentasuna.
d) Bere jabetzapeko antolapideak
edo hauek darabiltzatenak legez "herriarentzat baliagarritzat" jotzea.
e) Euskal Herriko Arduralaritzen
teknikazko laguntza eta aholkuak lortzea.
f) Bere ekintzapideei artez
datxezkien erabaki orokorrak tajutzerakoan bere iritzia entzun dakienekoa.
g) Indarreango legepideek
"herriarentzat onuragarri" direnaren aitorpena egin zaien erakundeei
eman diezazkien beste onurabide guztiak.
h) Batzar Nagusiek bakoitzak bere
kondaira lurraldean eman ditzaketen zergalaritza-alorreko beste onurabideak.
3.- "Herriarentzat
onuragarri" direnaren aitorpena egin zaien kirol-bazkun eta baterakundeek,
urteoro, burutu dituzten kirol-ekintza guztiak barne izan ditzan Txosten bat
aurkeztu, eta bazkide-sariei, diruegitamuei eta artezkaritza eta
eraentza-sailetan izandako aldakuntzei buruzko zehaztasunak eman beharko
dizkiote Eusko Jaurlaritzako Kirol-Artezkaritzari.
4.- "Herri-onuragarritasunaren"
aitorpena Jaurlaritza-Batzarrak Kultura eta Turismo-Sailburuaren saloz
hartutako erabakiz egingo da.
48. Atala
1.- Kirol-baterakunde
edo bazkun baten iharduna geldiaraztea edo horren ezabapena ezingo da horretan
gai den epai-agintaritzaren erabakiz baino egin.
2.- Kirol-baterakunde
eta bazkunak:
a) Biltzar nagusiaren erabakiz,
b) Bere Sortarauetan
ohartemandako beste edozergatik,
c) Legeek zehaztu ditzaten
gainontzeko zioegatik ezabatzen dira.
49. Atala
1.- Kirol-baterakunde
eta bazkunak, uneoro, Sortarauetan jarritako helburuei egokitu beharko zaizkie
bere ihardunean.
2.- Horretarako
gai den epai-agintaritzak, doakienek, Euskal Herriko Arduralaritzek edo
Herri-Salataritzak eskatuta, lege-erapidetzaren edo Lege honen eta Lege hau
egiteratu dezaten erabakien, edo euren Estatutu eta Araudien aurkakoak izan
daitezen erabakiak eta egintzak geldiarazi edo baliogabetu egin ahal izango ditu.
50. Atala
Eusko Jaurlaritzak, kirol-ekintzapideak
Euskal Herrian lege honetako oinarri-irizpideen arauera antolatu beharrari
darizkion herri-zuduzko zioegatik, honako hauek araudi-bidez finkatuko ditu:
a) Lege honi dagozkionetarako
ezein ekintzapide kirol-ekintzapidetan zermugatu eta horietakoa dela aitortu
ahal izateko irizpideak, baldintzak eta beharkizunak.
b) Lege honi eta bereziki
kirol-baterakundeak sortarazi eta eratzeari dagozkienetarako jarri daitezen irizpide
edo baldintzen eretzean kirol-moeta bereko adartzat jo behar diren
ihardutze-erak.
IV IZENBURUA
AGINTEPIDE-JAURPIDEAK
I ATALBURUA
ELKARTE OSORAKO
ERAKUNDEENAK
51. Atala
1.- Kirolaren
eta soin-hezkuntzaren alorrean, Autonomia-Elkarte osorako erakundeek,
Autonomia-Estatutuaren arauera Autonomia-Elkartearenak izan eta Lege honetan
edo indarreango lege-erapidetzan kondaira-lurraldeetako foruzko
ihardutze-sailei eta Euskal Herriko Udalei aitortu eta izendatu ez dakizkien
ahalmen eta agintepide guztiak erabiliko dituzte.
2.- Eusko
Jaurlaritzaren agintepideak Kirol-Artezkaritza eratxikita izan dezan Sailak
egiteratuko ditu, beste Sail bati berariz ematen bazaizkio salbu.
II ATALBURUA
52. Atala
1.- Kondaira-lurraldeetako
foruzko ihardutze-sailei, bakoitzaren lurraldearen barruan honako hauek
dagozkie:
a) Autonomia-Elkartearen
kirolaren suztapenerako legepidetza arau-bidez osabideratu eta egiteratzea.
b) Autonomia-Elkartearen
legepidetza osabideratuz, eskola-kirolarentzako eta guztientzako kirolarentzako
egitarauak tajutzea, baitestea eta egiteratzea, azken hau Udal Arduralaritzekin
elkar hartuta.
c) Lurralde-antolaketako
kirol-hornipidetarako egiterapideak indarrean dagoen lurralde eta hiri-antolaketarako
legepidetzak finkatutako eran tajutzea, horiei bere bideak eginaraztea, eta
hala dagokionetan horiek baitestea eta egiteratzea.
d) Biztanle-kopuru txikiko
udal-elkarteak suztatzea eta, kirolaren suztapenerako bateango zerbitzu eta
egitarauz, udalbazkunak sortaraztea.
e) Egoitza bere lurraldean duten
lurralde-baterakunde, kirol-bazkun eta elkarteei laguntza eman eta bultz
egitea, horretarako egoki eritzitako dirulaguntzak emanaz, eta horietako
bakoitza bere helburuari egokitu dakionari arta eginaz ikuskatuz.
f) Lurralde-mailako
kirol-baterakundeei diru-laguntzak emateko eredutarako izango diren arrazoizko
irizpideak ezartzea.
Foruzko ihardutze-sailek Eusko Jaurlaritza irizpide hauen jakitun
jarriko dute.
III ATALBURUA
53. Atala
Udalei, bakoitzari bere udal-barrutian,
honako hauek dagozkie:
a) Soin eta kirol ekintzapideak
aurrera eramateko eta suztatzeko egitarauak tajutzea eta egiteratzea.
b) Kirol-Hornipidetarako
Udal-Egitamuak Lege honetako 25 eta 26. ataletan ohartemandako esate modu eta
neurritan, eta behar diren legezko eta hirigintzazko egiterapideak indarrean
dauden lurralde eta hiri-antolaketara legeen arauera tajutzea eta egiteratzea.
c) Udaletako
kirol-hornipidetzaren eraentza, udaletakoez besteko herri-jabetzapeko
antolapideei buruzkoan beste erakundeekin bidezko izan daitezen ituneen
kaltetan gabe.
d) Lurralde eta
hiri-antolaketarako legepideak kirolean eta soin-hezkuntzan aritzeko hornipide,
eremu eta aldeak emendiotarako gordetzearen aldetik bete daitezela bermatzea.
e) Kirol-antolapideei eta
kiroletan aritzeagatikako herri-legepeko erantzunbeharrari, eta dena dela, Lege
honetako 4.i), 6.d), 13.1.a.4), 16), 25) eta 27) ataletan esaten denari
buruzkoan, arta eta zaingo-lanetan aritzea. Halaber, beharrezko izan daitezen
zigorrak jartzeko agintepidea araupidea eman duen erakundearena izango da.
f) Kirol-ospakizunak eta
ikuskizunak antolatzea eta suztatzea.
g) Lege honek, Lege hau
egiteratzeko arauek eta kondaira-lurraldeetako foruzko ihardutze-sailek eman
diezazkien gainontzeko egiteko eta agintepide guztiak egiteratzea, eta bai
geroan eskuratu edo eman dakizkiekeen guztiak ere.
54. Atala
Udalek, beti, Autonomia-Elkarteko
kirol-legepidetzak eta dagozkien kondaira-lurraldeko foruzko ihardutze-sailek
emandako arauei atxikiz egiteratuko dituzte bere egitekoak eta agintepideak.
IV ATALBURUA
KIROLAREN
KONTSEILUAZ
55. Atala
1.- Kirolaren
Euskal Kontseilua sortarazten da, Arduralaritzaren soin-hezkuntzarako eta
kirolarentzako politikabideak finkatzeari, horiek aurrera eramateari eta horien
ihardunari datxezkon alor-mailako laguntza, aholkularitza, jarraibide eta
azterpenerako goreneko ihardutze-sail.
2.- Kontseilua, Eusko Jaurlaritzak, eta Euskal Herriko elkarte, foru eta udal-mailatako Arduralaritza eta kirol-baterakundeen ordezkariek bere gaitasunaren eretzean izendatutako aituz osatuko da.
3.- Kirolaren
Euskal Kontseilua osatzeko era zehatza, bertako kideak izendatzekoa eta bere
erakuntza eta ihardutze-jaurpideak, araudi-bidez jarriko dira.
4.- Kirolaren
Euskal Kontseiluak, bere ihardunean, lurralde eta udal-mailatako batzordeenekin
eta Euskal Herriko kondaira-lurralde eta udalek sortarazi ditzaketen honelako
ihardutze-sailenekin antolakidetuta aritu beharko du.
5.- Kirolaren
Euskal Kontseiluaren agintepideak araudi-bidez zehaztuko dira, nolanahi ere
Lege honetan berariz esaten direnak dagozkiola.
V IZENBURUA
ZIGOR-JAURPIDEAK
I ATALBURUA
KIROLARITZA-ZENTZAPIDEAK
I SAILA
56. Atala
1.- Kirolentzako zentzatze-ahalmenak, joku edo demaren arauen
hauspenak eta Lege honetan, Lege hau egiteratzeko manutan eta kirol-bazkun eta baterakundeen
Sortarau eta Araudietan zermugatutako kirolaritza-jokabideenak hartzen ditu.
2.- Jokuek edo demek dirauten artean horietan behar bezala aritzea
galerazi edo nahastarazi dezaten egintzak edo hutsegiteak dira jokuaren edo
lehiaketako arauen hauspen.
3.- Aurreko zenbakian esandakoan sartu ez eta kirolaritza-harremanak
behar bezalakoak izatearen kaltetangoak izan edo harreman horiek andeatu
ditzaten egintzak eta hutsegiteak dira kirolaritza-jokabideen hauspen.
4.- Kirolaritzako zentzaketa-jaurpideak, agizko legepideen
jaurpidepean egongo den auzi edo zigor-legezko erantzunbeharraren kaltetan
gabekoa da.
57. Atala
1.- Kirolen alorreko hauspenak oso larriak, larriak eta arinak izan
daitezke.
2.- Honako hauek joko dira oso hauspen larritzat:
a) Aginte-gehiegikeria.
b) Erasoak,
hertsapenak eta mehatxuak.
c) Jarritako
zigorrak ez betetzea.
d) Dema edo lehiaketa baten
emaitza alde-zaurre ezartzezko ihardunak.
e) Dagokion kirol-moeta aurrera eramateko
eta horretan aritzeko txarrerako eragin larria izan dezaten nolanahiko beste
jokabideak.
3.- Honako
hauek joko dira hauspen larritzat, oso larriak izan ez daitezenean:
a) Irain, gaizkiesan eta jazarpen
suminak eta nabarmenak.
b) Egiteratzen ari den
kirolaritza-ekintzarekin edo egitekoarekin batera ezinekotzat aldarrikatutako
ekintzapidetan aritzea.
c) Horretarako gai diren
gizabanako edo ihardutze-sailegandikako aginduak, erabakiak eta artezpideak ez
betetzea.
d) Argi eta garbi kirolaritza-dedu
edo duintasunaren kalterakoak izan daitezen egintzak.
e) Kirolaritza-arauen aurkako
jokabideak.
4.- Kirolaritza-arauak
eta aginduak ajolagabekeriaz edo utzikeriaz ez betetzezko egintzak edo
hutsegiteak edo jokabide lotsagabe xamarrak hauspen arintzat joko dira.
58. Atala
1.- Kirolaritza-hauspenegatik
honako zigor hauek jarri ahal izango dira:
a) Oharpena edo agiraka.
b) Aldi baterako gaitasungabetzea
eta gaitasuna kentzea.
c) Baterakunde-baimena aldi
baterako edo betirako kentzea.
d) Betirako gaitasungabetzea.
e) Kiroldegia ixtea.
2.- Halaber,
hauspen-egileek bere ihardunagatik sariren bat, prezioren bat edo ordainsariren
bat eskuratu dezatenean, 500.000 pesetarainoko isunak jarri ahal izango zaizkie,
aurreko 1 zenbakipean esandako zigorren osagarri.
3.- Dema
edo lehiaketa baten emaitza aldatu edo aldezaurre ezartzea gertatutakoan,
dagokion zentzapide-sailak hauspen horri darizkion ondorio guztiak ezabatzeko
beharrezkoak izan daitezen neurri guztiak ere hartu ahal izango ditu.
59. Atala
1.- Erabili
beharreko zentzaketa-jaurpidetak oso larritan, larritan edo arinetan
zermugatuko hauspenak, hurrenez-hurren hiru urteren, urtebeteren edo
hilabeteren buruan berez zurituta gelditzen dira.
2.- Zigorrak,
oso hauspen larriei, larriei edo arinei dagozkienak izan daitezenaren eretzean,
hiru urteren, urtebeteren edo hilabeteren buruan ezabatuta gelditzen dira.
3.- Zuriztapenerako
edo ezabapenerako epeak honela kontatuko dira:
a) Hauspenentzat,
hauspena egin deneko egunetik hasita. Aldi honen kontaketa hauspen-egilearen
aurkako zigorpideei ekin dakienean eten, eta zigorpideak inolako zigorrik gabe
burutu edo geldiarazi daitezenean berriz jarraitu egingo zaio.
b) Zigorrentzat,
zigortzezko erabakia sendetsi dedin egunetik edo, zigorra betetzea hasita
badago, betetze hori eten dedinetik hasita. Zigortutakoak zuriztapenerako epea
bete baino lehen beste hauspenen bat egiten badu, zuriztapenerako epearen
kontaketa eten eta ordurartekoa baliorik gabe geldituko da, berriz kontatzen
hasi ahal izatearen kaltetan gabe.
60. Atala
1.- Ondoren esaten direnak araudi-bidez finkatuko dira, aurreko atalek
berebaitan dituzten funtsezko eta zermugatzezko alderdiei dagokienez, eta
zigor-legepidetzaren oinarri-irizpide orokorrei atxikiz:
a) Hauspenak
zermugatzezko eredu bat, horien larriaren edo arinaren eretzeango sailkapena,
jarri dakizkiekeen zigorrak, erantzunbeharra kendu, areagotu edo arintzen duten
zernolakoak eta erantzunbehar hori noiz bukatzen den barne dituela, eta baita
gertatu aurretik zermugatu gabeko hauspenegatikako zigorrak jartzezko
debekuaren, gertakari beragatikako bi zigor jarri ezinaren, zigorren
heintasunaren eta aldeko atzera-indarraren ondorioez baliatzearen irizpideak
benetan erabili daitezen beharrezkoak izan daitezen arau guztiak ere.
b) Zigorrak
jartzeko era horretan, doakienei, izendatu dezaten gizabanakoaren laguntza
izateko eskubidea eta zehaztapidetza erabaki baino lehen entzun dakienekoa
bermatzen zaiela.
2.- Kirolaritzako lurraldeeta euskal baterakundeek, bere Sortarau eta
Araudietan, bakoitzari dagokion Kirolaritza-moeta erabili beharreko
zigor-jaurpideei datxezkien alderdi guztiak araupetu eta osabideratu beharko
dituzte, aurreko 1 zenbakipean esandako era eta neurritan.
61. Atala
1.- Zentzarazte-ahalmena
honako hauek izango dute:
a) Kirol-bazkun eta
baterakundeek, bere kirolari, bazkide eta teknikariekiko, bere Sortarauen,
barne-jaurpiderako Araudien eta gainontzeko kirolaritza-legepideen arauera.
b) Lurralde eta euskal
baterakundeek Epaile eta Ebazle-Elkarteen bidez, bertako elkartekideekiko.
c) Lurralde eta euskal
baterakundeek, bere ihardutze-eremuaren barruan, bere ihardutze-egitura osatzen
duten norbanako guztiekiko, kirolari, kirol-bazkunetako kirolari eta
elkarteetako teknikariekiko eta, orohar, baterakundeko kide izan eta horren
kirol-moetan ari daitezen guztiekiko.
d) Kirolaritzako Euskal
Zentzarazte-Batzordeak.
2.- Kirolaritzako
zentzaketa-sailek bere ahalmena bere arioz nahiz doakionak zio eta guztizko
salakuntzaz eskatuta erabiltzen dute bere ahalmena.
62. Atala
1.- Kirol-bazkun
eta elkarteek hartu ditzaten erabakien aurka dagokien baterakundeetako
zentzarazte-sailen aurrera jo ahal izango da, eta hoien erabakien aurka, hala
badagokio, Kirolaritzako Euskal Zentzaketa-Batzordearen aurrera.
2.- Epaile
eta Ebazle-Elkarteek har ditzaten erabakien aurka, Kirolaritzako Euskal
Zentzaketa-Batzordearen aurrera jo ahal izango da.
3.- Goradeia
erabakitzea dagokion ihardutze-sailak, araudi-bidez zehaztu daitezenetan,
goradeiaren gai izandakoa betetzea geldiarazi ahal izango du.
63. Atala
1.- Epaileek
eta ebazleek demek edo lehiaketek dirauten artean darabilte kirolaritzako zentzarazte-ahalmena,
kirol-moeta bakoitzeko Araudiek diotenaren arauera.
2.- Horien
erabakiei, dagokion kirol-baterakundearen Sortarauetan eta Araudietan
finkatutako eran jazarri ahal izango zaie.
II SAILA
KIROLARITZAKO
EUSKAL ZENTZAPIDE-BATZORDEA
64. Atala
1.- Kirolaritzako
Euskal Zentzapide-Batzordea da, Euskal Herriaren mugartean,
kirolaritza-zentzapideen alorreko goreneko ihardutze-saila.
2.- Bere
agintepideak erabiltzerakoan, Kirolaritzako Euskal Zentzapide-Batzordea
kirol-bazkun eta baterakundeekiko eta erakundeekiko erabateko iareitasunez
aritzen da.
3.- Kirolaritzako
Euskal Zentzapide-Batzordearen zentzarazte-ahalmenak lurralde eta euskal
kirol-baterakundeek eratutako edo ontzat emandako ekintzapideak eta horietan
eskuhartzen duten norbanako eta erakundeak ditu gai.
65. Atala
1.- Honako
hauek dagozkio Kirolaritza-Zentzapidetarako Euskal Batzordeari:
a) Kirolen lurralde eta
euskal-baterakundeek zentzapide-alorrean hartutako erabakien aurka egindako
goradeiez arduratu eta horiek erabakitzea.
b) Eskola-kirolaren,
unibertsitate-kirolaren edo berariz araupetutako beste edozein kirol-sailen
alorrean gai izan daitezen zentzapide-sail berezien erabakien aurka sartu
daitezen goradeiez arduratzea eta horiek erabakitzea.
c) Bere arioz nahiz Eusko
Jaurlaritzako Kirol-Artezkaritzak edo horretarako gai izan daitezen beste
erakunderen batzuk eskatuta aztergarri eritzi dakien kirolarioko arazo guztiez
arduratu, eta horiek erabakitzea.
2.- Kirolaritza-Zentzapideen
Euskal Batzordearen erabakien aurka ezingo da inolako arduralaritzazko
jazarpenik egin.
3.- Batzordearen
erabakiak Eusko Jaurlaritzako Kirol-Artezkaritzak egiteratuko ditu, artez nahiz
dagokion Baterakundearen bidez, horrek erabakia erabili beharreko
arduralaritza-arauei atxikiz hertsiki betearaztea bere gain hartzen duela.
66. Atala
1.- Legelaritza-lizentziadunak
izan eta kirolaren alorreango aztura aitortzen zaien bost kidek osatuko dute
Kirolaritza-Zentzapideen Euskal Batzordea. Eusko Jaurlaritzako Kirolen Artezkaritza
dagokion Saileko Sailburuak izendatuko ditu honela:
a) Hiru kide, lurralde bakoitzeko
bana, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Abogadu-Elkarteen saloz, bi urteko
ihardutze-aldirako.
b) Bi kide Eusko Jaurlaritzako
Kirol-Artezkaritzaren saloz, lau urteko ihardutze-aldirako.
2.- Berenezko
bost batzordekideez gainera, gaitasunaren jabe den Eusko Jaurlaritzako
Sailburuak ordezko kide bat izendatu dezake, Batzordearen beraren saloz,
berenezkoak kanpoan eta gaisorik gertatuz gero horien tokia betetzeko.
3.- Batzordeko
kideen kargua ohorezkoa izango da, eta ez dute bere ihardunaren eretzeango
bidesariez besteko saririk eskuratuko.
4.- Batzordekideekin,
indarrean dauden legepideetan ohartemandako kanpoan gelditzeko edo uko egiteko
zioak erabiliko dira.
5.- Kirolaritza-Zentzapideen
Euskal Batzordearen erakuntzarako eta barne-ihardunerako arauak, bertako
Lehendakaria eta Lehendakariordea izendatzekoak eta horien eskubideak,
Idazkariaren izendapenerakoak eta, orohar, bere agintepideak Lege honetan ohartemandako
era eta neurritan behar bezala egiteratzeko beharrezkoak izan daitezen guztiak,
araudi-bidez finkatuko dira.
II ATALBURUA
67. Atala
1.- Lege
honek, Lege hau egiteratu dezaten Araudiek eta horien babespean baitetsitako
egitamu eta egitarauek dakartzaten arauak haustea bazkun-kirolaren eta
soin-ekintzapidearen alorreko arduralaritza-hauspentzat joko da.
2.- Ezein hauspenek honako ondorio hauek ekarriko ditu:
a) Errudunei
Arduralaritzabide-Legearen arauerako zigorrak jartzea eta, hori, izan dezaten
zigorlege-alorreko erantzun beharraren kaltetan gabe.
b) Errudun
atera daitezenen pentzutan egindako okerrak ordaindu eta dagozkion kalte-sariak
ematea.
c) Hautsi
den lege-erapidetza bereoneratzeko eta hauspenak ekarritako ondorioak kentzeko
beharrezkoak izan daitezen neurriak hartzea.
3.- Zigortze-ahalmena egiteratzea, bakoitzari bere aginte-eremuaren
barruan, Eusko Jaurlaritzari, Foru-Diputazioei eta Euskal Herriko Udalei dagokie.
68. Atala
1.- Hauspenak
oso larritan, larritan eta arinetan sailkatzen dira.
2.- Honako
hauek joko dira oso hauspen larritzat:
a) Arduralaritzak 16. atala
egiteratuz jarritako betebeharrei huts egitea eta horiek ez betetzea.
b) Soin-hezkuntzari eta kirolari
datxezkon ekintzapidetan edo zerbitzugintzan giza-banakoentzako artezko arrisku
larria ekarri eta horien osasunaren eta segurantzaren kaltetangoak izan
daitezkeen modutan aritzea.
c) Atal honetako 3 zenbakipearen
arauerako hauspen larriak, horien errudunari, aurreko hamabi hilabeteen
barruan, arduralaritza-bideetatikako sendetsitako erabakiz, 3 zenbakipeko
horretxen txatal berean zermugatutako hauspen bategatikako zigorra jarri
zaionean.
d) Diruzko nahiz bestelako
laguntzak eta dirubideak horietako bakoitza ematezko erabakietan jarritako
helburuez besteko batzuetarako edo erabaki horietan jarritako baldintzak
funtsean aldatuz erabiltzea.
3.- Honako
hauek joko dira huts larritzat:
a) Kirol-teknikaritzazko
irakaskuntza, aholkularitza eta trebakuntza-zerbitzuak egiten ordainsari-truke
eta indarreango lege-erapidetzak eskatzen dituen tituloen jabe izateke aritzea.
b) Arduralaritzak kirol eta
soin-hezkuntzaren irakaskuntzarako eta horietan aritzeko emandako arauak,
aginduak edo artezpideak ez betetzea.
c) Horretarako gai den
Arduralaritzak 16. atala egiteratuz jarri ditzan betebeharrak ez betetzea.
d) Kirol-antolapidetza eta
tegietan segurantza-neurriei huts egitea.
e) Norbanakoen osasunarentzat eta
segurantzarentzat galbide edo arrisku izatea berebaitan dakarten ekintzapidetan
ihardutzea, hori aurreko 2 zenbakipean ohartemandakoaren arauera oso hauspen
larritan zermugatu behar dedinetan salbu.
f) Kirol-antolapideen jabeari
emandako diruzko nahiz bestelako laguntzei eta dirubideei antolapide horiek
egiteko, horiei eusteko eta horiek erabiltzeko jarritako baldintzak ez
betetzea.
g) Aurreko zatietan sartzen ez
eta atal honen 4 zenbakipekoaren arauera arinetan zermugatu daitezen hauspenak,
horien errudunari, aurreko hamabi hilabeteen barruan eta
arduralaritza-bideetatikako sendatsitako erabakiz 4 zenbakipeko horretxen
txatal berean zermugatutako hauspen bategatikako zigorra jarri zaionean.
h) Aurreko zatietan sartzen ez,
eta kirolaren eta soin-hezkuntzaren antolaketarako araudi-bidezko arauek Lege
honen oinarri-irizpideen arauera larritan zermugatutako nolanahiko beste ezein
hauspen.
4.- Honako hauek joko dira huts arintzat:
a) Kirol-teknikaritzazko
irakaskuntza, aholkularitza eta trebakuntza-zerbitzuak egiten indarreango
lege-erapidetzak eskatzen dituen tituloen jabe izateke doan aritzea.
b) Aurreko
3 zenbakipean ohartemandakoetako edozein hauspen, bere izakera, noizkoa edo
zernolakoak direla eta larritan zermugatzea bidezko izan ez dadinean.
c) Aurreko
zatietan sartzen ez, eta kirolaren eta soin-hezkuntzaren antolaketarako
araudi-bidezko arauek Lege honen oinarri-irizpideen arauera arinetan
zermugatutako nolanahiko beste ezein hauspen.
69. Atala
1.- Hauspen
arinei 10.000 eta 100.000 peseten arteko zigorra jarriko zaie, larriei 100.001
eta 500.000 peseten artekoa, eta oso larriei 500.001 eta miloe bat peseten
artekoa.
2.- Lege
honen arauera bidezko izan daitezen zigorrez gainera, arduralaritzazko baimen
eta aintzin-baimenetako funtsezko baldintzak ez betetzeak baimen horiek eman
zituen arduralaritzak hoiek kentzea ekarri ahal izango du.
3.- Aurreko
68. ataleko 2 zenbakipeko d) txatalean eta 3 zenbakipeko f) txatalean
esandakoak gertatuz gero, bidezko izan daitezen zigorrez eta eskuratutakoa
itzuli beharraren aldetikako erantzukizunaz gainera, urtebetetik sei
urterainoko aldian diruzko nahiz bestelako herri-laguntzarik eta dirubiderik
lortu ezina ezarriko zaio errudunari.
4.- Halaber,
eta aurreko 68. ataleko 2 zenbakipeko a) txatalak dioena gertatuz gero, eta
zigor-zehaztapidetzari ekitearen kaltetan gabe, horretarako gai den
Arduralaritzak honako hauek egingo ditu:
a) Ekintzapide horiek
bertanbehera geldiaraztea.
b) Adierazpena egiten zaionetik
hasi eta hurrengo bi hilabeteen barruan, doakionak beharrezkoa du baimena
eskatu edo, hala badagokio, bere iharduna baimenari egokitu beharko dio.
c) Epe hori baimena eskatu gabe
edo iharduna jarritako baldintzei egokitu gabe bukatzea gertatuz gero, iharduna
behin-betiko galerazi egingo da. Horixe bera egingo da baimena ematea Lege
honetako edo Lege hau egiteratzeko arauetako xedapenen aurkakoa delako ukatzen
bada ere.
5.- Bai
zigorrei bai izan daitezkeen erantzunbeharrei dagozkien diru-zenbatekoak,
arduralaritzazko hertsatze-bidez lakatu ahal izango dira.
70. Atala
1.- Atalburu
honetan esandako hauspenak eta horiegatikako zigorrak lau urteren, bi urteren
edo urtebeteren buruan zurituta gelditzen dira, oso larritan, larritan edo
arinetan zermugatutako zigorrak izatearen eretzean.
2.- Zuriztapenerako
epea kontatzeko, Lege honen 59. ataleko 3 zenbakipean emandako araupideak
erabiliko dira.
3.- Jarraiango
ihardun bategatikako hauspenetan, kontatzen hasteko eguna iharduna bukatu
dedinekoa edo hauspena burutu dezan azkeneko egintzarena izango da.
4.- Nolanahi
ere, Lege honen 68. ataleko 2 zenbakipeko a) txatalean zermugatutako hauspenak
beti jarraiango hauspenak izango dira.
Aldi Baterako Erabakiak
Lehenengoa
Lege hau argitaratu dadin egunean honen
16. atalean sartutako ekintzapidetan ihardun dezatenek, ekintzapide horiek,
araudi-bidez finkatu dadin epe eta baldintzatan egokitu beharko dituzte.
Bigarrena
Jadanik baitetsita eta egiteratze-aldian
egon daitezen kirol-hornipidetzaren egitamu eta egitarauek indarrean iraungo
dute, Euskal Herriko herri-arduralaritza berezietan horretarako gaitasunaren
jabe diren ihardutze-sailek duten kirolaritza-hornipide edo antolapidetzei
buruzko egiteasmoak Lege honi eta Lege hau eginbideratu dezaten manuei egokitu
beharraren kaltetan gabe.
Hirugarrena
Kirol-bazkun eta baterakundeek, bere
Sortarauak Lege hau eta Lege hau eginbideratu dezaten manuak betetzeko behar
adina egokitu beharko dituzte.
Laugarrena
Lege honek, indarrean jarri dadinean
lehen indarrean zeuden legepideen arauera iadanik eginda egon daitezen
kirol-bazkun eta baterakundeetarako hauteskundeak sendetsita uzten ditu,
hauteskunde berritarako deia egin beharrik gabe, Sortarau edo araudi-bidezko
bere jaurpidetan horiek egitea aginduta badago salbu.
Erabaki Gehigarriak
Lehenengoa
Lurralde-Baterakunde bat eratu dadinetik
bi hilabete igaro ondoren, gainontzekoak eratu ez daitezen artean hori euskal
baterakunde bai-litzan hartu eta horren agintepide eta eskubideak beretzat hartu
ahal izango ditu, honako beharkun hauek bete daitezenaren baldintzapean:
1.- Eusko
Jaurlaritzako Kirol-Artezkaritzari hura baitetsi eta Euskal Herriko
Kirolaritza-Elkarte eta Baterakundeen Erroldean sar dezanaren zio eta guztiko
eskea egitea.
2.- Euskal
baterakundearen agintepeko Elkarte osorako egitekoez arduratzea eta horiek
egiteratzea bere gain hartzen dituenaren hitza ematea.
3.- Bere
Sortarauetan, eraskin gisa, beste Lurraldeetako kirol-bazkun eta elkarteek,
kirolariek, teknikariek, epaileek eta ebazleek Baterakundearen eraentzan,
arduralaritzan eta ekintzetan eskuhartzeko bete beharko dituzten baldintzak
sartzea.
Bigarrena
Euskal baterakunde bateko
lurralde-baterakundeek izapide-batzorde bat izendatu ahal izango dute, honako
agintepide eta egiteko hauek dituela:
1.- Euskal
baterakundearen Sortarauak tajutzea.
2.- Hautaketak
egitea eta horiekiko arta.
3.- Baterakundearen
ihardunaren eraentza, legezko onarpenaren eta Lehendakariaren hautaketa
aldarrikatzearen arteko aldian.
Hirugarrena
Jaurlaritzak, Dekreto-bidez, Lege honan
58. eta 69. ataletan ohartemandako isunen zenbatekoa uneangotu ahal izango du.
Laugarrena
Eusko Jaurlaritzak Soin-Hezkuntzaren Euskal
Erakundea Euskal Herriko Unibertsitateari atxikitzea suztatuko du.
Azken Erabakiak
Lehenengoa
Lege honetan berariz ohartemandako
araudi-bidezko manuez gainera Lege hau betearazteko beharrezko izan daitezenak
emateko eskua ematen zaio Jaurlaritzari.
Bigarrena
Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkarian argitaratu dadin egunean bertan jarriko da indarrean.
Baliogabetze-Erabakia
Arduralaritzabide-Legearen 129. Atalaren
3. zatian agintzen dena beteaz, honako arau hauek baliogabetuta gelditzen dira:
- Kirolen Euskal Baterakundeak araupetzezko
Uztailaren 31ko 276/1982, Dekretoa (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren
1984garreneko Abuztuaren 23ko 130. alea).
- Kirol-Baterakundeen erakuntzarako oinarrizko
arauak ematezko 1985garreneko Maiatzaren 20ko Aginduaren 4. Atala (Euskal
Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 1985garreneko ekainaren 8ko 177. alea).
- Kirolaritza-Zentzapideen Euskal Batzordea
sortarazi eta araupetzezko Azaroaren 12ko 357/1985 Dekretoa (Euskal Herriko
Agintaritzaren Aldizkariaren 1985karreneko Azaroaren 21eko 238garren alea).
- Kirol-Baterakundeen egituraketari buruzko
Azaroaren 18ko 246/1986 Dekretoa.
Halaber, Lege honetan agindutakoaren aurkakoak izan daitezen maila bereko edo beheragoko mailako manu guztiak ere baliogabetuta gelditzen dira.