5/1987 Legea, uztailaren 8koa, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1983garreneko ekonomia-urteko guztizko kontua ontzat ematezkoa.
1987-07-08Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1987/8/20, 158. zk.; EAO, 2012/3/22, 70. zk.
§
90. 5/1987 LEGEA, UZTAILAREN 8KOA, EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA-ELKARTEAREN
1983GARRENEKO EKONOMIA-URTEKO GUZTIZKO KONTUA ONTZAT EMATEZKOA
1.
Atala - Baitespena
1.- Lege
honen bidez, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Herriogasun-Sailak egindako
Euskadiko Autonomia-Elkartearen 1983garreneko ekonomia-urteko Guztizko Kontua
ontzat ematen da, honako hauek osatzen dutela:
a) Arduralaritza
Nagusiko Kontua.
b) Merkataritzazko
Ihardutze-Erakunde Burujabeen Kontuak, Garraiakizun Akurategia barne.
1983garrenean honako Arduralaritzazko Ihar
dutze-Erakunde Burujabe hauek sortarazi dira:
- OSAKIDETZA: Maiatzaren
19ko 10/1983 Legez baitetsia.
- EIKE: Uztailaren 27ko 15/1983 Legez baitetsia.
- HAEE: Uztailaren 27ko 16/1983 Legez baitetsia.
- HABE: Azaroaren 25eko
29/1983 Legez baitetsia.
Hala ere, Ihardutze-Erakunde hoiek
1983garrenean inolako ekonomiazko ekintzarik burutu ez dutenez gero, hoiekiko
konturik sartzea ez dagokio.
2.- Honako
hauen Kontuak sartzen dira:
- EUSKAL IRRATI-TELEBISTA
- EUSKAL TELEBISTA, A.B.
- EUSKO IRRATIA, A.B.
- ENERJIAREN EUSKAL
ERAKUNDEA
- INDUSTRIAREN SUZTAPEN
ETA ERALDAKETARAKO BALTZUA, A.B.
- EUSKO JAURLARITZAREN
INFORMATIKA ELKARTEA, A.B.
- EUSKADIKO ORKESTA, A.B.
- EUSKO TRENBIDEAK, A.B.
- INDUSTRI-HONDAKINENTZAKO
BATEANGO ENURALAZTEGIA, A.B.
- "SOCIEDAD DE GAS
DE EUSKADI, S.A."
- LANDABASO HIRIGINTZARAKO,
A.B.
- "APARCAMIENTO
DISUASORIO DE CAMIONES DE VIZCAYA, S.A."
- ENERJIA ETA MEATZEN
AURREZTE ETA HAZKUNTZARAKO AZTERTEGIA, A.B.
- EUSKO MERKA, A.B.
- EUSKO TURISMO, A.B.
- "SOCIEDAD DE
GESTIÓN DE LA CENTRAL NUCLEAR DE LEMONIZ, S.A."
- EUSKADIKO HIDROKARBURO
BALTZUA, A.B.
3.- Halaber,
Diruzaintza Nagusiak emandako gaudimenen aldakuntzak eta egoera erakustezko
taula bat ere sartzen da.
2.
Atala - Arduralaritza nagusiaren Kontua
1.- Arduralaritza
Nagusiaren Kontuak ekonomia-urtearen barruko diruegitamu, ondare eta
diru-eragiketa guztiak ditu barne, honako zehaztapen hauen arauera:
- LEHENENGO ZATIA.
Diruegitamu-urteko Garbiketa-Kontua.
- BIGARREN ZATIA.
Diruzaingo Nagusiak egutegi-urtean burututako diruegitamu-egiketen egoera.
- HIRUGARREN ZATIA.
Aurreko ekonomia-urteetatikako Harturenen eta Ordainkizunen Aldaketarekiko eta
hoien Egoera Erakustezko Zehaztapen-Zerrenda.
- BOSKARREN ZATIA. Geroko
ekonomia-urteen pentzutan hitzartutako gastuen zehaztapen-zerrenda.
- SEIGARREN ZATIA. Diruzaingoaren
Guztizko Kontua.
- ZAZPIGARREN ZATIA.
Ekonomia-urteko emaitzak.
- BEDERATZIGARREN ZATIA.
Herri-Zorraren Guztizko Kontua.
2.- Honako
zati hauek ez dira 1983garreneko ekonomia-urteko Arduralaritza Nagusiaren
Kontuan sartzen:
- LAUGARREN ZATIA.
Diruzaingoaren aintzin-ordainketen aldakuntzen eta egoeraren
zehaztapen-zerrenda, Autonomia-Elkarteko Arduralaritza indarrean dagoen
araupidetzak hoiek egiteko ematen dizkion ahalpideaz baliatu ez delako.
- ZORTZIGARREN ZATIA.
Toki eta Erakundeen Herriogasuntza Nagusiaren arduralaritzapeko eskuarteen
Aldakuntza eta Egoera, ez dagokiolako.
3.
Atala - Arduralaritza Nagusiaren Kontua: gaindikinak baliogabetzea
1.- 1983garreneko
ekonomia-urterako guztira baitetsitako diruizendapenen hartarakoxe aitortutako
eta kitatutako ordainkizunekiko gaindikina baliogabetuta uzten da, gaindikin
horrek 7.168.221 milaka peseta jotzen duela.
2.- Atal
honen aurreko zatian esandako gaindiki-ezeztapen hori, horretarako araupideei
atxikiz 1983garreneko ekonomia-urteko Diruegitamuetan sartu ahal izatearen
kaltetan gabekoa dela joko da.
4.
Atala - Arduralaritza Nagusiaren Kontua: kitakizun dauden harturenak eta
ordainkizunak
1.- 1983garreneko
ekonomia-urtearen azkenean aitortuta eta kontu-garbitasuna eginda eta
eskurakizun zeuden harturenek 686.043 milaka peseta jotzen dute.
2.- 1983garreneko
ekonomia-urtearen azkenean aitortuta eta kontu-garbitasuna eginda eta
ordainkizun zeuden zorrek 3.997.083 milaka peseta jotzen dute.